2023
|
|
Ikuskapen prozeduretan, adostasuna dagoela uste da adostasun akta sinatu denean; bai eta egiaztapen laburtuko prozedura amaitzeko edota tributu betebeharpekoa aurrean izan gabe erregularizazio jarduketak amaitzeko txostenaren kasuan ere, tributu betebeharpekoak txostenaren ondoriozko likidazioaren edo zehapenaren aurka errekurtsorik nahiz erreklamaziorik
|
jarri
ez badu. Murrizketa aplikatzeko, gainera, zorra eta zehapena borondatezko epean ordaindu behar da, ala geroratzea eskatu ondoren hori onartu bada.
|
|
Aurrekoaz gain, eta ordaintzeagatiko murrizketaren izenpean, 193 artikuluak ere diruzko zehapenak murriztea arautu du, 203.etik 213.era arteko artikuluen zehapenetarako. Zehapena %30ean murriztuko da, beti ere zehapenaren zenbateko osoa borondatezko epean ordaintzen bada, baita tributu zor osoa ere halakorik bada, edota ordainketa geroratzea nahiz zatikatzea onartu bada, eta horien aurka errekurtsorik edo erreklamaziorik
|
jarri
ez bada.
|
|
Horiek horrela, Lurralde honetan murrizketa aplikatzeko ez da zorra ordaindu behar, ez baita ordainketa borondatezko epean egiteko beharra aipatzen, ezta geroratzea nahiz zatikatzea lortzeko aipamenik ere ez; gure ustez, horiek guztiak zerga bilketaren prozedurarako uzten dira. Haatik, adostasuna dagoelako presuntzioa jaso da kudeaketaeta ikuskapen organoek likidazioa eta zehapena jakinaraztean, baldin eta ez bataren ez bestearen aurka errekurtsorik
|
jarri
ez bada; errekurtsorik jarriz gero, ostera, murrizketaren zenbatekoa eskatuko da interesdunari horrela jakinarazita, besterik gabe. Hala ere, errekurtsoa edo erreklamazioa aurkeztu bada baina oso osorik baiezkoa eman badiote interesdunari, zehapena berriro murriztu daiteke.
|
|
Ikuskapen txostenaren aurka ezin izango da
|
jarri
ez errekurtsorik ez erreklamaziorik, baina txostenaren ondoriozko egintzen eta likidazioen aurka jartzen direnetan txostenean proposatutako erregularizazioaren egokitasuna planteatu ahal izango da. Halaber, erregularizazioa loteslea da Administrazioarentzat; Administrazioak ezin izango ditu egiztatutako elementu berdinak berriz erregularizatu, geroko egiaztapen mugatuko prozedura batean edo ikuskapen prozedura batean txostenean azaldutakoak ez beste jarduketa batzuen ondorioz egitate eta inguruabar berriak agertu ezik.
|
|
Ikuskapen txostena betebeharpekoari jakinaraziko zaio; bertan zerga egitatea gertatu dela frogatzen duten elementuak zehaztuko dira eta betebeharpekoari adieraziko zaio organo eskudunari bidaliko zaiola, tributu egoera erregularizatzeko administrazio egintzak eman ditzan; hamabost eguneko epea emango zaio organo horri betebeharpekoak nahi dituen alegazioak aurkezteko. Ikuskapen txostenaren aurka ezin izango da
|
jarri
ez errekurtsorik ez erreklamaziorik, baina txostenaren ondoriozko egintzen eta likidazioen aurka jartzen direnetan txostenean proposatutako erregularizazioaren egokitasuna planteatu ahal izango da. Halaber, erregularizazioa loteslea da Administrazioarentzat; Administrazioak ezin izango ditu egiztatutako elementu berdinak berriz erregularizatu, geroko egiaztapen mugatuko prozedura batean edo ikuskapen prozedura batean txostenean azaldutako jarduketa batzuen ondorioz egitate eta inguruabar berriak aurkitu ezik.
|
|
Itzurpenaren aurkako klausula aplikatzeko ala ez aplikatzeko adierazten duen irizpena organo jarduleari bidaliko zaio jarduketak aurrera jarraitzeko; ondoren, organo jarduleak likidaziorako administrazio egintzak emango ditu. Irizpenaren eta itzurpenaren aurkako klausula aplikatzeko egintzen aurka ezin izango da
|
jarri
ez errekurtsorik ez erreklamaziorik; hala ere, irizpenaren ondoriozko egintzen eta likidazioen aurka jartzen direnetan itzurpenaren aurkako klausula aplikatzea bidezkoa denez planteatu ahal izango da.
|
|
Hala ere, 1989ko otsailaren 20an emandako 45/ 1989 epaian Konstituzio Auzitegiak adierazi zuen orduko Errentaren gaineko Zergaren Legeak jasotako artikulu batzuk Konstituzioaren aurkakoak zirela. Kasu horretan ez zen errotikako deuseztasuna aplikatu; alderantziz, gauza epaituaren indarra zuten egoerak edota, tributu zorrak zein kuotak ordaindu eta gero, inolako erreklamaziorik edo errekurtsorik
|
jarri
ez zutenen egoerak bere hartan utzi zituen Auzitegiak. Interpretazio hori eztabaidatzeko modukoa izateaz gain, arriskutsu gerta daiteke Administrazioaren aurkako gatazkak bultza ditzakeelako7.
|