Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2004
‎Kontua da oraingo txapelketaren itxura gehiago dela koparena: eliminatu jende pila bat zortzi finalista gelditu arte. Nik interesgarria ikusiko nuke, adibidez, liga bat egingo balitz, liga bat hogei bertsolarirekin edo hemezortzirekin.
‎Batere lorik egin gabe goizean lanera joan eta, elurra ari zuela aldamiotik aldamiora eta bigatik bigara saltoka ibili zen, hiru plantako etxe batean kanaloia jartzen, goitik begiratzen zuen eta: ‘Ba, gaur ez nauk eroriko... ’ esaten zuen eta, zera, teilatutik ez zela erori eta, orain, erreka ondoan jende pila bat eta haurrak eta ardoak eta arbolen gainean izurde bat ikusi zuen, zeruan, inolaz ere izurdea... Eta gora hura eta beragana bezala zetorren eta, bera begira, bera begira, atzera atzera egin zuen eta zera, goitik behera errekara erori zen, airean kanpanbuelta bat egin eta suerte ona izan zuen ez zuelako errekapea buruarekin jo, eta suerte txarra izan zuen ze, erreka bazterrean bazegoen haurkotxe zahar bat eta, harekin egin zuen orkatilan ebakia.
2005
‎Asko gustatzen zaidan gauza bat da, eta hobby polit bat da niretzat, baino gehiago, baina horretara dedikatu gabe. Leku pila bat eta jende pila bat ezagutzeko aukera eman dit bertsolaritzak, eta azken batean konjunto polit bat osatzen du horrek.
2006
‎Eta ezin ahaztu, hainbat eta hainbat antzerki, Aste Santuetan, ”Jesusen Pasioa”, herriko jende pila batek parte hartzen zuen, protagonisten artean gogoratzen ditut, Potxolo, Juanito Bikendi (Judas), Gurrutxaga eta abar, urte batzutan, ekitaldi hau tradizioa bihurtu zen herrian. Geroztik sortu ziren Azpeitiko Antzerki Topaketak, gaur egun Azpeitian dagoen antzerkirako zaletasuna, orduan egindako lanaren ondorioa da.
2007
‎Egia esan orain jende pila bat ari gara lanean lehen geundenekin konparatuta. Kazetaritzatik ere hurbildu dira azaldu du telefonoaren beste aldetik Harrabots aldizkariko Oier Aranzabalek.
‎Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco," Generalísimo de los Ejércitos de España", bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan, hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa.
‎Ondoan dago, telebistek eskaintzen dituzten irudiei begira ziurrena. Hondartza bat ageri baita orain pantailetan, hamaika aldiz hondartza bera, eta denetan datu bat, ur bazterretan pasieran ari den jende pila baten oinetan jarria: 38ºC.
2008
‎Hilaren 5etik 8ra bitartean, Tolosan jai handi horietako bat bizi izan dute, eta normala den bezala, lehen sektorearekin eta gastronomiarekin lotuta egon da. Oraingoan txuletaren jaia izan da jende pila bat bildu duena; eta ez da harritzekoa, jaiaren egitarau zabala eta erakargarria ikusita. Egun nagusia igandean izan zen, eta euskal okelako txahal bat erretzeko ekitaldiarekin hasi zen.
2009
‎Mediku horrek, giro horretan, esan zidan: " Ikusi dut jende pila bat manifestazioan oihuka' Herriak ez du barkatuko' zioen pankarta baten gibeletik eta pentsatu dut barkatzen ez duen herri bat ez dela inoiz sendatzen". Sendatzeko behar da barkatu, edo norbere buruari, edo min egin dizunari, bestela ez zara sendatzen.
‎irudikatzen du bere burua Amurizak gaurko saioan: . Sumatzen dudanagatik jende pila bat egongo da, eta han gauza txiki txiki bat izango naiz ni seien artean. Espero dut ez galtzea?.
2010
‎Kristoren arrakasta izan zuen: jende pila batek ikusi zuen, gustura gainera. Olatu hartan sumatu genuen jendea gosez geratu zela.
‎Autokritika denek egin luketela uste du, eta berak berea egin duela sumatzen zaio: . Gatazka batek adierazpide armatuak dituenean, sufrikario pila bat, hildakoak, jende pila bat kartzelan, senideak inguruan, prozesua hausten den momentuan, hori guztia pasatzen zaizu burutik, eta beti gelditzen zaizu zalantza:
‎" Aukera ederra da guretzat. Españolistek jende pila bat erre dute ezer lortu gabe". Azalpen bat eman zigun gero langile frontearen egoeraz eta haren ahuleziak izan zitzakeen ondorioez, edo, zehatzago esanda, azalpen hura eman zuen Josebak eten zion arte:
‎" Beni Uariageleko Taurirteko Zoko el Arbaa n asteazkenetan etsai asko biltzen da, fidakor zoko hori inolako lehergailuz sekula bonbardatu ez delako, urrun samar dagoelako, eta nik ez nuelako albiste hauen berririk. Eta eguraldi oneko edozein asteazkenetan merkatu horretara jende pila bat inguratuko denez, konfidantza hartuta, aukera ona da jende horri kaltea egiteko eta gogor zigortzeko, lehen aipatutako arrazoiengatik, eta horretarako eskatzen diot
‎Igande gauean Pasai Donibanen arraunlariei egin zieten ongietorrian eztanda egin zuen sentimendu pilaketa horrek guztiak. Galiziatik itzuli eta jende pila bat gure zain genuen. Udaletxe zaharrera joan ginen, eta han jarri genuen bandera.
2011
‎Are gehiago, urteak pasa ahala dokumentalak animazioa baino nahiago dituela aitortzeko atrebentzia du. Denbora guztian ikasten aritzeko, ikertzeko eta dokumentatzeko aukera ematen duelako du gogoko batik bat dokumentala, ideia batekin hasi eta auskalo non bukatzen duzulako, gaia menperatuz eta harreman eta jende pila bat ezagutuz. Horregatik, dokumentalen bat aurrera ateratzeko proiekturen baten berri duenean, egitasmoarekin bat egiteko prest agertzen da maiz.
‎Neskatila baten puzkerra bezalakoa da, eta ez emakume gizenen putz heze eta ustela. Puzker lehorra da, zikina, neskatxa lotsagabe batek botako lukeena bezalakoa jende pila bat lotan dagoen gelan, barre eginaraztearren. Ea Norak bata bestearen atzetik botatzen dizkidan bere puzkerrak aurpegira, haien perfumea ere ezagutu ahal izan dezadan.
‎Kukutzako abokatuaren aurka ere jo dutelarik eta zauritu batzuk ere eragin dituztelarik. Egun luzea espero dogu izatea, momentuz barruan jende pila bat dago barruan eta oso animoso (irakurtzen jarraitu).
‎Iruñeako On Off aretoan aukera zegoela ikusita, putzura bota ginen! Benetako festa bat antolatu zenuten grabaziorako ez. Pasada bat! Sakanako jende pila bat joan zen, Iruñeako eta Zangotzako lagunak. Festa honek bi helburu zituen.
2012
‎Gizon gorbatadunak esan eta esan ari dira zein garrantzitsua den dirua eta merkatuak asetzea. Eta horrek jende pila bat erailtzen du, berez. Krisia gizartearen banaketa honetan oinarritzen da, espazio publikoa eta pribatua, kapitalaren munduan egiten diren gauzei bakarrik ematen zaie balioa, BPGan ez dira azaltzen emakumeek dohainik egiten dituzten zainketa lanak, ez inpaktu ekologikoa...
‎Goizeko bederatzietan, plazako ahots zaratak iratzarri zuen. Azoka inguruan jende pila bat zegoen zutabe baten kontra erantsitako kartel handi bat irakurtzeko, eta Justin ikusi zuen petrilarri batera igotzen eta kartela puskatzen. Baina, une horretan, mendi goardak lepazamarrera bota zion eskua.
‎Milaka izan dira urtea hasi zenetik euskal presoen eskubideen alde eman ditugun pausutxuak, agerraldi masiboan esan genuen moduan bakoitzak bere esparrutik, baina guztiok norabide berean. Martxoaren 10 Leioan ere kolosala izan zen, aurreikusita zeuden ekintza guztiak, egin ziren eta oso ondo gainera, jende pila bat elkartu ginen: 11 futbito ekipo, 120 pertsona bazkarian, gaztetxea jendez lepo... eguzkia lagun giroa ezin hobea eta mota eta tamaina guztietako pausutxuak euskal presoen eskubideen alde.
2013
‎Oso momentu interesgarria da, jende pila bat dago horren bueltan, lanean. Bertsoa oso testuinguru ona da generoaren gaia lantzeko.
‎Lan maskulinizatuak, ordea, dirutan gehiago balio dute ia beti, eta askotan bizitzaren kontra ere egiten dute. Pena bat da, baina egun ez dugu lan egiten bizitzak sortzen dituen beharrei aurre egiteko, diruaren truke egiten dugu lan, munduan jende pila bat erailtzen duen espekulazio matematiko baten truke; hori da, hain zuzen ere, dirua.
‎Maria Amutxastegi. Bueno, ba, gu aplikazioak egiten hasi ginen momentu horretan, ba, konturatu ginen euskara inguru horretan ez zegoela apenas aplikaziorik. Pixka bat aztertzen hasi ginen ze motatako aplikazioak izan zitekeen erabilgarria eta orduan konturatu ginen, ba, euskara ikasten dabilen jende pila bat dagoela eta orduan horientzako zerbait erabilgarria egin gura genuen. Orduan konturatu ginen ba perfilak edo azterketa?
‎Hiru denboraldi bigarren taldearekin egin eta gero, lehenbiziko ontzira salto egin zuen 2010ean. «Lehenbizian apurua ematen zidan, ACT ligan dena handiagoa da, jende pila bat ikusten, telebistako helikopteroa bueltaka… Kirola eta esfortzua bera da, baina ingurua aldatzen da», dio. Azken hiru urteetan hamabi bandera irabazi ditu Hondarribiarekin, baina dudarik gabe Donostiakoa da handiena.
‎Beste gizarte eredu bat planteatzen zuen, kapitala erdigunean jarri beharrean zaintza lanak erdigunean jarriko zituena, egungo sistemari alternatiba bat planteatu beharra aldarrikatzen zuen. Eta jende pila bat etorri zen hitzaldira. Feminismoaz ari gara, izan ere, baina gizarte eredu bezala, emakumeen eskubideez harago.
‎Haiekin batera, Felizianok ere zer tokitara joan seinalatzen zuen bere bastoiarekin. Seierrietako eta Malerreka Baztan aldeko jende pila bat etorri zen. Hantxe zeuden urte batzuk lehenagoko sanferminetan ustez konkistatu genituen neskatxa lesakarrak, hantxe Donezteben gurekin suertatu ziren beratarrak, haien artean Padilla ere txoil sumindua, sutua eta mindua.
2014
‎Autograforik sinatu duzue jada. Ez, baina esker eta aitortza asko izan ditugu.Film laburra ikusi ostean jende askok geratu gaitu kaletik! Amurrioko antzokian jende pila bat hurbildu zen dokumentala ikustera, asko harritu ginen.
2015
‎esperientziak, egindako kilometroek, orduek eta mendi piloak asko laguntzen dute.Proban emaztea eta lagunak gertu izaten dituzu.Bai, horiek ez dute hutsik egiten eta eskerrak. Korrika nik egiten dut, baina nire atzetik emaztea, alabak eta jende pila bat dago. Etxean jarraitzailerik handiena edukitzeak lagundu egiten du.
‎Zaila da. Egia da Kataluniako burujabetza prozesuak oso arlo onak dituela, hala nola jende pila bat mobilizatu dela erabakitzeko eskubidearen alde. Ezker independentista ere prozesuan parte hartzen ari da, baina modu kritikoan.
‎«Horixe da mundua: jende pila bat, su txikien itsasoa. Pertsona bakoitzak bere argiarekin egiten du distira beste guztien artean.
‎Greziar tankerako zutabez inguraturiko areto ikaragarri handi bat zen. Neoizko argi gorriz TELE STERION idatzia zuen sabaian, musika topera zegoen eta jende pila bat barrezka eta dantzan. Festa bat zen, ikaragarrizko festa bat.
‎Bakarrik zegoen, ez zuen inor han. Hura bezalaxe, jende pila bat bidali zuten?.
‎Bertzalde, Bizi Baratzea liburuaz ez dela liburua erran zuen, baratzeko fruitu bat baizik; jende pila baten lana eta fruitua dela eta horregatik udaberrian heldu dela.
‎Hil zenean, lepora eramaten ziren kutxak, eta kanposantura lau kilometro luze izango ziren Jauregitik. Eta gure aldarretatik behera jende pila bat joan zela gogoan dut. Orduan beldurra zegoen oraindik.
2016
‎Partida hartara agian ez zen jende asko joan, baina sanmateoetan ikusi zen badagoela pilota gosea. Titin gabe, beldurra zegoen, eta jende pila bat bildu zen. Txapelketa partida hori Errege egunaren ostean izan zen; data arraroa da.
‎Horrekin badaude hainbat pasadizo... Adibidez? 1869 urtean, Henry Stanley esploratzailea Gasteizera etorri zen. Idatziz jaso zuen nola, hirira heltzean, jende pila bat ari zen euskaraz hotelen izenak iragartzen. Horrek atentzioa ematen du, ez baitziren gazteleraz, euskaraz baizik.
‎Langabe armada betiere handiago baten beldurraren abaroan sustatu zen, hein handi batean, antzutze masiborako programa. Gaur egun, AEBen barruan, koloreko jende pila bat lanik gabe dago, arrazialki zapaldutako gazteak, bereziki?, eta langabezia iraunkorreko erreserba bat osatzen dute. Puerto Ricoko adibideari erreparatuz gero, badirudi ez dela kasualitatea:
‎Ume mordo bat Arrasatera joan ginen, eta han, antzoki handi batera. Amaia izango zen… izenaz ez naiz akordatzen, baina bai, oholtzatik jende pila bat ikusten zela. Itzela, ume baten begietara.
‎Kazetariak, argazkilariak, publizitatea kontratatzen zutenak, diseinatzen zutenak, zuzentzaileak, maketatzaileak, kontabilitateaz edota bazkidetza sustatzeaz arduratzen zirenak, banatzaileak, kronista bihurtu ziren auzoetako bizilagunak... “Mahaiaren bueltan jende pila bat biltzen ginen”, oroitzen du.Ez zuten egungo baliabide eta teknologia berririk. Txandaka baliatu behar izaten zuten ordenagailu handi bat.
2017
‎[Zuk] ireki belarriak eta saiatu ulertzen". Kanpainaren hasieran jende pila bat entrenatu gara sekula praktikatu gabeko kirol berrirako eta hainbat esperientzia eta bizipen ezberdin bezain kitzikagarriak bizi izan ditugu.
‎" Horixe da mundua: jende pila bat, su txikien itsasoa. Pertsona bakoitzak bere argiarekin egiten du distira beste guztien artean.
‎[Zuk] ireki belarriak eta saiatu ulertzen". Kanpainaren hasieran jende pila bat entrenatu gara sekula praktikatu gabeko kirol berrirako eta hainbat esperientzia eta bizipen ezberdin bezain kitzikagarriak bizi izan ditugu.
‎Estazioko ixkinatik buelta hartu eta Kale Nagusira jo nuen. Atzera jo nuen berriz, bi kale beherago espaloian jende pila bat bil erazten zuen sekulako zalaparta bait zen. Nolabaiteko borrokaren bat zirudien, beraz begi bistatik alde egitea hobe izango nuela konturatu nintzen, bestela norbait barrura sartu nuen eta beharbada muturrekoren bat hartu ere bai.
‎Ez dago, ba, horrelakoa bait naiz ni. Hasten naiz errukitzen, Rose dela, edo Myra edo Uncle John dela, edo beste jende pila bat dela-eta. Gero, berriz, gauzak nola gertatzen diren ikusita, batere errukitu izan ez banintz, hobe zutela iruditzen zait.
‎–Ba, jende pila bat kalean, zerbaiten kontra protestatzeko.
‎Enplegu aukerak daudenean, legez kanpoko immigranteak kapitalistentzako amets hutsa dira iristen diren unetik bertatik, eta enplegu aukerarik ez dagoenean, aldiz, joan egiten dira. Estatu Batuek, hortaz, behar dutenerako, lan egiteko prest dagoen jende pila bat dute atarian, baina garai txarretan ez dute zertan arduratu haiek babesteaz. Delituei dagokienez, bestalde, etorkin gutxi batzuen portaera txarrak, hedabideek haien oihartzuna handiturik?
‎Ibilbidean zehar jende asko ezagutu duzu. Urteetan zehar jende pila bat ezagutzen duzu, bai; batzuk, zoritxarrez, dagoeneko ez daude eta beste batzuekin harremana galtzen zoaz. Bartzelonan nirekin bizi zen Jonan Ordorikari esker, Angel Katarainen inguruarekin oso harreman ona izan dut beti.
‎Bai, adibidez jakin dugu lehen soldaduak kartoizko trikornioaz joan zirela edo 1906an arropek aldaketa sakona eduki zutela. 1940an Gerra Zibilaren ostean inguruko jende pila bat etortzen zen festetara eta gosea zegoenez –janaria errazionatzeko kartilaz etortzen ziren– Gobernadoreari janari gehiago eskatu ziotela eta eman zuela ere badakigu. Gauza oso txikiak eta puntualak dira baina dena testuinguru batean eta dena ondo lotuta, ikusten da herrian oso berezia izan dela festa giroa.
‎Wikipedia auzolanean sortzen den entziklopedia da, eta edozeinek jar dezake bere partea. Baina auzolan horren atzean jende pila bat dago; adibidez, Euskarazko Wikilarien Elkartean, hainbat lagun daude kalitatea bermatzeko lanean. Egiten den aldaketa oro ikusten dute, bai nork egin duen eta baita zer aldatu duen ere.
‎" beti ikaragarrizko inbidia eman izan didana izan da kontzertu batera joan eta neu kantariaren lekuan jartzea, eta rock talde batekin bada hobeto, aurrean jende pila bat dagoela, saltoka hastea, gorputza libratzea eta garrasi batean ibiltzea. Etxean behin baino gehiagotan egin izan dut, jarri musika a tope neu bakar bakarrik nagoela, eta oihuka ibili kantariaren imintzioak egiten, garrasi batean, emozionatu arte.
2018
‎" Adinekoen egoitzetan oso esperientzia polita daukagu: euskaraz ondo dakien jende pila bat dago egoitza horietan, eta prest daude laguntzeko. Denbora daukate, eta guk ordenagailua jartzen diegu beste norbaiti laguntzeko.
‎Beti gertu nago Twitterreko eztabaidetan, txio bakoitza jende pila batengana heltzen da-eta. Urte askoan izan naiz lider eta jende askok jarraitzen nau, jakin nahi dute arazo eta gatazken inguruan zer iritzi dudan edota ikusgarritasuna zein gairi ematen diodan.
‎–Hori uste dute, arriskurik ez duela. Laurogeiko hamarkadan jende pila bat hil zen, baina problema hori xiringekin lotzen dute, hiesa kontajiatzearekin, baina, amigo, adikzioa berdin da arriskutsua, eta kaballoak agarratzen bazaitu?
‎Bidegabea litzateke: jende pila bat alarderik gabe utziko genuke?.
‎Urdanibia plazatik ahalik eta gertuen lo egiten saiatu ginen: ni lagun baten amaren etxera joan nintzen; jende pila bat zegoen han?, gogoratu du Maria Jesus Vicentek. –Nire etxean zortzi edo bederatzi lagun dutxatu ziren?, erantsi du Iñaki Martinek:
‎Bai, plazera da halako lasterketetan korrika egitea, txalogarria benetan. Oso ondo antolatutako lasterketa da, bidegurutze guztietan jende pila bat dago, anoa guneetan denetarik dago, beti adi daude zerbait behar baduzu... Chapeau!
‎Parroki ingurura iristen garen lehen aldia oso berezia izaten da: jende pila bat egoten da eta zaldiak ere urduri jartzen dira. Tentsio handiko unea izaten da.
‎Herriarteko Txapelketa oso ederra da. Kanporaketetan jende pila bat elkartzen da, eta sekulako giroa egoten da. Beti beteta egoten da frontoia, eta herritarren berotasuna sentitzen da.
2019
‎Gurdiekin ateratzen direnen artean daude, esaterako, Kemen dantza taldea eta Behobiako eta Landetzako auzo elkarteak; Santiago auzokoek ere ateratzen dute; Irungo Euskal Kirola ere hor dago, Foro... Jaia egiteko ezinbestekoa da horien parte hartzea, eta Euskal Jira egunean ere jende pila bat aritzen da lanean, musu truk. Hori gabe, ezinezkoa litzateke.
‎Jarrera hori hartzea izan zen ahalduntze prozesu bat: ni ez naiz hona etorri lagunak egitera, etxera bueltatuko naiz lehen neuzkan lagun berekin, baina behintzat esango dizuet hau eta hau, esango dizuet zuek torturatu egin duzuela, zuek lortu duzuela jende pila bat errepideetan hiltzea, zuek lortu duzuela jende pila bat gosez hiltzea, hilabete amaiera ez heltzea…
‎Jarrera hori hartzea izan zen ahalduntze prozesu bat: ni ez naiz hona etorri lagunak egitera, etxera bueltatuko naiz lehen neuzkan lagun berekin, baina behintzat esango dizuet hau eta hau, esango dizuet zuek torturatu egin duzuela, zuek lortu duzuela jende pila bat errepideetan hiltzea, zuek lortu duzuela jende pila bat gosez hiltzea, hilabete amaiera ez heltzea…
‎Tom lasai eserita zegoen. Inguruan jende pila bat zuela. Berak barru hartako berriak esaten zituen.
‎Izenak berak adierazten duen moduan (Search for Extraterretrial Intelligence), estralurtarren adimenaren aztarnak bilatzen ditu. 1970eko hamarkadan jaio zen, eta, geroztik, jende pila batek hartu du parte egitasmoan, elkarlanean oinarrituta baitago. Alabaina, ez dute emaitzarik jaso, oraingoz.
‎–Ikusezinaren ideia horrek aipatu nahi du zure ondoan dagoena eta ez zenekiena, nire kasuan, esate baterako. Zure ondoan dagoena eta ez duzuna ikusten, eta herrian jende pila batek ere ezagutzen ez zuena, ikusten ez genuena, eta horrek erakutsi zigun zerbait, ikusi eta ikasi nahi bat?.
‎bat izan zela, eta nire amak esan zidala, a, bale, nola Ainara??, nire erreakzioarekin harrituta zegoen, eta uste dut amarekin haserretu nintzela, arrazoirik gabe, baina bai. Gero, jende pila bati deitu nion?.
‎Lakuntzako txirrindulariek kotxea utzi ziguten eta han igota, megafonia eta musika jarri eta Arbizun bueltatxo bat eman genuen. Bakoitzak bere martxan jarraitu zuen lasterketa, batzuk gure alboan, korrika, eta beste batzuk oinez, patinetetan, bizikletan… jende pila bat hurbildu zen, eta bukaeran txokolatea banatu genuen, pasta eta bizkotxoekin” gaineratu zuen Ruizek. Ruizek aipatu zuenez, herri lasterketarako 178 dortsal saldu zituzten.
‎" Batzuk onak eta besteak txarrak; egun batzuk onak izan dira, eta besteak txarrak". Azpeitian lan egin duen 25 urteotan, baina, jende pila bat ezagutzeko parada izan duela azaldu du. " Hainbeste urtez elkar ikusita, denak gara ezagunak".
2020
‎Diezek argi du Obiri Elgoibarren aritzeak «mesede handia» egingo diola probari. «Obirik jende pila bat mugitzen du, mundu mailako izar bat da. Oso zaila da hura gertutik ikustea, eta Elgoibarren bitan ikusiko dugu.
‎Kanpin denda jaso, autoa hartu eta bueltan etorri ginen. Durango igarota autopistan ez aurrera ez atzera gelditu ginen, itzulera operazioa zen, jende pila bat zetorren bueltan Marokotik, ura gora eta gora, hamabi orduan egon ginen geldirik, urak nola hazten ziren begira. Nik izugarrizko txizalarria neukan baina, hain nengoen urduri, ezin tantarik ere egin.
2021
‎Mugikortasuna baimenduta egon den bitartean jende pila bat izan da Huescan, eta oso ona izan dela esango nuke. Mendirako gogoa zuen jendeak, nonbait.
‎Ez dute multzo bakarra osatzen, eta batzuetan ez da argi izen bera ez ote daitekeen sail batean baino gehiagotan sar. Kuantifikazio izen hauen artean badira izen hesitzaileak (belar izpi), neurri izenak (kilo bat haragi, baso bat esne) eta multzo hitzak( jende pila bat).
‎Bai, jende pila batek horrela pentsatzen du, uste dute ez dela normala erakarpen sexualik ez izatea, eta horregatik nahiago dut nire egoera kontatzen ez aritu. Baina horrela jaio naiz eta kito, ez dut nahasmendu edo trauma gisa sufritzen.
‎Beste kontu bat da errespeturik gabe barre egiteko eta iraintzeko erabiltzen badute nire identitatea. Duela hiru bat urte, ezagun batek jende pila baten aurrean bat batean bota zidan: " Zer, estreinatu al zara dagoeneko?".
‎Gaur egun, lau edo bost fakultate daude ikus entzunezkoak ikasteko, eta horrek jende pila bat munduratzen edo merkaturatzen du; niri askotan pena ematen didana, ze erdiak baino gehiago bidean geratuko dira, bizilegea baita. Baina hor baduzu mintegi bat.
‎Hala da, baina, era berean, hiriek potentzialitate handia dute egoerari aurre egiteko. Batetik, udalek har ditzaketen neurriek jende pila bati eragiten diotelako, eta, bestetik, hirigintza diseinatzeko gaitasuna dutelako.
‎Baina nik aldatu egin nahi nuen, ze nire lehengusuaren ordez joan behar bainuen, eta ezkontzarako jantzi egokiagoren bat nahi nuen. Ia ezin zen ibili; jende pila bat zegoen. Bi minutu inguru egongo nintzen jendetza haren artean, eta, bat batean, burrunba bat...
‎bisita guziak eginak zaizkiola bermatu behar duzu, eta familia beti dago horrekin. Azken urteetan Ile de Ren zen, eta han bisitak bestelakoak dira, baina egon izan da beste kartzela batzuetan, Clairvauxen adibidez, Frantzia iparrean, eta jende pila bat mobilizatu behar zen: trena hartu, gero autobusa...
‎Horrekin batera, «sekula baino jende gehiago» ari da iristen, Garaialderen esanetan. «Mugako kontrol gogorrak eta etorkin gehiago, plazatik jende pila bat ari da pasatzen. Oso zaila da guztiek muga pasatzea.
‎Bizi garen herrialdea nolakoa den eta beste pertsona batzuekin gertatzen ari dena ere ikusita... Baina, egia esan, jende pila bat jarri da nirekin harremanetan, batez ere kultur arlotik. Azkenean, horiek dira gure armak:
‎Mugikortasuna baimenduta egon den bitartean jende pila bat izan da Huescan, eta oso ona izan dela esango nuke. Mendirako gogoa zuen jendeak, nonbait.
‎Iraganeko literatura guztia eraman genezake ebakuntza gelara kirurgia estetikoa egin diezaioten, baina, orduan, utziko dio mundua azaltzeari. Eta bide horretan sartzen bagara, ez genuke harritu behar baldin eta gazteek irakurketa alde batera utzi eta, Santiago Roncagliolok dioen bezala, PlayStation era errenditu eta makurtzen badira, han bai, jende pila bat hil baitezakete inork trabarik jarri gabe.
‎Ni, orduan, PSE EEren legebiltzarkidea nintzen, eta abenduaren 26an Eusko Legebiltzarrera joan behar izan genuen, eta emazteari deitu nionean ea zer moduz, erantzun zidan jende pila bat azaldu zela margoarekin eta beirekin zeuden liburuak erostera; egun batzuetan izan genuen halako salmenta, sekula ez bezalakoa. Baina jarraitu zuten erasoek.
2022
‎Guk ezusteko ikaragarria hartu genuen ikusi genuenean zenbat jende elkartu zen Euskaraldiaren bueltan, soil soilik esateko hemen gaude. Emozio oso handia izan zen, Zumaian jende pila bat dagoelako euskararen alde aktibatu nahi duena. Bestalde, 2018tik hona, Larraina taldea formalizatu egin dugu eta elkarte bilakatu gara.
‎SAG: Nik nabaritu nuen bertsozalea ez den jende pila batek jakin zuela txapelaren berri, hedabideetan. Batzuk etorri zitzaizkidan:
‎Horregatik, bidezkoa da pentsatzea norbaitek lagunduko zuela eta tartean auto bat dagoela. Wisconsin kalean jende pila bat ibiltzen da. Dendaren ondoan ardandegi txiki bat dago, zeinetara inguruko zahartxoak eta langabeak joaten diren.
‎«Nik hau esan beharra daukat». Zeren ni bezala jende pila bat dago. Ongi ikusten ez duzunean, zer egiten duzu?
‎Eta nesken kasuan, handiagoa da kopurua. Horrek erran nahi du zure inguru hurbilean jende pila batek bizi duela hori. Sexu abusuen ezaugarrietako bat da isiltasuna.
‎Eta hurbilean izan dudan jendea ere izan da beste iturrietako bat. Parte hartu nuen gaiaren inguruko tailerretan, eta, gero, gaia landu ahala, hurbildu zait jende pila bat «ni ere bai» erratera, eta liburua ateratzean ere bai. Hor ikusten duzu gutxien espero duzun pertsonak ere bizi izan dituela horrelako kontuak, eta horrelakoetan ikusten duzu gaia aipatzearen garrantzia.
‎Hasieran, jende pila bat etorri zen kanpotik, jende asko behar zen, eta garai horretan ez, baina gero mugimendu latzak izan ziren. Akordatzen naiz greba egin behar izan genuela behin baino gehiagotan, eta ez zen erraza, gogorra zen, baina luzerako onuragarri izan ziren:
‎Beitiak azaldu digunez, azken egunetan serum gehiago fabrikatu behar izan dute eskaerei aurre egin ahal izateko. «Larunbat eguerdian agortuta egon arren, jende pila batek jarraitzen zuen seruma eskatzen. Hori dela eta, lanaldi bereziak sartu behar izan ditugu gehiago sortu eta astelehenean bertan Euskadiko denda guztiak hornitzeko».
‎euskara zerbitzuak, kultur taldeak... Hasieran despiste kanpaina bat egin zuten, herriko jende pila bat ageri zen argazki batean bizkarrez, eta gero jada aurpegiz. Ondotik atera zen nola sortu behar zen irratia.
‎Irailaren 30ean aurkeztu zuten kultur etxean. Irurtzungo Udaleko zinegotzi Ana Balda San Juanek aitortu duenez, jendea diagnosiaz ahaztuta egonen zela pentsatzen zuten, ″baina herriko jende pila bat agertu zen aurkezpenera. Diagnosiak benetan interesa sortu du″ Izan ere, diagnostikoa egiteak luze jo du, urtea.
‎Momentuz oso ondo moldatzen gara eta ez nuke beste ezergatik aldatuko Orio. Gainera, kirolagatik jende pila bat ezagutu dut hemen, ate pila bat ireki dizkit. Bestela ere, nahikoa irekiak gara, eta oso ondo moldatzen gara jendearekin.E.M.:
‎–L lezaun an naiak han eg gon dira, eta d dena ikusi d dute! P polizia m mordo bat omen d dago, m medikuak, ap paizak, j j jende pila bat... Eta en ntzun hau –ahotsa apaldu zuen, parke bakartian norbaitek entzun baligu bezala– N neska biluz zik dago!
‎Erditze naturalagoen aldeko joera bat sumatzen zen. Osasun sisteman jende pila bat ari da barrutik gauzak aldatzen, dena ez da zaborra.
‎Enee! Ingurura begiratu eta sektako jende pila bat gure inguruan; begiekin “Zer heziketa klase ematen diozue haur horri? ” galdetuz bezala. Eta orduan ni umearengana hurbildu, lepotik heldu eta:
2023
‎hasteko, garai perinatala (haurdunaldia, erditzea eta erdiondoa) ulertzea garai zaurgarri bat bezala," urteak direlako badakigula erditzea uste baino prozesu konplexuagoa dela, prozesu psikologiko eta hormonal oso sakona, garuna aldatu egiten dela; erditzean, pertzepzio sentsorial eta emozionala anplifikatu egiten da eta indarkeria, bere bertsiorik arinenean ere, traumatikoa izan daiteke. Orain nire 47 urteekin ginekologora joan eta zakar tratatzen banau eta jende pila bat sartzen bada ni hantxe nagoen bitartean, atsegina ez izan arren, horrek ez dit traumarik sortuko, baina erditzen ari den emakume bati bai sor diezaioke, eta hori barneratzea funtsezkoa da, ulertzeko zergatik hartu behar den kontuan zaintza muturreraino".
‎Bai. Karteltxo bat jarri nuen herrian, eta jende pila batek idatzi zidan. Ez nuen imajinatzen eta…Oso esperientzia berezia izan da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia