Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎—Goikoak bakarrik daki hori —ihardetsi zidan, hatza zerurat beha ipintzen zuela— Purgatorioa lurrean iragaiten ariko da, beharbada, hil ondoren zerurat xuxen joan ahal izaiteko... —erran zidan gero, ni sosegatu nahian edo.
‎Eta, bertzela uste dezakezun arren, erabakia onbera eta bihozbera izan da, zeren heresiazko bekatua ez baitago munduko azote guztiekin ordaintzerik ez garbitzerik; ezta desterruarekin ere. Eta kontu egizu, bertzalde, ezen, enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela... eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela, nola izan ohi baita ohitura eta usantza halakoetan; eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat... Ez kexatu, ez, zeren, Ofizio Saindua orain dela urte batzuetakoa izan balitz, ene zerbitzuek ez baitzuten deusetarako ere balio izanen, eta erre eta xispilduko zuten hura goiti beheiti.
‎Eta, iduri haren aitzinean —kanoia dorreari beha destaturik— amaren hitzak oroitu nituen: "... eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat..." Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama —Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala, jaun An dré...! —, baina ez nuen dudarik egiten ezen kanoiaren kontu hura ere ongi studiatua eta hobeki kalkulatua zegoela, liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako, umiliazionearen iduria, zeren eta...
‎Handik anaiarenera deitu nuen. Inork ez zuen telefonoa hartu eta, beraz, ez topaldi nekagarrien ez galdera zitalen beldurrik gabe joan ahal izan nintzen niretako arropa garbien bila. Egunkarira bueltatzean, itzulinguru handia egin nuen Kristinaren atariari itzurtzeko.
‎Bihotza joan ahala joan nuen oraindik, bere onera itzuli gabe.
2001
‎Tabernan jai eskatu nuen asteburu hartan Aitzolekin mendira joan ahal izateko. Uda bukatu zenetik ez bainuen bestela kasik ikusten.
‎Orduan aurkitu nuen trenetan bilatzen ari nintzena; orduan bete zitzaizkidan birikak eta orduan ikusi nituen zeppelinak eta lasai hartu nuen arnasa eta pozik, ez nuelako gehiago bilatu behar, ze trenak mugitzen dira baina zubiak ez. Eta harrezkero nahi beste aldiz joan ahal izango nintzelako zubira, birikak betetzera eta hasperen egitera.
2003
‎–Eta autobusez joan ahal naiz?
‎Badoa trena. Komunera joan ahal izango naiz orain. Berriro egin dit alargunak keinua.
‎Idusen dago Museoa. Museora joan nahi baduzu, trenez joan ahal zara, edo autobusez. Kale horretatik sartuta dago trena.
‎Ezagutzen ditut nik beren ibilerak. Badakit nola pasatzen dituzten asteburuak gautoki hits horietan tabureteen gaineko talaietatik atezuan edo edalontzi bati beila egiten, badakit nola estutzen diren orduak aurrera joan ahala ezer lortzeko aukerak murrizten zaizkienean eta badakit baita ere nola oldartzen diren beren eserlekuetatik zalapartaka aretoa itxi aurreko unean, piztia harrapariak bezala, emakume hondarren atzetik. Ez zuten, noski, Monika ere bakean utziko, oharkabean pasatzen ez zekien emakumea baitzen, gauez bereziki bere dohainak esajeratzen zituenean.
2005
‎inoiz hor behar banauzue, kontratu duin bat egin didazue, orain dudanaren antzekoa, gutxi gorabehera: zortzi ordu; seguritate soziala; oporrak, Insersokoekin joan ahal izateko, Benidormera edo. Nire bizitzako ametsa baita, Tere, agure zahar aberats bat ligatzea, kobra dezakedan herentzia iraultzaren alde jartzeko.
2007
‎Birjaiokundea gabe Jaiokundea lehenago sekula munduan egon gabekoarena: germaniarren ailegaera da historiara, historiako beste kultura eta zibilizazio guztietan parekorik ez duenaren sorkuntza, kultura germaniar edo ariarrarena856. Arrazak bakarrik ematen du handitasun hori? 857 Haatik, Errepublika italiarretan odol germaniar garbia galduz joan ahala familia nobleen arteko hilketa eta arraza apaleko jendeekin ezkontza nahasketen kariaz, Italia gainbehera sartu da eta kreatibitate guztia desagertuz joan da. Chamberlainek esplikazio historiko, artistiko, politiko luzeak ematen ditu, ezin hemen dena bildu; ardura berezia Dante-ren germaniartasuna frogatzen hartzen du.
‎Edo alderantziz, ez dakit. Zaratarik gabe bizitzeko esperantzak egunak joan ahala ahitu zitzaizkidan. Hango etxe hartan ikasi nuen natura eskuzabala dela, Aldabaldetrekugarziandiatarren gorreria osasuntsua zela bizi ziren tokian bizi izanik.
‎Denbora aurrera doa, ordea, eta amaren takoidun zapatek min egiten diote ipurdian, postura etengabe aldatu beharra dauka armairu barruan. Minutuak joan ahala urduri jartzen hasi da. Jada irabazle da, ziur, baina ezin da gordelekutik irten, Danielek aurkitu behar du.
2008
‎Egunak joan ahala hemengo bizimoduan sartu ginen, kostata, Oussouye eta Djenbering era idazten eta deitzen, gehiago jakiteko, gurea azaltzeko, eta senideengana heldu guran. Prozesu motela izan zen, bitartekarien bidez helarazi genizkien dozenaka argazki eta bideo, gura zutenerako hementxe ginduzkatela esan eta era horretan leundu genuen bidea.
‎Aitona Liborio kartzelan zegoela amona Anak urtebeteko umea zuen, gure aita, eta haurdun zegoen osabarekin. Bakarrik zegoen etxean eta nekez joan ahal izaten zen kartzelara senarrari bisita egitera. Horren ardura izeba Maritxuk zuen.
2009
‎–Gainera, hau hasiera da. Komikia aurrera joan ahala seguru sortuko direla iritzi kontrajarriak.
‎–Hori egunak joan ahala ikusiko dugu. Ongi.
‎Orain askoz gehiago kobratzen dut. Zu etxean egonda, umea jasotzera joan ahal izango zinateke, etxeko kontuez arduratu?
‎Louisek, berriz, Charlotte de Beaunerekin partekatu behar zuen berea, Margaritaren auzo. Lehen gauean, Charlotte Henrikeren gelan sartzen ikusi arte egon behar izan nuen Louiseri konplimendu egitera joan ahal izateko. Biharamunean, Henrikek trufa egin zidan horregatik.
‎–Askatasuna, bistan dena, joan nahi duzuen tokietara joan ahal izateko, eta lehenagoko zuen karguak eta enpleguak ere bai.
‎Ez baita harritzekoa. Pentsa, duela hogei urte ospitalean fusila garbitu zenuen, diru apur bat lortu eta San Mamesera joan ahal izateko. Ahaztua zenuen.
2010
‎besoetan hartuko nuen orduan ama bera, aukerarik izan banu, berak panpina hartzen zuen bezala, zin degizut, Damaso, hain iruditu zitzaidan ama izaki ahul ezdeus bat, tximeleta hauskor bat aire zabalean, errukarri bezain maitagarria?; gero, neskameetako bat bat batean egongelan sartu, eta halaxe mintzatu zen, urduri: . Jakitegiko atea zabalik ikusi dut, eta??;. Zaude isilik, Gema, Regina haurra lotaratzen ari da eta??, moztu zuen izebak; amak, berriz, haserre begiratu zion neskameari, eta hura joan ahala berriro lotaratu zuen panpina;. Nik ez dakit nola izan den. Gaur gauez lo gutxi egin dut, eta horregatik, beharbada, bazkalondoan sofan eseri bezain pronto lotan gelditu naiz.
‎besoetan hartuko nuen orduan ama bera, aukerarik izan banu, berak panpina hartzen zuen bezala, zin degizut, Damaso, hain iruditu zitzaidan ama izaki ahul ezdeus bat, tximeleta hauskor bat aire zabalean, errukarri bezain maitagarria...; gero, neskameetako bat bat batean egongelan sartu, eta halaxe mintzatu zen, urduri: " Jakitegiko atea zabalik ikusi dut, eta...";" Zaude isilik, Gema, Regina haurra lotaratzen ari da eta...", moztu zuen izebak; amak, berriz, haserre begiratu zion neskameari, eta hura joan ahala berriro lotaratu zuen panpina;" Nik ez dakit nola izan den. Gaur gauez lo gutxi egin dut, eta horregatik, beharbada, bazkalondoan sofan eseri bezain pronto lotan gelditu naiz.
2011
‎Ostiral hartan elkar ikustekoak gintunan, elkarri bolada luze baterako agur esateko. Ez hintzen azaldu, ordea, eta eguna aurrera joan ahala ulertuz joan nindunan, aurretik banekinan baina, hirekin egon ezean ez nuela beste zereginik egun hartan euskaltegian, hangoak eginak nituela guztiak. Hi ikusi, hirekin egon, agur, musu bat emanez?
‎Alcarriako ezti saltzaileak iduri, panazko jaka beltza, oihal eta kolore bereko prakak, txapel eskasa, eta arrotza? buruan jantzi, trena hartu, eta nola Euskal Herriratu ziren kontatzen zuten, elkartzen ziren bakoitzean; urteetan aurrera joan ahala sarriago, gainera. Berrogeita hamarreko hamarkada izango zen, eta Palentziako herri hotz eta lur koloreko hartan ez ei zegoen bestela etorkizunik.
‎Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak. Ezer gutxi zekiten itxurak eginez erantzuten zidaten gehienek, gutxi gorabeherako kontuak aipatuz, gutxitan ikusten zutela esanez batzuek, baina seguru nengoen, haien hitz egiteko moduagatik nekien hori, haientzat ere gaia deserosoa zela.
‎Gu ekuadortarrak gara dio Manarik, Baina, lehen, zaparook herri bakarra ginen eta oihan berean bizi ginen. Orain, baimena eskatu behar izaten dugu muga igaro eta gure anai arrebengana joan ahal izateko?. –Nork zein hizkuntza??, Unescoren Albistaria, 119 alea, 2000, 22 or. Bigarren iturriak Thailandiara garamatza:
‎Europako aireporturen batean bere pasaportea erakutsiz gero, bazitekeen bere izena poliziaren zerrendaren batean agertzea. Beckek iradoki bezala, denbora joan ahala Heinrich urreaz ahaztuko zen... harik eta bere bilobaren gaixotasunak altxor zaharraren bila joatera bultzatu zuen arte.
2012
‎Bota nazazu zuk. Neronek ez dut joan ahal izateko adina adore. Bota nazazu edo bestela utz iezadazu musu ematen.
‎Pagoen adar biluziak autoaren gainean okertzen ziren. Errepide zaharrean gora joan ahala elurgune gehiago ikusten ziren bazterretan. Laster, mendateko gaina adierazten zuen kartelaren ondotik pasatu ziren.
‎Gure konpainia behar zuen. Tira, benetan behar zuena Leonen ondoan egotea zen, baina anbulantzian ama bakarrik joan ahal izan zen. Normala, azken batean Elena ez zen bere neska laguna.
‎Baina lagun eta ezagun guztien artean ezin nuen bakar bat aukeratu nire ondasunen zatirik handiena haren eskuetan uzten ausartzeko eta gauzak leku seguruan utzita Brasilera joan ahal izateko, eta horrek kezka handia ematen zidan.
‎Horrek, alde batetik, suspertu ninduen, ontzia osorik eta tente ikusi nuelako eta ez zati txikitan apurtua; eta pentsatu nuen, haizea baretzen bazen, ontziratu ahal izango nintzela eta neure egoera arintzeko behar nituen janariak eta zenbait gauza hartu ahal izango nituela. Baina, bestalde, berritu egin zitzaidan adiskideak galtzeagatik nuen mina, eta bururatu zitzaidan ontzian geratu izan bagina agian onik atera ahal izango ginela, edo gutxienez ez zirela denak itota egongo, orduan zeuden bezala, eta marinelak bizirik egon balira agian aukera izango genuela itsasontzi zaharraren hondakinekin ontzi bat egin eta munduko beste lekuren batera joan ahal izateko. Denbora luzea eman nuen egun horretan gauza horiekin kezkatuta, baina azkenean, ontzia ia lehorra zegoela ikusita, hondar gainean oinez ahal izan nuen gehiena hurbildu nintzen, eta gero igeri eginez ontziraino iritsi nintzen.
‎Azkenean, harekin kontinentera joateko erabakia horren tinko hartua nuenez gero, esan nion hura bezain txalupa handia egingo genuela eta etxera joan ahal izango zela. Ez zidan hitzik erantzun, baina oso ilun eta goibel zirudien.
‎Ahalik bizkorren joan nintzen hondartzara, kanoara igo eta handik aldendu. Ihesi nindoala ikustean, atzetik jarraitu zidaten basatiek; eta itsasoan barrura oso urruti joan ahal izan baino lehen, gezi bat bota zuten, ezkerreko belaun txokoan sakon zauritu ninduena (hilobiraino eramango dut orbana). Beldur nintzen gezia pozoituta egongo ote zen, eta, azkonen irispidetik aldentzeko arraunean eginez (egun bare barea baitzen), zauria xurgatzea eta ahal bezain ongi lotzea lortu nuen.
‎Auzoteriako houyhnhnmek egunero Batzarraren aholkua jarraitzera behartzen zutela gaineratu zuen ugazabak, eta ezin zuela luzaroago atzeratu. Zalantza zuen ea joan ahal izango ote nintzen igerian beste herrialderen batera, eta beraz, nik deskribatua nion ibilgailuaren antzeko zerbait asma nezan nahi zuen, ni itsasoz eraman ahal izango ninduena, eta lan hartan bere eta auzokoen morroien laguntza izango nuela. Amaitzeko, bere aldetik bizitza osoan poz pozik edukiko ninduela bere zerbitzura esan zidan, zenbait ohitura eta joera txarretatik sendatua nengoela konturatzen baitzen, neure izaera arruntagoaz ahal zen neurrian saiatzen bainintzen houyhnhnmak imitatzen.
2013
‎Umetako trauma hori gainditu nuenean, joaneko hegazkinak hasi ziren nire ametsetan azaltzen. Urrutira joan ahal izatea sinbolizatzen zutela iruditzen zitzaidan. Nire iragana ezabatu eta inork ez galdetzeko zergatik nagoen han edo nongoa nintzen.
‎Batek daki zenbat ardo litrotako beirazko pitxer erraldoi bat. Gaua aurrera joan ahala erraldoiago bilakatzen zena. Edandako ardoak barruan hutsune bikoitza utziko balu bezala.
‎Denda jarri nahiko zuten, baina, urteak joan ahala eta hainbatetan pentsatu ostean, uste dute beste interesen bat ere bazutela denda hartan: «Hango kapa dobleak eta hainbeste ordu han barruan sartuta...».
‎Neskatilek egunero egunero ikasten zuten zerbait berria militarren izenez edo haien harremanez. Ez zitzaien luzaro ezkutatu gizonen ostatua non zen, eta denbora aurrera joan ahala haien ezaguera egiten ere hasi ziren. Philips jauna guztiengana joan ohi zen ikusi bat egiten, eta, horren bidez, ordura arte ezezaguna zitzaien zorion iturri bat ireki zien ilobei.
‎–Jantzi bezain laster, esan zuen?, Merytonera joango naiz, eta berri on on hauek emango dizkiot nire ahizpa Philipsi. Eta handik bueltan ikusi bat egiten joan ahal natzaie Lady Lucasi eta Long andereari. Kitty, jaitsi azkar eta eskatu kotxea.
2014
‎The Great Gatsby aukeratu du, Scott Fitzgerald-ek mila bederatziehun eta hogeita bostean idatzitako nobelan oinarritutako pelikula, bere garaian Robert Redford ek egindako bertsioaren remakea. Filmaren hasiera ikusgarria iruditu zaio Klementeri, baina gerora, minutuak aurrera joan ahala narrazioak indarra galtzen zuela sumatu du, eta azkenerako aspertu egin da, luzeegia iruditu zaiolako. –Dudarik gabe lehen pelikula hobeak egiten zituzten?, bururatu zaio amaierako kredituak azaldu eta aretoko argiak piztu dituztenean.
‎Beste erremediorik geratzen ez bazait, banketxeak atrakatzen hasteko kapaza izango naiz. Edozer, hurrengo urteko udan nire dama preziatuarekin Italiara joan ahal izateko!
2015
‎Eguzkia laster labainduko zen eraikin altuenen atzetik. Adi adi jarraitzen nion zeruan marratzen ari zen bideari, etxera joan ahal izateko noiz ezkutatuko zain. Eguzkiak begiak erre behar zizkidan une hartan gertatu zen.
‎–Utzidazu pentsatzen, baliteke datorren asteburuan joan ahal izatea.
‎ETAk beste era batera bizi izan zituen mugimendu haiek: . Denbora aurrera joan ahala Ezker Abertzalean zalantzak eta kontraesanak sortzeko beste ustezko proposamen baten ardatzak zabaltzen hasi zen [EAJ]. Erantzun behar zionari erantzunik eman ez eta HBrengan sortu nahi zuen, adostasun?
‎Noski, kanpoko gauzei buruzko zentzua galtzen ari zen. Eta zentzua galtzen joan ahala kanpoko gauzez, eta bere izenaz eta nortasunaz eta itxuraz, eta Carmichael jauna han ote zegoen ala ez, bere buruak etengabe jaurtitzen zituen barrenetik eszenak, eta izenak, eta esaldiak, eta oroitzapen eta ideiak, barra barra darion iturria bezala, distira erregarriko zuriune haren gainera, itsuski nekagarria, berak berdez eta urdinez modelatu bitartean.
‎–Mendebala, esan zuen Tansley ateoak, bere hatz hezurtsuak zabaldurik haizea tarteetatik igaro zedin, Ramsay jaunarekin terrazan gora eta behera, gora eta behera zebilela, arratsean. Alegia, farora joan ahal izateko alderdirik okerrenetik jotzen zuela haizeak. Hura bai baldarra hizketan, aitortu zuen Ramsay andreak; gorrotagarria zen simaurra nahasten segitzea eta Jamesen desilusioa handitzea; baina, hala ere, ez zien uzten hari irri egiten.
‎Beste norbaiten esparruan sartu ziren. Hala, pentsatu zuen Lilyk, segur aski handik joan ahal izateko, entzumenetik urruntzeko, Bankes jaunak fresko egiten zuela esan eta paseatzea eskaini zion. Baietz erantzun zion.
‎Hanketako indarrik ezean ordezko bideak asmatu behar izan zituen batetik bestera ibili ahal izateko. Itsasondo herri aldapatsua izanik (eta bera gainera beheko kalean jaio eta bizi izan zena), astotxo bat erosi zioten zazpi urte zituela, eskolara eta elizara joan ahal izateko; umetako jolasetan behin baino gehiagotan eraman izan zuen lagunen batek bizkar gainean, berak kontatzen digunez, eta automobilak eskurago jarri zirenean ez zuen falta izan hara eta hona zeinek eraman, emazteak batik bat. Hala eta guztiz, geldirik egon behar nahi baino gehiagotan(, deabrukeriak gogozkoak nituen baiña egiteko gauza ez?
‎Dena dela, hiru ordu laurdeneko kontua besterik ez zen: hutsa, lasai antxean joan ahal izanez gero.
‎Berotasuna bideko lagun ona nuen, dena den. Urria aurrera joan ahala tenperatura nabarmen jaitsi baitzen Parisen. Lurrun zuriko arrastoa uzten zuen jendeak kalean barrena, etxera bidean.
‎–Lupus Eritematoso Sistémico? izeneko gaixotasuna diagnostikatu zidaten eta nire kasuan kortikoide bidezko tratamendua izan nuen hasieran eta geroago, hura gutxituz joan ahala ziklosporina hartu nuen, bena barnekoa. Kortikoideek salbatu zidaten bizitza eta dosi oso altuak hartzen nituenez, denbora gutxian hogei kiloko aldea izan zuen nire gorputzak, gosea ezin bainuen kontrolatu.
‎–Larunbat arratsalde batean, neska lagun bi arropaz aldatzen ari dira diskotekara joateko asmoz. Hasieran itxaropentsu, baina denbora aurrera joan ahala urduriago, gero eta etsiago. Duda egiten dute zer jantzi, eta poliki poliki armairuko guztia ohe gainean sakabanatzen dute, besteak beste oso gustukoa duten lila koloreko azpiko arropa zetazkoa.
‎Kubako herritarren %70a Iraultzaren ostean jaioa da, nire lau semeak eta bost bilobak bezala. Maila kultural sendoa dute, unibertsitatera joan ahal izan dira. Iraultzaileak dira lauak, eta Kuban geratu dira, baina ez dute nik bezala pentsatzen.
2016
‎Elkartzen ginenean idatzitako pasarteen inguruan hitz egiten genuen, edo berriak sortzeko eta iraganaren lausoak desagerrarazteko behar nuen informazioa eskatzen nizun. Zure historiaren parte bat nirea ere bazen, baina hartan sakontzen joan ahala konturatu nintzen heldulekuak falta zitzaizkidala, itzalguneak ugari zirela eta, hasieran kontrakoa iruditu arren, ez genekiela askorik batak besteaz, edo, hobeto esanda, ez nekiela uste bezainbeste zutaz, eta zuk nitaz ere apenas. «Ni naiz beti erantzuten eta bizitza kontatzen dabilkizuna» esan zenidan sofatik, goizeko hirurak pasatxo izango ziren larunbat goizalde batean, ondoko besaulkian eseririk nengoela koadernoan oharren bat hartzen.
‎osagilearen bata, katedratikoaren toga, uniforme bat, saltzaile baten amantala. Baina urteak joan ahala oihal kopurua oharkabe murrizten dela, eta egun batean zapi ziztrin batekin ikusten dugula geure burua, geratzen zaigun bizitza guztirako traje bat egiteko nahikoa izan lukeena, aukerak mugatuz. Zahartzaroan epel mantentzeko, asko jota.
‎Lehenagoko denboretan, ordea, espazio erdia behintzat kiroldegi izateko atondua egon zen, pertika, soka, oreka barra, uztai eta holako tresnekin: hori dena, Alberto eta bera soin heziketako urteroko azterketara ondo prestatuta joan ahal izateko, bakar bakarrik. Ez ziren oso lezio serioak Anacleto Zaccarini jaunak, aspalditik erretiratuta eta laurogei urte baino gehiagorekin (pentsa!), astean behin ematen zizkienak.
‎Orduak aurrera joan ahala baina, soldaduak eta ofizialak eurak ere erdibiturik ari ziren han eta hemen: batzuk matxinoekin, beste batzuk Errepublikarekin.
‎Gazteriaren festak ospatzen dabiltza herritarrak, eta epel eta eder doa gauerdia. Pasodobleak dantzatzen dabiltza haurrak eta aitona amonak plazako dantzaldian; gazteak taberna kanpoaldeetan hasiak dira buila egiten; aspertu itxurako nerabe batzuk gurasoen afari aspergarritik noiz apartatuko zain daude, behingoz lagunekin litxarreriak jan eta paseoan lasai aspertzera joan ahal izateko; festetako erreginaren banda soinean duela dabil festetako erregina; bigantxentzako langak prest eta hutsik daude erdigunean; barrakak martxa betean kanpoaldean; eta, azkenik, erabateko isiltasuna herriko azken eraikinaren ostean. Lilura pizten du irudiak han, zeren eta gertuko muino batean dir dir egiten dute milaka argik iluntasunean.
‎Airek dio ulergarria dela hori, euskara sustatzeko egitasmoek egoera «zaila» dutelako bestela. «Arazoa da denbora joan ahala ofizialtasunaren aldarriak duela monopolizatu gure panorama: diskurtsoa, norabideak, arrazoibidea, ametsak...
‎eskolak euskaraz emateko gaitasuna duten behar adina irakasle ez egotea Iparraldean. Iragarri du hasiak direla Hegoaldeko irakasleak Iparraldera joan ahal izateko aukerak aztertzen.
2017
‎kartesiarraren eta, materialismo? hobbestarraren arteko gatazka denbora joan ahala batak bestea asimilatzean konpondu zen. Kapitalismoaren historian beti bezala, aginte mekanismoak deszentralizatzea lortu zen azkenean, haiek norbanakoan kokatuz, soilik estatuaren boterea zentralizatu zen heinean.
‎«Ezin dut berarekin ezer egin. Galdu dudan hogeita bost zentabokoaren bila etorri naiz, gauean funtziora joan ahal izateko. Antza denez, ez dut joaterik izango».
‎Sara Benitoren kasua telebista kate guztietan agertu zen bezperako albistegi zein txutxu mutxu programa guztietan. Sararen argazkia, kazetariek sare sozialetatik ateratako bakarra, nonahi ikus zitekeen, eta orduak aurrera joan ahala istorioak geroz eta korapilatsuagoa zirudien.
‎Hasieran kostatu egin zitzaion ama jipoi horren atzean egon zitekeenik sinestea, baina minutuak aurrera joan ahala gero eta argiago zuen zioa. Puriren aurkako mendekua zen hura.
‎grekera, ulertzen? zuten tribu eta hiri ezberdinak elkartuz joan ahala gorpuztu dela nazio heleniarra). Hizkuntzan elkarbaturik,, odol bereko?
‎Hara non impasse batean aurkitzen nintzen. Denbora aurrera joan ahala egoera gero eta larriago ikusten banuen ere, pentsaezin neritzon abadearengana joateari hilobiratze kristau eske, eta ez aurrerantz eta ez atzerantz ere ezin joz, liburutegiaren bazter batetik bestera ematen nuen denbora, bueltaka, irtenbiderik ezean. Neskameak bere aldetik, hain egoera ezohizkoaren aurrean, urduritasun handia adierazten zuen, azkenean neuregana zuzentzen ausartu zen arte.
‎Gero niri bazkaria ematera datoz; datoz esan dut eta ez da gezurra, biak batera etortzen baitira, eta bien artean laguntzen didate jaten. Oraingo honetan ez da izaten laxokeriarik, limurkeriarik, keinu labainkorrik, eguna aurrera joan ahala bizkorrago daudelako, edo biak bertan izanik bata bestearen zelatan dabiltzalako; horrexegatik uste dut, lehenagoko jarrera, jokaera eta hitz nahasbidezko haiek ni tentatzeko eta, barka, tentetzeko, berariaz eta propio eginak zirela, eta horrexegatik dut susmoa, elkarren aurrean ausartzen ez direnez, nork bere kasa egiten duela ni zoratzeko ahalegina, eta bakoitzak bere buruarekin eta deabr... Xedeak xede, hortxe dauzkat bi biak, bazkaria ematen didaten bitartean dena ele goxo eta irri zuri niri begiratzen didatenean, eta elkarri behatzean ordea, bi sukarri sumatzen diet begietan, bi txingar bizi, txinparta batekin piztu eta edozer erretzeko moduan.
2018
‎Batzuetan esaten du nahitaezko heterosexualitatea behera botatzen denean «pertsonaren» benetako humanismoa hasiko dela, sexuaren kateetatik aske. Beste testuinguru batzuetan iradokitzen du ekonomia erotiko ez falozentrikoa indartuz eta hedatuz joan ahala desegin egingo dela sexuaren, generoaren eta identitatearen begitazioa. Beste testu batzuetan badirudi «lesbiana» hirugarren genero gisa azaltzen dela, nahitaezko heterosexualitateak sexuari ezarritako bitasuna gainditzeko promesarekin.
‎atala hutsik uzteari uko egin zionez (izan bazuelako aitarik, hark akta sinatzera joaterik ez bazuen ere), ezin izan zuen alabaren jaiotza inskribatu eta ez zioten eskolara joaten uzten. Hiru urte luze iraun zuen prozesu judizial baten ondoren, Leila inskribatua izan zen eta eskolara joan ahal izan zuen 9 urterekin.
‎Tarte luze baten ondoren, giroa lasaixeago dagoela, Sinjar mendira joan ahal izango garen edo ez galdetu dut. Erantzuna, berriro ere:
‎Hor dago biktimen elkarteen arteko sestra; errespeturik handiena merezi duen estamentua da biktimena, baina talde horiek elkar larrutzen dabiltza, literalki. AVTk esaten badu batzuei gustatzen ez zaien zerbait, derrepentean beste elkarte bat sortzen dute, urrutirago joan ahal izateko beren aldarrikapenetan.
2019
‎–Denboraren makina edukitzea gustatuko litzaidake, beraien kontzertu batera joan ahal izateko! –esan zuen Imanolek.
‎Leedsera trenez. Edinburgora ere joan ahal izango nintzateke trenez, baina zortzi ordu dira. Ez dauzkat zortzi ordu trenean ibiltzeko.
‎Isiltasun horrek, eta ume bakartia izateak, idaztera bultzatu zutelako hipotesia buruan izaten omen du askotan. Alegiazko anaia bat asmatu zuen, denbora aurrera joan ahala bere lagun bihurtu zena. Eta akaso horrek sortu zion paperean bere ideiak eta pentsamenduak jartzeko indarra, amets hori definitzen hasteko beharra.
‎EZ DU (IA) JAN NAHI amak. Gau honetan ni geldituko naiz, horrela bihar 12etan Auzolan en Aingeru Epaltzaren Lasto sua ren aukezpenera joan ahal izango naiz, ebento literarioen dosi txiki bat hartu ahal izateko. Faltan nago.
‎Ni ez bainintzen isilik egotekoa. Eta adinean aurrrera joan ahala ikusten duzu belaun urratuekin iristeak edo pentsatzen zenuena aldi oro esateak nolako bisaiak marrazten dituen inguruko helduengan. Zure lagunengan.
‎Animalien eskalaren mailei erreparatzen diegunean, ezaugarririk nabarmenenetako bat zera da, behetik gora joan ahala bizia indibidualizatu egiten dela; behean, espeziea iraunarazteko baino ez du balio; goian, banako singularren bitartez gastatzen ditu indarrak. Espezie bakunetan, organismoa apenas den ugal aparatua baino gehiago; horrelakoetan, obulua izaten da nagusi, hau da, emea, zeren ororen gainetik obulua baitago biziaren errepikapenari emana; baina emea abdomen hutsa da, eta ikaragarrizko obulazio baten lanak guztiz irensten dio existentzia.
‎Peter Zarubak argitu zion juduak han beren eremuan zeudela, eliza hura lau aldeetatik kale eta etxe juduz inguratuta baitzegoen. Kaplirrek esan zuen lotsagarria zela mezetara ezin joan ahal izatea juduen bizar handi haiekin topo egin gabe. Eta Peter Zarubak ihardetsi berari bost inporta ziola juduek suilaren tamainako bizarrak eramanda ere.
‎Mihia loditzen joan ahala makaldu zitzaidan alkoholak emandako hauspoa. Izotz kozkorrei begiratu nien berriro.
‎Egiteko gauzak dauzkat. Gainera, jada nahiko koxkortua zaude horrelako lekuetara zu bakarrik joan ahal izateko. Berak badaki zure arazoaren berri, telefonoz deitu omen zion lehengoan amak.
2020
‎Iruditu zitzaidan bazuela zerbait identifikagarria, aurretik ikusia, lehen kolpean harrapatu ez nuena. Gorputz osoa ateratzen joan ahala argitu zen inkognita: tipoaren silueta mehea, bere kalparren dantza burdinaren azpitik pasatakoan, eta zutitutakoan, kopetako ileak bazterreratzeko ufada motz haiek....
‎Nire gainetik zeudenek kontrakora behartzen ninduten, ordea. Ikasketen parentesian jarraitu nuen, urtebetez bederen, inolaz ere ikusten ez nizkion abantailen aitzakian, asteburuetan Amatxirengana joan ahal izateko askatasuna ez bazen. Egun eskas batzuk besterik ez ziren falta ikasturte berrirako, eta antzeman egiten zen, giroan, kalean zebilen jendearen berriketetan, paisaia urbanoan.
‎Hirian inork ez zuen atzerritarraren iraganari buruzko galderarik egin, eta Echalucetarrei bere alaba apetatsuarekin ezkontzeko gizon ezin aproposagoa iruditu zitzaien, izan ere Segundok laster irabazi zituen hiriko agintari eta enpresarien konfiantza eta errespetua. Bikotea berehala egin zen ezkongai, eta handik aurrera, zinemara bakarka joan ahal izan ziren, Felicitasen konpainiarik gabe. Segundo ur gaineko bitsetan zegoen.
‎–Agian ateratzen zaretenean ez naiz egongo. Begoñaren amak, nire amaginarreba ohiak, mezu bat bidali dit ea ospitalera joan ahal naizen, mesedez, eskatuz. Oso garrantzitsua omen da.
‎Kontatu ba zeuk egin duzuna –Mikelek begien eta sorbaldaren keinuarekin jakinaren gainean ez zegoela adierazi zion mutilari hitzik esan gabe. Arkautin irakatsi zioten itaunketetan susmagarriari hitz egiten uztea metodo ona zela, eta urteak aurrera joan ahala egia zela frogatu ahal izan zuen behin baino gehiagotan.
‎–Eta, orduan, ez dakizue nora joan ahal izan den, non egon daitekeen, pistaren bat...?
‎–Bai, baina hasieran ez zen hainbesterako. Inoiz ez da oso emakume orekatua izan baina urteak aurrera joan ahala arazo hauek guztiak areagotu egin zitzaizkion eta aita izan da horren eragile nagusia. Egun hauetan argi ikusi dut.
‎Mutila askoz hobeto zegoen, makuluekin baina ohetik altxatu eta ibilaldi laburtxoak egin zitzakeen ospitaleko korridoreetan zehar. Medikuek esan ziotenez, hurrengo goizean alta emango zioten eta etxera joan ahal izango zen.
2021
‎Hiriko istorioak etxoletan ere entzuten ziren. Bada Bilbon mito ezagun bat, auzo guztietan errepikatzen zena, alegia, bazegoela jendea koltxoia saldu zuena Madrilera joan ahal izateko Athletic ikustera Errege Kopako finala jokatzen eta irabazten. Mito hori ere entzun dut Uretamendin, behin baino gehiagotan56.
‎Irailaren erdi alderantz ez zela ondo sentitzen, jangurarik ez, kemenik ezta ere, ez behintzat ondo egonda izaten duen kemena, eta halaxe hilaren 20an afaririk ez egitea erabaki zuela, 21ean esne purgak egin zituela, bi, ordu birik behin erdi bat esne eta beste erdi bat Vichy ur, hurrengo egunetan idem, 24an Bilbora joan ahal izan zela –" por verdadera necesidad" –, 25ean sukarrik ez, eta halaxe 30era arte; 23ra arte, hustu, egun bi edo hirurik behin –" normal", dio–; horren ostean ez zuela" dena husten"; 25ean errizino purgekin hasita, mingaina garbitzen hasi, hura poza!
‎" Eta gero, bakarrik joan ahal izan nintzenean, ezin izan nuen aurkitu. Ez nuen inoiz aurkitu.
‎Hobetzen joan ahala berreskuratu nuen seme alabekiko maitasuna, eta denbora berreskuratu nahian haiengan bermatu nuen nire mina, ama obsesiboa bihurtu arte. Juan zelatatzen nuen ondo ote zegoen jakiteko, isiltasunik apurrena ere zaintzen nuen, zergatia galdetzen nion, gertatu zitzaiguna galdetu gabe sekula ere; ez nengoen prestatuta.
‎–Ez dut uste Berlinera joan ahal izango naizenik –esan zuen.
2022
‎Ama akonpainatu behar da, berak ulertu ez arren, gertatzen ari zaion hori norbaitek hitzetan jar dezan. Bere burua ulertzen lagundu, berak joan nahi duen norabidean joan ahal izan dadin, minik ez eragin. Entzuketa aktiboa eta enpatikoa.
‎Ordurako gauza guti kontatzen nion amari, ene lagunen aldean. Aitei deus ez kontatzea ohikoagoa zen, baina erran nahi dut uste dudala hasia zela ene baitan mesfidantza inkontziente hori, urteak aitzina joan ahala indartzen baino joanen ez zitzaidana: ahal izanik ere, ni babesteko zer eginen zuten galdetzen zidan oihu bat.
‎–Dena pentsatzen dute aukera horren baitan. Merkatuan dauden autorik onenak dituzte, lau gurpiletan transmisioarekin, baldin eta etxera laguntzea nahi duen neska mendi puntaren batean bizi bada eta haraino iristeko mendiko bideak eta errekak zeharkatu behar badira, eroso eta seguru joan ahal izateko. Uste dut orain ez dagoela mendi puntan bizi den neskarik, baina balizko bidaia arriskugarri horietarako prestatuta daudela sentitu nahi dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia