Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2007
‎Horren guztiaren sorburua, ozeano dortsala, 60.000 km luze da, eta munduko ozeano guztiak zeharkatzen ditu. Islandian eta beste lekuren batean izan ezik, ur azpian dago, eta gandorra gutxi gorabehera 2.500 metroko sakoneran dago. Dortsala bera 2.000 metro altxatzen da kontinenteetatik bereizten duten haran abisalen gainean.
‎Inoiz izan ez duen asaldura eragin dio gizakiak Lurreko klimari. Ondorioei aurre egitean, beharrezkoa izango da ahal dugun informazio gehiena biltzea.
‎Nefronak giltzurrunen unitate funtzionalak dira, hau da, giltzurrunak nefronez eratutako organoak dira; hain zuzen, milioi batetik gora nefrona ditu giltzurrun bakoitzak. Nefronetan iragazten dira odolaren ur gehiena eta ur horretan dauden substantziak, proteinak eta zelulak izan ezik. Denen artean minutuko 120 mililitro inguru iragazten dituzte, zenbanahi ur edan dela ere; horrek esan nahi du egunean ia 173 litro iragazten dituztela, gizakiaren odol bolumen guztia ia 35 aldiz.
‎Europako Batasunaren zuzentarau baten arabera, 2010ean bioerregaiek erregai guztien% 5,75 osatu lukete. 2005erako% 2k izan behar zuen bioerregai, eta Suedia izan ezik, beste lurralde guztiak ez ziren iritsi helburura. Espainian, adibidez,% 0,45ekoa izan zen kopuru hori.
‎mozketa selektiboek eta bestelako giza jarduerek baso primarioa eraldatzen dute, eta eraldatuen kategoriara pasatzen dira. Egun, baso primarioen galera tasak egonkorrak dira lurralde gehienetan, Afrika iparraldean eta, batez ere, Hego Amerikan izan ezik, horietan handitzen ari baita.
2008
‎Batzuetan, horiek guztiak gainditutakoan, hau da, botika jakin bat merkaturatutakoan, ikertzaileek aztertzen jarraitzen dute denbora tarte batean botika hori hartzen duen jendea. Helburua izaten da botikaren ezaugarriak hobeki ezagutzea, izan ditzakeen erabilera berriak aurkitzea... eta aurreko faseetan aztertu ahal izan ez dituzten kondizioetako pertsonak aztertzea. Fase horretan aztertu ohi dituzte esperimentuetan kontuan hartu ez dituzten taldeak.
‎Une batean, ordea, sabana berde hura gainbehera etortzen hasi, eta gaur egun dugun basamortua bilakatu arte aldatu zen. Aintzirak harekin batera lehortu ziren; guztiak, bat izan ezik: Yoa aintzira.
‎Periodo Jurasikoan (dinosauroen garaian) eta Kretazeoan (orain dela 145 milioi urte inguru) asko hedatu ziren, eta Paleozenoan (orain dela 65 milioi urte inguru) gainbehera egin zuten. Ginkgo gehienak (bi espezie izan ezik) desagertu ziren orduan.
‎Ur eskasiarik ez dagoela diozu, baina zuk esana da: onartu beharra dago ura elementu amaikorra eta ahula dela, eta jakitun izan ez datorrela zerutik, bukatu egiten dela.
‎Filosofoen harri gisa arrakastarik izan ez bazuen ere, harri boloniarrari buruzko jakin mina ez zen desagertu. Galileok berak ere parte hartu zuen harri haren inguruko eztabaida zientifikoetan.
‎Marteren gainazaleko tenperaturaren ondorioz azaleratutako izotz guztia lurrundu egiten zela uste zuten zientzialariek poloetan izan ezik, Marteren poloetan izotz egitura zahar eta handiak baitaude. Baina Mars Express misioak poloetatik urrun dagoen izotz egitura bat ikuskatu du, glaziar baten antzekoa.
‎Ziurrenik, S. Conard ek ez zituen ongi aztertu gizakiak historian zehar goroldioari eman dizkion erabilerak. Izan ere, ez dira izan ez bat, ez bi; asko eta askotarikoak baizik.
‎Arkitektura gotikoa erromanikoa eboluzionatzearen ondorioz sortu zen, arkitektura erromanikoak zuen arazo handiena konpontzea lortu zutenean, hain zuzen ere. Seguru asko ez zen arkitektura gotikorik sortuko lehenago arkitektura erromanikorik izan ez balitz.
‎Beldur da Apolloekin gertatu zena errepikatuko dela: Apollo 11 misioan, gizakiak lehen aldiz Lurra zapaldu zuenean, pauso handi bat izan zen gizateriarentzat. Hurrengoak, ordea, ez ziren hainbeste nabarmendu (Apollo 13 izan ezik, tragedia bihurtzeko zorian egon baitzen). Apollo 17a, azkena, ez zen egunkarien azaletan agertzera iritsi.
2009
‎Esperimentua egin genuen, eta uste bezala funtzionatu zuen, xehetasun batengatik izan ezik. Seinale bat azaldu zen; hirurogei karbono atomo elkarrekin zeudela adierazten zigun.
‎Baina kiridioa desagertu egin da kasu askotan; beraz, zenbaterainoko arrakasta izan du eboluzioan? Bada, arrakasta handia, gerora sortu diren diseinu asko ez liratekeelako posible izango aurretik kiridio egitura sortu izan ez balitz. Alde horretatik, lasai:
‎Gainera, pertsona bakar baten ahotsa da beti, eta, ahotsa aldatu nahi bada, datu base berriak egin behar dira. Hortaz, metodorik onena litzateke datu base txikiagoak erabiltzea, baina, ahots desberdinak sortzeko, zenbait parametro aldatzea ahotsa sortzeko erabilitako ereduari; oraingoz, hala ere, ez dakigu doi doi zein izan behar duten parametro horiek, seinalearen kalitatean galera esanguratsurik izan ez dadin.
‎Konponbidea deskonektatzea izan ez dadin, potentzia elektrikoa kontrolatzeko eta aldatzeko sistema elektroniko batzuk garatu dituzte, eta berriak garatzen ari dira. Potentzia elektronikako sistema esaten diete.
‎Hura zen Jennerren aukera. Behi baztanga oraindik baztangarik izan ez zuen norbaiti sartu behar zion.
‎Zerua ilundu egin da, Europan izan ezik
‎Airearen poluzioa hazi egin da 1973tik kontinente populatu guztietan, Europan izan ezik. Hori ondorioztatu dute Marylandeko eta Texasko unibertsitateetako zientzialariek, munduko 3.250 estazio meteorologikotatik neurtutako ikuspen maila kontuan hartuta.
‎Emaitza: Estatu Batuetan saltzeko baimena lortu zuten, estatu guztietan, Kalifornian izan ezik.
‎Adibidez, Argentinan ekoizten den soja AEBko ganadua bazkatzeko da. Eta globalizazio horrengatik izan ez balitz, teknologia hori ez zen garatuko. Arto estatubatuarra ere esportatzeko da.
‎Batetik, jendea pixkanaka etorriko da zentrora, hamar urteko denbora tartean, edo. Hortaz, ez du inolako zentzurik orain dena bukatuta uzteak, lantalde berriak etorri baino lehen, guk kontuan izan ez dugun eskakizunen bat izan dezaketelako, eta eskakizun posible horiei erantzuteko onena egituratik hastea izan daitekeelako.
2010
‎Hipotesi hori aztertzeko, zientzialariek itsasoaren fosforo mailaren eboluzioa analizatu dute; maila horrek aldatu gabe iraun du, glaziazio globalen osteko garaietan izan ezik. Datu asko falta dira aztertzeko oraindik, hipotesia guztiz ontzat emateko, baina, aditu askoren iritziz, bide onean dago Massachusettseko taldea.
‎Bizaldikoak, nekazarien lanerako hain aproposa zen ingeniaritza lan hark, alemaniarren eskuetan bukatuko ote zuen beldur ziren Citröenekoak. Ordurako, 250 ale eginda zituen, eta Boulangerrek denak suntsitzea erabaki zuen, ale bakar bat izan ezik (lau ale, iturri batzuen arabera). Auto hura desmuntatu, eta piezak granja batean ezkutatu zituzten, gerra bukatu arte.
‎Asteraceae landare loredunen taldeetan handiena eta anitzena da; 23.000 bat espezie biltzen ditu, bitxiloreak, eguzki loreak eta txikoria belarrak tartean. Antartikan izan ezik, gainontzeko kontinente guztietan badago. Baina orain artean ez zegoen datu nahikorik taldearen jatorria zein zen jakiteko.
‎Suitzako edo Austriako mendiren batean, edo Italian, agian. Leku zoragarria zatekeen, halako hotzik egin izan ez balu!, dio Piccardek liburuan. Globoaren oihalean bilduta hartu nuen lo, baina noizean behin esnatu egiten nintzen, inguruko ur tanta batzuen soinua kabinatik ihesi zihoan airearen txistuarekin nahasten bainuen ametsetan.
‎Blackwellek pentsatu zuen haren pausoak jarraitu nahi zituen gazte bat zela Garrett; eta ildo horretatik joan zen elkarrizketa. Eta horrela sortu zitzaion Garretti ordura arte sekula izan ez zuen medikuntzaren arra.
‎Baina zaila izan ez arren, kontu handiz kontrolatu beharreko zerbait da. Izan ere, birusaren motorra gelditzeko ahaleginak osasuntsuak diren zeluletako motorrak ere gelditzeko arriskua izan lezake, nabarmendu du Alexander Bittner ek, CIC nanoGUNEko automihiztatzeen taldeko buruak.
‎Gizakietan eta txinpantzeetan FOXP2 geneak ematen dituen proteinak berdinak dira, bi aminoazidotan izan ezik. Hori oinarri hartuta, adituek ikusi nahi izan dute zer gene aktibatzen eta isiltzen diren kasu batean eta bestean.
‎Badira horren frogak, noski. Baina beste norbaitek aurkeztu izan ez balizkigu, gu geu froga horietaz jabetzeko gai izango ginateke. Pertsona gehienen kasuan, seguru asko, erantzuna ezezkoa da.
2011
‎Eta hain muturreko kasuak izan gabe, Raceyk nabarmentzen du toki askotan pertzepzio txarrak ez duela kontserbazioan laguntzen: Afrikan, Hegoafrikan izan ezik, ez dago kontserbazioaz arduratzen den erakunderik, eta estatuek ez dute saguzarretan interesik. Ez dago kontserbaziorako erakunderik antzinako Sobietar Batasuneko herrietan; zerbaitetan hasi dira Errusian, baina besteetan ez dago ezer.
‎Aurreko zenbakian aipatu genizuen nola ordenagailuetako sarrera interfazeetan azken bi hamarkadetan ia berrikuntzarik izan ez den arren, agian aldaketak datozela bideo-jokoen industriaren eskutik. Zenbaki honetan, irteera interfazeetan gertatzen ari den beste aldaketa handi baten berri emango dizuegu:
‎Hain zuzen, Japonia da, Granjaren esanean, lurrikaren aurrean hobekien prestatuta dagoen herrialdea. Lurrikararekin batera tsunamia gertatu izan ez balitz, azpiegituretan kalte txikiak eta kaltetutako oso pertsona gutxi egongo ziratekeen.
‎Animalia arnasgailura konektatuta dagoenean, eskanerrean sar daiteke. Biriken mugimenduak irudian eraginik izan ez dezan, arnasgailua eta eskanerra sinkronizatu behar dira. Seinale elektriko baten bidez, erradiografiak birikak beteta dauden unean soilik egitea lortzen da.
‎Izan ere, oraingo akaro espezie gehienen artean, ernaltzeko garaian, arrek emeak menderatzen dituzte. Arrek elkarren aurka borrokatzen dute emeren bat lortzeko, eta, lortu ondoren, eme horrek beste batekin harremanik izan ez dezan saiatzen dira. Gainera, arrek organo berezi batzuk dituzte, kopulatzean emeari itsasteko eta hari eusteko.
‎Gero, gaur egungo bost pertsonarenekin alderatu zuten. Hala, ikusi zuten gaur egungo gizakiek neandertalen gene batzuk gordetzen zituztela haien genometan, afrikarrek izan ezik.
‎Rapa Nuiko tutu bolkanikoak azaletik metro gutxira daude, eta barrura sartzea erraza da. Roiho zonaldeko tutu bolkanikoak, oro har, maila berean daudenez, kobak aztertzeko ez dugu behar izan bertikalean lan egiteko materialik, kostaldeko kobazuloetan izan ezik. Horietara heltzea, batzuetan, konplikatu samarra izan da, koben sarrerek itsaslabarretara ematen baitute.
‎Artikulu honetako argazkiak (zetazeoenak izan ezik), OCEANA elkarteak egindako urperaketetan lortutako irudiak dira. Haien baimenarekin argitaratu ditugu, artikulu hau ilustratzeko.
‎Mugimendu horiek guztiak ikusita, badirudi kontinente guztiak elkartu egingo direla lehorreko eremu erraldoi batean, Antartika bera izan ezik. Aditu batzuen arabera, horixe izango da Lurraren mapak etorkizunean izango duen itxura, nahiz eta ezinezkoa den jakitea noiz eta nola iritsiko den egoera hori.
2012
‎Tresnak alferrik galtzea da ez aurrera egitea biologiak eta kulturak gugan zein elkarrekiko dituzten eraginak aitortuz eta ulertuz. Eduardo Fano psikobiologoak garbi dio barruko orrietan, ehunka milaka urteko egokitzapenen ondorio izan arren giza espeziea, eraginik izan ez balute bezala aztertzen ditugula gure jokabidearen inguruko auzi asko, eta ez ikusiarena egiten dugula begi bistakoak diren fenomenoen aurrean.
‎Eduardo Fano EHUko psikobiologoaren esanean, adibidez, gure espezieak eta bere arbaso zuzenak ehunka mila urte daramatzate egungoa ez den ingurumen batetara egokitzen. Egokitzapen guzti horrek eraginik izan ez balu bezala aztertzen ditugu gure jokabidearen inguruko auzi asko. Hau da, nor garen ahaztu dugu, eta ez ditugu ikusi nahi izan begi bistakoak diren zenbait fenomeno.
‎Aldiz, sekula ez dituzte kartzelatuko krisia bazetorrela jakinda ere neurri egokirik hartu ez zuten politikariak, horiek ez. Kontuz medikuntzan ikerketa egiten duzuenok, agian epaile batek hiesez edo minbiziz hildakoak zeuon errua direla esango baitu, aurretik sendagai egokirik ez aurkitzeagatik, baina inoiz ez baita behar beste diru inbertitzeko gai izan ez diren politikarien errua izango. Tentuz ibili meteorologoak, nonbait zuek aurreikusi baino euri jasa handiagoa erortzen bada agian kalte ordainen kargu egin duzuelako, kalte horiek konpontzeko aurretik egin zitezkeen inbertsioak egin ez dituzten politikariek ez baitute, noski, inolako errurik.
‎Hain ausarta izan ez balitz, Nilo ibaia menderatu zezakeela esan zuenean... Basra-n bizi zen orduan (gaur egungo Iraken hegoaldean); hantxe jaio zen al Haytham 965 urtean.
‎Zoologikoetatik edo partikularrei ihes eginak dira normalean. Baina, Madrilen, esaterako, dagoeneko populazioak osatu dituzte, eta Euskal Herrian orain arte datu solteak baino izan ez diren arren, azken joeren arabera posible da hemendik gutxira populazioak osatzea.
‎Hori dela eta, eta salbuespen jakin batzuk izan ezik, merkataritza guneetan egun aurki ditzakegun elikagai funtzionalak, indarrean dagoen legedia betetzen duten arren, engainagarriak dira kontsumitzailearentzat, hark ez baititu ezagutzen enpresa marketinaren estrategia zalantzagarriak.
‎Bere buruaz beste egin izan ez balu, eta 70 urteko adinera iritsi izan balitz, Alan Turingek ordenagailu pertsonalak ezagutu izango zituzkeen. Baina ez zen iritsi.
‎Agirresarobek dioenez, hori ere ez da zeharo erraza, bertsolari bakoitzaren pareko norbait topatu behar baitut, bai bertso eskoletako ikasleen artean, bai bertsotan jarduten ez diren euskaldun zaharren artean. Hau da, sexuan, adinean, hizkuntzaren ohiko erabileran, ingurune soziologikoan, adimen mailan... denean izan behar dute haien pareko bertsolariaren berdinak, bertsotan egiteko trebezian izan ezik.
‎Fritzek zortzi urte hauetan irabazi duena, hori eta askoz gehiago galdu dut nik, eta nigan gelditzen den guztiak erabateko atsekabez betetzen nau... arrazoi nagusia da Fritzek bere burua lehenengo jartzeko duen modu zapaltzailea, ezen bera bezain gupidagapeki menderatzailea ez den edonor suntsitzen baitu. Fritzen gainerako giza balioak, lanerako borondatea izan ezik, ahitzeko puntuan daude, eta, nolabait esatearren, zahar goiztiar bat da.
‎Gainera, sistema gaixoaren gaitasunera egokituz joaten da, ariketak ez daitezen izan ez errazegiak ez zailegiak. Horrekin, interesa galtzea saihesten da, gehitu du ikertzaileak.
2013
‎Botika eta tratamendu berriak bilatzen dituzten saio klinikoen diseinutik bertatik hasten da. Oraindik ere, askoz ere animalia eme gutxiago erabiltzen dira ikerketan, eta pertsonekin egiten diren probetan ere, emakumeak nabarmen gutxiago dira, baita emakumeei gehiagotan eragiten dieten gaixotasunak ikertzen direnean ere; gaitz asko generoetako batean eta bestean berdin ez agertu arren, eta tratamenduekiko erantzuna ere berdina izan ez arren. Jokabide justifikatua da batzuetan, baina azken emaitza ezin da izan emakumea, emakume izateagatik, zaurgarriago bilakatzen duen medikuntza sistema bat.
‎indusketak egin dira aztarnategi zaharretan zein berrietan, metodologia berriak erabili dira lehendik ezagutzen ziren aztarnak aztertzeko... Tamalez, ez dugu giza aztarnarik topatu, Lezetxikiko humero famatu hori izan ezik, baina agian hurrengo urteetan lortuko dugu zer edo zer.
2014
‎Mahai gaineko ordenagailuek bestelako gailuekiko duten abantaila nagusia modulartasuna da, nire iritziz. Marka jakinetako aurrez muntatutako modelo batzuetan izan ezik, mahai gaineko ordenagailuen parteak banagarriak izaten dira. Plaka nagusia, mikroprozesadorea, memoria, disko gogorra, txartel grafikoa, pantaila eta beste osagai asko kendu egin daitezke, eta beste bateragarri batzuez ordezkatu.
‎Aita fisikaria izan ez bazuen, bera agian biologoa izango zela esan izan zuen Lawrencek. Naturazale amorratua izan zen txikitatik, eta, gerora ere, botanika, lorezaintza eta astronomia izango zituen afizio.
‎Laugarrenean, giza itxurako izakiak aurkitu zituzten, mendixka gorrizko eraztun baten barruan. " Kobre koloreko ile motz eta distiratsuz estalita zuten gorputza, aurpegia izan ezik, eta hegoak zituzten bizkarrean". " Vespertilio homo, edo gizaki saguzar" izendatu zituzten.
‎Jakin badakigu zerbitzari multzo erraldoietan AKren balioa oso handia dela. Lortutako emaitzaren arabera, AKren balioa oso handia izanda ere, ikusi dugu zerbitzari multzo baten eraginkortasunik eza ren balioa (hau da, zerbitzari multzo baten eredu zentralizatuaren eta deszentralizatuaren portaeren arteko aldea) oso txikia dela zerbitzari multzo guztietan, kasu bakar batean izan ezik.
‎Partaideak alor guztietakoak izan dira. Hezkuntza maila guztietako ikasle eta irakasleen partaidetza izan dugu, lehen hezkuntzakoak izan ezik. Hainbat unibertsitate, ikerketa zentro eta zentro teknologikotako ikertzaileek ere parte hartu dute.
2015
‎Mendekotasuna elikagai jakin batek sortua izango balitz, tratamendua elikagai hori jatea eragoztera bideratuko genuke. Alkoholikoek edozer gauza edan dezakete, alkohola izan ezik; bada, antzekoa bilatuko genuke. Aitzitik, jatearekiko bada mendekotasuna, tratamenduaren helburua jokabidea aldatzea da.
‎Are gehiago: arratoi gehienek nahiago dute azukre dosi bat jaso, kokaina dosi bat baino, kokaina kontsumitzera ohituta dauden arratoiek izan ezik.
‎Nukleo horrek karga elektriko positiboa eta atomoaren ia masa osoa izan behar du, eta, haren inguruan, espazio osoa ia hutsik utzita, elektroiek egon behar dute [3]. Momentu linealaren kontserbazioa aplikatu izan ez balu, ezin izango zukeen horrelako ondoriorik atera.
‎Policlinica Gipuzkoako genetika unitatearen esperientziak (jaio aurreko 1.300 diagnostiko, array CGH teknikaz, arrisku txikiko haurdunaldietan) berretsi egiten ditu argitaratu diren emaitzak. Umea jaio aurretik array CGH teknika erabili izan ez balitz atzemango ez diren bederatzi asaldu patologiko azpimikroskopiko diagnostikatu ditugu(% 0,7).
‎Teoria horren aurresanak bat datoz erlatibitate orokorrarenekin, kurbadura txikia denean. Unibertsoaren historia osoa hartzen du barnean horrek, lehenengo uneak izan ezik. Erlatibitate orokorraren arabera, unibertsoaren hasiera Eztanda Handia izan zen.
2016
‎Eta, alde horretatik, Homo sapiens espeziea ikaragarri moldakorra dela adierazi du Martinnek: aurrekaririk gabeko moldakortasuna erakutsi du, eta horrek eraman du planetaren toki guztiak hartzera; itsas hondoa izan ezik, oraingoz!.
‎Etxean, berriz, aurkitzen zituen liburu guztiak irakurtzeari ekin zion. Familiakoek ez zuten begi onez ikusi liburuetarako joera hura; Osaba Thomasek izan ezik. Haren etxera joan zen batean kontatu zion Maryk latina ikasten saiatzen hari zela, bere kabuz; eta osabak erantzun zion berak lagunduko ziola.
‎Hala definitu zuen 2015ean Revista de Neurologian argitaratutako artikulu batean: Sinestesia fenomeno neurologiko bat da, zeinetan zentzumen baten estimulazioak zuzenean estimulatua izan ez den sistema sentsorial batean pertzepzioa eragiten duen. Melero sinestesikoa da, eta fenomeno horren gaineko tesia egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Psikobiologia Sailean.
2017
‎Hamasei emakume ziren, denak ere bularreko minbizia izandakoak, baina tratamenduari ondo erantzun ziotenak, osasuntsuak, eta bizitako estres metatuaren ondoriozko asaldurarik ez zutenak, ez trauma osteko estresik, ez depresiorik. Minbizia izan ez zuten beste 21 emakumek ere parte hartu zuten, kontrol gisa.
‎Hortaz, Bergouignanen ustez, hau da azalpena: . Gorputzetik kanpo egotean, zure izatearekin lotutako gune guztiak aktibatzen dira, hipokanpoa izan ezik. Beraz, informazioa ez da lotua.
‎Adibideak, behintzat, ez zituen faltan izanen. Darwinek egun aitortzen zaien garrantzia adinakorik eman ez bazien, determinaziorik izan ez zuelako da. Gogora dezagun ekintza berekoietatik eratorritako elkarrekintza zela Darwinentzat mutualismoa (eta ez zen guztiz oker).
2018
‎Hubblen eta Spitzerren ordezkoa izango da, eta Lurretik urruti egongo da, Lurra Eguzkia sistemaren L2 puntuaren inguruan, hain zuzen. 6,5 metroko diametroko ispilu bat izango du, eta argi ikusgaian eta infragorri ertainean orain arteko teleskopioek izan ez duten erresoluzioa lortuko du. Horri esker, galaxien sorrera eta bilakaera, zein izarren eta planeten jaiotza ikertzeko datu preziatuak lortzeko aukera izango dute astronomoek.
‎Guretzat kolore oso desberdinetako sitsak izan arren, berdin entzuten dituzte saguzarrek (2b irudia). Euchaetes egle espezieak ere ez du atzean gelditu nahi izan, eta zapore desatseginik izan ez arren, aurreko bien aposematiko batesiar bihurtu da, beren ultrasoinu deiak mimetizatuz (2c irudia). Berriki eginiko ikerketa batzuek iradokitzen dutenez, zapore oneko eta txarreko sits espezieen soinuak desberdintzeko gai dira saguzarrak.
‎Eta fagoterapia oso erabilia izan zen 1930eko hamarkadan. Baina gero antibiotikoak agertu ziren, eta, haien arrakastarekin, fagoak ahaztuta gelditu ziren, Errusia inguruan izan ezik. Orain, ikusita arazoak daudela antibiotikoen erresistentziarekin, talde garrantzitsu batzuk hasi dira AEBn, Kanadan eta abarretan, bide hori ikertzen, azaldu du Miren Basarasek.
‎Inoiz detektatzerik izan ez den arren, aspaldiko ikerketa lerroa da defektuen bilaketan oinarritzea unibertso gaztearen misterioen erantzuna. Alde batetik, balizko detekzioa mugarri izugarria litzateke, fase trantsizioaren nolakotasuna argituko bailuke.
‎Alde batetik, balizko detekzioa mugarri izugarria litzateke, fase trantsizioaren nolakotasuna argituko bailuke. Beste alde batetik, inoiz defekturik izan ez dela baieztatzeak ere informazio asko ematen digu unibertso gaztearen inguruan, defektuak badirela iragartzen duten eredu guztiak baztertu baikenituzke. Zalantza izpirik gabe, defektuen fisika eta haiek eragin ditzaketen fenomenoak ulertzeak asko lagun dezake unibertsoaren garapenari lotutako eredurik egokiena eraikitzen.
‎Hain sinpleak izanagatik, hasiera batean dirudien baino sekretu gehiago ezkutatzen dituzte gure mapa arruntek. Horretarako pentsatu izan ez badira ere, munduko edozein txokotan zer tenperatura egin ohi duen estimatzeko ere balio dute, adibidez. Izan ere, muturreko latitudeetan aurkitzen diren puntuak, poloetatik hurbilen daudenak alegia, hotzagoak izan ohi dira, eta ekuatoretik gertuago daudenak, berriz, beroagoak.
‎Orain arte egin diren hackeoak lehengo elektronika duten autoetan egin dira. Baina, auto autonomoetan zibersegurtasuna diseinutik hasita garatu behar da; adibidez, pertzepzio sistemek kanporako konektagarritasunik izan ez dezaten, eta dagoen konektagarritasun puntu bakarra oso segurua izan dadin. Diseinuz oso babestuta egongo dira.
2019
‎Hala ere, apurka apurka jendea batzen joaten bada, behin gutxieneko masa kritiko bat lortuta, dena martxan jartzen da berez, eta sarearen erabilgarritasuna eta sarea masibo bihurtzea etorriko dira. Zerbitzu horiek guztiak probatu eta erabiltzen hasten bagara, agian lortuko dugu weba hasierako izaerara itzultzea, inoiz utzi behar izan ez zuen horretara, alegia.
2020
‎Ikertzaileak ohartarazi duenez, oso litekeena da populazioaren ehunekoa are txikiagoa izatea, kutsatzeko arriskua askoz handiagoa baita osasun langileen artean, gaixoekin harreman zuzenik izan ez dutenena baino. Horrekin batera, osasun langile guztiei testak egiteko garrantzia azpimarratu du, infekzioen ia% 40 ez baitzen aurrez diagnostikatu.
‎Hainbat motatakoak daude, baina guztiak infekzioaren aurrean gorputzak sortzen dituen defentsetako mota bat (antigorputzak) detektatzean oinarritzen dira. Pertsonari odol tanta bat hartzen zaio, eta antigorputzak baldin badaude, esan daiteke pertsona hori infektatuta egon dela, baita sintomarik izan ez badu ere.
‎Duela hiru urte, presidentea txertoekiko eszeptiko azaldu zen, eta txertoen aurkako lantalde bat sortzen saiatu zen. Orain, bat batean, txertoak maite ditu.Trumpen mailara iritsi gabe ere, izango da zientzia kontuan izan ez eta orain emaitzak berehala espero dituenik. Haientzat guztientzat berez Trumpi zuzendutako editorialaren azken esaldia:
‎Koronabirus berriaz kutsatutakoak, berriz, ez dira hainbeste (17.391 otsailaren 3an, OMEren arabera), eta gripeak baino heriotza gutxiago sortu ditu, mundukopopulazio osoa aintzat hartuta (362; denak Txinan, bat izan ezik). Alabaina, kutsatutakoen artean, gripeak baino hilgarritasun handiagoa daukala ikusi dute.
‎Hala, kalkulatu dute SARS CoV birusak 12 milioi herritar infektatu zituela denbora tarte horretan (populazioaren% 3,2), eta, neurri ez farmakologikoak hartu izan ez balira (besteak beste, eskolak ixtea, urruntze fisikoa eta, batez ere, konfinamendua), askoz ere gehiago hedatuko zela izurria eta izan direnak baino 3,1 milioi heriotza gehiago gertatuko zirela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia