Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 4.087

2000
‎Karrera ere amaitu zuen, eta kirol medikuntzan espezializatu zen. Alta, Bartzelonako klinikako lan seguruak baino gehiago tentatu izan du beti entrenatzaileen bizi-molde behin behinekoak, teknikoen aulkiak ipurdi bera denbora luzez jasateko pazientziarik ez izanagatik . Sevilla eta Tenerifetik iragan ondoan, Bolivia, Txile eta Japonian nekez ahantziko duten arrastoa utzi du, futbolaren mugak gainditzen dituen jakintza eta gizatasunarena.
‎Beste zuhaitz gehienak ez bezala, palmondoak handiak izanagatik ederki mugi eta landa daitezke. Lan hau lurra berotu denean egin behar da, hurrengo negurako indartu dadin.
‎Txiki izanagatik ere, Arabako bertso eskolek badute harro sentitzeko arrazoirik: 84ko txapelketa hartan Amaia Otxoa izan genuen, inongo bertso txapelketatan duen aurreneko emakumea.
‎Baina hori ez da okerrena. Antena akziodun nagusia den Telefonican sutan daude" Gran Hermano" ko eskubideak esku artetik ihes egiten utzi izanagatik . Hain zuzen, saioa asmatu zuen Endemol enpresa holandarra erosi duen arren, Tele hilabete aurreratu egin zitzaien" Big Brother" en eskubideak erosteko.
‎Atzerritarra izanda ere Mark Kurlanskyk bertakook erabiliko genituzkeen erreferentziak erabiliz idatzi du gure iraganaz eta orainaz. Erbestekoa izanagatik , gure begiez idatzi du, handikeriarik gabe. Hainbeste zabor botatzen diguten garaian estimatzekoa da Kurlanskyk digun maitasuna.
‎Nortasun gaskoia, frantsesa eta internazionala biltzen dira. Nortasun anitza duen hiria izaki, absurdua da pentsatzea hurrengo udal gobernuak (RPRren esku izanagatik ) euskal nortasuna baztertuko duenik. Euskalduntasuna miarriztarren izaeraren parte bat da, ez dugu miarriztarrek biho tzez defenditzen dutena auzian jarriko.
‎Azpeitiko lehen ikastola, Karmelo Etxegarai, 1965 urtean jarri zen martxan. Eragile nagusiak Inaxio Mari Olarte, Patxi Azkargorta eta Anbrosio Goenaga herritarrak izan ziren, eta garai hartan zortzi ikasle besterik ez ziren. Kopurua txikia izanagatik ere, emandako pausoa benetan handia izan zen.
‎Duela gutxi hiru asteburu entzerratuta izateko zigorra jaso zuen polizia batek Iruñean kaleko zabor biltegi bat erretzeagatik. Kale borrokarekin lotutako 18 urtetik beherako gazte batek akaso hilabeteak pasatu ahal izango ditu horixe bera egin izanagatik .
‎Hau da, ETArekiko kritika lehen baino garbiago azpimarratzen dugu. ETAren jarduera ez da inoiz egun bezain kaltegarria izan eta etikoki ere errepikakorra izanagatik inoiz baino kritikagarriagoa da. ETAren jarduerak oso izaera antidemokratikoa du, egungo ETAren hainbat jomuga beren ideien arabera hautatuak dira.
‎Europako Batasuneko herrialdeek bat egin dute eta, Kuban inbertsioak egin dituzten Europako enpresei zigorrak jarriz gero, Munduko Merkataritza Erakundearen (OMC) organo gorenera jotzeko mehatxua egin dute. Nolanahi ere, Ipar Amerikako lege horrek indarrean jarraitzen du eta dagoeneko, badira Kuban inbertsioak egin izanagatik zigortuak izan diren eta, ondorioz, Estatu Batuetan sartu ezin duten herrialdeak. Zigortutako herrialde horiek ez dira Europakoak.
‎Hiztun kopuru handia duten hizkuntzetako argitaletxeek izan duten garapena ikusita, argi dago enpresaren kontzeptu estandarrera gero eta lerratuago daudela, ahalik eta gehien saltzea dela helburu bakarra, eta gutxi direla liburu on bat argitaratu edo ziurtasun osoz" best-seller" bat izanen den liburua argitaratzearen artean lehena aukeratuko luketen editoreak. Euskal literaturan argitaletxeak gero eta profesionalago bihurtuagatik, eta derrigorrez merkatu kontzeptuari jartzen zaion arreta ere handiagoa izan arren, ausartuko nintzateke esatera editoreek" zintzoago" jokatzen dutela, editore bakoitzak bere ikuspegi literario eta gustu propioak izanagatik , ez dela oraino poemario on bat argitaratu gabe geratzen, nahiz eta aurrez dakien argitaratzaileak liburu horrek ez duela dirurik emanen. Eta zintzoago jokatze hori ez dut uste editorearen literatura onarekiko konpromezu suhar bati zor zaionik, baizik eta xinpleki, kontrara jokatuz gero lortuko lukeen etekina ikaragarri handiagoa izango ez litzatekeela jakiteari.
‎Hiztun kopuru handia duten hizkuntzetako argitaletxeek izan duten garapena ikusita, argi dago enpresaren kontzeptu estandarrera gero eta lerratuago daudela, ahalik eta gehien saltzea dela helburu bakarra, eta gutxi direla liburu on bat argitaratu edo ziurtasun osoz" best-seller" bat izanen den liburua argitaratzearen artean lehena aukeratuko luketen editoreak. Euskal literaturan argitaletxeak gero eta profesionalago bihurtuagatik, eta derrigorrez merkatu kontzeptuari jartzen zaion arreta ere handiagoa izan arren, ausartuko nintzateke esatera editoreek" zintzoago" jokatzen dutela, editore bakoitzak bere ikuspegi literario eta gustu propioak izanagatik , ez dela oraino poemario on bat argitaratu gabe geratzen, nahiz eta aurrez dakien argitaratzaileak liburu horrek ez duela dirurik emanen. Eta zintzoago jokatze hori ez dut uste editorearen literatura onarekiko konpromezu suhar bati zor zaionik, baizik eta xinpleki, kontrara jokatuz gero lortuko lukeen etekina ikaragarri handiagoa izango ez litzatekeela jakiteari.
‎Baiona eta Hendaiako gizarteak ez dira gauza bera ere. Baserria bizirik dagoen eremuetan, gutxiengo bat izanagatik , euskara babestuago dago, bistan da.
‎Fredi Paia ere ez da ezezaguna, gaztea izanagatik . Txapelketako lehen esku hartzean, finalaren hasieran nabarmendu zitzaion urduritasuna; nerbioak kontrolatu ostean, gozatu eta bertso eder askoak bota zituen.
‎Haatik, era ezberdinetako arrantzaleak aurkeztuko zaizkigu, eta gainera, batzuetan arrantzaleen berri eman ordez, haien zain daudenen gorabeherak testuratzen ditu. Hortaz, itsasoaren munduarekin nolabaiteko lotura duten pertsonaiak aurkezten zaizkigu, lotura hori zuzena nahiz zeharkakoa izanik (senideren bat itsasoan izanagatik edo). Gai hauetaz gain, droga eta sexuari ere askotan erreferentzia egiten zaie.
‎Bere lehen ipuin bilduma kaleratzean liburu arina zela aitortu izanagatik kritika dezente entzun behar izan zituen alegiarrak. Beraz, bere bigarren liburuaren argitarapena zela-eta, adierazpen honen bidez defendatu zuen eginiko aukera:
‎Jada 90 urterako poesia jorratu izanagatik ezaguna zen Iñigo Aranbarrik hizpide dugun hamarkada honetan bere lehen eleberria argitaratu zuen: Emon biar yako.
‎hala nola, Luis Mari Mujika, Iñigo Aranbarri, Edorta Jimenez, Xabier Montoia, Jose Luis Otamendi, Manu Erzilla. Hauek guztiek 90 urterako jada poesiazko lanak argitaraturik bazituzten ere, beraien lehen hitz lauzko lana urte honen ondoren argitaratu izanagatik jaso ditugu zerrenda honetan.
‎Bestalde, euskal instituzioekegoera hau araupetu eta moldatzeko duten gaitasuna oso ezberdina da Ipar eta HegoEuskal Herrian: hutsaren hurrengoa Iparraldean, eta Hegoaldean, berriz, txikia izanagatik ere, behar bezala garatu gabea.
‎batetik, eta soziologia politikoari dagokionez, gizarte nazional jakin bat aintzakotzat hartu izana.Kritika beste kontzeptu eta disziplina eremuetara zabal daiteke, ordea. Antzeko ibilbidea ezagutu dute berriki arte estatu kontzeptuak eta honen inguruan dauden bestehainbat kontzeptuk, zeren erabat aintzakotzat hartu edota ikerketatik at izan baitira, askotan aintzakotzat hartu izanagatik, hain zuzen ere?, antropologiaren eremuanbatik bat disziplinaren bilakaera izanik egoera honen errudun. Alabaina, sozialki etapolitikoki sortu eta garatutako kontzeptuen aurrean gaude (Leca 1991), eta, hortaz, beste edozein kontzeptu eta antolaketa modu bezala, ikergai bilaka daitezke.
‎Zuzenbide erromatarrean jatorria duten bi irizpide nagusi bereiztendira kasu gehienetan: batetik, ius soli, lurrari atxikirikoa, hau da, nazionalitateaestatuaren eremuan jaio izanagatik lortzen denean; eta bestetik, ius sanguinis, filiaziozkoa, arbasoen jatorriari kontu egiten diona. Estatu guztiek irizpide bera erabiltzen ez dutenez, irizpide hauetako bakoitzaren arabera, posible gerta daiteke estatubatean baino gehiagotan nazionalitatea lortzea.
‎– ...ukturalistek praktikan eta, zenbaitetan, teorian ereukatu zuten ikuspegi, psikologikoa?, hitza zentzu zabal samarrean hartuta: gogora Baudouin-ek, oraindik fonologia terminoa erabiltzen ez zenean, psikofonetikaz hitz egiten zuela, errealitate fisikoaz gainerako hori jasotzeko.Estrukturalistei ez zitzaien nahikoa zientifiko iruditu beren paradigmatik.Sapir, XX. mendeko zientzialari jakintsuenetakoa izanagatik ere, ez zenbeldurtu eta fonemaren izaera psikologikoari eutsi zion. Bera bezala fonologiaofizialaren historia zuzengabeak ahaztu dituen beste zenbait berreskuratubeharko genituzke (fonetika eta fonologiaren harremanez horrenbesteerakutsiko ligukeen Bazell bera, Donegan ek gure artikulu honetan aipatzenduena).
‎Kidetasun elementu horien artean, euskalduntasunaren adierazlerik markatzaileena hizkuntza den neurrian, euskara galtzen denlekuetan beste naziotasun sentimen bat nagusituko da nortasun alienazioaren buruan.Honek ez du, haatik, Ipar Euskal Herriko eta beste hainbat tokitako fenomeno hauukatzen: hizkuntza nagusia euskara izanagatik (euskaldun peto petoa edo euskaldunelebiduna, adibidez) nazio kidetasunaz espainol edo frantses sentitzea, alegia.Zoritxarreko, kari, horiek arautzen baitute azken buruan giza bizitzaren zer nolakoa; funtsean, komunitate bakoitzaren oinarrian dauden gizarte indarren botereharremanek.
‎–Ez da aski, halere, Euskal Herrian esate baterako < Euzkadi> izenekoerresuma bat sortzea. Beharrezkoa izanagatik ere, ez da aski. Euskadi' ko erresumaeuskaldunen zerbitzuko jarri behar da; euskal kulturaren zerbitzuko.
‎...ten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horrelako nahaste bat gezurrezkoa balirudike ere. Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan.
‎Lasaiago, nire iazko urtebetetzean Unaik erregalatutako oroitu nintzen. Harrigarria izanagatik , eskularru kaxan zegoen eta, are harrigarriagoa, bazebilen.
‎Eta hala ere makurtu behar, beti makurtu behar, opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako. Purtzilkerietan izanagatik ere. Eta horretan ari zaizkidak hirurak inguruan:
‎Tomasek bere hortz tiki zorrotzen ikuspegia oparitu zidan. Egunkariko lankide ohia nuen Tomas, eta hala izanagatik , lanbide pozoitsu honetan aurkitu dudan lagun bakarrenetarik. Orain, egunkaria utzi eta uhinen mirabe zebilenetik, besotik zintzilika eramaten zuen grabagailu erraldoiaren larruzko azal higatua hurbil ikustea maite nuen, kale lanean ari nintzelarik.
‎"... Badakizu? Rock and rollak bizia salbatu zion...." Oraino eguerdi ez izanagatik , eguzkia berun puska goritua zitzaidan buru gainean.
‎Kamioizale itxurako hiru lau gizon, biajantea izan zitekeen bertze bat eta bere oporretan joanean nahiz jinean ariko zen familia atzerritarra zituen, bezero, zerbitzuguneko ostatuak. Autoko jarlekura gau ia osoan josita egon izanagatik ere, hutsik ikusiriko lehen mahaira erroiztu nintzen Charly ezkibelduarekin batean, Ximurrari eta Ttipiri barrara hurbiltzen utzita. Neurtu ez nuen denbora puska batean, baldosa berdeen gaineko zigarrokinak zenbatu nituen.
‎Guru sos harrapatzaileren baten eskutik aztikerian sartuen zebilen garaietan ere, Kristinaren igarpenek ez zuten biharamuneko eguraldiaz harata egiten. Hala ez izanagatik , ustea baieztatu nion.
‎Lehenago bai, lehenago izana zen zerua eta zeru gaina elkarrekin ukitu genituen istanterik. Orain, gisako bat berritzea nuen xede eta helburu, bizian egiten nuen azkena izanagatik ere. Geunden geundenean, ez zen metafora bat.
‎Oroitu, haren aulki birakorra ez zuan mahaiaren pare parean, atzerago baizik, bere burua gerizatu nahirik gibelat egiteko astia izan zuelako marka noski. Tarte tikia izanagatik ere, ez duk hain erraza pistolaz inor behingoan kausitzea, mugitzen ari bada. Eskarmentuz zakiat.
‎Lasaitzeko asmo hutsez errana izanagatik ere, konbentzimendu osoz ari nintzaion. Mundua azpikoz goiti zegoela pentsatuko nukeen, Kristinak Ramirez Zamaketaria ezagutzen zuela susmatu behar banu.
‎Atertuko dik, bai, nik errepika neure buruari. Alabaina, abuztu hori hainbat hamarkadatan ezagutu zen beroena eta idorrena izanagatik ere, erauntsia baizik ez nuen neure zeru partikularraren gainean, eta ni nardatzen hasia nintzen zipatua egoteaz. Niretzat ez baitzuen atertzen.
‎Barnean, mahai aulkiek, argazki koloregalduek —Chiado, Bairro Alto eta Teixo ugaldearen gaineko zubitzarra—, komun kanpo nahiz barne kakaztuek, denak, hitz batez, berri ukaldi bat erregutzen dute, ozen, munduak haien arrangurei entzungor egiten dien bitartean. Antoniok ere, hemengoa izanagatik , zerbitzari portugaldarren gisara jokatzen du barraren atzean: gorputza motel eta gogoa auzoan.
‎Horregatik baizik ez bazen ere, nire gorpu biltegi zehaztasunez beteak arrunkeriaren gailurra ematen zuen, ilunpeetako printzearekin borrokan ibilitako laguna argazki eta guzti ateratzearen aldean. Azal eder horren edukia hutsa izanagatik ere. Eskalatzaileak ere bazekien.
‎Gozamen une berdingabeak arindu zion pixka bat murrina, eta txistua jotzen harrapatu zuen zuzendariak komunetik irteterakoan. ...giko hura askotan errepikatzen zen nonbait, egoerarik edo lekurik ezinezkoenetan batzuetan, eta Brown jaunak laster batean eginiko kalkuluen arabera, zazpikoitu egin zitzaion ahalmen masturbatzailea, edo zortzikoitu, eta gauza da inolako erru sentimendurik gabe jotzen zuela orain kanpaia, edonola eta edozein lekutan, eta gozatu egiten zuela gainera, eta joera itsu hura, bere patetikoan barregarria izanagatik , edo bere barregarrian patetikoa, ez dakigu ongi, bada Brown jaunari ez zi  tzaiola ez patetiko ez barregarri iruditzen, guztiz duin eta onuragarri baizik. Irudipen honen haritik, beste egiaztatze batera heltzeko ere balio izan zion jaidura berriak:
‎Eta keinu egin zidan ezker begiaz, keinu berezi bat, keinu bat zeinaren bidez eta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik . Ni ez nengoen, ordea, gehiago pairatzeko prest, eta esan nion gaizki ulertu zuela nire galdera, nik ez niola sexuaz galdetzen, bere esistentziaren funtsaz baizik, eta kontuz ibiltzeko, gero, nire gainean esaten zituenarekin.
‎Dena aurrez idatzita zegoela? Basiliskoa hiltzen lagundu izanagatik lortu nuela barkazioa. Baina kondenatua ez izateak ez nintzela epaitua izan adierazi nahi ote zuen, akaso?
‎Oso oker ez banago, oinaztarri eta trumoi dunbotsuaren ondorioz erori zen gargola faltsuarekin ari nintzen. Horren eskutik etorri zen zeharbidea, zeharbide izanagatik ere guztiz garrantzitsu eta salagarri zena, dudarik gabe. Nire salaketa zure aurrean egina dago, irakurle, eta ez dago nire aldetik orain gehiago egiterik.
‎Ongizateaz mintzatu nuke, handia izanagatik bai zabaleran bai altueran, hiriak ez didalako New Yorkeko ezinegona sortu (beharbada han sentitu nuena nire barne egoeraren ispilua izango zen), ez delako kaleetan hainbeste eskale ikusten eta, finean, pubetatik irristatzen den blues eta jazzaren konpasean eramaten zaituelako.
‎Obsesio pertsonalei behin betiko kitto emateko ariketa da, mendekantza gupidagabea. Beti ere, tamaina txikiagokoa izanagatik interes handiagokoa da agian Sanchez Ostizen beraren esku artetik atera den beste lan bat. Hiru liburutto ñimiño (12 zm. luze, 10 zm. zabal) dira, hirurak bat eginik, sasi faksimilean argitaratuak.
‎Horietariko askok atera berria (edo ateratzear) dute lehen liburua (Meabe, Etxaniz Rojo, Unzueta, Merino, Estankona, Urrutikoetxea, Gabiria, Suarez, Egaña), baina gazteak izanagatik , ez dira berriak idazgintzan. Batzuek baN dute urtetako lana atzean, eta hainbatek, ipuin edo poemak argitaratu dituzte han hemenka, eta kajoiak bete bes terik dituzte, lan ineditoekin.
‎Alabaina, gure poesiak arbolaganako errukia gizonaganako maitasunaz eta honen aldeko borrokaz aldatu zuen arren, malkoak badu halako indar misteriotsu bat poetari idaztera eragiteko, poeta hori" poeta errealista" izanagatik , beharbada poesia ez delako espiritu hiperminberen terapia bat baino. Kasu hau dateke, besteak beste, Manex Erdozaintzi Etxartena.
‎Zaarra izanagatik bazun ark osasun betea!
‎Ikusi duzuen moduan, Lizardiren poema irauli egiten du Arestik, eta ez nagusiki ruralismoa gaindituz zuhaitza Zorrotzako portura ekartzen duelako; hori, garrantzitsua izanagatik , bigarren mailan ezarriko nuke nik. Poema bietan metafora zuhaitza da, baina Arestiren begiak ez du naturan pozgarri, gizakiari erreparatzen baitio lehenik, horixe da batetik bestera dagoen koska ikaragarria.
‎Lizardik malko poetiko asko isuri zituen, eta onartu dugu noski denak ez zirela" ari dut negarra" esan beharrerainoko faltsuak izan. Maitearen heriotza, esaterako, gai" poetikoa" izanagatik , semearenean ez bezala esperientzia errealean oinarririk ez zeukana, oso trataera desberdinez aurkezten digu" Mattasunaren illetea" n edo" Etxeko kea" n; amonarena lantzen duenean berriz, alde handia dago" Amona" izeneko hartatik" Biotzean min dut" ezagunera:
‎Liberalismoak kultura alboratu izanagatik zenbait autorek ideologia honen gaurkotze eta egokitze lanari ekin diote. Haietatik guztietatik, egin duen gutxiengo kulturalen defentsagatik nabarmendu da azken urteotan Kymlicka filosofo kanadarra, liberalismoaren parametroen barne beti ere (1989, 1996) 7 Autore honen ustez, gutxiengo nazionalek8 aldarrikatzen dituzten eskubide kolektiboak liberalek horrenbeste estimatzen dituzten eskubide indibidualekin bateragarriak dira, nork bere bizitza onaz aukeratzea ahalbidetzen dituzten eskubideak, hain zuzen ere.
‎Froga hori, zinezko eta legezkoa izanagatik ere, ez da bakarra; hori gorabehera, ez da zilegi gizakia bere egoera frogatzeko ezinean ibiltzea, dela gurasoen arduragabekeria, dela erregistro publikoak jagoten dituztenen prebarikazioa, dela, azkenez ere, erregistro horien hondamena edo galera. Legearen ekitateari dagokio, halakoetan, beste frogabide bat proposatzea, erregistroaren eza eta galera ordezka ditzakeena.
‎Hipotesi anitz izan daitezke, baina ez da hain zaila honelako egoera bat imajinatzea: norbaiti, hausnarketa egoeran izanik, gogoeta teorikoak ez dio ezertarako balio, norbait hori zientzialari, filosofo, pertsona arrunt edota Napoleon estratega izanagatik ere.
‎edo salgarria ez izanagatik .
‎Frontoitik gertuko baratze batean andre zahar bati laguntzen ari zen mutikoa gu frontoira joan ginenean, baina, pilotazale amorratua izaki nonbait, berehala inguratu zen guregana. Ikusle eta epaile izan genuen gure arteko partidan, baita bataren nahiz bestearen botilero ere, oso herabe eta hitz gutxikoa izanagatik ere aholkuak eman baitzizkigun, eta amaitu genuenean Lauaxetarekin jokatu nahi izan zuen. Berehala ikusi zen ez zegoela kolorerik, askoz gehiago zela mutikoa Lauaxeta baino, pilotari ematen zizkion zartada ikusgarriekin Lauaxeta batetik bestera ezinean lasterka egitera behartzen baitzuen.
‎Baina neuk ere neure herria baztertzea erabaki nuen gau hartan, Aizarnazabaldik ez pasatzea. Ez, trenak bezala, bidea arinago egin nahi nuelako, ezagunen bat ikusi eta hark, aitzitik, ni, ustez agerian izanagatik , ikusiko ez ninduen beldur nintzelako baizik. Neure buruari behin eta berriz esan arren hori gertatzea ezinezkoa zela, beldur irrazional hura uxatzea zen benetan ezinezko gertatzen zitzaidana.
‎Kasik ezinbestean, jaio nintzen lekuan eta jaio nintzen garaian jaiota. Ezkertiarra ere bai; aukerakoagoa izanagatik ere, azken batean horixe izan da beti ohikoena eta errazena nire inguruan. Gaztetan euskaltzale, abertzale eta ezkertiar sutsua izan nintzen, baina ondoren gero eta epelagoa.
2001
‎Alde txarren artean, genero guztiak ukitzeak dakarren ahuldadea aipatuko nuke. Dena dela, helduen literaturan arrakastarik ez izanagatik haur literaturara jotzen duenak porrot egingo du normalean. Umerik maite ez duten gizon emakumeak haurra egitea erabakitzea bezala iruditzen zait hori.
‎Ekonomistek programatua ez izanagatik gure laborantzak ihardoki du, eta beste eskualdeek baino hobeki! Eremu hertsietan laborari ainitz bizi da, gazte ainitz planta tzen da.
‎Baionan, esaterako, ezkerreko alderdiek Jean Grenet auzapeza kargutik kentzeko ahaleginetan dihardute. Ezkerra askotarikoa izanagatik ere, ez da batua; AB eta LCR bere kasa doaz. " Grenet dinastia" erauziko ote dute?
‎Horregatik senarrari iruditzen zaio ezinezkoa aitatasunaren kontrako hipotesia. Eta emakumeak, berriz, pentsatzen du posible dela, froga guztiak kontra izanagatik ere, maite duen pertsonari gizon horrek egia esan izana eta emazteak, gauza guztiak kontra izanagatik ere, sinestu izana. Nik ipuin hori idazterakoan asko pentsatu dut.
‎Horregatik senarrari iruditzen zaio ezinezkoa aitatasunaren kontrako hipotesia. Eta emakumeak, berriz, pentsatzen du posible dela, froga guztiak kontra izanagatik ere, maite duen pertsonari gizon horrek egia esan izana eta emazteak, gauza guztiak kontra izanagatik ere, sinestu izana. Nik ipuin hori idazterakoan asko pentsatu dut.
‎Herrixkarik txikienak ere pilotan aritzeko horma altuago ala baxuago bat edo espazio zabalago ala estuago bat aurkezten dio zaletu edota bisitariari. Horregatik, eta pilota gure kirol nazionala izanagatik , harritzekoa da gure kirol zelaiei buruz dagoen informazio eskasa; antzinako eta gaurko pilotari eta partidei buruzkoa zabalagoa da, noski, baina ez dirudi protagonistak abadeak eta mezak direlako elizek garrantzi gehiago izan ez luketenik.
‎murrizketa handiagoa nahi dute. Kexu dira baita ere kontratazio mugagabea" merkatu" dutelako eta aldi baterakoa, amaieran bat ezarriz (lanean aritutako egun bakoitzeko zortzi egun)," garestitu" izanagatik .
‎Donostiara moral handiz etorriko dira edonola ere: «Bermeo herri arrantzalea izanagatik ez du tradiziorik arraun munduan. Ez da beste herrien mailan izan sekula, aurten sekulako denboraldia egiten ari gara eta jendea pozik dago.
‎Ez dut uste hainbeste iragarkitan, telebistetan eta egunkarietan atera izanagatik ni aldatu egin naizenik. Baina harritu egin naiz, orain jendeak ezberdin tratatzen nauela ikusita.
‎Muntaia egiteko behar genituen dramatizazio gogor, konplexu eta batez ere konprometitua ere ez zitzaien falta». Kasik bere idazki guztietan" Ruzzante» pertsonaia aipatu izanagatik haren goitizena hartu zuen Angelo Beolco aktore eta autore italiarra da testuen egile. «Il parlamento di Ruzzante» eta «Menego» bezalako testuengatik ezaguna den paduarrak errealismoa eta naturaltasuna defendatu zituen garaiko literatura erretorikoaren aurrean.
‎Iritzi eta iruzkin gehien harrotzen dituzten bi krisiak izeneko multzoan arazo hauek eta beste batzuk ere argitzen ahalegindu dira profesionalak; izan ere, maiz errepikatuak izanagatik ez ditugu hobeto ezagutzen.
‎Otto Pette eleberria idatzi nuenean, eta hartaz hitz egiten badizuet, huraidatzi izanagatik hitzaldi hau ematera deitu didazuelako da, nik ez nuen nobelahistorikoa idatzi nahi; nirea ez da nobela historikoa.
‎1512an, Leringo konde espainiarraren armadek Amaiur gazteluko baltsakoberreun gudariak suntsitu zituenean, Nafarroako kortea ihesari eman zen, geratzenzitzaion Nafarroa Behereko lur puskan aterbetzea xede. Lurgabetua izanagatik , Nafarroako kortea kosmopolita zela azpimarra daiteke, Margarita zein Joanaerreginen nahikunde politikoa zela kausa; jendaldeak garai hartan aldi bereanlatinaren zein giristinotasunaren plomuzko gerizak urrakoak pairatzen zituelagehitu behar dugu. Ordukoak ziren Trentoko Kontzilioa, protestantismoaren garapena, lenguae vulgaris zirelakoen idatz plazaratzeko errege deliberoak:
‎Ikusi ahal izan duzuen bezala, idazle beteranoez mintzatu naiz; eta nahiko astun eta ideia garbi gutxirekin, pontifikatzen jarduteko. Mila esker nirehitzaspertu honi zuen arreta eskaini izanagatik .
‎Ez al digu problematika honek XIX. mendearen amaieratik aurrera bizi izanduguna burura ekartzen? Mende baten ostean literaturzalea izanagatik zintzoa denedozein obserbatzailek honako hau esan dezake: oraintsu hasiak gara, eta doi doihasiak, problematika hori gainditzen.
‎Saizarbitoria, hamarkada antierrealista guztian zehar isilik geratu ondoren, berriro idaztenhasi da errealismoa suspertzearekin batera. Are gehiago, garai batean akumulatuzuen kapital sinbolikoak birbalorizazio prozesu bat izan du, hainbestekoa nongaurko sisteman erabat zentral bihurtu baita idazlea, J. Gabilondoren esanetanescritor vasco por antonomasia, realista y nacionalista18, azken hogei urteetangutxien argitaratu duen idazlea izanagatik . Zergatik dio Gabilondok y nacionalista?
‎Idazle jaunei pertsonaia femeninoa marraztean gutxienez beren emaztea zein ohaiderik maiteena deskriba diezaguten eska geniezaiekehemendik beretik, kopiaren kopia diren panpina arduragabe infantilizatuz osaturiko estereotipoetatik urrunduz! Literaturan, intimoena eta fiktizioena izanagatik , proiekzio kolektiboaren lekukotasuna dakarkigutelako, alferkeria eta ezjakintasuna, biak, barkaezinak dira.
‎Hala eta guztiz, ez zegoela oso nahigabetuta langabezian geratu izanagatik iruditu zitzaion Tasiori. Aitzitik, aspaldiko partez alai antzeko sumatu zuen.
‎Eta hala ere dotore, noizbait horiak izan ziren bere adats urdindu eta begi handi, gardenek ematen dioten klase ukaezinaren jakitun. Hirurogeita hamar urte pasatxo izanagatik ere, andre hau oraindik ederra dela iruditu izan zait tabernara bere ibilera luze, kalkulatuaz sartzen ikusi nuen lehendabiziko egunetik. Marlene Dietrich oraindik bizirik balego horrelakoxea izango litzatekeela.
‎Orain Madrasko umezurtz etxe batean dago. Gurasoak bizirik izanagatik , ez da beraiekin bizi, ez eta bere senideekin ere.
‎Goi mailako ikasketak egiten dituztenetarik %3 bakarrik dira musulman. Nazioan %12 izanagatik , gobernuko lanetan eta administrazioan musulmanak %3 baino gutxiago dira. Emakumeen egoera batez ere oso txarra da.
‎Mozorro jolasa izan zen hura. Bien aldetik, adin ezberdina izanagatik eta bakoitza bere denboraren garaikide izan arren.
‎Amerikatik etorri zitzaigun eredu kontsumo zaleari buruz, berriz: " Ipar Amerikan, dantza-leku eta jolas-tokiak ugariak izanagatik , ez da jendea, Martyk erakusten digunez, bestetan baino alaiago. Poz eta negar  iturria, uste ez badugu ere, bihotz barrenean dago, eta barrengo hutsa ez dezake kanpoko ezerk bete, ez han eta ez hemen".
‎hogei besterik ez. Baina urteok gutxi izanagatik , urte larriak izan dira, gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko aldatzeko eta deuseztatzeko indarra beregan zekartenak. Nahitaezkoa dugu, beraz, euskal literaturari geure esku lanez edo geure gogo onez bederen lagundu nahi geniokeenak geure burua aztertzea, ea zertan garen, itxarobidean ala etsibidean; ea zein den gure eginkizuna eta, batez ere, gure lagundu nahia zenbaterainokoa den.
‎Diren baino hamar halako ardandegi gehiago irekiko balira, ez da hau nik asmatua?, ez lirateke hordiak hamar aldiz gehituko; etxean ditudan halako bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Ipar Amerikan, dantza-leku eta jolas-tokiak ugariak izanagatik , ez da jendea, Martyk erakusten digunez, bestetan baino alaiago. Poz eta negar iturria, uste ez badugu ere, bihotz barrenean dago, eta barrengo hutsa ez dezake kanpoko ezerk bete, ez han eta ez hemen.
‎Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar, nahitaez. Egiak, aspaldi irakatsi ziguten, latza eta garratza izanagatik , osasunbidean jar gaitzake.
‎Erregelen arabera eginak ez daudelako lehenbizi, frantsesez berak dioenez: " Euskaldunek, poesiara aski emanak izanagatik , ez dituzte orain arte honen legeak bete; bete ez ezik, bai baitirudi haien berririk ere ez dutela izan". Bi huts aurki  tzen ditu ikusi dituen kobletan:
‎Axalekoak dirudite Etxepareren hitzen ondoan. Honenak, soilagoak eta zakarragoak izanagatik , kementsuago inarrosten gaituzte, hobeto ezagutzen baitzuen amodioaren indar porroka  tzailea eta maiteminak jo duen bihotzaren ezin etsia:
‎Bada literaturan lore apal eta ezkutuagorik. Ez diote, ordea, txiki eta labur izanagatik , inori ederrean zorrik. Egiazko lirika, izen horren duin dena alegia, ez baita aski hitzak lerro lerro banatzea?, da noski giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena.
‎Elizaren laguntza hori –eragile, nahiz eta interesatua, edota interesduna  zelako hain zuzen ere eragile– beranduxe emana izanagatik ere, aski harrigarria izan da eta da euskararen iraupena. Nahitaez miresgarri gertatu behar honelakoa igarobide zen lurralde batean suertatzea, Mendebaldeko erromatar inperioaren barren barrenean, orduko ere zabalgoaz eta bizilagunez txikia zen lurraldean.
‎Azken batean, sokatik tiraka, helburua Eusko Jaurlaritza bera da, terroristekin zerikusia omen duten kultur eragile horiei dirulaguntzak eman izanagatik .
‎Beste ahalegin bat, Ga ra eta Euskaldunon Egunkaria auzipetu eta ixteko bidean, ETAko kideei elkarrizketa egin izanagatik terrorismoaren apologia egiteaz akusatzea. Bide honetan, beste era bateko laguntzarik ere izan du Madrilgo Gobernuak, La Vanguardia egunkariak berak salatu baitzuen bere orrialdeotan, Guardia Zibilaren txosten bat aipatuz, Euskaldunon Egunkaria k ETAren diru kontuekin zerikusia zuela, beste hogei bat argitaletxek osatzen omen duten taldearen baitan.
‎Atxilotu eta espetxeratu zuten. Isuna ezarri zioten, ez iragarkiagatik baizik autonomi estatutuaren proie ktua ren egilea izanagatik . Lehenengoetako gose greba politikoa burutu zuen 1946an.
‎Mezu hori positiboa da, ez du inor kaltetuko, eta, horrexegatik, gizartean hedatuko balitz gaur egun euskalduntasunetik urrun daudenenganaino iristeko egokia litzateke. Gainera, eta planteamendu honen haritik, euskara hizkuntza aurreindoeu ropa rra izanagatik gure hizkuntzak duen balio kulturala ez da ahuntzaren gauerdiko eztula; arrazoi sendoak ez dira falta bere balioa goraipatzeko.
‎Gertatzen da zenbaitetan, lur azal honetan, arras zorigaitzeko nabaritzen dugula geure burua, Piarres Lafittek behin, axolagabezia osoz salatzen zituen" minduri herratsu goibel horietarik" bihurtzeraino. Gertatzen da berdinki, euskaldunak izanagatik Piarres jendeak gaituzu! uda betean hotza zainetan darigula.
‎Osagarri handiko izanagatik , noizbait hil zen Balantsun, bihotzekoak emanik, supituki, publikoaren agurtzeko astirik gabe. Euskal Herriaren alde batetik bestera dolorezko auhenak hedatu ziren.
‎Pentsatzen dut hor, Egunkaria ko edo Sud Ouest eko horoskopoek zenbaitetan iragartzen duten bizitza aldaketa errausle baten premia dudala, zapartatze erraldoia, mila puskatako suntsiketa, barreiaketa latza, gertakari baten desira hots, lanaren eta bilkuren monotonia haustearren. Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik , auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten. Orokorki bisean bis gurutzatzen ditudanei ere ez diet" gaizki izana" aipatzen, nahikoa ezezkorra naizela beraiek ohartzen direla hargatik.
‎Arratsalde osoan, minbera eta zinkurinka ibilia nintzen, lagun apurrak eta lankideak aspertzen. Bizia neke zitzaidan; eguzkitsuak eta ardi marrakaz hornituak izanagatik bazterrak zurpail eta hits kausitzen nituen. Pentze nasaietarik altxatzen zen usainak gatibatzen ninduen, ez errateko paralisiatzen.
‎Ordea, zazpi haurreko familia hartan jadanik lau apezgai baziren, eta bi neska, zaharrenak, Angeluko Servantes de Marieren komentuan sartuak. Balantsunen aitak, errotik fededuna izanagatik , semearen beharra zeukan artzaingorako, egoera ikusiz agian Jainkoak baino gehiago. Halatan, bere talentu guztiekin, mutikoa, ardiekin, kantuan bezainbat trebatu zen.
‎Omenaldi egunean, Joanesen sorterriko plaza arraberrituan, Hegoaldeko antropologo eta filologo taldearekin batera, han zeuden hain zuzen, behiala aipatu Euskal Herriko hamalau kantoietarik, alegrantziarik handienean jin euskaltzale anaia suharrak oro, emakume izanagatik . Euskaltzaindia osoak halaber bidaia egin zuen Bilbotik, gizon bakar, bere kideetan kide sotilenaren goresteko, ekitaldi, mintzaldi eta solasaldi mamitsuen ondotik Joanesi emanen zieten Urrezko Oroitarri Erraldoia eskuetan.
‎Halatan, memoriak SOS deiak bidaltzen zizkidan, begi dasta bakoitza azken aukerakoa bailitzan. Eiki, bizia une orotan, hondar hautuan trenkatzen zen, hauta eremua gero eta hertsiago izanagatik .
‎Sekretua gordetzen bainion, berari kontatu nion bezperako txokolatearena. " Txokolteak ez din kalterik egin, neska!, gizonak emana izanagatik ! Tripako min hoiek, emakume egiteko haizelakoz ditun!".
‎Norbaitek zerbaitekin ispilua eginez bere begira zuzentzen zuen ilargiaren argia. Argi apala izanagatik itsutu egiten zuen eta ezin zuen ikusi nor zebilen goialde hartan, Kamaindegiko laminzuloaren atean. " ¡ Algún cabrón anda suelto por ahí arriba!".
‎Urrabia bera ere izugarri aldatu zen. Berez lasai samarra izanagatik , erreka ttiki guzietatik etorri zitzaion ur uherrak umorea aldatu zion, zainetatik pozoia sartu baliote bezala. Gizendu eta harrotu zen.
‎Lehenbiziko pisuko leihoa argitu egin zen. Puntillazko kortina zuriak izanagatik , nahiko garbi ageri zen barrenaldea. Hiru ateko armairu bat, erdikoan gorputz osoko ispilua, eta gelara sartzeko atea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
izan 4.087 (26,91)
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 670 (4,41)
Berria 582 (3,83)
Pamiela 327 (2,15)
Susa 290 (1,91)
Argia 285 (1,88)
Alberdania 270 (1,78)
Booktegi 265 (1,74)
UEU 114 (0,75)
Euskaltzaindia - Liburuak 103 (0,68)
Jakin 97 (0,64)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 74 (0,49)
Open Data Euskadi 68 (0,45)
EITB - Sarea 62 (0,41)
Euskaltzaindia - EHU 57 (0,38)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 53 (0,35)
Herria - Euskal astekaria 50 (0,33)
Uztaro 48 (0,32)
aiurri.eus 40 (0,26)
Labayru 37 (0,24)
Consumer 33 (0,22)
goiena.eus 33 (0,22)
Urola kostako GUKA 33 (0,22)
Hitza 32 (0,21)
Bertsolari aldizkaria 32 (0,21)
Maiatz liburuak 30 (0,20)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 26 (0,17)
erran.eus 26 (0,17)
Uztarria 23 (0,15)
Erlea 20 (0,13)
Guaixe 20 (0,13)
LANEKI 17 (0,11)
Txintxarri 17 (0,11)
hiruka 16 (0,11)
Jakin liburuak 16 (0,11)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 15 (0,10)
aiaraldea.eus 14 (0,09)
Euskaltzaindia - EITB 13 (0,09)
Kondaira 12 (0,08)
Maxixatzen 12 (0,08)
barren.eus 11 (0,07)
uriola.eus 11 (0,07)
Aldiri 10 (0,07)
Euskalerria irratia 10 (0,07)
Euskaltzaindia - Sarea 9 (0,06)
Karmel aldizkaria 9 (0,06)
Noaua 9 (0,06)
Karmel Argitaletxea 8 (0,05)
Goenkale 8 (0,05)
alea.eus 8 (0,05)
Karkara 8 (0,05)
Zarauzko hitza 7 (0,05)
Anboto 7 (0,05)
ETB dokumentalak 6 (0,04)
Osagaiz 5 (0,03)
HABE 4 (0,03)
Aizu! 3 (0,02)
ETB serieak 3 (0,02)
IVAP 3 (0,02)
Ikaselkar 3 (0,02)
Antxeta irratia 2 (0,01)
Deustuko Unibertsitatea 1 (0,01)
EITB - Argitalpenak 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
Kresala 1 (0,01)
Orain 1 (0,01)
Sustraia 1 (0,01)
plaentxia.eus 1 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 1 (0,01)
Euskaltzaindia – Sü Azia 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Iruñeko Komunikabideak Fundazioa 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia