Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 542

2015
‎1 Oi ene Jainkoa eta ene egiazko sendotasuna! Zer da hau, Jauna, gu denerako koldarrak izatea, zure aurka egiteko izan ezik. Hemen biltzen dira Adamen seme alaben indar guztiak.
‎Erruki zaitez, ene Kreatzailea, zeure kreatura hauetaz. Kontuan izan ez dugula geure burua ulertzen, ez dakigula zer nahi dugun, ezta ez dugula asmatzen eskatzen dugunean. Emaguzu, Jauna, argia; kontuan izan jaiotzez itsu zenak baino premia handiagoa dugula, hark argia ikusi nahi eta ezin baitzuen.
‎Nori kexatzen natzaio? Nork entzuten dit niri, Zuk, ene Aita eta Kreatzaile horrek, izan ezik. Izan ere, Zu nire nahigabeaz kontura zaitezen, zertarako hitz egin, hain argi ikusten baitut nire barruan zaudela?
‎Uste dut zeuretzakotzat dituzun arimei behin bakarrik eginiko begirada hain leuna aski dela urte askotako zerbitzuaren saritzat. Oi ene Jainkoa, zein gaizki eman daitekeen ulertzera hau, lehendik Jauna zein leuna den ulertua dutenei izan ezik!
‎Itzarrik egon, laster batean igarotzen baita guztia, zure desirak ziurra dena zalantzako, eta aldi laburra aldi luze bihurtzen badu ere. Kontuan izan, zenbat eta kementsuago borrokatzen zaren, gehiago agertuko duzula zeure Jainkoari diozun maitasuna eta gehiago gozatuko duzula zeure Maitearekin amairik izan ez dezakeen poz eta atseginez.
‎Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe. Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen harengandik izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa. Zuk nahi duzunean, Jauna, laster sendatzen duzu egin duzun zauria; aurretik ez da itxaron behar ez osasunik ez pozik, hain ongi erabilia den sufrimendutik aterea ez bada.
‎Oi ene Jainkoa!, zergatik ni neure Maitearena. Zuk, nire benetako Maitale horrek, hasten duzu maitasun gudu hau; izan ere, ez dirudi besterik denik ahalmen guztien eta zentzumenen ezinegon eta bertan behera uzte hau, plaza eta auzoetara irteten baitira Jerusalengo alabei deika, beren Jainkoaren berri eman diezaieten. Izan ere, gudu hau hasia denez gero, noren aurka joango dira borrokatzera, beraiek bizi ziren gotorlekuaren, hau da, arimaren goialdearen, jabe egin denaren aurka izan ezik. Haiek handik kanpora egotzi ditu, berriro konkistatzailearen eskutik konkista dezaten.
‎ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez? arimaren beraren laguntzaz egina, Jainkoari oso osoan bere burua emateaz jadanik egina duenaz izan ezik.
‎12 Ni halaxe nago, arima hona iristean liluramendu guztiak kentzen zaizkiola ikusirik, behin edo behin izan ezik, (hemen kentzea zentzumenak galtzeari esaten zaio), eta orduan ez da izaten gainezkaldi eta espirituaren hegaldi haiekin, eta oso gutxitan izaten dira eta haietan ere ia inoiz ez jendaurrean lehen bezala, oso ohikoa baitzen; ezta ez diote gogoa pizten, lehen bezala, ikusten dituen deboziozko abagune handiek, deboziozko irudi bat ikusteak, sermoi bat entzuteak, ia entzutea ere ez zena?... edota musika entzuteak; tximeletatxo gaixoa hain lehia biziz zebilen, non edozein gauzak izutzen baitzuen eta hegaldarazten.
‎1 Hemendik ez duzue atera behar, ahizpak, esan ditudan ondorio hauek beti sen batean daudenik arima hauetan, eta horregatik, gogoratzen naizenean, gehienetan? esaten dut; behin edo behin, gure Jaunak beren berezko izaeran uzten baititu, eta orduan gaztelu honen inguruko eta egoitzetako gauza pozoitsu guztiek elkar hartzen dutela dirudi, arima haiek eskura izateko aukerarik izan ez duten tarteagatik haien mendekua hartzeko.
‎4 Egoki izango da zuoi esatea, ahizpak, Jaunak zertarako egiten dituen hainbeste mesede mundu honetan. Haietara adi egon bazarete haien ondorioetatik ulertuko zenuten arren, berriro esan nahi dizuet hemen, inork uste izan ez dezan arima hauei atsegin ematearren dela soilik, hori uste oker okerra izango bailitzateke; izan ere, Haren Maiestateak ezin diezaguke egin mesede handiagorik, imita dezagun, bere Seme hain maiteak eraman zuen bizia guri ematea baino; eta horrela, ziurtzat dut mesede hauek gure ahultasuna sendotzeko direla, noizbait hemen esan dudanez, neke handiak eramatean Hura imitatzeko gauza izan gaitezen.
‎Oso maite du apaltasuna. Hirugarrengoetara sartzeko ere zeuen burua duin ikusten ez duzuela bazaudete, haren bihotza erakarriko duzue bosgarrenetaraino iristeko; eta horrela, handik zerbitzatu ahal izango duzue, sarri sarri haietara joaten jarraituz, Berarentzat duen egoitza berean sar zaitzaten arte; ez zarete handik gehiago irtengo, prioreak dei eginda izan ezik, haren borondatea berberarena bezala betetzea nahi baitu Jaun honek; eta haren aginduz askotan kanpoan egon arren, beti aurkituko duzue atea irekita. Gaztelu honetako gozotasuna probarazten zaizuenean, gauza guztietan aurkituko duzue atsegina, neke handiko gauzak izan arren, hara berriro itzultzeko itxaropenaz, inork ere kendu dizuenaz.
‎Honelako beste gauza batzuk ere esan nitzake hemen, hainbeste pertsona santu eta otoitzari emandakoekin harremana izan dudanez gero, asko dakizkit; baina neure buruaz ari naizela uste izan ez dezazuen, mihiari galga emango diot. Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean.
‎Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala. Hain laster igarotzen dena ez dela probetxu handikoa irudituko zaizue, baina hain dira handiak ariman uzten dituenak, non hortik igaro denak izan ezik, ez baita jakingo haren balioa ulertzen.
‎Bigarrena: norbere burua ezagutzea eta apaltasuna, hainbeste handitasunen Kreatzailearen ondoan hain behe mailakoa den izaki bat nola ausartu den Hura iraintzen ikusiz; ezta ez da ausartzen Hari begiratzen ere; hirugarrena, lurreko gauza guztiak oso gutxitzat izatea, hain Jainko handiaren zerbitzurako erabil daitezkeenak izan ezik.
‎11 Hauek dira Senarra bere emazteari ematen hasten zaizkion bitxiak, eta hain balio handikoak izanik, ez ditu gaizki zainduko; ikuskari hauek oroimenean hain ongi zizelkatuak geraturik, ezinezkoa da ahaztea harik eta betiko haietaz goza dezan arte, beraren kalte handi handirako izan ezik; baina haiek ematen dizkion Senarra ahaltsua da, alferrik ez galtzeko grazia hari emateko.
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua.
‎Nahiko zarpailak dira konparazio hauek gauza hain zoragarriarentzat, baina nire agudezia ez da gehiagorako; izan ere, poz honek bere buruaz eta gauza guztiez ahanztera darama, eta ez da konturatzen ezta ez du asmatzen hitz egiten ere, bere pozetik darionaz izan ezik, eta horiek Jainkoaren gorazarreak dira.
‎Behintzat nik ziurtatzen dizuet ez direla sartuko azken bi egoitza hauetan; izan ere, gidaria, hau da, Jesus ona, galtzen badute, ez dute biderik aurkituko; nahiko izango da gainerako egoitzetan ziur badaude. Bada, Jaunak berak dio bidea dela; argia dela ere badio, eta ezin daitekeela inor Aitagana joan Beraren bidez izan ezik; eta, ni ikusten nauenak nire Aita ere ikusten du?. Hitz hauei beste esanahi bat ematen zaiela esango dute.
‎Kolpea ere ez da, kolpea esaten badut ere; baina sastada zorrotzez zauritzen du. Eta ez da sentitzen, nire iritziz, minak hemen sentitu ohi diren lekuan, arimaren barru barruan eta muinean baizik; eta han, berehala igarotzen den tximista honek hauts eginik uzten du gure berezkoaren lur honetan aurkitzen duen guztia; irauten duen denboran ezinezkoa da gure Jaunaren gauzarik gogoratzea; izan ere, bat batean lotzen ditu ahalmenak, min hau bizituko dionerako izan ezik, beste ezertarako askatasunik gabe uzteraino.
‎3 Ez nuke nahi gehiegizko ekitearen irudia ematerik, egiaz labur geratzen naizela ikusten baitut, ezin esan daiteke-eta. Hori, esan dudanez, samin hau sentitzen laguntzeko izan ezik gainerako guztirako zentzumen eta ahalmenen liluramendu bat da. Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio.
‎–Hona arte egin zezakeen halakorik, eta horrela igarotzen zuen bizia. Orain ezin du, bere arrazoia beraren jabe ez dela baitago; ez da gauza gogoeta egiteko ere, sufritzeko duen arrazoiaz gogoeta egiteko izan ezik, bere maiteagandik urruti egonik, zertarako nahi du bizia. Bakardade bitxi bat sumatzen du.
‎Bakardade bitxi bat sumatzen du. Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez dut uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen pertsona bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta hori ez diote ematen.
‎Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik? Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak berak nahi du guk ulertzea, biziera honetara ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
‎8 Bada, hitz egiten ari ginenera itzuliz (arima hau oinaze handitan utzi baitugu), oinazeak halako laztasunez ez du luze irauten; gehien jota, nire iritziz, hiru edo lau ordu izango da; izan ere, luze iraungo balu, mirariz izan ezik, ezinezkoa litzateke gure izaera ahulak eramatea. Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea.
‎3 Espiritualki bere emaztetzat hartu duen arima honek Berarenganako desiragatik sufritzen eta sufritu duenaz gure Jaunak erruki hartzea nahi duenean, espirituzko ezkontza burutu aurretik, bere egoitzan sartzen du, hau da, zazpigarren honetan; izan ere, zeruan duen bezala, ariman beste egoitza bat izan behar du, Haren Maiestatea bakarrik bizi dena, hau da, beste zeru bat. Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun edo halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela. Grazian ez dagoen ariman hala dela aitortzen dizuet nik, eta ez Zuzentasun Eguzkia falta delako, beragan baitago izatea ematen, bera argia hartzeko gai ez delako baizik, ustez, lehen egoitzan esan nuen bezala; hau da, pertsona batek honela ikusi zuen:
‎6 Hemen beste era batera da: ...nengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen bat eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
‎Gauzak ulertzeko modu honetaz beste toki batean hitz egingo dut, gauza guztiz fina eta gure Jauna gorestekoa baita. Izan ere, era honetan eta honen era desberdinetan zalantzaz beteriko pertsonak izan dira (batez ere hortik pasatu den haietako bat eta horrela gehiago ere izango dira) beren baitan gauzak argitzerik izan ez dutenak; eta horrela, badakit pertsona hark kontu handiz begiratu duela, asko askotan egin diolako Jaunak mesede hau, eta hasiera batean irudipena ez ote zen izaten zuen zalantzarik handiena; deabruarena denean, errazago antzematen da, haren trikimailuak ugariak izan arren eta ongi bai ongi jakin arren argizko espiritua imitatzen; baina, nire iritziz, hitzetan badago zerikusia, argi argi esanak izanik, egiazko espirituan bezala zalantzarik ez izateko eran entzun ote ziren; baina hark (deabruak) ditu esandako ondorioak imitatu, ez ariman bake hori utzi, ezta argia ere; alderantziz, egonezina eta nahasmena utziko ditu.
‎...ima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
‎Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? ...eratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin ez zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
‎Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
‎Eta ez nuen ulertzen zergatik zen, eta ez nuen ulertu ere egingo, hura egokia zela uste bainuen, harik eta, neure otoitz era Jainkoaren zerbitzari bati agertuz, konturarazi ninduen arte. Gero argi ikusi nuen zein oker nindoan, eta sekula ere ez zait damuaren harra kendu bihotzetik hain galera handiaz nekez lor daitekeela irabazirik ulertu ezin nueneko garai bat izan zelako; eta ahal dudanean, ez dut nahi inolako onik, on guztiak etorri zaizkigunaren bidez lortua izan ezik. Izan bedi beti betiko goretsia, amen.
‎Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez? badirudi ezertarako ez duela ezer izan nahi, bere aldetik Jainkoaren aintza eta ospea gehi dezakeen zerbait izan daitekeela ulertzen duenerako izan ezik, horretarako gogo onez jarriko bailuke bere bizia.
‎Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
‎Hain desberdina zen, non bere senetik irtenda eta txunditurik utzi baitzuen: bata, ikuskari hau indar handiz izan zelako; bestea, berriz, esan zizkion hitzengatik, eta baita arimaren barnean agertu zitzaiolako ere, aurreko ikuskari hau izan ezik, ez baitzuen halako besterik ikusi; jakin ezazue, bada, benetan alde handia dagoela aurreko ikuskari guztien eta egoitza honetakoen artean; eta gauza bera espirituzko ezkon hitza ematearen eta espirituzko ezkontzaren artean, elkarri hitz emanda daudenen eta dagoeneko ezin bereiz daitezkeenen artean dagoen bezala.
‎esan zienean bezala. Hain sekretu handia da eta hain grazia gorena, han une batean Jainkoak arimari agertzen diona, non ez baitakit zerekin konparatu, Jaunak une hartan zeruan dagoen aintza, beste inongo ikuskari eta espirituzko gozotasunetan baino era bikainagoan agertu nahi izatearekin izan ezik. Ezin da esan, uler daitekeen heinean?
‎Ahizpa batengan halako barne indarra, penitentzia egitekoa, ezartzen du, eta badirudi ez duela atsedenik bere buruari oinaze ematen izan ezik. Asmo hau berez ona da; baina ama prioreak penitentziarik baimenik gabe ez egiteko agindu badu, eta hain gauza onean ausart izan behar duelakoa badu, eta ezkutuka osasuna galtzerainoko biziera egiten badu eta Erregelak agintzen duena bete ez, ikusten duzue zertan amaitu zen on hori.
‎9 Horregatik, ez etsi, aurrera joaten saiatzeari uzteko, noizbait erori arren; erortze horretatik ere Jainkoak ona aterako du, triaka saltzen duenak egin ohi duen bezala, aurretik berak edaten baitu pozoia ona den jakiteko. Berriro geure baitan biltzeko, igarokorra den erasoaldi honetan izan ezik beste ezertan ikusiko ez bagenitu geure ezereza eta barreiaturik ibiltzeak egiten digun kalte handia, nahikoa litzateke. Izan ote daiteke gu geure etxean bertan ez egotea baino gaitz handiagorik?
‎Jaunak berak dio: Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Bada, sekula begiratzen ez badiogu eta zer zor diogun ere eta zer heriotza igaro zuen gugatik gogoratzen ez badugu, ez dakit nola ezagut dezakegun ezta nola egin ditzakegun ere egintza haren zerbitzuan; izan ere, fedeak haiek gabe eta haiek Jesu Kristo gure onaren merezimenduen baliori lotu gabe, zer balio izan dezakete?
‎–Ez, inork ere ez. Guztiok diogu nahi dugula; baina Jaunak arima oso osoan berea izan dezan, ez da nahiko esatea, gazteari ere nahiko izan ez zitzaionez guztiz ona izan nahi ote zuen Jaunak galdetu zionean. Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere.
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. . Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena. Baina, eta begira diotsuedan hau, bere burua zerbitzari gizagaixotzat izatekotan, san Paulok dioenez, edo Kristok?
‎5 Honela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
‎Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz edo noiz. Nik uste dut poz hauek berezkoak direnez, Jainkoaren gauzek ematen dizkigutenak ere halakoxeak dira, baina hauek izaera nobleagokoak, beste horiek ere txarrak izan ez arren. Azken batean gure izaeran bertan dute hasiera eta Jainkoagan amaiera.
‎...tara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
‎Haiek ez dute zerikusirik liluramenduekin; izan ere, liluramendua denean, sinets iezadazue, Jainkoak beretzat harrapatzen du arima osoa, eta berea duenari bezala eta jada bere emaztea duenari bezala, irabazi duen erreinuaren partetxo bat erakutsiz doakio; zati txikia izan arren, dena da handia Jainko handi honengan dagoena, eta ez du inoren oztoporik nahi, ez ahalmenen oztoporik, ez zentzumenenik; ez noski, eta berehala egoitza hauen guztien ateak ixteko agintzen du, eta Bera dagoeneko atea bakarrik geratzen da zabalik bientzat. Bedeinkatua izan bedi hain erruki handia, eta arrazoiz izango dira dohakabeak erruki honetaz baliatu nahi izan ez eta Jaun hau galtzen dutenak.
‎Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten. Berez hain ahulak izanik horrekin nahikoa ez balitz, sinets iezadazue halakoa ez duela nahi Jainkoak bizitza aktiborako baino bestetako, monasterioetan era guztietakoak egon behar baitute; jar dezatela etxeko zereginetan, eta kontu izan ez dezala bakardade handirik izan, osasuna guztiz galtzera etor daitekeelako. Hori nahiko penitentzia izango da berarentzat; horrela probatu nahi du Jaunak arima hark dion maitasuna, beraren absentzia nola daraman ikusiz, eta denbora pixka bat igaro ondoren Jaunak hari berriro sendotasuna ematea nahi izango du, eta bestela, ahozko otoitzaz eta esana egiteaz, irabaziko du hemendik irabaziko zukeena eta, beharbada, gehiago.
‎Bidali, ene Jauna, zerutik argia, nik argi pixka bat egin diezaiedan zure mirabe hauei, haietako batzuek gozotasun hauetaz hain sarri gozatzea nahi izan duzunez gero, atzipetuak izan ez daitezen, deabruak argizko aingeru itxurak harturik, haien gogo guztia Zuri poz ematen aritzea baita.
‎Susmoz beterik geratzen da, eta ongi da susmoak izatea,, esan dudanez? han geure izaerak berak ere noizbait engaina gaitzakeelako; izan ere, gauza pozoitsuek sarrera handirik izan ez arren, sugandilatxo batzuk bai, lirainak direnez gero, nonahi sartzen dira; eta kalterik egin ez arren, batez ere jaramonik egiten ez bazaie, esan nuen bezala, irudimenetik eta esandakotik datozen pentsamendutxoak direlako, hala ere gogait eragiten dute askotan. Hemen, sugandilak lirainenak izanda ere, ezin dira sartu egoitza honetan; izan ere, ez dago ez irudimenik, ez oroimenik eta ezta adimenik ere ondasun hau eragotz dezakeenik.
‎Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. Haren Maiestateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere, guztiak lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean: Pax vobis, eta hilobitik irten zen gaineko harria irauli gabe.
‎8 Oi, Jainkoa gorestekoa da tximeletatxo honen egonezina, bere bizian hain geldi eta bare izan ez bada ere! Kontua da ez dakiela non pausatu eta non jarri bere kokalekua; izan ere, halako kokalekua izan ondoren, lurrean ikusten duen guztia gozakaitz egiten zaio, batez ere Jainkoak ardo honetatik sarri ematen dionean; ia halako bakoitzean geratzen da irabazi berriekin.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? ...o Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎3 Uste dut, esan dudanaz, pixka bat ilun geratzen dela egoitza hau. Bada, bertan sartzeaz hainbesteko irabazia egonik, egoki izango da Jaunak hain naturaz gaindiko gauzak eman ez dizkienak itxaropenik gabe geratzen direlako irudia ez agertzea; izan ere, benetako bat egitea ongi irits daiteke, gure Jaunaren laguntzaz, gu lortzen saiatzen bagara, geure borondaterik ez izanez Jainkoaren borondatearekin lotua izan ezik. Oi, zenbat kasu izango diren, guk hau esan eta besterik ez dugula nahi irudituko zaigunekoak eta egia honengatik hilko ginenekoak, ustez esana dudanez!
‎Oi, hau bai dela bat egite desiragarria! Dohatsua hori lortu duen arima, gozotasunez biziko delako bizitza honetan eta bestean ere bai; izan ere, ez dute nahigabetuko munduko gertakarietako ezerk, Jainkoa galtzeko arriskuren batean bere burua edota Jainkoa iraindua ikusten ez badu behintzat; ez gaixotasunak, ez pobretasunak, ez heriotzek, Jainkoaren Elizan beharrezkotzat jotzen denaren heriotzak izan ezik; arima honek argi ikusten baitu, Jaunak hobeki dakiela zer egiten duen berak zer nahi duen baino.
‎Ona da bai, eta batzuetan zuhurtasun kontua da, gehiago ezin dugulako, eta bertute egiten dugu nahitaezkoa dena. Honelako zenbat egiten zuten filosofoek, eta honelakoak izan ez arren, bestelakoak, jakinduria handia zutelako. Hemen bi gauza hauek soilik eskatzen dizkigu Jaunak:
‎2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han dagoenean ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat eginik egotea da, handik baitatorkio indarra.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎10 Azken batean, ez dagoela erremediorik ekaitzaldi honetan, Jainkoaren errukiaren zain egotea baino besterik; honek, bat batean, bere hitz bakar batez edota beharbada gertatu zen aukera batez, laster batean kentzen du guztia, eta eguzkiz eta pozez betea geratzen da, arima hartan hodei beltzik izan ez zelako irudipena izateraino; eta gudu arriskutsu batetik, garaipena lorturik, ihes egin duenak bezala, Jauna goresten geratzen da, Hura izan baitzen garaipena lortzeko borroka egin zuena; izan ere, argi ikusten du arimak berak ez zuela borroka egin; bere burua babesteko izan zitezkeen arma guztiak bere etsaiaren eskutan ikusten dituela iruditzen baitzaio, eta horrela, argi ikusten du bere ezer...
‎15 Barruko beste oinaze batzuk esanez joango gara egoitza honetan, otoitzen eta Jaunaren mesedeen arteko aldeak mintzagai hartuz; halako batzuek, sufrimenduari dagokionez, gorputza nola uzten duten ikusita nabari denez, esandakoak baino latzagoak izan arren, ez dute oinaze izena merezi eta ez da bidezko ere izen hori eman diezaiegun, Jaunaren mesede handi handiak direlako, eta haien erdian arimak halaxe direla ulertzen du eta berak inola ere merezi gabeak direla. Min handi hau dator zazpigarren egoitzan sartzeko, beste min askorekin batera; haietako batzuk esango ditut, guztiak esatea ezinezkoa izango baita; ezta ez dago azaltzerik nolakoak diren ere, esandakoen jatorritik ez baina askoz ere goragotik datozelako; eta haietaz, jatorri apalagokoak izan arren, esan dudana baino gehiago agertzerik izan ez badut, gutxiago izango dut beste hauetaz. Jaunak eman beza guztirako laguntza bere Semearen irabaziengatik, amen.
‎Bidali, ene Jauna, zerutik argia, nik argi pixka bat egin diezaiedan zure mirabe hauei, haietako batzuek gozotasun hauetaz hain sarri gozatzea nahi izan duzunez gero, atzipetuak izan ez daitezen, deabruak argizko aingeru itxurak harturik, haien gogo guztia Zuri poz ematen aritzea baita?. (Bosgarren Egoitzak, kap. 1, 1).
‎Eta irakurri dudalako eta arreta pixka batez begiratu dudalako, irakurtzen duenari abisu ematea iruditu zitzaidan: irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
‎...hi ere, aldi laburreko otoitza baizik, berehala antzematen diren ondorio oso handiak eragiten dituena (Jainkoari poz ematearren guztia alde batera uzteko ondorioak eragitea ezinezkoa da maitasun indar bizirik gabe); nik nahiago nuke hau urte luzeetakoa baino, ez baitzuen lortzen azkenean hasieran baino erabaki sendoagorik Jainkoagatik baliokoa den zerbait egiteko, gatzaren antzeko gauza txikitxoak izan ezik, pisurik ez sendotasunik ez dutenak, txori batek mokoan eramatekoak dirudienak?; hauek ez dauzkagu eragin handikotzat eta hilduratzat; Jaunagatik egiten ditugun gauza batzuei garrantzia ematen diegu; pena da, gauza asko eginda ere, horrela kasu egitea.
‎Ongi oroitzen nintzen ikuskari honetan ikusi izan nuenaz. Eta on handia egin zidan inorengan ere uste gehiegi ez jartzeko, ez baitago inor iraunkorra denik Jainkoa izan ezik. Proba handi hauetan beti bidaltzen zidan Jaunak, erakutsi zidanez, bere partetik eskua emango zidan pertsona bat, ikuskari honetan agertu izan zidanez, beste ezeri loturik joan ez nendin, Jaunari poz emateari baizik; nik Zu zerbitzatu nahi izatean nuen bertute apur horri eusteko izan da hori.
‎Harriturik geratu nintzen erlojuak jo zuenean eta bi ordu eman nituela liluramendu hartan eta aintzatan ohartu nintzenean. Harri eta zur geratzen nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su honetara hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak egin arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez, eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz.
‎Egi egiazko gauzez, mundukoez haratago doazenez, izan ezik beste ezertaz ez mintzatzeko gogo bizia geratu zitzaidan, eta honela han bizi nintzelako pena izaten hasi nintzen. Samurtasun eta gozotasun eta apaltasun handi batekin utzi ninduen.
‎19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz hartzea eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz; pertsona onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan daitezela, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino. Honek asko poztu ninduen, batzuetan, atxikimendua zelakoan, haiekiko harremana guztiz saihestu nahi nuelako.
‎Hau nagusitasun handia da arimarentzat; hain handia, non ez baitakit berau duenak izan ezik beste inork ulertuko duen; izan ere, norberagandik eta berez askatzea da, gure lanik gabe egiten delako; Jainkoak egiten du guztia, Haren Maiestateak agertzen baititu egia hauek eta josita geratzen baitira, guk era hartara eta hain tarte laburrean ezin ditugula lortu argi ikusteko eran.
‎Aitaren bular artean sartua agertu zitzaidan berri miresgarri eta argi baten bidez. Hau ez nuke jakingo nik nola den esaten, ikusi gabe Jainkotasun hartan presente sumatu bainuen neure burua. Hain izutua eta hala geraturik, uste dut egun batzuk igaro nituela neure senera etorri ezinik; eta beti iruditzen zitzaidan Jainkoaren Semearen gorentasun hura aurrean nekarrela, lehenengoa bezalakoa izan ez arren. Honetaz ongi ohartzen nintzen ni, baina irudimenean hain zizelkatua geratzen da, non ezin baita aldi batean norberagandik kendu, hain une txikian igaro arren?, eta horrek poz handia ekarri ohi du eta baita probetxua ere.
‎32 Ez dut ezer gehiago esan nahi gauza hauetaz; izan ere, aipatu dudanez, ez dago zertan esanik, Jaunak gauza asko ikusteko mesedea egin badit ere. Baina konturatu naiz, ikusi ditudan guztietatik, inor ez dela garbitokira gabe geratu, aita hau eta fraiPedro Alcántarako santuaeta aipatu dudan aita domingotarra izan ezik. Haietako batzuei dagokienez, Jaunak haien aintzazko maila ikus dezadala nahi izan du, zein lekutan jartzen diren agertuz.
‎Eta gehien harritzen nauena da, Jaunak komeni direla ikusten ez dituenak, nahi izanda ere, ezin dizkiodala eskatu, indar, espiritu eta arreta gutxirekin baizik, eta nik neure burua eskatzera behartu nahi izan arren, ezinezkoa da; ez da Haren Maiestateak egin behar dituen beste gauza batzuk bezala, hauek askotan eska ditzakedala ikusten baitut eta orduz nahiz desorduz eskatu ere. Nik ardura hau izan ez arren, aurrean agertzen zaizkidala dirudi.
‎Diruak eskuratzen, beharrezkoa zena bideratzen, etxea atontzen eta egokiarazten hainbat neke igaro nituen eta batzuk bakar bakarrik; nire lagunak ahal zuena egiten zuen, baina gutxi zen ahal zuena, ia ezerez, bere izenean egitea eta bere babesa ematea izan ezik, gainerako lana nirea zen, era askotara; orain harri eta zur geratzen naiz nola sufritu ahal izan nuen. Batzuetan nahigabeturik esaten nuen:
‎ari da. . Hiru urte baino gehiago izango dira hau hain segidan izan ez dudala? (ikuskari mistikoa), haren lekua goragoko mailako grazia mistiko batek harturik.
‎Hau da, A. Anjel Salazar iritziz aldatu eta fundazioa bere jurisdikzioan onartu nahi izan ez zuenean bezala.
‎Bakardadea da haien poza, eta norbait ikustean pentsatzea nekagarri zaie, senide senideak badira ere, beren Senarraganako maitasuna biziago egiten laguntzeko ez bada; eta honela, horretan aritzen dena baino besterik ez dator etxe honetara, ez bailituzkete poztuko ez haiek hauek ezta hauek ere haiek. Hauen hizkera Jainkoa ahotan erabiltzea baizik ez da, eta honela, ez dute ulertzen ezta ez die ulertzen ere hizkera bera darabilenak izan ezik.
‎akats larria nuen oso eta hortik kalte handiak etorri zitzaizkidan eta hauxe zen akatsa: norbait niganako joera izaten hasten zela ohartzen nintzenean eta atsegin bazitzaidan, harengana hain biziki zaleturik, oroimena harengan pentsatzera lotzen zitzaidala, Jainkoa iraintzeko asmoz izan ez arren; hala ere, poza hartzen nuen hura ikustean eta harengan pentsatzean eta haren gauza onak ikustean. Hain gauza kaltegarria zen, non arima nahiko galdua baitzekarkidan.
‎Oi Erregearekin balitz! Hemen ez da jende pobrerik, ezta zaldun ez denik ere, zeintzuk diren baliokoenak galdetzea baizik; eta ziur asko ez dira izango mundua beren mende dutenak, hauek egiak esaten dituztelako, beldurrik gabe eta aurrekoa nor den begiratu gabe; ez dira jauregietarako, han ez baitira erabili behar, gaizki emango dutenak isildu baizik, ezta burura ekartzen ausartu ere gaizki tratatuak izan ez daitezen.
‎Eta honelako gauza txikitxoak, Jainkoagatik eginak izanik, Haren Maiestateak balioa ematen dienak, baliatzen ditu Haren Maiestateak gauza handiagoetarako. Eta honela, apaltasunari dagozkion gauzetan, gertatzen zitzaidan ikustea guztiek onura ateratzen zutela nik izan ezik, sekula ez bainaiz ezertarako gauza izan?; haiek korutik joan ondoren, kapa guztiak biltzen nituen; han Jainkoa goresten zuten aingeru haiei zerbitzu egiten niela uste nuen. Halako batean, ez dakit nola, baina ulertu zuten, eta ez nintzen gutxi lotsatu; izan ere, nire bertutea gauza hauek uler ditzatela nahi izateraino ez zen iristen, eta ez zen izango apaltasunagatik, hain gauza txikitxoak izanik barre egin ez diezadaten baizik.
‎Ni neu izan nintzen abitua ematen, eta kanpoan gertatu ziren gure etxe bereko beste bi moja. Monasterioa egin zen etxe hau nire koinatua egon zena izanik (esan dudanez, berak erosi zuen arazo hau hobeki ezkutatu ahal izateko), ni behar zen baimenaz nengoen han, eta adituen iritziaz izan ezik ez nuen ezer egiten, puntu batean ere obedientziaren aurka ez joatearren. Eta haiek arrazoi askogatik Ordena osorako guztiz onuragarri ikusten zutenez gero, ezkutuan eta nire prelatuek jakin ez zezaten kontuz ari banintzen ere, egin nezakeela esaten zidaten.
‎7 Guztia burutua zenean, hiru edo lau ordura izango zen, espirituzko gerra batean nahasi ninduen deabruak, orain esango dudanez. ...zihoan obedientziaren aurka (nik uste nuen, berari aurretik esan gabe, Gotzainaren mende jartzeak, nolabaiteko nahigabea sortuko ziola; baina berak onartu nahi ez zuenez gero, eta ni obedientziaz aldatu ez nintzenez gero, ez ziola beste aldetik batere garrantzirik emango uste nuen), eta hemen hain bizimodu estuan zirenak izango ote zuten poztasunik, janaria faltako ez ote zitzaien, zentzugabekeria izan ez ote zen, ea nork sartzen ninduen honetan, nik monasterioa bainuen.
‎Jaunak agindu zidan guztia eta orain dela bi urte baino gehiagotik honantz ia atergabe ziren iritzi eta otoitzak, guztia ezabatu zen nire oroimenetik sekula izan ez balitz bezala. Neure iritzia nuen soilik gogoan, eta bertute guztiak eta fedea nigan etenik zeuden, eta nik ez nuen indarrik bertute batek ere lan egin zezan eta babes nintzan hainbeste kolpetatik.
‎Egia da, neure bizitzan igaro dudan unerik gogorrenetakoa izan zela iruditzen zaidala. Espirituak igarri egiten zuela dirudi igaro nuen guztia, honek iraun izan balu izan zitekeen bezain gogorra izan ez arren. Baina Jaunak ez zion utzi asko sufritzen bere zerbitzari gaixoari; izan ere, sekula ere ez ninduen utzi lagundu gabe atsekabeetan, eta oraingoan ere hala gertatu zen:
‎1 Jaunak egin didan mesede handietakotzat dut deabruen aurka eman zidan adore hau. Izan ere, arima bat ezerezagatik kikildua eta beldurtua Jainkoa iraintzeagatik izan ezik, eragozpen handi handia da. Errege ahalguztiduna eta Jaun handia, guztia ahal duena eta guztia bere mende duena dugunez gero, ez dago zertan beldurturik, Haren Maiestatearen aurrean, esan dudanez?
‎1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da, nik Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere. Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan.
‎9 Uste dut azken konparazio honek agertzen duela zeruko dohain honen zertxobait; izan ere, arimak bat batean hain jakintsu ikusten du bere burua, eta Hirutasun Santuaren misterioa eta beste goi goiko gauza batzuk hain argi ikusten, non edozein teologorekin ausartuko bailitzateke handitasun hauen egiari buruz eztabaidatzen. Hain harritua geratzen da, non nahiko baita honelako mesede bat arima bat oso osoan aldatzeko eta besterik ezer ez maitarazteko, beraren aldetik inolako lanik gabe, hain ondasun handien gai egiten duen eta bere sekretuak jakinarazten dizkion eta berarekin idatzi ere ezin daitezkeen adiskidetasun eta maitasunaz tratatzen duena izan ezik. Susmoa pizten duten mesede batzuk egiten ditu; izan ere, guztiz miresgarriak eta hain gutxi merezi duenari eginak izanik, fede bizi bizia izan ezik dira sinetsi.
‎Hain harritua geratzen da, non nahiko baita honelako mesede bat arima bat oso osoan aldatzeko eta besterik ezer ez maitarazteko, beraren aldetik inolako lanik gabe, hain ondasun handien gai egiten duen eta bere sekretuak jakinarazten dizkion eta berarekin idatzi ere ezin daitezkeen adiskidetasun eta maitasunaz tratatzen duena izan ezik. Susmoa pizten duten mesede batzuk egiten ditu; izan ere, guztiz miresgarriak eta hain gutxi merezi duenari eginak izanik, fede bizi bizia izan ezik dira sinetsi. Eta horrela, Jaunak niri egin dizkidanetatik ez dut asko esateko asmorik, beste zerbait agintzen ez badidate?
‎Eta horrela, Jaunak niri egin dizkidanetatik ez dut asko esateko asmorik, beste zerbait agintzen ez badidate? zerbaitetan on egin dezaketen ikuskari batzuk izan ezik, edota Jaunak halakoak eman dizkiona izutu ez dadin, ezinezkoa delakoan, nik egiten nuenez, edota Jaunak zer bidetatik eta nola eraman nauen agertzeko, horixe baita idazteko agintzen didatena.
‎Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra besterik ez direnak. Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
‎18 Haren pobretasuna handia zen oso eta baita hildura ere gaztetan; esan zidan, gertatu izan zitzaiola bere Ordenako etxe batean hiru urtez bizi izan eta hango fraiderik ez ezagutzea, ahotsetik izan ezik; sekula ere ez zituelako begiak jasotzen, eta horrela, norabait joan beharra zuenean, ez zekien nondik jo fraideen ondorik joan ezik. Hau bideetan gertatzen zitzaion.
‎Egia ote da ahaztu egiten dela gero? . Gorentasun eta edertasun hura hain grabatua geratzen delarik, ez dago ahazterik, Jaunak arima geroago azalduko dudan lehorte eta bakardade handian sartzea nahi duenean izan ezik; orduan, Jainkoaz ere ahaztu egiten dela dirudi. Guztiz aldatua dago arima, beti murgildua.
‎Baina horrek guztiak ez zuen askotarako balio izaten. Izan ere, leku honetan pertsona oso santuak bizi ziren (ni, berriz, haien ondoan oso txarra nintzen) eta Jainkoak bide honetatik ez zeramatzanez gero, beldur ziren; badirudi nire bekatuek egiten zutela banan banan batetik bestera pasatzea, eta horrela jakin egiten zuten, nik aitor entzuleari eta honek esateko agintzen zidanari izan ezik beste inori esan gabe.
‎13 Nik esan nien behin hau esaten zidatenei, lehentxeago berarekin hitz egin dudan eta oso ezaguna nuen pertsona batez esango balidate ez dela bera, niri bururaturiko irudipena baizik, eta beraiek badakitela, nik lehenago sinetsiko nien hori ikusi nuela irudipena izan zela baino. Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere. Eta bitxi hauek erakutsi ahal izango nizkiela, ezagutzen ninduten guztiek nire arima beste bat zela argi ikusten zutelako, eta nire aitor entzuleak hala esaten zuelako.
‎16 Ezinezkoa izango zen, hain santua izan ez balitz eta Jaunak adorea eman ez balio, hainbeste sufrikario eramatea; izan ere, erantzun egin behar izaten zien bide galdutik nindoala uste zutenei, eta sinesten ez ziotenei; eta, bestalde, ni baretu behar ninduen eta nik nuen beldurra sendatu, handiagoa jarriz. Bestalde, ziurtasuna eman behar zidan, ikuskari bakoitzaren ondoren, gauza berria izanik, beldurrez beterik gera nendila baimentzen baitzuen Jainkoak.
‎Hau diot, argi gera dadin zein neke handia den espirituzko bide honetan eskarmentua duenik ez izatea; horregatik, Jaunak hainbeste lagundu ezik, ez dakit nitaz zer izango zen. Hainbat gauza ziren ni burua galtzera eramatekoak, eta, batzuetan, Jaunagana begiak jasotzea izan ezik, neure burua zer egin ez zekiela ikusten nuen. Izan ere, gizaseme on batzuek ni bezalako emakumetxo kaskar eta ahul eta beldurti bati kontra egitea, honela esanda, ez dirudi ezer denik; baina bizitzan nik hainbeste proba igaro arren, hau handienetakoa da.
‎2 Bi urte eta erdian oso ohikoa izan zen Jainkoak niri mesede hau egitea. Hiru urte baino gehiago izango dira hau hain segidan izan ez dudala, baina bai honen ordez goragoko beste bat, beharbada, gero esango dudanez?; eta Hura hitz egiten ikusi eta ni edertasun handi hari eta aho guztiz eder eta jainkozko hartatik hitz haiek esaten zituen leuntasunari, eta beste batzuetan zorroztasunari, erreparatzen egonagatik, eta nik, adierazten jakin ahal izateko, haren begien kolorea nahiz tamaina hartzea biziki nahi izanagatik, sekula e... Batzuetan errukiz begiratzen didala ikusi arren; baina ikuskari hau hain indartsua izanik, arimak ezin du eraman, eta hain goi liluramenduan geratzen da, non, hura bete betean gozatzearren, ikuskizun eder hau galtzen baitu.
‎4 Jauna ia beti agertzen zitzaidan horrela berpiztua, eta Ostian ere gauza bera, batzuetan, atsekabe aldian nengoenean, adore emateko izan ezik, orduan zauriak erakusten baitzizkidan; noizbehinka gurutzean eta Baratzean agertzen zitzaidan; eta arantzazko koroaz, gutxitan; eta gurutzea eramaten ere noizbehinka, nire eta beste pertsona batzuen premietarako, diodanez?, baina beti haragi aintzatsuan.
‎Jainkoari arren eta arren eskatzen nion engainatua izatetik babes nintzala. Hau beti egiten nuen eta malko ugari isuriz gainera, eta San Pedro eta San Paulori ere bai, Jaunak esan baitzidan, haien jaian lehen aldiz agertu zitzaidanean, haiek babestuko nindutela engainatua izan ez nendin; eta honela, sarri ikusten nituen ezkerreko aldean argi argi, baina ez irudizko ikuskariaz. Santu aintzatsu hauek nire jaun jaunak ziren.
‎Berak esan zidan horrela ikusiko nuela aurrerantzean, eta hala izaten zen, hau da, ez nuela ikusten gurutzea eginda zegoen zura, harribitxi hauek baizik. Baina nik neuk izan ezik beste inork ez zuen ikusten.
‎9 Bultzada hain indartsu hauek izan ez dituenak, ezinezkoa litzateke hau ulertzea; ez du zerikusirik bihotz ikararekin, ezta askotan izaten diren debozio batzuekin ere, espiritua itotzen dutela eta beren baitan ez direla kabitzen diruditen haiekin. Hau beheragoko mailako otoitza da, eta saihestu beharrekoak dira azelerazio hauek, bere baitan leunki biltzen saiatuz eta arima bare bare utziz; negar bizi bizia duten haurren antzekoa da hau, ito egingo direla dirudi, eta behin edaten emanez gero, berehala amaitzen da sentimendu biziegi hura.
‎Jainkoaren maitasunagatik mina sentitzen den zerbait egiteko modu eta erak bilatzen ditu; baina lehenbiziko mina hain da bizia, non ez baitakit nik gorputzeko zein oinazek ken dezakeen. Erremedioa han ez dagoenez gero, sendagai hauek oso behe mailakoak dira hain goi mailako gaitzarentzat; pixka bat arintzen da eta eztitzen honekin, bere gaitzarentzat erremedioa eman diezaiola Jainkoari eskatuz, eta ez du ikusten inolako erremediorik heriotza izan ezik, honen bidez bere Onaz oso osoan gozatzeko ustea baitu. Beste batzuetan hain gogor ematen duelarik, ezin daiteke egin ez hori ezta beste ezer ere, gorputz osoa ebakitzen baitu.
‎5 Gizon santu honek argia eman zidan guztian eta azaldu, eta ez penarik izateko zioen, alderantziz baizik: Jainkoa goresteko eta guztiz ziur egoteko haren espiritua zela; fedeko gauzak izan ezik, ezin zitekeela izan ezer ziurragorik, ezta hain sendo sinets daitekeenik ere. Eta hura asko pozten zen nirekin eta laguntza eta mesede guztia zuen niretzat, eta aurrerantzean beti tratatzen ninduen fintasun handiz eta bere gauza eta arazoak kontatzen zizkidan.
‎8 Batzuetan gertatzen zitzaidan, eta orain ere gertatzen zait hain sarri izan ez arren, arimako neke izugarriekin egotea gorputzeko oinaze eta minekin batera, eta hain gaitz biziak izanik, ez nintzen ezertarako gauza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia