Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2017
‎Baina zerbait gehiago jakin beharra dut! Nola atera dezaket bertatik?
‎Aprobetxatuko dut kometa gure informazio eremutik pasatu dela komentatzeko unibertsoaren eta bizitzaren jatorriari baino, nondik gatozenari baino, nora goazenari begiratzea estimatuko nukeela nik. Eta ez diezadala inork erantzun nora goazen jakiteko nondik gatozen jakin behar dugula. Historia ezagutzea beharrezkoa dela.
‎Kontua da aurreko ostegunean erakusleihoa aldatuta zegoela! Garrantzirik gabekoa irudituko zaizu, noski, baina jakin behar duzu gutxienez hogeita hamabost urtean, hau da, nik ezagutzen dudanetik, han egon zirela beti bost kasko prusiar haiek!
‎Bakea eman zioten, baina bakerik ez bere baitan. Nola edo hala jakin behar zuen Bestearen izena, nola edo hala atera behar zuen (zuten) sorgin gurpil hartatik, zurrunbilotik, putzuaren hondora iritsi baino lehen. Bestearen izena argitzeak baino ezin zituen zoritxarretik atera, bera eta bere taldea.
‎Biharamunean eldarnioak iruditu zitzaizkion bezperakoak. Gainera, harrezkero alferrikakoak ziren plan guztiak, berandu zen, Besteak egia jakin behar zuelako, berarekin jolasean ari zelako, adarra jotzen, noiz harrapatuko, noiz eman azken kolpea, bien bitartean egoeraz gozatzen, horregatik hartzen zuen gero eta erdeinu handiagoz...
‎ekin zion atzera Martxelok... arazoa kafetegiko gizon hori da! Bere izena jakin behar dut...
‎Ez baina, zer gertatzen den jakin behar dugu. Agian konturatu gabe utzi dute atea zabalik.
‎Sokagatik galdetzen didazu? Ofizial jauna, ni lapurra naiz, hortaz jakin behar zenuke lapurroi soka ezinbestekoa zaigula gure langintzarako. Gizona zilioka hasi ez zedin, kanabera hostoak sartu nizkion ahoan.
‎Lagunok, jakin behar duzue, iritsi dela unea eta arazo bakarra ez dela almadia egoki gidatzearena. Arroila igaro bezain laster badakizue ordu batzutan Aragoiko lurretan egongo garela, horrek dituen arrisku guztiekin; agian, bizitza bera ere jokoan jarriko dugularik.
‎Oraintxe da atzera egiteko garaia, gero inork ez baitu txintik esango halako erabaki baten aurrean, asko arriskatuko baitugu denok. Bihar, lehen argiekin aterako gara, baina jakin behar dut zenbat izango garen.
‎Eman dezagun ezartzen dugula neurria zeinaren arabera hurrengo bost urtetan 50 liburu itzuliko ditugun euskarara. Neurria betetzen den edo ez jakin behar dugu ondoren, eta horretarako bi adierazle gertutik jarraitu behar dira: hitz eman diren epeak eta neurri hori betetzeko ardura nork duen (herriko etxeak, foru aldundiak...).
‎Bada, ni horrelakoa naiz, ez dakit gauzak bestela konpontzen". Garena izan behar dugu, ez gehiago ez gutxiago, baina komunitatean bizi gara, eta irla desertu batean geu bakarrik bizi ez garen artean, jakin behar dugu komunitate horretako kide guztien askatasuna zaintzen geurearekin batera. Total, amorrua ematen didatela horrelakoak direlako berekoikeriaz jokatzen direnek, nahi dutena esaten dutenek, gauzak lortzeko erabili egiten nautenek edo bordeak direnek.
‎Bere izate guztia zapaltzen zuen iluntasun itxi haren pisu leun eta liberadorea, hori zen guztia, bai, ez zegoen besterik. " Surik ba al duzu?" Nola izango zuen bada, baina, noski, emakume hark zer jakin behar zuen. Ez surik, eta ez ezer ehun metro lehenago paper ontzi batean bota baitzuen poltsikoetan zuen guztia.
‎hasten zarenean Jainkoa zerbitzatzen, zaude erne eta beldur zarela, eta presta zaitez tentazioei kontra egiteko. Zeren jakin behar duzu ezen orduan egundaino baino tentatuagoa izango zarela.
‎Puntu honi ihardesteko, jakin behar duzue ezen baldin, alde batetik, Jainkoaren Lege santuari berari, hain osoki eta konplituki konplitu eta begiratu behar denari, eta, bestetik, geure haragiari ere berari, hain gauza ahulari eta ahultzen errazari soilki eta bakarrik behatzen badiegu, latz eta gaitz dela Jainkoa zerbitzatzea eta haren Lege santua begiratzea eta konplitzea.
‎Eta puntu honen gainean gauza bat esan nahi dizut: jakin behar duzu ezen zuk zeure etsaiari ez barkatuagatik, ez dela handik segitzen, baldin hark bere aldetik bere eginbidea egiten badu, ez diola hari Jainkoak barkatuko.
‎Eta edireteko, jakin behar duzue ezen, ikusten duenean gure Jainkoak nola gauden bekatutan sartuak, anitz saio eta gogoeta egiten duela gure bekatu haietatik ateratzeko, anitz mainaz eta trazaz baliatzen dela gu bide onean ipintzeko.
‎Orain, denbora aitzinean duzuno, egizu ahal dagizuna; eta orain ere, instanter, fite, presenteon. Zeren jakin behar duzu ezen ez dela gero, zuk joan behar duzun leku hartan, arrazoi alegatzerik eta ez jakintasunaz aprobetxatzerik izango.
‎Bekatu handiengatik, penitentzia handia. Zeren jakin behar duzue ezen aizkora zuhaitzaren erroari keinatua dagokiola, eta fruiturik jasaten ez duena ebakia izango dela eta sura egotzia.
‎Eta puntu hau hobeki aditzeko, jakin behar duzue ezen lau obra molde, lau obra suerte aurkitzen direla, orain gure konturako ongi heldu direnak.
‎Adrian, barkaidazu antzinako mamuak zure barnean berpizteagatik, baina jakin behar dut zeren aurrean gauden, agian etorri badatorrelako. Eta azken mesedea eskatuko nizuke:
‎Ez dakit, hori da zuek, Jatsu eta Zoko, jakin behar duzuena. Garbi dago espiritu gaizto hori orain arte, euskal jendea erasotzen ari diren gerlari arrotz horiek etorri arte, lozorroan egon dela Urbasako basoetan eta orain zerbaitek edo norbaitek esnatu egin duela gure herriaren galzorirako.
‎Ez dizu ezer onik ekarri behar derrigorrez, Kuzko; ikusteko ahalmen berezia duzu, onerako zein txarrerako, baina orain jakin behar dugu zer esan nahi dizun erraldoiaren espirituak...
‎Bere bidaietan egiten zituen ohiko gauzak errepikatu eta ardandegira joan zen hurrengo iluntzean, planta egitera. Alde batetik ez zuen izua barreiatu nahi Donostian entzun eta San Adrianen gertatutakoagatik, baina bestetik herritarrek zerbait jakin behar zutela uste zuen. Dena den, berari gertatutakoari buruz, txintik ere ez!
‎Herriko ate nagusia barrikadaz josi dugu eta seguruenez ez dute gaindituko! Baina gauza bat jakin behar duzue: zaldi zuri hori da haien indarra, hori uste baitute dela borroka irabazteko giltza eta horregatik harrapatu eta neure dorretxera eraman beharra dago, kosta ahala kosta, eta bai buhame eta kauterei, eskarmentu ederra eman behar diegu berriro halakorik egin ez dezaten.
‎Itsasargirantz zihoala, Rhayaderrek esan bezala, elur antzara benetan geratu egin ote zen jakin behar zuela esaten zion Frithak bere buruari. Beharbada, azkenean, joan egin zen.
2018
‎Alde horretatik, askozaz eraginkorragoa iruditu zitzaion egiptoarren adimena konkistatzea. Horretarako, Frantziak Egiptoren kultur ekoizpenari buruzko zertzelada guztiak jakin behar zituen, eta, helburu horrekin, lurraldearen historia eta geografia zehaztasun osoz jasoko zuen entziklopedia osatzeko agindu zuen Napoleonek. Milaka eta milaka testu itzuli zituzten arabieratik frantsesera, Ekialdeko kontuetan adituak ziren akademiko frantsesek (Edward Saiden orientalistak) azter zitzaten.
‎Arrazoi bategatik: euskara kontuetan ari garenok badirudi denetarik jakin behar dugula, aski da euskara jartzea goian, eta orduan gai gara, antza denez, horren azpian dagoen edozer konturi buruz hitz egiteko, eta hitz egiteko, gainera, interesa izan dezakeen zerbait erranez. Ez da, ordea, nire kasua.
‎Zeren jakin behar duzue historiaurreko egun haietan neure begiez ikusia baizik ez dudala gogoratzen. Amak aitaren akaberaren berri jakin bazuen, ez zidan ezer esan.
‎Bai, agian bai agian ez, ikusiko dugu. Ez dago prisarik esan zuen Joxemielek, nik Koxme delakoaren paparretik zertxobait gorago tiratzen nuen bitartean baina ordurako jakin behar dugu gertatutakoa.
‎Nere giltzak ez zuen balio etxeko atea irekitzeko, hau segurtasun sarrailez itxita baitzegoen, eta, azkenean, ordubete ate ondoan negarrez igaro ondoren, lan guztiak eginda zeuzkan, eta ez zidan ezertxo ere eman afaritarako. Hurrengo egunean han dagoen gure apaiz Aita Xalbador, eta nik etxe horretatik irtetea pentsatu genuen, baina lehendabizi beste etxerik aurkitzen posible zen edo ez jakin behar genuen. Lan agentzia batean beste etxe bat aurkitu nuen, eta astelehen goizean etxekoandrea agurtzen hasi nintzenean, iskanbila bizian hasi zen, poliziari hots egin zion nire aurrean nik kontratu bat egina bainuen, baina poliziak ez zuen parte hartzerik nahi izan, eta horrelaxe alde egin nuen etxe hartatik.
2019
‎Eta euren sufrimendua ere gurea izango da, jakina. Adoptatuei dagokienez, baina, gurasook jakin behar dugu arraza plus bat izan daitekeela, motxilan zamatu eta betiko eramango dutena. Ez dut esaten derrigorrez hala izan behar duenik, aukera dagoela baizik.
‎Zer jakin behar du amak?
‎Hatz markak ditugunean, guk eta hemen, nortasun agirikoekin alderatuko ditugu. Nor den jakin behar dugu.
‎Maryren telefono dei guztien zerrenda behar dugu, bai mugikorrekoak bai etxekoarenak, etxekorik baldin badu. Interneten izan duen jarduera, posta elektronikoa, whatsappak... dena, mugimendu guztiak jakin behar ditugu. Eman agindua taldeko informatikariei.
‎Gulbrandsen detektibeak telefonoaren beste aldetik egiten zion galdera adituko zuen, baina ezin izango zion erantzun. Lehenbailehen jakin behar zuen nora egin zuen, edo bereak bertan egin zuen betiko. Etxetik urruntzeko ahaleginean, beste hiru lau metro joan zen pirritan, mugimendua ahal izan zuen arinen eginez.
‎Horrexegatik jakin behar dugu noraino igo zaizun!
‎Etxetik aterako balitz jarraitzeko agindu diot. Deitu eta galdetu non dagoen, Jannicke non dagoen berak jakin behar du eta. Bon.
‎Bada, txalotzekoa iruditzen zait gizonezkoen aldetik, adibidez, Iker Casillasen jarrera, Steinhausi etorkizunerako zorterik onena adierazi zionean. Emakumeek badakite horri aurre egin behar diotela, eta badakite batzuetan hainbat jarrera hartzea beharrezkoa dela; inposatzen jakin behar dute, jarrera serio bat hartu behar dute batzuetan, kolkora igoko zaizkielako bestela.
‎Gure mitoak xehatzen hasi aitzin jakin behar dugu euskal mitologiak izaera lurtarra duela eta horrek baldintzatuko duela hasieratik mitoen sorkuntza.
‎" Nabigatzeko, lehen esan bezala, angeluak gordetzen dituen mapa bat erabiltzea da aproposena; Mercatorrena, kasurako. Bestalde, bi punturen arteko distantzia laburrena zein den jakin behar baduzu, adibidez, hodiak sartzeko edo beste azpiegitura batzuk egiteko, orduan mapa distantziakide bat komeni zaigu. Badago beste adibide bat, itsusia baina egiazkoa, eta da misil bat jaurti eta non eroriko den jakin beharra; horretarako ere mapa distantziakidea erabiltzen da".
2020
‎Eta historia gustukoa izateaz gainera, Elhuyar anaiek wolframaren isolamendua eta espainiar koroarekin zituzten harremanen sekretuak deskubritzeko tentatuak izan. Eta horrezaz bestera, Goethe idazlearen Faustoz ere apur bat bederen jakin behar zuen irakurleak. Goetheren Fausto, Faustoren sekretua; eta Fausto, Elhuyarren sekretua izan daiteke.
‎Romain Garyren oroimenezko plakan jarria dagoena gogoratuz amaitzen du liburua: " Beti jakin beharrak ditugu egingarri denaren mugak zein diren. Ez geldirik geratzeko, baizik eta baldintzarik onenetan ezinezkoa lortzen ahalegintze aldera".
‎Guztien artean lehenengoa, sortzailea, Ania Iglesias izan zen Abelek, telebistako profesional ohiak eta, beraz, gaiaz zerbait jakin behar zuenak, bere hautagaia Asisko Klara balitz bezala hasi zuen haren defentsa. Aniak definitu zuen lehenengo edizioan, eta gaur egunera arte, zeintzuk izan behar ziren reality bateko lehiakide baten jarrera, izpiritua eta estrategia.
‎Ez litzateke onargarria guk alde egitea eta haiek ezertaz ez jabetzea, hozkailua eta despentsa hutsik daudela ikusi arte, zikinkeria belaunetaraino iristen zaienean. Beraiei ere ziria sartu dietela jakin behar dute, eta euren etxeetara itzuli behar dutela edo beste bizilekuren bat bilatu.
‎Ez dut uste izenik ematea beharrezkoa denik, guztiok baitaukagu buruan hainbat lagun, neurriz kanpoko bihoztun pertsonak zirela munduari frogatu behar omen ziotenak, gizateriaren arazoek atsekabetuta zeuzkatenak eta euren dirutza lizunen zati (ez oso esanguratsu) bat kausa bati edo besteri emateko eskuzabaltasuna erakusteko beharra zeukatenak. Haien talentu erraldoia, haien bertute anitz eta ia jainkotiarretako bat besterik ez zela jakin behar zuen Munduak, jendeak.
‎Ez egizu tontoarena, ondotxo jakin behar duzu-eta, zuek kristauok eskatuta Gaztelako erreginaren erabakia amorrua eta guzti sumatu diet bere hitzei.
‎Zuen zientzien arabera barruan, baina jakin behar duzue hori ez dela erreala, benetan, unibertso paraleloen eta zulo dimentsioanizdunen izatean barrua eta kanpoa nahasten baitira. Gauza bera dira, alegia.
‎Mezu hau irakurtzen duzuenek jakin behar duzue arima erratu baten askatzeko informazionea emaiten zaizuela. Bete ezazue eskatzen zaizuena eta erdietsiko duzue.
‎landare ximelak kendu eta berriak jarri behar ditugula etxeko bazter guztietan, dena garbi eta txukun egon behar dela.... Behin eta berriro esan digu telefonoz deituko dizula, zehatz mehatz jakin behar duela noiz itzuliko zaren zure bila aireportura joateko.Ikaratuta gaude, eta ez dakigu zer egin.
‎Jainkoarren, esaiezu ez dela egia. Zuk jakin behar duzu ez dela egia. Hil egingo naiz.
‎Laster! Amorantea eta bezeroa nortzuk diren jakin behar dugu. Bila itzazu tramankulu horretan.
‎Alainek, Endika Egurrolaren senargai bezala identifikatua izan zen unetik, bere lepo gainean begi asko zeuzkala jakin behar zuen. Kazetari eta paparazziak bere eguneroko bizitzaren argazkien bila atzetik zeuzkala bazekien, eta detektiberen bat ere zelatan izan zezakeela susmatuko zuen, erabat inozo ez bazen.
‎Ziur naiz gure iraultza defendatzen jakingo duzula, Don Pablo. Mundu guztiak jakin behar du n sozialismoa bide demokratikotik nagusitu dela.
2021
‎Badirudi bertokoek hala uste dutela, bazter hori nola edo hala estali behar dela, ezin da batere samurrak ez diren oroitzapenetarako lekurik utzi. Ez dago, beraz, oroimenerako lekurik, ez eta eskubiderik ere, jakin, jakin behar banuen, gure aita hil eta gero hainbat arinen ahazteko, Luzaro batik bat, saiatu bainintzen. Atzerrira ihes egin nuen, musikaren babespean ezkutatzeko, eta bertan ezkutatuta bizi izan naiz gaurdaino, gure aita edozein gaixotasun edo ohiko den ezbeharren batek galduta izan banu bezala.
‎Berak dio gure nortasunari atzerrian eusteko ezinbestekoak direla, zuzen dagoela inguratzen gaituzten gauza onak hautatzea, gureganatzea, baina beti gure erlijio edota ohiturekin bat datozela, bestela alde batera utzi beharrean gaude. Gauza jakina da, eta arrunt ohikoa, gurea baino aurreratuagoa edo hau da behintzat sinestarazi digutena gure auzokoek edota aberatsagoa den gizarte batek liluratuta suertatzea, baina guk ere jakin behar dugu gure fedearen indarra norainokoa den kalte egiten digunari uko egiteko, eta Hâkimen ustez indar hori sharian dago, hots, bizitzaren arlo guztiak arautzen dituen kode sakratuan. Nik ez dut sharia delakoa Hâkim fededun ikaragarri zintzoak bezain ondo edo zehatz mehatz ezagutzen, egia esan badakit entzunez bakarrik eta gehienbat Hâkim sasi muftiaren ahotik, gure etxean halako gauzak inoiz oso aintzakotzat hartu ez ditugulako, batez ere amak edo amandreak erlijioaren kontura zer edo zer esatekotan nire arrebak beherala aurre egiten dien aldetik Europan gaudela aurpegira botaz alkohola, txerrikiak edota okela ez odolgabetua haram direla, gehiena jota.
‎Melissa Cannek, Maureenen ahizpak, gai honi buruz esan zuena lauren kasurako balioko luke: Bere ahizpa escort bezala aritzen zela, bai, baina hori baino askoz gehiago ere bazela jakin behar zuen jendeak. Pertsona bat zen, ama bat, alaba maite bat... bere familiarentzat den dena zen.
‎Ikerketa honen txostenaren arabera, Burkek bere polizia autoan sexu harremanak izan zituen Lowrita Rickenbauer izeneko prostituta eta droga saltzaile batekin. Burkeren jurisdikzioan behin baino gehiagotan atxilotua izandakoa zen Lowrita, hortaz, Burkek soberan jakin behar zuen norekin zebilen. Gainera, Lowrita Rickenbauerekin irten zeneko batean, pistola galdu zuen.
‎Barkatu, pixka bat edan du eta iruditzen zaio mundu guztiak jakin behar duela euskara zabaltzearen alde dagoela. Patxik lasaitasuna berreskuratuko zutela ikusita, aprobetxatu zuen gauzak bere lekuan utziz.
‎Ez zegoen urduri eta hark egin zuen gauza bakarra, berak zerbait berririk jakin zuen galdetzea izan zen. Manuk ez zuen larritu nahi, baina badaezpada hark jakin behar zuen nor zen jazarlea.
‎Hala ikusten baduzue, ez dugu behartuko. Edonola ere jakin behar dugu non dituen margo faltsuak eta material zahar horiek eta epailearen arakatzeko baimena lortzeko Mariaren salaketa garbia behar dugu. Jabier Lopezek badu ikerketaren berri eta miaketarako prozedura prestatzen ari da...
‎Literatura idazketaren oinarria hizkuntza aukera da eta, horren arabera, (sintaxi) esaldi zehatzak erabiltzea ere bada. Ondorioz, idazten hasi aurretik jakin behar dugu zer hizkuntza erabiliko dugun, zer azalduko dugun eta nola garatuko dugun horri buruzko azalpena.
‎Begira, nik ez dakit dena, baina jakin behar duzu gu guztiok handikientzat gorde gaituztela. Oraindik ez gaituzte aukeratu.
‎medikuak Zuen eskubidean zaudete. Dena den, jakin behar duzue proba horiek garestiak direla eta seguritate sozialak ez dituela bere gain hartzen.
‎Horren esker txarrekoa ote da emakume hori? Ez du nolanahikoa ere irritsa; nolanahi ere, jakin behar dut zergatik itzuli den berriro.
‎" nik ere erran nahi dut ez dezaketala begien bistan sofri neskato gazeta irakurtzalesak eta gutiago oraino hetarik zenbait itsusi, izilka eta gordeka roman deitzen omen diren liburuak leitzen dituztenak. Gizon gazte guziek jakin behar lukete halako neskatxak hobeago direla hartzeko baino uzteko" (1889 [1993], 64 or.). Eta inolako zalantzarik gera ez zedin, espresuki kondenatzen zituen A. Dumas, G. Sand eta haiek bezalako nobelagileen liburuak: " surat, surat, dire aurthiki eta han erre liburu hek" (idem, 63 or.).
‎Agirrek derrigorrez jakin behar zuenez, ez zen hura urte aseptikoa eta esanahirik gabekoa, guztiz gatazkatsua baizik; eta, are, eleberriari beste irakurketa bat derrigortuko ziokeen eszenatokia aurkezten zuena.
‎Egia da, señorita esan zuen begiak geldiro geldiro neskarenetarantz jasoz. Hor dago Esteban ere, eta jakin behar du oraindik ez nagoela hilda.
2022
‎Baina kalean ibiltzen badakizu, azkenean jakin nahi duzuna jakiten da. Bakar bakarrik jakin behar duzu gauez mugitzen. Gauak guztiaren berri ematen dizu.
‎Enjuto eta Birras, Matias Villa Kahloren etxeko helbidera hurbildu eta egin galdeketa. Bere bizitza eta obra jakin behar dugu. Xehetasunik txikiena ere garrantzitsua da.
‎Begira, ondo dakizu legeak ematen dizkigun atxiloketa orduak gutxi direla. Denbora horretan egia jakin behar dugu eta ahal den guztia egiten dugu gertatutakoaz ziur egoteko. Jose, Julio atxilotua hiltzailea da...
‎Naturaren poesia edo poesia naturala duk, beraz, hor idatzi duan hori, ezta? Eta ez duk hiri meritua kentzeko, ezta pentsatu ere; izan ere, naturak sorrarazten duena ulertzen jakin behar duk, hori uste dik, behingoz, asfaltoa baino asfaltoagoa den honek. Eta idatzitakoa irakurrita, zaila duk imajinatzea nolakoa izan behar duen horko naturak testu hori sorrarazteko.
‎Egia da. Arrazoi duzu, baina jakin behar zenuke nolakoa naizen!
‎Seme alaba gehienek kanpoan bilatu behar dute bizimodua. Hori jakin behar zenuen, leku guztietan berdintsu ibiltzen direlako.
‎Agen eta Astarac konderriek ere Tolosako konderriaren presioa jasaten dute, baina ez bertze konderri haietan adina. Denek jakin behar dute hemendik bi urtera, gure gudarostea Gaskoniakoarekin elkartuko dela eta Gaskonia osoa hartuko dugula. Beharbada, Tolosako konde eta aliatuen armadaren kontra borrokatuko gara.
‎Bihar goizean eguraldi txarra ez bada, Urkizara eta Urrezera joago gara hartz edo otsoen aztarnen bila. Ardi batzuk akabatu dituzte eta ehizatu baino lehen nondik ibiltzen diren jakin behar dugu.
‎Gehiago kostatzen zitzaion alkate eta epaile bezala bailarak administratzea eta zuzentzea. Garzia kapitainak erakutsi zion gerlari batek jakin behar zuen guztia, baita gizonak gidatzen ere helduaroan zenean. Garzia kapitainaren seme nagusiarekin, Otsoarekin, ez zen ongi konpontzen Azenariren laguna zelako.
‎Oso ongi, L, orain badakigu ezkerrean min handiagoa duzula. Zer eragindakoa den jakin behar dugu orain.
‎Hemen dakart kondearen izendapena. Ez zaitut erabat baztertuko, baina hemendik aurrera jakin behar dut zein kasu diren eta nik erabakiko dut nork zuzenduko duen epaiketa.
‎Jauna, jakin behar duzu jauntxo baten ezkutari ibili nintzela Burgosen... Txominek galdu zuen hasierako adorea.
‎Erraiozu jaun kondeari Burgosetik pasako naizela nire betebeharrak ezagutzeko. Bertako herrietako pertsonekin hitz egin baino lehen jakin behar dut..., kapitain, alkate eta epaile bezala zer espero duten Burgosen. Erramun jarraitu zuen, entzun dudanez negu gogorra izango dugu.
‎Jauna, jakin behar dut zenbateko jauregi antolatu nahi duzun; zenbat pertsona izango diren mantentzeko. Kontuan izan behar dugu zenbat izango diren hemen biziko dirren pertsonak eta zenbat jaki eta jantzi bildu behar ditugun jakiteko.
2023
‎bera izango zela lehen emaztea edo emazte nagusia eta Hesse ko printze bakarrak Kristinaren semeak izango zirela. Lege orokor moduan ezkontza bi pertsonen arteko elkarte gisara ikusten bazuten ere, dispentsa egin zitekeen, kasua ezagutarazten ez bazuten; konfiantzako pertsona batzuek bakarrik jakin behar zuten ezkontzaren berri. Idatzia Luterok, Melanchthon ek eta Bucer ek sinatu zuten.
‎Ez da erraza izaten iluntzearena ulertzea. Bere denborak, neurriak eta koloreak ditu, eta, gainera, ez dago bakar bat ere beste baten berdina denik, zientzialariek xehetasunak bereizten eta izaera isolatzen jakin behar badute ere ezin dute argitu ahal ilundea; beraz, ilunbista da bakoitza baina besteekiko ezberdina izatea zertan datzan... nork daki. Aspertzen ari zarete?
‎Zeren jakin behar duzue begiak betirako itxi zituen une hartan, garai hartako gizonezkoen batez besteko bizitza doi doi bete zuela Tomasek: hirurogeita hamabi urte, lau hilabe te, hamaika egun, hiru ordu, hogeita bost minutu, berrogeita zazpi segundo eta hogeita hemeretzi ehunen.
‎Etxekoen artekoak. Nola jakin behar nuen espioi bat zegoela gure mahaian. Salatari bat zegoela gure etxean.
‎Ez, hator hi nire etxera nahi baduk, hire txanda duk; baina, gauza bat jakin behar duk, nik ez zaukaat Exin Castillosik.
‎esandakoa onar dezakeenaren keinu balioaniztun bat saiatu du. Gure herriaren belaunaldi oso baten iruditeria sortzen hainbeste ekarpen egin duenak jakin behar du gero ardurak hartzen. Hainbeste gazte borrokara bultzatu ostean, ez al zaizu normala iruditzen orain gure herriaz duzun irudia jendaurrean azalaraztea?
‎Ugaztunek bizirik jarraitu behar badute, bereizi egin behar dituzte lagunak eta etsaiak, bereizi egin behar dituzte ingurune seguruak eta arriskutsuak. Egoera aldakorretara egokitu behar dute ugaztunek; egoera bakoitzean jakin behar dute zenbateraino hurbil daitezkeen besteengana. Inguruneak erregulatzen ditu ugaztunaren komunikazioa eta portaera.
‎Ugaztunek bizirik jarraitu behar badute, bereizi egin behar dituzte lagunak eta etsaiak, bereizi egin behar dituzte ingurune seguruak eta arriskutsuak. Egoera aldakorretara egokitu behar dute ugaztunek; egoera bakoitzean jakin behar dute zenbateraino hurbil daitezkeen besteengana. Inguruneak erregulatzen ditu ugaztunaren komunikazioa eta portaera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia