Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2015
‎Itzarrik egon, laster batean igarotzen baita guztia, zure desirak ziurra dena zalantzako, eta aldi laburra aldi luze bihurtzen badu ere. Kontuan izan, zenbat eta kementsuago borrokatzen zaren, gehiago agertuko duzula zeure Jainkoari diozun maitasuna eta gehiago gozatuko duzula zeure Maitearekin amairik izan ez dezakeen poz eta atseginez.
‎4 Egoki izango da zuoi esatea, ahizpak, Jaunak zertarako egiten dituen hainbeste mesede mundu honetan. Haietara adi egon bazarete haien ondorioetatik ulertuko zenuten arren, berriro esan nahi dizuet hemen, inork uste izan ez dezan arima hauei atsegin ematearren dela soilik, hori uste oker okerra izango bailitzateke; izan ere, Haren Maiestateak ezin diezaguke egin mesede handiagorik, imita dezagun, bere Seme hain maiteak eraman zuen bizia guri ematea baino; eta horrela, ziurtzat dut mesede hauek gure ahultasuna sendotzeko direla, noizbait hemen esan dudanez, neke handiak eramatean Hura imitatzeko gauza izan gaitezen.
‎Honelako beste gauza batzuk ere esan nitzake hemen, hainbeste pertsona santu eta otoitzari emandakoekin harremana izan dudanez gero, asko dakizkit; baina neure buruaz ari naizela uste izan ez dezazuen, mihiari galga emango diot. Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean.
‎5 Honela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
‎Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten. Berez hain ahulak izanik horrekin nahikoa ez balitz, sinets iezadazue halakoa ez duela nahi Jainkoak bizitza aktiborako baino bestetako, monasterioetan era guztietakoak egon behar baitute; jar dezatela etxeko zereginetan, eta kontu izan ez dezala bakardade handirik izan, osasuna guztiz galtzera etor daitekeelako. Hori nahiko penitentzia izango da berarentzat; horrela probatu nahi du Jaunak arima hark dion maitasuna, beraren absentzia nola daraman ikusiz, eta denbora pixka bat igaro ondoren Jaunak hari berriro sendotasuna ematea nahi izango du, eta bestela, ahozko otoitzaz eta esana egiteaz, irabaziko du hemendik irabaziko zukeena eta, beharbada, gehiago.
‎Pedrori behin, esker gaiztokoa izan zenean; niri, berriz, askotan. Arrazoiz tentatzen ninduen deabruak hain adiskidetasun esturik izan ez nezan hain ageriko etsaitasuna nuenarekin. Hau itsukeria handia nirea!
‎hortik ez nuen ezer jasotzen; gure etxean sarrera handia zuen lehengusina batengandik, ordea, gaitz guztia jasotzen nuen. Harremanetan hain arina zelarik, nire amak ahalegin handia egin zuen hura desbideratzen etxean traturik izan ez zezan; igarri egiten zuela zirudien harengandik etorriko zitzaidan kaltea, eta etxean sartzeko hainbeste aukera zituenez gero, ezin izan zuen. Esaten dudan honekin harremanak izatera zaletu nintzen.
‎Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu. Adin gutxikoei sendotasuna eta ezaguera ematen dizkie, beste ezer desiratzerik izan ez dezaten, eta bizitza honetarako ere gauza guztietatik aldendurik egotea, atseden handiagorako dela uler dezaten. Adin handiagokoei eta osasun gutxikoei, indarra ematen die guztiek daramaten biziera latza eta penitentzia eraman ahal izateko.
‎14 Profesa egin behar zuen garaian, bi edo hiru hilabete lehenago, sufrikariorik gabe hain on handiaz gozatzerik izan ez zezan, tentaldi oso latzak izan zituen; ez profesa ez egiteko erabakia hartzeraino, baina oso gogorra iruditzen zitzaion. Orain zuen ona lortzearren nahigabez igarotako urte guztiak ahazturik, deabruak hain oinaze handietan sartzen zuen, non ezin baitzuen ezer egin.
‎3 Biziki poztu zen gure Ordenaren hasierako bizimodua eta eredua, oso osokoa ez bazen ere, ikustean, eta hasierako Erregela nola gordetzen zen zorroztasun osoz ikustean, Ordena guztian inongo monasteriotan ez baitzen gordetzen, lasaitua baizik. Eta hark hasiera honek jarraipena izan zezala nahi izanik, agiri ugari eman zizkidan monasterio gehiago egin zitezen, zentsurekin, inongo probintzialek esku sartzeko biderik izan ez zezan. Hauek ez nizkion nik eskatu, baina otoitzean nik nuen jokaera ulertu zuen, arimaren bat Jainkoagana gehiago hurbil dadin bitarteko izateko desira gartsuak bainituen.
‎Halaxe egin zuen. Asko kosta zitzaigun bat etortzea, errentaz fundatzen nituen monasterioak nahikoa izan zezaten arduratzen nintzelako ni beti, mojek ez ahaideengana ez beste inorengana jo beharrik izan ez zezaten; horrela, etxean eman ziezaieten jateko eta janzteko behar zuten guztia, eta gaixoak ongi zainduak izan zitezen; izan ere, beharrezkoa falta izatetik eragozpen ugari sortzen dira. Eta pobretasunezko monasterio ugari errentarik gabe egiteko egundo ez zait falta kemenik eta konfiantzarik, Jainkoak hutsik egingo ez dielako ziurtasunez.
‎10 Horrela izango zen hemen ere, horri esker eman baitio Jainkoak aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarenari argi bizi bizia obedientziazko gauzetan bere agindupekoei irakasteko, hura lantzean hain hasiera ona izan duenak bezala. Eta esperientzia faltarik izan ez zezan, profesa egin baino hiru hilabete lehenago, tentaldi oso latzak izan zituen. Baina berak, Andre Mariaren seme alaben kapitain ona izan behar zuenez, ongi babesten zuen bere burua haietatik; abitua utz zezan deabruak gehien estutzen zuenean, ez zuela utziko eta botoak egingo zituela aginduz kontra egiten zion.
‎Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat. Ireki iezazkiezu, ene Jainko, begiak; aditzera emaiezu, seme alabei izan behar dieten maitasuna, hainbesteko kalterik egin ez diezaieten eta beraien aurkako kexurik izan ez dezaten Jainkoaren aurrean, azken epaiketa hartan, nahi ez badute ere, han gauza bakoitzaren balioa ezagutuko baitute.
‎Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera,... Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎Non jaten duen Remedios en ez dezatela jakin nahiko nuke, ate hori irekirik egotea ez baita onartzen beste inongo prelaturekin. Sinets biezat etorkizuna begiratu beharra dagoela, hasi dugunok Jainkoari kontu eman beharrik izan ez dezagun.
‎3 Erregutu Jainkoari aitor entzule honen alde; izan ere, oso kontsolaturik nauka, eta ez da gutxi ni kontentatzea. Oi, bai zuzen jokatu duela hor nahigabetzen ninduenari ez deitzean, toki horretan ezertan ere atseginik izan ez nezan! Gure aitarekin nuena, badaki zenbat larrialdirekin izan ohi zen, eta berorren agurgarritasunak eman ziezadakeen atsegin berorrek nahi izan balu, maite dudalako, baina ez zuen nahi.
‎Poz handia eman dit etxea freskoa izateak eta ez dezatela orain dela urtebetekoa jasan beharrik izan. Poztuko nintzateke egun batzuetan hor berorrekin neure burua ikusiko banu, Jainkoaren nahia izanik, arazoek eta gutunek hain eskura izan ez nazaten, eta emakume ermitauen itxura duten ahatetxoen eta uraren ondoan egon nadin. Ez dut merezi, baina pozten naiz berorren agurgarritasunak gozatzen badu nire ordez.
‎8 Aspaldi da aita frai Gregoriori gutun hori idatzi niola, eta gure aitari bidali nion bidal diezaion, eta orain itzuli egin dit. Garaiz kanpo doa; hala ere, ez utzi irakurri gabe, etxe hori alde batera uzteko tentaldi hain zentzugaberik izan ez dezaten. Sentitzen dut ahizpa horrekin izango duten neke handia, eta gaixoak sufritzen duenak erruki ematen dit.
‎3 Nik idatzirik edukiko dut, berorrek hemen gelditu beharrik izan ez dezan, gauza handia izango baita Toledon hura aurkitzea. Atzo berriro idatzi nuen hara eta Luisa andereari ez ahazteko eskatu nion, eta ama prioreari gogoraraz diezaiola behin eta berriz.
‎...etortzen zaidala, berorren agurgarritasuna Madrilera badoa, Frantzisko jauna eta honen emaztea bisitatzera joateko mesedea egin diezadala; izan ere bera, lotsaturik, ez da ausartuko berorren aitatasuna bisitatzen (egina dagoenagatik poz pozik dagoela idatzi dit), eta berorren agurgarritasunak Jainkoa zerbitzatzeko gogoa berotu diezaion, eta fraide izateari utzi ziolako, gorroto duelako irudipenik izan ez dezan. Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza onik egin.
‎Idatzi diot berorren agurgarritasunari nola hil zitzaion bere aita ere eta zenbat erregutu genion hemen Jainkoari gaixo zegoenean. Nire nebarentzat duela dioen kontua bidal biezat niri (Mari Mendoza andereak eman zidana ere berari eman nion) eta beste horiek ere bai, beren oroit-idazki guztiekin; eta, horretarako prest dagoenean, Estefaniari buruzko kontakizuna, Ávilara bidali zidan bezala, oso ongi baitzegoen, eta letra onaz idatzia izan dadila, nik hemen kopiatzen jardun beharrik izan ez dezadan. Eta ez beza Julianaren eskutan utz; izan ere, Beatrizi buruzko kontakizunean esan zituen zentzugabekeria eta inozokeriak onartezinak ziren, gehiegi esaten zuelako; ongi jar dadila berorren agurgarritasuna, eta idatz dezala orain dakiena, probintzialak agindu baitit.
‎12 Bidal beza berorren agurgarritasunak nire partez norbait Cuevasko priorea bisitatzera eta eman biezaio agur bero bat, honela nagoelako ez baitiot idazten?, eta orain ardura handiago har beza hura bisitatzera norbait bidaltzeko, guri mesede egiteko kargurik ez duenez gero, ahazturik daukagula inork uste izan ez dezan; irudi txarra bailitzateke?
‎15 Hemen ez da ulertu inoiz ezta ulertuko ere, kontzilioak eta Motu proprioak prelatuei ahalmena kentzerik Ordenaren onerako diren gauzetara mojak bidaltzeko, asko izan baitaitezke. Ez dut neugatik esaten, honezkero ni ez bainaiz ezertarako (eta ez etxe batean egon soilik, bake eta sosegua hain ongi baitatozkit; berorren jauntasunari poz ematen diodala jakingo banu, pozik egongo nintzateke bizi osoan kartzelan ere), berorren jauntasunak iraganekoaz eskrupulurik izan ez dezan baizik. Izan ere, patenteak nituen arren, sekula ez nintzen joaten inora fundazioak egitera (argi baitago bestela ez nuela joaterik), prelatuaren idatzizko agindu edo baimenik gabe, eta horrela eman zidan aita frai Anjelek Beas eta Caravacarako, eta aita Graciánek hona etortzeko (orain duen mandatu bera baitzuen orduan nuntzioaren partetik, kontua da ez zuela baliatzen), aita frai Anjelek aginduei kontra eginez etorri nintzela eta eskumikatua nengoela esan badu ere.
‎3 Hemen gorriak ikusi ditut Frantziskoren amaginarrebarekin, bitxia baita eta prest prest baitzegoen auzia ipintzeko testamentuak baliorik izan ez dezan, eta zuzenbidea bere alde ez badu ere, laguntza handia du eta batzuek zuzen dabilela esaten diote, eta Frantziskok erabat lurra jo ez dezan eta guk gasta ez dezagun, akordio batera iristea dela hoberena aholkatu didate. Horrek San Joserena galtzea ekarriko luke; baina Jainkoagan itxaro dut, bidegabeko asmoa dagoela argi geratzen bada, harengana joango dela herentzia osoa.
‎Oi egiazko obedientzia espiritua, norbait Jainkoaren ordezko dela ikustean, ez baita eragozpenik izaten hura maitatzeko! Beragatik eskatzen diot berorri, gogoan izan dezala Gurutzean josiarentzat emazteak hazten ari dela, jos ditzala gurutzean, beren borondaterik izan ez dezaten eta umekerietan ibil ez daitezen. Gogoan izan dezala, erresuma berri baten oinarriak jartzen ari direla, eta berorren agurgarritasunak eta gainerakoek motibo gehiago dutela gizaki kementsu bezala jokatzeko eta ez emakumetxo beldurti bezala.
‎Ez hemendik aurrera igaro, ene alabak, gure Jauna bihotzez goretsi gabe, eta orain bezala jarraitu bakoitzak beretzat ezer ez edukitzen, arduretan sartu gabe jaten baitugu Jaunak bidaltzen diguna, eta Haren Maiestateak ezer falta ez dakigun begiratzen duenez gero, ez dugu sobera dugunaz kontu eman beharrik. Haren Maiestateak kontuan hartzen du, guk banatu beharrik izan ez dezagun.
‎12 Baratzera ematen duten leihoetan ezar bitez sareak, burua kanpora ateratzerik izan ez dezaten; burdinazkorik ezin bada, zurezkoak, albait lasterren.
‎39 Ongi jakin behar da zer egiten den aitor entzulearekin, eta jakin ez batengandik ezta birengandik ere, guztiengandik baizik, eta zer eskumen ematen zaion; izan ere, bikarioa ez denez gero, ezta izan beharrik ere, hau kentzen baita eskumen hori izan ez dezan?, beharrezkoa da harekin harremanik ez izatea, oso neurriz baizik, eta zenbat eta gutxiago, hobe. Eta esku erakutsi eta konplimenduetan, zer oso txikian ez bada, kontu handia izan bedi, noizbait gauzaren bat da saihestu baina; hobe da kapilautzagatik gehiago ordaintzea beste ardura hau izatea baino, hortik gaitz ugari baitator.
‎Kalte egin ziela ekartzen die deabruak gogora, eta penitentziarik ez egiteko sekula!, ezta Erregelak agintzen duena ere, dagoeneko probatua dutela-eta. Ez dute gordetzen Erregelaren oinarrizkoena, esaterako, isiltasuna, hori gordetzeak ez baitigu gaitzik egingo?, eta gogora etorri zaigu buruko mina dugula, korura joan gabe geratzen garenean, horrek ere ez baikaitu hilko?, egun batean min izan genuelako, eta beste batean min izan dugulako, eta beste hiru egunetan minik izan ez dezagun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia