Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎" hilketa saioa" deitu nuen. Potzolo jakin goseago ageri zen orain; bere libreta zimurtuan oharrak hartu zituen, bederen, platerak hustu bitartean. Eta platerak diot, ezen, berea bukatuta, nik ia ia osorik utzitako menestrari jazarri baitzitzaion, asteak baraurik egin dituenaren eitean.
‎hau sartu, hori kendu, hura aldatu eta bertzea borobildu. Astelehenean erosi liburuak lagun izan nituen; gure irakurleen artean inork jakin goserik baldin bazuen Ameriketako sekta nekrofiloen nondik norakoez, betekada ekarriko zien, inola ere, biharamuneko zenbakiak. Tartean, behin eta berriz saiatu nintzen telefonoz forentsea eta Potzolo atzematen, igarleak iradokitako hazi arrastoen afera argitu nahian.
‎Aldiz, berari zegozkionetan, isil gordekeria setatia zuen bertzeen gaineko jakin gose ezin asearen gehigarria. Beti izan zen Ttipi bat itzalez eta oihartzunez baizik ezagutuko ez genuena.
2001
‎Gizon begiragarria da egiazki, beste edozein adina, Gandhi indiarra, baina ezin ditzaket ontzat har liburu honek aurrealdean dakartzan haren hitzak4 Ez da egia, aurrenik, europarrok makinak egin ditugunik, makina besterik egin ez dugula adierazi nahi bada. Askozaz goragokoa den jakintza baten umeak baizik ez dira makinak eta jakintza hori ez du aginte  goseak ekarri, jakin goseak baizik. Indiarrek sor zezaketen gaurko fisika, bide horretatik abiatu izan balira.
2005
‎Orain pentsatzen dut zenbat bider begiratu dudan bizitzaren prismatiko hautsietatik, denborari eta patu itsuari so, neure buruari ziria sartuz, kaleidoskopio batean bezala zati koloredunak ikusten nituelako. Kutxa zahar hartan botata, prismatiko haiek nire ahalegin itsuaren adierazle ziren, jakin gose bainenbilen denboraren zulo hautsi eta itsuan barna, esperientzia zoriontsuekin eta mingarriekin koloreztatutako kristal zatiak oroimenera ekarri nahian, edo behintzat kaleidoskopio bat osatu eta neure bizitzari zentzu apur bat bederen eman nahian.
‎Nik ez nion ulertu jakin gose erabateko hura. Soilik geroago konturatu nintzen han gertatzen zenaz.
2006
‎Larru mina bezala, Agerreri, zenbaitetan, gorrotagarria zaio bere jakin gosea. Edo gorrotagarria baino areago, beldurgarria.
‎Iriarte doktoreak aspaldi erabaki zuen zein urtetara, zein unetara, nora egingo zuen denbora jauzia. Ez zuen jakin gose berezirik: ez zuen interes handirik, esaterako, Jesukristoren gurutziltzatzea zuzenean ikusteko, edo Waterlooko batailaren emaitza alda zezakeen une eta gune konkretura joateko.
2008
‎Artean klandestinitatean, eta politikan beti; indarkeria gorrotatzen nuen ordurako, izan etsaiarena edo" gurea". Eta militantziarekin piztu zitzaidan jakin gosea: nondik, nora, nola...
‎A. Arkotxak ez ote zuen dagoeneko dena errana? Bere jakin gosearen bilaketaren azken bururapena ez ote zuen adierazi. Alabaina, bigarren Septentrio idazlearen poetika orokorrean osoki kokatzen da, ber denboran bere toki berezia dauka haren baitan, eta haren argitaratzeak idazlearen lan literarioaren unibertsaltasuna indartzen du.
‎hain zuzen, obra honek nabigazio zabal bat proposatzen digu liburuz liburu, palinpsestoz, parodiaz eta pastichez, helburu aitortu honekin: delako osotasun bat poetikoki lortzea? «erudizio guzi» batena eta literaturaz eta jakin gosez hazten den «barne izaera oldartsu» batena, azken buru buztan «hutsera» heltzeko.
2009
‎Gogotik emanen nien amore, Katalinaren preso izan ez banintz. Katalinaren preso eta, aitor dezadan, apur bat jakin gose ere bai honezkero.
‎Hark zuen Parisekin joan etorri zuzena, eta bere zerbitzuko zuen Frantziako erregeren mezulari sarea. Hala izan bazen, ez dakit zeren kariaz ez zion Henrikeri gaztigatu, ezta, jakin gose handiena zuenari erran gabe, zergatik ari izan zen albistea barreiatzen. Goizean, gogo beltza Henrikez jabe ez zedin, segizioaren hondarreko pildatsuengana eramana nuen, gustuko neskarik bistatzen ote zuen erromesen artean.
‎Pijama festa narrazioa iruditu zait biribilena, eta beste ipuinetan, ni neu, pasarte edo zati jakin batzuekin geldituko nintzateke. Ipuinen hasierekin bereziki, nolabaiteko jakin gosea pizten baitute esaldi labur eta erritmo biziko hasierek. Baina narrazioen bukaeretara iristerako nire irakurraldia jada gainbehera joan da, eta ez dut uste, ipuinen luzera kontuan izanik, arnas gehiago behar dutelako bakarrik izan denik.
2010
‎Haize lezio polita aste honetan, meteorologia gustuko duen jakin gosearentzat. Erreparatzen jakitea, kontua:
‎gero audio aditzak pixkaka baztertu omen zuena. Badirudi, auricula, belarri ertza tiran ipinita, gertutik eta jakin gosez enteratu nahia eta xuxmur isilenetaz ere jabetzea, horixe nahi zuela adierazi.
2012
‎Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere.
‎...eta, horregatik, saltzaile ibiltari bati Sardiniako ardo ona erosi diote, botila ipurzabal batzuk," Cannonau" bat," Malvasia" bat, eta" Nasco" bat, baita oso zapore oneko mirto likore bat ere, han egiten dena eta ez beste inon, eta, horrela, aurrera doa gaua hizketaldi interesgarrian eta amodioaldi gozoekin, baina kontu haiek haiei biei baizik ez dagokie, eta, beraz, jakin gosez den irakurle buruargiak aski du jakitea Karlosek, besarkadatik besarkadara bitartean, Aragoiko armarria ikusi uste duela tatuaturik hain andre paregabearen txurmioan.
2013
‎Horrek guztiak erran merranak hedatu zituen haren inguruko ikasleen artean. Nonbait, parte txarrekoa izaki nafarraren jakin gosea. Bizkaitarrak, haren nazio berekoak, ez ziren izan azkenak harengandik urruntzen.
‎Atsegin usterik gabe, baina jakin goserik handienaz, Elizabethek gutuna zabaldu zuen eta, gero eta harrituago, kartazalak bi gutun orri gordetzen zituela ikusi zuen, biak polito beteta eta esturo idatzita. Azala bera ere beterik zegoen.
2014
‎Basoak ez du arbola ikusten uzten, hala diote. Horrexegatik, baso beltzean noa hura haginez, lerrez edo astigarrez horniturik ote dagoen jakin beharrez; hura ale mardulek edo makalek janzten ote duten jakin gosez. Ez jakitearren, basoa ala oihana ote den ere ez dakit.
‎Igande arratsaldez kopetilun joango ziren trenera, poltsak bizkarrean hartuta, asteak eskainiko zienari buruz jakin gose, etsita, amarengatik eta aitarengatik gaizki esaka eta marmarrean. Hendaiara iritsi eta, gainera, trenetik etxera oinez joatea tokatuko zitzaien, poltsa pisu eta handiegi haiekin Oriorako malda piko eta malkartsuan gora.
2015
‎Tira, ikusi, etxeko haurrok apenas ikusi genuen ezer, amak leiho eta ateetara hurbiltzea galarazi zigulako. Hala ere, modua bilatu genuen, isil gordeka, leiho izkinetatik kanpoaldea barrandatzeko, kalean gertatzen ari zenari behako bat eman eta gure jakin gose asegaitza nola edo hala berdintzeko. Laster agertu ziren lehenengo langileak ate aurrera, polizien hesitik haratago, barrutik apenas entzuten genituen oihuak egitera.
‎–Hori al da aipatu zenidaten senide gaztea? , galdegin zien Josek, jakin gosearen jakin goseaz, begirakunea Benjamin anaiari josirik?. Rakelen semea, desagertu zen haren anaia??
‎–Hori al da aipatu zenidaten senide gaztea? , galdegin zien Josek, jakin gosearen jakin goseaz, begirakunea Benjamin anaiari josirik?. Rakelen semea, desagertu zen haren anaia??
‎–Kontatu, kontatu, bai! , esan nahiko nion Nagibi, begiak irrikaz eta jakin gosez beterik, eskean kasik. Baina nik beste nonbait nuen gogoa eta, inoiz ez bezala, ozta ozta jarraitu dut ipuinaren haria.
‎Badakigu eliza gainezka zegoela, eta Iñaki Larrañagak eta Dionisio Amundarainek eman zutela meza: herriko erretorea bata, itsasondoarra baina Lazkaon fraide zegoena bigarrena; ez dakigu zer esan zen bertan, baina hala du honezkero, guk baino gradu handiagokoak ere jakin gosez geratu zirenez gero: diotenez, sermoian zer esan zuen kontatzeko eskatu omen zion Setienek don Iñakiri, eta honek erantzun, sermoia entzun nahi bazuen, etortzea besterik ez zuela aditzera, edo, hobe, berak eman meza hura.
‎Mundua bildu da kolpatuaren inguruan, haur eta larri, buruen jira osoa eratuz anfiteatro baten moduan, zerbait dakitenak nahiz ezer ez dakitenak jakin gose eta iritzi emaile: –Orkatila bihurrituko zitzaion?,. Ligamentuak izan litezke?,. Hezurra seguru asko?,. Benda estu batekin lotuko bagenio?,. Petrikilo bat behar da, hezurra bere lekura eramateko?,. Anbulantziari deituko al diogu??,. Batere ez mugitzea onena?,. Orain beroan ibiltzea komeni zaio, hoztuz gero okerrago da eta...?
‎nik adierazten jakin nezan, Jaunak ematen zidana azaldu nahi zidaten pertsona espiritual askorekin hitz egiten banuen ere, ni hain moldakaitza izanik, ez nintzen aprobetxatzen ez gutxi eta ez asko; edota Jaunak nahi zuen, nire maisua beti Haren Maiestatea izan zenez gero (bedeinkatua izan bedi, lotsa handia da niretzat hau egiaz esan ahal izatea baina), inori eskerrak eman beharrik ez izatea. Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina, honetan ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako. Hau orain dela gutxi.
‎Zer esango dizut ba, ez zitzaion arrazoirik falta. Kuadrillakoen jakin gosea pintxo soil batek ase ahal izango lukeela iruditzen zait. Aitortu behar dut:
2016
‎Espazio zentro bikain hark bihotz ikara sartzen zuen, eta garraiobide aurrerakoi haien motorrak marrumaka hasi zirelarik, hango zientzialarien harrotasuna agerira irten egin zen. Beste mundura eraman behar zituzten izakiak erakarri zituztenean denen jakin gosea gehitu zen, hantxe baitzeuden, kartzela ibilgarri batzuetan, ezin hobekiago babestuak. Lehen lerroan zeuden bi emazteek erabat triste ziruditen, haien mundua betiko uztera kondenatzen balituzte antzera.
‎ailegatu ziren. Inork, kaleetan zaurituak izan zirenetik aparte, ez zituen inoiz ikusi, eta kazetarien jakin gosea izugarria zen. Urrundik hain bitxiak ez zirela zirudien eta kamera batek eginiko zoom batean handitu zutena gu bezalakoa zela zerakutsan, berez zuen agresibitatea gorderik.
‎Richardek zer zen bazekien, baina alderantzizko bidaiari bere jakin gosea utzi behar zion eta isil isilik geratu zen.
‎Eba, jasotako agintea ezin baztertuz, leizetik atera egin zen. Adan, aldiz, jakin gosez beterik zegoen, ea noiz eta nork marraztuak izan ote ziren, zer arkatzekin eginak ote ziren eta halako. Sapek sutik harturik adar erraustuez trazatuak izan zirela esan zion eta gainean, orein urinekin bernizatuak ere.
‎Bere buruak, dantzariarena gora eta aitzinera begira dagoen bezala, ez du helburu tinkorik, heriotza baizik, etorkizuna hain ilauna baita. Bere helburu bakarra jakin gosea da, asez ase tinkatuko duen geroko geroa.
‎Azpian galtza bat edukitzeagatik harritu egin zen, hark ez ziola batere erantzunik ematen bere galderari. Praka hura kentzeko eskatzen ez zen ausartu, pudorea bere baitan aspalditik sartua zeukalako, eta bere jakin gosea ezin aserik, aitzinera jarraitu zuen. Momentu zehatz hartan non zeuden bazekitela nabari zen eta edozein une noizkoa zen ere bai.
‎Nolazpait hitza mozturik, berehala ohiko esaldi klasikoetara itzuli ziren: . Aro hartan, hau zen, orain bost mila bat urte, izpiritualtasunaren funtsa gizonengan agertzen hasi zelako, eta hil ondorengo bere arima, mamia edo pentsa ahalmena zer bilakatzen zen jakin gosea sortu zitzaien ere. Behin gorputza ehortzita, zer gertatzen ote zen pentsamen ahalarekin; hitz batez, arimarekin.
‎Hantxe zegoen, ibilki, tropa guzia, Darwinen atzetik, nahiko nekatuta baina jakin gosez beterik. Oihan baten sarreran, Darwinek denak bildu zituen hauxe esateko:
‎Jadanik, oraintxe konfirmaturik gelditu zen egia, hau da, lehen gizon emazteak ez zirela izan, zehazki jakin zuten, gero haien aurretik Sap, Habil eta Erek bizi izan zirela ere, azkenik denak ziminotik heltzen omen zirela. Gauza asko bat batean irensteko, baina debaldetasunean etsitzeko sobera jakin gose ziren eta halaxe erakusten zuten.
‎Denen ahoetan gauza bera entzuten zen, bereziki Ghelsemainen, han berriki Jesus atxilotu omen zuten lekuan. Haien ibilaldi hartan buru belarri egon ziren gertaturikoen berrien jakin gosez. Ez zekiten zer sinetsi eta zer ez, karriketako jendeak hainbeste gauza esaten baitzuen, egia bezain gezur, neurtuta bezain hantuta.
‎Sap odol beroz hura guzia adierazten ari zitzaien, eta ziminoak ezik, denek adierazpenak jakin gosez jarraitu zituzten, han esandakoak arras garrantzitsuak zirela susmatuz. Sap isildu zenean, denek gauza berezia gertatu zela sentitu zuten, aroz kanpokoa, hura ez baitzen teologietan erortzeko unea, ezta ere gizakiak dena menperatzeko gogoa azaltzeko mementoa, goizegi zen, hark gizakia noraino eraman zezakeen erakusten zuelako eta hura ahanztea hobe zitzaien, itzala argiaren moldatzailea bihurtzen ahal zelako eta berez, argia argia zen eta besterik ez.
‎–Sortzearen eztandak? liburu honetan, balizko lehenbiziko gizon emazteak izan ziren Adan eta Eba holako bide lehor bezain harritsuan sartu ditut, jakin gosez beterik. Aitzineko pertsonaiekin batean, bidez bide eta leizez leize ibili izan dira, Homo Sapiens, Homo Habilis eta Homo Erectus lagunak eskutik harturik, ziminoak aurkitu arte, Richard Darwin espedizioaren gidari izanez.
‎–bazterkeriarik ez?. Atarira sartu ginen, eta dagoeneko lepo zegoen, kazetari, polizia eta jende jakin gosez beteta(...)
‎Nola jakin gosea edo egarria dudan?
‎Issues in meurement and prediction of eating and drinking’ (Gosea eta egarria: arazoak neurketan eta edan eta edari iragarpenean) Richard D. Matteak. Nola jakin gosea edo egarria dudan. Erantzun logikoena zentzuzkoa da, eta egunean zehar zer ibilbide eta jarduera egin dugun galdetzen du.
2017
‎entzun ahal zuenari: jakin goseak
‎Baina, zoritxarrez, informazio asko dokumentaletik kanpora geratuko da, guztia sartzea ezinezkoa delako. Jendearen interesa eta jakin gosea pizteko amu batzuk botako ditut.Donostiako udal liburutegiak Txillardegiren izena jartzea eskatzen du Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak. Zer iruditzen zaizu. Gure herriari, kulturari eta euskarari egin dion ekarpena kontuan izanda, harrigarria da nolatan ez dagoen Txillardegi izeneko kalerik edo plazarik inon.
‎GOIZ batez, egunsentian, elkarrengandik banandu ginen. Ni berriro abiatu nintzen atzerrira, jakin gosearen eritasun faustianoak jota bainengoen erremediorik gabe. Zorba iparralderantz joan zen eta Serbian finkatu, Skopje ondoko mendi batean, non, diotenez, magnesita zain aberats bat aurkitu zuen; ilusitu zituen aberats ale batzuk, erosi zituen tresnak, kontratatu langileak, eta berriro hasi zen tunelak egiten lurrean.
‎bat eta Erdi Aroko dorre semizirkular baten aztarnak agertu ziren, eta bigarrenean Erdi Aroko bertze hiru dorreen oinarriak. Mikelek ez zuen horietan parte hartzerik izan baina kanpaina bakoitzaren ondoren Aranzadiko arkeologoek antolatu zituzten bisita guztietan egona zen, lanak eta aurkikuntzak jakin gosez segituz.
‎Egoeraren kudeaketa kultura zinegotziak egiteak kazetarien jakin mina handitu zuen. Agerraldia itxoiten zuten kazetariez gain, herritar multzo bat ere bertaratu zen jakin gosez, osaba Luzio tartean, jubilatu ardurak betez. Hankarteko BIZI-poza irakur zitekeen Luzioren elastikoan.
2018
‎Eta orduan, ez dago beste erremediorik, ezin da ezkutuan mantentzen jarraitu. Hartu eta zerbait kontatu behar da, zazpi urteko alabaren jakin gosea asetuko duena, ama batek ondoen ahal duen eran.
‎Traje garestiari begira jarraitzen du Itzik denda atarian bertan dagoen pertxeroaren aurrean. Laztan egin dio trajeari atzamar hezurtsuekin goitik behera, oso leun sentitu du, eta jakin gosea ernatu zaio ea zein ote den material haren izena. Tertziopelo izan da bururatu zaiona; seguruenik ez da, baina ez zaio beste hitzik etorri burura.
‎Nire bizitzan eten bat gertatu zen. Mahai ingurua gogoratzen dut, aretoko kolore biziak dauzkat erretinan gordeta, bertaratuen arropenak eta paretetan jarri genituen kartelenak, eta jendearen begirada adiskidetsu jakin goseak. Gero beltzunea nagusitu zen, ni ere berekin joan bainintzen.
‎Begiak itxita, zure mugimendu ñimiñoena ere behatzen ari den aditu bat aurrean daukazula, ikaragarria da ahulezia sentsazioa. Ume txikia sentitzen zara, helduen zaintzapean; gizaki garden, dena dakusan jainko orojakile baten azpian; txoritxo, katu ehiztariaren atzaparren eskura; txingurri, haur jakin gosearen hatzaren azpian. Askatasun hitzak esanahirik ez duen mundu bateko txotxongilo sentitzen zara.
‎Frankfurteraino lo egon naiz, azafaten ahotsak eta janari eskaintzak entzun gabe, harria bezala lo. Internet piztu dut jakin gosez, Quetzaleko berrien eta Santomanen berri irakurtzeko: erailketa horren ondotik andre bat eta kanpotar bat, ustez eta ingelesak bilatzen dituzte.
2020
‎Jendearen jakin gosea ase ezina da?
‎Sartu ginen eta mahai biribil bat genuen prest, aulki bat alderantziz ipinita zeukana. Nire jakin egarriari jakin gosea gaineratu zitzaion. Gauza arrunta, bestalde, jatetxe batean egonda.
‎Izarrak ez baizik eta eguzkiaren argia islatzen duten planetak direla jakinarazi dio Laurenek, eta, gizonaren jakin gosea ikusita, tarte ederra eman dute solasean gaueko zeru sabaiaren misterio liluragarriak hizpide. Afaldu bitartean ere ez dute gaia utzi, eta Urbanoren ileak laztea ere lortu du Laurenek Lurraren eta izarren arteko distantziak ulertarazten ahalegindu denean.
2021
‎Mugatzailea izen kategoriakoa denean, ‘zeren’ nahia, beharra, gura, egarria, gosea... adieraziko du; hots, mugakizunaren osagarria izango da: barregura, bizigura, esangura, ezkongura, handikigura, jolasgura, senargura; batasun nahi, bizi-nahi, borroka nahi, onginahi, zorion nahi; aginte gose, diru gose, espantu gose, Jainko gose, jakin gose, jan gose, zuzen gose; diru egarri, egia egarri, fama egarri; herio larri, kakalarri, txizalarri; afari min, ele min, etxemin, listu min, maitemin, ohemin; diru behar, herio behar; berriketa gogo; andre beldur, egia beldur; amorru asmo, batasun asmo; noble uste, ogi uste, zorion uste
‎Behintzat ez dau itxutuko hau diru gosiak odola aterateko agindubaz (Mogel); Hori ez du aginte goseak ekarri, jakin goseak baizik (Mitxelena); Mikelak, aldiz, afari min du (Orixe); Garbi ikusi da Euskaltzaindiak eskainitako batasun asmo eta arauek izan duten baietza eta eragina (Euskaltzaindia); Nola ez baitzuten kanporako traturik, diru beharrik etzuten (Duvoisin); Bazter dezagun ordea haur uste hori atso ipuinen ondoan (Jon Muñoz). Handi adjektiboa dute mugatzaile handinahi, handimin, elkartuek.
‎7.2.6b Ezkerreko osagaia aditz partizipioa (batzuetan aditzoina ere bai), edo aditz lokuzioa ere izan daiteke: alda nahi, apurtu min, atera nahi, atsegin hartu nahi, aukeratu behar, bizi behar, egin nahi, erdi behar, erantzun behar, esanahi, ezkongura, hil beldur, hilgura, jakingura, jakin gose, itolarri, jakinlarri, jakin min, joan nahi...
‎Alexandriako Liburutegiak —hagitz aberatsa eta deus falta ez zuena— gai guztiei buruzko liburuak biltzen zituen, mundu ezaguneko bazter eta txoko guztietan idatziak. Haren ateak jakin gosea zuten pertsona guztientzat zeuden irekiak, edozein herritartasuneko ikastunentzat eta helburu literario frogatua zuen ororentzat. Halako lehen liburutegia izan zen, eta hurbilen egon zena garai hartan zeuden liburu guztiak edukitzetik.
‎Liburutegiak errealitate bilakatu zuen Alexandroren ametsaren dimentsio hoberena: unibertsaltasuna, jakin gosea, kulturek bat egin nahi ezohikoa. Alexandriako apalategietan, deuseztatu egin ziren mugak, eta han, azkenean, elkarrekin bizi izan ziren, lasai ederrean, greziarren, juduen, egiptoarren, irandarren eta indiarren eleak.
‎Gure aroaren hasieran, pedagogia errukitsuago eta dibertigarriago baten defendatzaileak sortu ziren. Korronte horrek nahiago zituen sariak zigorrak baino, eta eginahalak egiten zituen haurrengan jakin gosea pizteko. Badakigu maisu maistra batzuk beren ikasleentzako jostailu hezitzaileak egiten hasi zirela, eta haurrei, erdi totelka esandakoak saritzeko, ikasten ari ziren letren forma zuten pasteltxo eta gailetak oparitzen zizkietela.
‎Merkataritzaren eta bidaien bitartez, haien kultura eta idazkera alfabetikoa iparraldera ailegatu ziren. Greziar alfabetoa ikasi eta beren hizkuntzara egokitu zuten iparraldeko lehen italiarrak etruriarrak izan ziren —haiek ziren nagusi penintsularen erdialdean K.a. VII. mendetik IV.era bitarte— Haien hegoaldeko bizilagunek, erromatarrek —ez zuten maite aitortzea, baina hamarkadatan Etruriako dinastia baten menpe egon ziren—, jakin gosez eta irrikaz onartu zuten berrikuntza zoragarri hura, eta, aldi berean, idazkera etruskoa hartu zuten, zenbait doikuntzarekin, latinera egokitzeko. Nire haurtzaroko alfabetoa, oraintxe berean ordenagailuko teklatuko ilara ilunetatik niri beha dagoena, feniziarrek beren ontzietan sartu zituzten letra alderraien konstelazio bat da.
2022
‎Dunyadad ahizpak ipuinari zoragaria iritzi zion, eta Xerezadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion. Erregeak, orduan, jakin gosearen jakin goseaz, onartu beste aukerarik ez zuen izan..."
‎Dunyadad ahizpak ipuinari zoragaria iritzi zion, eta Xerezadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion. Erregeak, orduan, jakin gosearen jakin goseaz, onartu beste aukerarik ez zuen izan..."
jakin gose urduri batez:
2023
‎Dena dela, apenas egin nion kasurik, berehalakoan Karmeloren maila jaso nuelako. Deskargari luze iritzirik, irrikaz egon nintzen zain, eta jakin gosez beterik hasi nintzen material grafikoa gainbegiratzen, artean oso ongi ez banekien ere zertarako izango zitzaidan baligarria.
‎" Antza, elizetako eta katedraletako aitorlekuetan sartzen zen eliztarren bekaturik intimoenak entzuteko eta, are sakrilegio handiagoa, bekatuak barkatzeko!". Eta nik, jakin goseak akuilaturik, gogotsuago ekin bainion, Rubenek segitu zuen Andreas jaiotetxera erretiratu zela, mendialdeko Okina herrixka baztertura, eta han sendabelarrekin halako olio osagarri bat egiten hasi zela. " Neurri txikiko garagardo botiletan eskaintzen zuen, etiketa kendu ere egin gabe, kortxo txiki batekin.
‎Hala eta guztiz ere, kosta egiten zitzaidan sinistea emakume hori nintzela Martinentzat. Nire maitatzeko moduari eta Martinek ni maitatzeko izan zuen moduari buruzko azalpen bat behar nuen eta antsiaz hasi nintzen irakurtzen gauero Laiak egiten zizkidan bidalketak, intrigazko eleberri bat irakurtzen banengo bezala, jakin gosez. Salbatuko ninduen zerbait aurkitu nahi nuen bertan, nire jarrera justifikatuko zuen arrazoi bat.
‎Han abiatu nintzen mutilen esparrurantz, bidaian joan ohi garen bezala. Beldurrez eta jakin gosez. Ez nituen ezagutzen.
‎orban grisa bihurtzen, argirik gabea, ilerik gabea, laino grisaxken erdian. Etorri berriak oraingoz ez du jakin goserik piztu. Apika ezerk ez du halakorik pizten, axolagabekeria nagusi den toki honetan.
‎–Paquita aipatu dizut. Konbentzimendua zuen ikasi egin behar zenuela, jakin gose handia zenuelako eta azkar ikasten zenuelako. Arenal anderea uste berekoa da.
‎Eztabaidak aspaldidanik irauten du. Lehen, ingurune batzuetan langile kulturaz berba asko egiten zen; batzuek erraten zuten ez zela langile ala ez langile kulturarik, baizik eta kultura huts bakar bat eta kito;, ikusmolde horri esker langile argienei eta jakin goseenei erakatsi ahal izan diegu lizeoko ikasle erdi zozoei erakasten dieguna; batzuetan, gauzak piska bat hobeki pasatu ahal izan ziren, baina orokorki hau da bulgarizazioaren printzipioa gure garaian ulertzen dugun bezala; izena gauza bera bezain itsusia da; baina zerbait guti edo aski onargarria eginen dugunean, orduan beste hitz bat aurkitu dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia