Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2010
‎Aurkezpenak adituen aurrean egiten dira, eta aurretik lan handia egin ondoren gainera. Inor ez baita ausartzen jende aurrera joaten aurreko lan zientifiko hori egin baino lehenago. Gero, dena ikusi nuenean, egia esanda poztu egin nintzen horrekin guztiarekin zerikusirik ez izateagatik?.
‎Chiara eta Nino irteteko puntuan zeuden. Ama Anninarekin prestatutako akrobazia ariketa egingo zuten estreinakoz jende aurrean. Pauso bakoitza, mugimendu eta denbora guztiak doi doi neurtuta zeuden.
‎Nino ere akordatzen zen. Hamalau urte zituen lehenengo aldiz olana azpiko pista biribilera, jende aurrera irten zenean. Larruzko txupa eta praka pintto estuekin zigorra lurraren kontra kolpatuz hurbildu zen kaiolarantz.
2012
‎deitzen dioten taldetxoa. Benito ez da jende aurrean alarde mistikoak egin zale, eta solasaldia arraunera mugatzen bada ere, badakit Benitok urrunago begiratzen duela.
‎Benitok jende aurrean kantatu zuen lehen aldia 1963ko azaroaren 22an izan zen. 23 urte zeuzkan.
‎Kuriosoa iruditzen zait. Zeren erlojero izatetik jende aurrean kantatzera. Pentsa bi Valium 10 hartuta ateratzen nintzela gero; hori bonba bat zen!
‎Benitok maiz hitz egin du jende aurrean gai hauei buruz, eta orain, libururatuak izango direnean, norbaitek pentsa dezake doktrina berri bat antolatu nahi ote duen, erlijio edo mistika naturazale baten ildoan.
‎Oso erne entzuten zituzten beti nire hitzak gai horiei buruz hitz egiten nienean, baina batez ere beltzak erosteaz ari nintzenean; izan ere, garai hartan merkataritza mota hura ez baitzen oso ezaguna, eta ezagutzen zen neurrian, assiento bidez, edo Espainiako eta Portugalgo erregeek ematen zuten baimenen bidez egiten zen, eta salerosketa jende aurrean egin behar zen beti, horregatik oso beltz gutxi erosten ziren, eta erosten zirenak oso garestiak ziren.
‎Eta hala, merkatari eta nekazari ezagun batzuekin gauza horiei buruz sakonki hizketan aritu ondoren, hurrengo goizean haietako hiru etorri zitzaizkidan, eta esan zidaten gogoetan aritu zirela gauean nik esan nienaz, eta ezkutuko proposamen bat egitera zetozkidala. Eta, esango zidatena isilpean gordetzeko eskatu ondoren, jakinarazi zidaten Gineara joateko ontzi bat prestatzeko asmoa zutela; haiek ere, nik bezala, lursailak zituztela, eta, beste ezer baino gehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merkataritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero, ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jende aurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, beltzak beren kontura ekartzeko, gero beren lursailetan banatzeko. Hitz batean, galdera zen ea ontzian zama zain gisa joango nintzen, Gineako kostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardurarekin, eta haien beltz kopuru bera izango nuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egiteko batere dirurik jarri gabe.
2013
‎–Hori ikaragarria da barren! Bere jokaera jende aurrean itsus diezaiotela merezi du.
‎Amari zuzendutakoek gauza gutxi zekarten, ezpada egilea eta Forster anderea liburutegitik itzuli berriak zirela, halako eta halako ofizialak izan zituztela lagun, eta zora zoratuta zegoela han ikusitako apaingarri ederrekin; soineko berria zuela, edo goardasol berria, zehatzago deskribatu gura izango zuela, baina ziztu bizian irten behar zuela, Forster anderea deiez zeukalako eta biak kanpamentura joatekoak zirelako; eta ahizparentzako gutunetatik are gutxiago atera zitekeen. Izan ere, Kittyri idazten zizkion eskutitzek, luzetxoagoak baziren ere, azpimarra gehiegi zituzten jende aurrean erakusteko.
2014
‎Nikolas Egidazu tutorea atera da jende aurrera. Bateria soloa egin du, din dan, dinbili danbala.
‎–Auskalo zer pentsatuko duen Jon Gabilondok, baina ahal badu, isil isilik geratuko da jende aurrean, mutu?.
‎Eta une batez denak Daneli begira geratu dira orduan. Eta mutikoak inoiz jende aurrean egin duen diskurtsorik luzeena eta sentikorrena bota du.
2015
‎Palinodia desesatea da, okerra aitortzea, gaizki egina jende aurrean ausardiaz aitortzea. Bladi Oteroren poema hau da, guretzat, palinodia eredu ia kanonikoa.
‎Aspalditxo esan zidan arrebak zure gaixotsunari buruzko artikuluak argitaratzen ari zinela Sustatun. Lanean nintzela hasi nintzen orduan irakurtzen, baino jende aurrean lan egiten dudanez, negarrez hasi nintzenean irakurtzeaz utzi, inprimatu eta etxean lasaiago irakurri nituen.
‎arduratzen naizena?. Agerikoa zen gizon hura ohituta zegoela jende aurrean berba egiten. Jario erraza zuen, hitzen kateari eskumako eskuaren gorabehera lasai eta dotorea eransten zion, eta egia aitortuz gero zure azken bihurrikeria barkatzeko prest dagoen aitaren irribarrea ageri zuen.
‎Telefonoz bezain lausengaria da zuzenean. Alferriko ardurak hartu ditudala pentsatzen hasia nago, mutil honek ez du dendako eta ametseko boy ganorabakoaren tankerarik, nahiz eta gauza jakina den pribatuan lotsagabea den zenbait zeharo kikilduta geratzen dela jende aurrean.
‎ihesaren ondoko guztia planifikatzen nola zebilen: sekulako ekitaldi politiko batean, Parisen agertuko ziren denak lehen aldiz jende aurrean. Ezinezkoa izan zen, baina gertatu izan balitz, lurrikara politiko izugarria piztuko zukeen.
‎Marokoar andre batek hartu du hitza, lehen aldia ei du jende aurrean hitz egiten duela. Jaioterrira itzultzea erabaki du,, ez dut dirurik egin hemen, baina zerbait baliotsuagoa eramango dut bueltan:
2016
‎KAFERA heldu eta, ohi zen bezala, Petuxki ez zegoen oraindik han. ...este liburu kafe batean, aldizkari bat irakurtzeko astirik ere ez daukagunean taberna batean gaudenean, agian erosotasun kutsua ematen zietelako kafeei, bezeroek etxeko giroa sumatzen zutelako, baina berriro ere zenbat jendek du horrenbeste liburu etxean gaur egun?, batez ere kafea betetzen zuen jende gazteak, liburuak liburuetan irakurtzen ez dituztenak, nabaria denez?; denok erabiltzen ote dugu, jende aurrean, egunerokotasunean, Oblomoven moduko bata bat, Gontxaroven pertsonaia Oblomoven moduko bata, bata psikologikoa, geure burua eroso eta epel eta konfidentziaz josia sentitzeko. Zein goxo egun osoa bata berdinean sartuta igarotzea, oheko segurtasunaren epeltasuna gordez eguneko arriskuetan zehar, berriro ere oheratu arte.
‎–Ez, nobela da hil dena?. Irriz, jende aurrean, euren liburuak trukatzen dituzte. Nobelistak dio orduan:
‎Itxura batean, denok diogu beldurra edo gorrotoa gaizkiari, sadikoek eta psikopatek izan ezik. Erraza da, beraz, kakofobiko izatea; hitzez den denak gara halako, jende aurrean denak gara ongiaren aldeko gudari gotor. Inork ez du atsegin gaizkia, baina hori esatea ezer ez esatea bezalaxe da, noski.
‎Portilhon alderako ibilalditxoa gurpil harekin berarekin egingo zuen tubularra aldatu ondoren, eta txirrindularien kamioiak eta autobusak Aran ibarreko hiriburuan normalean non egoten ziren bazekitenez gero, Sol Vielha hotelaren aurreko aparkaleku handian hain zuzen ere, erraz aurkituko zuten Euskaltelena. Han izaten ziren talde gehienen mekanikariak etapa amaitutakoan, jende aurrean bizikletak garbitzen eta hurrengo egunerako material guztia ondo prestatzen. Euskaltelekoak han ez bazeuden, beste hotelen baten aurrean egongo ziren lanean.
‎Iratiri ez zitzaion batere gustatzen Josebak eskutik heltzea kalean, garbi zegoen, jende aurrean muxuak ematea gustatzen ez zitzaion bezala. Are gutxiago elkar besarkatzea, nahiz eta inor ez egon inguruan.
‎Auskalo zergatik, supituki ideia bat pasatu zitzaion burutik. Berak eman zezakeen plagioaren berri jende aurrean. Ez zuen ahazten Iratik koldar deitu ziola Venezian.
‎Lankidea nolakoa zen ongi zekielako esan zion Fernandok hori. Josebak berak kontatu zion behin, gaztetan jende aurrean jotzen zuenean, eszenatokiko bazter batean gelditu ohi zela mugitu gabe, The Who taldeko John Entwistle bezala, edo bizkarrez ere bai batzuetan, Stuart Sutcliffek The Beatlesen lehen garaian egiten zuen moduan. Gehiegi ez nabarmentzeko, praka bakeroak eta elastiko beltz bat janztea aski zuela gaineratu zuen, eta nahi izanez gero betaurreko beltzak ere bai, apur bat gehiago ezkutatzeko.
‎Telefonoz hitz egin ondoren, Fernandoren mesede eskaeraz hasi zen pentsatzen. Ez zuen jende aurrean jarduteko gogo handirik. Etxean bakarrik eta ikuslerik gabe jotzea gustatzen zitzaion.
‎Bestalde, barregarri geldituko zen Madrilgo argitaletxekoen aurrean, plagioaz ez konturatzeagatik. Okerragoa zen Frankfurtekoa, poema batzuen irakurketa jende aurrean egin behar zelako, maiz oroitzen zuen legez.
2017
‎XVI. mendeko Nurenbergen, amek haurra hiltzen bazuten, ito egingo zituzten zigor modura; 1580an aldatu egin zen zigorra: haurra hiltzeaz kondenatutako hiru emakumeren buruak moztuta jarri ziren urkamendian jende aurrean iltzatuta, eta halaxe egingo zuten aurrerantzean (King 1991: 10). 60
‎Linda hitz totela izatea berez ez zen txarra, baina askok uste zuten handicapa zela, nolabait. Azken finean, ordezkaria izateak jende aurrean hitz egitea zekarren, eskolako zuzendaritzarekin, guraso kontseiluarekin, eta arraro samarra zen askorentzat gehien hitz egin behar zuena hitz totela izatea.
2018
‎Rivierek gizon homosexualaren eta emakume maskaradunaren artean egiten duen analogia ez da, bere iritziz, homosexualitate maskulinoaren eta femeninoaren artekoa. «Maskulinotasuna nahi duen» emakumeak femeninotasuna hartzen du bere gain jende aurrean maskulino agertzeak ekarriko lizkiokeen errepresalien beldurrez. Gizon homosexualak maskulinotasuna hartzen du bere gain bere ustezko femeninotasuna ezkutatu nahi omen duelako (ez besteei, baizik eta bere buruari).
‎Ia ia itzuri zait: . Ez zara jende aurrean agertzen dotore jarri arte, e??, baina ez dut esan; giroa ez dago txantxetarako. Nahikoa zait alde egin baino lehen ikusi ahal izatea.
2019
‎Isilik ezagutu ez zutenentzat. Soinuarekin agertzen zen jende aurrera. Donostian jaio zen 1944an.
‎DUINTASUNA. . Egun haietan egin genuena, Amaia Aimarrek egin nahi zuena, hau da, kalera atera, jende aurrera atera eta ez isildu, ez gorde, horrek guztiak duintasuna itzuli zigun, zion?. Hala da.
‎Ecce homo: latinezko esaldia (hona hemen gizona), Pontzio Pilatosek erabili zuena Jesus Nazareteko zigortua, lotua eta arantzadun koroaz jantzia jende aurrean aurkezteko; arte munduan Jesusen sufrimenduak azaltzen dituen irudiari deitzen zaio Ecce homo.
‎Beste alde batetik, iragan ebanjelikora itzuliz, zilegi zaigu duda egitea mundua, garai hartan, bere burua salbatzeko Jainko baten Semea behar izateko bezain bizioz josia ote zegoen, emakume adulteroaren pasadizoak berak erakusten baitigu gauzak ez zeudela horren gaizki Palestinan, orain bai, orain latz daude, ikus bedi behialako egun hartan ez zela harri bat gehiago jaurti emakume errukarriaren aurka, Jesusek hitz fatalak esan eta esku erasotzaile guztiak gelditzea, dena izan zen bat, eta horrelaxe esku horien jabeek adierazi, aitortu eta are aldarrikatu zuten ezen, bai jauna, Jesusek zeukala arrazoi, bekatuan zeudela. Alabaina, bere burua jende aurrean errudun aitortu zuen jende bat, inplizituki izan bazen ere, ez zen erabat galdurik, bazeukan bere baitan ontasun punttu bat ukitu gabe, beraz zilegi zaigu ondorioztatzea, errakuntza egiteko arriskurik txikienarekin, agian Salbatzailearen etorrera hura azkarregi gertatu zela. Gaur egun bai, gaur merezi zuen, eta ez bakarrik ustelak tematzen direlako beren ustelkeriazko bidean, baizik eta gero eta zailagoa delako hasita dagoen harrikatze bat geldiaraztea.
‎hildako emakume bat, hildako hori gorroto zuen tipa bat, eta tipa hori bizi den itsasargia. Biktima faro horren ondoan agertu da bi emakumeak jende aurrean liskartu eta bi egunera. Ez da aldrebes samarra pentsatzea hirugarren pertsona batek eraman zuela gorpua hara?
2021
‎Egia da, ni hezi nintzen garaian, dantzaria" dantzaria" zen eta demostrazio bat egiteko prestatzen zinen; hortik kanpo, inork ez zuen apenas dantzatzen. Eta dantzariak dantzan egiten zuen jende aurrean, horretarako hezten baitzen. Gaur egun, dantza zabaldu da beste eremu batera, ofizialki dantzaria ez den jendearengana, eta ikusten duzu jendea dantzan eta ondo pasatzen... eta hori sanoa da.
2022
‎Gure semea jaio aurretik jende aurrean egon gintezkeen besteek bollerak ginela jakin gabe. Orain ez da horrela.
2023
‎Pabloren semeak, Felipe Agirrek, ez zuen jende aurrean malko bakar bat isuri. Ez zien bere aitaren hiltzaile doilorrei halako pozik emango.
‎Dantza egitea zer den erakutsi digutenaz haratago. Zuk ez duzu berdin dantza egiten bakarrik zaudenean edo jende aurrean, ezta. Ba horixe.
‎Dantza egiten jarraitzen du Maiderrek, saloiko dantzak, tangoa, garaikidea... " Hara, ez zait gustatzen jende aurrean hitz egitea. Hala tokatzen denean lanagatik, egiten dut, baina ez dut disfrutatzen.
‎" Konstatatuta daukat sortzaileen artean porzentaje handi bat intseguridadez beteta dagoela. Ikusi izan ditut abeslariak lo egin ezinik estudioan grabatu behar zutenean, negarrez, botaka, pentsatuz ez zirela gai izango jende aurrean jotzeko. Beti segurua dena esango nuke ez dela artista.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia