Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2008
‎Beren jakitate boterearen ahuleziaz kontziente, Mallarmé k eta A. Arkotxak oinarrizko galdera pausatzen dute, «behar ote denez idatzi» («à savoir s, il y a lieu d? écrire»,, uvres complètes, Stéphane Mallarmé, op., 645 or.). Poetak, animal loquens, dadoak botatzen jarraitu behar ote du, testu sareak hutsean jaurtikiz, gizakiak berezkoa duen logos a harainditzen duenaren erdiesteko esperantza beharbada zentzugabekoaren eraginez. Bi jokabide dira orduan hautuan agintzen dituen poeta horientzat:
2009
‎LGPk aipatu diren lau ardatzen inguruko 7 helburu espezifiko, beste 14 helburu operatibo eta 28 neurri ezarri ditu hasierako hipotesi jakinekin koherentea den estrategia bat bultzatuz. Hori bai, Espainiako Landa Garapenenerako Esparrua 2007 delakoari jarraitu behar izan dio neurriak aukeratzeko orduan. Edonola ere, aurreko planen ikuspegiari jarraituz, programaren kontzepzioak landa inguruaren funtzio aniztasunean du bere egituraketa.
‎Higiezin bat Jabetza Erregistroan jaso gabe egon eta lehen aldiz inskribatu nahi bada, zer prozedurari jarraitu behar zaion Hipoteka Legeko 199 artikuluak adierazten du.
‎Elizaren ondasunak sailkatzeko, beraz, bereizketa horri jarraitu behar zaio. Hala, higiezinak lirateke erretore etxeak, elizak, baselizak, lurrak, kanposantuak, esaterako; higigarriak, aldiz, tailak, erretaulak, organoak, erlikia ontziak, apaingarriak, margolanak, besteak beste.
2010
‎Erakusketaren katalogoan, adituari analisi historiko eta artistikoa egitea erraztuko dion ikuspegia eskaini da, eta, gure ustez, abiapuntua ezarri da. Orain, abiapuntu horri jarraitu behar zaio.
‎d.Produktuen definizioarekin eta ereduarekin asmatu bada ere, dagoen oinarri sendo hori aprobetxatuz, hobetzen jarraitu beharra dago etorkizuna ziurtatu nahi bada. Sarearen eta paperaren osagarritasunean asmatuz, irudi publikoa gehiago landuz, langileen lan baldintza duinak bermatuz, finantzaketa bide berriak bilatuz eta, oro har, profesionalizazioan pauso sendoak emanez.
‎Hortik aurrera, zirriborraturik aurkeztu dugun proposamen epistemologikoak ezagutza zientifikoaren antolaketa eredu ideala ere proposatzen du: ezagutza sortzeko prozeduren antolaketa instituzionalak Pettit en eredu errepublikazaleari jarraitu behar dio (Fuller, 2002). Hainbat autoreren aburuz (Olive, 2000, adibidez), eredu horrek eskaintzen du ezagutza zientifikoaren eremuan multikulturalitatearen zein nazio aniztasunaren auziari loturiko arazoak gainditzeko instrumental teoriko egokiena.
2011
‎K. Mitxelenak, berriz, A. Oihenarti buruz egin zuen hitzaldia baliatu zuen axulartarrei honako kritika hau egiteko: Axularri jarraitzekotan joskeran ere jarraitu behar zitzaiola; ez zuela zentzurik sintaxirako maisutzat S. Altube hartzeak. Kritika horrek asko eragin zion Villasanteri geroago aitortu zuenez.
2012
‎–Lider bisiodunak talde batek jarraitu behar duen norabidea zehazten du. Horrek ez du esan nahi, ordea, kide bakoitzak nola jokatu behar duen inposatzen duenik, kideei tarte zabala libre uzten baitie berrikuntzak egiteko, esperimentatzeko edota arriskuak hartzeko.
‎Baina, erromatarrek ondoren egin zuten bezala, greziarrek pentsatzen zuten gizaki batzuk baino ez zirela askeak. Hegel-en aburuz, Platon eta Aristoteles oker zeuden, zentzu horretan, beraien ustez esklaboak berezkoa zuelako morrontza eta, horrezkero, amaiera arte jarraitu behar zuelako morrontzan. Hegel-en aburuz, kontrara, gizakia nagusi zein morroi bilakatzen da lehendabiziko norgehiagokaren ondoren, bizitza arriskatzera ausartu izanaren edo ez izanaren ondoren.
‎Gizakiak, horrenbestez, elkarren aurka aritzen dira betiere ospea eta ohorea lortzearren eta, horrexegatik, liskarrak hildako batekin edo birekin amaitu balu ere, biek amaitu behar dute azkenik bizirik galtzaileak irabazlearen ohorea errekonozitu dezan; bestea hilko balitz, ez legoke inor irabazleari merezi duen ohorea errekonozitzeko. Historiak aurrera egin dezan biek jarraitu behar dute bizirik, norgehiagokaren osteko menderakuntza harreman bati loturik non menderatzailea den nagusiak morrontza lan jakinen bat ezartzen dion galtzaileari honek horrela onar dezan.
2013
‎Erregistro publikoa sortu behar da eta OCBk polizia funtzioak betetzeari utzi behar dio. Bere afiliatuen interesak defendatzen jarraitu behar du, betiere, askatasun osoz eta borondatez afiliatu diren kooperatibenak.
‎–NAKaren «autonomia eta independentzia» printzipioekin koherentzian eta OCBren sorrera eta rola kontuan hartuta, OCBk NAKen jarraitu behar duen ala ez jarri litzateke auzitan.
‎Ez zegoen dena galduta, berriz, baldin eta bere lanarekin jarrai zezakeen ikasle edo dizipulurik aurkituko balu. Nietzsche bizitza galtzearen beldur zen, berarekin bere pentsamenduak desagertuko lirateke-eta; baten batek jarraitu behar zuen haren lana. 1882an ezagutu zuen Lou Andreas Salome izeneko gaztea bilakatu zen bere azken aukera (Deleuze, 1971:
‎Halaber, nazionalismo burgesarekiko alde ideologikoa ere nabarmentzen du, bakoitzak idiosinkrasia ezberdina duela argudiatuz20 Nazionalismo iraultzailearen aplikazio praktikoaz, Krutwigek dio kasu bakoitzeko baldintzek ezartzen dituztela jarraitu beharreko irizpideak. Euskal kasu konkretuan, haren ustez, Hirugarren Munduko ereduari jarraitu behar zaio. Horren harira, eta Txinako adibidea erabiliz, euskal nazionalismo iraultzailean burgesia txikiaren eta ertainaren parte hartzeari posible deritzo21 Aldiz, Espainiako edo Frantziako ezkerrarekin aliantzarik sortzea ez du aintzat hartzen:
2015
‎4 grafikoa). Era berean, edukiengatik kobratzen hasi edo jarraitu beharra dagoela azpimarratzen dute (Euskal Herriko profesionalek nabarmenago). Aterabide hori bat dator komunikazio enpresak egun burutzen ari diren praxiarekin.
‎Zentzu horretan, errealismora jotzen du, egoera horretan bizi den pertsona batek sentimendu hori izatea ohikoa dela esan baitezakegu bizitza errealean. Era berean, ez du egoera horren aurrean ekiteko jarrerarik erakusten, horrela jarraitu beharra daukala esaten baitu. Bestalde, bere buruaz kezkatu arren, familiaz ere kezkatzen dela esaten digu, eta sendia gogaitzen duten sentimenduak adierazten ditu.
2017
‎Azkenik, neuromarketinaren erabilerak eragiten duen eztabaida etikoari dagokionez, ibilbidea egiteko dagoela esan beharra dago. Aurretik aipatutako NMSBA elkarteko kide diren enpresek elkarte horrek ezarritako kode etikoari jarraitu behar diote. Elkarte horrekin inolako konpromisorik ez duten enpresen jarduera arautzeko, ordea, ez dago inolako legedirik.
2019
‎Pribilegiatuak garelako kontzientzia hartzea eta horiei uko egitea ez da erraza izaten, ezta hori gauzatzeko mekanismoak topatzea ere. Hor dago, beraz, teoriatik praktikara pasatzearen zailtasuna, baina lan honetan aipatu diren esperientzien bidez, hori ezinezkoa ez dela erakutsi da eta, beraz, horretan buru belarri lanean jarraitu behar dela berresten da.
2020
‎Botere betearazlea, zentzu zabalean, egikaritzen duten erakunde diren heinean. Ahalmen horrek, alabaina, argia denez, mugak eduki eta printzipio zehatz batzuei jarraitu behar die, besteak beste, Espainiako Konstituzioak1jasotzen dituen printzipioei: legezkotasun printzipioa (EK 25.1 art.), atzeraeraginkortasun eza (EK 25.1 eta 9.3 art.), tipikotasun printzipioa (EK 25.1 art.), proportzionaltasun printzipioa, erruduntasun edo erantzukizun printzipioa, non bis in idemprintzipioa?
2021
‎Inbertitzaileari eskaintzen zaizkion babes arauak edo klausulak zehaztugabeak izaten dira askotan, hori dela eta, berdintasunezko edo zilegizko tratua edo desjabetzen gaineko erabakiak hartzeko garaian, arbitroen interpretazio boterea handia izaten da. Planteamendu honi gaineratu behar zaio arbitroek ez diotela ezein jurisprudentziari jarraitu behar edo aurrekari judizialei men egin behar. Gatazkak kasuz kasu ebazten dira, sistemaren legitimazioa ez baita aurreko egoeretako erabakien koherentzian euskarritzen, estatuaren eta atzerriko inbertitzailearen onespenean baizik38 Horrenbestez, arbitroen interpretazioaskatasun hau kontuan hartuz, haien jatorria eta sortu duten lobbya aintzat hartuz, giza eskubideen bermea eta sustapena haien helburuetatik oso urruti geratzen dela baiezta genezake.
‎Gertaera horiek ikusita, zein da Osakidetzako langileek jarraitu behar duten prozedura?
‎Funtsezko antzekotasunak dena den argi daude. Adibidez, Askunze eta Dezek (2019: 11), Mance ren sare barneko kontsumoaren ideiaren antz handia hartzen duten eta merkatu sozialak jarraitu behar dituen arau edo jokabide normatiboak proposatzen dituzte:
‎Ordutik, ekonomia soziala osatzen duten antolakundeak eurak, ekonomia sozialaren definizioa fintzen joan ziren, harik eta 2002 urtean orain arte egindako azkenengo mugapen kontzeptuala argitaratu zuten arte. Mugapen horrek, ekonomia sozialaren printzipioen bitartez egin zenak, ekonomia sozialaren parte izateko enpresa edo antolakunde batek jarraitu behar dituen zazpi printzipioak biltzen ditu. Honakoak dira (Monzon eta Chaves, 2012: 20):
‎Une honetan esan daitekeena honakoa da: dendrogramaren behealdean biltzen diren aldagaiak ikertzen jarraitu behar da, dendrogramako multzo horietako aldagaiak mapetan ezarri eta bakoitzak marrazten duen konfigurazioa ikertu.
‎Egoera horretan irakasten jarraitu beharrak, etxeratze orokor edo kirurgikoagoak tartekatzen direlarik, sortu du irakasleriaren formakuntza espezifiko (Armando et al., 2020; Sanchez Mendiola et al., 2020) berriaren beharra. Konfinamendu garaian sortu zen" urruneko larrialdi irakaskuntzak" (Sanchez Carracedo et al., 2020) behin behineko izaera izan zuen, baina agerian utzi zuen espazio, baliabide eta formakuntza egokien gabezia.
2022
‎XXI. mendeko errealitate krisiei aurre egiteko, errealitate zorua jarriko duena, euskaldunon baliabide epistemikoen iturri izango den euskal unibertsitate sistema mamitzen jarraitu behar dugu. Larrialdiei epistemikoki modu zuzenean erantzuteko, joera zentralizatzaileei aurre egiteko, jendartea koordinatzeko, errealitate zorua eraikitzeko, horretan guztian euskal erakundeek eta eragile politikoek lagunduko, babestuko eta garatuko dituzten unibertsitate sistemak antolatu behar dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia