Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 312

2000
‎Kontua da bat direla etika eta politika, bereiztezinak. Utz dezagun zirrikiturik ttipiena ere bien artean (dela etika politikaren gainetik jartzearren ustezko moral unibertsal batek nahi izanen lukeena, dela aginte politikoa etika naturalaren interprete izatearren Hobbesek nahi zuena), eta Makiabelok deituko digu etxeko atean, noiz era guttienik ustean, estatu arrazoia makila gisa astinduz. " Beste inori ezean, hiriko agintariei dagokie iruzur egitea, arerio zein hirikideei buruz, hiriaren onerako, honelakorik beste inori ez dagokio".
‎Horren ondorioz, horien zerga guztiak, ekonomi jarduerarenak, sozietatearenak, BEZarenak eta abar euskal Ogasunari ordaindu behar izan dizkio. Horrela, adibide bat jartzearren , 1999ko ekitaldian, orain arteko azkenean, Iberdrolak 129.803 milioi pezetako (5.192 milioi libera) mozkinak izan zituen, zergak ordaindu aurretik. Beraz, sozietateen zergari dagokionez, mozkin horiengatik 50.357 milioi pezeta (2.014 milioi libera) ordaindu behar izan zizkion Bizkaiko Foru Ogasunari.
‎Nolabaiteko muga bat jartzearren , 90 urtearen ondoren lehen narratiba lanak argitaratu dituzten idazleak bakarrik izango ditugu hizpide, sarritan idazle ezagunagoen lanek idazle berri hauen lanak isilpean igaroarazi baitituzte. Izan ere, gure asmoa narratiba berria aztertzea denez, hamarkada honetan argitaraturiko lan guztiak aintzat hartzea zabalegia iruditu zaigu, eta beraz, egokiagotzat jo dugu esparrua murriztu eta lan jakin batzuei buruzko bilduma osatzea.
‎Oroi feudalismo garaiak zirela eta errege zein jaunak, lege guztien gainetik, herriak ahalik eta lotuen edukitzearen aldeko zirela. Herria foruen babespean ez jartzearren , jaunok lortu zuten Arabatik banatzea. Geroztik, historian zehar tira-bira asko erabili izan dira.
‎Gero eta berdinagoak gara: hogei abesti dira, adibidebat jartzearren , mundu osoko irrati eta diskoteketan gehien entzuten direnak, berdinMexikon, Hego Korean edo Bidarrain. Eta berdintasun hori oso urrun erabakitzeneta kudeatzen da.
‎Honen ondorioz, gutxiengoek beren nazio estatuen aldeko borrokari ekin diote, XX. mendearen hasierako estatuekin erkatuz gero eta txikiagoak izanik, era horretan, bizi diren nazio estatu zabalagoen aurrean beren giza eskubideak defendatzeko. Kurduek, Palestinarrek, Irlandarrek eta Euskaldunek, adibide batzu jartzearren –ilustratzen dutepuntu hori.
2001
‎Errepublikako presidente izandako Francesco Cossigak egunkarietan adierazi du Aznar frankista bat izan zela demokratak diktadorearen aurka ari ziren garaian eta Iturgaitz mentekatoa dela esan du zalantzarik gabe, ergela dela alegia. Izan ere, Iturgaitzek bertako hezkuntzari buruz botatzen dituenak, adibide soil bat jartzearren , farregarriak dira... ez balira negargarriak. Arazo hau dela-eta (hezkuntza ere arazo baita) PP rekin itun famatua sinatu duten beste bazkideak, PSOE koak isilago daude, eta ez da harritzekoa; izan ere, hezkuntzan gaur egun indarrean dauden hainbat lege eta erabaki beraiek garai batean ezarritakoak baitira!
‎Manipulazio mota horietatik badira batzuk gero eta gehiago, zoritxarrez ezagutu bai, ezagutzen ditugunak baina, hala ere, berdin berdin irentsi eta onartzen ditugunak. Adibideak erruz aurki daitezke baina, bat soilik jartzearren , aipa ditzadan jateko eta edateko ez naiz elikagai hitza esatera ausartzen saltzen dizkiguten gauzak horiek. Jateko eta edateko omen den edozein produktu hartzen dugularik berehalaxe ohartzen gara zerrikeria pilo batekin manipulatua izan dela (kontserbatzaileak, koloratzaileak, E, E, E HC, C.).
‎Adibide xume bat jartzearren : uztail honetan, urrutira joan gabe, topaketa pedagogiko batzuk antolatu ditu, bigarren urtez, Hik Hasi aldizkariak.
‎Sektore ekologistak eta aurrerakoiak energia nuklearraren aldeko argudioen aurka ageri dira. Adibide zehatzak jartzearren , duela gutxi egindako hainbat adierazpen jasoko dugu. Greenpeacek aurre egin zion enpresa elektrikoek energia nuklearraren alde egindako aldarrikapenari:
‎Joera hori aztertu genuen" Ainhoa" poemaz mintzatu ginenean, baina badira adibide gehiago Etiopian. Adibidez," Itsasoa baita basamortuaren beste izena" non ahapaldi batek, poema osoa hemen ez jartzearren , honela baitio.
‎Bistan da erreportaje guztiek ez dutela berdin balio, baina badute elementu pare bat amankomunean: bat, euskararen unibertsoa zulo beltza da, suge habia; eta bi, iritzi emaile asko anonimoak dira, arriskutan inor ez jartzearren , diote. Sinetsi egin behar ote dugu hori ere?
‎Tragedian ere (beste adibide bat jartzearren ) bere egitura eta errepresentazio publikoa demokratikoak dira (kantu epikoak, aldiz, ikus entzuleria mugatu bati begira eginak dira); baina, edukiei begira (kondaira heroikoa, bizitzaren zentzu tragikoa...) aristokrata da. Eskilo eta Sofoklesek, gutxi ala asko, antzinako ideal aristokratikoak maite dituzte; Euripidesek, aldiz, ez.
2002
‎(...) Esate baterako, gaur egun, oso gutxi idazten da antzerkirako(...). Zientzia fizkiozko literatura, beste adibide bat jartzearren , oso gutxitan landu da euskaraz. Eta gauza bera gertatu izan da memoria liburuekin eta autobiografiekin.
‎Aurreko ataletan esan dugun modura, gure ikerlanak euskal eleberriaren bilakaera aztertu nahiko luke. Eleberriarena, ez euskal ipuingintzak arretarik merezi ez duelako, gure ikerketari mugak jartzearren baizik. Genero narratiboen artean ipuingintzak eleberriarekin batera gaur egun lukeen protagonismoa ukatu gabe ere, ikerlan honen mugak gaindituko lituzke ipuinak azken urteotan izan duen ugaltze eta aberastearen berri emateak.
‎Adibideren batzuk jartzearren , piano edo biolineko karrera osoa egiteko 14 urte behar izaten dira.
‎Mobilizazio asko eragin ditu nekazarien artean laborategi globalek egiten dizkieten bidegabekerien aurka. Adibide xume bat jartzearren , azafrai haziak patentatu egiten dituzte, eta nekazarien bizimodua lur jota dagoenean garestiago saltzen dizkiete. Vandana andreak auzi asko jarri ditu biopiraten aurka, Espainian argitaratu duen' Biopiratería' (Icaria) liburuan argi eta garbi azaltzen duen bezala.
‎Agirrebalzategi, J. M. Torrealdai eta beste asko ere ibili izan dira gaiaren inguru minguruan. Guztien iritziak eta ikuspuntuak hona ekartzea ezinezkoa zaigu, baina, adibide argigarria jartzearren , Orella Unzue irakaslearena aipa genezake:
‎Adibide bat jartzearren : haurrak izatea erabakiz gero, bikotearen lanbide profesionala baldintzatzen da, horrek era berean bietako baten (lege subjektibo objektibizatuari jarraiki, emakumearen) mendetasun ekonomikoa sortzen du bere ondorio guztiekin, etab. Modernizazioak, ekarri, tako modernitatearen biziera pluralarekin, indibidualizazioarekin, nortasun maskulinoa, estereotipo?
‎Kolesterola medikuek adierazitako mugen barruan mantentzeko kezkak eragin handia izan du gizartean. Denok dakigu substantzia horren tasa handi batek bihotzekoak izateko arriskua areagotzen duela, adibide bat jartzearren . Hain ezaguna ez dena da hortzoi inon batek amaiera bera eragin dezakeela.
‎Gizonetan, jarrera ausartegiak maizago izaten dira. Adibide bat jartzearren , Toledoko Paraplegiko Zentroan sartzen diren muineko lesionatuen ia %80 gizonak dira, baina gero eta emakume gehiagok dute arriskuarekiko eta abiadurarekiko grina. Antsietatsuagoak eta deprimituagoak Antsietateak eta depresioak eragina dute, kasu askotan, gizabanakoaren gidatzeko moduan.
‎Hori kasu batzuetan argiagoa izan da, eta ikerkuntzarako joera handiagoa duten unibertsitateetan ere (EHU, UN edo NUP), badira jakintza arloak eta ikastetxeak non gutxiengo batek baizik ez baitu ikerkuntza helburu. Horren adibide adierazgarri bat jartzearren , esan daiteke EHUn diren irakasle guztien heren batek baino ez duela ikerkuntza lanik egiten. NUPen apur bat garaiagoa izan daiteke ehuneko hori, baina beste unibertsitateetan ez da heren batera iristen.
‎Arriskuak ikusten dituztenen artean, Euskal Unibertsitatea ghetto bihur daitekeela aipatzen dute. Adibide bat jartzearren , hori esaten duen inori burutik pasatu al zaio Suomin (Finlandia) dauden suedierazko unibertsitate elebakarrak ghetto direla esatea. Suedieradunak %6 baino ez dira Suomin; hala ere, Unibertsitate propio elebakarrak dituzte.
2003
‎Globalizazioaren aurkako nazioarteko mugimenduak hasiera hasieratik aurreegin behar izan dio kritika bati: Europako eskuin muturreko diskurtso chauvinistenEuropar Batasunaren kontrako diskurtsoekiko, adibide bat jartzearren , parekotasuna eta horiekin bat etortzea, nahiz eta bat etortze hori mugimenduaren gustukoaizan ez; edota, bestetik, ekialdeko sekta erlijiosoekiko edo estatubatuar miliziaarrazistekiko konkordantzia (M. Castells, 1998).
‎Horiekin birus bat bidal daiteke, edo, besterik gabe, “cookie” bat, lehen igorlearen datu baserako Interneteko helbideak biltzeko. Mezu elektroniko horietako batek, adibide bat jartzearren , dio Bill Gatesek bere dirutza banatuko duela mezua bidaltzen duen guztiarekin. Beste batek, gehien errekurritzen direnetako batek, minbizia duen eta ebakuntza garestia behar duen mutiko baten historia tragikoa kontatzen du.
‎zientzia fikzioaren musak etorkizunaz elikatzen dira, baita egiaz ere. Txinako gobernuak, adibide bat jartzearren , zereal barietate berriak sortu nahi ditu kanpoan. Horretarako, arroz eta gari haziak dituzten sateliteak diseinatu ditu, hazi horien aldaera berriak lortzeko mutazioak izateko.
‎Ondorio ekonomikoak Gero eta globalagoa den mundu batean kontrolik ez izateak galera handiak eragin diezazkioke ekoizpen sektoreari Fenomeno horren ondorio ekonomikoak neurriz kanpokoak izan daitezke elikagai sektorera bideratutako elikagai edo lehengai bat kutsatuta badago. Adibide berri bat jartzearren , behien entzefalopatia espongiformeak (EEB) eragindako krisiak 6.000 milioi euro inguruko kostuak eragin zituen Erresuma Batuan bakarrik. Kopuru horrek ez ditu kontuan hartzen arazo horrekin lotutako krisiei aurre egiteko beste kostu batzuk.
‎Dena den, irakurtzen ez dakitenentzat ere" adimentuzco oraciño" moduak proposatzen dira; hona, adibidez, Palacioesek emandakoak (1765; Añibarrok euskaratua, 1803): Jesus Getsemaniko baratzean ikusi eta, han egonez gero, zer egingo genukeen irudikatu (barkamena eskatu, bere oinetara belaunikatu, eta abar); Santo Kristo bat hartu eta bere zauriak musukatu, besarkatu...; edo, beste adibide bat jartzearren , Jesusek –beti bere gurutzea bizkarrean duela– leku guztietara  jarraitzen digula irudikatu. Nabarmen denez, halako meditazioak ikusmenezko irudietan oinarritzen dira, Kristoren Pasioaren hainbat une gogora ekartzean, edo Jainkoarekin izandako irudimenezko elkarrizketetan.
2004
‎Sindikatuek presentzia indartsua duten enpresa pribatuetan, negoziazio kultura garatuagoa izaten da eta enpresa erabakiak baldintzatzekogai izan ohi dira. Bi adibide jartzearren , alemaniar kodeterminazio ereduan hauxedugu:
‎Logika horientzat onartu ditugun hainbat gauza aldatuz posiblclitzateke beste logika batzuk definitzea. Adibide batzuk jartzearren , semantikan bi baliohartu beharrean balio gehiago hartzea posible litzatekc (logika anizkoitzak), cdo formulcnluzcra infmitua izatea onar genezake (logika infinitarioak), edo sinboio logiko gchiago sargenitzakc hizkuntzan, hala nola eragile modalak(, posible, edo, beharrezko?) edodenborazkoak (iogika modala eta denboraren logika).
‎Gaur egun, energia ekoizteko modu horiek duela hamarkada batzuetatik gure eguneroko bizitzan eta industria fabrikazioko prozesu gehienetan erabiltzen dugunaren alternatiba erreala dira. Baina erregai fosilen eragin kutsagarriei edo fisio nuklearraren arriskuari buruz inork eztabaidatzen ez duen arren, energia lortzeko metodorik erabilienek dituzten arriskuen bi adibide jartzearren , gure gizarte ereduak energia kontsumo izugarria eskatzen du, eta horrek baliabide horien gehiegizko ustiapena bultzatzen du. Bestalde, uste zabaldua da energia berriztagarriak ez berriztagarriak baino garestiagoak eta “ekoizpen” gutxiagokoak direla.
‎«El Pozo produktuek kolesterol maila oso baxua dute beste elikagai batzuen aldean. Adibide batzuk jartzearren , esango dugu 100 g alborok 2.000 miligramo kolesterol dituztela, arrautza gorringoak 1.600, arrain arrabek 700, arrautzek 600, eta 100 g urdaiazpiko ondu ‘El Pozo’ edo' El Pozo’ bere zukuan egositako urdaiazpiko onduk, edo ‘El Pozo’ saltxitxoi nobleak, 65 miligramo kolesterol baino gehiago ez dutela». Bestetik, 1995eko apirilaren 11n emandako programa batean, aurkezleak eta hirugarren batek elkarrizketa hau zuten:
2005
‎Hala ere, aktoreen kasuan hemengo harrobia ez dela aprobetxatzen uste du Joxean Bengoetxea Euskal Aktoreen Batasuneko idazkari nagusiak. Adibide hurbilak jartzearren , zuzendari berri onenaren Goya saria jaso duen Pablo Maloren Frio Sol de Invierno eta Montxo Armendarizen Obabakoak aipatu ditu. «Hemengo aktoreez benetan baliatu den bakarra Aupa Etxebeste!
‎Gehienetan erlatibozko esaldiak dira, askotan gaztelaniatik itzuliak, testua zailtzen dutenak. Adibide batzuk jartzearren , hona hemen irratiko albistegietan jasotako esaldi traketsak eta ulertezinak
‎Prezioak etxe batetik bestera aldatzen dira, kontratatzen diren zerbitzuen arabera. Adibide bat jartzearren , Gata mendilerroko Lalita Sormen Jardueren Zentroan, mantenu osoko erregimenean ostatu hartzeak 48 euro balio du. Asteburu batean, familia osoarentzako konstelazio ikastaro baten prezioa 246 eurokoa da.
‎Badira gure gizartearen onespen nahiko zabala lortu duten zenbait ekimen. Adibide soil batzuk jartzearren , Ko rrika (aurtengoa, antolatzaileen balorazioan, inoizko luzeena eta arrakastatsuena), ikastolen aldeko festak (Kilometroak, Ibilaldia...), Kontseiluak bultzaturiko kanpaina erraldoiak, zein eguneroko zeregin ixil eta etengabearen emaitza ederrak direnak (Bai Euskarari Akordioa, Bai Euskarari Akordioa Herrietan, Gizarte Eragile anitzek erakutsitako Konpromisoen sinaketa...).
2006
‎Baina ez dira mitifikatu ere egin behar. Mendiko munduan eguneroko bizitzan ematen diren jarrera berdinak aurkitzen dira; badira lagunarengatik bizitza eman dutenak, lagunaren bizitza salbatzearren beren anatomiaren parte bat sakrifikatu dutenak, baina baita beren zilborra salbatzearren, edo berena arriskuan ez jartzearren , ondoko mendizalea hiltzen utzi dutenak ere. Ez da pentsatu behar denak zoragarriak direnik.
‎Ez lotsatu oinetako zaharrak jartzearren : babarik ez zaizu aterako eta zure zangoak ez dira izango bidaia horretako ez ezik, geroagoko tertulietako protagonistak.
‎Gatzaz bestelako kontserbazio metodo berriak ikertzen ari diren bitartean, gozagarri eta espezia aromatikoen fabrikatzaileak zorionean dabiltza; erregimeneko gatzaren modalitateak ere, sodio kantitate txikikoak, salbuespena dira merkatuan gatz gutxi dagoelako. Piperbeltz beltzaren salmentak, adibide bat jartzearren , %30eko hazkundea izan du azken 5 urteotan; baina belar ontzaileak (oreganoa, ezkaia, albahaka, besteak beste) %124 hazi dira. Paradoxa da gatz gehien erosten duen kontsumitzaile zatia (urtean 2 kg baino gehiago) 65 urtetik gorakoa dela, eta, era berean, arteria hipertentsioa izateko arrisku handiena duena.
‎Era berean, Sainz de la Mazak iragarri zuen aurten iaz baino %20, 39 gehiago inbertituko dela jaietan," eta oposizioak eta guzti esan du kopuru hori jaitsi egin behar dela". Adibide bat jartzearren , Pinuetako jaiena aipatu zuen alkateak, diru-laguntzetan gehien hasiko dena, kontuan hartuta orain dela 3 urte ez zuela dirurik jasotzen.
‎Mahaian jateko moduari erreparatuta, edo kalean goazeneko ibilerari antzemanda. Gure izate hori gure ekintza orotan ispilatzen baita; baita garbitutako arropa zintzilikatzeko moduan ere; zehatzago esanda, eta adibide bat jartzearren , barruko arropa eskegitzeko moduan.
‎Izan ere, modan dago paradigma aldaketei buruz hitz egitea. Adibide hurbil bat jartzearren , Eusko Ikaskuntzako lehendakari den Javier Retegik berriki erakunde horren batzar nagusian egindako hitzaldian kontzeptu hori erabili zuen mundu mailan gertatzen ari diren aldaketa sozioekonomikoei buruz jarduteko (tira, berak" crisis de paradigma externo" dio, beste batzuek nahiago izaten dute globalizazioa). Ez dut uste lan handirik litzatekeenik frogatzeko duela berrogei bat urte Zientziaren Historiaren baitan sortu zen kontzeptu horrek (paradigma aldaketa) egundoko arrakasta izan duela, bere esanahia alor askotara zabalduz.
‎Zoritxarrez, Estatua da benetan mugak jartzeko ahalmena duen bakarra, ez alferrik baita" biolentzia egoera puru puruan". Gertuko adibide bat jartzearren : nola egongo ote da Julen Atxurra artikulu honek argia ikusten duenean?
2007
‎Tristea da baina etorkizuna ere ez ote den beldur naiz. Adibide bat jartzearren , niretzat AHT, esaterako, iragana da. Concordea bezala.
‎Horregatik, gu ez gara produktu enpresa bat, zerbitzu enpresa baizik. Adibide bat jartzearren , garbigailuekin ere antzeko zerbaitgertatzen da. Zer behar dugu:
‎Adibide argigarria begien aurrean jartzearren , esate baterako, batek esan lezake: giza eta gizarte balioa izanik ere herrien autodeterminazio eskubidea, ez da kontuan hartzeko modukoa, harik eta, dena delako herri horretan, zeinarentzat eskatzen baita autodeterminazio eskubide hori gizarte balio moduan, harik eta ausaz enfrentaturik dauden aldeen arteko bakea bermatzen ez den artean.
‎Har ditzagun gogoan preso politikoak, adibide bat jartzearren . Bada, kartzelan dago dena delako presoa.
‎Hala, segurtasun baldintza bereziak dituzte bainugeletarako, adibidez. Kasu bat jartzearren , ohiko edo plaka desmuntagarriko zelorrtauetan, hodiak ezin dira malguak izan, eta termoplastikozkoak izan arren, normalean polietilenozkoak, zurrunak izan behar dute. Material homologatuek ezin hobeki betetzen dute gaur egun indarrean dagoen araudia, eta instalatzaile profesionalek legeria ezagutzen dute eta horri lotzen zaizkio.
‎Horregatik, gero eta zerbitzu eta udalerri gehiagok planteatzen dute herritarren segurtasuna hobetzeko kamerak jartzeko aukera. Andaluzian, kasu bat jartzearren , aditu batzorde baten aurrean justifikatu behar dute, batzorde horrek baimentzen baitu abian jartzea edo ez. Duela gutxi, Udalaren eta Gobernuaren Ordezkariordetzaren “begiak” jarri dira, adibidez, Malagako erdialdean.
‎Zenbatekoa izan daiteke alderantzizko hipoteka baten bidez lortzen diren hileko errentak? Adibide bat jartzearren , gaur egun 74 urte dituen gizon batek 14,28 urte gehiagoko batez besteko bizi itxaropena izan dezake (urte berean jaiotako emakumeak 17,18 urteko bizi itxaropena du). 300.000 euro inguruko pisua badute, 725 euroko errenta izan dezakete hilean, ondasun higiezinen gaineko alderantzizko hipoteka sinatuz.
‎Nire ustez historialariok horma berriak altxatu ditugu, zeudenez gain, eta nekez ikusten da gure idazlanetan fenomeno askotan dauden elementuen aniztasuna, garaiko pertsonen artean zegoen komunikazioa, eta burutzen zituzten lanen aberastasuna. Adibide bat jartzearren , zenbait kasutan, diferentzia politikoak gorabehera, lankidetza oparoa gertatu zen itxuraz lubakietan aurrez aurre zeuden pertsonen artean. Historialariok bi oker gauzatzeko arriskua dugu.
2008
‎Bizirauteko zailtasun handiak. Adibide bat jartzearren , 1.200 euroko soldatarekin, seme edo alaba bakarra duen aita bananduak 300 euro ordaindu lituzke mantenurako eta beste 500 euro 1.000 euroko hipotekari aurre egiteko. Hilean 400 euro baino ez litzaizkioke geratuko bizitzeko eta etxebizitza duin bat eskuratzeko.
‎Hedabide guztiek dauzkate bi arazoak baina batzuek arazo larriagoa dute batean eta beste batzuek bestean. Muturreko bi adibideak jartzearren , esan genezake Berriak eskariaren arazoak dituela batik bat eta ETB1ek, ordea, nagusiki eskaintzaren arazoak.
‎Muturreko bi adibideak jartzearren , esan genezake Berriak eskariaren arazoak dituela batik bat eta ETB1ek, ordea, nagusiki eskaintzaren arazoak.
‎Hain zuzen ere, curriculumek zehazten dute ikasleek irakurri eta landu behar dituzten idazleak historiografia literarioak nabarmendu dituen berberak direla. Adibide bat jartzearren , hona hemen EAErako proposatzen dena ebaluazio irizpideen atalean:
‎Ildo horretatik, Administrazioak legearen aginduz kobratu behar du tributua, are gehiago, legeak esaten duen pertsonari kobratu behar dio tributu hori (gorago esan bezala, norbanakoen arteko itunak alderdien artean bakarrik dute eragingarritasuna, ez harreman juridiko tributarioetan). Adibideren bat jartzearren , TLOren 75 art.ak tributuak barkatzea debekatzen du, barkamen hori lege bidez egiten ez bada.
‎Baina, aurretik plan zehatzik izan gabe idatzitako eleberri baten aurrean gaudela dirudi, istorioei bere kabuz uztartzen utziz. Adibide bat jartzearren , protagonistaren amodiozko istorioa azken unera arte zertarako utzi duen galdetzen diot neure buruari, hasieratik ondo definitzea komeni den pertsonaia denean. Eleberriaren hasieran protagonistak bere bilobarekin pelikula klasikoak ikusten eta aztertzen ditu.
‎Garai batean, adibide bat jartzearren , eragiketak errazagoak ziren, jendeak dirua bankuan jarri eta bankuak maileguak egiten zituen; erraz lekutzen ziren arazoak. ... Egungo kapital merkatuetan, arriskua bananduta dago bazter guztietan.
‎Adibide batzuk jartzearren , Service (2002: 349)?. La elite rusa a todos los niveles es una amalgama de elementos económicos, políticos y criminales.
‎Publizitatean agertzen direnak pozik eta pozik agertzen dira zorpetzeko erabakiagatik. Baina telebistak ez ezik, badira era horretako maileguak kontratatu dituztela diotenak, kasu bat jartzearren , plasma telebista bat erosteko, oso erraz, eta hileko kuota ez oso handia. Hori guztia egia da, baina ez da egia osoa.
‎Kontratatu aurretik, komeni da, beraz, aurre egin beharreko" gehigarri" ugariei erreparatzea. Adibide bat jartzearren , interes tasa altua duen mailegu bat merkeagoa izan daiteke tasarik baxuena duen baina bizi asegurua kontratatu behar duen beste bat baino. Banku batean mailegu bakar bat kontratatzeko ideiarekin sartzea eta harekin bakarrik ateratzea gaur egun ezinezkoa da.
‎Oro har, Espainian merkaturatzen diren gordailu eta funts egituratuen kasuan, bermatzailea banatzailea izaten da. Hau da, Santanderrek, BBVAk edo Bankinter ek, adibide batzuk jartzearren , horrelako produktuak merkaturatzen badituzte, normalena da haiek aurre egitea iragartzen duten kapitalaren bermeari, nahiz eta diseinua Lehman Brothers ena izan. Kasu honetan, aurrezkiak ez daude arriskuan, Espainiako erakundeak kaudimendunak baitira.
‎Ordenagailua faxez eraldatzearen abantaila da ez dela ezer inprimatu behar, ez eta ohiko metodoaren bidez inprimatutako paper bat izan ere, dokumentua PCtik bidaltzen da. Hala, testu prozesadore batean, kalkulu orri batean, web orri bat inprimatzean edo kontratu batean idatzitakoaren arabera, faxak bidal daitezke adibide batzuk jartzearren . Gainera, jasotako edukiak pantailan bistaratzen dira, eta erabiltzaileak aukera dezake zein inprimatu.
‎Programa ez du erabiltzaileak ordaintzen, hirugarren batek baizik bere produktuak eta zerbitzuak erostearen truke oparitzen duen konpainia. Adibide bat jartzearren , norbaitek nahi badu Pandoren bertsio profesionala erosteko, konpainia honi zuzenean ordaindu beharrean, kopuru jakin bateko liburuak beste denda batean erostea, eta gehigarri gisa, software hori lortzea. Eredu horretan, Trialpay ordainketa elektronikoen sistemak bitartekari lana egiten du eragile guztien artean:
‎Iaz, astean zehar ohi ez bezalako jende kopurua zebilen. Adibide bat jartzearren , asteazken iluntzean pintxo lehiaketaren aitzakiarekin koadrilak genituen tabernan. Horrek poza ematen du, herri giroa sortzen delako.
‎Egun teknologia mota hori daramaten 800 produktu daude katalogatuta, hala nola energiaren, elektronikaren eta elikagaien arloetan. Adibide bat jartzearren , iPhonea eta Intelen prozesadore berria nanoteknologian oinarrituta daude.
2009
‎Hauteskunde hauek datozen hilabeteetako estrategia politikoak markatu ditzakete, azken batean, makro inkesta moduko bat baita honakoa. Adibide bat jartzearren : Iniziatiba Internazionalistaren legeztatzeak perspektiba berriak ekarri ditu legez kanpoko ezker abertzalearentzat eta indar erakustaldi bat egiten badu prozesu soberanista beste abiapuntu batetik hasi lezake udazkenean.
‎Hala ere, nik esango nuke Euskal Herrian Estatuaren gainontzeko tokietan baino sentsibilitate gehiago dagoela maila politikoan. Dena den, badiotsut, gizartearen gehiengoak oso informazio kaxkarra duela uste dut eta euskaldunen gehiengoak dituen aurreiritziak, madrildarren gehiengoak dituen berberak dira, adibide bat jartzearren .
‎Beti daude besteak baino gehiago maite ditudan txokoak. Adibide bat jartzearren , Urkizu kalean lan handia egingo dut, haurtzaroa bertan igaro nuelako. Baina beno, asmoa Eibar osoa egitea da eta bitxikeriak gero sartuko ditut.
‎–Begira, Hamazazpi, ez da zure hitza zalantzan jartzearren , baina uste dut antsietatearen gauza izan dela guztia. Ispilatze bat ikusi duzu.
‎Mutikoak ama maite du; aita, berriz, miretsi bezain gorroto: hil egin nahi du, haren lekuan bera jartzearren . Baina aitaren indarrak ikaratu egiten du, susmatzen du maitasun gorroto horri eutsiz gero aitak zikiratu egingo duela.
‎Adibide bat jartzearren : nobela bat sakona dela esaten da.
‎DRIVER A: Metroaren bagoi batetik jauzi egingo bazenu bezala da, (OFF) hurbileko zerbaitekin adibide bat jartzearren .
‎570). Adibide gehiago jartzearren , Pedro de Quirogak idatzitakoa irakur daiteke: «Esta tierra adelgaza los juicios, altera los ánimos, daña y corrompe las buenas costumbres y egendra diferentes condiciones y hace en los hombres otros efectos contrarios a los que primero tenían» (De Quiroga, 1555:
‎Adibide batzuk jartzearren , Donostiako El Fuerista egunkarian 1893an agertutako bi berri ikus daitezke; horietako batean azaltzen da61 New York en bizi den emigrante merkatari bat prest dagoela 16.000 duro emateko bere sorterrian karitate obra bat egiteko; bigarrengoa, berriz, harrigarriagoa da, «emigrazioaren apologia» egiten baitu kasik:
‎bete betean emana dagogainera. Adibide xume bat jartzearren , aipa dezagun zer gertatu den FrantziakoTourrarekin. Gaur egun eskaintzen diren emanaldiek ez dute zerikusirik 80kohamarkadaren hasieran emititzen ziren programekin.
‎Adibide berri bat jartzearren , demagun bokal berdinarekin hasi eta amaitzen diren lau karaktereko hitzak bildu nahi ditugula. Adibidez:
‎Bektoreekin lan egitean, sarritan gertatu ohi da beren elementu kopurua ez ezagutzea. Bektore baten azken elementua bistaratu nahi dugu, adibide bat jartzearren , baina azken elementu horren indizea zein den ez dakigu. Zer egin kasu horretan?
‎Idatzi dugun programa, ohiko bilatu eta ordeztu funtzioa baino askoz ahaltsuagoa da, adierazpen erregularrak onartzen baititu bilaketa patroi gisa. Demagun, adibide bat jartzearren , fitxategi bateko bokal guztiak ordezkatu nahi ditugula* jarriz euren lekuan:
‎etorkinak lanbide hauetan kokatzen al dira beren sorterritik horretarako prestakuntza ekarri dutelako?, ala alderantziz, etorkinak direlako harrerako gizarteak lanbide horietara naturalki eramaten al ditu? 5 Erantzun eske, zenbait ikerketatan etorkinaren hezkuntza mailari so egin diote, maila horrek haren migrazio proiektuaren egitasmo eta desioen gauzatzean nola eta noraino eragiten duen erabakitzeko. Izan ere, inork ez du ukatzen itxaropen oso bestelakoak suposatu behar zizkiela, emigrazioaren abenturan, alfabetatu gabeko baserritar euskaldun elebakar bati eta, adibide bat jartzearren , eskola maila gainditua duen eta erdaraz alfabetizazioa lortu duen beste bati6.
‎hainbat enpresa edo sektoretan esperientzia irabaztea, lanpostu desberdinetan esperimentatzea gustukoena aurkitzeko, garaika lan egitea edo lan bizitza bideratzen hastea. Adibide bat jartzearren , Page Personnel Temporalen kasuan, hautatze prozesuen %66 22 eta 29 urte bitarteko hautagaiek osatzen dute, normalean lizentziatu berriek edo urte bateko edo biko esperientzia profesionalak, eta aldi baterako kontratuarekin hasten dute ibilbidea; kasuen %50ean, bezeroaren egituran sartzen da. Aldi baterako lanek enpresaren egitura ulertzen eta lehentasunak finkatzen laguntzen dute Lan mota hauek lizentziatu berriari enpresa egiturak askoz hobeto ulertzen, hainbat lanpostu ezagutzen eta enpresan lehentasunak ezartzen lagun diezaiokete.
‎Espainiak AAA hirukoitza (agentzia horiek emandako maximoa) izateari utzi eta AA+ bihurtu da. Konparazio bat jartzearren , gure herrialdea ez da alkalinoa, pilarik ahaltsuenak bezala, eta bateria normala du. Nahiz eta Espainiako zorraren kategoriak altua izaten jarraitzen duen, ratingaren beherakada dagoeneko nabaritzen hasi da zenbait arlotan, hala nola finantzan edo inbertsioan; izan ere, kalifikazioa gutxitzeak ondorio negatiboak ditu ekonomian, enpresetan eta inbertitzaileetan.
‎Azken kasu horretan, zergadunak Ogasunari ordaindu dio 2008an izan dituen kenkarien soberakina. Adibide bat jartzearren , pertsona batek 5.000 euroko atxikipena badu urtean, kenketa horiek ez dute inoiz zenbateko hori gaindituko. Hau da, zergadun bati 400 euro ordainduz gero Ogasunak egin dizkion atxikipenak behar baino txikiagoak direla, herritar horrek dagokion zenbatekoa itzuli dio Ogasunari.
‎Enpresa kotizatuen tituluak erosteko behar den gutxieneko inbertsioa, hain zuzen, ekintza horietako bakoitzak kontratatzeko unean duen balioaren araberakoa da. Beraz, Telefónicaren, Banco Santander-en edo Iberdrolaren akzioak erosi nahi dituenak, adibide batzuk besterik ez jartzearren , adierazten duten azken kotizazio prezioa kontsultatu du, eta hori izango da erosten duen titulu bakoitza kostatuko zaiona. Asko fluktuatzen duen merkatua da; beraz, prezioen gorabeherak asko alda daitezke egun batetik bestera.
‎Manu Diazek dio BTLS zortzi talde onenen artean dagoela: " Talde dinamikoa da, zelaian ondo kokatzen dena. Akatsen bat jartzearren esango nuke ez direla erregularrak. Baina bihar oso motibatuta irtengo dira zelaira". Bestalde, Julen Aranburuk Bergararen atzeko eta aurreko lerroak azpimarratu ditu:
‎Gertaera estresatzaile batek deprimitu egiten du gure immunitate sistema. Dibortziatzen ari den pertsona batek edo alzheimerrak jotako senideren bat duen beste batek (estres egoeren adibide batzuk jartzearren ) gutxituak dauzka bere defentsak, eta horrek infekzioak, gaixotasun autoimmuneak edo, kasurik okerrenean, minbizia izatera bultza dezake.
‎Gaur egun, 80 herrialde inguruk krimentzat hartzen dute homosexualitatea eta zigortu egiten dituzte sexu bereko pertsonen arteko sexu harremanak. Adibide bat jartzearren : joan den martxoan, Marokoko Barne Ministerioak homosexualitateari buruzko komunikatu bat argitaratu zuen eta, bertan, honako hau adierazi zuen:
‎–Transbertsaltasuna baliabide erretoriko eta faltsua da?. Eta sindikatuarentzat adierazgarria da, indar estatalistek gutxiengo diren eremuetan soilik aipatzea zeharkakotasuna, aldaketa politikoari betoa jartzearren –. Ondorioz,, transbertsaltasuna abertzaleen aurka egiteko trikimailu gisa soilik?
‎Halaber, gogorarazi behar da atxiloketa arbitrarioa izan zela hala dio ebazpenak. Adibide bat jartzearren : inkomunikatuta egon zen unean ez zioten galdeketarik egin, eta ondoren, epaileak ere ez zion galderarik egin.
‎burujabetasunaren aldeko borroka eta arerioa. Marc Bioscaren ikerketa lanak erakutsi digunez, adibide bat jartzearren , Euskal Herrian kantagintza lurralde osoan zabaldu eta errotu zen, guztiz makalduta zegoen hizkuntza bati literatur balioa emanez eta, aldi berean, herria egituratuz. Herrialde Katalanetan, berriz, kantagintza Kataluniara mugatu zen ia, Bartzelonara ez esatearren, eta literatura sendo bati esker prestigio handia zuen hizkuntzaren abantailarekin abiatu zen; ez alferrik kantagintzak harreman estua izan zuen beti literaturarekin, poeta nazional nagusien bitartez.
‎Literaturak eta, oro har, arteak badute zer esana esparru horretan. (Bibliak ere, adibide bat jartzearren , badu zer esana, baina giza testu gisa, ez testu sakratu gisa, ez Jainkoaren hitz mugiezin eta akatsgabe gisa. Esaterako, moralki arbuiagarria zer den eta zer ez den erakusteko adibide asko ematen ditu Bibliak.)
2010
‎liburuek pentsatzen laguntzen dute, eta irakurleak kritiko bihurtzen; hortaz, liburuak inprimatzen hastea, eta haiek diotena jendeari ezagutaraztea da herritarren alienazioa bukatzeko modua. Hala ere, eta beste adibide erromantiko bat jartzearren , gainerako adierazpide artistikoak ez daude debekatuta, baina liburuak ez die irakurketari ematen zaion indar eraldatzaile bera ematen.
‎Independentismoa inoiz baino zabalduagoa dago, baina norabide askotan ari da erasotzen. Adibide bat jartzearren , CiU [Convergencia i Unio] da independentista gehien biltzen duen alderdia, eta ez da alderdi independentista.
‎Balirudike genero indarkeria emakume bat brutalki akabatzea dela. Baina datu batzuk jartzearren , Espainian, 2005ean, tratu txarren 82.750 salaketa jaso ziren; eta 2007an, genero indarkeriaren ondorioz, hildako 57 emakume kontatu ziren. Zer pentsatua ematen duten datuak, bien artean tarte galanta baitago.
‎Kontseiluko idazkari nagusia Helbide elektronikoa: ...zkuntzetan izandako mugimenduen argazkia egiteko eskaera helarazita, oso ariketa zaila zela uste nuen; izan ere, hogei urte hizkuntzen bizitzan ezer ez bada ere, egia da azken hogei urteotan estatuak Europa berria eraikitzen ari diren honetan, hizkuntzak ere tartean egon direla. ez da erraza europan zenbat hizkuntza bizi diren adieraztea, ez eta europan zein hizkuntza mintzo diren ere. adibide bat jartzearren , iturri batzuen arabera, europako batasunean 125 hizkuntzatik gora erabiltzen dira, horietako asko azken hamarkadetan izandako migrazio mugimenduen ondorioz sartuak. berezko hizkuntza komunitateei dagokienez, 60 inguru direla esan ohi da. horrekin batera, azken hogei urteotan estatu berriak sortu dira europan, eta horrek hizkuntza politika berriak ezartzesoziolinguistika klusterra martin ugalde, ... Finean, inposizio hizkuntza izateari utzi diotenean ohartu dira hizkuntza handiak ezartzen duten inposizioez. aurreKo mugimenduaK gutxiengoen hizkuntzen direlakoen bilakaera historikoa egingo badugu, zenbait egilek XVii. mendera1 eramaten gaituzte, hain zuzen ere, westfaliako biltzarreko itunera, non gutxiengo erlijiosoen babesa aitortu baitzen. aro Modernoak hizkuntzen bilakaeran garrantzia hartuko zuten elementuak ekarri zituen:
‎Har dezagun, kasurako, «Hagina» ipuineko haginlaria. Eta ez dut nik esango fragmentua eta sakontasuna elkarren aurka daudenik, beste batzuek aitortzen diote fragmentuari osotasuna hartzeko gaitasuna, adibide tontoegi bat jartzearren , puntuak lotuz sortzen den irudiaren antzera. Eta hori egiteko aukera bai ematen du narrazio bilduma honek, printzen bidez ikuspegi bat osatzekoa.
‎Adibide bat jartzearren , ondoko konfigurazio hauek ere anbiguotasunean abiatzen dira, gauzak GUrekin eta GUrekiko enuntziatuz. Kontua da berehala inperatiboak disoziazioa/ banaketa markatzen duela:
‎Gai honen inguruan adibide bat jartzearren , Alzheimerra duten pertsonekaskotan portaera erasokorra azaltzen dutela esaten da. Nahiz eta garuneko lesioakgaixotasunean eragina izan, zaintzailearen jarrera garrantzitsua da; izan ere, kasubatzuetan gaixoa urduri eta erasokor jar daiteke zaintzailearen jarrera urduriadelako.
‎Adibide bat jartzearren . Gazteei galdetzean ba ote zekiten zergatik pizten duen Corrolla iragarkiak autoa erosteko grina autoaren erabilera ohikoarekin lotutako argudio eta arrazoi argirik eman gabe, gehienen erantzuna zen «ez dakit».
‎Baina, egia esan, zailtasun asko daude, eta zaila da horiek laburtzea. Adibide bat jartzearren , murrizketak daude maiztasunen erabileran, domeinu publikoetarako sarbidean, eta alderdi batzuek legeari tranpak egin nahi dizkiote, lehiatzaile berri bati ahalik eta oztopo gehien jartzeko eta menderatze posizioetan irauteko. Gure fundazioaren helburu nagusia da hori guztia konpontzea, mundu guztia gaitu dadila telekomunikazio sareak eraikitzeko eta legearen espiritua betetzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia