Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 479

2000
‎Niretzat gehiago zuretzat baino, hori seguru. Azken laztan baten antzekoa izan ote zen istripua zuretzat. Medikuak esan baitzuen minik ere ez zenuela sentitu.
‎zer egin zuen Eiderrek Cashelen? Zer esan zion Rocíori, aipatu gabe uzteko moduko zer izan ote zen ia damura eraman zuena, barkazio eskera ere bultzatu zuena. Txemak izugarri maite zuen Eider.
‎Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen. Zeren hipotesi honen arabera posible baita...
‎‘Ez. Bakarrik jakin nahi dut hain beltza izan ote zen gure etxeko ardi beltza’ ‘Protestant guztiak dituk, berez eta izaitez, ardi beltzak’, haserre iduri egin zidaan. ‘Ordea, berorrek erran dit ezen izeba Joana emazteki ona zela, nahiz eta... ’ Eta ene hitzak aditu bezain sarri, aitonak muturra okertu zian, eta bere keinu hartan ohartu ninduan ezen bigarren aldiz harrapatu nuela.
‎hitzen bidez, Bibliarekin, eta obren bidez, naturalezaren liburuarekin. Baina, Bibliaz denaz bezainbatean, zer aldaketa eta zer mudantza izan ote zituen, eta ote ditu, Jainkoaren hitzak, Haren baitarik jalgi zenetik guk Liburu Sainduan irakurtzen duguneino. Zeren, hasteko, ezagutu bainuen Parisen Teologia ikasten ari zen judu bat, rabbi baten iloba zena eta hebreera zekiena, zeinak aitortzen baitzidan, kasik ahapeka, ezen Biblia ez zela autore bakar batek skribatua, eta stiloak ere halakoak zirela, autoreen araberakoak.
‎Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
‎Eta galdetzen dizut: zinez izan ote zen hura amets bat, jauregian geunden guztiak harrapatu gintuena, jaun André...?
‎Erretorika dakiena dea, eta mintzoaren jabe dena? Haatik, jakintsua izan ote daiteke gizon bat, munduko numero guztiak dakizkiena baina, oihanaren erdian bakarrik utziz gero, galdu eginen litzatekeena, nola behin baino gehiagotan ikusi behar izan nuen nik ibai Orinocok zeharkatzen zituen oihanetan. Eta nor ote jakintsuago:
‎Ika mikaren bat izan ote zuten, bada, Mattinek eta Elbirak, eta horregatik ez ote zigun Elbirak kasurik egin. Zer gertatu ote zen bien artean?
‎—eta, ordu arte jarri ez zuen pikaro aurpegia jartzen zidala eta boza jaisten zuela, erran zidan—: Edo, ragazza bat izan ote da gehien gustatu zaizuna...?
‎Izan ere, izan ote du ene bizitzak zentzurik libertatearen aldeko hautu horretarik kanpoan, neure ilunetik argirako bidean...?
‎Hotzean pentsaturik, ordea, bertze arrazoin bat ere bila daiteke, zeren, nola tigrea jan berria izan baitzitekeen, ase egon baitzitekeen mementu hartan, halako moldez, non, jateko beharrik ezean, ez baitzitzaigun gainerat oldartu. Hala izan ote zen. Baliteke...
‎Ordea, bere onetik ateratzen zenean ere, ama ez zen keinuka ibiltzen —zeren barrengo sentimenduak sobera adieraztea lekuz kanpoko izan baitzitekeen, bere kasuan eta bere karguan—, erabakiak eta deliberamendu deliberatuak berehala hartuko bazituen ere, makur zegoena artez jartzeko. Eta, beraz, nola amak nekez bete baitzitzakeen bihotzetik iragaiten zitzaizkion ametsak eta fantasiak, zeren haren baitan etxeak eta etxeko ordenak baitzuten balantzaren pisurik pisuena, hala nahi izan ote zituen amets haiek zeharka bete, bere ahizpa gaztearen bidez —Emilianiren bidez, alegia—, eta hargatik permatu eta entseiatu ote zen urteetan osaba Joanikot harenganat erakartzerat?
‎Ustezkoa erran dut, eta ongi erran dut, zeren eta, oraintsu erran dizudan bezala, egiazkoa eta zin zinezkoa izan ote zen, bada, ene libertate hura.... Edo, aitzitik, ez ote nuen nik hura neure nahikeriaren nahikeria bihurtu, hau nahi dut eta hura ere nahi dut, eta nahi dudan guztia zilegi dut eta sori dut, zeren halakoa baita zorionaren bidea...?
‎Nik ez dakit munduan diren eta munduan izan diren kortsarioen artean haren antzekorik izan ote den, baina zin degizut ezen Alain Coup d’Œil halakoa zela eta bere laguntzaileetarik batekin noiznahi den ibiltzen zela xakean...
‎Eta gorputzen hartan, nahi nuen, alde batetik, bertze gorputz hark irents nintzan, neure mugak haren mugagabetasunean eta infinitutasunean urtu ahal izaiteko; eta nahi nuen, aldi berean, irensten ninduena nihaurk irentsi, haren infinitutasuna ene gorputzaren mugetarat ekarri ahal izaiteko. Baina, nola nekez sar daitekeen dupa handi bat pitxer tipi batean, hala nahi izan ote nuen ene ezpainak eta ene besoak emenda zitezen eta berretu, infinitua neure hatzen artean neurtu eta neure egin ahal izaiteko...?
‎Ez dakit Mignonek erran zizkidanetarik, neure dohainen eta neure bertuteen alderakotzat, bihirik ere egia izan ote zen, ez dut uste; aitzitik, uste dut ezen hura zela haren egitekoa: nitaz ahalik eta gorakien mintzatzea, aisekiago eta errazkiago engaina eta atrapa ahal izan nintzan; bere buruaz ari zelarik, berriz, ez zitzaidan imajinazino eskasagokoa iduritu, haren kontakizuna lekuko.
‎Eta, haizearekin batean, olatu tipi batzuk sortu ziren, untzia kulunkarazi zutenak, harat honat. Eta nik ez dakit izan ote zen bezperan gehiegi afaldu nuelako edo itsasoaren mugimendu haietarat artean ohitua ez nengoelako, kontua da ezen tripak nahasten hasi zitzaizkidala, eta burua joaiten. Joaiten eta dolore handi batean sartzen.
‎Ez dakit bertzerentzat gure taldekidearentzat bezain eskuzabala izan ote zen, bizi bitartean, izeba Milagros. Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen, emakumeari azken agurra ematera joana.
‎Noiz eta nola trenkatu zuten ene lagunek ni ere soberan nengoela. Dirurik izan ote zen tarteko Ximurraren aldetik (honetan ere erdia pagatuko ote zion?). Kristina sortan sartzea aitzinetik erabakia izan ote zen, edo haren amoranteak" larrutegian" adierazi bezain hasian hasikoa...
‎Dirurik izan ote zen tarteko Ximurraren aldetik (honetan ere erdia pagatuko ote zion?). Kristina sortan sartzea aitzinetik erabakia izan ote zen, edo haren amoranteak" larrutegian" adierazi bezain hasian hasikoa... Ez.
‎" Alderdi afektiboak"! Gure Ximurrak kontuan izan ote zituen inoiz gisako xehetasunak. Jadanik hogei urteak gibelera utziak genituela, Marokora lekutu zitzaigun oporretan, karrerako ikaskide batzuekin batean.
2001
‎Ez ote du behar besteko arreta ipini bere ekintzetan. Nabarmenegia izan ote da. Berez ohartu ote da laguna, bere begiradaren bat atzematean malekoian, edo beste batek esanda jakin du.
‎Eta zentraleko idazkariak enpresako zazpiehun eta bost langileetatik nor izan ote zen galdetu zion bere buruari.
2002
‎Edo, bestela esanda: ...uaren existentzia egiten zait harrigarri; misterio hutsa baita; eta, misterioaren inguruan, ez zaizkit ametsa eta irudimena baizik geratzen; eta poesia eta errealitate onirikoa, azken finean; aldez aurretik onartu arren munstro iturri agortezinak gertatu izan direla bai ametsa eta bai irudimena ere botere erlijioso eta zibilen eskuetan, gizon emakumeon historian; baina, beste muturrera joz, hobeak izan ote dira, bada, arrazoiak fabrikatu dituen munstroak?; sozialismo zientifikoak sortu zuen Stalin; erlabititatearen teoriak, bonba atomikoa; eta, ene kasuari lotuz, inork irudika al dezake aita bat, hiltzera doakion alabari honako hitz hauek esaten: " Alabatxo, gaixotasuna eta heriotza materiak jartzen dizkigun mugetako batzuk dira, onartu beharrekoak, zeren, materialismo dialektikoaren arabera, hau, hori eta hura..."?; ez ote nuen askoz hobe, aldiz, materiaren mugak hausten saiatu, alabaganako maitasuna eta infinituaren nostalgia xede horren zerbitzuan jarriz, mundu paralelo batzuen eta beste hainbat errealitate ezberdinen xerkan?; Leirerena jakin nuenetik bai bainuen gose aseezin bat, barnetik jaten ninduena... eta ezin ase nezakeena, ausaz, bide hari ekinez baizik; zergatik egin behar nien uko, hiesaren munstroa garaitzen lagun ziezaguketèn arma haiei eta sentimendu sakon haiei?; zergatik ez hitzak dantzan jarri eta hegan egin, bihotzaren begiak zabalduz, maitasuna eta errukia oinarri?
‎Buru bihotzetan izaten bainuen, saio haietan, pailazo ezagun bati –Charly Riveli, oker ez banago– gertatua. Kontua da ekitaldiaren aurretik jakin zuela ama hil berri zitzaiola –edo emaztea izan ote zen? –, eta hala ere ekin egin ziola, heriotzaren aurkako garaipen txikia lortuz. Ni, jakina, ez nintzen profesional bat, baina odolean neraman ofizioa, eta halaxe ekiten nion Ekain eta Leire ikasle nituèn saio haietan, heriotzaren itzala neure gain nuela, noiznahi lehertuko baitzitzaion Leireri odolean zeramàn eragin atzeratuko bonba.
2003
‎Batzordeko bileretan aspertzen nintzenean komisarioaren esku hori aurreko bizitzan norena izan ote zen pentsatzen galdu ohi nuen denbora: emetasun lurrin tanta bat suma zekiokeen, baina apaiz batena ere izan zitekeela erabakirik nuen, laztan lizunetan ikasitako eskua nolanahi ere, edo lapurretan ere ibilia, biak elkarrekin baitoaz askotan, lizunkeria eta lukurreria.
‎Justoetxeko baserri zelaiez gain, Azpilgo beste hiru baserriren jabe baitira justoetxetarrak, baita Sanmark mendixkarena ere. Hitz asko egin izan da jabego horien legetasunaz, lapurtuak izan ote ziren, hau eta bestea. Ez da guztia esamesa hutsa, dirudienez; XIX. mende hasieran gosea nagusitu zen Azpilen; Justoetxen, ordea, sekulako uzta bildu zuten, aletegiak artalez betetzen zituztela.
‎Merezi izan ote zuen.
‎Suposatzen zen" jo" egin nindutela, besterik gabe. Funtzionario baten argazkia erakutsi zidan, ea hura izan ote zen. Leihotik jauzi egin nuenean zaintzen ninduen polizia gaztea zen.
2004
‎Ezetz esango nuke nik, eta ezetz esateko, Andoni Sagarnaren iturrietara joko nuke. Beti izan ote gara izan ere gutxi eta gutxituak geure herrian bertan?: –Hizkuntza minorizatua, bere funtziotan, bere erabileran, behar lukeena baino gutxiago den hizkuntza da.
‎Hori bezain gogorra da, bestetik, edo are gogorragoa nire ustean, beste arrazoi hau. Alegia, A ereduaren aurrean horrela jokatu duen Hezkuntza Sailak izan ote lezake gutxieneko sentikortasunik heziera elebidunaren sistema honetan etengabe gertatzen ari zaigun bidegabekeria auzitan jartzeko. Ni neu behintzat, oroz gain, azken jarrera zabar horrek kezkatzen nau.
‎zertan datza, egiazki, elebitasunaren aldeko hautu horren emaitza guraso horien aldetik? Egin duten hautuak izan ote du eragin praktikorik beren hizkuntza jokaeran. Seme alabentzat aukeratu duten hezkuntza ereduak izan ote du ondoriorik euren hizkuntza bizitzan?
‎Egin duten hautuak izan ote du eragin praktikorik beren hizkuntza jokaeran? Seme alabentzat aukeratu duten hezkuntza ereduak izan ote du ondoriorik euren hizkuntza bizitzan. Are gehiago:
‎Integrazioaren topikoa besapean hartuta nor etorriko zain bageunde, zein izan ote liteke nor hori. Baietz asmatu irakurle zoliak?
‎Eta lortu al izateko, bide bat besterik ez dugu: etimolojiak utzi, itzen arrazari ta etorkiari ez begiratu, ta bakar bakarrik itz oriek euskera jatorrean bizitza izan ote dutenentz ikusi. Ortaz gañera, gaur bertan baldin ba dute ere, obe.
‎Jendea garaipena ospatzera joan da tabernara, jakin ez arren eurek aukeratutako hautagaia izan ote den irabazle, baina inporta ere apenas, eta ospatzera joan dira.
‎Baina ez, entziklopediek esango dute Tourra irabazi zuela, eta beharbada hori da hanka indartsuekin eta bihotz potentearekin jaio den batek egin dezakeen gauzarik errazena, kontrario bat flakiak jotzen badu eta beste batek hiru zulatu baldin baditu Aspin igotzen. Entziklopediak txarto eginda daude, dio Romanettok, pertsona batzuen obrak eta garaipenak aipatzen dituztelako, baina hitzik ez pertsona horiei buruz, inoiz damu izan ote ziren egia esateagatik, esate baterako, edo Napoleonek konplexurik ote zuen txikia izateagatik, edo Casanovari inoiz bihotza apurtu ote zioten, edo bufoiak, batzuetan, ez ote zuen gogorik izaten triste egoteko. Heriotza bai, aipatzen da:
‎Eta Ibarra, nire adiskide mina? Neu izan ote nintzen deus ez zekien bakarra. Antzezlan anker hartako protagonista itsu itsuan bidali ote zuten Reichera?
‎–Zer egin behar dudan, zein izan ote zen, zer gerta daitekeen... Zer ez naiz pentsatzen ari!
2005
‎Giltza apalean zegoela esan zionari hurbildu zitzaion eta bera izan ote zen galdetu. Ezezkoa egin zion Markosek buruarekin.
‎Egia izan ote zen galdetu diot neure buruari. Gertakizuna ahaztua bainuen jadanik.
‎Larrua jotzearekin sortu uste izan zuten hari hura hauskorra eta mingarria ez ote zen izango pentsatu zuen Silviak. Zalantzan jartzen zuen telefonoa ematearen ideia hura egokia izan ote zen, telefono zenbakiak itxaropenari atea irekitzen baitzion eta, ordu gutxi barru Erroma utzi behar zutenez, ez baitzekien sekula gehiago elkar ikusiko zutenetz. Telefono zenbakia ahurrean estutu zuen halere, hasperen batek harritu zuen bitartean, eta, bere sakonean, Marcok proposatzen ziona egia bilaka zedin desiratuz.
2006
‎hura, galdetzeko gogoarekin gelditzen nintzen, això? hura zer izan ote zitekeen. Erantzun erretoriko asko eman daiteke, aberria, sozialismoa, askatasun pertsonal zabalagoa, mundu osoarentzat bakea eta ogia...
‎" Eskerrak Aitorri" esan nion eta zuk begiratu egin zenidan –lehenengoz– eta nik begiratu egin nizun –hilduratuta– eta hantxe uste dut erabaki genuela zeozer. Ez dakit erabaki zuzena izan ote zen. Ez dakit hitzez esaten zer demontre izan zen.
‎Garrüzeko egun hartakoaz geroztik, garbiak eta zehatzak gabe, lausoak eta uherrak ditut 1570eko kanpainako oroitzapenak. Ganbera itxi baten barnean bat batean piztu itzali egiten den sugarra bertze argirik gabeak iruditzen zaizkit gaur egun. Denen protagonista zinez ni izan ote nintzen, sinesten lanak.
2007
‎Ez zuen ematen Inma ohartu zenik bere egunonari erantzun genion edo ez, nagiak ateratzen geratu baitzen oraindik beste pixka batean, ni lehen baino lelotuago utziz. Gero, azaldu bezala suntsitu zen, agerpen hura egia edo ametsa izan ote zen zalantza bat utziaz airean.
‎Une bat besterik ez zen izan. Geroztik askotan gogoratu izan naiz egun hartaz, eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dut nire ametsa izan ote zen, orduan bizitua ez baizik geroztik elaboratua, baina ez, ezin daiteke nire asmazioa izan; edo, neurri batean urteen joanak neure buruan edertua izan baliteke ere, azpian eta sakonean egiazko esperientzia bat dago, bizi izandako sentsazio bat, han, presako putzuaren ertzean eta zapatila askatua eskuan harri txabal baten gainean eserita nengoela neure baitan sentitu nuena.
‎Materia/ antimateriaren ezdeustea izan ote daiteke horrelako energia maila neurgaitz horien gakoa. Bestela ezin baita ulertu.
‎Denboraren joanean modernoago eta zoriontsuago ote gara? Grekoak baino jakitunago eta dohatsuagoak izan ote ziren erromatarrak. Alaiagoak al dira gaurko haurrak Santimamiñekoak baino, maitatiagoak gaurko amak??
2008
‎Begirada garbitzen ari zen ontzietatik jaso eta zalantza egin zuen momentu batez, benetan bera izan ote zen hitz egin zuena, edo berriro ere bere irudimena ote zen, hainbestetan bezala, bera traizionatu eta haurraren ahotsez hizketan ari zitzaiona. Garbi garbi entzun zuela iruditu zitzaion.
‎Edo, bestela esanda: Beñardok uste bezain erabakagarria izan ote zen basoerdi hura, impassetik eta bere lotualdi mentaletik ateratzeko. Beharbada bai, baina beharbada ez.
‎–Eta gaur erramu koroa jarriko dizugu, beharbada??? Ordu artekoa proba bat izan ote zen, beraz, zinezko amodioari zinezko proba dagokion neurrian, eta amore eman ote zuten proba jartzaileek, bere amodioaren eta borondatearen aurkako borrokan burua behin betiko makurtuta. Halaxe sinetsi nahi izan zuen, baita sinetsi ere apur bat, ausaz, nahiaren nahiaz?
‎Baina are okerrago zen, beharbada, sentipen haien azpitik nabaritu zuena. Edo gainetik izan ote zen, gauza horiek ez baitira zehatz mehatz jakiten inoiz?, hain dira xinpleak, batzuetan, nork bere baitatik fantasmak eta deabruak uxatzeko erabiltzen dituen teknikak, eta hain dira sofistikatuak, besteetan?! Kontua da, izan ere, markesa andereak inbidiaren antzeko zerbait sentitu behar zuela, bere buruari ezetz eta ezetz esaten zion aldika, pentsamendu itsusi baten aurka borrokan balebil bezala?, era batean edo bestean:
‎ordenaren arauren bat larriki hautsi ote zuen, zabaldu ere, zabaldu zen irudimenik beroenak ere nekez asma zezakeena, lekaimeek santa Teresaren ahotsa entzun ote zuten areto kapitularrean bilduta zeudèn egun batean, nobiziei botoak egiteko hilabete falta zitzaienean: . Nobizia guztiak nahi zaituztet neure zerbitzuan, sor Ernestina izan ezik??, aita espiritual berriarekin diskusio zitalen bat izan ote zuen?
‎Edo Rufinoren erreakzio hura zera izan ote zen, besterik gabe, heriotzaren aurrean testosteronak errebelatzeko zuèn aukera bakarra, eta testosteronaren azken oihua, ondorioz. Baliteke?
‎Bene benetan diotsuet ideiarik ez neukala zer izan ote zitekeen.
‎Eta hain zuzen ere Jim Hawkins gizajoak zer zori izan ote zuen galdezka ari nintzela neure buruari, oihu bat etorri zen lehor aldetik.
‎–Bene, bene, tarte batez bidaia nola egin zuen, arazorik izan ote zuen, norbaitek jarraitu ote zion eta gainontzeko xehetasunak atera zizkion, el ka rrizketa xamur batean. Ezker besoko mahuka atze ratu eta eskumuturreko urrezko erlojuak hirurak eta hogei erakutsi zizkion?.
‎Euskaldungoaren munduan bada ñabardurak egitera ausartu denik ere. Hartara, abertzale izan ote gintezke euskaldun izan gabe. Jon Mirandek ondoko ihardespen hauxe eman zion itaunari:
‎Bai, onar dezagun, nahi bada, aldearen handia. Alabaina, horrenbesterainokoa izan ote da ezker abertzaleak eragin duen iraultza linguistikoaren irismena eta sakonera. Horretarainokoa?
‎Esate baterako: euskaldunaren erreferentea euskalduna izan ote da. Euskaldunak euskaldunarengan hauteman ote du bizitzan zituen edo dituen amets xedeak gauzatzeko bidea?
‎Hori ohikoa ote da, ordea, mundu abertzalean ibili den batez besteko kidearentzat? Etxebarriaren simetria eta osagarritasuna izan ote da lege, ala militante politiko gehienen asimetria gailendu da. Azkeneko hau gertatu izanaren susmoak hartuta nauka ni.
‎Azken arrats horretan, ordea, nahiago izan omen zuen Santa Croce eta San Polo inguruetako karrika estuen labirintoetan barrena galdu. Bidean arropa umelak erreskadan zintzilikatzen ari zen emakume bati begira egon omen ziren, zer nolako familia izan ote zezakeen kontuak egiten (emakumearen barruko arropak bereziki omen ziren handiak). Ixteko zorian zegoen gizonezkoen baten atarian Rossiniren operaz hitz egiten egon omen ziren.
‎Zer eskubide zuten Garibaldi eta enparauek aberriaren, herriaren edo iraultzaren izenean nire bizitza kontrolatzeko? Garibaldiren irudi nekatuari begira, garai horretan inor hiltzeko gai izan ote zen galdetu nion neure buruari, eta baietz erabaki nuen, hurkoari buruzko zalantzak erabakitzeko tarteka izan ohi dugun erraztasunarekin, eta ez zuela hilko, gainera, ezinbestean, larrialdian edo ataka gaiztoetatik ateratzeko bakarrik, hotz hotzean eta deliberatuki ere hil zezakeela, hilko zuela, erabaki nuen. Erabat garbi ikusi nuen aldi berean niri buruzko txostenean ere horixe izango zela salaketa nagusia,, argia da, arrazoitzen daki, urrutira ikusten du, balio du, baina ez luke euli bat ere hilko, ez da gai bidea garbitzeko?
‎Zergatik jarri ote zion izen hori aitonak, nondik atera ote zuen izen bitxi hori. Eta aitona bera bazen bi lagunetako bat, nor izan ote zen bestea.
‎ordenaren arauren bat larriki hautsi ote zuen –zabaldu ere, zabaldu zen irudimenik beroenak ere nekez asma zezakeena, lekaimeek santa Teresaren ahotsa entzun ote zuten areto kapitularrean bilduta zeudèn egun batean, nobiziei botoak egiteko hilabete falta zitzaienean: " Nobizia guztiak nahi zaituztet neure zerbitzuan, sor Ernestina izan ezik" –, aita espiritual berriarekin diskusio zitalen bat izan ote zuen...
‎Baina are okerrago zen, beharbada, sentipen haien azpitik nabaritu zuena. Edo gainetik izan ote zen, gauza horiek ez baitira zehatz mehatz jakiten inoiz?, hain dira xinpleak, batzuetan, nork bere baitatik fantasmak eta deabruak uxatzeko erabiltzen dituen teknikak, eta hain dira sofistikatuak, besteetan...! Kontua da, izan ere, markesa andereak inbidiaren antzeko zerbait sentitu behar zuela –bere buruari ezetz eta ezetz esaten zion aldika, pentsamendu itsusi baten aurka borrokan balebil bezala–, era batean edo bestean:
‎" Eta gaur erramu koroa jarriko dizugu, beharbada..."? Ordu artekoa proba bat izan ote zen, beraz, zinezko amodioari zinezko proba dagokion neurrian, eta amore eman ote zuten proba jartzaileek, bere amodioaren eta borondatearen aurkako borrokan burua behin betiko makurtuta. Halaxe sinetsi nahi izan zuen, baita sinetsi ere apur bat, ausaz, nahiaren nahiaz... krudela baitzitekeen, bestela, arantzen zerumugan beste arantza batzuk besterik ez aurkitzea:
‎Edo, bestela esanda: Beñardok uste bezain erabakagarria izan ote zen basoerdi hura, impassetik eta bere lotualdi mentaletik ateratzeko. Beharbada bai, baina beharbada ez.
‎Edo Rufinoren erreakzio hura zera izan ote zen, besterik gabe, heriotzaren aurrean testosteronak errebelatzeko zuèn aukera bakarra, eta testosteronaren azken oihua, ondorioz. Baliteke... testosterona beti baita testosterona, Rufino bizi zèn giroan –Bibliako Hasierako liburuaren arabera, Jainkoak gizona egin zuen lehendabizi, eta liburuen liburutzat zuten herritarrek Biblia ume umetatik– are testosteronago bihur zitekeena –ahaltsuago eta kementsuago, alegia, baita oihu egiteko gaiago ere, ondorioz–, eta hipotesi horren laguntzan bailetorke egunkariek eta teleberriek azken egunotan zabaldutako estudio zientifikoa, zeren, egia bada ere Rufinok bere adina zuela (bizi itxaropena ez zen, garai hartako gizonezkoetan, berrogei urtera iristen, eta berak berrogeita hamar zituen:
2009
‎Irlandar ona katolikoa baldin bada (nola ere poloniar ona, etc.), ingeles ona protestantea da. Hala ere, ingelesek badute Shakespeare euren idazle nazionalaren inguruan ika mikatxoa, hori protestantea izan ote zen ala katolikoa. St Paul, s eko Dekano William R.
‎Kazetaritzarena? Zientifikoak, artista eta poetak eta zinegileak eta filosofoak falta izan ote zaizkie Hitlerri eta Stalini eta Francori. Maize gi ageri dira hemen denak Boterearen eskumakilatxo bihurturik.
‎Iraganarekin ausart eta kritiko izatea errazegi da, eta ez digu asko balio. Are, bi historia hain diferente izan ote dira Elizarena eta Estatuarena. Elizaren kritika gehienek, Konstantinorekin hasi eta Estatu modernoraino, Estatuaren (monarkiaren, boterearen) kritika barnebildu lukete historikoki zuzenagoak izateko.
‎Ez al zituen Foru Poliziaren ibilgailuak ikusten? Armentiak iradoki bezala, istripua izan ote zuen. Hala balitz, bera ez litzateke erruduna.
‎–Eta nor izan ote da? –galdetu zuten denek ahots bakarrez.
‎Gau madarikatu hartan ere horrela izan ote zen galdetu zion Virginiak bere buruari. Bera orduantxe zegoen bezala egon ote zen Perez ere.
‎Virginia oihukatu ote zuen Perezek ere, arranguraz, etsipenez, bere burua itsasora bota aurretik. Bere izena izan ote zen Perezen azken hitza.
‎Ugartek aurrera bota zuen gorputza kolpera, eta bere kopetako kizkurrak oso gertu sumatu nituen bat batean. Edanak eragindako balantza izan ote zen pentsatzen jarri nintzen hasieran, baina berehala konturatu nintzen ez zela Xanti koskorrak berotzen ari zitzaizkion bakarra.
‎...oen, hasieran bere buruaren jabe sentitu bazen ere, Domingoren gelan taldeburu sartzen zela besteen aurretik, zegokion bezala, orbetarren burua bera zenez gero; ondoren, ordea, Nazario Orbe itzaliz joan zen, lehen planotik bigarren planora egin balu bezala, Reginak protagonismoa hartzen zuen bitartean; zer pasatu zitzaion burutik Nazariori, semea ikusi zuenean?; bizipen existentzial larri bat bizi izan ote zuen, zeren denboraren igitaiak mozten baititu errotik eskuak, lepoak, jauregiko dorreak eta mozten, azken batean, fabrikako tximiniak?, baliteke, semeari bere poza agertu ondoren hitzik gabe geratu baitzen Nazario, handik aurrera keinu batzuk egitera mugatzen zela, emazteak zerbait galdetzen zionean batik bat:
‎Izeba Ernestinak ez zuen hitz egiten, eta Maria Bibianak ere halatsu: ez zuten aitortzen, beraz, ezta ukatzen ere, hura mirari bat izan ote zen; ezerezaren ertzeko eremuan kokatuta zeudelako edo, interesatu ere, ez zitzaien gaia interesatzen, beharbada, gauza inportanteagoak egiteko zituztelako: Domingori aldika irri haiek zuzentzea, adibidez, hitzetatik haratago zihoazenak, edo Reginari ohartaraztea isilago hitz egin zezala, zeren Domingo ez baitzen gelan zegoèn gaixo bakarra eta zeren semeak ere eskertuko baitzion, apika?
‎esan nahi baita, bere sufrikarioaren zerumugan, zeru urdin puska txiki bat ikusi zuela, ausaz, behar adina indar izan zuen behinik behin buruko keinuaz ezezko hura adierazteko?, begitartean ere halako aldaketa minimo bat eragin ziona: hain minimoa, non nekez esan baitzitekeen ezpainen edo begien zabaltze bat izan ote zen aldaketaren eragilea; bazirudien, beraz, bere autoestimua berreskuratzeko bidean zegoela, harrotasuna ere bai, Adak besterik ez baitzien adierazi nahi, beharbada, han bildutakoei, aldaketa sumaezin haien bidez: –Ez dut laguna salatu, ezta salatuko ere, eta izorra zaitezte!?.
‎ni, bai, ni? nola izan ote naiz hain inozoa, semeei kuadrupleta hori erosteko??, halako zerbait behar zuen, bai, Nazariok gogoan, bat batean ahotsa ozendu eta honela esan baitzion bere buruari:
‎Zilegi ote da, baina, moral publikoaren gainean horrela tu egitea? Edo emakumeen aldeko mugimenduen ekintza publizitario baten lekukoak izan ote gara. Zer egiten du Poliziak??.
‎Eta orain, nire galdera: nire semeek izan ote zuten errua, edo pointerraren jabeak, txakurraz behar bezala ez arduratzeagatik. Niretzat garbi dago erantzuna, eta gutun hau irakurtzen duten asko eta askorentzat ere bai, apustu egingo nuke??.
‎Gero, muxu bat eta mila muxu eman zizkion Ernestinak haurrari esker onez, harik eta, joan zen hilabetea, joan ziren bi hilabete, joan ziren hiru eta joan ziren lau? haurrak, egun batean, irri itxurako batekin saritu zuen arte; hasieran, ordea, zalantzan egon zen hura irri bat izan ote zen, baina irri bat zen, bai, benetako irria, atzetik beste bat egin baitzuen, Reginaren zalantzak uxatu zituena: izaki hura ez zen, ez, harri puska bat, bai baitzekien hitz egiten, bere intzirien bidez edo bere irrien bidez?!
‎Eta seme alabek noski baino noskiago bete zuten hitza, baina, ai, nola etortzen zitzaion Domingori ardi beltzaren irudia, eta ai, nola nagusitzen zitzaion etxeko ardi beltzaren pausoei jarraitzeko gogoa, Ameriketara, horregatik geratzen ote zen Domingo noizean behin, hondartzara joaten zenean edo itsasertzeko paseoari ekiten zionean, badiako uretan zebiltzàn belaontziei begira, lilurak hartuta??, aitaren aurkako sentimenduak menderatzen zuenean!, buruan galdera bat itsasten zitzaion bitartean, oso litekeena da?: . Osaba Beñardo ere anarkista izan ote zen, bada??.
‎–Kontatu aitari zer amets izan zenuen lehengoan, amona, eta nola amonak halako keinu bat egin baitzuen, xehetasun hura garrantzi gabekotzat joko balu bezala (amonak berak asmatua izan ote zen amets hura, Gabinoren munduan sartzeko eta harekin jolasteko modu bat ere izan zitekeena?), Gabinok berak jarraitu zuen?: Globo berde bat agertu zitzaion, herriko belardien kolorea zuena?
‎halako eran, non poza eta pozaren gaineko poza irentsi baitzituen jarraian, pozak gainezka egin zion arte, pozarekin batera negarrak: ...dira banitatearen fruituak?, Txopitea jaunaren hitz laudoriozkoak edonor puzteko modukoak ziren behintzat; gero, puztualdiari esker onaren forma emateko edo, leihoaren bestaldean zegoèn eta hazten eta hazten ari zèn ilargi hori mina kanario bat iruditu zitzaion, ausaz, Adari?, zutik jarri eta Casta diva kantatzen hasi zen, Belliniren Norma ko aria ezaguna; edo Adari gertatutakoa askoz xinpleagoa izan ote zen, zeren Ada bizitzari bai eta bai esaten ari baitzitzaion une hartan, modurik berezkoenean eta jatorrizkoenean, harrotasunaren eta banitatearen amarru guztien gainetik?; gorabeherak gorabehera, baina, kantak zirrara handia eragin zion, antza, don Juliori, zeinak esan baitzion:
‎ez gabardinarik, ez betaurreko beltzik? detektibe ustezkoa ez behintzat!; hala, bada, bere irudipenak izan ote ziren guztiak?; gero, arnasa lasaitu zuen, baita aurpegiera ere, arestian hain deslekuan zuena; aldatze geltokira egiteko moduan zegoenean, baina, hara jotzen zuèn kaleari begira jarria zegoen bederen?, tren ziztua entzun eta, laurogeita hamar graduko bira eginda, berrehun bat metrora zegoèn Norteko tren geltokirantz abiatu zen?. Barru barrutik Anak deitu balit bezala izan zen, ez daukat be... Adak aukera bat izan zuen, eta aukerak ihes egin zion; huraxe zen, baina, geltokia!?, aukera guztien gunea, trenak etengabe ibiltzen baitziren hemendik hara eta handik hona, iritsi eta irten, irten eta iritsi; horregatik, beharbada, edo arestian bizi izandako liluraldia berritu nahi izan zuelako, nasa nagusian zegoèn banku batean eseri eta geltokian geratzea erabaki zuen; bankuan, baina, ez zen geldi egon:
‎Edo ez al zenuten atzoko bonba eztanda entzun? Edo bonboi bat izan ote zen, erregimentuko koronelari zuzendua, atzo bere urtebetzea baitzen, oraintxe jakin dudanez?, kar kar kar?
‎nagusituko ez zitzaion, bada, baldin eta ber bertan bazuen eredua eta iparrorratza, aita, alegia?, bere bizia arriskuan jartzeko gai izan zena, semea Nikolairen atzaparretatik libratzeko!; eta, harrotasunaren talaia hura inflexio puntu gertatu balitzaio bezala, beste molde batean ikusten hasi zen Teofilo Maria bere burua, baita burura etengabe zetozkiòn galderak ere, iraganean behin baino gehiagotan lotsarazi izan zutenak: nola izan zitekeen, izan ere, bera bezalako gizon batek harrotasunaren gailurrik gorenetik, zinez menderatu ote zuen noizbait Fanelli, edo ametsetan izan ote zen?, mendekotasunaren leizerik ilunenetara egitea?; hain lur jota eta hain galduta ote zegoen, bada?; zertan zebilen, baina, bera, aitaren odolekoa ez ezik, aita baino askoz gazteagoa eta sasoikoagoa ere bazen, itxura batean!?, zalantza haiek hartuta?; lotsaren gaineko lotsa ez sentitzeko, baina, erabat altxatu behar zuen lehenik eta behin bere burua, inflexio puntua atzean utzita:
‎Ez zitzaion bere buruari galdegiten ari nork eman zuen niri erasozeko eta Biktoria garbitzeko agindua. Gondi izan ote zen. Edo erregina ama.
‎Bakoitza bere arrazoiekin edo bere desarrazoiekin, denek begi txarrean gintuzten Biktoria eta biok, edo bietariko bat. Arrunt garbi ere ez nuen, pertsona bera izan ote zen bi ekintzen manatzailea, ala ni hil gogo ninduenak ez ote zuen ekarri, nahi gabean, Biktoriaren fi n gaiztoa.
‎esan nahi baita, bere sufrikarioaren zerumugan, zeru urdin puska txiki bat ikusi zuela, ausaz –behar adina indar izan zuen behinik behin buruko keinuaz ezezko hura adierazteko–, begitartean ere halako aldaketa minimo bat eragin ziona: hain minimoa, non nekez esan baitzitekeen ezpainen edo begien zabaltze bat izan ote zen aldaketaren eragilea; bazirudien, beraz, bere autoestimua berreskuratzeko bidean zegoela, harrotasuna ere bai, Adak besterik ez baitzien adierazi nahi, beharbada, han bildutakoei, aldaketa sumaezin haien bidez: " Ez dut laguna salatu, ezta salatuko ere, eta izorra zaitezte!".
‎egin zituen hogei metro, berrogei, ehun, ehun eta hogei... begiratu zuen atzera berriro ere, badaezpada, arnasestuka, baina atzean inor ez: ez gabardinarik, ez betaurreko beltzik... detektibe ustezkoa ez behintzat!; hala, bada, bere irudipenak izan ote ziren guztiak?; gero, arnasa lasaitu zuen, baita aurpegiera ere, arestian hain deslekuan zuena; aldatze geltokira egiteko moduan zegoenean, baina –hara jotzen zuèn kaleari begira jarria zegoen bederen–, tren ziztua entzun eta, laurogeita hamar graduko bira eginda, berrehun bat metrora zegoèn Norteko tren geltokirantz abiatu zen –" Barru barrutik Anak deitu balit bezala i... Adak aukera bat izan zuen, eta aukerak ihes egin zion; huraxe zen, baina –geltokia! –, aukera guztien gunea, trenak etengabe ibiltzen baitziren hemendik hara eta handik hona, iritsi eta irten, irten eta iritsi; horregatik, beharbada, edo arestian bizi izandako liluraldia berritu nahi izan zuelako, nasa nagusian zegoèn banku batean eseri eta geltokian geratzea erabaki zuen; bankuan, baina, ez zen geldi egon:
‎–Kontatu aitari zer amets izan zenuen lehengoan, amona –eta nola amonak halako keinu bat egin baitzuen, xehetasun hura garrantzi gabekotzat joko balu bezala (amonak berak asmatua izan ote zen amets hura, Gabinoren munduan sartzeko eta harekin jolasteko modu bat ere izan zitekeena?), Gabinok berak jarraitu zuen–: Globo berde bat agertu zitzaion, herriko belardien kolorea zuena...
‎Gero, muxu bat eta mila muxu eman zizkion Ernestinak haurrari esker onez, harik eta –joan zen hilabetea, joan ziren bi hilabete, joan ziren hiru eta joan ziren lau– haurrak, egun batean, irri itxurako batekin saritu zuen arte; hasieran, ordea, zalantzan egon zen hura irri bat izan ote zen, baina irri bat zen, bai, benetako irria, atzetik beste bat egin baitzuen, Reginaren zalantzak uxatu zituena: izaki hura ez zen, ez, harri puska bat, bai baitzekien hitz egiten, bere intzirien bidez edo bere irrien bidez...!
‎Edo ez al zenuten atzoko bonba eztanda entzun? Edo bonboi bat izan ote zen, erregimentuko koronelari zuzendua, atzo bere urtebetzea baitzen, oraintxe jakin dudanez?, kar kar kar...
‎besteen begiradei zerièn –malko iturri oparoak ziren Maria Bibianaren begiak– sentimendu onen mama gozoa, adibidez... halako eran, non poza eta pozaren gaineko poza irentsi baitzituen jarraian, pozak gainezka egin zion arte, pozarekin batera negarrak: ...en fruituak–, Txopitea jaunaren hitz laudoriozkoak edonor puzteko modukoak ziren behintzat; gero, puztualdiari esker onaren forma emateko edo –leihoaren bestaldean zegoèn eta hazten eta hazten ari zèn ilargi hori mina kanario bat iruditu zitzaion, ausaz, Adari–, zutik jarri eta Casta diva kantatzen hasi zen, Belliniren Norma ko aria ezaguna; edo Adari gertatutakoa askoz xinpleagoa izan ote zen, zeren Ada bizitzari bai eta bai esaten ari baitzitzaion une hartan, modurik berezkoenean eta jatorrizkoenean, harrotasunaren eta banitatearen amarru guztien gainetik?; gorabeherak gorabehera, baina, kantak zirrara handia eragin zion, antza, don Juliori, zeinak esan baitzion:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia