Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2015
‎Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
‎Jauna goresteko bide izan behar zitzaiena, beharbada, juzgu txarrak egiteko bide gertatuko zaiela. Samin eta lotsari hau nolabait apaltasunik eza dela esango nuke; baina dagoeneko hori ez dago beraren esku; izan ere, pertsona honek gaitzetsia izan nahi badu, zer axola zaio. Samin honetan zen bati honela esan zion gure Jaunak:
‎Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun handiaz egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako hitz bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da. Ez da disimuluan, ingurukoak zer arriskutan dagoen konturatu gabe, igaro daitekeen sentimendua, barrukoaren lekuko izaterik ez badute ere; egia da, nolabait lagun egiten diotela, itzalak balira bezala, eta lurreko gauza guztiak ere halakoxeak iruditzen zaizkio.
‎Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez? badirudi ezertarako ez duela ezer izan nahi, bere aldetik Jainkoaren aintza eta ospea gehi dezakeen zerbait izan daitekeela ulertzen duenerako izan ezik, horretarako gogo onez jarriko bailuke bere bizia.
‎–Ez, inork ere ez. Guztiok diogu nahi dugula; baina Jaunak arima oso osoan berea izan dezan, ez da nahiko esatea, gazteari ere nahiko izan ez zitzaionez guztiz ona izan nahi ote zuen Jaunak galdetu zionean. Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere.
‎bere buruaz ari da, beragatik esaten zituzten horrelakoak, eta luze kontatzen dizkigu Bizitzan: , santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela? (Biz.
‎Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten? da hori egiten duena ahalguztiduna dela jakitea, eta, ahaleginak ahalegin guk parterik ez dugunez gero, Jainkoa baita hori egiten duena, ez dezagun parterik izan nahi ulertzean.
‎11 Oi Jainkoaren handitasuna!, orain dela urte gutxi, eta beharbada egun gutxi, zegoen arima hau bere buruaz soilik gogoratzen zela, eta nork sartu du hain ardura hain neketsuetan? Meditaziozko urte asko izan nahi baditugu ere, arima honek orain sentitzen duen baino samin handiagorik ezin senti dezakegu. Bada, ene Jainkoa!, egun eta urte askoan saiatzen banaiz ni pentsatzen Jainkoa iraindua izatea zein gaitz handia den eta gogora ekartzen kondenatzen diren hauek beraren seme alabak eta nire senideak direla, eta nolako arriskutan bizi garen, bizitza zorigaiztoko honetatik irtetea zein ongi datorkigun, ez ote litzateke nahiko izango?
‎saia gaitezela beti aurrera egiten, eta hori egin ezik, beldur handiz ibil gaitezela, ezbairik gabe deabruak erasoren bat egin nahi digulako; bada, hain gora iritsi ondoren, ezinezkoa da haziz ez joatea, maitasuna sekula ez baitago nagi, eta horregatik seinale oso txarra izango da. Izan ere, Jainko beraren emaztea izan nahi izan duen arimak, Haren Maiestatearekin harremana izan eta esanda geratu den ingururaino iritsi den arimak ez du lotan geratu behar.
‎Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min handiekin nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan. Neure burua hain lotua ikusirik eta bestalde espiritua beretzat astia izan nahirik, hain nekatua nengoen, non negarrez hasi bainintzen eta nahigabetzen.
‎Nik, egia esan, ezin dut ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta munduari gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak, munduan bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen.
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
‎1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da, nik Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere. Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan.
‎Hau bai engainua, ene Jainkoa, ona izan nahirik alde egiten nuen onetik! Bertutearen hasieran asko jarri behar du deabruak honetan, nik ezin nuen lortu eta.
‎obeditzeko gogoa berotu zidan gauzetako bat hau idaztean eta neure bizitza kaskarraren eta Jaunak egin dizkidan mesedeen kontu ematean, Jauna zerbitzatzen ez banuen ere eta bai iraintzen. Egiaz, autoritate handia izan nahi nuke nik hemen, sinets diezadaten hau. Jaunari eskatzen diot Beraren Maiestateak eman diezadala.
‎Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ... Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
‎Hura egoera arimarena horrela dagoenean! Oro aho eta mihi izan nahi luke, Jauna goresteko. Milaka zentzugabekeria santu esaten ditu, berarekin horrela duenari poz ematen beti asmatuz.
‎guztia galtzea nahiz guztia irabaztea; Jainkoagatik guztia jokoan jarria duenari, berdin zaio bata nahiz bestea. Ez dut esaten ni neu horrelakoa naizenik, baina izan nahiko nuke.
‎Eta horrela beti itzultzen nintzen Jaun honekin gozatzeko neure ohiturara, batez ere Jauna hartzen nuenean. Begien aurrean izan nahi nuke beti haren erretratu eta irudia, nire ariman nik nahi nukeen bezain zizelatua ez bainuen. Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea?
‎Gauza handia da, bizi garen eta gizakiak garen bitartean, giza euskarria izatea, hau baita nik diodan beste eragozpena. Lehenengo eragozpena hasi nintzen esaten eta apaltasun falta pixka bat da, Jaunak jaso aurretik arima gora jaso nahi izatea, eta gauza hain ederra meditatzeaz nahikoez izatea, eta Maria izan nahi izatea Martarekin batera lan egin baino lehen. Jaunak hala nahi badu, lehen egunetik bada ere, ez dago zertan beldur izanik; baina guk joka dezagun zuhurtziaz, beste behin ere esan dudala uste dudanez.
‎Pentsatu behar dugu Jaunak gauza horiei ez diela begiratzen; gure ustez hutsegiteak izan arren, ez dira. Badaki Haren Maiestateak gure ezerezaren eta berezko izaera behekoaren berri guk geuk baino hobeki, eta badaki arima hauek jadanik Bera izan nahi dutela beti pentsamenduan eta maitatu nahi dutela. Erabaki hau da nahi duena.
‎Eta (solasaldietatik eta giza afektuetatik, hain onak izan ez arren, haiekin atseden hartzeko eta elkarri atsegin hutsalak kontatuz gehiago gozatzeko adiskideak bilatzen direnez) ez dakit nik zergatik ez zaion utzi behar Jainkoa benetan maitatzen eta haren zerbitzuan hasten denari, pertsona batzuekin bere atsegin eta nekeak tratatzen, otoitzean dihardutenek denetik izaten baitute. Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da. Eta uste dut, asmo horrekin diharduenak on egingo diola bere buruari eta entzuten diotenei eta eskolatuago irtengo dela; nola egiten duen ulertu ez arren, irakatsi egingo die bere adiskideei.
‎Egia da, hau irakur dezatenek gorrota nazatela nahiko nukeela, hainbeste mesede egin dizkionarekin hain tematsu eta esker gaiztoko arima ikusirik. Eta garai honetan Jainkoari zenbat aldiz huts egin diodan esateko baimena izan nahi nuke.
‎Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
‎3 Horregatik, uste dut, kalte handia egin zidala monasterio itxian egon ez izanak; bada, onak zirenek lege onez goza zezaketen askatasunak (klausura gordetzea agintzen ez zenez, ez baitzeuden gehiagora beharturik), ni, kaskarra naizenez gero, infernura eramango ninduen zalantzarik gabe, Jaunak hainbeste erremedio eta bitartekoz bere mesede bereziekin atera ez banindu arrisku honetatik. Eta horrela arrisku oso handia deritzot askatasunean dagoen andrazkoen monasterioari, eta uste dut, kaskarrak izan nahi dezatenentzat, gehiago dela infernurako ibilbidea beren ahuldadeentzako erremedioa baino. Hau ez bedi har nire monasterioaz, egiaz eta perfekzio handiz Jauna zerbitzatzen duten hainbeste baitira bertan; hauek Jaunak, ona denez gero, ezin utz ditzake lagundu gabe, eta, gainera, ez da irekienetakoa, eta erlijioa ongi gordetzen da hemen; ez, nik neuk dakidan eta ikusi ditudan beste monasterio batzuez ari naiz.
‎Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik nahi ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera ha... Han, nolabait esateko, hori ontzat dutela ikusten du.
‎bertutezko eta erlijiozko bidea, eta erlijiorik ezaren bidea, eta berdintsu dabiltza batetik eta bestetik; ez, gaizki esan dut, berdintsu ez, gure bekatuengatik gehiago ibili ohi dira inperfekzio bidetik; eta hortik gehiago dagoenez, bere aldeko gehiago ditu. Hain gutxi erabiltzen da egiazko erlijioaren bidea, non bere bokazioari benetan eta oso osorik ekin nahi dion fraide eta mojak beldur handiagoa izan behar baitie bere etxean bertan daudenei, deabru guztiei baino; eta kontu eta zuhurtzia handiagoa behar du Jainkoarekin izan nahi duen adiskidetasunaz hitz egiteko, deabruak monasterioetan eratzen dituen beste adiskidetasun eta nahitasunez hitz egiteko baino. Eta ez dakit zergatik harritzen garen Elizan hainbeste gaitz daudela-eta, haiengandik bertuteak ateratzeko eredu ezin hobeak izan behar luketenek hain ezabatua dutenean iraganeko santuek erlijioetan utzi zuten espiritua.
‎nik bitxi bat edo poz handia ematen didan gauza bat banu, neure burua baino maiteago dudan eta hura poztea neure atsegina baino gehiago desiratzen dudan pertsona batek nahi duela jakingo banu, pertsona hura poztearren, poz handia ematen dit edukitzearen poz hura gabe geratzeak; eta hura pozteak dakarren poza nire poza bera baino ere handiagoa denez gero, bitxia edo maite dudan gauza hura ez izatearen pena, eta hark ematen zuen poza galtzearena, kendu egiten zait. Horrela, nigandik banantzea hain biziki sentitzen zuten pertsonak uzten nituela ikusirik, pena izan nahi nuke; gainera, ni neure izaeraz esker onekoa izanik, beste garai batean nahiko izango zen pena handia hartzeko; oraingoan, berriz, nahi izanda ere, ezin nuen.
‎Izan ere, Jainkoari eskatzen badiozue hori aurrera eramateko eta zeuen buruengan batere fidatzen ez bazarete, ez dizue Hark bere errukia ukatuko; Harengan konfiantza baduzue eta bihotz kementsua. Haren Maiestatea horren zalea baita oso?, ez izan ezer faltako zaizuen beldurrik. Ez hartu gabe utzi egundo ere moja izan nahirik datozenak (haien desira eta talentuak ontzat badituzue, beren buruentzat erremedio bila soilik etorri beharrean, Jainkoa perfekzio handiagoz zerbitzatzearren datozenean), diru ondasunik ez dutelako, bertuteen ondasunak badituzte; bestalde Jainkoak emango dizue bikoizturik horren bidez etorriko zitzaizuen erremedioa.
‎Hemen dago Jainkoa pozik eduki nahi duten arimentzat hain estimagarria den bakea. Izan ere, egiaz obedientzia santu honetan etsia badago eta adimena hari emana badu, bere aitor entzulearena eta, erlijiosoa bada, bere nagusiarena baino beste iritzirik izan nahi ez duela, deabruak utzi egingo dio bere etengabeko kezkekin erasotzeari, ezer irabazi baino gehiago galdu egiten duela ohartzen baita; eta gure eragin zalapartatsuak ere, bere borondatea egitera eta gure pozerako gauzetan arrazoia ere mende hartzera jotzen dutenak, gelditu egiten dira, Jainkoaren ordezkotzat hartzen dutenaren mende beren burua jarriz, erabaki sendoz beren borondatea Jainkoar...
‎6 Hiru urtean egon zen monasterioa etxe honetan, eta ez dakit lau ez ote ziren ere; gutxi gogoratzen naiz monasterio honetaz, Ávilako Gizakundekora joateko agindu zidatelako; monasteriorik ez nuke utziko ezta ez dut utzi ere egin, etxeaz jabeturik, neure gustura bildurik eta egokiturik ikusi arte. Honetan Jainkoak asko lagundu dit, lanean lehenen izan nahi izaten bainuen, eta gauza guztiak ongi jarririk eta egokiturik egon daitezen saiatzen nintzen gauza txiki txikietaraino, neure bizi osoa etxe hartan igaro behar banu bezala, eta horrela poz handia hartzen nuen guztiz ongi geratzen zenean. Samin handia izan nuen ahizpa hauek hemen sufritu zutenaz jabetzean; ez janari faltaz (horretaz nengoen lekutik ni neu arduratzen bainintzen, etxea limosnetarako oso urruti zegoelako), osasun faltaz baizik, hezetasun handikoa eta hotza zelako; hain handia zenez gero, ezin zen konpondu arazoa; eta txarrena, ez zutela Sakramentu guztiz Santua, eta hori hain itxitura handirako pena handia da.
‎...hain du indar handia, non ez heriotza ez bizitza ez baitira nahi izaten, denbora gutxirako izan ezik Jainkoa ikusteko desira duenean; baina gero hain indar handiz irudikatzen zaio han bertan daudela hiru Pertsona hauek, non honekin erremediatzen baita absentzia honen samina; eta horrela, bizi izateko gogoaz geratzen da, Berak hala nahi badu, Hura gehiago zerbitzatzearren; eta ahal balu, zerikusia izan nahi luke arima batek behintzat gehiago maita dezan eta gorets dezan ni bitarteko naizela, denbora gutxian balitz ere, aintzan egotea baino garrantzi handiagokoa dela uste baitu.
‎Debora oro laburra iruditzen zait eta errezatzeko falta zaidala, bakarrik egoteaz ez bainintzateke egundo ere aspertuko. Irakurtzeko astia izan nahi nuke beti, horretara oso zalea izan bainaiz. Oso gutxi irakurtzen dut, liburua eskuetan hartzean, asetzen nauenean, neure baitan biltzen naizelako, eta honela irakurtzetik otoitzera noa, eta gutxi da, zeregin ugari ditudalako, eta onak badira ere, ez didate ematen honek emango lidakeen poza eta honela ari naiz beti asti gehiago izan nahirik, eta honek gozakaitz egiten dit guztia, uste dudanez, hau da, ez dela egiten nahi eta desira dudana ikustean.
‎Irakurtzeko astia izan nahi nuke beti, horretara oso zalea izan bainaiz. Oso gutxi irakurtzen dut, liburua eskuetan hartzean, asetzen nauenean, neure baitan biltzen naizelako, eta honela irakurtzetik otoitzera noa, eta gutxi da, zeregin ugari ditudalako, eta onak badira ere, ez didate ematen honek emango lidakeen poza eta honela ari naiz beti asti gehiago izan nahirik, eta honek gozakaitz egiten dit guztia, uste dudanez, hau da, ez dela egiten nahi eta desira dudana ikustean.
‎9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
‎Eta nik Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala. Bizitza hau neke eta jazarpen handiekin izatea nahiko nuke nik; ni probetxurako ez naizenez gero, sufritzeko izan nahiko nuke, eta munduan diren sufrikario guztiak eramango nituzke merezimendu pixka bat gehiago lortzearren, hau da, haren borondatea hobeki betetzearren.
‎7 Hala eta guztiz ere, noizbehinka ez zitzaion beldurrik falta izaten, eta uste zuen jende espirituala ere, bera bezala, oker egon zitekeela; horregatik, jakintsu handiekin izan nahi zuen harremana, otoitzari hain emanak izan ez arren, berak zuen guztia Eskritura Santuarekin bat zetorren ala ez jakin nahi baitzuen soilik. Eta batzuetan honela kontsolatzen zen:
‎–Halaxe diot berriro ere: ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez.
‎Oso ezkutuan etorrarazi nituen ofizialeak eta hesi hormak egiten has zitezela esan nien, barne isiltasunerako eta behar zenerako. Gurekin zen aipatu dudan elizgizona, Julian Ávilako zeritzana, eta aipaturik geratu diren bi fraideetako bat, oinuts izan nahi zuena, etxe hauetan guk nolako bizimodua genuen jakiten ari zena. Julian Ávilakoren egitekoa Gotzainaren baimena lortzea zen, ni joan baino lehen ere Gotzainak itxaropen ona eman baitzuen.
‎Etengabe Maisuaren oinetan dagoenak, ingurukoei begira ere egon behar du. Teresak ez du aski Betaniako Mariaren jarrera bereganatzeaz; era berean, Marta ere izan nahiko luke. Ebanjelioko pasarte horren aipamena behin baino gehiagotan ageri da haren testuetan, batez ere Perfekzio Bidean.
‎1 Jesus izan bedi berorren gorentasunarekin. Nik asti gehiago izan nahi nuke hemen luzatzeko, eta gaur banuela idazteko astia eta, azken egunera arte utzi dut, bihar joango baikara, maiatzaren 19an, eta hainbeste zeregin izanik, azkenean ez zait unerik geratu. Aita Paulo Hernándezen bidez idatziko dut; dena dela, nik ez dut hartaz gehiago jakin hemendik joan zenez gero; berorren gorentasunak agintzen duena esango diot.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure iritziz oso garrantzitsuak diren gauza batzuk esateko astia eta osasuna izan nahi nituzke; hain gaizki nengoenez gero, eta mutila joan zenetik askoz ere gaizkiago lehen baino?, nahiko egingo dut esango dudanaz; eta ni astuna izanik, laburtu nahi badut ere luze joango da. Argi ageri da Gizakundeko etxe honek gaitz handia egiten didala.
‎3 Israelgo Jainko handi honek bere sorkarietan goretsia izan nahi du, eta horrela beharrezko dugu berorren aitatasunak aurrean duena, hau da, haren ohore eta aintza, eta ahal dugun guztia egin, guk batere nahi ez izateko, Haren Maiestateak izango baitu ardura hori, ongi baderitza; guri dagokiguna da geure ezereztasunaz konturatzea eta hartan haren handitasuna ager dadila. Baina bai inozoa naizela, eta bai barre egingo duela ene aitak hau irakurtzen duenean!
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren ariman, ene alaba. Benetan sentitzen dut berorrek hainbeste sufrimendu eta sukar izatea; baina santa izan nahi dezanak hori baino gehiago eraman du.
‎Bere mojen gobernurako fraide batzuk izendatzeko eskatzen zaio. Moja oinutsek Ordenako Jeneralaren mendeko izan nahi dute.
‎Goazen poliki eta egin bedi Erromako hori, denborak errazten baititu gauzak, eta konpon bitez han, berorren aitatasunak dioenez. Hurbil izan nahi nuke soilik, elkar sarri ikusteko, nire arimak poz handia izango bailuke; ez dut merezi halakorik, gurutzea eta gurutzea baizik. Berorren aitatasuna hain gabe badago, etor bedi zorionean.
‎Sentitzen du Soriara bidean Gracián lagun ez izatea. Joan Díazek karmeldar oinuts edo jesulagun izan nahi du. Alba de Tormesko arazoak.
‎6 Labur izan nahi eta hau bizitza, ez dakidala gutxi hitz egiten berorrekin. Marianorekin luze hitz egin nuen Makario hautatzeko duen tentaldiaz, idatzi egin baitit.
‎Ez litzateke denbora galtzea berorrek niri gehiago idaztea, gure Jaunaren zerbitzurako gu suspertzeko izan baitaiteke. Haren Maiestateak badaki nik han izan nahi nukeela, eta horrela presa handia hartzen dut etxe eroste honetan, ez baita hori zama arina, hemen ugari eta merkeak egon arren, eta, beraz, laster amaituko delako esperantza dut Jaunagan; nola ez nintzen, bada, presaz ibiliko, Alonso Ramírez jauna ikustea bezain kontsolagarri bazait. Muin egiten diot eskuetan berorri, eta Frantziska Ramírez andereari.
‎4 Ahizpa Katalina Jesusenari, Isabel Jesusenari eta Leonor Salbatzailearenari eman biezazkie berorren karitateak nire goraintziak. Nik astia eta burua izan nahi nituzke luzatzeko. Berorren karitatea ez bedi izan laburra niri idaztean, ezta ez bedi harritu gero erantzuten ez badiot.
‎13 Berak egin beza berorren agurgarritasuna nik eskatzen diodan bezain santua, eta gorde biezat; izan ere, kaskarrena bada ere, berori bezalako batzuk izan nahiko nituzke, ez baitakit nola konponduko nintzatekeen orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait, asmo onekin harrapatzen gaituelako deabruak bereak eta bi egiteko; horregatik, beti beldurrez ibili beharra dago eta Jainkoari helduta eta geure ...
‎Jasan bedi esateko modu hau, nire iritziz, berorren aitatasunak jakin dezan ez dudala hitz egiten Jesusen Lagundiaz honen gauzak ariman dituenaren eran baizik, eta gauza horiengatik bizia emango nukeela, kontrakoa ez eginez Jainkoaren aurka ez dela egiten jakin dezadanean. Haren ezkutuak handiak dira; eta gauza honetan esan dudana baino beste erantzukizunik izan ez dudanez gero (eta honetaz Jainkoa da lekuko), ez nuke izan nahi etorkizunean ere. Errua botatzen badidate, ez da izango errurik gabe sufritzen dudan lehenengo aldia; baina neuk ikusita dakit gure Jauna kontentu dagoenean, guztia lautzen duela; eta ez dut sekula sinetsiko, gauza oso larriengatik ere, Haren Maiestateak baimenduko duenik bere Lagundia bere Amaren Ordenaren aurka joan dadin, bitartekotzat hartu baitzuen bera zuzentzeko eta eraberritzeko; are gutxiago joango da haren aurka gauza hain ezerezagatik; eta halakorik baimenduko balu Jaunak, beldur naiz ez ote den gertatuko, ustez, alde batetik irabazten dena beste alde batzuetatik galtzea.
‎Hain premia handian daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi badu ere, ez baitu horretarako doterik. Limosna handi handia litzateke, berorrek ahal dezanean, zer edo zer bidaliko balu, gutxiena izanda ere asko izango baita.
‎Jainkoak gorde biezat, hain pozik bainauka. Jainkoari bihotz bihotzez gomendatzeko, oso ona izan nahiko nuke, hau da, on egin diezadan; desira eta kemen aldetik inoiz ez dut ikusten epel, Jainkoari eskerrak, Pauloren gauzetan izan ezik.
‎Sartzen bada, eraman bezate ongi, Jainkoaren maitasunagatik, guztia merezia baitu. Nik astia izan nahi nuke berorri luze idazteko; baina gaur Ávilara eta Madrilera eta beste alde batzuetara idatzi dut, eta burua neka neka eginik dut. Jaso ditut berorren gutunak, aipatzen dituenak.
‎15 Nik berorren ondoan izan nahi nuke, ikus dezan, baita hartatik berorri eskaintzeko poza izateko ere. Orain dela gutxi kolaka batzuk ogiaz etorri ziren Sevillatik, jateko gozo gozoak; poztu nintzen, herri honen urritasuna handia baita.
‎12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
‎Hauxe datorkit burura. Han jakingo dute hobeki; baina itomenaren mate itxurarik ez dezala izan nahiko nuke.
‎Gizakundeko monasterioan baino txarrago da. Hala ere, Jainkoa nitaz baliatuko bada, gutxi da nire bizitza; asko izan nahiko nituzke.
‎2 Mojei dagokienez, gure aitak esanda utzi zuen, nire ustez, Beatrizen ama sar zedila, eta ni biziki poztu nintzen, eta beraz, ongi egingo du hartzean eta eman diezaioke abitua zori onean, niretzat benetan pozgarri baita, eta esan nik beraren ondoan izan nahiko nukeela. Beatrizen profesa, nik dagoeneko idatzia diot emateko, nik esango baitiot gure aitari, eta erregutu nire alde, eta ez nadila ahaztu egun hartan.
‎6 Orain modu oso oneko bi mojari buruz hitz egin didate; hemen izan nahi dute moja eta bi mila dukat baino gehiago dakartzate; horrekin etxea ordaintzeko izango dugu, lau mila kosta baitzen, eta seiehun hauek eta hainbat gehiago. Jainkoa gorets dezan diotsot, mesede egin didalako baita hartzen direnak hain onak direlako ere.
‎Dena dela, esan nahi nituzkeen gauza asko, ez dago gutunez esaterik: horietako bat da, ez nukeela desatsegin izan nahi Medina maisuarekin. Sinetsi baditudala neure asmoak eta dagoeneko ikusi dudala hortik etorririko onuraren bat edo beste; horregatik, ez geratu gutuna hari bidali gabe, eta ez garrantzirik eman hain adiskide agertzen ez bada, hark ez baitio hainbesteko zorrik, ezta ez du batere axola hark nigatik esan dezanak.
‎2 Oi ene ama, bai neure ondoan izan nahi nuela egun hauetan! Jakin beza nire ustez neure bizitzako hoberenak izan direla, ezer gehitu gabe.
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, hainbesteko dohaina eman diolako. Egin dizkigun mesedeengatik eta hura aitatzat ematean egin digunagatik eskerrak emateko gai izan nahiko nuke.
‎Goraintzi asko eman nire izenean berari eta nahi dituen gainerakoei. Eta Pedro Ahumadari ere bai; astia izan nahiko nuke berari idazteko erantzun diezadan, haren gutunekin atsegin hartzen baitut.
‎Iraganeko garaia ekarri zidan gogora. Nik erantzun nion ukatuz, ez nintzela hura, beste bat izan nahi dudalako eta ez izan nintzena.
‎Orain haren beste ahizpa batez ari da. Karmeldar izan nahi du horrek ere, baina Teresaren ustez ez da horretarako gai.
‎Moja izan nahi dutenak.
‎– Teresak oraindik ez du baztertzen Madrilen fundazioa egiteko asmoa; Teresatxo berarekin eramango zuen, bere ondoan izan nahi baitzuen, herentzia kontu horiengatik babesa behar zuelako; han izango ziren biak Beatriz Castilla andrearekin aurrez aurre. Baina bidaia hori ez zen gauzatu.
‎Lehengo egun batean idatzi nuen, etxea lortzen saia daitezela, oso ona eta tamainakoa ez bada ere, gaizkien egonda ere ez baitira hain estu egongo; eta hala egonda ere, hobe da mojek sufritzea hainbeste mesede egiten digutenek sufritzea baino. Ana andereari idaztekotan nago, eta egin diguten mesedea eskertzeko hitz egokiak izan nahi nituzke. Ez du irabazirik galduko gure Jaunaren aurrean, eta horixe da garrantzitsuena.
‎Jaunak Pater Nosterreko lehen hitzetan agertu zigun maitasun handiaz ari da, eta garrantzi handikoa dela, dio, egiaz Jainkoaren alaba izan nahi dutenentzat famili jatorriari jaramonik ez egitea.
‎2 Etxea ona zela esan zuen artzapezpikuak eta kontentatu zen; baina gu guztion susmoa da, ez duela orain arte egin duen baino gehiago egingo, eta, beraz, nuntzioaren baimena izan nahi nuke etxean meza eman ahal izateko; horrekin atzerapen hauei ongi aurre egiteko eran izango ginateke. Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun bat eman diezagun.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎9 Erlijioso bizitzari uko egiten diona, haragizko bekatuan erortzen dena, munduan balego heriotza zigorra lukeena, eta apalak izan nahi ez dutenak eta beren errua aitortu nahi ez dutenak, beude betiko kartzelan; bitarte horretan haiek beren pazientzia eta bihotz berritzea ongi erakutsirik, haiengatik otoitz egiten dutenek gomendaturik, ama priorearen oniritziaz eta bisitariaren bidez kartzelatik askatzea merezi ez badute. Eta kartzela horretan dagoena konturatuko da boza galdu duela, bai bozkatzeko bai bozkatua izateko, eta baita lekua ere; eta legezko ekintzetatik eta ofizio orotatik kanpo geratuko da.
‎Txiro izan nahi du,
‎Berriro diot, munduko gauzetara begira badago, ez duela aurreratzen ikusten badu, doala; eta oraindik moja izan nahi badu, doala beste monasterio batera, eta bestela berak ikusiko du. Hemengo biziera hasi zuen honengatik ez dadila kexatu, aurretik ez diodala esan eta.
‎8 Izan ere, inozoak izan nahi ez badugu eta adimena itsutu nahi ez badugu, ez da duda mudarik izan behar; hau ez baita irudimenak ehoa den irudia, Jauna gurutzean edota Pasioko beste une batzuetan irudikatzen dugunean bezala, geugan irudikatzen baitugu gertatu zen eran. Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana.
‎–Penitentzian eta barauan egin ohi direnei ez diet huts izenik ematen, berez hutsak badira ere, ez dutelako hainbesteko kalterik egiten. Baina badira izaera batzuk, estimu handitan eta aintzat hartuak izan nahia, besteen faltak zorrotz begiratu eta norberarenak ez aitortzea eta horien antzekoak, egiaz apaltasunik ezaren sustraitik sortzen direnak; Jainkoak espiritu handia emanda laguntzen ez badio, urte luzeetan zentzaturik ikusi arte, Jainkoak gorde zaitzatela halakoa zeuekin izatetik. Jakin ezazue, ez berak izango duela bakerik, ez gainerako guztiei emango diela bakerik.
‎10 Bat batean esandako hitzen bat gaizki hartua izan bada, jarri berehala erremedioa eta egin otoitz. Eta irauten duen honelako edozein gauzatan, edo taldetxoak, edo gehiago izan nahia, edota ohore pitin bat (badirudi odola ur bihurtzen zaidala, hau idazten dudanean, noizbait halakorik gerta daitekeela pentsatzean, monasterioetako gaitzik larriena dela ikusten baitut), zuen artean bada, galdutzat eman ditzakezue zeuen buruak. Pentsa ezazue eta sinets, etxetik kanpora bidali duzuela zeuen senarra eta harentzat beste ostatu bat bilatzera joan dutela, berea zuen etxetik bidali baitute.
‎4 Ahaide ona izan nahi baduzue, hauxe da egiazko adiskidetasuna. Adiskide ona izan nahi baduzue, jakizue ezin duzuela izan bide honetatik baino bestetik.
‎4 Ahaide ona izan nahi baduzue, hauxe da egiazko adiskidetasuna. Adiskide ona izan nahi baduzue, jakizue ezin duzuela izan bide honetatik baino bestetik. Gogoetaren bidez ibili behar duenez gero, bebil egia zuen bihotzetan, eta argi ikusiko duzue lagun hurkoa nola maitatu behar dugun.
‎Hau da zuen harremana eta hizketa; zuekin harremana izan nahi duenak ikas dezala; eta bestela, kontu handia izan zuek harenik ez ikasteko: infernua litzateke.
‎Obedientziaren gai honetaz jardun behar nuen luzeago, eta uste dut hori gabe ez dagoela moja izaterik, eta horregatik ez dut horretaz ezer esango, mojekin hitz egiten ari naizelako, eta nire iritziz moja onekin, behintzat onak izan nahi dutenekin. Hain gauza ezagun eta garrantzitsuan, hitz bat soilik, ez ahazteko.
‎Izan ere, behin egin zidaten galderari erantzunez esaten nuenez,, geure mugak aitortuz eta apaltasunez, baina emakume miresgarri hau euskal letretako plazara agertzea, plaza txikitxoa bada ere, ez dela gutxiestekoa uste dut; are gehiago, ekarpen ederra izango dela?. Hori izan nahi luke gure argitalpen honek: santa Teresa oso osorik, Gutunak ere barru direla, liburuki bakar batean, euskal letren plazara eta euskaldun guztientzat eskuragarri agertzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia