Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2001
‎Urteko 33 eguneko hori kontratu berriei dagokio, ez orain artekoei. Beraz, erreformak dagoeneko kontratu finko arrunta duten langileek 45 eguneko jasotzeko duten eskubidea errespetatzen du. Aldaketak ez du eraginik kanporaketak bidezkoak direnean (legezko arrazoien bidezkoak).
2002
‎Euren zientzi fikziozko parafernaliak Rezillos, edo Man or Astroman?, gogorarazten zidan, eta musikalki ere Rezillos, Ramones edo Toy Dollsen koordenada berdinetan mugitzen da hirukotea. Dibertigarriak iruditu zitzaizkidala esan dut; Nekaneri, aldiz, ez zitzaion batere gustatu abeslariak karkaxak gorantz bota eta aurpegian jasotzeko zuen abildadea.
2003
‎Lehenengoari dagokionez, Europak azterketa gehiago egin beharra dagoela adierazi du, epe luzera giza osasunerako arriskua baztertzeko. Eta bigarrenari dagokionez, Europako kontsumitzaileek beren eskura jartzen diren produktuen ezaugarriei buruzko informazioa jasotzeko duten funtsezko eskubidea errespetatu nahi izan da, produktu horiek onartu edo ez askatasunez erabaki ahal izan dezaten. Trazabilitatea eta etiketatzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendu Proposamena, GEOren trazabilitateari eta etiketatzeari buruzkoa, oso aurreratuta dago.
‎Azken egunetan Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazio polizial eta judiziala ezagutu dugu. Euskarazko egunkari bakarra kolpatu dute, euskaldunok informazioa idatziz jasotzeko dugun eskubidea bermatzen duen bakarra. Euskara normalizatzeko bidean dugun tresna komunikatibo garrantzitsuena.
2004
‎Horien aurrean, preziorik baxuenak Granadan, Badajozen eta Valentzian aurkitu dira. Egoera horren aurrean, FACUA Españak Osasun eta Kontsumo Ministerioari eskatu dio hagin klinikak prezio zerrendak aurkeztera behartzeko, pazienteek tratamenduen prezioei buruzko informazio objektiboa jasotzeko duten eskubidea beteko dutela bermatzeko. Era berean, Ana Pastorrek zuzentzen duen sailari eta komunitateei eskatzen die ikuskapen kanpaina koordinatuak abian jar ditzatela, sektorean intrusismoa saihesteko eta gutxieneko tresnarik ez duten hortz klinikak zigortzeko, bai eta beren jarduera garatzeko beharrezkoak diren lizentziak eta segurtasun neurriak ere.
‎Rio de Janeiron egindako Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konferentzian (CNUMAD), besteak beste, honako hau onartu zen: «Elikagaien segurtasunaren alderdirik garrantzitsuena (…) nekazaritza ekoizpena nabarmen hobetzea da, modu iraunkorrean, eta herritarrek beren kultura ohiturekin bat datozen elikagaiak jasotzeko duten eskubidea nabarmen hobetzea». Definizioa bereziki interesgarria da, ez bakarrik garapen bidean dauden herrialdeentzat.
2005
‎Gizonezko infektatuaren baitatik emakumeak infekzioa jasotzeko duen arriskua %50 %70 inguruan dabil; emakume infektatuaren baitatik gizonezkoak infekzioa jasotzeko duen arriskua %20 %30 da.
‎Gizonezko infektatuaren baitatik emakumeak infekzioa jasotzeko duen arriskua %50 %70 inguruan dabil; emakume infektatuaren baitatik gizonezkoak infekzioa jasotzeko duen arriskua %20 %30 da.
‎1.Ematen dituzten zerbitzuen prezioak: lanordua, joan etorriak, larrialdietako zerbitzuengatiko errekarguak… 2.Erabiltzaile guztiek aldez aurreko aurrekontu idatzia jasotzeko duten eskubidea eta, konponketa baimentzen ez bada, aurrekontua egiteko obligazioa. Horren zenbatekoa etxetresna elektrikoaren lerroaren arabera aldatuko da.
‎Bigarrenik, eta lehenengo puntua konpondu ondoren, produktuak kontsumorako duen kaltegabetasunari eta gaitasunari buruzko arau horizontal guztiak betetzea eskatuko zaio produktuari, hau da, segurua izatea, gaiari buruzko arau berariazkorik ez dagoelako; eta azken kontsumitzailearentzako berme guztiekin egoki merkaturatzeko beharrezkoak diren arau horizontal guztiak betetzea, produktuaren izaerak, inportatzaileek edo merkatariek beste zaintza eta arreta batzuk eskatu ahal izatearen kalterik gabe. Alde horretatik, garrantzi berezia dute produktuaren etiketatzeari buruzko arauek, eta kontsumitzaileak kontsumitu nahi duen produktuari buruzko informazio egokia jasotzeko dituen oinarrizko eskubideak betetzeak; bereziki, arriskuak saihesteko funtsezkoak diren alderdiei buruzkoak, kasuan kasuko produktuaren berritasuna kontuan hartuta, eta, batez ere, produktua irensteko moduari, zati jangarriei eta ez jangarriei, prestakuntzari eta kontserbazioari buruzkoak, besteak beste. Ezin izango da, inola ere, kanpotik iritsita jatorrizko herrialdeko hizkuntza etiketan gordetzen duten produktuak saldu, azken kontsumitzaileari produktuari buruzko informazio guztia utzi gabe, edo legeak eskatzen dituen gutxieneko edukiak alde batera utzi.
‎Kasu honetan, kolektibo honek bere interes pertsonalak interes kolektiboen aurretik jarri ditu. Ikasleek beren heziketa euskaraz jasotzeko duten eskubideen kontra ari dira. Gainera, kontuan hartu behar da herritarron diruarekin eta diruari esker egon direla liberatuta eta ez dutela" ahaleginik egin euskara ikasteko".
2006
‎jokaera delitutzat jotzeko, ez da ondasun juridiko bat kaltetu behar, eta nahikoa izango da kaltea sortzeko aukera egotea. Kontsumitzaileek merkatuari buruz benetako informazioa jasotzeko duten eskubidea izango da babestutako ondasun juridiko hori (EK 51.1 artikulua), horrelaxe bakarrik bermatzen baita kontsumitzaileek produktu eta zerbitzuak libre aukeratzeko duten askatasuna (Del Moral, 2003: 2).
‎Ekainaren 23ko 776/ 2006 Errege Dekretuak, Komunikazio Elektronikoen Zerbitzuak Emateko, Zerbitzu Unibertsalerako eta Erabiltzaileak Babesteko Baldintzei buruzko Araudia aldatzen duenak, artikulu bat du, besteak beste, zerbitzu hori eteten denean Interneteko erabiltzaileek konpentsazioa jasotzeko duten eskubidea ezartzen duena. Horretarako, ezartzen du, fakturazio aldi batean abonatu batek Interneteko sarbide zerbitzua aldi baterako eteten badu, operadoreak abonatuari konpentsatu diola abonatu kuotaren eta beste kuota finko batzuen zenbatekoa itzulita, etenak iraun duen denboran hainbanatuta.
2007
‎Azkenik, uste dut pertsonalizazio gorenerantz goazela. Ez soilik norberak nahi dituen zerbitzuak nahi bezala eta nahi dituenean jasotzeko duen aukerari dagokionez, baita gauza fisikoei dagokienez ere. Adibidez, kamiseta bat etxean inprimatzeko aukera izatea.
‎Diruzko betebeharrak betetzearen edo ez betetzearen inguruan, hartzekodunak edo haren izenean nahiz interesean diharduenak izaera pertsonaleko datuak ematen dituenean, datu horiek ere tratatu ahal izango dira. Halakoetan, zein interesdunen izaera pertsonaleko datuak erregistratu fitxategietan eta interesdun horiei jakinaraziko zaie, datuak erregistratu eta hogeita hamar eguneko epean, sartutako datuen erreferentzia; berebat, interesdun horiei datu guztienkubidearen berri emango zaie, lege ho gaineko informazioa jasotzeko duten esnek ezarritakoaren arabera.
‎Emandako baimenak ezezta daitezke, argi geratzen bada baimen horiekin langileei galerak eragiten zaizkiela, prestazioak jasotzeko duten eskubideari begira, edo argi geratzen bada baimen horiek oztopatu egiten dutela ordainketaren erantzuleek Gizarte Segurantzari begira dituzten betebeharrak betetzea edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren bilketa prozesuaren kudeaketa eta kontrola.
‎erakunde barrutik nahiz kanpotik datozen gaitasunen konbinaketa prozesu bat. Eredu linealak I+Gko egitureieta laguntza instrumentuei eman zien lehentasuna, baina azken urteotako ekarpenaskok erakusten dutenez, eredu horrek ez zion behar adinako garrantzirik emanenpresa txiki eta ertainek ezagutza jasotzeko duten (edo, askotan, ez duten) ahalmenari (absorptive capacity).
‎“Mugen kontrolek ez dute justifikatzen giza eskubideen urraketa” “Sartu nahi diren giza eskubideen errespetu zorrotza mugen kontrolaren gainetik egon behar da (lehenik, bizitzeko eskubidea, baina baita harrera duina, laguntza juridikorako eskubidea, interpretea…). Oinarrizko giza eskubideak ere badaudenez, hala nola asilorako eta babeserako eskubidea, familian bizitzeko eskubidea edo adingabeek babesa jasotzeko duten eskubidea… zehaztu dute. Ildo horretatik, Espainiak Europar Batasuneko Giza Eskubideen 4 protokoloa berrestea eskatzen dute, non etorkinen kanporatze kolektiboa debekatzen baita.
‎Baldintza berriak, beraz, edozein alegazio ebidentzia zientifiko errealen arabera eta mezu engainagarrietara jo gabe egiten dela bermatzeko beharretik abiatzen dira. Helburu nagusia da kontsumitzaileek erosten dituzten elikagaiei buruzko egiazko informazioa jasotzeko duten eskubidea babestea, eta gehiegizko informazioetatik gehiago babestea. Gainera, araudiak debekatu egiten du elikagai bat propietate terapeutiko edo sendagarrien jabe gisa sustatu ahal izatea.
‎Konpainia batzuek ere 15 paga ordaintzeko formula hartzen dute, bat gehiago Aste Santuan edo otsailekoan. Langileek aparteko pagen kobrantza jasotzeko duten eskubidea Langileen Estatutuaren 31 artikuluan ezarrita dago. Lege horrek Espainiako soldatapeko guztien jarduerak arautzen ditu.
2008
‎Horretarako, orotariko neurriak ezarri dira: Tributu administrazioari datuak eta txostenak emateko eginbeharra, Administrazio horrek informazio hori jasotzeko duen eskubidea, ordezkoaren betebeharrak, premiamendu bidea irekitzeko aukera, zehapenak eta abar. Oro har, esan daiteke tributu arauek xedatzen dituzten botereeta eginbehar egoera guztiek dutela helburu betebeharra betetzen dela bermatu eta ziurtatzea.
‎Horrez gain, GENyO ak Andaluziako DNA Banku Publikoaren nodo nagusia hartuko du. Organo hori sortzea aurreikusita dago araudi batean, herritarrek gaixotasunen detekzioan eta prebentzioan aholku genetikoa jasotzeko duten eskubidea gauzatzeko. Banku horrek bere gain hartuko ditu Andaluziako ospitale publikoetan egiten diren analisi genetikoen laginak hartu, prozesatu eta biltegiratzea, baita horiei lotutako informazioa ere.
‎Operazioan konplikazioak eta heriotzak saihesteko, herrialde eta osasun ingurune guztietan aplika daitezkeen segurtasun arauak identifikatzen ditu. Arauen araberako arreta Osasun erakundeak ziurtatzen du zerrenda erabiltzeak ia bi aldiz handitzen duela paziente batek dagokion arauen araberako kirurgia arreta jasotzeko duen aukera. Tresna hori zentro pilotuetan ezartzearen ondorioz, %36tik %68ra igo da arreta kirurgikoko arauekiko atxikimendua, eta ospitale batzuetan %100 inguruko maila lortu da.
2009
‎Hainbat hedabidek zabaldu dutenaren arabera, atxilotutakoak Madrilera bidean dira jada. Urnietako ezker abertzaletik, atxilotuek tratu txarrak eta torturak jasotzeko duten arriskuarekiko kezka agertu du. Azken polizia operazioa, euren ekimen politikoa eten asmoz burutu dela salatzen du.
‎Egoera hori emakume alargunen kasuan larriagoa dela dio Madrazok. Hala, alargunek senarren soldataren edo pentsioaren %100 jasotzeko duten eskubidea aldarrikatuko duela esan du. Gaur egun, 125.000 alargunek, indarrean dagoen legearen arabera, euren senarren soldataren %52a jasotzen dute.
2010
‎Hori, herritarrarentzat berme bat da. Epaileek duten erantzukizun pertsonal hori indartu egiten da herritarrek akats judizial bat edo Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormala pairatzeagatik estatuaren karguko kalte ordain bat jasotzeko duten eskubidearekin (EKren 121 art.).
‎Herritarrek beraien kontra egindako akusazioaz informazioa jasotzeko duten eskubidea alde batera utziz, zigor ordenan aplikatzen delako bakarrik, baita norberaren kontra ez deklaratzeko eskubidea eta norberak bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea eta errugabetasun presuntziorako eskubidea ere lan prozesuan aplikaezinak direlako, aplikatu egiten da lan ordenan beharrezkoak ez diren atzerapenik gabeko eta berme guztiekin egindako prozesu publikorako eskubidea.... Egia da lan prozesua publikoa dela, hortik eratortzen diren abantaila eta desabantaila guztiekin, jada aipatuak?, eta LPLn ez da aurreikusten publikotasun hori mugatzeko arrazoi bat bera ere.
2011
‎Sozialisten ustean" justifikatugabeko neurria" da igerilekuak irailaren 4an itxi gura izatea: " Beste behin ere, zalantzan jartzen du publikotasunak duen balioa eta durangarrok kalitatezko udal zerbitzuak jasotzeko dugu eskubidea ere bai". Bestalde, Riosek gogoratu du udako bonoak hiruhilabetekoak direla, eta, beraz, tasa horien aldaketa osoko bilkuran onartu behar dela.
‎«Hedabideen sektoreak berezko krisia bizi du, ereduaren aldaketaren ondorioz. Murrizketak eginez, zaildu egiten da haien etorkizuna, eta arriskuan jartzen da informazioa euskaraz jasotzeko dugun eskubidea».«Gardentasun arazoak»Aurrekontuetan gardentasuna falta dela iritzi dio Bilbaok. Hala, azaldu du sail batzuetan ez dela zehazten zenbat bideratuko den euskalduntzera.
‎Minusbaliotasun fisiko edo mentala duten haurrei buruzkoa da. Zaintza eta hezkuntza bereziak (nor bere buruaren jabe izatea eta aktiboki gizarteratzea helburu hartuta) jasotzeko duten eskubidea aitortzen du.
‎3 Botere publikoek bermatzen diete gurasoei, beren sinesmenak direla eta, seme alabek haien araberako erlijio eta moral heziketa jasotzeko duten eskubidea.
‎3.19 grafikoak lehen zirriborratutako analisi elementuak eskaintzen ditu, etahonekin, EITBko Konbergentziaren Diskurtso eta Errealitateari buruzko atala amaituko dugu. EITBko erredaktoreek konbergentzia kontzeptuaren gainean pentsatzendutena (erronboen lerroa) eta errealitatea jasotzeko duten modua (karratuen lerroa) erakusten du. Ikerketa taldeak landutako inkestan, bi galdera landu ziren; bakoitzazortzi aldagairekin.
‎Puntu honetara iritsita, merezi du EITBko erredaktoreek konbergentziaren gaineanduten iritzia eta errealitatea jasotzeko duten modua islatzea, EITBn konbergentziarengarapena nola ikusten duten jakiteko. Hala, kontzeptuaren eta telebistako, irratiko etaInterneteko erredaktoreek errealitatea jasotzeko duten moduaren arteko kontrasteaerakutsi nahi dugu.
‎Puntu honetara iritsita, merezi du EITBko erredaktoreek konbergentziaren gaineanduten iritzia eta errealitatea jasotzeko duten modua islatzea, EITBn konbergentziarengarapena nola ikusten duten jakiteko. Hala, kontzeptuaren eta telebistako, irratiko etaInterneteko erredaktoreek errealitatea jasotzeko duten moduaren arteko kontrasteaerakutsi nahi dugu. Lehenengo, erredaktoreek kontzeptuaren gainean duteniritzia aztertuko dugu, era bereizian, eta, ondoren, errealitatea nola ikusten dutenaztertuko dugu.
2012
‎Orduan, herritarrek laguntza jasotzeko duten eskubidearen aurka egiten du dekretuak.
‎4 Tutoreak harreman estua izango du familiarekin, ikasleen ikaskuntza prozesuan familien ezinbesteko lankidetza ziurtatze aldera. Harreman horrek gurasoek seme alabek ikasteko eta gizartean eta hezkuntzan txertatzeko prozesuan egindako aurrerapenaren berri izateko duten eskubidea bermatuko du, bai eta hezkuntza prozesuan ikastetxearekin lankidetzan aritzeko orientabide egokiak jasotzeko duten eskubidea ere.
‎Montessori metodoa Montessorik berak egindako behaketa zientifikoetan oinarritzen da. Behaketa horiek haurrek ingurunetik (ia ahalegindu gabe) ezagutzak jasotzeko duten gaitasunarekin eta manipula daitezkeen materialekiko duten interesarekin lotuta daude. Garatu zen ekipo zati bakoitza, ariketa bakoitza eta metodo bakoitza haurrek naturalki, hau da, berez, eta helduen laguntzarik gabe ikasteko duten gaitasunaren behaketetan oinarritu ziren.
‎Giza Eskubideen Munduko Konferentziak berresten du biktimek erakunde humanitarioengandik laguntza jasotzeko duten eskubidea, 1949 urteko Genevako Hitzarmenean eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren kasuan kasuko instrumentuetan adierazitakoaren arabera, eta, halaber, eskatzen du laguntza hori jaso dezatela azkar eta seguru.
‎jokaera delitutzat jotzeko, ez da ondasun juridiko bat kaltetu behar, eta nahikoa izango da kaltea sortzeko aukera egotea. Kontsumitzaileek merkatuari buruz benetako informazioa jasotzeko duten eskubidea izango da babestutako ondasun juridiko hori (EK 51.1 artikulua), horrelaxe bakarrik bermatzen baita kontsumitzaileek produktu eta zerbitzuak libre aukeratzeko duten askatasuna (Del Moral, 2003: 2).
‎Horrek informazio gehigarria eta ulergarriagoa emango dio kontsumitzaileari alergeno jakin bat edo nanoosagai bat egoteari buruz. Erregelamendu berriak legeria eguneratu eta finkatzen du, bai etiketatze orokorrekoa bai nutrizionalekoa, eta Europako hainbat zuzentarau integratzen ditu, kontsumitzaileek erosten dituzten elikagaiei buruzko informazio argia, osoa eta zehatza jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Hona hemen berrikuntza nagusiak.
2013
‎Urtegiko obrak bertan behera uzteko eskatu dute. Eta agerian utzi dute herritarrek Esan gertatzen ari denari buruzko informazio osoa jasotzeko duten eskubidea. Casasek azken lur mugimenduen harira egindako azterketek ez dituzte zangozarren kezkak uxatu.
‎Behin puntu honetara iritsita, gizonen jarrera da aintzat hartu beharreko beste kontu bat; bai zaintzailearen ikuspegitik, bai familia barruko emakumeen zainketa jasotzeko duten joeragatik ere. Lehenari erreparatuta, esan behar da egindako ikerlanean ikusten dela gizonok, zaintzen dugunean, maite duguna soilik zaintzen dugula eta nahi dugunean.
‎Esan duenez, maiz, «adinekoak ziren, alkoholismo maila handia zuten, eta, segur aski, buruko arazoak zituzten», aldatu egin da profil hori. Etxerik gabeko pertsonen artean, pertsona migratzaileen gorakada nabaritu da, eta horiek txatarra bilatzen dute edukiontzietan Gaur egun, etxerik gabeko pertsonak gazteagoak dira, «laguntza medikoa eta soziala jasotzeko dituzten eskubideak ezagutzen dituzte eta nora jo behar duten beren janari eta ostatu beharrak asetzeko», adierazi du Richardek. Gainera, pertsona migratzaileak ere ugaritu egin dira, batez ere, beren legitimitate administratiborako eta osasun txartelerako paperik ez dutenen kasuan.
2014
‎Gorputza aktiboa eta ekoizlea da, bainaez da jatorrizkoa: haren espezifikotasuna haren antolaketa moduen eta mailen funtziobat da, eta aldi berean maila eta modu horiek dira, gorputzak beste gorputz batzueneragina jasotzeko duen gaitasunaren ondorio. Eredu kartesiarrari kontrajarrita, hortaz, subjektibotasuna edo psikea ez da gorputza baino ziurragoa edo zalantzarakoezgauzagoa:
‎Ontzi baten edukiera ontzi horrek bere barruan beste objektu edo elementu batzuk biltzeko duen gaitasuna da. Hots, gorputz batek beste gai batzuk jasotzeko duen espazio hutsa da edukiera. Bolumena m3 tan neurtzen da, eta edukiera, L tan.
2015
‎Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru sarrera jasotzeko duen eskubidea da oinarrizko errenta unibertsala. Herritar guztiei bizitza duina bermatzeko baliabidea izatea eta gizarteko desoreka ugari arintzea ditu helburu.
‎Abenduaren 29an izan ginen Valdecillako ospitalean, Santanderren, jasotzeko genituen-eta zelako emaitzak eman zituzten eginiko azterketek hilabete eta erdi lehenago. Han, berri onak eman zizkiguten:
‎Beren kabuz molda ezin daitezkeen pertsonek laguntza jakin batzuk jasotzeko duten eskubidea aitortzen du lege honek. Azaltzen du zer nolako laguntzak dauden pertsonen egoera eta interesak kontuan izanik.
‎Euren kirolerako zaletasunaz ere mintzatu dira. Zizurkilgo Muga Ranch zalditegi berriaren edo Jokin Sukunza asteasuarrak airetik, dron bidez irudiak jasotzeko duen zaletasunaren berri ere azaltzen da. Adunan, Iñaki Aristeta herritarra herrigintzaren inguruan aritu da eta Larraul nahiz Adunan hilero haurrei zuzendutako ipuin kontaketak ere hizpide izango dira.
2016
‎Baina datuen desplazamendua ezabatzea zer den ondo ulertzeko, lehenik argi eduki behar da zer esan nahi duen kontzeptu horrek. Roaming a telefono mugikorreko erabiltzaileak telefono deiak bidaltzeko eta jasotzeko duen gaitasuna da; gainera, mezuak bidali edo Internetera sartzeko datu konexioa erabiltzen du, zerbitzu horietarako ohiko hornitzailearen estaldura eremutik kanpo egon arren, eta horretarako beste operadore baten azpiegitura erabiltzen du. Horrek esan nahi du, Europar Batasuneko beste herrialde batera joanez gero, roaming ak smartphonearen bidez konektatuta jarraitzeko aukera ematen duela, jatorrizko herrialdean erabiltzen den operadorearen irismen erradiotik kanpo egon arren.
‎gora jasotzeko dugun kemenaz.
2018
‎Sarri hitz egiten da biktimek egia jakiteko eta justizia nahiz erreparazioa jasotzeko duten eskubideaz; baita gertatutakoa ez errepikatzeko bermeez ere. Esperientzia pertsonalek, ordea, erabat baldintza dezakete bakoitzak egiatzat, justiziatzat edo erreparaziotzat zer ulertzen duen.
‎egitasmoari ekitea. Proiektu horrek erreminta izan nahi zuen, 14/ 1986 Osasun Lege Orokorrean zein 16/ 2003 Osasun sistema Nazionaleko Kohesio eta Kalitate Legeetan xedatuta dagoenez, pazienteek ekitatezko arreta jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, teknologia berrien laguntzaz. (Historia clínica digital del SNS pdf).
‎SUen garapenerako oztopoei aurre egiteko, eta gaixotasun arraro bat pairatzen duten pazienteek kalitate bereko tratamendua jasotzeko duten eskubidean oinarrituz, 2000 urtean EBk araudi berria ezarri zuen (Zk 141/ 2000 (EK) araudia) (3).
‎Concepcion Arenal Ponte() abokatua eta idazlea eta Emilia Pardo Bazan() eleberrigilea eta katedraduna izan ziren XIX. mendeko Espainiar Estatuko feminismoan eragin handiena izan zuten bi aitzindariak. Biak azaldu ziren emakumeek hezkuntza jasotzeko duten eskubidearen alde, horixe izan baitzen Iruñeko feminismoaren lehen errebindikazioetako bat, eta eskaera horrekin bat egin zuten Maria Ana Sanz Huarte, Julia Fernandez Zabaleta, Matilde Huici Navaz eta Katalina Alastuey Garaikoetxea bezalako maistrek.
2019
‎Haur eta nerabeen interes gorena ere oinarri gisa jarri du.Halaber, erantzuna «koordinatua eta eraginkorra» izan dadin, erakunde publikoen artean lankidetzarako bideak jorratu beharraz mintzo da testua: «Erkidego osorako homogeneoak izango diren jarduketa irizpideak eta protokoloak finkatuko dira».BIKTIMEN ARRETA«Indarkeria matxistaren biktima orok lehentasunezko arreta, integrala, doakoa eta kalitatekoa jasotzeko duen eskubidea bermatu behar dute euskal administrazio publikoek», dio zirriborroak. Horrek berekin ekarriko du biktimek informazioa jasotzea «ulertzen duten hizkuntza batean», eta segurtasunarekin, ekonomiarekin, bizitokiarekin edota hezkuntzarekin lotutako beharrizanak artatzea.
‎Badira ia hiru hamarkada emakumezkoei gizonezkoen aldean proba diagnostiko gutxiago egiten zitzaizkiela eta diagnostiko berantiarra jasotzen zutela argitara eman zela (4). Zentzu horretan, UNESCOren Genero Berdintasunerako Lehentasunezko Ekintza Plana edota Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/ 2011 legea emakumezkoek osasun zerbitzuak jasotzeko dituzten desabantailak gainditzera bideratuta daude, baina estatistikek adierazten dutenez, emakumezkoek artatze eraginkorra jasotzeko aukera gutxiago dute oraindik ere (5, 6). Datu horien atzean osasun profesionalen genero aurreiritzi eta estereotipoak, sexu ezberdintasun fisiologikoekiko ezjakintasuna eta genero kontzientzia murritza egon daitezke.
‎Eta, osasuna eta gaixotasuna bezalako gai garrantzitsuak jorratzean, munduko osasun sistema guztiek duten zientzian konfiantza izan behar dute, gaur egun ezagutzen diren afekzio ugarien protokolo prebentiboak, diagnostikoak eta terapeutikoak adosteko. Hori dela eta, txertoen eraginkortasunari eta albo ondorio larriei buruz gaizki informatutako zenbait helbideren sinesmenik funtsezkoenak ez lirateke ezarri haurrak ahalik eta osasun mailarik handiena jasotzeko duen eskubideari, hilgarriak izan daitezkeen edo baliaezintasuna eragiten duten gaixotasunak prebenitzeko elementu gisa txertoak emanez. Hegazkin batera igotzean, hegazkineko fuselajearen aleazioa konposatzeko eskatuko dio pilotuari, Interneten irakurri baitu erabilitako elementu batzuek materialen nekea izan dezaketela eta hegazkina erori dadin eta tripulazio osoa hil dadin behar besteko ezegonkortasuna eragin dezakeela.
‎Joan den urtean, Dietista Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCODN) manifestu bat argitaratu zuen, profesional horiek Osasun Sistema Nazionalean parte har dezatela eskatuz. Horrek ekarriko lituzkeen onurak zehaztu zituen (sanitarioak, baina baita ekonomikoak ere), eta pertsona guztiek (bereziki, baliabide gutxien dutenek) nutrizioan aditua den pertsona baten arreta jasotzeko duten garrantzia azaldu zuen. “Egia esan, dietista nutrizionista lanbidea, osasun lanbide arautua eta tituluduna izan arren, kontsulta pribatuan baino ezin da egin gehienetan.
‎Horren ildotik, Berdinsareako (Berdintasunaren aldeko eta emakumeekiko indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea) udaletako berdintasun teknikarien lana oinarrizkoa eta balio handikoa da, udaletan ekintzarako orientazio eta irizpide komunak eskaintzeko, batez ere, udal txikienetan. Hain zuzen, erreparazioari dagokionez, Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzen gida bat prestatzeko lanean ari dira, tokiko erakundeek indarkeria matxistaren biktimek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri eta zehaztu ahal izan dezaten, udal eskumenaren esparruan.Amurrioko Udalak konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi du, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu, honela:
‎Amurrioko Udalak denboran iraungo duten jarduerak jarriko ditu martxan indarkeria matxista jasan duten emakumeek erreparazioa jasotzeko duten eskubidea lantzeko. Beste batzuen artean, omenaldiak, zineforumak, ikusarazteko eta laguntzeko ekintzak, etab. izango dira.
‎Ordutegiaren berrantolaketarekin, profesionalek oporrak egiteko duten eskubidea herritarrek osasun arreta egokia jasotzeko duten eskubidearekin bateratzen da. Gainera, udako plaza hutsak kontratatzeko zailtasunek markatutako testuinguruan gertatzen da, Nafarroan ez ezik, Estatu osoan ere profesionalen egiturazko defizit garrantzitsua baitago.
‎Horretaz gain, indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzen gida bat prestatzeko" lanean" ari direla iragarri dute, tokiko erakundeek indarkeria matxistaren biktimek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri dezaten.
2020
‎Kistiñe Mejuto, gurasoa: " Badirudi egoera hau aitzakia dela gure seme alabek hezkuntza jasotzeko duten eskubidea alboratzeko"
‎Subkontzientea izango da, baina azkar erantzun behar dutenean ikusi da ez direla gogoratu ere egiten ikasle hauentzat funtsezkoak diren figura horietaz, azken finean ikasle hauetaz ere ez direlako gogoratzen; ez dituzte kontuan hartzen. esaten digute,' ez estresatu, lasai hartu', eta hori oso ongi dago, malgutasuna behar dugu, baina eman oinarri bat eta gero ikusiko dugu noraino iritsi gaitezkeen, zeren badirudi egoera hau aitzakia dela gure seme alabek hezkuntza jasotzeko duten eskubidea alboratzeko. Beste familiei berdina esaten diete ala guri bakarrik?".
‎Zeren eta, sexu abusuekin dauzkan zorrak kitatu beharrean, erakundeek ematen dizkioten pribilegiozko baldintzak baliatzen jarraitzen du Eliza katolikoak bere egitasmoak aurrera eramateko, dela ondasun higiezinen gaineko zergaz salbuetsita, dela herritarren errenta aitorpenaren ekarpenak jasotzeko dituen erraztasunei esker. Eta, horrela, nekez sentituko du beharra aldaretik jaitsi eta daukan ardura aitortzeko.
2021
‎Edonola ere, «askatu beharreko korapiloak» gelditzen direla pentsatzen dute: adibidez, biktima guztiek egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko duten eskubidea onartu eta «diskriminazioak» gainditzea, salbuespeneko espetxe politika «behin betiko indargabetzea» eta «memoria kritiko inklusiboa» eraikitzea.
‎Hala ere, eskolak «telematikoki» eman ditu aurrerantzean ere. Presentzialki egin beharreko jarduerei dagokienez, berriz, unibertsitateak ebatzi du «behar diren neurriak» hartuko dituztela «ikasleek aurrez aurreko eskolak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, baina baita formakuntza integrala jasotzeko dutena ere».
‎Hala ere, eskolak «telematikoki» eman ditu aurrerantzean ere. Presentzialki egin beharreko jarduerei dagokienez, berriz, unibertsitateak ebatzi du «behar diren neurriak» hartuko dituztela «ikasleek aurrez aurreko eskolak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, baina baita formakuntza integrala jasotzeko dutena ere».
‎Hori ez da iraunkorra, ez direlako mugagabeak ez Lurrak eman ditzakeen lehengaiak, ez hondakinak jasotzeko duen ahalmena. Sistema hori aldatu egin behar da.
2022
‎2 Kazetarien lana, kasu honetan Pablo Gonzalezena, ezinbestekoa izaten ari da Ukrainako gerraren berri zuzena izateko. Hura atxilotzeak eta espetxeratzeak Gonzalezen giza eskubideak urratzen ditu, baina, horrez gain, eraso egiten die prentsa askatasunari eta herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubideari.
‎Zupiriak esan duenez, hitzarmena sinatu zenetik Eusko Jaurlaritzak 62 hedabide diruz lagundu ditu, eta aldundiek, berriz, beste 48 Euskara hutsez funtzionatzen duten hedabideen ekosistema «bizi, dinamiko eta askotarikoa» laudatu du, eta erantsi du euskaldunek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea bermatzen laguntzen duela.
‎Ahozkoan motelago ari dira, ordea, Agirrek berak aitortu duenez: «Oraindik bide luzea dago egiteko herritarrek arreta eurek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean jasotzeko duten eskubidea bermatzeko» —ez du datu zehatzik eman—.
2023
‎Horri gehitu behar zaio CCPPko unitateen eta gizarte sistemaren arteko koordinazioa ez dagoela protokolizatuta, eta arreta jarraituko zerbitzuak ez daudela CCPPetan, ez etxeetan ez egoitzetan. Horri gehitu behar zaio herritarrek ez dakitela zainketa aringarriei buruz eta haiek hainbat arrazoirengatik jasotzeko duten eskubidea. Minbiziaren kontrako eta zainketa aringarrien elkartea Asociación Española Contra el Cancer elkarteak etxez etxeko laguntzaren oinarriak ezarri zituen, eta Espainian, 1991n, minbizia zuten pazienteentzat eta haien familientzat diziplina anitzeko etxez etxeko zainketa aringarriak abian jarri zituen lehen gizarte erakundea izan zen.
‎Jeltzaleek eta sozialistek azpimarratu dute oraindik «bide luzea» dagoela egiteko herritarrek arreta eurek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Adostutako zuzenketan, baina, ez dute neurri zehatzik proposatu egoera iraultzeko.
‎«Pertsona guztiek bizi osoan askatasunez eta konpromisoz zaintza eskaintzeko eta jasotzeko duten eskubidearen alde egin nahi dugu». Hori da Euskal Herriko mugimendu feministak eta hainbat eragile eta sindikatuk egin duten herri akordioaren helburu nagusia.
‎Hala, «borrokan jarraitzeko» asmoa berretsi du LABek, halako jarrerak amaiarazteko: «Langile publikoek prestakuntza jasotzeko duten eskubidearen kontra egiten dute, eta, ondorioz, baita Nafarroako herritarron hizkuntza eskubideen kontra ere».
‎Galiziaren, Kataluniaren eta Euskadiren estatus juridiko politikoak, formalki, antzekoak dira, hiruretan aitortza konstituzional bat baitago, nazionalitate historiko gisa. Praktikan, ez da horrela; besteak beste, eredu desberdinak direlako eta guk geuk oraindik ere jasotzeko ditugulako eskumen asko.
‎Hala, «zaintzarako eskubide kolektibo baten» alde egin dute feministek: «Pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak baldintza duinetan eta konpromisotik emateko eta jasotzeko duten eskubidearen alde». Nabarmendu dute horrek erabakitzeko gaitasuna eskatzen duela:
‎Elkartekideek aurreratu dutenez, ″gizarte baliabide inklusiboen eta irisgarrien zentro bat izanen da, dibertsitate funtzionala edota gizarte zailtasuna duten pertsonendako animaliekiko eta naturarekiko esku hartzeak ardatz dituena. Askotariko beharrei erantzuteko eta pertsona guztiek, batez ere kalteberatasun egoeran daudenek, beren ingurunean arreta jasotzeko duten eskubideari laguntzeko″.
‎Azaroaren 30erako deitu duten greba egunean egingo duten moduan," zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko apustua egin nahi dugu; hau da, pertsona guztiek, bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz, zaintza eskaintzeko eta jasotzeko duten eskubidearen alde egin nahi dugu". Testuinguru horretan, akordio honen bidez," zaintza eskubide unibertsal bezala aitortzeko eskaera egin eta zaintza sistema publiko komunitario berri baten beharra plazaratu nahi dugu. Baita ere, egungo zaintza erregimen sostengaitzaren irakurketa konpartitu bat egin", adierazi dute agerraldi bidez.Herri Akordio honen sustatzaileen esanetan," Greba Feminista Orokorra Euskal Herriko Mugimendu Feministatik abiatu eta herri mugimendu, sektore eta eragile gehiagorekin elkarlanean josten ari garen prozesua", adostasun zabal horren isla da.Azaldu dutenez," zaintza lanen egungo antolamendu soziala eraldatu nahi dugu, eta horrek dakar bi planotan pentsatzea eta aldaketak eragitea.
‎Oso argi antzematen da iraganaren ikuspegi hori Txileko familia behartsuek erakundeen dirulaguntzak jasotzeko duten metodologian. Hori da Matias Marchantek pobreziaren gardentasunaren inguruko artikulu interesgarrian salatutakoa:
‎Horretarako, orotariko neurriak ezarri dira: Tributu administrazioari datuak eta txostenak emateko eginbeharra, Administrazio horrek informazio hori jasotzeko duen eskubidea, ordezkoaren betebeharrak, premiamendu bidea irekitzeko aukera, zehapenak eta abar. Oro har, esan daiteke tributu arauek xedatzen dituzten botere eta eginbehar egoera guztiek dutela helburu betebeharra betetzen dela bermatu eta segurtatzea.
‎" Adinagatik, gaixotasunagatik edo ezgaitasunagatik eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialik ez izateagatik edo horien galeragatik, beste pertsona batzuen laguntzaren beharra izatea eguneroko bizitzako beharrei aurre egiteko; esaterako, zaintza pertsonala, etxeko lanak, mugikortasuna, orientazioa, eta beste pertsonak eta objektuak ezagutzeko gai izatea". Mendekotasun beharrei arreta emateko sistemaren jatorrizko helburua, egin zaizkion kritikak kontuan izanik, arreta zerbitzuen unibertsalizazioa eta profesionalizazioa bermatzea izan da; batetik, pertsonek arreta jasotzeko duten eskubide subjektiboa aitortzea dakar legedi horrek, senideek eta ordaindu gabeko zaintzaileek, bereziki emakumeek, beren gain hartzen duten zama arinduz (Aguilar Hendrikson, 2019; Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publiko baten aldeko Plataforma, 2006; Hernando, 2006).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia