Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2010
‎Etxebarria anaiaren iritziz, muin muinean dagoena da aldi berean" katoliko ta jakintzazaleak" izatea. Orduan, eboluzioaren ideiaren inguruan eta egunero egunero agertuz doazen gizonaren jatorriari buruzko iritzi kontrajarrien aurrean jakin behar da" Eliz Ama" dugula gidari. Segidan erantsiko du eboluzioa ulertzeko modu bi egon direla eta egon badaudela:
‎" Bai ala ez? Hori jakin behar diat aurrena!", ekin zion berak.
‎Ugartek jakin behar zuen hau guztia, bi alaba dituelako adin horren bueltan. Jerentea den euskaltzale porrokatua izaki, noski, ez zuen batere begi onez ikusiko" dena" (materialki zein kulturalki) eman zaien egungo gazteen erdal zaletasuna (ustez eta anti-sistema dena!).
‎Goizeko bekatuaz, bestalde, ia garbirik sentitzen nintzen, larrutan hain ondo egin ostean. Irauteko borrokan gizonak jakin behar du ingurua manipulatzen bere interesen alde, ze koño. Nire buruari barkamena ematen hasi, eta berehala harro sentitu nintzen goizean erakutsitako abileziaz.
‎Goizeko zortziak inguru dira eta jakin beharra daukat Irantzu ez dela hemen, ziztu bizian igarotzen ari garen Donibane Lohitzune izeneko espazio iheskor honetan.
‎Konkistatu gabe gelditu zen Nafarroan, Gaskoiez idatzi ziren foruak eta legeak Fors et Costumas deu Royaume de Navarre DecaPorts (1611) izenburupean. Bertan justiziako funtzionarioek lanpostua betetzeko herri mintzaira jakin behar zutela zehazten da:
‎Halere, iraganera so egotea, egin bidea neurtzeko baizik ez bada ere, beharrezko ariketa izaten da. Nondik nora ibili garen jakin behar baita ondoko urratsak jakinaren gainean eta araberako norabidean bideratzeko.
‎" Matalasen esperientzia" ez ote denez belaunaldi horren buruetan alpha zerbait, zimendu eta oinarri, da egun batez ikertu. Alta, norbaitek jakitekotan, berek jakin behar lukete barneko aldeko zaletasunak zuela Baionako antzokia bete 1967an. Konplexua deitzen dudan adibide argiena zait EATB garaiko giro hura, auzoko baratzearen obsesioa, Galarrotsak festibalen plaketetarik izerditzen zena.
‎Ez zuen erabakitakoaz damutu nahi. Emakume baten aurrean amore eman izanak harritzen zuen batik bat printzea, baina Chiara, bere erraina izateaz gainera, Leonardo dogoaren alaba ere bazen, eta herri txiki baten biziraupenean agintariak jakin behar du, ihiaren gisan, haizearen menera makurtzen, zuhaitz tente harroak errotik erauzten eta botatzen baititu erauntsiak.
‎Gaztelaren nagusitasuna gazteleraren bidez ezarri zen. Euskaldunen juntetan eta herrietan bertan ere, autoritatea izateko, kondizio ekonomiko batzuk betetzeaz gain, gazteleraz idazten jakin beharra zegoen. Populazioaren gehiengoa kargu politikoetarik kanpo uzten zen horrela.823 Politika linguistiko hori ez zen, orduan, gehiengoaren parte hartzea bideratzeko, baizik eta elite batzuen nagusitasuna eta erabakimen zuzena bermatzeko.
‎Hitzak gauza arraroak dira, tresna abstraktuak, aurreiritziak. Horregatik, jakin behar da zer beldurri deitzen zaion euskaraz" moro" esaten denean. Hitz bakoitzaren barruan zorro zaharrean bezala biltzen baitira gertakariak, usteak eta izuak, honetan ere.
‎Marginalak kultura zentrala bere subkultura legitimatzeko ikasten duenean ere, kultura zentrala legitimatzen du. Markatuak, markatugabeak pentsatzen duena jakin behar du; alderantziz, berriz, nahikoa da estereotipo batzuekin.
‎Ordura arte, libio, numida, getulo, garamante, 144 mauro deitzen ziren jende haiei berbere izena hasi zitzaien ematen. Berbere erabiltzen delarik, jakin behar da berbere hitza ez dela berez berberea. Grezieratik heldu zen, barbaroi, ‘arrotza’ esanahiarekin.
2011
‎Badaiteke ere ez duketen ausikia larri. Ezen, jakin behar da ez direla beren xedez gure onetan ari langile horiek: ez dakite-eta zer ari diren.
‎Behar ere, guk hazten ditugun kabalek ez digute galdatzen beren hazta eta erdi hazkurritan, satorrak bezala. Hauxe da, aldiz, jakin beharra, satorrak ez baitu jaten laborariaren kaltetan ari diren ihizietarik baizik. Zenbat ere baita, beraz, jale handi, hainbat ere da hura gure onetan ari.
‎Gogo eman dezagun aberea hozten ahal dela ez bakarrik kanpotik, baina ere barnetik, hartzen ohi duen janari eta edariaren aldetik. Lehenik jakin behar dugun gauza bat da, behi xahaldunak behar duela anitz ur irentsi. Bertze abere guztiek bezala, hazkurriaren laguntzeko eta izerditan joanaren ordain, baina ere, esnearen emateko.
‎Baina, ez baduzu deus holakorik, ez duzu ere zeren ukan deusen beldurrik. Ezen, jakin behar duzu, eta oroit atxiki, gauza hau. Pozoiak ezin dezake kalterik egin larru osoaren gainean dagoeno.
‎Gisu ur horrek erretzen ditu ihizi gaixto guztiak, eta landareari ematen ohi dio indar handi bat. Ezen, jakin behar da landarea alha dela, ez bakarrik erroez eta hostoez, baina bai ere azalaz, garbi duelarik, eta gisu ur hori garbitzaile du eta orobat hazkurri.
‎" Ehun" esate baterako," 100" bihurtzen da zenbakitan, eta" 100", berriz," ehun" letratan. Ondorioz, ez dut txineraz jakin beharrik izan" ehun" zenbakitan emateko, baina" 100" horri dagokion izena edo karakterea ikasi egin behar izan dut: (bat).
‎Alegia, ez da aski eguna eta ordu egokienak finkatu eta kazetariei deitzea, hori edozeinek egin lezake, komunikazioan oso aditu izan gabe ere. Mikrofonoen aitzinean jarriko denak helarazi nahi duen mezua argi adierazteaz gain, ondorengo galderei egoki erantzuten ere jakin behar du. (Bada salbuespen bat:
‎Halaber, mina kentzen lagungarria dugu eta odola ere, irri egiten dugun bakoitzean, gusturago ibiltzen da zainetan barna. Bihotzeko arazoren bat duenak barre egitea horren aurkako botika ona dela jakin behar luke, eta loak hartzen ez gaituenerako ere ez omen da erremedio txarra. Arnasa hartzen laguntzen digu eta barre algarak negar bihurtzen badira, zortekoa zara adiskide:
‎Amak semearen musikarekiko atxikimendua gaztetasuna luzatzeko modu polita dela pentsatu beharrean, okerka pentsatzen du, hau da, aita zena baino tontolapikoagoa dela semea uste du, are tanttarragoa, zeren eta ez duen balio ezta txima luzeko mutil batzuen talde batean gitarra jotzeko ere. Esanen bazenu rock talde bat egiteko musika jakin behar dela, bada, logikoa da, lanak izatea rock talde batean sartzeko. Baina ilea luzatu, besoetako giharrak erakutsi, betzuloak belztu eta esaterako," Pepik maite nau, ezin dut Pepirik gabe penizilina paratu nire ipurdian" kantatzearekin aski da urak bere bidea egin dezan.
‎Victor Serge errusiarra da, azaldu zuen liburu saltzaileak, tsarren garaietako iraultzailea eta, horregatik, zeharo ongi ezagutu zuen tsarren poliziaren errepresioa. Liburu honetan horretaz babesteko aholkuak ematen ditu, errepresioaz iraultzaile bakoitzak jakin behar duena, oso liburu aproposa egungo garaietarako, ezta. Bai, erantzun zuen kazetariak, gainera, hain zuzen ere, horretaz hitz egin nahi nuen zurekin, eusten diozu oraindik zure laguntza eskaintzari?
‎Aurpegi berdina jarri nuen nik, esan zuen Rosariok, eta beldur naiz ez ote den izanen tranparen bat. Tranpa izan ala ez, deitu dut, jakin behar dut hau guztia zer den...
‎Kopak altxatu eta, beste behin, topa egin zuten. Zehazki, esan zuen Giovannik, zenbat diru berreskuratu dugun jakin behar dugu, dena den, arma modernoen sortarako nahikoa eta sobera izanen dugu noski. Bobbyk eta Settimok zenbatzeari ekin ziotelarik, Giovannik mahai baten gainean utzitako larruzko maletatxoari erreparatu zion.
‎Diego Lopez leinu handiko gizon handiak jakin behar zukeen jainkosekin ez dagoela jolasik, eta bere zorigaiztoko amodioa" bai... baina" horietarikoa zela: andre ederra zuen, bai, baina ahuntz hankaduna zen; ezkonduko zela esan zion, baina baldintza batekin.
‎Bistan da, dena dela,* Dartikutza,* Tartikutza> Artikutza-n bezala, hemen ere disimilazioa izan dela, kasu honetan belar ahostunarena, hots, g — g> 0 — ggertatu dela (Gogaitolo> Ogaitolo; ikus Salaberri, 2011). Lehen lekukotasuneko elu bukaerak latinetikako ellu ren eratorria dela pentsarazten digu (cf. gaztelu castellu edo Uxueko Zautelu* sautellu saltellu), baina seguru egoteko oinarria zer den jakin behar genuke, eta ez dakigu.
2012
‎Hartara, beraz, autolaguntza. Ondoezak jota den pertsonak jakin behar du kanpo eragin gaizgarriek zauritu dutela, defentsa barik utzi, zorigaitzeko egin eta sorgor bilakatu. Eta, hala ere, bere baitan duela egoera iraultzeko ahalmena.
‎Estimulu erreakzio katean haustura bat dugu, aukerak zabaltzen dira eta erantzunak ere ugaldu, zerk erabakiko du zer? Esan bezala, psikea jende ilusioetan jokatzea da, baina hori egin ahal izateko, jokalariak hainbat eta hainbat erabaki hartu behar ditu, besteekin hitzartu behar du jokoa zertan den, jakin behar du zein den bere egitekoa. Labur esan, bere buruaz ohartu behar da.
‎Hemen irabazi eta galtzea dugu aukeran, tentu handiz ibili behar da, ondo kalkulatu zer egingo dugun, zer egingo diguten. Ziniko jakin behar dugu izaten, bestela ezin nork bere burua erraz manipulatu eta batez ere, xedeak argi edukita, joko sozialetan irabazi.
‎Hobe, beraz, aurrez aurreko borroka eta norgehiagoka zakarra baino, bitartekaritza eta negoziazio zuhurrak. Horretarako, barne grinari eutsi behar dio osaba zaharrak, jakin behar du" bitarteko onak" aukeratzen eta, iloba" psikoaholkulariaren" hitzei jarraikiz, haserreak eta nahigabeak baztertzen.
‎Aholku horiei ederto antzematen zaie psike modernoaren taxua. Ezer bainoago, nork bere burua inhibitzen eta desinhibitzen jakin behar du, nahikara. Kanpoko eraginek, eraso edo opari, norberaren arrazoiaren galbahetik pasata izango dute borondatezko erantzuna, ez pentsatu eta deliberatu gabeko erreakzio emozionalik.
‎Merkataritzan bezala gorte giroan beharrezkoak omen ziren dohain psikologiko horiek. Bi mundu horietan parte askotako interes jokoak gero eta arautuagoak ziren; ez beti kanpo aginte batek hala ebatzita, baizik eta jokalariak gero eta gehiago eta gero eta urrunago izaki, joko konplexu horietan partaide izateko ezarian agertutako arauak errespetatzen jakin behar zelako. Hala, lehengo ohorea kreditu (besteen konfiantza) bihurtu zen merkataritzan eta ospea (besteei eragindako irudia) gorteetan.
‎Saint Jean Cap Ferrateko etxea ere hartzen zuen gaitzat. Emango zizkion xehetasunak Christinek, baina jakin behar zuen kostalde hartako administratzailea villa bat aurkitzekotan zela Petit Afrique auzoan, eta aberatsak zirenez —" gero eta aberatsagoak", zehazten zuen, hitz haiek azpimarratuz—, kaobaz hornituko zutela saloi berria.
‎Bazterketa onartzen, edo onartu gabe asumitzen, duten ikuspegi tolerante eta pluralistek jakin behar dute askapen mugimendua dela (azaldua eta oraindik. azaldu gabe dagokeena) egoera osoaren Egia artikulatzeko posizioan dagoena. Gizarte demokratiko, tolerante eta pluralista horren funtsezko egia antidemokratiko, intolerante eta monolitikoa antzematea eta agerian uztea, haren lubakitik bakarrik egin daiteke, ez" erdian" ustez orekatuta dagoen jarrera tokitik.
‎Gaur egun 16 urte bete arte gazte bat behartuta dago ikastetxean egotera, berak nahi ala ez nahi. Esan bezala, hori oso ona da alde batetik, baina maneiatzen jakin behar da. Ni ikusita nago irakasle bat baino gehiago gelatik negarrez ateratzen ikasleen aurkako jarrera agoantatu ezinik.
‎FBIren Intelligence Service (SIS) delako adarraren barrukoa izan zen BIS. Baina euskaldun horiek ez omen zuten jakin behar amerikar inteligentzi zerbitzuentzat lan egiten zutenik. Esaten omen zitzaien gauza bakarra hauxe zen:
‎Karlosek leihoa ireki duenean, miazkada batek lerdeztatu dio aurpegia, han baitago, beti bezala esaneko, Ona Katalina, hots, Aragoiko erregeak bere amari, Zuria Nafarroakoa txit boteretsuari, oparitu zion jirafa. Eta jakin beharra dago" zarafah" horiek inork sekula pentsa litzakeen basapiztia handienak direla eta zaldun guduko lantza luzeenak bezain luzea dutela lepoa.
2013
‎Eta, kasu horretan, beren kolonientzako hain premiazkoak ziren elikagaiak lortuko ote zituzten? Zernahi gertatzen zela, espainiarrek ez zuten inolaz ere jakin behar zer egoera larri eta errukarrian aurkitzen ziren errusiar koloniak.
‎indarrak mugatuak dira beti, ez gehienak erabili kontra mintzatzen, ekintzan zentratu, oro gonbidatu, edonorekin eman pausorik txikiena. Minorizazio minorrenaren lurraldean, eskuindar eta ezkertiar, mespretxatu eta mespretxatuek mespretxatu, dagoen apurtxoa josten jakin behar. ‘Orai arteko jarrerak errotik aldatu ditugu’, dio gazte helduetako batek.
‎Begiratu ekologiko batekin hizkuntzen gaiari heltzen diogunean, jakin behar dugu, eta bestela laster ohartuko gara, lur azpiko mina leherkariz jositako lurralde politikoan sartzen garela.
‎Aurrerago esango dugun moduan, estrategia orok bisioa edo etorkizun ikuspegia behar du gidari. Amets doituak marrazten jakin behar du, lausoen gainean, eta amets horiei begira estrategiaz lan egin.
‎—Hemen gaur gertatutako guzti guztiak isilpean gelditu behar dik. Ez dik inork jakin behar inoiz, ez Kokoherrin eta ez Kanpoherrin Laketen hitz irmo eta tinkoek oihartzuna jasotzen zutela ematen zuen Ganboako gau ilunean. Ahotik joaten denak larrutik ordainduko dik!
‎—Ez dago bizimodua baino eskola hoberik hasten zen amona Xunbel; ikasten jakin behar ordea. Bizimoduak baditu premiak, ezinak eta xedeak.
‎Bizimoduak baditu premiak, ezinak eta xedeak. Premiak aztien belarriekin entzuten jakin behar da. Ezinak lamien begiekin bakarrik ikusi ahal dira.
‎—Ez du inork sekula jakin behar hemen gertatutakorik horixe izaki baldintza. Jauregien jauregiko bikaintasunak eta ospeak ezin izango lukete jasan horrelako eskandaluren ondorioz sortuko litzatekeen esamesaren zitalkeria.
2014
‎" Zuek, begi sutsuko jende kopetilunok, mutil soldaduak desfilatzean txaloka eta bibaka aritzen zaretenok, zoazte isilka etxera eta egin otoitz, gaztetasuna eta barrea zer infernutara joaten diren jakin beharrik izan ez dezazuen inoiz".
‎Basoak ez du arbola ikusten uzten, hala diote. Horrexegatik, baso beltzean noa hura haginez, lerrez edo astigarrez horniturik ote dagoen jakin beharrez; hura ale mardulek edo makalek janzten ote duten jakin gosez. Ez jakitearren, basoa ala oihana ote den ere ez dakit.
‎Egurgile zaharrek bizi agiria sartzen dute gutun azalean. Hiruhilabetero bizirik gaudela jakin behar dute pentsioa kobratuko badugu.
‎Ikusi nahiko nukeen zer ematen zuen, zer erliebe ezberdin hartzen zuen testuak, hauekin edo haiekin. Baina gauza bat jakin behar du ere behatzailegoak. Ez da on zuzendaria eta idazlea beti hor izatea.
‎Lehentasuna ez da bizia. Kalitatearen igotzea jada buruetan da, txapelketak muntatzen dira, talde hoberena eta aktore hoberena zein den jakin behar da. JAC en izpirituan gazteen gurutzaraztea funtsezkoa da dudarik gabe, baita oraingo bertsolari txapelketari hurbil daitekeen asmo zerbait ere.
‎Ikusi behar da zein heinetaraino, beste ateratzeko paradarik ez izanez, ez zuten tobera berek bultzatzen. Bestalde gogoan badaukagu arte hori zein herritarra izan den, jakin behar da betidanik bertsozale errabiatuenak, sasi bertsolariak, herri bertsolari" ttipiak"," txarrak" izan direla. Horiek dituzke ikusi Herellek:
‎Baina zer abangoardia, zer arraiori buruz ari gara hitz egiten! Zein elementu garrantzitsu eta misteriotsu dauden atzematen saiatu behar dugu, eta dantzaren bizitasunari buruz jakin behar da. Oraingo dantza moduak ez dira sekula jendearengan egongo.
‎Dantza berri bat birsor daiteke. Baina gauzak kokatzen jakin behar da. Pertsonalki, topikoetatik urruntzea lortu nahi dut.
‎Zaldia beste gauza da. Gidatzen jakin behar da, tegi eta mutilak behar artatzeko. Azpi sistema eskatzen du, sozietate bat erraten du.
‎Ikusten dugu zer izanen den. Honen deskribatzen jakin behar da jendea gomitatzeko unean, argi izan behar delako. Publiko potentziala nor da?
‎Haatik buruetan iraultza dela erratea ez da hiperboletan ibiltzea. Gerlaren ondotik irabazleen balore sistema da errotzen eta jakin behar zen kolabo edo erresistente izan ginenez. Larzabalek Basabeltz en erakusten du zer arrisku duen horrek gure euskal populu kontzientziarentzat, honek eragin zuzena baitu gure ausagailuetan eta barne errepresentazioetan.
‎Aitzinatzeko jakin behar dugu artedraman nor diren pertsonaiak oro eta zer lan egiten duten sortu dituen sisteman.
‎Onartzen du Basajauna jaun eta jabe dela bortuan eta ulertzen da aristokrata dela. Erdi aroan banderizo deitu gang en gerla haietan jakin behar zen beti noren lurretan genbiltzan. Basak lurrak ditu eta hara joaten garelarik hango legeak dira betetzen.
‎Liburuek, jakintsuek, etnologoek besteak beste, jatorria, esanahia ahitu diote eni ez dakidan toka hauen plagio txarra egitea. Zer jakin behar du bolant batek, zirtzil batek plazara jalgitzeko. Zerk bete behar dio gorputza ez dezagun ikus jantzi huts galdu bat espazio batean herrestan eta besterik ezean tontakeriak egiten?
‎Inkesta egitera edo mintzatzera joan nahi dugularik, ez hartu nahi etxean. Gauzañoa jakin behar dute antzerkilariek: gaiak badira edozein forma xintxika lezaketenak.
‎Zuberotik arrats hartan ez dakit bekaizti edo hobeki erran panikaturik sartu nintzen. Dantzari izateko zer jakin behar zen.
‎Xaribaritik heldu diren praktika horiek oro duten alde jasan ezina entzuten da jendeen ahozko lekukotasunetan, sentipenen boza zaigu heltzen horietan, eta entzuten jakin behar da edo uko egiten da antzerki publikoaren erreakzioen aztertzeari. Hitz batez, horietan komunitateak ahul eta baztertuak linxatzen ditu.
‎Ganbara honen argia Dut gogoan atxiki nahi Den mendrena hunki zure larruaren fina Zure begien ez gezurti hau Sekulan eginen ez dugun amodioa Dut gogoan nahi Norbaitek jakin behar du?
‎Escualdunacen gai bera zen, bata tobera bestea komedia. Gogoan nuen, Larzabali jarraikiz jakin behar zela nahasten. Santibate eta libertimendua elkarrekin doazen gisan halaber komedia eta toberak elkarrekin gomitatzen, hezten, eta egarri jartzen dute publikoa.
‎Badira aritzaileak eta besteak. Baina edozein antzerki onek jakin behar du kontatzen duen istorioa nori dion, publikoa nor den, bestenaz ez da komunikazio egiazkorik, ikuskizuna da.
2015
‎Halakoen aurrean, jakina, ez dago interpretazio anitz egiterik, ez dago zeinuari bestelako zentzurik ematerik. Artez irakurtzen jakin behar da, besterik ez. Adierazleak dio zein den adierazia, zeinu guztiak dira erakusle edo seinale, zentzua den kausak utzitako aztarna.
‎229. Jerome Brunerek dioenez bizitzan jokatzea bezain inportantea da" istorio egokia" kontatzea, batez ere, norberaren jokaera eta helmugak legitimatu behar direnean harreman gatazkatsuetan. Orduan, jakin behar da justifikaziorako" zirkunstantzia aringarrien kontaera" egiten. Aringarriek norberaren kontaera eta kontaera kanonikoa bateratu behar dituzte.
‎Identitatea identiko omen duguna, omen zaiguna, izan ohi da. Interpretatu beharra dugu, jakin beharra dugu zein diren zentzuzko portaera onargarria izateko bete behar ditugun jokatze arauak, eta horiek dira identitate soziokulturalen egitura, horietan bermatzen dira norberaren izate moduak. Jakite hura, bistan da, jakite praktikoa da oso.
‎Hal ohe ertzean eseri zen, galtzontzilo eta galtzerditan, zalantzaz gainezka. " Begira, Melissa, zenbait gauza jakin behar dituzu nitaz... Gauza asko.
‎Eta biek barre egin zuten. Skyperen aurretik ganorazko elkarrizketa gehiago egoten ziren etorrera haietan, kontuak jakin behar handiagoa.
‎—Ez. Nola jakin behar dut nor zareten?
‎—Lasai, Txabal. Gizona, nor garen jakin behar duzu. Zerbait entzun izanen duzu eta.
‎Ilargiari so jartzen naiz, gure amandrearen berri jakin beharrez barruak lehertuko bazaizkit ere.
‎Baina esan beharrean nago, jakin behar zenukete, orain toki guztietatik hain urrun nagoenez, eskilarak behar ditudala zerurik dela sinisten jarraitzeko. Hori eta hainbeste esateko eskubidea izango ahal dut! Bai, ez zaudete, baina argazkiak ferekatzean esna daitezke behatz mamiak eskua mugiarazteko, aspaldian ferekatzeko ez bestetarako hain nagitua zen esku hori; eta behatz gogortuek ere ebakiko lukete airezko gotorlekua barruran...
‎[...] Aurrera egiteko determinazioak gorabehera guztien gainetik luke egon. Umiltasunetik denok jakin behar dugu hemen espainiar inposaketari aurre egiteko gehitzearen premia dagoela. Gehitzea da bidea, noski.
‎Delclaux ETAk askatu zuen, haren familiak 1000 miloi pezeta inguru ordaindu eta, dirudienez, beste 500 miloi ordaintzeko konpromisoa hartu ondoren; 516 Ortega Lararen askapena, berriz, orbanik gabeko arrakasta izan zen Espainiako gobernuarentzat, arrazoia ematen baitzion hark eramandako irmotasun politikari: " erabakitako politikari eusten jakin behar da, presioei amore eman gabe", azpimarratu zuen Jose Maria Aznar presidenteak; espetxe politikari eusteaz ari zen, zehazki, presoen sakabanaketarekin amaitzea baitzen ETAk Ortega askatzeko jarri zuen baldintza.517
‎ELA guztiz konbentzituta dago beste autogobernu baterako bideak, demokratikoa ez bada, ez garamatzala inora, baketsua ez bada, ez duela inoiz lortuko behar duen gehiengoa eta jendearen atxikimendua. Beraz, ETAk jakin behar du ez duela lekurik, ez dugula behar, etorkizunerako bide honetan oztopoa dela. Gure arrazoiaren indarra, proiektuarekiko atxikidura, herriaren gogoa, arma nahikoak dira irabazteko.
‎Abagunea zaila da, asko kostata eraikitakoa oso erraz suntsitu baitaiteke; zuhur jokatu behar da, beraz, desadostasunak kanpora ateratzeko orduan, baita barne azalpenetan ere, ez indartzeko etxe barruko errezeloak; oraingo gatazka behin behinekoa delakoan jokatu, egoera hoztasunez kudeatu, eta LABekiko kolaborazioaren hipotesia lantzen jarraitu; harremanak zaindu eta ahalik eta gehien hitz egin nork bere LABeko mintzakideekin. Aurrera begira, batuketa dugu helburu, baina ez dago soilik gure esku; LABekoek jakin behar dute ez dugula onartuko familiako interesen lehenespenik.
‎Ados nago, etapentsatzen dut euskal hiztunen logika eta kriterioarekin antolatu liratekeela. Uste dut komunikabideotan dihardugunok jakin behar dugula zein den gure rola eta zein den gure papera komunikabide euskaltzale garen neurrian. Eta, beharbada, indar egin dugu rol ezberdindua agerikoagoa izan dadin.
‎Bestalde, edozein gerratan parte hartzea deliberatzen duenak jakin behar luke tortura (berdin leuna edo larria) etsaiak beraren kontra erabil ditzakeen taktiketako bat dela, eta prestatuta egon behar du horretarako. Gerran, maitasunean bezala, ‘denak balio duelako’ sasiargudio faltsuarekin praktikatzen da, gainera.
‎Horregatik da gezur handi bat ardurak saihestu eta gizarte osoaren gain utzi nahi izatea CANek hamar urtetan izan duen mila milioi euroko ondare galera. Horretarako, baina, jakin behar da nola iritsi ziren ordezkari haiek CANeko organoetan esertzera.
‎Aria hartan, gobernuaren manuz iparreko kostaldea korritzera ilkiak ziren, ez solament gerla ontziak, baina portu handietako motordun arrantza ontziak ere bai. Halaber, Gibaran, Playa Blancan, Pesqueron eta Moan begirantza postuak jarri zituzten, itsasoratzen ziren ontzi guztien berri jakin behar zutenak eta portutik ilkitzeko baimenak ematen zituztenak.
2016
‎Munibek El borracho burlado jendaurrerako prestatu eta urte eta erditsura sortu zen Matxinada. Hala ere Peñafloridako kondeak kastatik, hau da, aita kondeari ikasita jakin behar zuen matxino jendearen ezpalaz. Ez alferrik zen aurreko muturrean ibilitakoa Mutrikuko altxamendua erreprimitzen hamarkada batzuk lehenago.
‎—Orduan esan zuen bere kalkuluak atera eta gero, bihar arratsaldeko pinpon txapelketan gertatuko duk hori. Ordurako jakingo diat jakin beharra daukadana, eta edonori esateko moduan egongo nauk.
‎Bakarrizketa batean ari zela zirudien. Baina egia jakin beharra daukak, Pascal. Hire benetako aitak ez zeukak 1,81eko altura eta 75 kiloko pisua, baizik eta 1,72ko altura eta 60 kiloko pisua.
‎Eta orduan berrogei bat urteko emakume britainiar itxurako batek: " Hik bahitu huen nire senarra, hik hil huen nire senarra, eta zera jakin behar duk, nik ez diadala barkatu, eta nire seme alabek ere ez diatela barkatu, eta zomorro bat bezala akabatzen baldin bahaute guk xanpainarekin ospatuko dugula, zerria, zerri nazkantea baizik ez haizena. Esan nian egunkarien bitartez, eta behar den aldi guztietan errepikatuko diat".
‎Den dena gal zezaketelarik, ez zuten, ahal bitartean, huskeriarik huskeriena ere galdu nahi izaten, eta beraien begietara xehetasun guzti guztiek nortasuna hartzen zuten, apartekoa eta gogoangarria. Ondo jakin behar zuten hori gaixoek, ondo deserrira abiatu behar izandakoek, ondo bere lagun ordurako hilek Sabino, Otaegi, Beraxa, ondo bere anaiak ere. " Egin nahi al duk zerbait erresidentziara joan aurretik?", berak.
‎Beste lan mota batzuetan dabiltzanak, eta ondo egiñaz, badira. Baña lan oek berez ez dagozkio emakumeari, ta gai onetan ere jakin bearrak dauzka".
‎" Esaten du, baita ere, izkribu santuen esanahi literala eta espirituala bereizten jakin behar dela; batzuetan erraza da, inoiz Herkulesen lehengusu fuertea izerdiarazteko modukoa.
‎Zurrumurruak betegarriak dira: jakin beharra dugu eta ezer gutxi dakigu. Apenas gure miserien deituraren bat.
2017
‎Beraz, zerbait misteriotsu bazan hor. Geroago, erdi galdezka ibiliz, jakin behar izan nuen ehun urtean egon zala sutan, baita hirurehun urtean ere. Zaharrek kontatzen zituzten gauzak ziren.
‎Gaurko gazteak, zorigaitzez, amarretatik zortzik, eztakite bear ainbat euskera, bertsolari on batek kantatzen dun guzia osorik bear bezela jasotzeko. Euskera ondo ere ondo jakin bear da, ezeren galerarik gabe bertso on bakoitzari bere sustantzi osoa ateratzeko. Besterik da abeslarien lana; besterik da gitarraren laguntzaz gaur kantatzen dana.
‎Kantua beste aska bat da: ez dago euskaraz jakin beharrik euskal abeslarien kantuekin gozatzeko. Horretan arrazoi zuen Granada Errekakoak, Txinatik Donostiara baino alde handiagoa dagoela abeslari batengandik bertsolari batengana.
‎Hitzak kantuan jokatzen duen paper horretan, ez dago alde handirik pop rockaren eta beste musika estilo batzuen artean: ez dago latinez jakin beharrik Carmina Buranarekin gozatzeko.
‎Aitzitik, euskaraz ondo jakin behar da Uztapidek Iriondori emandako erantzuna ulertzeko; jaiotzez ez bada ere, euskalduna izan beharra zegoen (eta dago) komunikazio ekintza horretan parte hartzeko. Berdin du bat batekoa edo idatzia izan, bertsoak hartzaile euskalduna behar du bere helburua erdiesteko; hori, edo erdaldunaren ondoan jarritako itzultzaile prestua.
‎Hori bai, behin gailur horretan, taldeak ordaindu beharreko prezioa izango da abesti arrakastatsua ad nauseam interpretatu beharra, jendeak ziurtasun hori erosi duelako sarrerarekin batera. Itzal hori administratzen jakin behar, beraz; zenbat talde ez ote dira banandu beraiek sortutako itzal jasanezinez ihes egitearren.
‎Euskararen lurraldean hasi eta euskaldunen hizkuntz komunitatean bukatzen da bertsoon oihartzunaren kutxa, izan Idahon, Melbournen edo Lekornen. Bertsoak bete betean ulertzeko apur bat ingelesez jakin behar, hori bai.
‎Espedizioari buruz gauza asko ikasi zituen ikusi berri zuen Scott jeneralarengandik, ordura arte Minak ez zekizkienak, nahiz eta espedizio burua izan. Alta, jasotako informazio horietatik guztietatik bat baino ez zien esan behar ofizialei, guztiek jakin behar zutena, luzaroan gordetzeak kalterik baino ez baitzien ekarriko gizon guztiei eta espedizioari berari. Mina susmoak hartuta bazegoen ere, Scottek jakinarazi zion, ofizial horien artean bazela gutxienez traidore bat, baina bazitekeela bat baino gehiago ere egotea eta, ezbairik gabe, traidore horiek espedizioaren arrakasta hondatu ahal zutela.
‎apaizgaiak (Joseph I.ak komentuak itxi baitzituen), gudaroste guztietako desertoreak, Tutera eta Zaragozako deskalabruetan sakabanaturiko soldaduak, itxura gaiztoko liskargileak, etxetik ihesi joandako gazteak eta, gainera, abenturari italiarrak, poloniarrak eta alemanak. Horiek guztiek jakin behar zuten dar dar egin gabe inoren kontra tiro egiten eta sastakaiari edo lantzari irmo eusten. Eta hala izan, ikaragaitzak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia