2000
|
|
Nondik nahi begiratuta ere, ohitura egiaztatu eta norbanakoen arteko liskarrari aplikatzea epailearen ekintza da, eta ez legearena. Ekitate edo justizia banatzaile horren aplikazioak
|
jarraitu
behar dio, kasu bakoitzean, alderdi baten eta bestearen arteko hari meheari. Ezin legegilearena izan, legegilea baita justizia edo ekitate orokor horren ministraria.
|
|
Fenomenalismoaren noraeza subjektibismoan erortzeko arriskuan zegoen, eta joera honek ez zituen Zirkuluaren partaide gehienak ase. Batzuek Tractatus aren joerari
|
jarraitu
zioten, batik bat bere solipsismoari, baina inork ez zuen idealismoaren tesia onartu, ez baitzuten uste errealitatea adimenarekiko independentea denik. Beste batzuek jarrera antierrealista arbuiatu zuten.
|
|
Akats horrek logika pentsamenduari dagokion zientzia bat dela iriztera darama; hau da, edo pentsamenduaren eragiketa efektiboei edo pentsamenduak
|
jarraitu
behar dituen erregelei dagokiena. Baina, izatez, errealitatean jorratzen diren bezala, pentsamenduaren eragiketen ikerketa psikologiaren beraren eginkizuna da logikarekin zerikusirik ez duena.
|
|
Alta, laztasun hori, geroago, batez ere ezker alderdiaren iritziak —Carnap eta Neurath, batik bat— ikusita, bigundu egingo zen. Eskuin alderdiak, bestalde, postulatu berberekin
|
jarraitu
zuen —Schlick eta Waismann, batez ere—, kontserbadoreak betiko lez, egiaztagarritasun printzipioaren liberalizazio ororen aurka.
|
|
Ikerkuntza zientziaren espiritu honen arabera gidatuz gero, orduan giza aurrerakuntza posible izan zitekeen. Jite ilustratuko tradizio baikor honen ildoa
|
jarraitu
zuen Vienako Zirkuluak, baldin eta ezagutzaren adar guztiak soilik hizkuntza bakar batek zuzenduko balitu, orduan garapena posible izango litzatekeela defendatuz. Hizkuntza hura hizkuntza logikoak eta behaketazko hizkuntzak osatuko lukete, baita hizkuntza fenomenalistak ere hasiera batean.
|
|
Reichenbachek indukzioa ‘probabilitatearen frekuentzia erlatibo’ nozioaren arabera aldarrikatu zuen. Munduak urrats erregular batzuk
|
jarraitu
beharrik ez duela baiestean Humerekin ados, eta, horregatik hain zuzen, etorkizunari buruz zerbait esatea erraza ez dela baiestean, Reichenbachek hori egiteko modua indukzioan aurkitu zuen. Ez zehatz mehatz, baina bai modu probable eta pragmatikoan:
|
|
batetik, filosofiak bere jardueran zientziari begiratu behar ziola baieztatuz, hau da, lan serioan, zehatzean, zorrotzean, etab. Bestalde, filosofiaren zeregina zientziaren kontzeptu eta kategoriak argitzea zela esanez. Machek berak nahiko lukeen bezala lortu ez bazuen ere, hurrengo filosofoek ildo horretatik
|
jarraitu
zuten. Lehendabiziko urratsa, dena den, filosofiaren beraren kontzeptuak argitzea litzateke.
|
|
Orduan fisikariarentzat objektiboa zena filosofoaren arabera behagarria zenarekin bat zetorren. Emaitza hau lortzeko, dena den, bide luzea
|
jarraitu
behar izan zen, ikusi bezala; bide honek filosofian nahiz fisikan ere izan zuen eragina: fisikan, teoria klasikotik erlatibitatearen teoria orokorrera ailegatu zen; filosofian, aldiz, ikusmolde kantiarrarekin hasi eta positibismoan bukatu21.
|
|
balio judizio erlatibo bakoitza gertakari enuntziatu hutsa da, eta, beraz, balio judizio baten itxura osoa galtzeko modu batean adieraz daiteke. Beraz," Grandchesterrerako bide zuzena hau da" esan beharrean," Ahalik eta denbora gutxien Grandchesterrera ailegatu nahi izanez gero,
|
jarraitu
beharreko bide zuzena hau da" esan zatekeen modu berean;" Gizon hau korrikalari ona da" esaldiak soilik esan nahi du minutu jakin batzuetan milia jakin batzuk korritzen dituela, eta abar. Baina, defenditu nahi dudana da, ezein gertakari enuntziatu ezin dela balio judizio erabatekoa izan (edo ezein gertakari enuntziatuk ezin duela balio judizio erabatekoa inplikatu), balio judizio erlatiboak gertakari enuntziatu hutsak direla froga daitekeen arren.
|
|
Ikus dezagun orain" erabat zuzena den errepide a" adierazpenarekin zer esan nahi dezakegun. Uste dut errepidea ikusitakoan edozeinek, beharrezkotasun logikoaz,
|
jarraitu
liokeela, edo ez jarraitzeagatik lotsatuta geratu. Eta halaber, erabateko ongia, deskriba daitekeen gauzen egoera izanez gero, edozeinek —bere gustuak eta joerak alde batera utzirik— halabeharrez egingo luke edo ez egiteagatik bere burua erruduntzat joko luke.
|
|
Edizio honen euskaratzailea Iñaki Iñurrieta da eta bere lana aparta izan da. Guk bere lanari
|
jarraitu
diogu, batzuetan aldaketa gutxi batzuk sartu arren.
|
2001
|
|
Gizarte orok bizirauteko beharrezkoak zaizkion oinarrizko zenbait ardatzi
|
jarraitu
behar dio. Alde batetik, ardatz biologikoa dago:
|
|
Eta ahozko literaturak aldaketarako beta handia ematen du (nork ez ditu ezagutzen, adibidez, Boga boga abestiaren bertsio ezberdinak?). Hala ere, K.a. VII. mendean bertsio kanoniko bat ematen saiatu ziren, nahiz eta errezitatzaileek beraien aldaera propioak sartzen
|
jarraitu
—beste nonbaiten entzundakoak edota beraiek propioki asmatutakoak—, interesgarriagoak iruditzen zitzaizkielako. Gainera, inprobisazioak zirela-eta, inork ez zien rapsodei ezertxo ere aurpegiratzen:
|
|
Materiaren ikuspuntu dinamiko honek ez zuen harrera onik lortu hasiera batean, nahiz eta geroago Oersted eta Faraday moduko zientzialarien gain eragin garrantzitsua izan zuen. Kantek bere garaiko zientziaren aurrerabidea zehazki
|
jarraitu
zuen; zahartzaroan, kimika eta elektromagnetismoaren arloen hastapenak lantzen zituzten liburuak irakurri zituen. Zientzia berri hauek bere ikuspuntu dinamista baieztatuko zutela pentsatzen zuen.
|
|
Hitzaurre berrian zientziaren ibilbide segurua aurkezten du eredu gisa. Kant bere lehen lanetan Natur Zientziaz interesatu zen gehienbat, eta zahartzaroan ere zientzien garapena arretaz
|
jarraitu
zuen. Zientzia modernoak oinarri seguruekin aurrerantz era emankorrean garatzeko zuen gaitasun hori bera zen harrigarria beretzat.
|
|
Lehena ‘ignava ratio’ da, arrazoimen alferra. Esperientziaren bide amaigabean lanean
|
jarraitu
beharrean izadiaren ikerketa punturen batean bukatutzat emango luke. Edo nitik hilezkortasunera jotzen du subjektuari buruzko esperientziaren jarraipena ukatuz.
|
|
Metodoari dagokionez, filosofoek naturalista edo zientifikoa
|
jarraitu
dute. Naturalistak arrazoimen komunean du konfiantza, eta zientzia alde batera baztertzen du.
|
2002
|
|
Egongo dira, jakina, batere interesik eduki gabe, ohore hutsak bultzatuta eta ongizate publikoaren mesedetan lan egiteko prest dauden administratzaileak; hala ere, egindako lanagatik soldata bat jasotzen duenak baino lan hobea egin balezate ere, ez litzateke lan hori inoiz enpresaburu batek egin dezakeenaren mailara iritsiko. Lanpostu batek ematen duen botere eta autoritatea atsegin izatea ez baita beti izaten lanpostu horrek dakartzan neke eta deserosotasunak atsegin izatearen pareko; ez da gauza bera, halaber, lanpostu bat atsegin izatea berritasunaren xarma gordetzen duen bitartean eta berritasun hori agorturik, lanean
|
jarraitu
beharra dagoenean. Horrez gain, zuhurtziarik eta interesik ez dagoenean, erraza da lanaren zeregin egunerokoak alde batera uztea.
|
|
Errusian zen bitartean, Jeremy Benthamek hogeita bat" Gutun Panoptikoen" bilduma idatzi zuen, ideia landuz, eta horiek Ingalaterrara bidali zituen. Jeremy Bentham 1788an itzuli zen Londresera, eta Samuelek 1790ean
|
jarraitu
zion. Atzera Londresen zeudenean, urte asko pasatu zuten elkarrekin eskemari buruz lan egiten.
|
|
Bi anaiek makina horien modeloak eraikitzeko lantegi bihurtu zuten beren etxearen zati bat. Eraikuntza Panoptikoa testuinguru industrialari lotuta asmatu bazen ere, Jeremy Benthamek horrek espetxe gisan zuen indarrean jartzen
|
jarraitu
zuen arreta, eta britainiar gobernua honen diseinuan interesatzeko kanpaina luzea izango zenari ekin zion. 1796an Samuel Benthamek Itsas Lanen Goi Ikuskari postua hartu zuen eta, horrenbestez, denbora gutxiago zuen eskema
|
|
Panoptikoari eskaintzeko; hala eta guztiz ere, Jeremy Benthamek luzaz
|
jarraitu
zuen proiektuan lan egiten. Azken buruan eskemak porrot egingo zuen, eta Londresen Panoptiko bat eraiki eta zuzentzeko proposamena ukatu ziotenean Jeremy Benthamek gobernuaren ordaina jaso bazuen ere, honenbeste denbora eta lan eskatu zion proiektu garatu eta idiosinkratikoaren porrotak etsipen handia sortu zion.
|
|
Berorrek eta Batzar Nazionalak ere berdin pentsatzen badute, utziko didate, beharbada, nire ametsa aurrera eramaten. Hala ere, besteren bati emango baliote proiektua burutzeko ardura, liburuan aurkituko ditu, Jauna, hark
|
jarraitu
beharreko argibide eta agindu guztiak.
|
|
Eta ekimen honen harira, filosofia garaikidean eztabaidagai zentral bihurtu den testu klasiko hau argitara emateko beharra eta aukera ikusi genuen. Liburua editatzeko orduan, zuzenbidearen soziologiaren ikuspegitik eta Larraitz Ugarteren eskutik, Panoptikoak utzitako itzalaren aztarnak
|
jarraitu
nahi izan ditugu, idazlanari sarrera emateaz gain kartzelaz gehiago jakin nahi duenari zenbait argibide emanez. Testuaren itzulpena egiteko originalaren bila genbiltzala, hitzaurrean Bentham Project eko kide den Catherine Pease Watkin ek azaltzen duen autore nahasketarekin egin genuen topo.
|
|
Hemen aurkeztutakoak presoen erreforma erdiesteko
|
jarraitu
beharreko printzipio, eginbide eta baliabide nagusiak biltzen ditu. Oro har, ikuskaritza orokorraren eta kontratuzko administrazioaren komenientziaz hitz egin dugu, horrek eragiten baitu espetxeetako segurtasuna areagotzea eta, bide batez, ekonomia halako bat erdiestea ere.
|
2003
|
|
Zaharrena izanik, onura handienen sorburu da guretzat, nik behintzat ezin baitut gaztetasunera heldu berriarentzat maitale ona baino onura handiagorik aipatu, ezta maitalearentzat maitea baino. Ederki bizi nahi duten gizakiek
|
jarraitu
behar duten araua ezin baitu ez sendiak, ez ohoreek, ez aberastasunak, ez beste ezerk maitasunak bezain ederki irakatsi. Eta zer da diodan hori?
|
|
Eta bertsotan ere zerbait esatea bururatzen zait, bera dela gizakiengan bakea, itsasoan barealdia, haizeen baretzea eta kezketan loa dakarrena. ...intsuentzat, miresgarri jainkoentzat, ez dutenentzat inbidiagarri, jabetza zorionekoentzat; fintasun, luxu, leuntasun, grazia, desira, nostalgiaren aita; gizaki onekin arduratsu, gaiztoekin axolagabe; nekean, beldurrean, nostalgian, hitzaldian lemazain, marie nel, alboko soldadu eta salbatzaile onena; jainko eta gizaki guztien apaingarri; gidari ederren eta onena, gizon orok himnoak ederki abesten
|
jarraitu
behar diotena, berak jainko eta gizaki guztien adimena liluratuz abesten duen odan parte hartuz.
|
|
Azkenean joniarretako batzuek, arratsa zenez, afaldu eta gero —orduan udara zenez— kamainak d aterata, freskuran lo egiten zuten aldi berean bera zaintzen zuten ea gauean zehar ere zutik jarraitzen zuen. Eta berak zutik
|
jarraitu
zuen egunsentia etorri eta eguzkia atera arte. Gero alde egin zuen, eguzkiari otoitz egin ondoren.
|
|
Sokratesek beraz, haiei lo eragin ondoren, jaiki eta alde egin zuen, eta berak, ohi zuen bezala,
|
jarraitu
omen zion. Eta Likeora35 helduta, garbitu eta besteetan bezala pasatu omen zuen gainerako eguna, eta horrela pasatu ondoren arratsalde aldean etxera erretiratu zen deskantsatzera.
|
|
Atenasera itzulita, bere maisu jarduna
|
jarraitu
zuen Akademian 347an hil arte.
|
|
Elektrizitatearen lehen ikertzaile multzo bat XVII. mendeko jardunbideari
|
jarraitu
zitzaion, eta, ondorioz, erakarpena eta marruskadurazko generazioa hartu zituen funtsezko fenomeno elektrikotzat. Aldarapena bigarren mailako efektu gisa hartzera jotzen zuten (XVII. mendean zehar errebote mekaniko motaren bati egotzi zitzaion aldarapena), eta aldi berean eroapen elektrikoari —Grayren efektu aurkitu berriari— buruzko hala eztabaida nola ikerketa sistematikoa ahal bezainbeste atzeratzera.
|
|
Eta are garrantzitsuagoa, batik bat Aepinus i zor zaizkion funtsezko aldaketen ondoren bakarrik irabazi ahal izan zuen Franklinen teoriak paradigmaren baldintza den adostasun orokorra. Eta orduan ere, elkarren ondoan teoriaren bi formulazio egoten
|
jarraitu
zuten: Franklin Aepinusen fluido bakarraren forma eta bereziki Symmer i zor zaion bi fluidoen forma.
|
|
Ikus dezagun Boltzmannen kasua; hura baino zientzialari handiago gutxi dago. Baina zaila da esatea bere handitasuna iraultza handiago bat hastean datzala, neurri handi batean Maxwellek egindakoarekin
|
jarraitu
baitzuen. Haatik, ‘zientzialari arrunta’ izatetik ahal denik eta urrunen egon zen:
|
|
Irizpide ‘objektiboen’ errezitaldi baten bidez, zientzialari sortzaileek eta hiritarrek oro har zientziaren atalik zurrun eta aurreratuenetan ere hautatzeko duten eskubidea ezkutatzen du ipuinak, eta era horretan handikiak babesten ditu (Nobel saridunak, laborategi zuzendariak, hezitzaileak...) masetatik (ezjakinak, esparru ez zientifikoetako adituak, beste esparru batzuetako adituak): zientzi erakundeen presiopean egondako (heziketa prozesu luzea
|
jarraitu
baitute), presio horri men egindako (beren azterketak gainditu baitituzte) eta orain maitagarrien ipuinaren egiaz guztiz konbentzitutako hiritarrak bakarrik hartzen dira aintzat. Horrelaxe lortu dute zientzialariek beren buruak eta mundu osoa beren lanbideaz tronpatzea, baina benetako desabantaila txikienarik ere gabe:
|
|
Zu harritu egiten zara doktrina pitagorikoaren hain jarraitzaile gutxi dagoelako, baina ni harritzen nauena da orain arte hura bere egin eta
|
jarraitu
duen nor edo nor egon izana. Ezin izango dut inoiz nahikoa miretsi doktrina horri heldu diotenen eta egiazkotzat onartu dutenen zorroztasun bikaina; adimenaren indar soilaren bidez halako bortxaketa egin baitiote beren zentzumenei, sentipen esperientziak argi eta garbi aurkezten zienaren aurkakoaz arrazoimenak hitz egin ziezaiela nahiago izanez.
|
2004
|
|
Azken batean, gaur egun segurtasuna eskaintzen duen zientzia fisiko matematikoa, makina bat sinesmen oso eztabaidagarriren jatorria, Descartesekin indartzen den ereduan datza. Husserlek aipaturiko Cartesiar meditazioetan adierazten duen moduan, Descartesentzat berez ulertzen den gauza da zientzia unibertsalak eredu deduktiboa
|
jarraitu
behar duela.18 Baina esan al daiteke honekin Descartesek zientziaren nagusitasunaren aldeko fundamentalismoaren zuzia iziotzen duela. Murriztu litzateke ezagutza beti zientziara eta arrazoi matematikora?
|
|
Bera izan zen ideien munduaren eta mundu materialaren arteko bereizketa ezarri zuen lehena, eta honek markatu du gerora begira arrazoimenari buruzko hausnarketa mendeetan zehar. Descartesek ildo horri
|
jarraitu
zion, baina urrundu egingo zen berarengandik aspektu garrantzitsu batean. Platonek razionaltasuna ideien mundu horretara murrizten zuen, mundu sentigarria, materiala, bere ukazio modura ulertuz, eta Descartes mundu material hori ere bertan txertatzen ahaleginduko da.
|
|
Horretarako ez da alferrik izango bere zalantza prozesuaren lehen urratsetara bueltatzea eta gogoratzea mundu fisikoaren existentzia auzitan jartzeko
|
jarraitu
duen haria. Han bi argudio bereizi ditu:
|
|
Xavier Zubiri dugu galdera horiei erantzuteko bide berri emankor bat proposatu zuena, J. L. Arangurenek, I. Ellacuriak eta bestek gero modu batean edo bestean
|
jarraitu
dutena. Datozen orrialdeetan Zubiriren pentsamendua laburbiltzen ahaleginduko gara.23
|
2005
|
|
Exonomastika kontuetan Euskaltzaindiak emanikako arauei
|
jarraitu
zaie beti (ikus 76 eta 82 arauak, www. euskaltzaindia.net), hainbat idazle klasikoren aipuak egiteko tenorean. Horien izendazioa zehaztu gabe egon denean, Euskaltzaindiak ezarritako irizpide orokorrei egin zaie men.
|
|
Gizakiek denbora luzez
|
jarraitu
ahal izan zuten animalien moduko biziera bat eta, hain zuzen, hauxe frogatu dute berritan aurkitutako haur basatien adibideek. Lehen hitza ahoskatu zuena, gizaki izatera iritsi zen lehenengoa izan zen.
|
|
Kontua hemen historia unibertsalaren zereginetako bati buruzko hausnarketa egitea da. Bertan, aurrenik, nazioen eta arrazen ahaidetasun askotarikoari
|
jarraitu
zaio, baita ere hauen elkarrenganako ohizko eraginari, hauen hobetzeari eta hondatzeari eta, honekin, inoiz geldi ez dagoen lantegitik behin eta berriz forma berriak sortzen dituen naturaren beraren aktibitateari. Jarraian, gizakia eta bere baitan espresatzen den ideiaren handitasuna begi bistara ekartzeko ahalegina egin da.
|
|
Humboldtek" hizkuntzaren estudio entziklopediko" hori dela eta eskaintzen digun erreflexio garrantzitsuenetakoak —bere betiko antropologiarekin gertatzen zen bezalaxe— hark
|
jarraitu
lukeen" metodologia konparatiboarekin" du zerikusia. Esan beharra dago, ezer baino lehen, antzeko zerbait esan zuela jada G. W.
|
|
Gizaki bat osatzen duten ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak, jakina, baina honek ez du esan nahi hauen artean sailkapen bat egiterik ez dagoenik edota egin behar ez denik. Alderantziz, pertsona bakoitzak bere humanizazio prozesuan bere bideari
|
jarraitu
behar baldin badio, honela ikusi dugu jada, jakin egin behar du bere baitan nor den eta berez zer den. Metodo konparatiboa, honela, beharrezko tresna bezala ageri da, bai funtsezko ezaugarri horiek identifikatzeko bai bakoitzari garapenerako erreferenteak eskaintzeko.
|
|
Ezaguna den hizkuntz erreserba guztia konparatu behar dugu, hain zuzen, arrazoimenak irudikatzen duen gizakiaren natura osoarekin eta historiak erakusten dizkigun bere leinu ezberdinen patu guztiekin. Ikuskera hau apenas hartu da kontuan orain artean, eta are gutxiago
|
jarraitu
zaio berari behar bezalako puntu bateraino.
|
2006
|
|
Dena dela, badago desberdintasun aipagarri bat bien artean. Aristotelesen ikuspegian gizaki bertutetsua eredu bat da, besteok
|
jarraitu
behar dugun eredua, hain zuzen ere. Horregatik, Aristotelesen kezka nagusia da gizaki bertutetsu eredugarria identifikatzea.
|
|
Lenin tiranoa, ideal hori gauzatzeko benetako mugimendu politikoa abian jarri zuena, ohartuki
|
jarraitu
zitzaion Marx intelektualaren irakaskuntzari. Honek, bere aldetik, aplikazio politikoaren kariaz, halako eran aldatu zuen Hegel filosofoaren gogoeta, non ideal utopiko izateari utzi eta tiranoek aintzat hartzeko moduko teoria politiko bilakatu baitzuen, aholku zehatzez betea.
|
2007
|
|
bertan eztabaidatzen ziren geroago Biltzarrean erabakiko ziren auziak593 —gobernu txikia ere deitu izan dira horregatik594—, bertan saritzen ziren —Homerorekin bezala, jaki gehigarriekin eta ohorezko aulkiekin— herritar ohoretsuak595, bertara gonbidatzen ziren heziketan aurrera zihoazen gazteak —ikas zezaten gizarte izaten—596, bertan eraikitzen ziren gizarte bizitzan hain garrantzitsuak diren adiskidetasuneta elkartasun sareak597 Horregatik ziren bazkari elkarte horiek Espartako Estatuaren oinarria; areago, bazkarietan esku hartu ahal izateak, bazkariak hornitzeko gaitasun ekonomikoa izateak eskaintzen zituen herritar eskubideak —edo, alderantziz, kentzen—598 Esanguratsua ere bada elkarte horiek gudarostean bertan sortzea, hots, gudariek gerran —elkartasuna, adiskidetasuna eta grina areagotzeko— egin ohi zuten bazkari komunaren errepikapena izatea599 Esparta errealitate politiko berezia izan zen arren —bertako egitura zahar batzuk beste leku batzuetan galdu baziren ere—, polis gehienetan ez zuten bazkariaren ohitura galdu: aristokraziak bezala, herri subiranoak sinposioak eta jaiak ospatzen
|
jarraitu
zuen.
|
|
Baina, halere, sakabanatuta
|
jarraitu
zuen giza abereak: ez zeukan hiriak sortzeko ahalmenik.
|
|
Beraz, munduaren ordenamendua ez zen amaitu izarrekin eta planetekin: gero ere, izaki bizidunekin eta giza aberearekin
|
jarraitu
zuen mugimendu kosmogoniko berberak. Protagorasek bultzatzen du jauzi hori:
|
|
Artea bera, arteari buruzko gogoeta, ez zen izan artisten baita baitako eztabaida; aitzitik, matematikariek, geometrek eta filosofoek oso gertutik
|
jarraitu
zituzten gogoeta haiek:
|
|
Horrekin, alabaina, bukatzera nator. Espero dut garbi utzi izana, ez dugula" Hizkuntza eta hezkuntza" gaia beste askoren arteko gai posible bat bezala bakarrik aukeratu eta, modu berean, ez diogula ere horrekin haize bati —bereziki filosofiatik guregana etorritako haize bati—
|
jarraitu
. Gu hemen, egiaz, gure espazio propioenean gaude, hau da, hezkuntzaren baitako gure erantzukizunaren espazioan.
|
|
Testuinguru honetan, eta arestian aipatutako Ortega Gasseten hitzak komentatzerakoan, zera dio Chamizok: " Gizakiak hizkuntzaren bidez jasotzen dituen sozializazioa eta hominizazioa, ez ditu hizkuntza abstraktuaren bidez jasotzen baizik eta ama hizkuntzaren bidez" 146 Hori osatuz esan dezakegu, ondoren, enkulturazioa ere —gizabanakoak bizitza forma kultural jakin batzuk eskuratzeko
|
jarraitu
beharreko prozesua— hizkuntza ren beharrean dagoela. Gogoratzekoa da, horren haritik, gizakia hizkuntzari esker dela" animalia kulturala", alegia," hizkuntzaren artikulazio sinbolikoari esker" —honela Ortiz Oses— ahal duela gizakiak" mundu kultural" bat eduki, zeinak egiaz berarentzat" bigarren natura bat adierazten duen" 147 Hizkuntzaren esanahi eta zeregin berezi horren lekuko dira, ere, Deweyren honako hitzak:
|
|
Hitz egite horren maila jaits daitekeela —berori berriketa hutsean bihur daitekeela— beste aldea da, zeinari egiaz aurre egin behar zaion. Hitz egitea benetako jarduera da, bai, baina ez berori oposiziorik gabeko bide ezagunetan gertatu ohi denean, baizik eta hitz egite horrek —ekintza ausartaz— zinez itxura ahoskaezina duenari, egiaz, ahoskatutako zati bat —agian ustel irteten den zati bat— irabazten dionean, zeinaren gainean zerbait eraikitzen
|
jarraitu
ahal izango den.
|
|
3 Hemendik bertatik, eta aurrera
|
jarraitu
aurretik, begirada bat botako diegu pentsatze monologikoaren formei. Gizabanakoak ideia bat garatu dezake.
|
2008
|
|
Hala ere, Madiganek planteaturiko zailtasunari ondokoa erantzun lekioke: substantzia ez da genero bat, eta genero bat ez izanik, hari buruzko zientziak ezin dio zientzia frogagarrien eskemari
|
jarraitu
; eta jakituriak edo filosofia lehenak ez badio zientzia frogagarrien eskemari jarraitzen, orduan bere ikergai ezin daitezke izan existitzen ez den genero baten akzidenteak edo berezko ezaugarriak. Aitzitik, IV 2an Aristotelesek garaturiko irtenbideak adierazten du, hain zuzen, filosofia lehenaren gunea eta zientzia partikularrena guztiz diferenteak direla, betiere kontuan hartuta hartan ere, ikergaiari dagokionez, nolabaiteko batasuna ematen dela, bere ikergaia substantzia den aldetik.
|
|
VII 12, 1038a16 pasartean Aristotelesek ondoko hau baieztatzen du: "... etengabe
|
jarraitu
behar da, harik eta desberdintasunik ez duen espeziera iritsi arte;[...] agerian dago desberdintasun azkena gauzaren substantzia eta haren definizioa izango dela". Beraz, gauzen printzipioak espezie azkenak dira, eta ez generoak.
|
|
I 3 atalean zehar, Aristotelesek Tales Miletokoaren ura, Anaximenesen eta Diogenesen airea, Hipasoren eta Heraklitoren sua, Enpedoklesen lau osagaiak (alegia, lurra, ura, airea eta sua), Anaxagorasen homeomeriak eta (I 4 atalean) Leuziporen eta Demokritoren atomoak aipatzen ditu kausa materialaren eredu gisa. Aristotelesen analisiaren arabera, kausa materiala errealitateen mugimendua eta aldaketa azaltzeko nahikoa ez zela ikusita (materiak ezin baitu bere mugimenduaren kausa izan), filosofoek ikerketa
|
jarraitu
eta kausa eraginkorra aurkitu omen zuten. Aldi berean, gauzak beren edertasunera eta ordenara iristeko gaitasuna azaldu nahian, Anaxagorasek Adimena ezarri zuen, eta unibertsoan edertasuna eta ordena ez ezik, itsuskeria eta desordena ere badaudela kontuan hartuta, Enpedoklesek bi printzipio eraginkor aurkari ezarri zituen, alegia, Adiskidetasuna (ongien kausa) eta Gatazka (gaitzen kausa).
|
|
Filosofia analitikoa (eremu anglosaxoniarrean kokatutakoa) azterketa linguistiko eta logikoa erabiliz saiatu zen arazoak ebazten. Filosofia kontinentalak (Europako kontinentean bereziki) lan filosofiko tradizionala
|
jarraitu
zuen: argitasuna eta soluzioak baino gehiago sakontasuna eta originaltasuna bilatzen zen.
|
|
Zoritxarrez ezin dugu hemen laugarren kapituluaren zehaztasunekin
|
jarraitu
, oso luze joko bailuke. Beraz, ondorioa besterik ez dugu aipatuko:
|
|
Baina eztabaida horrek markatu zuen etorkizuneko garapen filosofikoa. Frankfurteko Eskolakoek ere eztabaida
|
jarraitu
zuten.
|
|
Horrela hasi zen Pantheismusstreit (panteismoari buruzko polemika) deitutakoa. Eta horri Atheismusstreit (ateismoari buruzko polemika) deitutakoak
|
jarraitu
zion; horren ondorioz, Fichtek lanpostua galdu zuen. Mendelssohnek Kanten aurka egin zuen, Kantek dena analitikoki tratatzen zuelakoan, hau da, edozer gauza aztertzeko dena zatitzen zuelakoan; Kanten aurka, Spinozaren ikuspuntua defendatzen du Mendelssohnek:
|
|
1797ko urtarrilean Frankfurtera joan zen Hegel; bere laguna Holderlin han zegoen bizitzen. Holderlin Jenan egon zen eta Fichteren eskolak
|
jarraitu
zituen. " Urteil und Sein" (Judizioa eta izatea) tituluarekin ezagututako orri bat idatzi zuen Holderlinek.
|
2009
|
|
" Lana banatzen hasten den momentutik, bakoitzak badu ezarri egiten zaion eta utzi ezin duen jarduera esparru propioa: ehiztari, arrantzale edo kritikari da, eta horrela
|
jarraitu
du ez baditu bere bizitzeko bitartekoak galdu nahi; baina gizarte komunistan, aldiz, ez du bakoitzak bere jarduera esparru esklusiboa, bere desioaren arabera ekin baitiezaioke edozein lan motari, gizarteak produkzio orokorra arautzen baitu eta egingarria bihurtzen da horrela niretzat gaur honako hau, bihar beste hura, goizean ehizara joatea, bazkalostean arrantzan ibiltzea eta ilunabarrean ganadu... Komunitate aske bat, ezeren aurretik, norbanakoen" asoziazio askea" da!
|
|
Beraz, has gaitezen, bada, Kantengandik abiatuta, arrazoimena ahultzen edo zikintzen
|
jarraitu
duen korrontetik, izpirituaren filosofiatik. Hegelek, eta gero Marxek, bide bat hartuko dizute, arrazoimenera historia eta klaseen arteko borroka txertatuz.
|
|
Marxek, iraultza datorrela esatean, zientzia egiten ari dela uste du. Bost axola proletarioak sufritu duena; gehiago, beharrezkoa izan da, historiaren logikari
|
jarraitu
diolako. Ez baita ahaztu behar Marx hegeliarra dela.
|
2010
|
|
Agerikoa da San Tomasi
|
jarraitu
ziola Suarezek bere azalpenetan. Metodologia eta eskemaren aldetik, beraz, eskolastikoaren kide da Suarez.
|
|
Karlomagnorekin ezarritako theodisca lingua delako kontsiderazioa, finean, alemaniarrek euren burua hizkuntza komunitate bezala atzematearen ondorioa da, ze beroriek egiaz ama hizkuntzan bat egiten dutelako eta duten heinean ezagutzen dira herri bezala. Ez da harritzekoa, beraz, pentsamendu horrek aurrerantzean ere lehen mailakoa izaten
|
jarraitu
badu, eta ezta ere alemaniarrek gaurdaino funtsean hizkuntza komunitate beraren kide direla sentitu badute. Horrela, bada, alemaniarra da Europako herri bakarra, zeinek bere burua —herri bezala— bere ama hizkuntzaren arabera izendatu duen [Ikus L. Weisgerber, 1949:
|
2011
|
|
Horregatik estetika europar eta japoniar diferenterik egon liteke (horien subjektua historiko eta aldagarria da), baina zientzia europar eta japoniar diferenterik ez (subjektua transzendentala da); bestela esan, estetikan mundua subjektual subjektiboki begiesten eta espresatzen dugu (esate baterako kategorien, eta hortaz unibertsaltasunaren aurrebaldintzen, aplikaziorik gabe), zientzian subjektual objektiboki atzematen eta formulatzen dugu. Aski orain laburpen horrekin,
|
jarraitu
ahal izateko. Subjektu transzendental kantiar hori, formal hutsa eta ez substantziala (cartesiarki), bere funtsezkotasun oinarrigin eta hustasunik garbienera Husserlek eraman gura izan du bere fenomenologiarekin.
|
|
1974an heldu zen Bigarren poema liburua. Obra horretan Letek poetaren rola aztertzen
|
jarraitu
zuen, baina aurreko lanarekin konparatuta poesia askoz ere intimoagoa, barnerakoiagoa osatu zuen. Frantziako filosofia existentzialistaren eraginez, poetak tarte handiagoa eskaintzen zien bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetei.
|
|
Heideggerrek, Alderdiaren barruan izan dituen diferentzien gainetik, aliatuek Alemania okupatu eta gerra bukatu arte Alderdi Nazional-Sozialistako bazkide izaten eta kuota ordaintzen
|
jarraitu
du. Are, ezerk ez du adierazten, pentsamendu eta sentimenduan ere ez duela bere heriotzara arte nazional-sozialista izaten jarraitu.
|
|
Heideggerrek, Alderdiaren barruan izan dituen diferentzien gainetik, aliatuek Alemania okupatu eta gerra bukatu arte Alderdi Nazional-Sozialistako bazkide izaten eta kuota ordaintzen jarraitu du. Are, ezerk ez du adierazten, pentsamendu eta sentimenduan ere ez duela bere heriotzara arte nazional-sozialista izaten
|
jarraitu
.
|
|
(Walter Benjamin ere, bere lagun Gershom Scholemekin, tradizio judu herritarraren estudioan permatu da). Antonio Machado semeak herriaren filosofiaz, herriaren poesiaz interesatua
|
jarraitu
du eta hainbat poesia ondu du forma herritarretan. Antonio Machado poeta del pueblo dio Tuñon de Lararen izenburuak.
|
2012
|
|
Bigarren jarrera axolagabea da: ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzea, gauzek lehen ziren bezalakoak izaten
|
jarraitu
behar dutela pentsatzea. Jarrera erreaktiboa da, ezer ez da aldatu behar, ondo bizi gara, zer nahi dugu (edo dute, hobe esanda).
|
|
" Hala ere, justizian gaude, inoiz ez dut esan aurkakoa". Eta justiziari berari dagokio
|
jarraitu
egin behar dela: " Jarraitu behar dut, ezin dut jarraitu, jarraituko dut".
|
|
Eta justiziari berari dagokio jarraitu egin behar dela: " Jarraitu behar dut, ezin dut
|
jarraitu
, jarraituko dut".
|
|
Filosofiarik gabe ez dago iraultzarik. Marxek berak filosofiak mundua interpretatzeaz gain aldatu ere egin behar duela esan zuen; ildo horri
|
jarraitu
izan diote beti ezkerreko hegeliarrek.
|
|
Eta ontologia matematika da. Hori azaltzeko eskaintzen duen argudiaketa luzea
|
jarraitu
nahi ez duenak, azalpenaren laburpen bat irakurtzeko aukera du lehenengo manifestuan (1989).
|
|
Bertan, fenomenologiaren kategoriak oso modu zehatzean aztertzen dira. Hor ere, arestian esan bezala, bere argudiaketa luze eta sakona
|
jarraitu
nahi ez duenak, azalpen horien laburpen bat irakur dezake, oraingoan bigarren manifestuan (Badiou 2009a, bereziki 2, 3 eta 4 kapituluetan, 29). Heytingen aljebraren printzipio orokorrak bigarren manifestuko ohartxo batean agertzen dira (ikus 8 oharra, 123 or.). Bost erregela besterik ez ditu Heytingen egitura horrek.
|
2013
|
|
Bitxia da arrazoi sinple batengatik: arima librea dela esan orduko, berehala proposatzen dizkigute
|
jarraitu
beharreko bizitza ereduak (Jesukristo, santuak, mojak, apaizak, misiolariak, profetak, Mahoma...), berehala baliatzen dira hezkuntzaren tresnez jendea (arimak) bideratu nahian. Horrek esan nahi du arimak ere determinazioaren partida jokatzen duela:
|
2014
|
|
heriotzaren iragarpena. Jarraian, eraztunak bide bera
|
jarraitu
behar du, eta jatorrira itzuli behar du, suaren eta uretako ninfen bidez; musikak batzuk eta besteak lotzen ditu, askotan entzundako melodietatik bat batean bat nagusitzen da eta besteak menperatzen ditu. Emakume batek du melodia horren jabetza, baina emakume hori ez da Brunnhilde, Sieglinde da.
|
|
Neure alaba, Tristan eta Isoldek patu triste bat izan zuten. Hans Sachs argia izan zen eta ez zuen inondik ere Marke erregearen zoria
|
jarraitu
nahi izan. Zuretzako gizon egokia aurkitzea zori hutsa izan zen.
|
|
Are gehiago, ez al dute amaierako nota hutsen eta lehergarrien akatsek erakusten iristear dagoen Brunnhilderen eta Siegfrieden maitasunaren porrota? Duoaren ‘akats’ hori, bere horretan, egiturazko akats bat da15 (Ordea, duo horren barne egitura hirutarra zehaztasunez
|
jarraitu
genuke: dinamika guztia Brunnhilderen aldean dago, birritan aldatzen du bere jarrera subjektiboa, nahiz eta Siegfriedek berdina izaten jarraitzen duen.
|
|
Opera burgesentzako arte bat zen; tresnentzako musika artistentzako artea zen. Operak genero funtzional bat izaten
|
jarraitu
du, gero eta publiko zabalagoa izan du; gainontzeko musikak musika ‘puruak’ bihurtu dira, funtzio guztiak ukatu dituzte eta sortzen zituen artistaren kontzientzia asetzea izan dute soilik helburu.
|
|
Gizon eta emakumeen aldaketak belaunaldiz belaunaldi gertatu beharrean, jauziak zirkuluan gertatuko balira bezala da, nahiz eta egitura, bere baitan ireki ordez, jainkoen ilunabarrera arte ixten den. Hara, edozein kulturaren oinarri diren pertsonen arauak
|
jarraitu
ez dituzten jainko batzuk; aita batek bere alaba beste gizon bati ematen dio ezkontzeko, neba batek arreba aldatzen du. Wotan ahalegintzen da, bere bidaia errarian, emakume batekin, hilkor arrunt batekin, umeak egiten.
|
|
3 Azkenik, eta gaur egunera arte
|
jarraitu
du kontuak, bada musikaren eta filosofiaren arteko eztabaida bat. Egia da hiru eztabaidek dutela lotura:
|
|
Bere jatorrian, XVII. mendearen hasieran, gorteko festa bat zen, printzeak eskaintzen zuen luxuzko dibertsioa bere handitasuna erakusteko. Ordainpeko publikoarentzat irisgarria izan zenean ere, erregeen eta printzeen babespean garatu zen XVIII. mendearen amaierara arte; handikeriaren eta luxuaren manifestazio prestigiotsuena izaten
|
jarraitu
zuen haientzat; makineriarekin, dekoratu ezberdinekin, bakarlariekin, abesbatzekin, dantzariekin, orkestrarekin, opera existitzen bazen haien diruarengatik eta babesarengatik zen. Oso azkar bihurtu zen hiriko gizarteetako denbora pasa, baina denboraldi osorako palkoa alokatuta edo gortearentzat gordeta ez zeuden lekuak erosita espektakulua finantzatzen zuten arren, denbora luzez erregea libertitzen zuenarekin asebetetzen ziren:
|
|
Egia zen, handia zen opera masentzako artearen tradizioan mantendu nahi zutenen erresistentzia. Mahlerren adibidea
|
jarraitu
zutenen arreta eta suhartasuna gorabehera, urte luzez antzoki liriko asko eta ez soilik probintzietako eszenatoki txikiakzurrunak izan ziren eta sineste osoa izan zuten erdipurdiko adierazpenekiko.
|
2016
|
|
Eta ezaguna da, gazteok lantegi kooperatiboak sortu ahal izateko aurrebaldintza heziketa hori izan dela. Beharbada gutxiago aipatzen dena da, kooperatibak sortu eta indartu eta gero ere Arizmendiarrietak hil arteko guztian
|
jarraitu
duela gogo horri bizirik eutsi eta beti biziberritu beharra dagoela eragoten. Inoiz ez da nekatu sermoietan, 315 TU aldizkariko artikulutxoetan, ospakizunetako hitzaldietan, langileekin solasetan, bakoitzaren golkoan sutxo hori hauspotzen eta hauspotzen.
|
|
lurrazalaren gaurko tankera denboraren poderioan joan da emeki emeki zehaztuz, eta faktoreak egungo arruntak berak izan dira lehenago ere (euriak, haizeak, hotz-beroak, ur korronteak, sedimentazioak). Teoria hori
|
jarraitu
eta berretsi du Ch. Lyellek, horren metodoak asko irakatsi baitio Darwini(" autoritate handia", aitortzen du). 5 Mentalitateen eraldakuntza denaz bezainbatean, mundua nondik nora holakotua den galdera sortzeak berak, hori zeharo bestelakatu du:
|
|
Kropotkinek The Nineteenth Century berean publikatu ditu estreina, 1891n hasita, Huxleyri erantzuneko bere tesiak; hurrengo urteetan Naturaz eta moralaz gogamendu berriak publikatzen
|
jarraitu
du, moral anarkistaren h. d., soil gizatiarrarenak haren iritzianoinarri naturalak ikusarazi asmoz (1889, La moral anarchiste; 1902, Mutual Aid: A Factor of Evolution; 1924, Ethics:
|
|
Erreplikatzaileak ez ziren existitzera bakarrik mugatu, beren buruak gordeko zituzten edukiontziak eraikitzen hasi ziren, existitzen
|
jarraitu
ahal izateko bitartekoak. Aurrera egin zuten erreplikatzaileak barruan bizitzeko bizirauteko makinak eraiki zituztenak izan ziren (49).
|
2021
|
|
Ni bhum aren parte gisa jaio nintzen. Bhum hori hiltzean hilko naiz[...] Bhum honetako beste ororekin jaio nintzen eta horiekin
|
jarraitu
behar dut" (Mies eta Shiva 2014: 189).
|
|
Teorikoki ez ezik, praktikoki ere emakumeak independentzia maila altuagoa lor zezan hainbat borroka garatu zituzten. Kontratu heterosexualak indarrean
|
jarraitu
bazuen ere, hainbat eskubide zibil, politiko eta sozial gauzatu zituzten. Sufragiorako eta parte hartze politikorako eskubideaz gain, gerraosteko ongizate eta babes sistema publikorako oinarriak finkatu zituzten:
|
|
Zetkinen kasuan, produkzio harremanak irauli eta emakumea bertan txertatzeko apustua egiten zuen. Zeregin erreproduktibo eta ‘baliogabeetan’ iltzatuta
|
jarraitu
beharrean, ‘langile libre’ gisa independentzia ekonomikoa lortzea zen askatasunerako bidea. Bere lanaren, gorputzen eta kontzientzien jabe, bere gaitasunak eta nortasuna mugarik gabe garatzeko aukera izango zuen, ama eta langile gisa (Zetkin 1896, 1920).
|
2022
|
|
Genero ikasketak, feministak ere deituak, konkista bat dira, jakina, baina maiz filosofia hutsaren eta gai handien tenpluari egindako eranskin gisa funtzionatzen dute; izan ere, hor gizonek
|
jarraitu
nahi dute apaiz goren izaten. Baina bada denbora tenplua arrakalatu zela.
|
|
Filosofia amaitzea hura gauzatzea da. Gauzatze hori modu berean ulertu ez zuten arren, beraientzat eta beraiekin batera aukera horri leial
|
jarraitu
dioten guztientzat, badago eginkizun filosofiko bat, azkenean filosofia gauzatzean datzana. Hegelen ustez, eginkizun kontzeptual bat da hori, gizadiaren historia kolektiboaren bidez garatzen dena.
|
|
Nolanahi ere, hor elkartzeko, berea ez duen jarrera horretan, jakintzen, erakundeen eta identitateen mugen gainean konkistatutako horretan, filosofiak oztopo asko gainditu behar ditu, eta gainditzen
|
jarraitu
. Nagusia, gaur, haren kaiola akademiko eta epistemologikotik datorkio.
|
|
Eta, kurioski, hor aurkitzen dituztenak ez dira ez mistikoak ez apaizak, ezpada pentsalariak eta zientzialariak, guztiz ilustratuak eta razionalistak; Diderot bera, esaterako, Entziklopedia frantsesa ren eta Ilustrazio materialista europarraren aita, besteak beste. Stengersek eta Prigoginek figura horri egiten dioten aipamen azkar horretara kartsuki batzea baino ez daukat,
|
jarraitu
beharreko pista bat balitz bezala. Diderot funtsezko figura da gaur pentsatu ahal izateko jakintzaren eta kulturaren hainbat arloren arteko aliantza berriek, baita teoriaren eta praktikaren artekoek eta esperientziaren hainbat eremuren artekoek ere, ekar diezaguketena.
|