2015
|
|
gaiztakeria handiak egiten ditugulako. Konparazio bat
|
jarri
nahi dut zuei aditzera emateko, ongi asmatzen badut; izan ere, hori horrela izan arren eta askotan entzun arren, ez diogu erreparatzen edota ez dugu ulertu nahi; izan ere, nola den ulertuko balitz, ez ezinezkoa litzateke hain lotsa txarrekoak izatea.
|
|
Hemen
|
jarri
nahi ditut (hainbeste pertsona espiritualekin harremanak izan ditudanez gero) neuk ezagutu ditudan liluramendu era batzuk, baina ez dakit asmatuko dudan, beste leku batean idatzi nuenean bezala; hauek eta hemen doazen beste gauza batzuk, zenbait arrazoi tarteko direla, badirudi ez dela gaizki etorriko berriro esatea, egoitzak hemen batera joan daitezen baino besterik ez bada ere....
|
|
Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan
|
jarri
nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
|
|
10 Oi ene ahizpak, ez da ezer utzi genuena, ez egiten duguna, ezta egin dezakeguna ere, horrela har batekin harremanetan
|
jarri
nahi duen Jainko bategatik! Eta oraindik bizitza honetan ondasun honetaz gozatzeko itxaropenik badugu, zer egiten dugu?, zeren ondoan gelditzen gara?, zer da nahikoa une batez Jaun honen bila ibiltzeari uzteko, auzo eta plazetan Emazteak egiten zuenez?
|
|
Martin RamÃrez zeritzan. Jesusen Lagundiko aita bat, Paulo Hernández zeritzana, ni toki honetan nengoela, Malagongo fundazioa atontzen ari nintzenean beronekin aitortu nintzen?; aita hau honelako monasterio bat leku honetan egiteko irrikaz zegoen eta, hori jakin zuenean, hitz egitera joan zitzaion, eta Jaunaren zerbitzu handirako izango zela esan zion, eta
|
jarri
nahi zituen kapilauak eta kapilau sariak monasterio honetan utz zitzakeela, eta bertan ospatuko zirela halako jaiak eta toki honetako parrokia batean uztea pentsatzen zuen gainerako guztia.
|
|
Eta elkarren ondoan zeuden etxe gehiago erosten hasi ziren, nahiko leku izan zuten arte. Emaztea arretaz ari zen zer Ordenatakoa egingo ote zuen, gutxi eta itxitura handian bizi zirenak nahi zituelako, eta Ordena desberdinetako bi erlijiosorekin, on eta jakintsuak zirenekin, hitz egin ondoren, biek esan zioten hobe zitekeela beste egintza batzuk egitea; mojarik gehienak ez zeudelako pozik, eta beste hainbat gauza; izan ere, deabruari min ematen zionez gero, oztopoak
|
jarri
nahi zituen eta, horrela, ematen zituzten arrazoiak zentzu osokoak zirela iruditzen zitzaien. Eta ez zela komeni esatean hain sendo zeudenez gero, eta deabruak fundazioa eragozteko ahalegin handiagoa egiten zuenez gero, beldurtu eta nahasi egin zen eta ez egiteko erabakia hartu; eta hala esan zion bere senarrari, eta, halako pertsonak bazioten ez zela komeni eta beraien asmoa gure Jauna zerbitzatzea izanik, alde batera uztea zela hoberena iruditu zitzaien.
|
|
1 Argi ikusten dut Jaunak asko laguntzen diola erabaki sendoa hartzen duenari, eta horregatik ikusi behar da zer asmo duen hona datorrenak; ez dadila izan bere premiak betetzeko soilik (askori gertatuko zaienez); izan ere, Jaunak hobetu dezake asmo hori, adimen argidun pertsona bada; bestela, ez hartu inola ere; bada, ez berak ulertuko du nola sartzen den, ez ulertuko die biderik hoberenean
|
jarri
nahi dutenei. Izan ere, gehienetan, akats hau dutenei beti iruditzen zaie beraiek dakitela hobeki zer komeni zaien jakintsuenek baino; eta gaitz sendaezintzat dut, maleziarik gabe nekez izaten delako.
|
|
Bata da ez dela bidezkoa, hainbeste eman digunari eta etengabe ematen digunari, gauza bat ematera
|
jarri
nahi dugunean, hau da, ardura txiki hau (ez, gainera, interesik gabe, irabazi handiekin baizik), ez diogula ematen erabaki osoz, berriro hartzeko maileguz ematen den antzera baizik. Hau ez nuke esango nik ematea denik, mailegua jaso duen hura betiere nolabaiteko nahigabez geratzen baita berriro hartzen diotenean, batez ere haren premia badu eta beretzakotzat hartua bazuen, edota adiskideak badira eta mailegua jaso duenari inolako interesik gabe emandakoen zor handia badio:
|