Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.835

2000
‎Eta pozten zen, zergatik ez aitortu, inoiz ez bezala bere neskalagunaren gainetik sentitzen zelako. Poz txiki horren ondoan ez zuten lekurik irainek, adarrek, gezurrek eta Eiderren" ni neu izan nahi dut" haiek. Pinguinoen kontu horrekin apur bat erretxindu zen, bai, baina askoz ere handiagoa zen Txemaren barruko poza, ikusita Eider zela orain ezeren ideiarik ere ez zuena.
‎Neskek atari bat harago pasatzen zuten arratsa, eta gure mutikoak beti aukeratzen zuen txoko bat zeinetatik neskak ere ikus baitzitzakeen. Halakoren batean altxatu egiten zen eta ozen egiten zuen berba, eta barregarriak izan nahi zuten komentarioak jaurtitzen zituen lau haizetara.
‎Nire txanda heldu denerako apur bat lotsatuta nengoen, nik ez baitaukat neska honek beste abentura kontatzeko. Noski, ez nuke hain bizimodu hotzean jaio eta hazi nahi, eta familiarik ez izatea eta holan, baina Rocíok" eta zuri buruz, zer?" galdetu didanean berak beste eskarmentu izan nahi nukeela konturatu naiz, hori bai. Horregatik eztul txiki bat egin eta kontatuko niona pentsatzen hasi naizenean, berriz itaundu dit" zer?, ez al duzu ezer kontatzeko?", eta nik baietz, hain zuzen ere horrexegatik etorri naizela Irlandara, nazka nazka eginda nagoelako kontatzeko ditudan gauza gutxiekin.
‎Baina askatasunak, iturriko urak bezala, bere jabe izan nahi duen eskuaren atzamarren artetik egin dezake ihes. Eta preso haiek korrika segitu zuten, urrunago eta urrunago.
‎Gertatzen dena da ez dela guztia hain polita, eta denboraldi batez ez dut ordutegirik nahi, ez dut sinpatika izan nahi, ez dut ondo geratu nahi, ez dut eroso bizi nahi. Aukera asko daude kate horiek apurtzeko, eta bat ihes egitea da.
‎—Eta hi zer iritzitakoa haiz? Apez izan nahi duk?
‎Zeren boz batek erraiten baitzidan orain ezen, lehen manamenduak manatuaren arabera, lehenbailehen salatu behar zintudala jaun erretorearen aitzinean, Jainkoa guztiz ere zegoelako zure gainetik; bertzeak, berriz, ezetz, bertze judas bat izan nahi ez banuen bederen; buruak arrazoinik arrazointsuenak bilatzen zituen, salatzearen zuritzeko eta justifikatzeko; eta bihotzak, berriz, jakinarazten zidan ezen imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak, eta konfiantza eman zidanari konfiantzaz ihardetsi behar niola. Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte:
‎Nola pentsatzen zuen, bada, Giordano Brunok? —galdetu nizun, entusiasmaturik, su berri batek harturik sentitzen nintzela, zeren zuk zenekiena jakin nahi bainuen nik ere, eta zu bezalakoa izan nahi bainuen jadanik, denbora batean osaba Joanikot izaitearekin amestu izan nuen bezala.
‎—Aita hil zaigu, Mattin hil zaigu, eta zu zaitugu orain herederoa eta etxeko gizon bakarra —erran zidan— Baina Jainkoaren deia ere tartean dago, eta jakin nahi nuke ea oraino apez izan nahi duzunetz...
‎—Ordea, Espainiako Handi izan nahi duenak guztian izan behar du handi!
‎—Oroitzen al zara, ama, nola han sagastian erran nizun lehenengo aldiz ezen uste nuela apez izan nahi nuela. Bada baldinba, orain fintki erraiten dizut eta zintki sinesten ezen segur nagoela... eta, neuregatik, bihar bertan joanen nintzatekeela Iruñako jesuiten kolejiorat, ez nehoren bortxaz, baina bolondreski, neure burua hertsi ahal izaiteko, halatan, bertuterat eta ontasunerat.
‎Eta ezin ahantzi nuen, finean, kontu hari buruzko zure iritzia, jaun André, noiz eta erran baitzenidan ezen apez izaitea munduko gauzarik ederrena izan zitekeela, baina maitasuna eta eskuzabaltasuna ardatz harturik... Eta, hargatik, ez nuen aita Bartolome bezalako apeza izan nahi, hori ere ezin garbiago nuen, baina apez berezi bat. Zeren eta, arestian erran bezala, Tomas Mororen Utopia irakurri ondoren eta Miguel de Sandovalen komentarioak entzun ondoren, amesten bainuen ezen, jauregiaren itzalaz baliaturik, justizian eta karitatean zimendatu lurralde zerutiar bat eraiki ahal izanen genuela noizbait Urbiainen, non guztiok anai arrebak eta Jain koa ren seme alabak senti baikintezkeen, Plautoren edo Hobbesen Homo homini lupus etik urrun.
‎Eta aitortzen dut, bertzalde, ezen batzuetan ez dagoela gibelatzerik eta, hala rik ere, gibelat bihurtzen garela, baina orduan ere ez nuke nehoren juje izan nahi, zeren eta, nor da nor bertzeei kontu hartzeko eta juzkatzeko, tartean erabaki gordin bezain izugarri horiek daudenean, zeinetan bizia jokoan dagoen. Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen:
‎Katoliko edo protestant, apez edo zientzilari, aita Bartolome edo osaba Joanikot... solas haren ondotik osabak arras irabazi ninduela iduritu zitzaidan, eta ez nuen zalantzarik jada: zientzilaria izan nahi nuen, Galileo bezala, osaba Joanikot bezala...
‎Eta hain miretsirik eta hain liluraturik itzuli zen konde, markes eta gainerako handikien modarekin eta modaren fintasunarekin eta dotoreziarekin —hargatik zen ere, beharbada, Castiglioni ren Il cortesano liburu famatuaren miresle—, non, etxerat itzuli bezain fite, erran baitzuen: " Kondea edo markesa izan nahi diat, eta kondea edo markesa izanen nauk", noblezi titulu haien erdiestea bere bizitzako ametsa balitz bezala, bere nahi beroa bezain eroa.
‎Eta bi hautu ezin garbiago haien aitzinean, zein garbiak ziren, halaber, ene preferentziak eta ene lehentasunak! Zeren garaile izan nahi bainuen nik ere, ez galtzaile! Baina urteak aitzina doazkit, eta zer erran nahi ote dute egiazki hitz horiek, jaun André, eta zergatik uzten ote gaituzte haiek usu noraezean eta nahasbidean?
‎Edo, erran ote genuke ezen libre izan nahi genukeela, eta, libre izaiteko, hitzak elkarren artean kateatzen eta lotzen ikasten dugula, baina, lotzearen lotzeaz eta kateatzearen kateatzeaz, guhaur lotzen eta kateatzen gaituztela finean, ohartu ere egin gabe usu...?
‎—Lagun gaixtoak dira festa eta erreuma, eta, beraz, nola ez bainuke egun horietan karga bat izan nahi, apez don Frantziskoren etxerat joanen naiz...
‎Eta zin egiten zidaan noizbait ere joan eginen zela, zeren berak bai, bertze pintore hark izan ez zuen suertea izanen baitzuen. Ez zuela nehoren letratu izan nahi, alegia, letratu izaiteko studiatzen ari bazen ere, Oñatin, aitaren manuz! " Bizitzak pintzel bat jarri dik ene eskuetan, eta nik pintzel horren gainean eraikiko diat neure bizitza, eta goratuko Jainkoa.
‎Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere buruari baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa. Baina Pedrok orduan erraiten zioan:
‎Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere buruari baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa. Baina Pedrok orduan erraiten zioan:
‎Baina bertze zerbait ere erran nahi nioke, berori haserretzen ez bada..." Eta aitak aitzina egiteko keinua egin zioan, eta Pedrok erran zioan: " Izan ere, atsegin nuke neure eskubide horiek Timoteori saltzea, ez dilista plater baten truke, nola egin baitzion Esauk Jakobi, baina Italiarako bidaia horren truke, zeren berorrek baitaki ezen pintorea izan nahi dudala eta ez bertzerik". Eta aitak, muturra okertu zuen arren, ez zioan ez baietz ez ezetz erran, eta isilik geratu zuan.
‎—Zientzilaria ez banintz, pintorea izan nahi nikek... baina ona nagok ni pintore izaiteko, Pedro Huiziren koadroko txakur hori marrazteko ere gai ez naizenean —baina osabak, nola zientziaren sinestean hartzen baitzuen kontsolamendua, gaineratu zuen—: Halarik ere, zirkunferentziak eta triangeluak bai, ongi baino hobeki marrazten ditiat, eta hori duk inportantena, zeren eta astorik astoenaren eta oilorik oiloenaren azpian ere, nola kreazio osoaren azpian, oinarrizko formak baitabiltza dantzan:
‎Aitak erran zion: ‘Rafael, Ucello eta haien parekoa izan nahi baduk, joan hadi, baina ez itzul etxerat pintore kaskar bat bihurturik: ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi... ’ Eta Pedrok ihardetsi zion:
‎‘Rafael, Ucello eta haien parekoa izan nahi baduk, joan hadi, baina ez itzul etxerat pintore kaskar bat bihurturik: ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi... ’ Eta Pedrok ihardetsi zion: ‘Hitz emaiten dizut ezen ez naizela itzuliko’ Nik, berriz, taroteko karten artean izar bat ikusi nuen Italiako zeruan... eta izar haren igurikitzan bizi izan naiz ordudanik.
‎—Aita ez zuan hil, Joanikot, zeren hilen ausentzia bizien presentzia baino biziagoa eta eraginkorragoa izan baitaiteke batzuetan, are gehiago ene aitaren kasuan, zeren aitak, hainbat handikik eta hainbat jauntxok ez bezala, maite baitzuen pintura, eta ulertzen zuen pinturaz, eta ezin nioan, halatan, haren memoriari ez ukorik ez engainurik egin, ohorea galdu nahi ez banuen bederen... Eta nik ez nian, bertzalde, Ubarneko etxeko heredero izan nahi, baina jainkotzat nituen Italiako pintore handien heredero, Rafaelena bere batez, aitari argi eta garbi adierazi nion bezala, bere denboran... Eta amak ere bazekik hori, zeren karta batean jakinarazi bainion hori guztia —eta, begiak urrunean galtzen zituela, malenkoniaren besoetan harturik bezala, erran zuen—:
‎Edo, benturaz, bai... zeren eta, bat batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain fite, jauregitik eta osaba Joanikotenganik urrun... Hartan nengoela, boz bat entzun nuen, ustekabean:
‎—Uste dut ezen apez izan nahi dudala...
‎—ihardetsi zion aita jesuitak— Izan ere, pentsatzen hasia naiz ez ote den hobe, gure Iruñako kolejiorat igortzea baino, hemen enekin urtebete edo urte pare baten egitea, eta erranen dizuet zergatik: alde batetik, Joanesek erran du ezen uste duela apez izan nahi duela, eta denbora hori ez letorkioke gaizki uste horren indarztatzeko eta sendotzeko; bertzetik, egun osoan berarendako bakarrik maisu eta irakasle bakar baten edukitzea pribilejioa da eta Jainkoaren donu eta garazia, zeren, halatan, dedikazione eta ardura osoz egin baitezakegu egin beharreko guztia, goiz eta arratsalde, eta zeren, dedikazionearekin batean, hagitzez ere hobeak izanen baitir...
‎—Gaur eginen dizudan aitorra, seme, denbora batean pentsaezina izanen zen, beti uste izan nuelako ezen nork bere tokia eta bere kargua zituela mundu honetan, eta ezin higi zitekeela nehor toki hartarik, inguruan kalapita eta nahaste borrastea sortzeko ez bazen... Umetarik hala irakatsi zidaten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea. Ordea, batzuetan hain dira larriak bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak, non ez baitago bertze erremediorik tokitik ateratzea baino, eta tokiz toki ibiltzea eta sentimenduei leku emaitea, egiari zor diogun begiruneagatik.
‎Eta orduan bururatzen zitzaidan ezen nihaur izan nintekeela Rosak izan nahi zuen semea eta ezin izan zuena, nola izan baitzitekeen Rosa nik nahi nuen ama, baina izan ez nuena... eta, pintore indiarrak pintatu zuen koadroaz oroiturik, zeinak erakusten baitzuen Ama Birjina hura, Jesus haurrari eta san Joseri bularra emaiten, ohartzen nintzen ezen nihaur izan nintekeela san Jose eta nihaur izan nintekeela Jesus haurra.
‎—Denbora guti daramat zurekin, Joanes, eta oraino ez zaitut behar bezala ezagutzen. Halarik ere, zure prezeptorea naizen neurrian, irakasle ez ezik zure lagun ere izan nahi nuke, zeren eta ni filosofoa eta teologoa bainaiz, eta zu, berriz, apez jaun don Frantziskok ongi erraiten duen bezala, etxe honetako filosofo tipia, eta, halatan, biok gara filosofo eta biok izan gaitezke lagun handiak. Baina, hasteko, zerbait argitu nahi nuke zurekin.
‎...orain arteko gutunetan ere, anitz historia kontatu izan dizkizut, jauregiari edo jauregikoei buruzkoak, orain gurasoez edo ene anaia Mattinez mintzatzen nintzaizula, orain osaba Joanikotez eta prezeptore jaun Marcelez, eta, hargatik, nola pasarte bat baino gehiago ezagun eginen zaizun, hala eskatzen dizkizut pairua eta konprentsionea, zeren eta ene bizitzari buruzko liburu honek literatur lan bat izan nahi bailuke, konfesione orokor bat baino areago, eta halatan har dezazun nahi nuke eta ikusmolde horretarik juzka dezazun.
‎Eta plazerra bilatzen dugu eta plazerraren plazerraz gogaitzen gara, eta desplazerraren osina kausitzen dugu, finean. Eta ez genuke nehoren ez deusen beldur izan nahi, eta argiaren seme izan nahi genuke, baina gauak bizi gaitu atergabe. Eta hala darama mundu honetan bat bederak oinpean bere Pagabasoko leizea, herensugez eta munstroz josia, eta hala gabiltza guztiok haren gainean, soka batetik zintzilik, osaba Joanikot bezala...
‎Eta plazerra bilatzen dugu eta plazerraren plazerraz gogaitzen gara, eta desplazerraren osina kausitzen dugu, finean. Eta ez genuke nehoren ez deusen beldur izan nahi, eta argiaren seme izan nahi genuke, baina gauak bizi gaitu atergabe. Eta hala darama mundu honetan bat bederak oinpean bere Pagabasoko leizea, herensugez eta munstroz josia, eta hala gabiltza guztiok haren gainean, soka batetik zintzilik, osaba Joanikot bezala...
‎—Bizitza osoan —erran zuen, Mattini eta bioi beha, sagar erre puska eder baten aitzinean, Bordeleko arno paregabea lagun—, nahinuke ka ibiltzen gara, hau nahi nuke, hura nahi nuke, eta ni ere hala ibili nintzen neure Parisko egonaldian, markesa izan nahi nuke, kondea izan nahi nuke... Baina gaur erran diezazueket ezen hemendik urte guti batzuetarat Urbiaingo markesa izanen naizela, eta ez Nahinuke koa:
‎—Bizitza osoan —erran zuen, Mattini eta bioi beha, sagar erre puska eder baten aitzinean, Bordeleko arno paregabea lagun—, nahinuke ka ibiltzen gara, hau nahi nuke, hura nahi nuke, eta ni ere hala ibili nintzen neure Parisko egonaldian, markesa izan nahi nuke, kondea izan nahi nuke... Baina gaur erran diezazueket ezen hemendik urte guti batzuetarat Urbiaingo markesa izanen naizela, eta ez Nahinuke koa:
‎—Ez diat deus ere hire aitaren kontra eta, markesa izan nahi badu, izan dadila. Ez zernahiren truke, ordea!
‎Nik bezain hobeki dakik hik hori! Gizon izan nahi duenak, beraz, gizonaren ezaugarriak erabili behar ditik, eta baldin hi gizona bahaiz, badakik zer egin behar duan contradictius in terminus batean —halaxe erran zidan, jaun André, latinean don Frantziskoren eskolakoa balitz bezala— sartu nahi ez baduk behintzat... Eta ez kezkatu bekatu egiten duan ala ez, zeren aditua bainago munduan badela jende bat, pentsatzen duena ezen xuxenagoa izan daitekeela ohetik iragaiten den bidea elizatik iragaiten dena baino, Jainkoaren baitarat iristeko.
‎Baina, harri eginik nengoen arren, harro nengoen, bertzalde, osabak nigan jartzen zuen konfiantzagatik, haren asmo zehatzen berri ez banekien ere, artean ez bederen. Eta ez nuen deusen protagonista izan nahi, baina bertzerik ez nuen nahi jadaneko...
‎Baina natorren berriro afari hartarat, eta derradan ezen gauza bakarra zekitela edo jakin uste zutela tenore hartan afaldarrek: ezin joan zitezkeela osabaren kakategirat, baldin sugegorriren baten bisita izan nahi ez bazuten bederen. Baina zer gertatu zen orduan?
‎Izan ere, aita bezalakoa zen hartan Mattin, handikien handikeriekin eta haien luxuarekin arras liluratzen zena. Eta, nola handien artean handios izan nahi baitzuen, hala, bere izatasunaren janzteko, hitz handi hura manaiatzen eta erabiltzen hasi zen: ohorea... estakuru bikain ere zitzaiona anitzetan, bere gutizien eta bere fantasien betetzeko, eta bere nahikeriaren nahikeriekin nahasteko.
‎Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen joaitea eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta nik ez bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat....
‎—Ongi duk, Joanes. Hi izen handiko familia bateko kidea haiz, baina, marinel bat gehiago izan nahi baduk, marinel bat gehiago izanen haiz. Baina jakin ezak, bertzalde, ezen jende guti estimatu izan dudala nik bizitzan, nola estimatu dudan hire osaba, eta halatan izanen dela enetzat ohore ezin handiagoa haren" seme spirituala", osabak bere kartan dioen bezala, neurekin izaitea.
‎Izan ere, kapitainaren zerbitzuen ordain edo, amak noiznahi den gonbidatzen zuen hura jauregirat, azken egun hartan ere bai, naski, eta osabak ez zuen, itxura batean, gutiago izan nahi.
‎BIZI berri baterat jaio nahi nuen eta erabakia nuen guztiz, zeren eta ohartzen bainintzen, neure buruari so eginik, ezen neure kontzientzia hertsiaren menerat bizi izan nintzela ordu arte, eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela, eta zoko hartan bizi izan nintzela, gogoa ere herdoiltzen hasi zitzaidan arte; ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi, baina altzairu distiratsua, nonahi den eta noiznahi den erabil daitekeena; eta ez nuen erabiltzen ez den harria ere izan nahi, zeren harri erabili gabeak ez baitu goroldioa baizik biltzen. Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako...
‎...o eginik, ezen neure kontzientzia hertsiaren menerat bizi izan nintzela ordu arte, eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela, eta zoko hartan bizi izan nintzela, gogoa ere herdoiltzen hasi zitzaidan arte; ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi, baina altzairu distiratsua, nonahi den eta noiznahi den erabil daitekeena; eta ez nuen erabiltzen ez den harria ere izan nahi, zeren harri erabili gabeak ez baitu goroldioa baizik biltzen. Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako...
‎Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako... Eta, Joben liburuan erraiten den bezala, gizona trabailurako eta hegaztia airerako sortuak izan zitezkeen arren, hegazti ere izan nahi nuen nik, gizon ez ezik. Eta intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala, guztiz deliberaturik nengoen intxaur haien hausterat ere, zeren eta plazerraren leihoak eta portaleak zabaldu nahi bainituen lau haizeetarat eta plazerrei plazentki emana bizi, eta zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada...
‎Eta, Joben liburuan erraiten den bezala, gizona trabailurako eta hegaztia airerako sortuak izan zitezkeen arren, hegazti ere izan nahi nuen nik, gizon ez ezik. Eta intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala, guztiz deliberaturik nengoen intxaur haien hausterat ere, zeren eta plazerraren leihoak eta portaleak zabaldu nahi bainituen lau haizeetarat eta plazerrei plazentki emana bizi, eta zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada... Eta, gizon zuhurrak ez bezala, zeinak eskuinean prest baitu pozoina duen kopa eta ezkerrean kontrapozoina, bi eskuz edan nahi nuen nik atsegintasunaren kopa pozoindua...
‎—Aditurik zure hitzak, orain berean itsasoratuko nintzateke, ez datorren hilean, zeren amorio ezkutu batek bulkatzen bainau nihaur ere... Eta zeren zinez izan nahi bainuke itsas gizon goiti beheiti...
‎Eta Joanikot ez zuan, bertzalde, itsas gizona! Eta hik itsas gizona izan nahi duk, ezta. Hori erran hidan bederen, etxerat heldu bezain fite...!
‎Hori erran hidan bederen, etxerat heldu bezain fite...! Bada, itsasgizona izan nahi baduk, kendu ideia horiek burutik...
‎Kristinaren lantokian nonahi dira ispiluak, eta bizkor izan nahi zuen gorputz jira batez neure iduria eskaini nion hurbilenari. Marka zaharrak marka berriei, Amnesty Internationalen egutegi baterako balio nuen.
‎Keinuak apal izan nahiko zuen, baina bistan zen nire lausenguek laketzen zutela. Banuen gehiago.
‎zenbat eta orbain gehiago, hainbat eta konprometituago, jatorrago, iraultzaileago. Urte haietan —nik ere norbait izan nahi gure ingurukoen begietara—, behin baino gehiagotan amestu nuen, atsegina eta nahastekaturik, atzipetzen ninduten eguna. Ez nuen sobera eskatzen, ubeldura bat edo bertze aski, gogaide femeninoendako miresgarri.
2001
‎Madalenak esnetan busti eta busti ari nintzen, jan eta jan, maitalearekin gau bakar batez egoteko aukera duena musuekin inoiz aspertzen ez den antzera. Egurrezko makila izan nahi nuen, argizari bero eta likidoa nire ahotan hartu eta amaren gorputzera itsatsita geratu nahi nuen. Baina min egiten zidan beroa hotz eta likidoa solido bihurtzen zen uneak, banekielako hura zela argizaria kentzeko garaia, eta banekielako sekula ez nuela amaren izerdi beroa usainduko, ez ukituko, eta banekielako geuk ere banatu egin genuela berandu baino lehen.
‎Horregatik ezkonduko naiz, maitea. Nire bihotza ere pusketaz osatua dagoelako, eta osorik mantentzeko hutsune guztiak beteta izan nahi ditudalako.
‎Baina ez zuen etsi nahi. Berak, Sergiok, zapata saltzaile profesionala izan nahi zuen eta horretarako gai zela erakutsiko zion mundu osoari, baita hamar urtez emakumezkoen takoien gainean ibili behar bazuen ere.
‎Ba nik neure burua izugarri erakargarria ikusten nuen ispiluaren aurrean arropa haiek jantzita. Berriz jaioko banintz, manikia izan nahi nuke. Eskaparateetako plastikozko maniki horietako bat.
‎Besotik heldu zidan. Goazen kanpora, errepikatu zidan lasaigarri izan nahi zuen tonuan. Neskak une hura aprobetxatu zuen erabat gorrituta alde egiteko.
‎Ikasten ere primerakoa; unibertsitatera joateko puntuan egon zen. Baina ez; berak tranbia gidari izan nahi zuela," neskak ikusteko eta", unibertsitatean ez zegoela apenas neskarik... Bizia zen Matias.
‎" Nirekin sexua izan nahi izan zuen. Nik kontra egin nion baina bost emakume etorri ziren eta eskuetatik eta zangoetatik heldu zidaten".
‎Jaungoikoarekin topo egiten badut, ni gizon handi eta ona egiteko eskatuko diot. Pilotu izan nahi nuke. Jaungoikoari ni gizon aberatsa egitea ere eskatuko diot.
‎Jaungoikoari ni berehala haztea eskatzen diot. Hilabete batean gizon handia izan nahi nuke. Hemengo dena ahaztu nahi dut".
‎" Sendagile izan nahi nuke, gure herrian ni bezalako haurrei laguntzeko".
‎‘Eta ez dut esan nahi zuen modukoa izan nahi ez nukeenik. Gure koadrilan ez da beste berbarik egiten ezpada zeinek duen zilar gehiago, zeinek duen karro berriagoa, zeinek duen atso gehiago, zeinek duen handiagoa... ’
‎Barranquilla jo eta ez dugu problemarik izan aduana pasatzeko. Gorriak maleta eskuan jarraitu dit, burua apur bat makurturik, bere pausoen lekukoa izan nahi balu bezala.
2002
‎Itsusia izan nahi dut
‎Behartsua izan nahi dut
‎neu izan nahi izan dut.
‎zu izan nahi dut.
‎zu izan nahi dut:
‎Zer esango zion, ba? Mirarik bere jantzi koloretsuek aldarrikatzen zuten moduko hippya izan nahiko zukeen, maitasun librea, askatasuna eta horrelako hitz potoloek adierazi nahi zutena bizi. Baina etsita zegoen ameslari urardotua baizik ez zela; nahi eta ezinaren irudi bakartia.
‎Zuk zeure ametsetan ikusten zenuen zakurra izan nahi nuke, baina zure esku dago nire jokabidea. Nola hartzen eta hezten nauzun, horrelakoxea izango naiz.
‎Zirujau nahi baininduen. Nik, berriz, familiako medikua izan nahi nuen. Edo pediatra.
‎Zuena, horrela elkarrekin bizitzea eta ezkondu gabe, bekatu mortala da. Beraz, orain ez bada gero, noizbait ezkondu duzue, etxe honetan onartuak izan nahi baduzue behintzat.
‎Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen. Harik eta Leirek esan zidan arte berak ere pailazoa izan nahi zuela: horrela hasi ginen biak geure numerotxoak egiten.
‎–Nik, ordea, ez dut aita bezalakoa izan nahi.
‎–Ezetz. Ez dudala aita bezalakoa izan nahi –errepikatu zuen Sergiok.
2003
‎eta besteak Ni ez, ni euskalduna!, artetik sartu zitzaigula Filipe Aranart gure irakasle zuberotarra, jazarriz gogorki Ximun gure lagunari: Jakin ezak, mutil, ez baldin baduk frantses izan nahi, ez haizela nehoiz apeztuko! Baionako jaun apezpikuak ez baihau onartuko!
‎Baina libre izan nahi dugu,
‎Iraultzaren artikulu nagusiak, hots, Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna onartzea besterik ez zitzaion eskatzen egiazko citoyen edo, hiritar? izan nahi zuen gizaki bakoitzari. Ez zen nehor harritu, Pariseko diputatuek beren lankidetzat hartu zutelarik Tomas Paine, Estatu Batuetako ordezkari arrotza.
‎Segurutik 700 modu egongo dira buruari eragiteko, edo 688 gutxienez, baina bi bereizten zituen Matiasek. Sinplea izan nahi zuelako, batez ere gauean, batez ere herri bateko ostatu batean.
‎Artea ez da askotan eremu horietara bidaiatzeko bitartekoa baizik, eta asko itzulerarik gabe geratzen dira. Benetako Romain Garyk bere burua hil zuen, baina nork segurtatzen digu guri haren oinordeko izan nahi zuenak bere emaztea hilko ez zuenik? –atera zitzaidan.
‎" Artearen arrabal ilunetan ospearen argiraino iritsi nahirik pilatzen den jendailaren artean oso azkar bereizten dira miseriatik ihesi datozenak eta etxe onekoak, eta etxe onekoa zen Romain, zein etxetakoa zen inoiz jakin ez bagenuen ere –dio gaztetako beste adiskide batek– Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin, ezagutu nahi izan zituen gertutik etsipenera kondenatuak, jo nahi izan zuen berak ere bere oinekin bizitzaren hondoa eta dastatu nahi izan zuen gauak, galerak eta porrotak duten distira beltza. Desberdina izan nahi zuen seguruenik, heterodoxoa, eszentrikoa, eta lortu zuen alafede!". Garaiko ibilien zerrenda bat egiten du eta harriturik aitortzen, Romainek, ordurako izen guztiz literarioa izanik ere, ez zuela idazle izateko inolako asmorik agertzen.
‎Nirekin arazoak zituela esan ohi zuen, etengabe antzaldatzen nintzelako –hasi zen gelan alderik alde ibiliz berriro ere– Zein gutxi garen bizitzan! Bere arkatz gorria edo koaderno urdina eskuetatik kendu eta erabat galdurik, ezertarako adorerik gabe ikusten nuen, eta saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan, baina alferrik izan zen, berak idazlea izan nahi baitzuen. Literatura sentimenduen erlijio gisa bizi zuen, are gehiago esango nuke, erlijio horren fanatikoa zen, bere itxura, bizimodu eta poseetan idazle bat izatera iritsi zen, baina inoiz ezer idatzi gabe.
‎–Gehiegizkoa iruditzen zait zu bikoizteko edo beste bat izan nahi duzulako nik desagertu beharra –atera omen zitzaion. Gizonak, ordea, ez omen zion arretarik jarri esan zuenari.
‎Bera whiski bat prestatzen hasi zen, zerbait garrantzizkoa esan behar zuenean egin ohi zuen moduan. Jela zatiak eta edaria nahasten zituen bitartean isiltasuna zilegi zuen, baina presa zuen nonbait erabakien berri emateko, eta Romain Gary benetakoak bezala bere burua hil nahi zuela esan zidan lehenik eta behin, egun gutxi barru, dena prestaturik zuela, baina ez beldurtzeko, bereak iruzur bat gehiago izan nahi zuelako," euskal literaturan egin den iruzurrik ederrenetakoa" esan zuen, bere Gary maitearen jukutriak gogoan. Agurraren oharra ere prestatua zuela eta hilarena egingo zion aktorea ere bai.
‎Jela zatiak edalontzian mugitzen zituen bitartean hizketan jarraitu zuen eta editorearekin eta abokatuarekin ere hitz egin zuela jakinarazi zidan eta espektatibak ezin hobeak zirela, gisa horretako heriotza batek sekulako eragina izan zezakeela salmentetan eta leienda bat bihurtzeko aukera guztiak nituela, edo zituela berak, edo biok genituela, azken batean hura guztia bion kontua omen zelako. Ezetz erantzun nion, nire leienda nik neuk kontrolatu nahi nuela, horretarako zegoela bera eta horretarako ordaintzen niola eta ez nuela inolaz ere idazle handi baten alargun izan nahi, ez nuela bizitza omenaldiz omenaldi ibili nahi. Eztabaida zakarra izan genuen.
‎Txikitan, Justoetxeko don Justo Gramatikaria egin zuen lagun, eta honek beti babestu zuen. Baserritar ilustratuak izan nahi baitzuten biek ala biek, ume umetatik: bi uharte, nekazarien ezjakintasunaren itsaso gatzik gabean.
‎–Ba al dakizu zer esaten zuen Kepak umetan? Bandoleroa izan nahi zuela, aberatsei dirua kendu eta pobreei emateko –esaten zidan amak etxean– Eta ez nauk harritzen: izena, izana.
‎Hitz gutxitan, eta azaletik bada ere, derradan, bada, Azpilek bere historia berezia duela, eta hala heldu zela kultura bereziko herri bat izatera, bere ohiturekin eta bere folklorearekin, bere jaialdiekin eta bere dantzekin. Eta are gehiago, zeren berezitasun hura herritarren barne muinetan finkatu baitzen, denbora batean bai behintzat, halako suertez, non azpildar bati nekez entzunen baitzenion esaten easatarra izan nahi zuela, na hiz eta Easa Liputzeko eskualdeko hiriburua izan, eta nahiz eta Azpildik bost kilometrora bakarrik egon.
‎hurkoak, antzekoak. Horregatik idatzi dut, berandu bada ere –24 urte joan dira– ordukoa konpontzeko saio bat izan nahi lukeen hau. Lankide hari esango banizkio bezala saiatuko naiz gogoeta hauek paperean jartzen, hura aldean entzuten baneuka bezala.
‎Barrutik atera zitzaizkion hitzak Oskarri. Berak izan nahi zuen lehena. Zor ziolako.
‎Nire buruari zin egin nion bidaiak irauten zuen bitartean ez nuela malko ustel bakarra ere isuriko. Indartsu izan nahi nuen. Baina hirira joan nintzen, Oskarren bila.
‎Esku hutsik, eta bihotza mudantza bat egin ostean bezala, deskargaturik. Indartsua izan nahi nuen. Baina ahula nintzen.
‎Bereziki kaktusak. Urik gabe bizitzeko eta birsortzeko gai den landarearen parekoa izan nahi du berak ere. Indartsua, babestua, inoren menpekotasunik gabea.
‎Utikan sentsibilitatea! Nik gizonezkoak bezalakoa izan nahi dut. Bizi.
‎Gizonak bezalakoa izan nahi dut. Bizi.
‎–Zure ondoan izan nahi zenuke, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia