Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 131

2000
‎behin bakarrik aipatu zuen," Ezagutzaren oinarriei buruz" (1934) artikuluan, eta gainera gogor kritikatzeko. Tamalez, Schlicken jarrera honek arrasto hertsia markatu zuen vienarren tesien interpretazioan, non Neurathek ez zuen behar zukeen besteko garrantzirik izan orain dela gutxi arte, autore berri batzuek Zirkuluaren berrirakurketak egin dituzten arte, hain zuzen45.
2001
‎‘Ez dakit zer izanen den heriotza, ’ esango du nostromoak bere otoitz zientifikoan. ‘Baina bai ez garela beti izan orain garen gorputza. Luzaroan emigraturiko partikula eta gugan bat egindako zelulez osatzen gara.
‎Pausoak ongi neurtu eta zuzendu beharrean aurkitzen garela diot, soil soilik. Pentsa dezagun egunen batean, eta hobe dugu laster eta lasterka abiatu, Euskal Herriarena behar duela izan orain Euskal Herriko bakarrik den irakaskuntza osoak.
‎Baina, aldi berean, egia ere bada aldagarrien arteko ezberdintasunak nabariak direna eta teknologi aurrera kuntzakzein giza ezagutzak erabateko eragileak direna hazkuntza ekonomikoa suspertzeko orduan. Hain zuzen ere, Euskadiko Kutxaren ikerketak dioenez, euskal ekonomiak bi ard atzhoriek behar omen ditu gogoan izan orain arteko hazkuntza iraunkorrari benetan eutsi nahi baldin bazaio.
‎– Niri bost zerk bultzatu zintuen mafioso baten semearekin maitakeriatan ibiltzera –bota nion brastakoan– Diru gosea ala egiazko maitasun xamurra izan orain ez dio batere axola. Kontua da dagoeneko Peter, mafiosokumea, jakitun dagoela bere aitatxoren azioaz, ulertzen?
2002
‎Ez izan hontaz kezkarik; gure artean zentzua garaitzen baldin bada (eta garaituko da) euskera ere garaituko da, indartuko da, gure herri izatearen tresna indartsu bihurtuko da. Nahizta ez izan orain gure esku, guziok dakizkigun zenbait baldintza. Gure hizkuntzaren etorkaro eder bat landu nahi baldin badugu, Larresorok erakusten digu bidea.
‎2.515 abelburu baino gehiago ez dira egongo. 250 pertsona baino gehiago ez dira izan orain arte 1991ko EKPZk ezarritako gehieneko bisitari kopurua. Bisita berriek beste ibilbide batzuk ere izanen dituzte, ez bakarrik lur orotako ibilgailuetan eta itsasontziz, baizik eta zaldiz, zaldiz edo bizikletaz.
2003
‎Gutxienez bost herrialdetako laborategietara bidali ziren laginei buruzko txostenen zain dauden bitartean, ikertzaileek hainbat teoria jarri dituzte mahai gainean, hala nola zetazeo baten hondarrak direla diotenak eta zefalopodo erraldoia dela diotenak. Ez da falta izan orain arte ezezaguna zen espezieren bat dela dioena. Lehen informazioak, Txileko Zetazeoen Kontserbazio Zentroak (CCC) emandakoak, “Octubre pu giganteus” espezieko olagarro bati buruzkoak ziren, 12 metro luze eta 5,8 metro zabal, 1,6 metro alderik altuenean, burua, eta lau tona pisu.
‎Azarora arte, denboraldia amaitzen denean, 40.000 ale inguru iritsiko dira hondartzetara, turista adina, eta horiek espeziearen oreka arriskuan jartzen dute. Babes neurri zorrotzak ez dira nahikoak izan orain arte kelonioa zaintzeko, 1,40 metro luze izatera iristen baita. Tortuguero Parke Nazionala hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortu zen, dortoka berdea babesteko.
‎Gizateriaren historian inoiz ez da izan orain baino gazte gehiago. Planeta partekatzen dugun 6.300 milioi pertsonetatik erdiak 25 urtetik beherakoak dira.
2004
‎Arrantzak, ondoren merkaturatzeak eta heldutasunik gabeko arrantza espezieen kontsumoak arriskuan jartzen dituzte itsasoko elikagaiak. Legez kanpoko eta ardura gutxiko merkataritza hori errotik kentzeko hartutako neurriak ez dira guztiz eraginkorrak izan orain arte, nahiz eta lurralde, erkidego, nazio eta autonomia mailak bete.
2005
‎Eraikineko pantaila handiak eskaintzen dien bideo-klipa ikusten geratzeko asmorik ez dute, ordea, presaka dabiltzan japoniar guztiek bezala. Naroak astiroago ibili nahi luke, beti ametsetan ikusi duen hiriak eskaintzen dionaz gozatu, Tokioko bihotzetariko bat den alde honetatik ibiltzeko astirik ez baitu izan orain arte, aterpetxetik urrun egon ez arren. Komikietan sartuta sentiarazi du minigonak izterraren goialdea ozta ozta estaltzen dien marinel uniformedun nerabeak nonahi ikusteak, eskolara joateko ardura handirik gabe, antza (ez bada hango eskoletako ordutegia izugarri malgua dela).
2006
‎Bitarteko judizialetan, ordea, positibotzat jotzen da talde horietako batek, gutxienez, salaketa formala aurkeztea maula egiteagatik; izan ere, delitu hori ez da ageri Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren kereilan, eta, aitzitik, iruzur fiskala, kapitalen zuriketa edo administrazio desleiala jasotzen ditu. Hori dela eta, Ministerio Publikoak ezin izan du gertaera horren berri izan orain arte; izan ere, eragindako gizarteetako bezero bakar batek ere ez du esan iruzur egin zaionik, nahiz eta zentzu horretako ahotsak biderkatzen ari diren. Bien bitartean, ukitutakoen eskura jarri diren kontsumitzaile elkarteetako aholkulariek gomendatu diete enpresari formalki eska diezaiotela jarritako kapitalaren desinbertsioa, salatu aurretik.
2007
‎Zerjakin nahi duzu, dieta modura zenbat jasotzen duten? Bada, datorren urterakoesango dizut, aurten ezin dut, estatutuen arabera ez dudalako hori kontrolatubehar izan orain arte».
‎Begiak betetzen zituen  gorri enkarnatuz, berde distirantez eta bereziki Persian bakarrik atxeman daitezkeen urdin sakonez. Populurik ez baita izan orain arte munduan hain urdin delikatu eta argidunen egiteko gai izan denik. Sekulan ez zuen horrelako tapizik ikusi, bere jauregikoak baino aise ederragoak ziren.
2008
‎Alde batetik, biodibertsitateari berari begiratuta, eukariotoa ez da izan orain arte prokariotoa baino emankorragoa. Gaur egun dagoen biodibertsitatearen zati handiena mikroorganismoena da, gehien gehienak prokariotoak.
‎Koskolan neska bakarra dago, eta txindatak jotzen ditu. Irizar eta Olanoren ustez, neskek txarangan ohikoak diren tresnak jotzeko ohiturarik ez dute izan orain arte. «Baina gero eta neska gehiago ikusten dira, eta oso pozgarria da».
‎Haren kantuetako batek dioen bezala, sotto le stelle del jazz, jazzaren izarren azpian apur bat ezkutaturik gelditu da egitarauan Paolo Contek Donostiako Jazzaldian egin duen estreinako emanaldia. Egia da, 71 urteko abeslari eta pianista italiar honen musikak ez du gurean oihartzunik izan orain arte, Adriano Celentanok ezagun egindako Azzurro sortu eta 35 urtetik gorako ibilbidea egin duen arren. Beharbada, ez da inoiz erraza izan, baina gaur egun are gutxiago, XX. mende hasierako musika iraultzaz geroztik ezer hoberik ez dela sortu eta «herdoildutako» musikarekiko grina aldarrikatzen duen artista batek arreta bereganatzea, eta ez badu ingelesez abesten, zer esanik ez.
‎Badirudi zuzendaritzak ez duela bi urte atzera hartutako arriskurik hartu nahi izan orain; segurtasuna nahi duela, alegia.
‎–Azken ezagutza egin, zure aitarekiko guztia jakin, eta hortik aurrera bizitzan amil zaitezen nahi dut. Horretarako prestakuntza baino ez da izan orain artekoa. Labur esanen dizut, zure aita putakume bat izan zen, ebatzi du, belaunak heldurik burua magalean paratzen didala.
2009
‎Soinua polifonikoa izatera eta baxuekin erritmoa eroateko aukera edukitzera, panderoaren laguntza ez zen beharrezko. Beraz, egun banaezina begitantzen zaigun musika erreminta parea hautazkoa baino ez da izan orain gutxira arte. Hori erakusten dute Jatabeko lekukoen aitortzek, pandero joleak ez zion beti laguntzen soinulariari.
‎Gas isuririk eragingo ez zuen auto ekologiko bat gidatzea ameskeria baino ez da izan orain gutxi arte.
‎Gelako azkena zen, nire errukiaren beharrean zegoena, baina nik, ordainean, barre egin nion, ikaskidea astotzat hartu bainuen kalabaza handiz jositako marrazki iraingarri batean. Eta, hala ere, bekatu hura ez dut bekatutzat hartu izan orain dela gutxi arte, baina bekatua baino bekatu handiagoa da, beharbada, bekatua bekatutzat ez hartzea, que la ignorancia es atrevida, amak esaten duen bezala.
‎Horrez gain, profesionalek, Fipatel zerbitzua ukanen dute, urtero bezala, eta bertan 288 programa ikusi ahal izanen dituzte. Horietatik %60 inoiz ez dira telebistan aurkeztuak izan orain arte. Profesionalentzat garrantzia daukan zerbitzua da, FIPAn aurkezten diren filmak erosi eta beren telebista katean emititzeko aukera dutelako.
‎Turkiako Gobernuak iragan uztailean auzi kurdua konpontzeko urratsak iragarri zituenetik, adierazpenak eta zurrumurruak elkarren atzetik iritsi dira. Baina urrats zehatzik ez da izan orain arte, uda sasoiaren aitzakian; Parlamentua urrian biltzen hasi eta datorren urterako zabalkunde demokratikoan aldaketa nabaritzea iragarri dute adituek. Kurduek esperientzia luzea daukate itxaropena izateko, ordea, eta mesfidati jarraitzen diote prozesuari.
‎Gelako azkena zen, nire errukiaren beharrean zegoena, baina nik, ordainean, barre egin nion, ikaskidea astotzat hartu bainuen kalabaza handiz jositako marrazki iraingarri batean. Eta, hala ere, bekatu hura ez dut bekatutzat hartu izan orain dela gutxi arte... baina bekatua baino bekatu handiagoa da, beharbada, bekatua bekatutzat ez hartzea, que la ignorancia es atrevida, amak esaten duen bezala. Jainkoak, ordea, justizia egin du, eta ni neu naiz orain gelako azkena, guztiahaldunak ikasgelatik bota bainau denbora baterako, ongi merezita...
‎erabilerak ere, apurka bada ere, etengabe gora egin duela azken hogeita bost urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan, mantendu egin dela Nafarroan eta behera egin duela Iparraldean. Eremu formaletan nabarmen hazi da euskararen erabilera; familian eta lagunartean ere erabiltzen dugu; baina gaur egungo elebidunek ez dute lehengoek baino gehiago erabiltzen, nahiz eta lehen baino elebidun gehiago izan orain.
2010
‎Iñakik, ez du denbora handirik izan orainarte eta aurtengoz baratzearen erdia bakarrik prestatuko du tomatea, lekak... eta piperrak sartzeko asmoa dauka. Orainarte, etxeko terrazako lorontzietan atera izan du uzta txikia ez da berdin, hemen lur gehiago dago eta ale handiagoak ateratzen dira.
‎– Eztu ba denborarik izan orain arte?!
2011
‎Ongi jokatzen ari dira, eta sailkapeneko laugarren postuan daude, 37 punturekin. Miarritzeko hainbat jokalari Sei Nazioen Torneotik itzuli berriak dira, eta burua ez dute sobera Baionaren aurkako partidan izan orain arte. Ondorioz, Agileran lasai prestatu dute euskal derbia miarriztarrek.Heineken kopa jokoanAlta, kirol arlora mugatuta, bi taldeek anitz izanen dute jokoan:
‎Garai bateko modem bidezko konexioa txiki gelditu da etxeko erabilerarentzat, eta are gehiago Internet bidez beren produktuak merkaturatu nahi dituzten laborari edo abeltzainentzat. Guztira Hego Euskal Herriko biztanleen %3, 4k ez dute izan orain arte banda zabalerako sarbiderik eta %22k estaldura arazoak izan dituzte, Espainiako Industria Ministerioak berak emaniko datuen arabera.Hispasat 1E satelitearen banda zabaleko konexioak arazo horiei konponbidea eman diezaieke, hori baita datozen urteetan izango duten aukera bakarretakoa. Hain zuzen ere, datozen bost urteetan toki horietako azpiegitura hobetzeko asmorik ez dutela jakinarazi dute telekomunikazio enpresa nagusiek.
‎Urbanoaren heziezintasuna eta ibaiaren heziezintasuna. Bilbon euskararen berreskurapenak agian ez du Harriaren laguntzarik izan orain arte, baina aliatu aparta du: heziezintasuna.
‎modernidadeari ez diogu inola ere izkintxo egin nahi. Modernidadeak, ordea, ez du euskara indarberritzeko saioekin korrelazio positibo handirik oro har. ez du izan orain arte, eta ez dago motibo argirik aurrerantzean hala izango duela uste izateko. hemendik hamar urtera jaioko diren haurrak (haur guztiak: bereziki hiriburu handietakoak, hor baitago biztanleon gero eta zati handiagoa) ez dira urrundik ere euskarazko familietan jaioko. etxeko hizkuntza nagusia, are gutxiago bakarra, ez dute euskara izango. kalera atera orduko erdal munduarekin egingo dute topo, d ereduko eskolara joaten badira ere gehienak.
‎Modernidadeak, ordea, ez du euskara indarberritzeko saioekin korrelazio positibo handirik oro har. Ez du izan orain arte, eta ez dago motibo argirik aurrerantzean hala izango duela uste izateko.
‎aleman hizkerako Suitzan, urrutirago gabe, oso argi dago hori. ...ena da haientzat bertako herri hizkeraren eta aleman jasoaren arteko konpartimentazio soziofuntzionala. gauza batzuetarako switzertüüsch az baliatzen dira guztiak (baita bankuetako zuzendari jendea ere), eta besteetarako aleman batuaz. endo diglosia edo barne diglosia hori aspalditik dute indarrean, eta hizkuntza kode bakar batez baliatu ordez bi kodez jarduteak ez die aparteko eragozpenik sortu izan orain arte. diglosia giroko leku guztiak ez dira, ordea, Suitza germanofonoa. Are gehiago:
‎Ez zen garai batean ikusi zuen blusa bera, baina hura soinean zeraman gizon izugarriarengan garai bateko mutikoa ikusi zuen Diegok. Bertsoak abesten zituen artean begietan zuen irribarrea ongi ezagutzen zuen, nahiz eta garai bateko blusa zikin hura betetzen zuen gorputz mardula, gorputz itzela izan orain. Garai bateko txekorra, zezen beltza bihurtu zela zirudien.
‎2010 urte amaiean 771 atzerritar zeuden erroldatuta, hau da, biztanleen% 6,74 atzerritarrak dira. Hortaz, esan liteke krisia ez dela oztopo izan orain urte batzuk hasitako joeran, 2000 urtetik hona izugarri hasi baita atzerritarren kopurua. Datu bat:
‎Gogoan atxiki behar da zenbat diren preso sartuak eta zenbat legez kanpo utziak, ez dutelako bortizkeria kondenatu. Horiek ere behar lukete zurituak izan orain.
‎planeta finituan, ezin ekonomia eta hazkunde infinitua planteatu, gauza konplikatuagorik ulertu dugu. Ondorioz, munduak du izan orain arte izan dena, amaitu zen normaltasun hau. Alabaina, jendeak, guk geuk oro har, segitzen dugu proiektuak egiten, geure bizitzak antolatzen ezer gertatuko ez balitz bezala, ekonomia noiz haziko hasperen eginez; la la lurraldeko bizilagunak bagina bezala.
‎Balio hori musika ondasun partikularren trukaketa global batean egituratzen da, lehenik eta behin, izan horiek diskoak edo bestelako grabazioak, izan orain teknologia digitalari lotutako gaiak.
2012
‎Irabazten ez baduzu, etxera zoaz, eta hori txarra den heinean, ona ere bai, hiru partida irabazi eta titulu bat lortu ahal duzulako. Zuen jarduna ez da on ona izan orain arte. Euroligatik at zaudete, eta ligan ere, gorabehera gehitxo izan dituzue.
‎Eta datu berri bat ekartzen: Olentzerok zenbait herritan genero markaturik ez duela izan orain artean. Olentzero queer bat errebindikatzen has gaitezkeela orain, alegia.
‎Baina ez da inoiz borroka gogorragorik eta ezustekoagorik izan orain azalduko dudana baino, Ostiral eta hartzaren artean izandakoa alegia; eta gu guztiok hasieran harritu eta kezkatu gintuen arren, azkenean inori bururatu zaion unerik alaiena eskaini zigun.
‎NEKANE. Eta ez duzu behar izan orain arte?
‎urrezko bloka pomelatua, eta erdian, berdean argitua, esmeralda moduko zerbait. Bera hantxe zegoen On Karlosek abadeari eman zionean; horregatik, ez du lan handirik izan orain hura aurkitzen.
‎Beste udaberri bat hasi berri da, baina andreak ez du udaberri onik izan orain dela zortzi urte luze Nafarroatik atera zenez geroztik.
‎indar harremanen analisia eginez, motelenak ere ulertzen du garaipen orokorraren ondorioa den bake iraunkorra ez dela biharko. Azken helburuen alde borrokatzeak zentzu osoa badu ere, helburu horiek ezin daitezke izan orain edo laster eginen den negoziaketaren oinarria. Negoziaketa orain edo laster egiten bada, ez da egingo gatazkan dabilen parte batek bestea menderatu duelako.
2013
‎Garrantzitsua da etorkizunari begira. Denboraldi politik ez dut izan orain arte, baina uste dut lortu dudala joera hori aldatzea. Zure sasoirik onena da hau?
‎United 93. Irailaren 11ko atentatuetan salbatu zen hegazkinaren gora-beherak kontatu zituen zuzendari britainiarrak film horretan, denbora eta espazioaren erabileraren gaineko ikasgai ederra emanez. Ez zuen horrenbesteko zorterik izan orain arteko azken pelikula duenarekin, 2010eko Green Zone Irakeko gatazkan girotutako thriller a rekin. Pelikula horretan, berriro ere elkarrekin egin zuten lan Paul Greengrassek eta Matt Damonek. Oraingoan, Captain Philips ekin Afrikako kostaldean gertatu diren itsasontzien bahiketei begira jarri da zuzendaria.
‎Zer nolako kolpea izan zen Jane gaixoarentzat! Jane, gogo onez joango zena munduan barrena pentsaturik gizadi osoan ezin zitekeela izan orain gizaki bakarrean bilduta ageri zenaren besteko maltzurkeriarik. Darcyren zuripena bera, pozgarria izan arren, ez zitzaion kontsolabide halako aurkikuntzaren aurrean.
‎Baina ez zen bakarra. Urte anitzen buruan, Revue Historique aldizkariak berak aitortu zuen bera ere propaganda horretan aritu zela, erranez alemanen 1815eko gehiegikeriek azaltzen zituztela 1916koak, eta mende bat lehenagoko gaiztoa ezin zela zintzoa izan orain. Mezu hori orokorra zen, beti horrekin ari ziren, eta baita Eskualduna ere.
2014
‎Juan José Gastañazatorre PPko zinegotziaren arabera, kudeaketa ez da eraginkorra izan orain arte. “LESA dinamizatuko duen kudeatzaile berria topatzea garrantzitsua da bezero berriak aurkitzeko”.
‎Dena den, zehaztu dute elkarteak ez duela" indarkeria kutsurik" izan orain artean, eta aurrerantzean ere horrelakorik ez dela gertatuko. Hala ere, aitortu du ez dakitela proiektua aldatzeko zer egin dezaketen.
‎Ureztatzea eta produktu kimikoak erabiltzea guziz debekatua dute Herriko Ogia elkarteko laborariek. Urari dagokionez, ez da arazorik izan orain arte, garia neguko landarea izanik euri ura hartzen baitu. Tratamenduen arloan, aldiz, gaixotasunen aurka fungizidak erabiltzea baimendua da, eta herbizidak ere bai, belar txarrak kentzeko.
‎Espainiak 700 eta 800 araztegi inguru behar ditu ibaietako uraren kalitatea ez dadin izan orain bezain txarra, Europako Batzordeak dioenez.
‎–Bai, jenerala, esan zion duke handiak?, eta gorazarre egiten diot haien atxikimenduari. Jainkoari esker, izurriterik edo goseterik nozitu beharrik ez dute izan orain arte, eta arrazoiak baditut horrelakorik izango ez dela pentsatzeko; gainera, borroketan ikusi eta miretsi egin dut haien kemena. Nire hitzak entzuten ari zara, merkatarien buru jauna, eta haiei helaraz diezazkiezula erregutzen dizut.
‎Gero, handik urtetara, basoan lanean ari ginela, ustelduta topatu genuen oso behean, ia errekan. Geroztik ez genuen bolarik izan orain gutxira arte”. Bola galtzearekin batera galdu zen bolatoki hartan jolasteko ohitura.
‎Pasoliniren marxista eta Guareschiren eskuindarra. Ez zuen oihartzun handirik izan orain urte batzuk
‎Ni aintzin han zen apezak" Caritas" etik bildu estalgi, kaxa, pertz eta gauza asko eta asko oparitan eman zizkien. Hori izana gatik, ez zen behin ere bataiaturik izan orain aipatu ditudan horiek arte, dotzena bat urte berantago. Bataioak ez dira erosten.
‎Egia erran hola jarraitzea ez baita batere bidezkoa Bretainiarentzat. Nantes-eko bilaldi handi hori altxatua izan da berri hedabide handienetan ere, sekulan ez dela holarik izan orain arte Bretainian. Egia da lurralde antolaketa berri baten aroan sartuak garela, on baino hobeago bailuke Hollanderen botereak hortaz ere kondu hartzea.
2015
‎Ez da izan orain arte Goierriko kaleetan ikus zitekeen irudirik ohikoena, baina gaur gaurkoz arraroa ere ez da jendea gurpil bakarraren gainean batetik bestera ikustea. Aritz Zeberio (Ordizia, 1980) eta Lidia Hernandez (Bilbo, 1984) orain sei zazpi urte hasi ziren monozikloan ibiltzen, eta pixkanaka eskola sortzen hasi dira.
‎Ez dut tentazio hori izan orain arte bederen.
‎Min hartuta dauden jokalarien kopuruak guztia adierazten du. Izan ere, Txinara bidaiatu gabe geratu dira Mikel, Chory Castro, Raul Navas, Carlos Martinez eta Alain Oiartzun, guztiak ere lesioren bat tarteko.Bistan denez, emaitzak ez dira distiratsuak izan orain arte, baina kontuan hartu behar da hainbat jokalarik ezin izan dutela jokatu. Besteak beste, aurpegi berriak ikusteko aukera gutxi izan da.
‎Ez da antzeko egoera batean zauden lehenengo aldia, eta baduzu, beraz, barauaren hiru sintoma horien berri. Hematomaz beterik daukazu gorputza, baina, puztuta eta bero bero, ez duzu minik izan orain arte. Denbora joan ahala, ordea, hotzean, ziztadak sentitu dituzu, eta oinazea badatorkizula konturatu zara.
‎Eta beste batzuetan Hirutasun guztiz Santua adimenezko ikuskariaz aditzera eman bazitzaidan ere, zenbait egun igaro ondoren ez zait gogoan geratu egia orain bezala, hau da, honetan gogoeta egin eta kontsolatzeko eran. Eta orain jakintsuei entzun diedan bezala ikusten dut, eta ez nuen ulertu izan orain bezala, gehiago pentsatu gabe sinesten banuen ere, fedeko tentaldirik ez dudalako izan.
‎Esan biezat berorren agurgarritasunak nola dagoen berorren anaia, oraindik ez baitit esan, eta bihar etorraraz beza hona norbait, aitor nazan. Erreforma hauek abian direnez gero izan dudan adina lan ez dut izan orain dela urte asko; han eta hemen beti esaten baitut nahi nukeen baino gehiago, eta ez desira dudan guztia.
‎5 Nik uste dut aipatu ditudanak baino hainbat arrazoi gehiago ekarriko zizkiola bere adimenak, gotzaina zelako eta ardiak utzi beharra zuelako, eta beharbada beldurrak izango zituen. Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera honetara iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da. Kontuz ibili beharra dago, berezko izaera ahul honek koro handia galtzera ekarriko baikaitu bestela.
‎Hala ere, Boyeroren harridura gurea ere ez ote den beldur naiz. Ez ote ditugun guk ere halako aurreiritziak izan orain gutxi arte, edo akaso baditugu oraindik ere. Besteen ‘aitortzak’ ez ote gaitu ezustean gu geu ere harrapatu?
2016
‎Labur bilduz, zera esan liteke: azken 20 edo 30 urtean oso balio indar ahula izan dute a) eta b) faktoreek, baina ez dira gauza ezezagunak izan orain gutxira arte; c) faktoreaz denaz bezainbatean, euskaldunok jaioterritik kanpora (Espainiara, Frantziara, Ameriketara) joan izana aski fenomeno ezaguna izanik da zenbait mendez, eta kanpotarrak Euskal herrira (batez ere Bizkai Gipuzkoetara, gero Arabara eta Nafarroara) samaldan etorri izana ere bai, 1880tik aurrera bereziki. Mugimendu bortitz haien aldean txikia da oraingo migrazio balantzea, baina herri giro arruntean euskara nagusi den (edota orain puntura arte hala izan den) hainbat lekutan eragimen bizikoa gertatzen ari da:
‎Basaurik ez du banderarik izan orain dela gutxi arte. Hala, Juan Jose Gonzalezi eskatu zion diseinua udalak.
‎Horien artean daude Fran Merida, Goran Causic, Carlos Clerc, Emmanuele Riviere nahiz Javi Alamo. Alegia, jokalari berrien erdiak ez dira erabilgarriak izan orain arte Martin Monrealentzat; batzuk mailagatik, eta beste batzuk ez zirelako egokiak bere jokatzeko modurako.
‎Alderdi sortu berria da Ahal Dugu, eta euskarari buruz posizio handirik ez du hartu oraingoz, ez da Eusko Legebiltzarrean izan orain arte?. Egia da arduradun gehienak euskaldunak direla, gazteak dira?, baina hutsuneak dauzkate oraindik.
‎... eta gero bada, Larzabalen bigarren garaia da beti Larzabalen Larzabal enetako da, dugun eta idazle interesgarriena, arrazoin sinple batendako, kontrabandista delakotz. Erran nahi baita ezta ehundaino izan orai apeza uste dugulakoik, apeza delaik, beste zeit da, beste zeit hori delaik orduan apeza da, kukutzen da beti eta beti antzerki aski konplexuak ditu.546
‎gizon presatua dela Macron, biziki presatua. President bozetan nahi lukeela hautagai izan orai arte hauteskunde bihi batean ez delarik hala izana! Presatua eta gormanta gure gizona!
2017
‎" Egoera hau konpontzeko ordua da", berretsi du Goikoetxeak. " Hezkuntza Departamentuaren jokabidea ez da bidezkoa izan orain arte, eta espero dugu oraingo gobernuak beste jokabide bat erakutsiko duela". Errealitatean gertatzen dena onartzea nahi dute.
‎Orain arte, gaixotasunaren ondorioak arintzea edo gaixotasuna sor dezaketen ingurune baldintzak saihestea izan dira konponbide arrakastatsu bakarrak. Izan ere, geneen akatsak zuzenean konpontzea, terapia genetikoa, ez da nahiko genukeen bezain arrakastatsua izan orain arte, eta horregatik, ez da orokortu.
‎Beno, hi, ez zekiat gehiegi horretaz, esan nion?. Alde horretatik ez diat sekula kexarik izan orain arte.
‎Bere ohiko bikoteaz kanpoko norbaitekin ligatu esan nahi dut, baina ez noa izenik ematera, nahikoa maiseaketa baitago bestela ere paperetan, gure erruz ere bai beharbada. Nik ez dut halako zorterik izan orain artean, Oñatiko Kontzejupetik aldizkariko mutil batek gozo begiratzen bazidan ere; nik ere ez nion batere begirada txarrik itzultzen, eta esperantza neukan, agian oraingo honetan... Zoritxarrez, kontatzen ari naizen azken topaldi honetan ez zen Oñatiko inor agertu.
‎Halaber, euskal afasiari buruzko lanak ez dira gehiegi izan orain arte. Hain zuzen, honakohauek aipa litezke:
‎Zer erakutsiko dauku geroak? Berriz ere, itzea sartzeko, ditugun teknikak sekula ez dire izan orai bezain xorrotx. Badakigu nun diren beharrak, nun jatekoak metatuak, eskuetan ditugu behar diren tresnak, jatekoen helarazteko beharretan diren guzieri, baina horien guzien gatik gosea beti alhan munduan!
‎Eskuinburuko FN alderdia ez da behinere izan orai bezen azkar, kasik hameka miliun boz eman dira Marine Le Pen hautagaiaren alde. FN horrek baduke deputatu multxo baten ukaiteko mentura.
2018
‎Bai, nik oso argi daukat hori. Orain, emakumeek kirola egiten dute 80 urterekin ere; hemen ez dugu hori izan orain arte. Emakume askok seme alaben zaintzaz arduratu behar izan dute, eta kirola eta halako gauza batzuk alde batera utzi dituzte.
‎Eta, eragingarri da, nire ustez, besteak beste, sektore euskaltzaleek ez dutelako oinarrizko hitzarmen baten bidez egiazko marra gorririk ezarri. Beste era batera esanda, bere buruan euskaltzaletzat duten alderdi, erakunde eta bestelako eragileek inposizioaren diskurtso faltsua haizatzen dutenen aurrean halakorik onartzen ez dutela adieraziz jarrera tinko, konstante eta bateratua hartzeko gai ez direlako izan orain arte.
‎Ez nadila izan orain, otoi, errurik gabe difamatua.
‎Osak ere «epe ertain luzerako estrategia» baten beharra nabarmentzen du. «Kulturgintzaren eta administrazioen artean pentsatu, diseinatu eta abiatutako kultur politikarik ez da izan orain artean. Ekimenak izan dira, baina ez dira partekatu eta koordinatu».
‎Aizu, Kepa! Lokalera ate joka etortzeko ausardia baduzu, izan orain aurpegia emateko gai!
2019
‎norbaitek lizentzia berria eskatu nahi badu, du establezimendurik ireki beste taberna batetik 20 metro baino gertuago. 1 eta 2 taldeetako tabernek ez dute arau hau bete beharrik izan orain arte, baina 2011z geroztik talde hauetako 13 taberna baino gehiago zabaldu dituzte herrian, eta haietako asko Alde Zaharrean. Hori dela eta, distantzia errespetatu beharrik izango ez duten lizentzia berririk ez dute emango.
‎Diozunez, protestak, geroz eta erradikalago, geroz eta masiboago ari dira izaten. Ez da ohikoena izan orain arte.
‎ez nauk sekula izan orain bezain egarri. Txikito!!!
‎Nirea egiazkoa da, benetan gertatua esan zuen Jean Marcek. Ni ez naiz beti izan orain ikusten nauzuen burges tripaundi hau. Ez naiz beti izan eraikin gerentea.
‎Itunak klima larrialdiari aurre egiteko Parisko Akordioa betetzea jasotzen du, baita beste hainbat baldintza ere, ingurumenari lotuak, eta, zehazki, deforestazioari?. Irlanda ere baiHoriekin, besteak beste, ingurumen dumping a saihestu nahi da; hots, Hego Amerikatik Europara iritsiko diren nekazaritza produktuak ez daitezela izan lehiakorragoak basoak erauztearen eta naturaguneak kutsatzearen kontura, aldi berean Europako nekazariek ingurumen baldintza zorrotzak bete behar dituztenean.Mercosurren eta EBren arteko ituna oraindik onartua izateko prozesuan da, eta batasuneko herrialdeen onespena behar du, besteak beste. Ez da Frantzia izan orain ituna kolokan jarri duen herrialde bakarra. Irlandako gobernuburu Leo Varadkarrek ere esan du ez duela merkataritza hitzarmena babestuko. Brasilek ez badie ingurune konpromisoei ohore egiten?.
‎Bizitzeko motibo batzuk konpartitzen nituen haiekin, eta orain nahi nuke haiek ere zerbaiten motibo izan dakizkidan.Ez naiz mundua Halloweenizatzeaz ari, baina asmatu dugu hildakoekin bizitzeko modu bat. Ez du zertan izan orain arte ikusi dugun zerbait: asma dezakegu modu berria.
‎beste leku batetik bezala?. Anek, bestalde, mahai buelta honetan nabaritu diodan gisan, ez du gehiegi hitz egin izan orain arte: –Nik, aurreko bazkarian batu ginen arte, oso gutxi hitz egin izan dut.
2020
‎Sei eskola ordutan maskara jantzita edukitzeak" larritasuna" eragiten diola nabarmendu du, eta irakasleek ere jantzita edukitzen duten arren," ozen eta garbi" hitz egiten dutenez, horien azalpenak entzuteko arazorik ez du izan orain arte. Hori bai, arnasa behar bezala ezin duela hartu kontatu du.
‎Xuak ez du bere birramonak ezagutzeko aukerarik izan orain arte. Patxiren amonak eta Mari Karmenen amak ez zuten Xua ezagutzen.
‎Baina herriaren oreka ez da jendea kezkatzen duena, ekonomikoki, herriak ez du baliabiderik, ekoizpen gaitasunik ere ez, beraz, hobetzeko tarterik ez dago. Sektore produktiboen indartzea ahalbidetzeko planik egin duen gobernurik ez da izan orain arte, ez nekazaritza, ez industria, ezer ere ez".
‎Azkenik, Sindi_ 1 ren informatzaileak, bere erakundeak Funtzio Publikoarekin duen harremanaz hausnartzean argiro ebatzi du ibilbidea dagoela oraindik egiteko ez baita etengabeko harreman fluxu gogobetekorik izan orain artean:
‎Hain izan zen handia ezen proposatu baita sei eta hamar urte arteko sumendi negua abiatu zuela planetan osoan, atmosferara botatako partikulen ondorioz. Modu berean, zientzialari askok uste dute hondamendiak kinka larrian jarri zituela garaiko gizakiak, botila lepo ebolutibo baten modukoa eraginez.Nazioarteko zientzialari talde batek Nature Communications aldizkarian aurkeztutako datuen arabera, ordea, eragin hori ez zen izan orain arte uste izan den bezain katastrofikoa. Izan ere, Dhabako aztarnategian (India) aurkitutako harrizko tresnen datazioa aurkeztu dute, eta, horretan abiatuta, dokumentatu ahal izan dute bertan izan zen giza-jarduna.
‎SARS CoV birusaren transmisioa eragozteko neurrien artean, maskararen erabilera hasieratik izan da eztabaidagai Euskal Herrian. Asiako herrialde askotan edo Txekiar Errepublikan ez bezala, adibidez, ez da derrigorrezkoa izan orain dela gutxira arte, eta, bitartean, ez da arau garbirik egon, ezta eraginkortasunari buruzko froga zientifiko nahikori
‎SARS CoV birusaren transmisioa eragozteko neurrien artean, maskararen erabilera hasieratik izan da eztabaidagai Euskal Herrian. Asiako herrialde askotan edo Txekiar Errepublikan ez bezala, adibidez, ez da derrigorrezkoa izan orain dela gutxira arte, eta, bitartean, ez da arau garbirik egon, ezta eraginkortasunari buruzko froga zientifiko nahikorik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia