Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2000
‎Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzun  tsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean, eta hain ederki eta kutsakor entzun ere, non bai baitzirudien gargolek ere Jainko agindu bati jarraiki hitz egiten zutela, mende eta mendeetako isiltasuna apurtuz. Estalki apropos hura aukeratu zuten hiru aurkezleek jende aurrean azaltzeko; jaso zuten harrera ez dago hitzez azaltzerik; egundoko txalo, oihu eta negarrak ez ziren nahikoa izan hiru Jainko haien presentzia eskertzeko. Niri ere, aitor dut, korapilatu egin zitzaidan eztarria, aspaldiko partez.
‎Nork esan dizu zuri ez dutela ezer sartzen? galdegin dio jende aurrean apenas hitz egiten duen Lolak.
2001
‎Indarkeriaren arazoari ezker abertzalearen isolamendu politiko eta sozialaren bitartez eman nahi zitzaion konponbidea, Ermuko espirituaren irudi mediatikoaren sinboloaren pean zegoen jende aurrean argudia eta defenda zitekeen iritzi bakarra. Zalantzarik gabe, ETAren arbuioa azaldu zuten pertsona asko ez zetozen bat iritzi horrekin eta pentsatzen zuten betiere errepresioa emendatuz eta gizarte isolamenduaren bitartez gatazka ez zela konponbidean jarriko eta neurri horiek ezin bideratuko zirela askatasun demokratikoen murrizte handirik gabe.
‎Urtebete baizik ez zen behar izan, iritzi hori herritarren gehiengoaren iritzi gisa agertzeko publikoki. Baina 1997ko uztailean ezin zen jende aurrean azaldu, gizarte isolamendua ekar lezakeela usnatzen zelako. Isiltasunaren Espirala nagusitu zen.
2005
‎Oso jende gutxi azaldu zen Julioren hiletara; ez zeukan familiartekorik alde hauetan, eta lehengo lagunek ez zuten nahi garai bateko adiskidetasun interesatuaren hautsak inork harrotzerik, ezen lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak, garai berrietara egokiturik, demokrazia gaztearen baitan berriz ere ahalik eta etekinik handiena ateratzen jarraitzeko. Dena dela, Julioren hilketak hauts ezkutuak harrotu zituen auzoan; jende asko hasi zen halako ekintzak gaitzesten, nahiz eta artean inor gutxik adierazi halakorik jende aurrean, ezen, etxe itxi bateko ate leihoak bezala, mutu, gor eta itsu izatea baitzen gehienen jokabidea. Hiletan, Marisa eta biok Adelaren ondoan eseri ginen, lehen ilaran, eta nire gurasoak bigarren ilaran, Joxe Marirekin eta Anarekin.
2008
‎Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... ...ngo ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kent... Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
‎Oraindik ere bakarren batek eskatzen dit" euskarari buruz" jardutea jende aurrean. Honako hau ez baita gehienentzat hizkuntza hutsa, betea edo naturala, baizik eta hizkuntza objetala edo produktu kulturala.
2010
‎Gau batean, Atxagak eta Saizarbitoriak jende aurrean hitz egin zuten egunekoan hain zuzen ere, Ramon gure gelara etorri zen goizeko hiruretan: ahaztu egin zitzaiela berarentzat gela bat erreserbatzea eta ez zuela non lo egin, ea nirean ohe libreren bat ote zegoen.
‎Dionisio Amundarain oso eskertuta agertu zitzaidan. Lauzpabost aldiz kantatu dut agertoki baten gainean jende aurrean, eta harritzekoa da publikoarengandik jasotzen den energia eta bukatutakoan sentitzen den euforia. Orgasmikoa da ia.
‎Manuela eta etxeko beste guztiak, ordea, lasai zeuden, ustekabean harrapatu ez zituen seinale. Gerora jakin nuen apaizak baimena eskatu ziela esan nahi zituenak jende aurrean botatzeko, eta eragozpenik ez ziotela jarri.
‎Gauza gutxi zeuden aita zenak gehiago gorrotatuko zituenik ahulekin indartsu sentitzen zirenen harrokeria baino; Antton Karlista horietakoa izango zen, noski. Eta ahal izan balu, mendekua ordainarazi izango zion jende aurrean zakila hanka artean ezkutarazi ziolako.
2011
‎Ohi bezala, nire testuaren multikopistako kopiak banatu genituen aretoko sarreran, eta debatea zuzendu behar zuenak irakurri zuen nire testua jende aurrean. Aretoko argiak itzali zirenean, adi adi ikusi nuen filma, koska eztabaidagarrien bila.
‎Lauaxetaren olerkiekin egin zuen diskoa, hura oso interesgarria izan zen eta oso irakasgarria izan zen jende askorentzat, eta gero Lizardiren urtaroekin egin zuen diskoa, niretzat beti izan da disko oso ona, musikalki bikaina eta oso ondo sentitua, oso ondo konposatua eta oso ondo taxutua, eta Antton Valverdek konposiziorako, berak esaten duen bezala, gaitasun gehiago dauka eta afizio gehiago izan du kantaritzarako baino. Kantari, urduri bezala sentitu izan da eta ez zaio gehiegi gustatu izan jende aurrean manifestatu behar izatea. Baina bera, kantagile, musikari, nik uste dut, euskal kanta berriak izan dituen musikarietatik hoberena edo hoberenetakoa izan dela.
2012
‎Baina jende aurrean ez zuen sekula homosexualak mindu zitzakeen ezer esaten.
2018
‎Irenduak kanta berri bati ekin zion. Erregeri bakarrik kantatzen ari ote zitzaion jauregiko gelaren batean, ala jende aurrean zeuden biak. Galdera buruan eta kantaren oihartzunak belarrietan egin nuen erregeren jauregitik leotzetarainoko bidea, lurpeko galeria ilunetan zehar.
2020
‎Disgustorik handienak ere ez dit negar eginarazi eta batzuk izan ditut! Beharbada, jende aurrean nire sentipenak adierazteko lotsorra izan naizelako... Edozein modutan, badaukat beste egun bat negarrari eutsi ezin izan niona, baina kasu honetan poz malkoak izan ziren:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia