Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Baina, azken mendeotako politika ikusirik eta Konstituzioa aldatu ezik, arriskuak hor daude, makiavelokeriaz baliatzen badira. Dena dela, horretarako biderik aukerakoena, gurasoei aukera ematea dela deritzat, eskola libreetan jarraitu nahi dutenei horretan utziaz. Jarraian dio E. Lluch ek:
2002
‎–Ematen duenez –gaineratu zion Imanolek–, irakaspenekin jarraitu nahi zuen.
‎Eta are gehiago. Oraindik ere bizitzen jarraitu nahi baitut. Sarak eta Leirek nigan bizirik iraun artean, eta zoritxarrari irri bat edo beste osteko gai naizen neurrian:
2003
‎Bere aitzindariak bezalaxe, benetako Romain Garyk bezalaxe, gezur handi baten gainean, iruzur baten inguruan eraiki nahi zuen bere ahots berria: bere burua hil eta atzerritik jarraitu nahi zuen idazten, ni bere obraren eta izenaren zaindari hemen utziz. Ez nengoela horretarako prest jakinarazi nion.
‎Esan nizun. Agintzen jarraitu nahi luke, beharbada, baina ezin du. Eta bera ere konturatzen da horretaz.
2004
‎Badakit oraingo gizartea primitibo berri horien eskuetan dagoela, baina guk zibilizatuak izan behar dugu gure harremanetan, neska. Nik bakarrik jakin nahi dut nirekin jarraitu nahi duzun. Horretarako deitu dizut, Joana.
‎Horrela, denboraren joanak zertaratuko gaituen ezin iragarriz, batzuen sosegua besteen kezkez inguraturik nabari dugu ingurumari hau. Idazleen eskutik gabiltza, eta halaxe jarraitu nahi genuke, euskalduntze erritmoaren erlojuari so. Ikus dezagun bada erloju horri nola begiratzen dion Iñigo Aranbarrik:
‎–Ez nuke mutil hau ere neure erruagatik hilda ikusi nahi, eta horretara doala iruditzen zait. Hautsa harrotzen jarraitu nahi duela esan dit oraintxe!
‎–Kontua da Josebak ikertzen jarraitu nahi duela. Horrek kezkatzen nau.
2005
‎–Tetsuo san ez da erraz amore ematekoa, hala eta guztiz. Beldur ginen zuretzat hainbeste ordu konektatuta ematea kaltegarria izan zitekeen, eta biharko uztea erabaki dugu, aurrera jarraitu nahi baduzu.
2006
‎alegia, euskal arrazak (herriak) kulturarik ekoiztu ez badu ere berak, euskarak (hizkuntzak) gaitasuna baduela kultura espresatzeko, gutxienez besteri hartutakoa. Hizkuntzak ez luke arazorik, berriz ere hori egiten jarraitu nahi badu" kultur kontzeptu" famatu horiekin. Objekzioaz akordaturik bezala jarraitzen du Unamuno-k:
2007
‎Ingalaterra, Eskozia, Irlanda, Belgika, Frantzia, Espainia? Kantauri kostaldetik aurrera jarraitu nahi zuten, Portugalera ailegatu arte. Portugal korritu eta?
2008
‎Nola bizi nahi duzun galdetuko dizut gutun zati txikietan. Nola nahi duzun bizi, ala jarraitu nahi duzun tabernetako argazkien armadurarekin. Jarraitu nahi duzun ezikusia egiten ez zaudenean.
‎Aurrera ala atzera, baina garbi dezala auzia behin betiko: euskara dugu euskal nazioaren ardatz eta oinarri praktikoa, ez sinbolikoa soil soilik, orain arte bezala?, eta euskal hizkuntzan eraikitako nazio eraikuntza dugu amets eta xede, edo Irlandako eredu ustelarekin jarraitu nahi dugu. Horra, laburbilduta, erronkaren handia.
‎Bihozmina sentitu zuen Mario Barbosak keinu horri antzematean, eta nekez jarraitu ahal izan zuen abesten. Kantua agortzen ari zitzaiola ohartu zen, ez zuen bukaerara iritsi nahi, hitz bakoitza dastatzen jarraitu nahi zuen, eta gero beste kantu bat, eta beste bat...
‎Garbi zegoen hitz egiten jarraitu nahi zuela. Pala eta sokak lurrean utzi eta zigarrokin itzalia sutu zuen.
2009
‎Azaldu zidanez alkoholikoak bizitza guztirako dira alkoholiko; edan gabe egon daitezke baina, zurrutean egin gabe luzaroan egonda ere, alkohola probatuz gero, handia izango litzateke kontrolik gabe jarraitzeko arriskua. Manuelek sei urte zeramatzan tantarik edan gabe eta horrela jarraitu nahi zuen. Kafe baterako gonbita egin behar nion, baina bere erantzun azkarrak eta erabat nekatuta egoteak erreakziorako ahalmenik gabe utzi ninduten.
‎Ernestinak, baina, ezin zion koinatuari aurre egin, koinatuaren mendeko zenez eta, aukera hoberik ezean, koinatuaren mendeko jarraitu nahi zuenez, mendekotasun hark ematen baitzion, besteak beste, Domingorekin harreman berezi hura lantzeko posibilitatea; aldi berean, baina, aurre egin nahi zion koinatuari?
‎Larritasuna zabaldu zait gorputz osotik kafe epelaren dantza sabelean sentitu dudanean. Etxe honetan kafea irakiten hartzea gustatzen zaigula ikasi du Beatrizek, hemen jarraitu nahi badu behintzat.
‎Ernestinak, baina, ezin zion koinatuari aurre egin, koinatuaren mendeko zenez eta, aukera hoberik ezean, koinatuaren mendeko jarraitu nahi zuenez... mendekotasun hark ematen baitzion, besteak beste, Domingorekin harreman berezi hura lantzeko posibilitatea; aldi berean, baina, aurre egin nahi zion koinatuari... edo abisu bat eman nahi zion, gutxienez, zigilu baten balio sinbolikoa izan zezakeena, bere desadostasun bestelakotasunak adierazteko: segundo bateko tartea aski izan zuen hartarako, begietatik gorrotozko bi gezi jaurtitzen zizkiola, edo, gorrotozkoak baino gehiago, desengainuzkoak:
2010
‎Baina McKenzie tematuta zegoen, eta bere aginduak jarraitzen zituen talde prestu bat zuen. Inskripzioen Tenplua arakatzen jarraitu nahi zuten, oraindik sekreturen bat zuelakoan.
2011
‎Seguru nago egunen batean beste emakumeren bat ezagutuko dudala eta ilunabarreko tristurak bihotza estutzen didanean berarekin gogoratuko naizela. Bien bitartean, etxea atontzen jarraitu nahi dut. Gortina berriak enkargatuta daude.
‎–Gaueko azken orduetan tabernetan aurkitzen ditugun edale askoren antza du, alkoholaren kiratsa hartzeko moduan hitz egiten digu, bere listu zipriztinekin gure aurpegia bustiz ari da, isildu gabe, eta kontatzen duena pertsonalegia da, aitorpen intimoak askotan, eta inondik inora entzun nahi ez ditugun gauzak ere esaten dizkigu. Nire lagun batek esaten zuen, Krimena eta zigorra irakurtzen ari zela, tarteka leihoa ireki eta arnasa hartu behar izaten zuela, jarraitu nahi bazuen. Dostoievski horrelakoa da, ito egiten gaitu.
‎Literaturako iheslari horien arrastoa jarraitu nahi zuela erantzun zidan, zeren beldur ziren ikusi, zein amildegi bistaratu zitzaien ikertu. Bere entusiasmoak hunkitu ninduen eta lagunduko niola agindu nion.
‎Psikiatrak esan didalako. Ez, gezurra, nire buruaren erabaki unilateral bat izan da, zenbait egoeratan histeriaren zorian jartzen hasi bainintzen, atentzioa deitzera iristeraino behin baino gehiagotan, leku publikoetan; ulertzen dut, joera oso desatsegina bere bizitza ezker abertzaleko sektore iraultzazaleenean jarraitu nahi duenarentzat. Eta nora joan behar dugu orain zure paranoia puritanoarekin?
‎Gibeleratuta dagoen hizkuntz nazioak bizirik jarraitu nahi badu, axioma bat bete behar omen du. Txepetx en iritziz, hizkuntza menderatuaren normalkuntza sozialak oinarrizko eskakizun hau du ordain:
‎Dirua behar zuten sartzen jarraitu ahal izateko. Hark ez zuen alkoholarekin edo haxixarekin zerikusirik, beste dibisio bat zen, lehen mailan jokatzen ari ziren lehen aldiz euren bizitzan eta horretan jarraitu nahi zuten.
2012
‎Forentseak Poliziari bere ustez etakidea bortxatua izan zela esaten zion unea zen itzulitako zatia. Bere kideek hil aurretik bortxatu zutela uste al zuen galdetzen zion Poliziak, eta forentseak erantzuten zion ezin zuela jakin bere kideek, poliziak edo beste norbaitek bortxatu ote zuen, baina probak egiten jarraitu nahi zuela, bortxaketarena egia zela frogatu ahal izateko.
‎–Eta Dasilvarekin jarraitu nahi zuen, erran zuen Jonek. Miren eta Armentia begira zegozkiola ikusita, azaldu egin zuen?.
‎Izan ere, nik kontrakoa pentsatzen diat: mundua hitzez deskribatzea izan zuan literaturaren jatorrizko bulkada, eta horri eutsi liokek, funtsean, literatura izaten jarraitu nahi badu, ez nuen horretan sinesten zehazki, baina ordurako berdin zitzaidan zer nioen.
‎Arrotz izaten jarraitu nahi dugu.
‎Eta min izaten jarraitu nahi duzu.
‎Kapitaina aurrean zihoan, eta haren gainera jauzi egin, eta lurrera bota zuen. Gero txalupan zegoenari amore emateko esan zion, bizirik jarraitu nahi bazuen.
‎–Entzun, esan dit Gruxnitskik oso arrandiro?, mesedez, nire laguna izaten jarraitu nahi baduk, ez trufarik egin nire maitasunaren kontura... Begira:
2013
‎–Fikzioan bizi gara, gure mundu eta bizitza imajinarioetan. Aurrera jarraitu nahi badugu, trama asmatu egin behar dugu, bestela barrena ez zaigu inoiz lasaituko. Nik irudikatu dudan filmean Euskal Herritik Argentinara paperezko hegazkinetan bidaiatu dezazun ematen dizute txartela.
‎Zoritxarrez, gertatutakoak ez dauka erremediorik. Eta ahal den neurrian oporrak normaltasunez bizitzen jarraitu nahi dut. Ados, Joseba?
‎–A, bai, bai, uste dut joan egingo naizela. Ez dut beste munduko gogorik, baina bizimodu normalarekin jarraitu nahi dut, gertaerak gora-behera. Gainera, egunotan, lanera joan gabe buruari bueltak eman besterik ez dut egiten.
‎–Ikastaroa bukatu eta badoa, ikasketak jarraitu nahi ditu, esan zezakeen, nik ezer galdetu gabe, horrek bere jarrera garbituko balio bezala?. Zer gehiago jakin nahi duzu?
‎Oiartzun aldeko haran batetik gora zetorren erreka lainoa gure aurreko zelaira iritsia zen, behi gorrien sabelak ukitzen zituen eta hauek, ahateak parkean bezala, itsaso zuri horretan nabigatzen hasiko zirela ematen zuen. Banekien, ordea, komisarioak hizketan jarraitu nahi zuela.
‎–Bai, bai, biak maite ditu. Oso modu ezberdinean, baina biekin jarraitu nahi du, biak behar ditu. Beharbada nekagarria da modu horretan, hain modu gartsuan, gizon bat maitatzea eta barealdi luzeak behar ditu.
‎Jarrera tantriko horretan belaunak aurpegiaren parean geratzen zitzaizkion, eta haien gainean etzan zuen burua eta itxi zituen begiak. Leher eginda zegoen, baina gure berriketa entzuten jarraitu nahi zuen.
‎–Beno, ez hasi berriro ni tentatzen, Ander. Argazkiak ikusten jarraitu nahi dut. Pasa orria!
‎–Nire lagun askok, eta horien artean Oskarrek, bazterrera utzi nindutelako bolada luze batean. Lagun izaten jarraitu nahi banuen, haiekin joan behar nuen beren ekitaldietara, bestela jai nuen. Eta gurasoek uzten ez zidatenez, ba...
‎Horiek izan ziren, beraz, orain hamazortzi urte gidari izan nituen «printzipioak», eta oraindik ere, eta sendoago beharbada, literaturaren itzulpenean jarraitu nahi nituzkeenak. Lortu nuen nire hiru tentazioei gaina hartzea?
‎–Hasieran ematen zuen parke nazkagarri hori zela bere kezka bakarra, obrekin aurrera jarraitu nahi zuela kosta ahala kosta, baina harri batez bi txori hil nahi zituen madarikatuak: bere parkea eraiki, eta altxorra topatu.
2014
‎Zergatik? Halaxe jarraitu nahi dutelako soil soil. Horra froga faktikoa (ukigarria), ez teorikoa (arraza, etab., omen ziren bezala), nazioa egiten duena nahia soil soil dela; eta horra nola nahia atzeman, eguneroko plebiszitua, ren faktoan egiten den, de fakto egunerokotasunean elkarrekin bizitzen jarraitzean.
‎–Hor konpon. Ni polizia naiz, eta polizia izaten jarraitu nahi dut. Ez dut beste ezertarako balio.
‎are gehiago Felisa bezalako emakume bati, zeinak obsesio hura baitzuen garbitasunari lotutako gauza guztiekin. Berak, gainera. Felisak?, harategian jarraitu nahi zuen lanean, hainbertze gustatzen zitzaion bere ofizio hura, bezeroek ere biziki estimatzen zutena?!?, balizko haurdunaldiren bat eragozgarri gerta ez zekion bitartean.
2015
‎eta idazle izaten jarraitu nahi dut,
‎Kontzientzia ere talka horretatik sortzen da, bi ahots kontrajarri horien istriputik, eta bi begiek ere ez dute gauza bera ikusten, zer gauza den gorputz humanoa. Hori guztia dela eta, eta lotuta geundela kontuan harturik, ez nuen ihes egin, baina esan nion, hori bai, ez niola ametitzen utzikeria hura, etsipen marikoi hura, eta nirekin jarraitu nahi bazuen, errotik aldatu zuela jokabidez eta gogoz, ya me tienes hasta los mismísimos. Potroei eutsita esan nuen hasta los mismísimos, mimika apur bat eginez, adierazi nahi nuena indartze aldera, jakina, eta orduan Oto, ez bat eta ez bi, barrez lehertu zen, hark ere bere potroei eutsiz, baina nik baino zantarrago, zantarki esan nahi nuke, edozein poeta satiriko baino okerrago, paketeari gora eta behera eraginez, lotsagarri.
‎Bizkaiko kostaldetik jarraitu nahi dugula erantzun diozu, berak keinu sotil batez zerbitzariari coca cola bat eskatzen dion bitartean. Herri txiki bat ezagutu, arrantzaleena, bertako arraina probatu, galerna istorioak entzun.
‎Ondasunen banaketa ere egin omen zuten: armak utzi nahi zituen joerakoek pisuak eta dirua eraman zuten, eta jarraitu nahi zutenek, armak.46 Handik urte erdira iragarri zuten zazpikiek, 1982ko irailean, txanorik gabe emandako prentsaurrekoan, armak uztea eta erakundea desegitea erabaki zutela. Ordurako, Euskadiko Ezkerrak kongresu konstituziogilea egina zuen, 1982ko martxoan, eta bertan indarkeria politikoa guztiz baztertu zuen.
‎Gerora, pixkanaka, ezker abertzalearen barruko mugimenduen berri izaten hasi ziren ABn. Giro horretan, ABn ezker abertzalearekin elkarlanean jarraitu nahi zuten joerakoak eta Batasunan bide politiko hutsen aldeko apustua egin nahi zuten joerakoak harreman estuagoa izaten hasi ziren, elkarren artean bilerak egiten: zer egin dezakegu guk zuei laguntzeko, zer egin dezakezue zuek guri laguntzeko.
‎Nafarroa Bai koalizioan jarraitu nahi zuen EAk. Batasunak, Rufi Etxeberriak dioenez, ez zuen EA behartu nahi NaBaitik atera zedin.
‎Tira, emazteak ez bazituen pentsamenduak partekatu nahi, esan zion Ramsay jaunak bere buruari, bere gisa joango zen. Pentsatzen jarraitu nahi zuen, bere buruari kontatzen Hume lokaztian trabatua geratu zenekoa; barregura ematen zion. Baina, beste ezer baino lehen, txorakeria zen Andrewrekin kezkatzea.
‎Zena zela, airean pasa zitzaizkion Nadiari bi ordu haiek, panpinekin jolasten, eta lanaldia amaitzean etorri ziren komeriak: Heidi amak. Jabik keinuen bitartez sumatu zuenez, panpinak han uzteko esaten zion alabari, eta alabak berriz utzi nahi ez; uzteko, ez zirela bereak eta; alferrik; bihar ere hor izango zituela, jolasten jarraitu nahi bazuen; etorkizuna kontzeptu lanbrotsuegia da haur txiki batentzat ordea: zerbait nahi duenean, orain nahi du eta dena nahi du.
‎Barre txiki nahiz ozenekin aspertuz joan dira pixkanaka, baina beti dago baten bat, logura etortzen ez eta berriketan jarraitu nahi duena:
‎Hitzekin azaldu didan betetasun hori islatzen du bere aurpegiak, sosegua. Korana jarraitu nahi duelako janzten du senarra, neba edo aita ez diren gizonezkoen aurrean, ilea estaltzeko, eta ez musulmana dela markatzeko,, ez daukat horren beharrik?; Idiazabalen lehen ere badakite bera musulmana dela, zapiarekin edo zapirik gabe. Jakitun da hijaba k kontrako iritziak sortzen dituela jendearengan,, batzuei interesatzen zaielako etorkinen kontrako iritziak sortzea, zapiagatik edo beste aitzakia batzuengatik?.
‎–Ergel izaten jarraitu nahi duten ergelek ez didate inolako errukirik sortzen. Dena den, jende askok ematen dio arrazoia:
‎Disimuluzko bizitzarekin jarraitu nahi nuke,
‎Esan dugunez, azkeneko definizio horretan kulturak ez dauka, teorian, eraginik eta, hortaz, estatu naziobakar baina kulturanitzaren irudia ezartzen da, Espainiak 1978ko Konstituzioan egiten duen bezala. Izan ere, nazioa etorkizunera begira baturik jarraitu nahi duten herritarrek osatzen dute, eta, kulturez gain, nazio bakarra dagoela esan daiteke: denek onartua, baina, hona berriro arazoa?
‎eta idazle izaten jarraitu nahi dut,
2016
‎Eta ez dut mantsoago joan nahi. Zure erritmoa jarraitu nahi dut. Eta nirea zein den ahantzi.
‎Ondoren. Ea zergatik begiratzen nion hain arraro galdetu dit. Ez diot erantzun, begiratzen jarraitu nahi nuela esan diot besterik gabe?, idatzi dut eta, horrekin konforme geratu banaiz ere, ez dut izan segidan arrunkeria batzuk sartzea beste erremediorik, neskaren deskribapenarekin jarraitzen nuela,, buruari eraginez, adatsa astintzen zuen airean, eta sorbaldan behera erortzen zitzaion, suaren lama inbertituak bailiran?, jarri baitut, esate baterako.
‎Ez dakit irakasleari bidaliko dizkiodan edo ez, baina hiztegirako materiala txukuntzen jarraitu nahi dut. –B?
‎Haize erauntsia da, eta gauetik bertatik dator. Ataria kolpatu, zeharkatu, lorategia eta ataria banatzen dituen hesi ateak ziztuka gainditu, eta derrigorrez sakabanatu ditu bertan entretenitu direnak, kolpetik isildu ditu bere ulu basatiaz hitz egiten jarraitu nahi dutenak. Ahots sotilak, oihu ahulak, bat batean azpiratuak.
‎Kontua da martxo erditsuan (bien bitartean, Micòli lizentziatura tesia aprobatu ziotelako albistea iritsi zen: cum laude) artean ere han segitzen nuela, etxe hura goizez ere erabili ahal izateko pribilegio hari dorpeki heldurik, Micòlek urrun jarraitu nahi zuen arren. Egun gutxi falta ziren katolikoen Pazkorako:
‎Hainbatetan jolastu zuen Nestorrek anaiarekin zeruko lainoei antzak topatzen, eta urrunean zekusan ke lainoari altzifre makur baten tankera hartu zion. Jolasean jarraitu nahi zuen, imajinatzen jarraitu: orain baobab baten antza zuen, edo herensuge bat ere izan zitekeen, suzko bolak jaurtitzen; edo beranduegi suhartutako Donibane sua, uda amaiera hura hurrengo urtekoarekin uztartuz.
‎Basajaun: Xotero, entrenadorea izaten jarraitu nahi duzu?
‎Nik botazio bat proposatu nahi dut: Xoterok entrenadorea izaten jarraitu nahi badu, zergatik ez dugu kapitain berri bat aukeratzen?
‎PSNk lehengo lepotik jarraitu nahi zuen Nafarroaren geroa baldintzatzen, eta, Roberto Jimenezek porrota aitortu eta berehala, alderdiak aurpegiak aldatu zituen udazken hartan. Sinesgarritasun krisi agerikoan murgilduta, Maria Txibite, ildo ofizialaren ordezkaria, Amanda Acedori gailendu zitzaion.
2017
‎–Baldintza batzuk jarriko dizkizut, hala ere. Nire gaixotasunak okerrera egingo du eta badakit gero eta gauza gehiagotarako dudala laguntza, aldiz, nire kaxa egin ditzakedan gauzak egiten jarraitu nahi dut gorputzak uzten didan bitartean. Eta beste zerbait eskatu nahi dizut.
‎Ikusi dugunez, Ingalaterran, deabrukerien susmopeko bihur zitekeen eskean zebilen emakume pobrea, auzoko etxean esne edo ardo apur bat ebatsi zuena, edota laguntza publikoak jasotzen zituena. Alan Macfarlanek eta Keith Thomasek egiaztatu dute garai hartan nabarmen okertu zela emakume zaharren egoera, herri lurrak galdu eta familia bizitza berrantolatu ondoren, haurrak haztea lehenetsi baitzen, adineko jendeari lehen eskaintzen zitzaizkion zainketen kaltetan (Macfarlane 1970: 205). 38 Zaharrak beren lagun eta auzokoengana jotzera behartu zituzten bizirik jarraitu nahi bazuten, edota Behartsuen Zerrendan sartu zuten (etika protestante berria limosna ematea xahubidetzat edo nagikeriaren sustagarritzat gaitzesten hasi zen une berean). Gainera, iraganean behartsuak zaindu zituzten erakundeak desagertzen ari ziren.
‎Gizarte nazionalaren oinarriak eta arauak ahalbidetzen ditu hizkuntza nazionalak, nazio lurraldearen erreferentzia sozial eta ideologikoak zedarrituz eta zizelkatuz. . Erabaki dugu hizkuntza gutxituetan indartsuenetakoa izaten jarraitu nahi dugun, ala estatu hizkuntza xume, txiki baina normalizatua? 282, dio Urtzi Urrutikoetxeak.
‎Egon dira aurrerapenak beraz, baina praktikan hori beti dago lekuan lekuko jendearen eta funtzionamenduaren menpe. Horregatik, ongi legoke sistemak aukeren eskaintza zabaltzea eta biktimei jarraitu nahi duten bidea aukeratzen uztea. Hori da justizia errestauratiboaren helburua, justizia klasikoan ez baitaukazu ezer aukeratzerik:
‎–esan zidan?. Zure lanpostuan jarraitu nahi baduzu hasten ahal zara gogor lanean, eta fin gainera.
‎Ez zegok bueltarik, Nick. Beste behin eta kitto, nirekin jarraitu nahi baduk behintzat. Hirekin haserretzea, baina erabat haserretzea nahi ez baduk.
‎Zer erakusten digun portreta horrek? Hautu gaitzak egin behar dituen gizarte bat, bere iragana eta izatea ukatu gabe XXI. mendean ere herri izaten jarraitu nahi badu.
‎Masterra mila eurotik gora kostatzen da, eta jada graduatuta dauden ikasleek ordaindu egin behar dute lan egiteko, ze lana egiten dute. Nik ikertzen jarraitu nahi dut, horretan aritu naiz azken 12 urteetan. Eta martxoan amaitu egingo zait, eta hasi zaitez berriro urte batzuetarako kontratu baten bila.
‎gerra deklarazioa! , sakon hartu zuen arnasa, hizketan jarraitu nahi zuen eta?. Aukeratu beharra zaukaagu:
‎Western baten amaiera ikusi zuen gero. Hotza sartzen zen leiho irekitik, baina euri mantsoaren hotsa entzuten jarraitu nahi zuen. Burusi batean bildu zen.
‎Ondotxo dakite nor den hemen ugazaba bakarra, nork ematen dituen aginduak. Onik jarraitu nahi badute, derrigortuta daude gure arauak konplitzera. Hori da balio duen lege bakarra:
2018
‎Orain sexu jazarpen esaten zaion hori lagungarria da gizonek mundu publikoan duten eskubide patriarkala iraunarazteko. Emakume langileek sarri jasan behar izaten dituzte sexu iradokizun temoso eta eskatu gabeak, eta, maiz, lanpostu hobe bat lortu edo lanean jarraitu nahi badute, sexua eskatzen zaie trukean. Enpleguaren esparruan, diskriminazio hutsetik askoz ere harago doa auzia; izan ere, lantokiko mendekotasun egituraren parte da sexu menderakuntza ere.
‎–Gauza horien azalpena ere nire bitartetzan sartzen da, zomorroak adimendun izaten jarraitu nahi badu.
‎–Tunelak porrot egingo balu, zertarako jarraitu nahi zenuke hemen?
‎Lau saiakera labur, egileak ohi duen estilo ñabar eta bizian, edukietan jantzia eta tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu baina usteetan finko, erreferentzietan kosmopolita eta keinuetan etxeko. Izan ere, zernahitaz ari dela ere, gutaz ari baita beti Azurmendi, oroipenez eta itxaropenez bizirik jarraitu nahi duen euskal herri baldar baina hala ere maite honetaz.
‎Baina zure burua ur gainean ikusi dudanean, buia beltz baten antzera, erabaki dut? Erabaki ere ez, pentsatu gabe sartu naiz uretara, baina orain badakit bizirik jarraitu nahi dudala, nire arazo guztiekin ere?.
‎Herria versus hiria, 2005ean argitaratua), esaterako, nabarmentzen dute EAJrentzat sinbolikoki zer garrantzi izan duen alardeak iragan hamarkada hauetan Irunen. Etorkinez bete zen hiria, botere politikoa eskuratzeko bidea eragotzi zien herriko egoera soziologiko berriak, baina alardearen antzezlanean ardura postu garrantzitsuetan jarraitu nahi zuten. Hara Gorka Morenok libururako idatzitako pasarte bat:
‎Alabak pantaila ukitu eta OTB jarri zuen leiho txiki batean. Lau lehiakideak aztertu zituen eta ez zuen denbora asko behar izan, agian ikasten jarraitu nahi zuelako.
‎Iritsi orduko, zertan lagundu behar duzun galdegingo diozu amari, eta haren esana egingo duzu, isil isilik. Ez diozu ezer zalantzan jarriko, ez zara sestran hasiko eta ez diozu keinu itsusirik egingo ez kopetilunik jarriko, etxe honetan jarraitu nahi baduzu?
‎Gazterik, ni saltzen saiatzen da Coupole ko bezeroei. Berarengatik jarraitu nahi du bizitzen amak, jaten jarrai dezan, goxo lo egiten jarrai dezan, bere izena haren ahotan entzuten jarraitzeko. Eta Amboise aldean erosi zion etxaldea, hamar urtetako diru aurrezkia.
2019
‎Zuk entzuten jarraitu nahi baduzu, hemen agurtzen da, laster arte, zure lagun berritsua.
‎Anton eta biok lagunak gara, hori besterik ez, eta gainera, ez dut uste berak ere inorekin liatzeko asmorik daukanik. Txori libre bat da, batetik bestera dabilena eta hegan jarraitu nahi duena.
‎–Baina esploratzen jarraitu nahi dut.
‎Bizitza suntsituta zeukan. Noiz arte jarraitu nahi zuen zain, gaindosi batek noiz eramango?
‎Ez dakit zer dela-eta hasi zinen Jose De la Fuenteren inguruan galdezka. Zeure kabuz ikertzen jarraitu nahi duzu?
‎Ez dut uste inongo epailek hori irentsiko lukeenik. Hala ere, hortik jarraitu nahi baduzu, hor konpon. Jarrera horrekin guk nekez lagun diezazukegu, kamarada.
‎–Ez duzu deus ere ulertu, gizona: nirekin jarraitu nahi baduzu ez daukazu nik esandako aukera besterik; bestela hurrengo herrian Xabier eta biok geldituko gara. Lasai, jakingo dugu etxera nola bueltatu.
2020
‎Azkenik, bizi senak irabazi dio egia jakiteko gogoari. Yolandak jada ez balu ere, haren alboan jarraitu nahi duela argi ikusi du Gabrielek. Ez du egia jakiteko beharrik.
‎Ez ditu Ioritz eta Ane dezepzionatu nahi. Haien osaba kuttuna izaten jarraitu nahi du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia