2015
|
|
9 Ez dakit ulertzeko ongi adierazirik geratzen den; izan ere, geure burua ezagutze hau hain garrantzitsua izanik, ez nuke nahi horretan inoiz lasaitasunik izan dadin, zeruan goi goian bazaudete ere; bada, lur honetan garen bitartean ez dago apaltasuna baino gauza garrantzitsuagorik. Eta, honela, berriro diot oso ona eta ona baino hobea dela, lehenik honetaz hitz egiten den egoitzara sartzen saiatzea besteetara hegan egitea baino; izan ere, hauxe da bidea, eta bide ziur eta lauan zehar
|
joan
ahal izanez gero, zertarako nahi ditugu hegoak hegan egiteko?; baina bila dezala honetan nola lortu onurarik hoberena; eta nire iritziz, sekula ere ez dugu geure burua ongi ezagutuko, Jainkoa ezagutzen saiatzen ez bagara; haren handitasunari begiratuz, jo dezagun geure ezerezera; eta haren garbitasunari begiratuz, geure zikintasuna ikusiko dugu; haren apaltasuna gogoratuz, apalak izatetik gu zein...
|
|
16 Ni hasieran beldurrez nengoela (Jaunak egiten dizkidan ia mesede guztietan gertatzen zaidanez, aurrera
|
joan
ahala Haren Maiestateak ziurtasuna eman arte), esan zidan ez beldurtzeko eta mesede hau Berak egin zizkidan gainerako guztiak baino handiagotzat izateko; oinaze honetan arima garbitu egiten zela, eta findu eta araztu urrea arragoan bezala, bere dohainen esmalteak hobeki ezarri ahal izateko, eta han garbitzen zela garbitokian egon behar zuena.
|
|
18 Esan zidan, aurreko abuztuan gure Jaunari eskatu ziola kentzeko moja izan eta monasterioa egiteko desira, edota emateko desira hori gauzatzeko baliabideak, eta ziurtasun osoz esan ziola onik egongo zela garizuman fundazioa egiteko baimena lortzera
|
joan
ahal izateko. Eta horrela, dio, garai hartan gaixotasunek askoz ere gogorrago jo bazuten ere, sekula ez zuela galdu Jaunak mesede hori egingo ziolako itxaropena.
|
|
2 Honezkero badira berrogei urte ni haien artean bizi naizela, eta gauza guztiak begiratuz, argi ikusten dut oinutsen probintzia bereizia egiten ez bada, eta laster batean egiten ez bada, kalte handia egingo dela, eta ezinezkotzat dut aurrera
|
joan
ahal izatea. Hau berorren maiestatearen esku dagoenez gero, eta Andre Maria gure Amak bere Ordenaren babesletzat hartu nahi izan duela ikusten dudanez gero, hau egitera ausartu naiz, berorren maiestateari erregutzeko, gure Jaunaren eta beraren Ama aintzatsuaren maitasunagatik, berorren maiestateak agin dezala egin dadila; izan ere, deabruari hori oztopatzea hainbeste doakionez, ez du eragozpen gutxi jarriko, baina ez dago horretan inolako alde txarrik, alde guztietatik ona baizik.
|
|
3 Nire neba Madrilera doa eta han ohartaraz diezaioke berorri ahala bidaltzeko. Jaunak bidera beza, norberaren etxera
|
joan
ahal izatea gauza handia baita. Gutun asko ditut idazteko, eta ezin naiz gehiago luzatu.
|
|
4 Gerta daiteke, Salamancakoa amaitu baino lehen, guretzako ebazpena etortzea eta horra astitsuago
|
joan
ahal izatea, Malagóngoa beste batek ere erremedia baitezake. Ez da falta, fraide oinetakodunek ni hain urruti ikustea nahi dutelako susmorik, eta bada horretarako zantzurik ere?, eta haren aitatasunak ez omen du gaizki ikusten ni Gizakundeko monasteriotik urruti izatea.
|
|
Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik. Txarrean ere askoz hobea da Malagóngoa, Luisa andereak gogo handia duelako eta denbora
|
joan
ahala erosotasun handiak jarri eta inguruan toki zabalak dituelako; nik uste dut ez zaiela zer janik faltako.
|
|
8 Nik diot, botoz obedientziaren pean egon eta boto hau perfekziorik handienaz gordetzeko arreta osoa jartzen ez duelako huts egiten duena, ez dakidala zertarako dagoen monasterioan; behintzat nik ziurtatzen diot, horretan huts egin dezan bitartean, ez dela iritsiko sekula kontenplazio bizitzara, ezta bizitza aktiboa ongi eramatera ere; eta hau ziur ziurtzat dut. Eta horretara behartua ez den pertsona bada ere, kontenplaziora iritsi nahi badu, oso ziur
|
joan
ahal izateko, bere borondatea erabaki osoz aitor entzule argi batengan utzi du. Izan ere, honezkero hau gauza oso ezaguna da:
|