Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 352

2000
‎Baina, hala ere, ezin zion inori kargu hartu, eta Eiderren izena behin eta berriro bururatzen bazitzaion ere, izandakoa kanposantuko G12 kalean zegoen hilda, ezkerretik hasita seigarren hormako lehen zuloaren barrenean. Txemaren malko guztiekin sartu zuten bertara, eta zulo ilunera begira geratu zen, apurka apurka adreiluz estaltzen ari ziren zulora begira, betiko, betiko eta betiko Eiderren irudia gorde nahi izan balu bezala. Zulo hura txikiegia zen Txemaren negarrekin betetzeko.
‎Eta zezena jalgi, eta handik gutira biak begiztatu nituen lurrean, zezena eta toreatzailea. Eta oihu bakar bat izan zen, handia, ozena, jende guztiak aho beretik oihu egin izan balu bezala. Zezena geldi zegoen, hilik; toreatzailea, berriz, jaiki egin zen eta, jaikitzean, ohartu nintzen ezen beso bular ingurua odoletan zuela.
‎" Ongi da", zeren ez bainion, badaezpada ere, behatu. Baina, beltzuri egin bazion ere, nola egin baitzion segurki, ez dirudi napolitarrak haren berri izan zuenik... halako suertez, non, hitz batzuk bertzeekin josten hasten zelarik, irri ezin zabalagoa betartean, san Jenaroren mirakulu ezin mirakulutsuago hura kontatu baitzigun: nola sainduak otso bihurtu zuen damurik ez zuen bekatari handi bat, eta nola ehiztari batzuek otsoa hil zuten azkenean, bekatari handi hura infernurako bidean jartzen zutela.
‎Aitonaren nekeaz mintzatu natzaizu, eta neke hura zetorkion, bai negozioen munduan izan zuen huts egitetik, zeinaz bertze toki batean xeheroago solastuko bainatzaizu, eta bai bere osasun eskasetik ere, zeren, hezueria zela kausa, gurdi zahar kirrinkatsuak baino herdoil gehiago baitzuen junturetan eta artikulazinoetan, eta zeren baitzuen, halatan, bere buruaren sostengatzen egitekorik aski.
‎Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen, baina bat batean, halako burutazio xelebre bat izan balu bezala egin zuen irri, niretako baino areago bere kolkorako. Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.
‎Oraingo aldiko, funsgabeak ziren nire aieruak. Ni jarrita ikusteak zabalagotu zuen neskaren irriñoa, berak ere hondarrean eseriko ote nintzen duda egin izan balu bezala. Ohiko albornoza edo txabusina gabe, jantzi luze loreduna zeraman soinean, eskote zabalekoa, besoak has uzten, kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi puntak nabarmentzen zizkiona.
2001
‎Ferminek ez zuen damurik Rebeka hil zuelako. Neskaren gorpua beso artean izateak lasaitasuna ematen zion, atseden hartan bakea aurkitu izan balu bezala. Baina, halere, negarrari eman zion eta malkoak Rebekari lepoa estaltzen zion adatsaren beltzarekin lehortu zituen.
‎Neka neka eginda. Maratoia korritu izan balu bezala. Odol hotzari eusten saiatuz, ahoa ireki diot.
‎hura zela arrabotsa, isiltzeko behingoz. Loa galarazi izan baliote bezala, ohera joateko asmoa izan balu bezala.
‎Arin zabaldu zuen Mariak atea, aurreko egunean itxi izan balu bezala. Lau begi sartu zituzten neba arrebek hall ean.
‎Harrezkero ez dugu elkar ikusi. Iparraldean geundela batak bestearen berri izan genuen, nik ezagutzen nuela komentatu nuen hainbat bider, eta berak ere ezagutzen ninduela entzun nuen, baina erdi ezkutatuta genbiltzanez ez genuen egundo topo egin... ’
2002
‎Pertseok sandalia miragarri haiek jantzi bezain azkar arinagoa sentitu zuen gorputza, beste edozein pertsonaren gisa lurraren gainean ibiltzeko arinegia. Eta pauso bat edo bi eman zituenerako, oi mirarien miraria!, aireratu egin zen Zilarbiziren eta Ninfen buruen gainetik, eta nahiko lan izan zuen berriro jaitsi eta lurrean kokatzen.
‎Harrigarria eta aurkitzen zaila den zerbait egin nahi nioke opari, urrutitik ekarritako gauza ezezagunen bat. Horrelako zerbait topatzeko nahiko lan izan dudala aitortzen dizut; ez baitzitzaidan ezer egokirik bururatzen hain ondo hezia den eta halako bitxikeria eta gauza harrigarriak ezagutzen dituen printzesa dotore bati opari egiteko. Ez nekien zer oparitu, baina gaur goizean, bat batean, asmatu dut zer izan daitekeen.
‎Hiru atsoak nahikoa ondo konpontzen ziren begi bitxi hura txandakatuz, ia ia bakoitzak bere aldetik ikusteko ahalmena izan balu bezala, halakoa baitzen begi bakar haren indar berezia. Hala ere, aldiko batek bakarrik ikusten zuen egiatan:
‎Apur bat okertu zuen burua," ziurrenik" esanez bezala. Berehala, ordea, esku ahurrak erakutsi zizkion lagunari, brausta zerbait atzeman izan balu bezala eta argipen antzera. " Ziurrenik?
2003
‎Horregatik eman zuen buelta Matiasek eta horregatik hasi zen liburua bilatzen maletako poltsikoan. Faulknerrena atera zuen, benetan huraxe aurkitu nahi izan balu bezala. Hotz zeukan liburuak azala, eta zuri.
‎Matilderen alaba irten zen orduan bainugelatik, toalla eskuan. Ur tanta batzuk zeuzkan alkondaran, gorputza erabat lehortu gabe jantzi izan balu bezala, eta Egun on esan zion Matiasi. Gero bere aurretik pasatu eta Matiasen gelaren ezkerreko gelan sartu zen.
‎Blok txiki bat poltsikoan duela ibiltzen omen da eta tarteka, inork gutxien espero duenean, kale bazter batean edo zebrabidearen erdian geratu eta hasten omen da idazten. Orduan berdin omen dio inguruan zer gertatzen den, jendeak trumilka bultzatu edo lurrikara batek inguruko etxeak lurrarekin berdintzen dituen, ez omen da mugitzen bere esalditxoa blokean apuntatu arte, eta gero, etorkizuna erabakiko duen zerbait egin izan balu bezala, bozkarioak aurpegia argitzen diola jarraitzen omen du kalean barrena blok txikia esku batekin galtzen poltsikoan estutuz –jarraitzen zuen senarrak, emakumeak eraman handiz entzun itxurak egiten zituen bitartean.
‎Pistolaren aho beltza bere bularrari begira ikusi zuenean, hazi egin zela diote, harrotu edo. Emakumeak pistolarekin gehiagotan apuntatu izan balu bezala, sekulakoak esaten jarraitu omen zuen, orduan eta gorroto gehiagorekin beharbada, eta tiroak bihotza erdibitu ziolarik ere (autopsiak zintzurra ebaki ziola erakutsiko zuen gero) bi besoak airean astinduz biraoka segitu omen zuen, ezer gertatu ez balitzaio bezala baina ahotsik gabe, tiro zartadaren ondoko isiltasunak ahotsa ere ukatu izan balio bezala.
‎Sentimendurik gabeko estatua. Oskar askatu gabe, besarkada hartan berotasun tropikal eta lasaigarria aurkitu izan balu bezala, Rakel hizketan hasi zen.
‎Oskarrek bira egin zuen bat batean. Zerbait igarri izan balu bezala. Eta Smoke ohe ertzean eserita ikusi zuenean, niri begira, bere oheko koltxa gorria hartu eta estali egin ninduen.
‎Irribarretsu bera ere. Mundua pozoi arriskutsu batek astindu izan balu bezala zegoen. Zoriontasunaren pozoia.
2004
‎Baina autonomia erlatiboaren kontzeptua berez da iluna. Horren berri izan genuen marxismoaren iturrietan ibili ginenean, han behin eta berriz ageri zitzaigun ideia hori, instantzia politikoari aplikatutako kontzeptua hain zuzen, horrek osotasuna taxutzen zuen formazio sozialaren barruan berezko dinamika eta ekimen propioa zituela adierazteko erabiltzen genuela uste dut. Definizio horren arabera, zer esan dezakegu euskararen normaltze mailaz ari garen bezainbatean?
‎Esku hark sekula ez zion tiraderako heldulekuari heldu. Airean izozturik gelditu zen, bat batean Weberren bulegoko tenperaturak hirurogei graduko jaitsiera izan balu bezala.
‎Gauak bestetan baino pisu handiagoa zuela pentsatu zuen. Zeru ilunaren gainetik ile zuriko atso batek artilezko manta bat bota izan balu bezala. Autobusaren zain zegoela, jakaren eskuineko poltsikoan gordeta zeukan ogitartekoaren berotasuna sentitu zuen Felixek.
‎Lidia da, eta une batez, lagunaren ahots sendoa entzutean, sabeleko giharrak lasaitu egin zaizkio. Norbaitek atea zabaldu izan balu bezala, haize freskoa sartzen sentitu du gelan. Lidia.
‎Metalezko giltzatakoan islatzen diren Gabonetako argietan geratu zaizkio itsatsita begiak. Sofak harrapatu izan balu bezala, hurrengo ordua bertan igaroko du. Geldi geldirik.
‎Bortizki gelditu da karpako plastikozko gortina lodien aurrean, kristalezko pareta baten kontra tupust egin izan balu bezala. Ez du zaratarik egin nahi sartzean.
‎Mutilak neskaren belarri atzera eraman du haren aurpegia estaltzen zuen ile xerloa. Lotan dagoen haurrari izarak ohe azpian sartzerako samurtasunarekin egin du, neskaren edertasuna hauskorra dela pentsatu izan balu bezala. Ondoren, espazioan galduta geratu zaio eskua, ez han ez hemen, eskuak inoiz gelditzen ez diren leku batean geldirik.
2005
‎Leiho azpian motxila irekita, eta behearen gainetik aurreko eguneko arropa botata. Ametsek lehengusinaren ilea bustita dagoela igarri du, duela gutxi dutxa hartu izan balu bezala, baina arreta bereganatu diotenak neskaren eskumuturrak dira. Azala urratuta eta odola isuri izanaren aztarnak, garbituagatik, nabariak.
‎Itziar etorri zaio burura. Berarekin ametsetan egin izan balu bezala. Itziarrekin ateratako argazkiak mesanotxean dauzkala gogoratu du, hantxe utzi baitzituen, ezkutuan.
2006
‎–erreakzionatu du Nereak azkar. Sabela berotu zaio, ardo zurrutada bat hartu izan balu bezala.
‎Emakume baten ahotsa izan da, baina ez izekorena. Une batez, iraganaren putzuan buruz murgildu dela sentitu du, urez betetako igerilekuan dzanga egin izan balu bezala. Kostaldeko errepidetik doan auto zaharrean ikusi du bere burua, aita gidari doala.
‎Kazetariek hilketa sail bat gertatzen ari zela jakin balute, presio jasanezina eginen ziguten. Baina bai, zuk aipaturiko lau hilketa horien berri izan genuen garai hartan. Egia erran, beste hilketa bat gertatu zen Coutras herrian, 85eko... azaroan, nire oroimenak huts egiten ez badu.
‎Pentsa nolako harridura izan zen idazlearena. Une batez printze batekin, parkean aurkitutako tabernari aberats edo merkatari lizun batekin bezalatsu hitz egin izanaren lotsa etorri zitzaion gainera, eta agureak, emakume idazlearen aztoramendua ulertu izan balu bezala, ez kezkatzeko esan zion, azkenean Parisko parke hartan deserriratutako bi espainiar besterik ez zirela.
‎Denborarekin fedea epeltzen joan zitzaien Bretainiako biztanleei, eta Erdi Aroko erlijiosotasun sutsua apaltzen. Era berean, Bretainiako nazio izaerak nahiko lan izan zuen Frantziako errege Henry II.ak, aldi berean Bretainiako errege izanik, bi erresumak bat egin zituenetik.
‎Bi hiru urte gehiago izan banitu, duelura joanen nintzen batekin baino gehiagorekin. Ez nuenez, kontentatu nintzen pentsatzera astopito ezjakin haiek ez zirela inoiz gozatuko Amadisen abenturez.
‎–Azkenean etorri haiz –egin zidan diosala, lehor, behin etxera joan eta itzuliko ote nintzen zalantza izan balu bezala.
‎–Gaur egun handia duk guretzat –esan zidan, eta, besoak zabalduz, gora jiratu zuen burua, adar tartetik zerua ikusi nahi izan balu bezala.
‎Gurdiari behorrak libratu eta Carvalloren zaldiari eusteko agindu zidaten, zela kendu bitartean. Aterpe alboan utzi ziguten gurdietako bat, eta lasaiago ikusi nuen Bernat, gauzak eramango ote zituzten beldurra izan balu bezala.
2007
‎Atariaren aurrean geratu ginen taxia noiz etorriko. Gurera azaldu zen lehendabizikoak to eta tati egin zuen, etorri eta ni ikusi orduko ospa joan baitzen, etsaiaren adarra sentitu izan balu bezala. Ke lainoa utzi zigun.
‎Etxepean geratu nintzen, beheko tabernaren parean. Bat batean, ez dakit zergatik, tristura galanta sortu zitzaidan eta eztarria trabatuta geratu, harritzar batek itxi izan balu bezala. Alabaren jaiotzarekin batera nire gaztaroa joan egin zela sumatzen nuen, nire aitatasunak berarekin heldutasuna ekarri zuela.
2008
‎Ikasturte amaieran bukatu zuten barkua, eta bera ere, bere partea bete izan balu bezala, orduan hasi zen itzaltzen.
‎Gertaera hura ahaztu eta etxea txukuntzen saiatu zen, telebistako iragarkiei begira egon zen, eta poltsa hura ahaztea ere lortu zuela iruditzen zitzaion tarteka; baina lehenago edo beranduago leihora itzultzen zen. Alabak iragana kontainerrera bota izan balu bezala sentitzen zuen.
‎Kiratsa zerion poltsari, baina zabaldu zuenean senarraren usaina sumatu zuen eta hura berpiztu izan balu bezala sentitu zen. Orduan erabaki zuen ez zuela sekula haren arroparik botako.
‎Haur arropak ziren gehienak. Usain hark gaztetu izan balu bezala sentitu zen. Bere alaba oraindik besoetan zeukaneko usaina zuten arropek.
‎Jende multzoa ikusi zuenean, baina, begietatik poza ezabatu, urduri jarri, herritar askok ezagutu eta batzuek eta besteek bero bero agurtzen zuten; Beñardok, baina, biribildu gabeko irri batekin erantzuten zien, hain zituen aurpegiko giharrak zurrunduta?, eta, saioa hasi baino lehen hain adeitsuki agurtu zuèn jendeak berdin agurtuko ote zuen gero, baldin eta saioa potoz poto burutzen bazuen?? beldurrak eragindako urduritasunaren mende hasi zuen saioa; hain urduri zegoen eta hain izu ikara, non lehen hiruzpalau bertsotan arrastaka ibili baitzen, barraskiloa bezain motel, zangoak ez ezik, burua ere dar dar balu bezala; esan nahi baita Beñardok aski lan izan zuela bere itsasikara mentalarekin, zeinak, lerroak eta errimak zilipurdikatzeaz gain, begien aurrean zuena ez ikustera baitzeraman: mahai gainean zuèn basoerdia, adibidez, tabernariak zerbitzatu ziona?. Bertsoa osatzeko, ardoa sagardoa baino hobe?
‎Haririk gabe aritu zen beste pixka batean, gero eta ahulago; baina laster, nik emandako botika ume batek bezala hartu ondoren, esanez: . Honexen premian nengoan, sekula egon bada itsasgizonik droga premian?, lozorroan geratu zen, konortea galdu izan balu bezala, eta halaxe utzi nuen. Ez dakit zer egingo nuen dena behar bezala joan izan balitz.
‎Eta hauxe dugu, hain zuzen, paradoxa ederra: historia nazionalaren linealtasuna aztertzen bada, ez da zaila ikustea eraikuntza ideologiko erraldoia dela; aldiz, jatorritik gaur egun arte doan ildo metanarratibo hori munduko gauzarik naturalena balitz bezala aurkeztu ohi da, historialariak gertakari historikoetatik beraietatik atera izan balu bezala, ez gertakari historikoetara proiektatu. Mende luzeak bere baitan harrapatzen dituen nazioaren hausturarik gabeko oihala ideologiak osatzen du, baina ideologiatik kanpo kokatzen da.
‎Ahaztuta izan balu bezala, alboan zuen morroiaz ohartu zen. Etiketadun, isil, besoan eskutrapu zuri tolestua zuela, nagusiaren hitzen baten zain zirudien.
‎Kale ertza hartu zuen ibilgailu baten faroak agertu ziren. Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor burrunba ezagutu balu bezala eta, matrikula ikustean, isil, harriturik geratu zen, beste autoren bat espero izan balu bezala. RI XY irakurri zion.
‎–Barkatu, Macarena, utz gaitzazu bakarrik une batean, zorabiatua zirudien, bitaminen botilatxoaren tapoiak bere onetik atera izan balu bezala?. Zer gertatu da botilatxo honekin?
‎Erdal munduak euskal munduan izan duen integrazio maila, agurtzerakoan darabilen, agur, hitzarekin batera, %5 horrek ez luke oso gaizki islatuko.
‎Nadiarenak apalagoak izaten ziren, tristeagoak, beharbada mistikoagoak. Begiak zurian jarrita iristen zen gailurrera, handik mugarik gabeko infinitua edo amildegi baten ertza ikusi izan balu bezala geratzen zen bere baitara bildua, eta garai bateko eliza ilunetan jauna hartu eta ia lurra zapaldu gabe itzultzen ziren emakume haien antzera itzultzen zen nire ondora eta esker onez, nire indarrak miretsiz, estutzen zen nire kontra, baina denbora bat behar izaten zuen bere onera eta zereginetara itzuli aurretik.
‎Berari ere kontatu egin zioten gertatutakoa, etxean seguruena. Eta berak halaxe helarazi zidan neuri ere, berak gertutik bizi izan balu bezala.
‎Amaren parteko amonak, Anparok, esaten zuen 1936ko negu hura epel epela izan zela, ez zuela ia elurrik egin. Jainkoak gerra leundu nahi izan balu bezala, gudariekin errukitu izan balitz bezala. Halaxe esaten zuen berak.
‎Herrian berria zabaldua zen ordurako, eta hala, eguerdian jende dexente bildu zen ingurura. ...hasi baino lehen hain adeitsuki agurtu zuèn jendeak berdin agurtuko ote zuen gero, baldin eta saioa potoz poto burutzen bazuen? – beldurrak eragindako urduritasunaren mende hasi zuen saioa; hain urduri zegoen eta hain izu ikara, non lehen hiruzpalau bertsotan arrastaka ibili baitzen, barraskiloa bezain motel, zangoak ez ezik, burua ere dar dar balu bezala; esan nahi baita Beñardok aski lan izan zuela bere itsasikara mentalarekin, zeinak, lerroak eta errimak zilipurdikatzeaz gain, begien aurrean zuena ez ikustera baitzeraman: mahai gainean zuèn basoerdia, adibidez, tabernariak zerbitzatu ziona –" Bertsoa osatzeko, ardoa sagardoa baino hobe" esan zion arestian Kaxkagorrik–, harik eta Kaxkagorrik Beñardo, bertso txar bat bota berria zena, ukondoarekin ukitu, begia keinatu, basoerdia hatzaz seinalatu, eta Beñardok basoa ikusi zuen arte... edo hala zirudien behintzat, jarraian eskuaz basoari gogor eutsi, ezpainetaratu, eta zurrut batean hustu baitzuen.
2009
‎–Hau ere hasi da Elenarekin postura erotikoak imajinatzen! , erantzun zuen Olak, nire pentsamendua irakurri izan balu bezala.
‎Nik ez santa horri eta ez Jainkoari ez diot ezer eskatuko neuretzat?. Eta, desegokitasunen bat esan izan balu bezala, desenkusatuz: –jaio denak heriotza zor du.
‎Ezinen Ostatua utzi zuen egunean, Rosak ez zuen negarrik egin baina pena bat ageri zitzaion aurpegian, pena izugarri bat. Amerika uzteak alargundu izan balu bezala. Beti geratuko zitzaion euskaraz egiteko orduan erreak esateko modu leunegia eta hozkailuari frizerra esateko ohitura.
‎Joan zaien lagunaren heriotzan ala norberaren heriotzan? Ixabelen buru barruko galdera irakurri izan balu bezala, Teresak burua jaso du juxtu momentu horretan eta zer diferentzia dago ba, irakurri dio begietan Ixabelek.
‎Bere aita zen txaketa iluneko gizonak neskatila ilehoriari eskutik heldu eta biak nola sartzen ziren begira iraun zuen, amorru mutuz. Eta halere, soineko urdina atean barrena erabat galdu aurretik, neskatilak burua jiratu zuen beragana, zerbait entzun izan balu bezala edo, agurtzeko edo. Haren zimurrik gabeko begirada miretsi zuen Arantxak.
‎Festa giroa sumatzen zen, morboak eragindako irribarre urduriak. Ezkontzaren antz gehiago izan zuen hiletarena baino.
‎Buruarekin baiezkoa egin nion Xantiri. Betikoa, ordu hartan eta aste barruan, kriantza bat izaten zen eta agudo atera zidan, jada prestatuta nire zain eduki izan balu bezala. Zuzen begiratu gabe luzatu zidan kopa.
‎Apur bat gogo txarrez halere, iruditu zitzaidan. Zalantzan zegoen zerbaiti buruz erabakia hartu izan balu bezala, gustatu ez arren.
‎Eta ardo botila hustu genuela eta elkarrekin ohean bukatu genuela, aspaldiko partez. Bere lan aldaketak biontzako hasiera berri bat ekarri izan balu bezala.
‎Jarraian, batzuk ageriagoan eta besteak gordeagoan, guztiak hasi ziren barrez, Regina eta izeba Ernestina izan ezik; barre guztien artean, baina, barre itxurako hura zen Domingori minik handiena eman ziona: barrera iristen ez zen barrezko imintzio hura, gozamenaren iruditzat ere har zitekeena, bere aitak moldatua, biboteari hara eta hona eragiten zion bitartean, harekin esan nahi izan balu bezala: –Ongi, neska mutilak, astindu alproja lotsagabe hori, ea behin betiko zentzatzen den??.
‎Telefono kabinaren ondoan gelditu zen. Kabinaren aurrean eman zituen segundo batzuk, zerbait kalkulatu behar izan balu bezala. Halako batean, haga ertz batetik hartu eta telefono kabinan sartu zuen; alderik alde zeharkatu zuen kabina hagarekin.
‎–Aski lan izan dut hartutako sastakoa sendatzen, jauna, eskua saihets batera eraman zuen?. Nafarroako errege zerbitzatzeak biziko nau orain.
‎–Bertze ministro euskaldunek aski lan izan dute urte latz hauetan bizirik irauten. Agian gauzak aldatuko dira gure errege Henrike behin betikoz itzultzean eta bakea ezartzean.
‎Argazkilaria emakume bakoitzaren izaera harrapatzen ahalegindu balitz bezala. Argazki horietan, emakumeen benetako lekukotasuna utzi nahi izan balu bezala. Argazki makina hartu, eta esan nahi izan balu bezala:
‎Argazki horietan, emakumeen benetako lekukotasuna utzi nahi izan balu bezala. Argazki makina hartu, eta esan nahi izan balu bezala: hil egingo zaituztete, gehienek ez duzue hiru hilabete ere iraungo, baina inoiz argazki hauek hondamenditik aterako balira; gerra amaituta ere, inork azkenean deskubritu eta zabalduko balitu, orduan zuen irudiak, zuen izaerak, zuen mezuak iraunaraztea lortuko genuke.
‎Jarraian, batzuk ageriagoan eta besteak gordeagoan, guztiak hasi ziren barrez, Regina eta izeba Ernestina izan ezik; barre guztien artean, baina, barre itxurako hura zen Domingori minik handiena eman ziona: barrera iristen ez zen barrezko imintzio hura, gozamenaren iruditzat ere har zitekeena, bere aitak moldatua, biboteari hara eta hona eragiten zion bitartean, harekin esan nahi izan balu bezala: " Ongi, neska mutilak, astindu alproja lotsagabe hori, ea behin betiko zentzatzen den...".
2010
‎Zu letretakoa zara, eta ez dakit badakizun isomeroak konposatu kimikoak direla, formula enpiriko bera dutenak, baina formula garatu ezberdina. Adibide bat ere jarri zigun irakasleak, butanoarena eta metil propanoarena, izen hauek amagana naramate beti, Butano Maria eta Metil Propano Maria deituko ez ote zien, haien berri izan balu: ez natzaizu, haatik, burlaren eremutik mintzo, konstatazio garratz baten errealitatetik baizik?; irakasleak, nioen?
‎Dei hark atxiloketak atzeratu baino ez zituen egin, ekainaren 20an ikusi zenez, baina auzia ez zen hartan bukatu. Grande Marlaska epaileak dei haren berri izan zuen: Elosuaren kotxean entzungailua jarria zuen Poliziak, epailearen baimenez, eta jasotako abisuari buruz mintzatu zitzaion Elosua kide bati kotxe barruan.
‎Asmo hori buruan, asteburu batean Loiolako ezkutalekuan sartu eta akordioa lortu arte bertatik ez zirela irtengo esan zioten elkarri hasiera hartan, ezinezkoa izango zela jabetuta zeuden arren. Egun haietan bilera haien berri izan zuten batzuei, hain zuzen ere, halaxe heldu zitzaien informazioa: barnetegi batean sartuta zeudela eta ados jarri arte ez zirela aterako.
‎Baina Elexpururen tesiak, alegia euskarazko testu horiek III. mendean posible zirela filologiaren ikuspegitik, babes gehiago izan zuen, Hector Iglesias hizkuntzalariak beste txosten bat idatzi zuelako Lakarraren eta Gorrotxategiren iritzi zientifikoei erantzuteko. Eta oso hitz gogorrekin kritikatu zituen ez bakarrik katedradunen arrazoiak, baita pertsonaia egiptoarren izenen agerpen bitxia. Nefertiti?
‎Imajinatu irakaslearen egoera. Egundoko sekretu baten berri izan du: auskalo nola, maskara inportante baten kokalekua deskubritu du eta Palenquera dator bere balentria gauzatzera.
‎–A, hau! , esan zuen Mariok poltsikotik tramankulua ateraz eta ordura arte ahaztuta izan balu bezala begiratuz?. Ez dakit, senak aginduta, pentsatu gabe harrapatu dut.
‎Eguzkiak jaiotzerakoan eztanda egin eta sua hartu izan balu bezala zegoen zerua. Halatsu sentitzen zituen Mariak begiak, gorri eta erreak, edozein unetan belztu eta euritarako prest.
‎Zu letretakoa zara, eta ez dakit badakizun isomeroak konposatu kimikoak direla, formula enpiriko bera dutenak, baina formula garatu ezberdina. Adibide bat ere jarri zigun irakasleak, butanoarena eta metil propanoarena —izen hauek amagana naramate beti, Butano Maria eta Metil Propano Maria deituko ez ote zien, haien berri izan balu: ez natzaizu, haatik, burlaren eremutik mintzo, konstatazio garratz baten errealitatetik baizik—; irakasleak —nioen— adibide hura jarri zigun, bai, eta niri ez dakit zer gertatu zitzaidan, gauzak —emakumeei buruz egiten nituèn gogoetak eta irakaslea ematen ari zèn lezioaren kontzeptuak— buruan nahasten hasi zitzaizkidala.
2011
‎Lagunaren motxila alde batera bultzatu du pittin bat, bere bizikletaren aldagailua zapaltzen ari zela eta. Iñakik, plazako eraikin altueneko azkeneko pisura erreparatu du, artega, atzetik baten bat sentitu izan balu bezala; du salako balkoitik oihuka, kamisoi hutsik, galtzerdi pare bat eskuetan duela: Iña, Iña.
‎Dantza eske etorri zen hura beste andoaindar haiekin, aitaren koadrilakoak amarenekoei inguratzen zitzaizkien modura, hogeita hamar urte beranduago izanagatik berdin berdin. Amaiak Asif baino ez zuen ikusi une hartan, hala bizi du mutilak, besteen artean argi eder, harekin egin nahi izan zuen dantza, haren besoetan sentitu nahi izan zuen orduantxe, haren gorputza estutuz, ametsetan gozarazten zion bezala gozaraziko ote zion egiaztatu nahi izan bailuen. Idazlana entregatzerakoan izan da, zorabioa eta lurrera, irakaslea ez da erorikoa galarazteko bezain erne ibili.
‎Imitatzaileak esan bezala, ohearen ezkerreko aldean jarri da zutik kantaria eta kontu handiz makurtu da, eskuekin itsumustuan eremua arakatzeko. Ohearen gainean trabeska dagoen zango bat ukitu du eta zerbait nardagarria atzeman izan balu bezala egin du pauso bat atzera. Belaunetik izterrondora bitarteko mamien epela sentitzen du oraindik eskuetan.
‎Baina ez zen ironiaz konturatu, edo ez zuen konturatu nahi izan. Baietz erantzun zion, zehaztasun gehiago eskatzen zuela uste izan balu bezala. Ama oheburuan zegoela, eskuak gerrian, behin eta berriz zentzurik gabeko agindu hura errepikatuz.
‎Banekien ez zela txofertzan ibilizalea, eta adeitasunez edo errukiz bakarrik ari zitzaidala. Joëlle, berriz, ameskeria antzeko egoera batean ikusten nuen, jaioterria ikusteak beste garai batera eraman izan balu bezala.
‎Irundarrak, gaur egun ere Ama Lur kritikoagoa egingo luke, analitikoagoa, inondik inora ez lirikoa,, eta dagoen kultur gabezia izugarria nabarmenduz?. Erremindua dirudi, gauza askorekin dagoeneko amore eman izan balu bezala. Basterretxeak berak, ez du uste orain beste Ama Lur ik egin litzatekeenik, abertzaleen baitan ez duelako elkartasunik ikusten halako proiektu bateratua burutzeko:
‎Harrera ona izan zuen hala ere. 2000 urteko Aste Santuan, Hollywoodeko pelikulek baino ikusle gehiago izan zituen Euskal Herrian, eta urte horretan Espainiako Estatuan estreinaturikoen artean, hamar ikusienetako bat izan zen. Atera gabeko arantzatxoa du, haatik:
‎Birjilio zen bere izena, hori ere birritan erabili nahi izan balu bezala.
‎Nahiko lan izan dute aparkatzen ere. Azkenean, autoa utzi eta herriko denda bakarrean galdetu dute, Sakonetara nondik joan litekeen.
2012
‎Seguru egon gintezke? , azkeneko galdera egin bezain azkar deseroso sentitu zen, zerbait txarra egin izan balu bezala.
‎Autoa bere paretik pasatzean edo gero musika ote zeraman ere jakin nahi izan zuten, baina Josuk ez zuen erantzun garbi bat ematen jakin, ezetz uste zuen arren. Leihoen kristalak igota edo jaitsita zeramatzan autoak izan zen hurrengo galdera, eta Josuk ez zuen hori ere ikusi, azkarregi igaro ziren bere paretik, nahiko lan izan zuela harrapatua ez izateko, erantzun zien. Paretik igaro zenean norbait ikusteko aukera izan ote zuen galdetu zioten ondoren, gutxienez mutilak edo neskak ziren, zaharrak edo gazteak, norbait ba ote zihoan atzeko eserlekuan.
‎Kolpe bat entzun zen leiho aldean. Zerbaitek kristalaren kontra talka egin izan balu bezala. Pentsatu gabe leihorantz abiatu nintzen, azkenaldian hartu nuen gainbegiratzaile papera egoera hartan ere gainetik ezin kenduta.
‎ez nuela hain zoriontsu ikusten. Zama astun bat bota izan balu bezala zebilen. Ama izateak barruan zeukan korapilo ezkutu bat askatzen lagundu ziola ematen zuen.
‎–Mattia emakumezalea izan da beti, eta aukera bat suertatu zaion bakoitzean hartu egin du. Nahiz eta berak sekretuak direla uste izan, nik haren ibilera guztien berri izan dut.
‎Ipuin fantastikoen arloa uzteko aholkatzen nion, salto egiteko behingoz nobelara; ahalegin pare bat egin zuen, eta Igartza sarira aurkeztera iritsi zen, baina alferrik. Nire aurrera egiteak bere atzerakadarekin zer ikusia izan balu bezala: etxetik alde egin baino lehenago izan genuen azken eztabaidetako batean halakorik esatera ausartu zen hitz erdika.
‎txe izan zen nire aitaren berri izan zuen lehena. Lokalera iritsi nintzenean han zegoen eta ezin izan nuen sekretua gorde.
‎–Aitarenak erabat jokoz kanpo utzi nau, eta sentsazioa neukan mundu guztia kontra nuela. Norbaitek konplot bat antolatu izan balu bezala nire kontra.
‎Pitxinek marramiau egin zuen. Dena ulertu izan balu bezala. Naroak alde egin zuen, malkotan.
‎Hartzak harrikada sumatu eta Ostiral ikusi bezain laster, beste aldera jiratu eta atzetik joan zaio lasterka, urrats handi eta gaiztoak emanez, oinak arrastaka, hala ere lastertasun bitxi samarrean, zaldi bat lasterka jarri izan balu bezala. Han abiatzen da Ostiral, eta guregana hartzen du bidea laguntza eske baletor bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia