Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2000
‎Ate jotze saioaren ostean ohean etzaten nintzen, eta begira egoten nintzaion, hurrengoan non kolpatu, non luzatu marra, bekaina norantz egin pentsatzen... Bost minutu haiek baliatu behar nituen, eta ez zen lan erraza ateari pintura kentzea, gogotsu jo beharra neukan. Eta beste saio baten ostean, hurrena non joko begira ohetik:
2008
‎Bat batean eta sentsazio asfixiagarriaz, itolarriaz esnatzen bagara, eta lo faltarekin zerikusia duten arazoak detektatzen baditugu, nahikoa da espezialistarengana jo beharra daukagula pentsatzeko.
2010
‎Bestaldeko jakituria debekatuaz jabetu nahi duenak ilunpeetara jo beharra dauka nahitaez, ilunpeen magaletik baino ezin baita sortu ezagupen horien argia. Hor egoten dira antzinako izakiak, araoak menperatzen dituen norbaitek esnatzeko zain.
‎Aspaldiko partez, gaur mundua goitik behera suntsi dezakegu, aise ezaba eta kiskali. Eta, hor bai, hor etikaren zuztarretara jo beharra daukagu, biziari zor gatzaizkio eta".
‎Lotsatuta gelditu nintzen. " Inaugurazioan jo beharra daukat, osaba. Eta oraindik ez zait oso ondo ateratzen", esan nion.
‎Eugenia madrildarra seduzitzeko balio izan ziola ikusirik –edo sinetsirik–, protagonista saiatzen zen bere testu erotiko laburra berreskuratzen. Horretarako, Eugeniarengana jo beharra zeukan eta honek gizon euskaldunaren benetako helburua zein zen pixkanaka susmaturik, testua erabiltzen zuen xantaia egin eta bere ohera berriro erakartzeko. Paraleloki, autoreak Rosetti margolari ingeles prerrafaelitak izandako bere testu zenbaitekiko obsesioaz xehetasunak tartekatzen zituen, protagonista eta Victoriaren arteko harremanaren ardatz bihurtuz.
2011
‎" Pertsonalki uste dut ez dagoela desberdintasun handirik, barietate ezberdinekoak izan arren, sagardo izaera duten munduko sagarren artean. Hemengoarekin ez da nahikoa eta sagardo izaera duen sagar gehiago behar dut, horregatik jo beharra daukat gertuko probintzietara edo urrutiagora".
‎Sor egin zion entzunari, ikasi kantuan jarraitu zuen, ezin zuen aldatu, buruz hartutakoa jo beharra zeukan Bixarberdek, milioika saioren nekean arribatua zen trebetasunera. Supizteko bat atera zuen, Silver Match zapala, ahurrean dotore egokitzen zena, gauzatxoa.
2012
‎ikusgarri nabarmentzen zen zuritasun garraztua Malenen blusa beltzaren gainean. Harrezkero, umeak eskatuta premia zegoen guztietan, batik bat iluntzeetan?, pianoa jo beharra zeukan Margaritak, Malenek iloba besoetan hartu eta abesten zion bitartean.
2013
‎Errezeloa nuen biok hitzordua geneukala hotelean ordu hartan, baina ez nengoen seguru. Nolanahi ere, han zegoen L— Gela utzi eta berarengana jo beharra neukan.
‎Eta horra non, Lurrizadek emakumearen oparotasun esnetsua eta gizonezkoaren tinkotasun adoretsua bere senaren baitan bat eginik, basapiztiak abere bihurtu zituen eta landare aleak eta igaliak bilakatu zituen hazi. Baina hara nola, Nehoizezko garai hartako giza piztiek Lurrizade zorotzat jo beharra zeukaten, beren usteko zentzu ona zaindu eta babestekotan: Eroa dago Lurrizade esan zuten; ez da besteok bezalakoa eta.
2014
‎Saldias hotz hotzean pentsatzen ahalegindu zen. Zorte ontzat jo beharra zeukan Aranburuk Lekunberrira heldu orduko eraso izana, gorabehera hark bere susmoak piztu baitzituen; susmoak, noski, Aranbururekiko; susmoak, baita ere, iragan liberala omen zuen Carrasco sarjentuarekiko, edo txapelean lis lore zuri bat zeraman Merino tenientearekiko.
2015
‎Oinez hasi zara; aulkitik gehiegi aldendu gabe lehendabizi, eta gero, pixkana pixkana, ziegetatik hurbil pasilloaren bihurguneraino. Anton, Arriaga, Burusoila eta Agirreren ateetara ailegatzeko, ukondora iritsita, ezkerretara jo beharra daukazu. Handik aurrera zaindarien begi bistatik kanpo egongo zara.
2016
‎Ondotxo zekien horrelako kopururik ez zuela astearteroko merkatuan aurkituko. Zuzenean garia zutenengana jo beharra zeukan, eta, Aguraingo bi tartekariz baliatuz, halaxe egin zuen. Baina tartekariak aurkitzea ere ez zitzaion lan erraza suertatu.
‎Baina, nolanahi ere, sistema hura soilik tarteka aplika zezakeen berak. Ezin zuen denbora guztia La Banyeran edo apartamentuan pasa, zeren jo beharra baitzeukan nahitaez, bere burua agerian jarriz, zenbait eginkizun betetzera. Aurren aurrena akotazio bat egin zuen kuartillako marrazkiaren arraian, asteazken hartako arratsari zegokionaGuiomarrek antolatutako pinpon txapelketa hura zegoen, momentu arriskutsua, arriskutsua hain zuzen ere Stefano bertara azalduko zelako erreportajearen aitzakiarekin; hurrena, berriz, jadanik ostegunean, Maria Teresarekiko afaria baina hoteletik at, nahiko modu seguruan; azkenez, agerraldirik txarrena askozaz, Stefanok okindegian egin nahi zuen filmazio hura zegoen, artean data jakinik gabea.
2019
‎1950 eta 1960ko hamarkadetan, Gerra Hotzaren amaiera arte, eredu klasikoek balio zuten fenomeno berriak ulertzeko. Baina gaur egungo gerrak eta beren biolentzien dinamikak konprenitzeko gerraren historialariek gero eta gehiago jo beharra daukate antropologo eta etnologoengana.
‎jatorrizko bekatuaren ondorioz, gorputza arimaren etsai bihurtu da; haragiaren lotura guztiek makurrak dirudite. Gizonak, salbatuko bada, Kristori esker erreskatatua izan eta zeruko erreinura jo beharra dauka; jatorriz, ordea, usteldura baizik ez da gizona; jaiotzeak, heriotza ez ezik, kondenazioa ere badakarkio; Jainkoaren graziak zabaltzen dio zerua, baina madarikazio bat dago haren existentzia naturalaren gorabehera guztietan. Gaizkia errealitate absolutu bat da, eta haragia bekatua da.
‎Bere destinoaz amesten duen gizabanako bat izan beharra dago nagusitzeko grina infantil hori izateko: ametsak ezabatu egiten ditu denbora eta oztopoak, eta are urrunago jo beharra dauka errealitatearekin hain zerikusi gutxi izatea konpentsatzeko; egiazko proiektuak dituen nornahik badaki zer den ahalmen konkretua bermatzen dion finitutasuna. Neska gazteak guztia jaso nahi du, ezer ez duelako bere esku.
‎Sexuan hasteko kasurik onenean, neska gazteak poliki poliki ikasten du pudorea gainditzen, ohaidearekin ohitzen, haren laztanak maitatzen, bortizkeriarik eta ezustekorik gabe, aurretik ezarritako kontsignarik eta epe jakinik gabe. Alde horretatik, ontzat jo beharra daukagu neska gazte estatubatuarrek bizimoldean duten askatasuna, orain neska frantsesak konkistatzen ari diren hori bera: ia ia konturatu gabe lerratzen dira, necking, etik eta, petting, etik sexu harreman osoetara.
2021
‎Paper guztiak eskuratu ezinik dabiltzan etorkinek, beraz, zeregin funtsezkoa daukate hemen bertan, ustez lan merkatua araututa daukan Mendebalde aberatsean kosteak apaltzeko garaian, eta oso nabarmen bost sektoretan, Terrayren analisian. Obra publikoen alorrean, administrazioen kontratuak lortzen dituzten konpainia handiek beren enplegua garbi edukitzen dute baina lan guztiak egin behar dituzten azpi-kontratek prezio merkeen gerran sartzeko etorkin ez arautuetara jo beharra daukate. Ostalaritza da lan beltzaren epidemiak jotako bigarren sektorea, ostatu, hotel eta abarrak.
2022
‎Hondarribia azkar kendu zuten paretik, baina Donostiarra ez: «Bagenekien gurekin etortzeko asko jo beharra zeukatela, eta, ziaboga eman eta gero, atzean geratu ziren, guk aurrera egin genuelako, edo erori egin zirelako. Bagenekien arlo fisikoan gehiago garela».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia