Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Saxoien aurka sarritan eta ia etengabe borrokatu bitartean, bere mugetako lekuegokietan goarnizioak jarri ostean , ahalik eta armada handienarekin erasotu zuenEspainia. Pirinioetako oztopoa gaindituta, bere bidean aurkitu zituen gaztelu etagotorlekuek men egin zioten.
‎" Traidorearen eta heroiaren gaia literaturan", eta espezialista mordo bat elkartuko ditu hiru egunetan zehar. Bazofias, bere jefearekin konforme jarri ostean , bertara doa Popafrescurekin elkarrizketatzera, aztarna berrien bila.
2003
‎Eredua, horrenbestez, osatua zen, lege eta betebeharren aldetik. Osaera horren oinarriak jarri ostean , enparaua barrunbe bakoitzean bestelako erakundeak sartzearen aldetik zetorren, zuzenbide zibileko edukia oso-osorik egokitu arte.
2005
‎Ibilbidea Donibane Garazitik pare bat kilometrora hasi dugu, Zaro herrian. Bertako iturrian motordun lau gurpilak utzi eta bi gurpilak hartu ditugu, kateari olio pixka bat jarri ostean . Bertan, lau dorre zilindriko dituen Ohontze gaztelua ikus daiteke, kapritxo izanez gero.
‎4gn.) Inork interesa badu artikulu honen lehenengo idatz-zatian eta 3 idatz-zatiaren lehenengo paragrafoan xedatutakoaren arabera egin diren inskripzioen gain, era pertsona horiei guztiei jakinaraziko zaizkie inkripziook, erregistratzaileak eskuetsitako ediktuen bidez. Inskripzio horietan, aurretiaz aipatu oinarrizko inguruabarrak jaso behar dira, eta finka zein udalerritan izan, eta bertako udalaren iragarki-oholean jarriko dira hilabetean; egitate hori egiaztatzeko, udal horretako idazkariak ziurtagiri edo eginbidea sinatuko du ediktuaren ostean. Inskripzioaren bazterrean formalitate hori bete dela adierazteko oharra jarri ostean , ediktua Erregistroan artxibatuko da.
‎1 Aprobetxamendua zein finkatatik etorri eta horren azken jabari-inskripzioaren bazterrean oharra jarri ostean beste folio bat irekiko da, aprobetxamenduari bere finka-zenbakia emanez. Folio bakarrean inskriba daitezke jatorrizko finka desberdinei dagozkien aprobetxamenduak, baldin eta finka horiek udal edo atal berekoak badira.
‎Eskua luzatu zuen mahairantz eta zerbeza lata bat nire aurrean jarri ostean bestea bere aldera eraman zuen; gero zigarro paketetik bat atera zuen. Surik ekarri ez zuenez eta nik ere ez nuenez, ahalegin handiz berriro jaiki eta ilea eskuarekin apur bat atondu ondoren atetik desagertu zen.
2006
‎Jakin badakigu rokodromoan zailagoak igo ditugula, baina arrokak errespetu handia ematen du. Irribarre txepela ahoan eta izerdia eskuetan, bagoaz, materiala bospasei aldiz aztertu, ondo lotuta gaudela ziurtatu, eskuak magnesiotan igurtzi-beti gehiegi-eta kaskoa jarri ostean . Itxura xelebrea gurea.
‎1321ean errealengoa bihurturik Villamayor de Monjardin (1324) eta Sorlada eta Burquillo (1325), egokituz jaurgo-lekua errealengokora. Asarta, Azedo eta Villamera (1325), 1238an petxak jarri ostean , egokitu egin zizkieten. Baigorrin (1331) Filipe Evreux-ek petxak gutxitu zituen (krisiaren garaian gauden ezaugarri).
2007
‎Buruko min nabaria sortu dizu, bat-batean burua lehertzear duzu; eta iraganean gatibatutako une latzenak, duela pare bat minutu, zure pentsamendu eta oroitzapen onen habia ordezkatzen saiatu diren amets txarrak, gogora etorri zaizkizu. Ondoren, zure gorputza goitik behera igaro duen zirrara hotz eta desatseginak guztia hankaz gora jarri ostean , gogoan zenuen guztiaz ahaztarazi eta zure bidearekin jarraiarazi dizu. Baina buruko mina ez du uxatu, bertan dihardu zuri molestia sortzen.
2008
‎horretako ur-depositura argia sartzerakoan ispilu zoragarria da, eta bestelako ilusio optikoak eratzen ditu. 1769an Sidi Mohammed ben Abdallah sultanak hiria bereganatu eta gaurko izena (gotorleku esan gura du) jarri ostean ere, mirari teknologikoa izaten jarraitzen du.
2009
‎Deskarga egin eta zama kontsignatarioaren esku jarri ostean , horrek kapitainari berehala ordaindu beharko dizkio sortutako pleita eta zamaren gaineko beste gastuak.
‎–Bada zerbait, baina medikazioa mantenduko diogu badaezpada, eta orduan izebak ere, ordura arte txandaka osagileari eta niri begira egona, baietz egiten zuen buruarekin, bere iritzia ezinbestekoa balitzaio bezala osagileari. Eserlekuan zuzen eseri eta, eskua nire eskuaren gainean jarri ostean , irribarre neurtua eskaintzen zidan.
‎Orduan «sandwichak» aterakodira eta zinta itsasgarria motuz eta kontu handiz, porta bat kenduko da.Orduan glizerol anhidroen tanta bat kokatzen da ebaki bakoitzaren gaineaneta, pintzel fin batez lagunduta, beste porta (gizerol anhidrotan blai) batengainean kokatzen da. Estalkia jarri ostean hozkailuan 4 °C-tan gordeko diraondo izendatuta.
‎Transferentzia-sandwich-a itxi eta transferentzia-cassette-an orientazioegokian jarri ostean (gela anodoari eta transferentzia-mintza katodoaribegira), cassette-a transferentzia-indargetzailez beteriko transferentziaeuskarrian sartzen da (transferentzia-metodo hezean) eta proteinak 100 Vetan transferitzen dira 1,5 orduan (transferentzia-metodo semi-lehorrerakoeuskarrian ez da indargetzailerik erabiltzen).
‎MySpace gunean luzez hainbat erakusgarri jarri ostean , lehen disko luzea kaleratu du Crystal Stilts New Yorkeko (AEB) taldeak. The Velvet Undergrounden jarraitzaile hauek erakusgarri horiei tituluak, hitzak eta moldaketak aldatu eta disko luze batean sartu dituzte.
‎ETAk azken agirian hurrengo Eusko Jaurlaritza jomugan jarri ostean , Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du ahaleginik handiena egingo duela Jaurlaritzako kide guztien segurtasuna bermatzeko. Nolanahi ere, Rubalcabak esan du gero eta sinesgarritasun gutxiago dutela ETAren mehatxuek, segurtasun indarren eta Ertzaintzaren lanaren ondorioz, atentatuak egiteko zailtasun handiak dituelako erakunde armatuak.
‎Orain, Fiskaltzaren salaketa berria jarri ostean , Gipuzkoako Batzar Nagusiek Bravo auzian egon daitezkeen erantzukizun politikoak ikertzeari ekingo diote. Atzo osatu zuten batzordea eta bertako presidente izendatu zuten Julio Astudillo Irungo auziko ikerketa batzordeaz arduratu zen legebiltzarkide bera (PSE-EE).
‎Hari-laukotea musika-jargailuan jarri ostean , sofan eseri eta zigarro bat erre zuen, astiro, Morasánek esandakoak oroimenean berrituz, kearen forma lausoei horitzen hasitako sabaira bidea egiten utziz. Gogoeta hariek musikarenekin bat egiten zuten, orain gora orain behera, bata bestea bihurrituz, bata bestearen amaraunean jausiz.
‎geure eguneroko ekintza txikien eta borondate indibidualaren esku gauza asko dago; bizitza txikiaren esku utzi da bizi gareneko ekosistema humanoa zizelkatzea. Hori bai, baldintza sozio-estrukturalak kontrako norabidean jarri ostean .
2011
‎Gaur eta bihar inpugnazioak jarri ostean , bi eguneko epean eman beharko du Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduko zerrendei buruzko erabakia. Epe horretan alegazioak jartzeko aukera izango dute inpugnatutako zerrendek.
‎Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, egindako proposamenari helduta osatu dute bira Katamaloko kideek. Bilboko emanaldia Udagoieneko Ostera ekimenaren baitan egingo dute eta hitzordu hori jarri ostean etorri dira besteak.
‎gazteok ia atseden antzera hartzen genduzanak; berari be, ziur asko, ez jakozan astun egingo. Kasu askotan, hasieran gu material egokiak irakurtzen eta estudiatzen jarri ostean , berak liburu txiki zahartxuak irakurri eta notak hartzeari ekiten eutsan. Gero jakin neban klasikoen deboziozko liburuak zirala.
‎Herstura eragiten duten edo erritualak sorrarazten dituzten egoeren aurrean jartzen da subjektua eta, egoera edo estimulu horien aurrean behin eta berriz jartzearen ondorioz, subjektua ohitzen joaten da. Herstura edo beldurra eragiten dioten egoeren aurrean jartzeaz gain, egoera horien aurrean jarri ostean egin ohi dituzten ekintzak edo erritualak martxan jartzea eragozten zaie. Horrela, adibidez, kutsatua izango den obsesioa baldin badu pertsona batek, eta, ondorioz, zakarrontziei beldurra badie, apurkaapurka zakarrontzien aurrean jartzera eta horiek ukitzera ohitu beharko da (adibidez, lehenik zakarrontzia ikusi beharko du, gero zakarrontziaren ertz bat ukitu beharko du atzazal batekin, ondoren zakarrontziaren ertza behatz batekin ukituko du, aurrerago pare bat behatzekin ukitu beharko du, gero atzamarrarekin, etab.) egoera horrek eragiten duen herstura-maila pixkanaka gutxituz joango da eta, gainera, ez zaio baimenduko bere beldurra edo herstura eskuak garbituz gutxitzea.
2012
‎Eta Euskal Herriratzea bakarrik ez, haiek kalean aske izateko ere eskatu zuten, ozen. Espainiako Auzitegi Nazionalak hainbat muga jarri ostean , martxa isilerako deia egin zuten antolatzaileek; baina inork ezin izan zuen herritarren oihua isildu. «Euskal presoak, etxera!» eta «Presoak kalera amnistia osoa!» oihuak askotan entzun ziren.
‎Brusela, erantzukizun eske Hauteskundeen harira, gaurkoan «erantzukizunez jokatzeko» eskatu die serbiarrei Catherine Ashton EB Europako Batasuneko Atzerri Gaietarako goi mandatariak. EBn sartzeko hautagai estatusa jaso zuen Serbiak joan den martxoan, Radovan Karadzic eta Ratko Mladic Serbiako Errepublikaren lurretan gerrako azken kriminal nagusiak harrapatu eta nazioarteko justiziaren esku jarri ostean , eta 2008an bere independentzia aldarrikatu zuen Kosovorekin harremanak normalizatzeko elkarrizketak hasi ostean. Gaur, esaterako, Kosovon bizi diren 110.000 serbiarrek eman ahal izango dute botoa parlamentua eta presidentea aukeratzeko.
‎Eztula baretzerakoan, lotarako bidea hartu zuten aita-semeek. Haien atzetik joan ziren emakumeak ere, indabak beratzen jarri ostean .
‎Bere adineko haurrek egiten ez zituzten gauzak egiten hasi zen, aldrebeskeriak edonoren begietara. Adibidez, anaiaren trizikloa hartu, eta, gurpilez gora jarri ostean , eskuarekin oratzen zion pedaletariko bati: goiz eta arratsalde osoak pasatzen zituen pedalari bueltak ematen, lehenengo esku batekin eta ondoren bestearekin; galaraziz gero ulertzen ez genituen kasketaldiak izaten zituen.
2013
‎Urtarrilaren 24an, hirugarren proba nuklearra egiteko mehatxu egin zuen, Nazio Batuen Segurtasun kontseiluak zigorra jarri ostean ; izan ere, helmen handiko kohete bat bota zuen.
‎1979ko urriko egun batean, goizaldean, Guardia Zibila etxera agertu eta dena hankaz gora jarri ostean , Etxaide eraman egin zuten. 22 urte zituen.
2014
‎Ni beldur nintzen Extremadurako ikusleek egingo zioten harrerarekin. Filma jarri ostean , ikusleekin hitz egiten aritu ginen, aretoan bertan. Azkenean, papera eta boligrafoak eman genizkien eta euren iritzia era anonimoan emateko eskatu genien.
‎Pablo Barrio alkateak Atsobakarreko egoitza Udaletik Aldundira eskualdatzeari dagokion hitzarmenaren gaia mahai-gainean jarri ostean , bozketari ekin diote.
‎EAJ eta PSOEren arteko harremana hobea zenean, Xabier Arzalluz EBBko orduko presidenteak eta Anasagastik Vasquitos y Nesquitas bonboi kaxa bat ematen zioten Rubalcabari bileretara. Azken neurri gisa joan den astean Kongresuko agiria entregatuta, politika utzi du Rubalcabak, bototan PSOE hondoratzeko bidean jarri ostean . Hilaren 22an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kimikako klaseei ekingo die, 30 urteren ondoren.
‎Nik ez nuen ezer esan. Orduan berak, une batez begiratu egin zidan, eta begirada berriro errepidean jarri ostean jarraitu zuen hizketan?. Entzutea, hori baino ez diat eskatzen, baina jakin ezak ez hagoela ezertara behartuta.
‎Labur bilduz, nazioak sortu, hiri baten inguruan sortu ziren. Eredu kanonikoan hiri hori gorte-hiria izanda ere, burges boteretsuen hiria zen; eta iraultza egin, erregearen burua moztu eta haren tokian nazioa jarri ostean , Hiriakbere neurrira antolatu zituen Koroaren mendeko herri eta jende guztiak: mendeko biztanleak populu bihurtu zituen, esan nahi baita, nazio bereko populazio.
‎Atzo ezkero erabiltzeko moduan dago kanpaia: " Kanpaiak konpontzen adituak diren langileak atzo egon ziren hemen eta berria jarri ostean osziloskopioa pasa zioten, altzairuak haizerik ez duela konprobatzeko".
‎Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna aurretik birritan atxilotu dute, beti ere Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. 2010eko apirilaren 14an, atxilotu zuten lehenengo aldiz, euskal preso politikoen abokatuen eta senideen aurkako sarekadan, Saioa Agirre eta Erramun Landarekin batera, eta urte bereko abenduaren 2an aske utzi zuten, baldintzapean, 60.000 euroko bermea jarri ostean . Zazpi hilabete besterik ez zuen kalean egin abokatuak.
2015
‎Amaitzen joateko, eta pil-pilaren saltsa baina lodiagoa den gai honen alderdi guztiak mahai gainean jarri ostean , hauxe da daukagun egoera. Korapilo hau askatzeko ahalmena dutenek konponbiderik jarri nahi ez duten bitartean, daukagunarekin konformatu beharko.
‎Anestesia topikoa jarri ostean , ahotik barrena sartuta: hestegorriakkalibre eta mukosa normala du; urdailaren eta uzkurtasuna normalakdira; ez da odol-aztarnarik Ikusten, ez eta lesiorlk ere; piloro normala.
‎Anestesia topikoa jarri ostean , gastroskopioa ahotik barrena sartuta: hestegorriakkalibre eta mukosa normala du; urdailaren eta uzkurtasuna normalakdira; ez da odol-aztarnarik ikusten, ez eta lesiorik ere; piloro normala.
‎Parkean zoladura biguna konpondu eta seinale berriak jarri ostean , prest dute Zabalganako haurrek jolastoki berria. Estaltzeko lanak iraun bitartean, hesi batek eragozten zuen gunera sartzeko bidea.
‎Komikiari zentralitatea eman dio, eta, horrez gain, euskal kultura garaikidea Bilboko zentrora eraman du, Alondegira, hain zuzen. Elementu desberdinak elkarren parean jarri ostean , komikiaren loraldi berri batez zalantza egiten du jendeak, dagoeneko. Jorge Alderete, Harkaitz Cano eta Fermin Muguruzak osatu dute komiki liburua, baina erakusketa liburutik harago doa:
2016
‎Hartu diren neurriekin kritiko agertu da Eskinako nagusia. Salaketak jarri ostean , hiru urtez Ertzaintzak eta Udaltzaingoak zehaztutako bideari jarraitu diotela azaldu du, baina horrek areagotu egin dituela bai babes gabezia eta bai erasoak. " Poliziaren protokoloa salatu nahi dugu, babesgabe sentitzen garelako eta erasotzaileen aurrean oso agerian uzten gaituelako", azaldu zuen Campok, salaketa egin ostean hedabideei eskainitako elkarrizketa ugarietako batean.
‎Hainbat helegite jarri ostean , 2013ko martxoan auzia artxibatzea erabaki zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiak. Auzitegi Konstituzionalera eraman zuten helegitea eta hiru urte baino gehiago pasa ondoren salaketa ez zela behar bezala ebatzi zuen astelehenean.
‎Hainbat helegite jarri ostean , 2013ko martxoan auzia artxibatzea erabaki zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiak. Hori ikusirik, kasua Konstituzionalera eramatea erabaki zuen Mujikak, eta hiru urte baino gehiago pasa ondoren etorri da erantzuna.
‎Medikuon esanetan ordea, “3 urte oso denbora gutxi da, denbora askoz gehiago behar da”, 10 urte Nazio Batuen arabera, hondakinen errausketak herritarren osasunean duen eragina detektatzeko.Eta oso modu argigarrian azaldu zuten kontu hau. Gogoan izan zuten, gorputzak gai toxikoen eraginpean jarri ostean , gantzetan metatzen joaten direla eta zailak direla ezabatzen. “Toxikotasuna urteetan mantentzen da”, eta urte asko pasa, epe luzera eragin dezaketela gaixotasunen bat.
2017
‎Ikerketa honek EAEko emakumeak salbuespena ez direla erakusten digu; izan ere, gizonekin alderatuta emakume gutxiagok jaso dute arteria zabaltzeko tratamenduren bat(% 91,5 vs% 95,3); gainera, jasotzen dutenek beranduago jaso dute (iskemia-denbora 217 (145 -350) vs 170 (115 -270) min.). Nahiz eta atzerapen horren zatirik handiena MIA jasaten duen emakumeari dagokion (sintomak-LHM 108 min (55 -200) emakumeen artean, 77 min (41 -161,5) gizonezkoen artean), ez da arduradun bakarra. Izan ere, behin osasun-sistemarekin kontaktuan jarri ostean , emakumezkoek atzerapen handiagoarekin jasotzen dute itxitako arteria zabaltzeko tratamendua: LHM-LAIK 107 min (80 -145) vs 95 min (73,75 -123).
‎Bihotzekoak gizonezkoen gaixotasuna bakarrik ez direla, populazioan zabaltzeaz gain, profesionalen artean ere zabaldu beharreko mezua da; besteak beste, horrek lagun baitezake emakumezkoek osasun-sistemarekin kontaktuan jarri ostean dituzten atzerapenak murrizten (LHM-LAIK).
2018
‎Izan ere, trauma orrietara eramateak badu bere arriskua. Idatziz jarri ostean , egoera traumatikoa neutralizatu eta, ondorioz, gainditu egin daiteke ahanztura bultzatuz norberarena zein ingurukoena. Edo arinkeriaz jorratua bada-irakurleak bere egiten badu biktimaren mina, hots, biktimaren rolean jartzen bada irakurlea bien arteko distantzia ezabatuz-, haren indarra deusezta daiteke.
‎Bai, merkataritzako batzordean alderdi guztiek eman zioten aldeko botoa jaialdia antolatzeari, bakoitzak bere baldintzak jarri ostean .
‎Lepoa inguratzen dion artilezko jertse urdin argia jantzi du eta aurreko egunean sobratutako lekak berotzen jarri ostean , belladonari begira geratu da. Duela egun batzuetako segurtasun hura lurrundu dela ematen du.
2019
‎Norak kafetera itxi eta sutan ipini zuen. Bitrozeramikako su txikian jarri ostean , 0tik 9ra zihoan indarretik, ermamiarekin puntu gorria sakatuz 8ra eramango zuen. Aldi berean, etxeko atean norbaitek hiru aldiz txirrina jotzen zuela entzun zen.
‎Ikastetxeko zuzendari taldea Ordezkagune plataformako arduradunarekin kontaktuan jarri ostean , Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroaren arduradunarekin kontaktuan jartzeko esan omen zaie, bestelako erantzunik eman gabe.
‎Mozal Legearen aurkako elkarretaratze batean aplikatu zioten Mozal Legea Eduardo Gonzalez ekintzaile bilbotarrari. Isunaren aurkako helegiteak jarri ostean , abenduaren 12an pasa zen epailearen aurretik. Magistratuak ontzat eman du Gonzalezek jarritako errekurtsoa.
‎Beren egiteko modua gustuko ez bazuten, isunari helegitea jartzeko adierazi zieten ertzainek elkarretaratzean bildutakoei. Hala egin dute, eta helegite bat bestearen atzetik jarri ostean , abenduaren 12an Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian epaiketa egin zuten. Abenduaren 18ko asteazkenean jakitera emandako sententziaren arabera, magistratuak isunaren aurka eman du epaitza, eta onargarritzat jo ditu Gonzalezek eta bere abokatuak emandako argudioak.
2020
‎Bururatzen zaidan alternatibarik azkarrena bideo dei bat egitea da, sukaldeko mahaian kafe berotu berria jarri ostean . Ezin izango dugu kritikatu uneko tokiaren kafe edanezin hori, berriro ere itzuliko ez garela marmarka esan.
‎" Zergatik?" galdetu nahi nion, baina ez zitzaidan soinurik irten eztarritik. Andoni bere egoeraz jabetu eta, aulkia atzera botaz zutik jarri ostean , Aintzaneri eraso zion. Zezen zaurituak toreroa ezagutu eta zegokion erabakia hartu du.
2021
‎Gizon homosexual baten roletik jo du Sotok bakarkakoan, guraso izateko bideen inguruko zalantzak aletuz: «Baina balantzan jarri ostean mesede eta kalteak/ nire beldurrez ezetz izan zen, ta egin genitun pakeak/ baina berriro ikaratu nau guraso ez izateak». Zalantzak aipatu dizkio bikotekideari, hirugarrenean:
‎Uranioa aberasteko Teheranen programako zentralik garrantzitsuena da Natanz, eta, hain justu, gunean uranio zentrifugatzaile berriak jarri ostean gertatu da ezbeharra. Horiek lehengaia %20 aberasteko ahalmena dute —lehergai atomiko bat egiteko %90 aberastu behar da—.
‎Horrekin batera, alarma egoerak iraun artean" zergen ordainketa atzeratzea" edota herritar eta enpresei eskaini baina erabili gabeko zerbitzuengatik zegokien tasa ez kobratzea erabaki zuten. Pandemia hasieratik" pertsonak jarri ditugu erdigunean, kolektibo zaurgarrienak bereziki", aurretik zeuden beste hainbat krisi ageriagoan jarri ostean , eta haiek guztiak lagundu asmoz.2021eko udal aurrekontuak ere horren isla direla nabarmendu dute baita udal gobernu taldetik; hainbat diru-laguntza deialdi plazaratu ditu Udalak aurten, besteak beste, etxebizitzen alokairurako, merkataritza jarduera berrien inbertsioetarako edota kultur sorkuntzarako.
‎Ospitalean egin genion lehen azterketan ingurutiko deskonexioa, larruazal hotza, hepatomegalia, esplenomegalia, gorputzaren tonuaren galera, gorputz-adarren mugimendu tonikoak eta midriasia aurkitu ziren (odol-presioa 80/ 50 mm Hg eta O2 saturazioa% 93). Bihotz-biriketako gelditzea izan zuen eta, suspertze-maniobrak eginez eta adrenalina eta midazolam jarri ostean , pultsua berreskuratu zuen.
2022
‎Auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak Arana Goikoa auzoan, eta laster auzo horretako ur hoditeria, estoldak eta espaloiak berritzen hasiko da Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin elkarlanean. " Arana eta Arana Goikoa auzoen artean igogailua jarri ostean , Arana Goikoa auzoko irisgarritasuna hobetzeko obrak egitea adostu zuten auzotarrek eta udalak, eta dagoeneko martxan dira", esan du udalak. Orain hasi dituzten lanak Arana Goikoako 17 eta 18 zenbakidun atarien artean irisgarritasuna hobetzeko dira.
‎Baginen, bagara-n ikusgai jarri ostean heldu dira hirurak erakusketa iraunkorraren parte izatera, duela gutxi, beraz. Hiruretan txikiena eta tonu itzali gehien dituena da Cardenasena, lehen begi kolpean soilena, baina ezaugarri deigarriak izan badituena:
‎Ondoren, lurren mugimenduari ekingo diote eta gainazaleko lanekin hasi aurretik, garai bateko meatzeek ekar dezaketen arriskuari begira, bereziki, geosare baten bidez bermatuko dute zelai berriaren egonkortasuna. Zelaiaren azpian geosarea jarri ostean , besteak beste, argiteriarako dorreak eta ureztatze sistema berriak jarriko dituzte. Belar artifiziala egokitzeko lanak lehen fasearen amaieran egingo dira; ureztatze-sarea osatu ondoren, zangen gainean 15 zentimetroko behin-behineko geruza bat zabalduko dute eta horren gainean instalatuko dute futbol-zelaiko belar sintetikoa.
‎Soropil sintetikoa jarriko dute, futbol-zelai berria intentsiboki erabiltzeko aukera bermatzen duena, eta mantentze-lan handirik beharko ez duena. Amaitzeko, argiztapena jarri ostean ekipamenduak jarriko dituzte; tartean, ateak eta banderatxoak, dagozkion zimenduak egin ondoren.
2023
‎Lan honen xede nagusia izan da Eman Hegoak egitasmoari, indarguneak azpimarratzeaz gain, hutsuneetatik hobekuntza-proposamenak luzatzea. Horrela, honako hauek dira, emaitzak marko teorikoarekin eztabaidan jarri ostean , ateratako ondorioetatik egiten ditugun hobekuntza-proposamenak:
‎Ezustekorik handiena McLaren izan da. Austrian autoari pieza berri asko jarri ostean , errendimendua izugarri hobetu dute Erresuma Batutik aurrera. Kontuan hartu beharra dago McLarenena izan zela autorik mantsoena Miamiko Sari Nagusian.
‎Azken-aurreko pausoa eman du EAEko Hezkuntza Legeak. Hain zuzen, urriaren 3an lege proiektuari zuzenketak jarri ostean , horiek eztabaidatzeko lantaldea osatu zuten. Bertan, onartutako zuzenketekin, testu bat ondu dute.
‎Azken sailkatuak garaipena oso garesti jarri ostean , binako berdinketa Agorrosinen
‎Argazki horietako batzuk bildu ditu... eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei erakusketan, eta Euskal Herriko hainbat txokotan erakusgai jarri ostean , Azpeitian egingo dute hurrengo geldialdia azaroaren 13tik 19ra. Foru Ibilbideko udal aretoan jarriko du erakusketa Garaialdek, Elkar-ekin taldeak antolatuta.Azken bost urteetan Irundik igarotzen diren" pertsona migranteen egoera, etorria eta bidea" nahiz Bidasoan sortu den laguntza sarea erretratatzen aritu da Garaialde.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia