Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 241

2000
‎Nik bisitatu nuenean, urria ongi aurrera ordurako, Euskal Herriko kostaldeak tarteka, udazkenetan, eman ohi dizkigun lainoz zipriztindutako zeru urdina nagusitu zen, eta hankapeko belardian nabaria zen freskura, eta gorriaren gama pil pilean zegoen aurretik izandako berdea arboletako hostoetatik desagertzen ari zen bitartean. Eta hantxe zeuden Chillidaren eskultura handiak, beti han egon balira bezala, betiko han baleude bezala, euren tokia, artistak sortu zituenetik, hura izan balitz bezala, eta orain arte esanahi osoa erakusteko gauza izan ez balira bezala. Ez nuen patrikako CD horietako bat eraman, Johann Sebastian Bachen laugarrensuit e a —Csaba Onzcayren celloak joa, esate baterako— aldi berean entzun ahal izateko, baina beharbada komenigarria izango litzateke artistaren sorkuntzan hainbesteko garrantzia izan omen duen musikaz laguntzea Chillida lekura egindako bisita.
‎Hasiera batean pentsa zitekeen PDF formatua (Porta ble Document Format) izango zela egunkariak sareratzeko nagusituko zena, sistema honen bitartez paperean agertzen den itxura berbera mantentzen delako. Alabaina, El Periodico de Catalunya bezalako kasu bakar batzuk izan ezik, badirudi beste guztiek baztertu egin dutela inprimatutako kazetek eskaintzen duten eredua, eta horren ordez lengoaia propio baten bila dabiltzala. Oraindik ez dakigu norantz joko duten, baina argi dago ikus entzunezkoen eragina nabarmena dela, nahiz eta soinua eta irudi mugikorrak oraindik gutxik erabiltzen dituzten.
‎geometriaren bat izatez gerotan, poetak erakusten dizkigun gauzen geometria genuke poesia. Berrizbeitiak, esaterako, halako introspekzio bat egiten du gure kulturan non esan litekeen historia egiten duela, gure literaturan izan ez genituen poemak ber sortzen dituela (Oihenart despeditzen du, Pariserat doalarik), eta bidenabar jaso eta duindu egiten duela aurreko tradizio guztia, batez ere molde zaharreko egiturez baliatzen delarik. Ez ezazuela pentsa, alabaina, apokrifotasun jokotan edo pastixak antolatuz laketzen denik.
‎Baina urte hauetan guztietan ez da aurrerapauso handirik eman Nafarroan Liburutegi Publikoak lege aldetik normalizatzeko. Halatan, 1967ko Araudi batek du indarra gaur egun ere; beste anakronismo batzuen artean, liburutegiko langileak emakumezkoak izateko gomendioa dakar, arazoak gerta daitezkeen kasu batzuetan izan ezik. Araudi hori eta 1983ko jarraibide batzuk, irakurle txartelaren eta liburuak maileguan emateko zerbitzuaren ingurukoak, araugintza arloan
‎LETAMENDIA, Pako Ezkerra Euskadin. 47 zk. (1988), 47 (Itz.: Gotzon Nazabal, Fernando Mendizabal). Joan Manuel Serrat (edo" Eurovision" era joan nahi izan ez duen mutilla) (Nota laburrak). 30 zk. (1968), 40 Kanta Berria, erresistentzi abestia. 4 zk. (1977), 16 Droga Iparraldean. 31 zk. (1984), 30 (Itz.:
‎LEKERIKA, Joanes Musika eta politika (Orain eta Hemen). 11 zk. (1979), 72 Joan Manuel Serrat (edo" Eurovision" era joan nahi izan ez duen mutilla) (Nota laburrak). 30 zk. (1968), 40 Kanta Berria, erresistentzi abestia. 4 zk. (1977), 16
2001
‎noski, bakarra, hemengo lan baldintzak, bizimodu, osasun eta gizarte zerbitzuen kalitate onak ere berea eragin baitute, udaldian beren jatorrizko autonomietara joatendi renean argi ikusi ohi dutenez. Baina edonola ere, Bizkaialdean behintzat, garbi nabari da zer nolako harrotasunaz presentatzen dituzten etorkinek beren seme alabak edo ilobak" euskaraz ondo dakitela" azalduz, berek euskara ikasteko izan ez zuten aukera, beren ondorengoengan behintzat konplitu dela ikusiz.
‎Ordua da ura bere bidera itzultzeko eta inon arrakastarik izan ez duten esperimentu dialektal banatzaile eta galgarri guztiokin behin betiko amai dezagun. Zeren azken buruan, Mitxelenak argi eta garbi esan zuenez, euskara batuarekin euskara salbatuko dugula ezin ziurta dezakegun arren, euskalki egoeran segituz gero, ordea, gauza segurua da euskara hilko zaigula.
‎Bertsolaritzari dagozkion lanetara mugatu gara orain arte. Zavalak alor horretan egin duen lana besterik egin izan ez balu ere, harrigarria litzateke haren obra. Be rtsolaritzari eskainitakoa, ordea, lanaren zati bat baino ez da.
‎Horiegitearekin, liburu horrek izan du oihartzuna bai Espainian eta bai kanpoan ere. Beste liburuek izan ez dutena. Eta hori, euskara hutsez daudelako.
‎Are gehiago: Zavalarik izan ez balitz, zer azte rturik ere ez genukeen izango gainerakoek. Zenbat eta Za va la ren obren ezagutzan sakonago murgildu, harenganakonire miresmena handiago egiten zen.
‎Baina askotan esan izan dudana: Tolosa izan ez balitz, ni ez nintzen bertso biltzen hasiko. Txikitandik ikusten bainituen nik Tolosan bertsopaper saltzaileak.
‎Eskasak diot zentzu ezberdinetan: egun horrek kalean oihartzunik izan ez zuelako, komunikabide gehienen axolagabekeriak hutsune hori eraginez; mami eskaseko ospakizuna ere, hizkuntza gutxituentzat egunak ekarri zituen emariak ia hutsaren hurrengoa izan zirelako; gurean, bederen.
‎Sanz presidenteak berak aurkeztu arren komunikabideetan zabalkunde handirik izan ez duen plan honek 9.600 milioi pezetako aurrekontua izango du epealdian zehar: 3.300 milioi aurtengoan, 3.400 datorrenu rteaneta 2.900 hurrengoan.
‎Bere hutsegite zientifikoak hartuz, 1998an In tellec tual Imp os tu reslibu rua argitar atu zuen Sokalek. Ezbairik gabe, liburuaren azpian EEBBen eta Europaren arteko erronka zegoen, zientzia aitzakia gisa hartuz (azken buruan guztiok dakigu Aristotelesen eta Descartesen fisika okerra dela, baita Kanten zientziaren filosofia edo Platonen kosmologia ere, baina beren zientzia zuzena izan ez arren, pentsalari handiak izan dira).
2002
‎propagandagerra bete betean bai Euskal Herrian, bai atzerrian; abertzaleen joera nagusi bien arteko amildegia inoizkorik handiena, eta altxamendu armatuaren aldekoak egundaino baino latzago eta irrazionalago; Elkarriren bake konferentziak —aurrerame nduak aurreramendu— huts egina; Euskaltzaindia inoizko egoera ekonomiko latzenetariko batean (kronikaño hau idatzi bitartean konpondu bide dena); Garz6n en eraso judizialak orain arteko odolgaiztokoenak; atxilotuei egindako oinaze eta torturak amaigabe; eta bihotza, gaineratu beharrean gaude, ozta ozta salbatuta. Eta horregatio badago zertaz poztu, lar izan ez arren: Unai Elorriagaren saria aipatuko nuke lehenengo eta behin, eta esanak esan, euskal literaturaren egoera gozoa, belaunaldi berria —hogeitabost urtera artekoa— osatuz baitoa, eta ez edozelan osatu ere.
‎Honen amak ez ote du izena Maria, eta honen anaiek Jakob, Josef, Simon eta Juda? Eta honen arrebak ez ote dira guztiak gure arteanbizi?" (Mat, 13, 55)," Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Jakob izan ezik" (Gal, 1, 19). Beraz, Jakob anaia hori, Elizen arteko euskal Bibliak, espainolari segituz, Santiago (eta zergatik ez Jack edo Jacques?) izendatzen duena, bi aldiz aipatzen da liburu sainduetan.
‎Horregatik guztiagatik, protestante gehienek ez eze, gaurko teologo katoliko askok ere uste dute Mariak, Jesusez gainera, beste seme alaba batzuk ere izan zituela —bost gutxienez, Mateoren pasartea ren arabera—, eta, diotenez, ho rrek ez dakar inolako kontraesanik Jainkoak, gizakiok salbatzeko, geure irudiko Mesias bat igorri zigula sinestensegitzea rekin, haren ama birjina izan zein izan ez. Gogoan izan, bestalde, zelibatoa eta birjintasuna ez zirela, orain ere ez diren bezala, balio ez goretsi ez praktikatuegiak judaismoko erlijio gizonen artean.
‎Euskal Herriko unibertsitateak ez dira sortu, egituratu eta antolatu ikerkuntza egiteko. Irakaskuntza izan da unibertsitateen helburu nagusia, bakarra izan ez denean. Hori kasu batzuetan argiagoa izan da, eta ikerkuntzarako joera handiagoa duten unibertsitateetan ere (EHU, UN edo NUP), badira jakintza arloak eta ikastetxeak non gutxiengo batek baizik ez baitu ikerkuntza helburu.
‎Nahiz jarrera honek, jadanik idaroki dugunez, ez bururik izan ez hankarik gorabeheren Rijksuniversiteit Gent Estatuarena zen.
‎Iparraldeko kasua ordea oso bestelakoa da. Eredu pribatuaz ari bagara, dirulaguntza publikoga rrantzitsu batekin kontatu genuke, proiektuhau elitistegia izan ez zedin.
‎Gogoan dut behinola ikastolen aldeko mugimendua gerarazteko erabilitako ghettizazioaren" arriskua", denboraz boomerang modura itzuli dena, batetik erdararen erresuma zen eskola publiko/ pribatua poliki poliki gero eta euskaldunagoa izatera eraman duena, eta azkenean euskarari ateak zabaldu nahi izan ez dizkionAeredua ghetto arriskuan jarri duena. Izan ere, eredu euskaldunaren premia egon baita elebitasuna premiatzat hartzeko, euskara guztion eskubidea baita —baita euskara ikasi nahi ez duten euskal herritarrena ere—, eta ez elebidunen guraria betetzeko bidea.
‎AEK, HABE, Elhuyar, Labayru, Oinarriak, EHE eta abar bezalako taldeak lirateke hor; eta, noski, Ikastolak etaDereduko irakaskuntza eta, oro har, euskara normalizatzeko eta eraberritzeko literatur sorkuntzan, hedabideetan, administrazioan... burutzen diren lan eta kreazio guztiak. Eta lantzen duten sailetakoek beraiek ez bestek, hedabideetan azaltzen direnetan edo izan ezik, ezagutzen ez ditugun zenbait talde fin eta zintzo askok egiten duten lana.
‎Beraz, soziolinguistikoki Euskal Unibertsitatea sortzeko inoiz izan ez den egoera onik badugu egun. Erreferentziak, ereduak eta bideak, berriz, gertu daude. Egiterik badago.
‎Euskararen aldeko aldarrikapen honek, euskal abertzaleen ikuspuntuaren mugak gaindituz espainiar abertzaleengana iristeko egokia izan ez ezik, egun nazioartekohaizeak ere baditu bere alde. Aprobetxa ditzagun! °
‎Garapen pertsonala, beraz, eta transmisioa. Mujika Iraolak nekez idatziko zituen bere ipuinak aurretik Atxagak idatzi izan ez balitu bereak. Kirmen Uriberen poesia ez zen sortuko Sarrionaindiaren poesia existitu izan ez balitz.
‎Mujika Iraolak nekez idatziko zituen bere ipuinak aurretik Atxagak idatzi izan ez balitu bereak. Kirmen Uriberen poesia ez zen sortuko Sarrionaindiaren poesia existitu izan ez balitz. Ixiar Rozasek ezin izango zuen horrelako libururik egin Arantza Urretabizkaiak bidea zabaldu izan ez balu.
‎Kirmen Uriberen poesia ez zen sortuko Sarrionaindiaren poesia existitu izan ez balitz. Ixiar Rozasek ezin izango zuen horrelako libururik egin Arantza Urretabizkaiak bidea zabaldu izan ez balu. Gauza batzuk idatzi behar ziren aurretik, oinarrizko gaiak, estetikak, ardurak, bestelako gauzak egin ahal izateko geroago. Azken mende hauetan gaztelaniaz idatzi den guztia idatzi ahal izateko, norbaitek idatzi behar zuen El Quijotelehenik, eta idazle bati, Cervantesi, egokitu zitzaion lan hura.
‎Hamazortzi urte arteko irakaskuntza osoa euskaraz jaso dute, eta pribilegiatuenek, hortik aurreragokoa ere bai. Testuliburuak euskaraz jaso, eta derrigorrezko irakurketak zein bestelakoak ere euskaraz egin dituzte, eta naturala iruditzen zaie, jakin gabe batere naturala izan ez den prozesu baten emaitza dela, oztopoz betea eta korapilatsua.
2003
‎Lekukotasun asko eta asko ezezagunak dira egun bizirik dauden senideentzat. Gumersindoren berri izan ez zuten bezala, liburuaren berri ere ez dute. Are gehiago:
‎Cambio16 aldizkari historikoaren babesa jaso duen produktu hau astekarien artean bere lekua aurkitu nahian iritsi da kalera. Oso berri garrantzitsua da hau, eta sona handiagoa izan behar zuen (mesfidantza gutxiago ere bai, seguruenik), lehenengo urratsa baita denon inbidia den katalan ereduaren bidean, hau da, euskara bizi tresna izan ez duten gizarte sektoreek ere euskal produktuak kontsumitzera erakartzeko, gizarte oso bat (ideologia edozein izanda ere) herri honetako hizkuntza ere erabiliz bizitzeko. Balio beza euskaraz irakurtzeko aukera zabalagoa izan dezagun, eta, gainera, orain arte kontu ideologikoengatik edo euskaraz irakurtzen ez zuten hainbat eta hainbat sektorek ere zer irakurri izateko.
‎Ariketa ezatsegina bihurtu zaigu goizero munduari aurpegi ematea eta" Oker ibiliko al naiz?" gero eta ozenago batekin gosaltzen dugu amorrua. Eta nik, aitortzen dut, aberriaren gaineko sentsazioa indartsu sekula izan ez dudan arren, erresistentziarako deialdia egin nahi dut, geure gogoaren aldeko lehian. Nahiz eta kanikarik gabe, jipoituta eta makurtuta egon gaitezkeen.
‎Barnagoan, teinkarenarrazoi esentzialago bat sumatu du natura eta historiarenartean: Espainia izan ez eta Espainiako historiaren pean egon, Hugoren kontzeptuetan esateko.
‎Orain, hogei urte geroago, telezinea ia ia museorako pieza baino ez da, Euskadiko Filmategiaren eskakizunak eta dokumentu historikoak edo izan ezik, telebistak eskaintzen duen programazio arrunt guztia bideoz banatzen baita. Baina, hala ere, udazkenero, Donostiako Zinemaldiarekin batera, telezine zaharra sasoi bateko protagonismoaz jabetzen da, premiazkotzat sentitzen du bere burua, aurreko hamaika hilabeteetan hartutako hautsak astintzen ditu eta, arin asko, lanean jartzen da, gaztaroan bezainbateko harrotasun eta distiraz.
‎Zinemara joan ohi direnen arteko profila herrialdezhe rrialde aztertuz gero, nabarmennaba rmena da bizkaitar eta gipuzkoarren arteko parekotasuna. Hirigunea edo izan ezik (Gipuzkoan 50.000 biztanletik gorako hiri bat baino ez dago), gainerako ehunekoak berdin samarrak dira batean zein bestean. Araban, aldiz, ezinbesteko hiriguneezberdintasunez gainera, sexuari eta lanari buruzkodatuak gurutzatuak daude.
‎Oraindik bizirik dirauen euskal azpi gizarteak huts egingo balu, gureak egin du. Hori horrela izan ez dadin, euskal hiztunek egungo bizimodua ren funtzio gehienetan euskaraz funtzionatu ahal izatea da lehentasuna. Horren ezean, euskal azpi komunitatea higatuz eta desegituratuz joango da.
‎Hiru halako egoera bururatzen zaizkit: 1) sistema eskolarraren bidez elebiduntzeko aukerarik izan ez dutenena, 2) kanpotiketorritako etorkinena, 3) lanbideari lotuta hizkuntzazko behar tekniko bereziak dituztenena. Egoera gehiago izan daitezke, jakina, baina hauen guztien muinean egiteko" ordezkagarria" ari dira burutzen helduen erakundeak, izan ere sistema eskolarrak sorturiko hutsuneak estaltzen ari dira beraiek.
‎lantegian eskatu izana, lana lortzeko beharrezkotzat jo izana. Hori izan zen, funtsean, euskara ikasteko arrazoia ordudanik; bestelako barnebarneko arrazoirik falta izan ez bazen ere askotan.
‎Besteak beste, mahai inguru hartan bi iritzi nabarmen kontrajarri ziren. Zenbaiten ustez, genero estetiko gisa, telebistarik izan ez da. Telebista teknologia besterik ez da —elektronika eskoletan irakasten dena—, bere aurretik ziren genero, molde eta ekoizpenen transmisio sistema baino ez, alegia.
‎Eta, italiar adituaren logika jarraituz, gaur egun inork ez du ukatzen telebista" au rretik ziren genero, molde eta ekoizpenen" zerbitzua baino zertxobait gehiago denik. Albistegiak, elkarrizketak, mahaiinguruak, kirolak, zinema, antzerkia, kontzertua, zirkua eta bestelakoez gainera, gaur egungo telebistak sekula aurretik inoiz eta inon izan ez diren programa motak ekoizten eta eskaintzen ditu. Are gehiago, telebistaz kanpo beste inon egin eta aurkeztu ezin diren programa bakanak ikus ditzakegu egunero telebistan eta telebistaren ezaugarri bihurtu dira gainera.
‎Nolanahi ere, garbi dago orain arte egindakoa ez dela aski. Eta ez bakarrik UPNren ofentsiba geldiarazteko gauza izan ez garelako. Egin dituen guztiak kostu politikorikekarriko dion ere ez da batere gauza segurua.
‎Euskara prestigiatzeko eta euskararen alde jarrera sendotzeko kanpainen beharra badugu, baita beren buruak euskaltzaletzat dituzten horiek pittin bat astintzeko ere. Euskal aldekotasunean lo lasaian uzten ditugun horiek aktibatu genituzke eta euskara ikastera bideratu, euskaldunentzat, euskaraz bizi nahi dutenentzat, oztopo izan ez daitezen. Beraz, irits gaitezkeen ingurune horretan, hurbil dugun horretan, eragin dugu, eta ez, behin eta berriz, arras kontra dagoen eta erraz aldatuko ez den Gobernu honen hizkuntz politika aldarazten gure indarrak eta denbora alferrik galdu.
‎proiektu ilusionanteak dituzten minoria inteligenteek mugiarazten eta aldarazten dituzte herriak. Ez dezala inork esan, herri honi buruz, ilusioa sortzeko moduko proiekturik izan ez zuenik; ez dezala esan inork herri honek minoria inteligente bat izan ez zuenik. Horretarako ardura dutenek, politika kontuez arduratzen direnek bereziki, badute estrategia bat planteatzeko garaia.
‎proiektu ilusionanteak dituzten minoria inteligenteek mugiarazten eta aldarazten dituzte herriak. Ez dezala inork esan, herri honi buruz, ilusioa sortzeko moduko proiekturik izan ez zuenik; ez dezala esan inork herri honek minoria inteligente bat izan ez zuenik. Horretarako ardura dutenek, politika kontuez arduratzen direnek bereziki, badute estrategia bat planteatzeko garaia.
‎Ez dakit egia den edo ez den Iñaki Iriondok idatzitakoa, alegia, Jaurlaritzak orain hamahiru urte gogo biziz saiatu arren mamitzerik izan ez zuen proiektua —egunkari gubernamentala— orain gauzatzeko asmoa ote duen(...) Orain hamahiru urte izandako eztabaida garratza ezagutu zenutenok gutxienez ez didazue ukatuko erne samar ibiltzeko motiborik ez dagoenik, are gehiago Jaurlaritzaren inguruan dabilen katedradun unibertsitario batek lasai asko esan duenean telebistan unea aprobetxatu behar dela" egunkari zabalagoa eta h... Hobea ahal bada, bai, jakina, baina ba al dago inor gure artean" Euskaldunon Egunkaria" baino egunkari zabalagorik aurkitzeko kapaz izango denik?
‎Niri gustatu egiten zaizkit horrelako konbinazioak, eta lankidetzak, itxura batean ura eta olioa ematen baitute Zumeta eta Vida rtek, baina itxura, itxura besterik ez da, eta haratago begiratzen ikasi beharra dago, egunero. Zumetaren obra New Yorken lehen aldiz, 2002ko amaierarekin batera, Haim Chanin galerian, eta zoritxarrez bertan izan ez banintz ere, bertara bildutakoek kontatzen duteha rritu egin zituela newyorktarrak Zumetaren lanak, ez zutela ezagutzen, eta bide txiki bat zabaldu dela Europazharatago, neurri handi batean artea ren hiriburu ere baden New Yorken. Merezitako bidaia, beraz, telebistan albistea ikusten ari nintzen bitartean, hemen Euskal Herrian bi egunkarik Zumetaren erreprodukzio bat zabaldu zutelaetorri zitzaidan burura, eta berehala eraman behar nuela gainera markoa jartzera, eta hortik pentsatzen abiatuta, ez galdetu nola, Durangoko azoka ere gainean zela hasi nintzen pentsatzen (azaroaren 10 inguruan inauguratuko zuten Zumetaren erakusketa New Yorken, gutxi gorabehera).
2004
‎Jaurlaritzaren kontseiluak uztailaren 27an onartu zuen aldirako Plana. Planak hitzez hitz errepikatzen du maiatzean Kultura Sailak aurkeztutako zirriborroa, eta Kontseiluak hedabideen bitartez helarazitako irakurketak, iritziak, ez du inolako eraginik izan egitasmo ofizialean, aldakuntzarik izan ez den heinean. Espero dezagun planaren inplementazioan zorte hobea izango dutela egindako proposamen eta eskariek.
‎Hain zuzen ere, 1981.ean gobernu autonomiko eratu berriak La fuga de Segoviaren ekoizpena laguntzea erabaki zuen eta hurrengo bi urtetan ere laguntzak luzatu zizkien Euskal Herrian egindako produkzioei (zehazki, Akela rre, Erreporteroak, La muerte de Mikel eta La conquista de Al bania filmei). Laguntza haiek guztiz urgentziazkoak izan ziren eta diskrezionalak, ez baitzen ez arauketarik ez deialdi publikorik egin; eta kopuruan handiak izan ez baziren ere (orduko hamar milioi pezeta inguru, 60.000 euro, eman baitzitzaion film bakoitzari), nekez konpentsatzen zituztenak Euskal Herrian ekoizteak zekartzan kostu gehigarriak, instituzioen borondatea erakusten zuten, gutxienez, EuskalHe rrian zinema egin zedin. Hartara, esan daiteke urte haietan Euskal Herrian batez ere zinema egiteko kapital sozialaren metatzea eta sareak estutzea gertatu zela.
‎Haren arazo larriena dela oraindik ez dela erabaki zinema gure kultur sistemaren funtsezko osagaia dela eta babes sistema oso eta eraginkor bat behar duela. Zinemagintza ikuspegi horretatik pentsatzen hasita bakarrik gainditu da gaur egun jasaten duen utzikeria eta pentsatu ahal izango dira beharrezkoak dituen produkzio eredu propio eta jasangarriak, non euskarari gaur arte izan ez duen lekua egin ahal izango zaion. Bestela jai daukagu.°
‎Euskaltzale kontzientziaren eragile izan dela esan dezakegu, belaunaldi engaiatu baten aitzindarietako bat. Idazle askorentzat kultur eta literatur aholkulari, laguntzaile eta bultzatzaile ahaztezina izan ezik, literatur erreferente edo eredu ere bilakatu da. Espero dugu, honen bidez, Erdozaintziren izena euskal literaturaren historian dagokion lekuan kokatzea, eta, halaber, aurrerantzean burutu litezkeen ikerketetarako abiapuntua ezartzea.
‎Behar horri erantzun nahi genion nolabait. Agustin Zubikarairenak izan ezik, euskara batuan inprimatzen genituen liburu guztiak, batasunaren zinari jarraituz. Inork ez gintuen horretara behartzen, gure zina zen.
‎Lartzabalek, azkenik, adierazten digu estatuen inposaketa politikoak nolako lubakiak sortu dituen gure artean, une batean alde batean lerrokatuz, ondorengo unean lubakiaren beste aldean lekua bilatuz. Lau biografiak herri baten tragediaren adierazle argiak dira, eta zaila da imajinatzea nolako biografiak izango zituzten kanpotiko presio horiek pairatu behar izan ez bazituzten.
‎Lehenak 6 bakarrik dira: Plentzia Telebista (1987), Laudioko Canal 58, eta euskara hutsean aritzen diren Xaloa TB, Ttipi ttapa TB, GoiTB eta Oarso TB. Udalen ekimenetik sortutakoetatik, Telesko, Mendaro TB eta Urnieta TB izan ezik, Nafarroako Erriberan kokatzen dira denak.
‎Udalek, berriz, oso indar eta baliabide gutxirekin sustatu dituzte telebista lokalak: euskal udalek, gutxi batzuek izan ezik, ez dute inoiz gizarte komunikaziorako joera handirik erakutsi, eta telebistagintzan beste inon baino ageriago geratu da hutsune edo ardura eza hura. Erakunde autonomikoek ere, EITB edo balizko nafar telebista bat eraikitzea lehenetsiz, bazter batera utzi dituzte telebista lokalak.
‎Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak dira. ru handikoak, hiriburuak izan ezik, eta telebistaren merkatu lokalak zailak dira egituratzeko —arazoak beste telebista eskaintzen artean nabarmentzeko; arazoak baita hartze egokia ziurtatzeko, antenak egokitu egin behar baitira; entzuleria neurtzeko modurik eza— Baldintza horietan gutxi izan dira telebista lokalean dirua inbertitzera ausartu diren euskal enpresaburuak. Bada, azkenik, telebista lokaletan gertatutako geldiunea eta oro har sektore honen azpigarapena Euskal Herrian esplikatzen duen beste faktore bat ere:
‎Hain zuzen ere, 1995ean, Espainiako Alderdi Sozialistak, Estatuko agintaritzatik kanpo geratu baino lehen, telebista lokalak araupetuko zituen legea eman zuen —abendua ren 22ko 41/ 1995 Legea—, eta handik gutxira, Nafarroako Gobernu Foralak ere aurrekoaren ildo beretik jarrai tzen zuen lege autonomikoa onartu zuen. Lege haietanezartzen zen telebista lokal eredua gustukoa izan ez eta Alderdi Popularrak nahiago izan zuen laissez faire motako politika egitea, egiten uztea, alegia. Hartara, telebista lokalen lizentziak emateko prozedura zabaltzea ahalbidetuko zuenFrekuentzien Plan Teknikorik ez zuen egin eta merkatuarenjokoa ren esku hutsetan utzi zuen telebista lokalaren garapena.
2005
‎estatuak hartutako hainbat konpromiso bete diren ezin izan dute baloratu datu zehatzik eskuratu ez zaielako. 57 konpromiso hartu zireneta 20 baino ezin izan dituzte baloratu informaziorik izan ez dutelako. Beraz, ez dakigu bete diren ala ez.
‎6) Beharrezkoa da gazteentzako filmak eta telesailakprogramatzea: aukera gaztelaniazkoa bakarrik izan ez dadin.
‎Hortaz, denak" Estatu gaizkileak" dira: denak dira Estatu gaizkileak, nirea izan ezik. Bertzeak dira gaizkileak, nirea ez.
‎Bertan agertzen den liburuxka benetako manifestu artistiko ideologikoa zen. Hasieran izan ez bazen ere, atrebentzia eta originaltasun horrek 90eko hamarkadan jaso zuen saria belaunaldi gazteenen eskutik. Ope ra Cientifica (1999ko bilduma bikoitza) baino lehenago, eta 2004ko azken diskora arte (Confia en tus maquinas) bederen, taldea Elektropop musika mugimenduaren erdian kokatu da berriro ere, bere puntu abangoardista eta berritzailea galdu barik.
‎Eta euskaldun" pasibo" dira, aurreko belaunaldietakoek ez zuten euskarazko oinarrizko ezagutza on bat eduki arren, ez dutelako" eskolaz gain, euskarazko esperientzia luze eta sakonik talde informalen batean". Eta, joera orokor bezala, ohitura edo jokaera aldaketaren bat da tartean, borondatezkoa edo behartua, mota honetako hiztun euskaldunek era horretako" esperientzia luze" bat izan dezaten, beren ingurune natural hurbilekoan ez baitute izaten horrelako" talde" rik (hain zuzen, inguruan txikitatik horrelako talderik izan ez dutelako dira, nolabait," euskaldun berri").
‎Ni apaiz izan ez banintz ez nintzen ia 40 urtez 23 baserritan euskara aztertzen jardungo, eta ez nituen 30 liburu idatziko. Hori, adibidez, balantzaren plater batean ipintzen duzu.
‎1948an, 19 urte zituela, Txekiako Alderdi Komunistan sartu zen, hots, sasoi hartan aginte absolutua zeukan partiduan. Eta horrela, Kunderak gaztetxotatik izan zuen gure Txillardegik inoiz izan ez duen esperientzia bat: gobernuan dagoen partiduaren kide izatea.
‎Badira oso egoera berezietan adostasun zabala lortuduten zenbait ekintza (Euskaldunon Egunkaria k berak, bereziki itxieraren ondorengo egunetan lortu zuena...). Oroha r, ekimen hauek guztiek, aipatu dugun azkena izan ezik, badute denek ezaugarri komun pare bat: batetik, euskararen aldekotasuna bilatzen dutela; hau da, ez direla jazoera puntual batek eragindakoak, baizik eta euskararekiko atxikimendu iraunkorra bilatzen dutela; bestetik, jendearenpartehartze aktibo eta alaia islatzera bideratuta daudela.
‎Baina honekin batera beste hau ere esan beharra dago: ez zuketela jokabide hau izango eta bultzatuko inguruan (gizartean, oroko rrean) diskurtso hau erne zitekeen haztegia sumatu izan ez balute. Azken batean, gurpil zoro batean mugituko ginateke:
2006
‎Orain arteko bidea justifikatu beharrean, justifikatu balu bezala. Noizbait hartu zituen erabakiak behar adina eskertu, estimatu izan ez balitzaizkio bezala.
‎Ikasmaterialaz ari garenean, uler daiteke kontzeptu hori oso zentzu zabalean, hau da, irakasteko asmoz egin ez arren, irakaskuntzan erabiltzen diren objektuak. Objektu horietaz irakaskuntza egoeretan baliatzen gara, nahiz eta berez horretarako sortuak izan ez. Finean, adiera honetan, tresna eta baliabide guztiak, une eta baldintza jakinetan, izan daitezke irakaskuntza ikaskuntza prozesua laguntzeko ikasmaterialak.
‎Nik uste, izan zen Euskal Herri bat baino, izan ez zen Euskal Herri bat ageri zaigula Sua nahi, Mr. Churchill?
‎Hortaz, 1956ko urtea aipa eta ospagarri egiten duena, ororen aurretik sortzaileen buruargia eta adorea da ezbai gabe, JOXE AZURMENDIREN AGURRA baina aldizkariaren geroko historia guztia da orobat; edo hobeto, nolabait aldizkariak beti eduki duen izpiritua behin eta berriz birrasi, birregokitu, birsortzeko —beti beti bere gogoz izan ez bada ere. Garbi/ mordoilo istiluak, euskara batua, pentsamendu tradizionala ala modernoa, etab., Jakinen historia, hasieratik gaurdaino, atergabeko bilaketaren historia da.
‎Ondorioz, berezko autodeterminazio eskubiderik edo sezesiorako eskubide primariorik existitzen denik ukatzen dute joera honetako autoreek. Historikoki honela izan ez bada ere, nazioak ez daude baldintza hauetatik salbu. Buchananek ‘What’s So Special About Nations? ’ artikuluan azaldu bezala, ez dago ukatzerik nazioek sezesiorako eskubidea eduki dezaketela, baina bai, aldiz, eskubide hori nazioei berez dagokiela esatea, gatazka baten konponketa gisa ulertu gabe eta tartean inolako negoziaziorik egon gabe (1996:
‎Jon Kortazarrek (Jakin 12, 1979) ondo dioen bezala, nobela horren berrikuntzarik handiena estreinakoz euskal literaturan pertsonaia femenino protagonista paratu izana da. Eta ez hori bakarrik, bera izatea kontalaria, berak erabiltzea ikuspuntua eta pentsamenduen jarioa" stream consciousness" teknikaren bidez; hau da, protagonista izan ez ezik, pertsonaia modernizatua ere bada. Urretabizkaiaren lanak esperimentazio berria ekarri zuen euskal eleberrigintzara emakumezkoen ahotsaren bidez 70eko hamarkadan (Olaziregi 1999).
‎Natur Zientziak —" Artikulu guztiak eginak daude, erdaraz bederen"... Eguberrietarako atera ahal izateko itxaropena adierazten du—; Teologia —" Artikulu nagusiak eginak daude, bat izan ezik" —; Fisika Kimika —" Artikulu nagusien erdiak eginak daude[...]. Beste erdiak urtarrilaren azkenerako egon behar lukete" —; Ekonomia —" Artikulu nagusien lehen hautaketa eta banaketa ere nolabait egina dute.
‎Eta azkenik, 1975ean," Marx eta Jesus Europan" (10). Txillardegiren" Euskara batua zertan den" izan ezik, beste denak liburu kolektiboak izan ziren, eta monografikoak.
‎Musika zaletasun handiko jendea ginen. Inork ez zekien musika, neuk izan ezik. Baina taldea osatu genuen.
‎Lotsa ematen dit esateak, baina oso ondo jardun genuen, denen aurretik irten ginen. Epaimahaiarentzat onenak izan ez baginen ere, diskoetxearentzat bai. Single batzuk grabatu genituen Columbia etxearentzat, nire lehenengo singleak!
‎Jakindarrak ginen orduan ere tartean. Fernando [Mendizabal] izan ezik, Fernando txarra zen eta horretan.
‎Eta txarrena zera zen, eskolatik hamabietan irten, lagunak jolasean eta nik, berriz, Betelurenera joan beharra, txistua ikastera. Horrela egin nuen, bolada jakin hartan izan ezik, maisua enfokatu eta eskolara joan ez nintzenean, bolatokian egoten bainintzen ordu erdi hori pasatu arte. Eginkizun handia zen, eta kristoren pisua.
2007
‎Zer egin bear ote degu? Dana utzi ta izan bear lukena ta iñoiz izan ez dana gogoan artu. Askatasuna datorrenean, au ta bestea gertatuko omen da.
‎Gipuzkoako kasuan, Karlos Santamaria dugu beraien paradigma, baina bere oihartzuna oso zabala izan zen. Ez dago ikerketa zehatzik pertsona horien ondorengo ibilbideari buruz, baina soziologikoki katoliko euskaldun asko zegoen jeltzaleengandik hurbil eta habi garrantzitsua aurkitu zuten bertan frankismoaren amaierako urteetan, lehenago izan ez bazen.
‎Duela ez asko argitaratua izan den ikerketa landu batean epe kronologiko horri" hamarkada iluna" deitu diote (Perez Perez 2001, 234). Dena den, tarte kronologiko hori oso ikertua izan ez bada ere, urte horietan gertatutakoak garrantzi handia izan duela ezin da ukatu; eta beste gauza askoren artean, langileriaren historiarako funtsezko gunea izan zela kontsidera daiteke.1
‎Europan hizkuntza batzuk desagertzear daude, zaila da aurrez jakitea zeintzuk izango diren. Egin ditzagun ahaleginak euskara izan ez dadin. Izan ere, Europako agintariek egitasmo honetan sartuta dauden bitartean, euskaldunak oraindik orain gure etxekoa gobernatzeko gai ez garelakoan nago.
‎Baina fusioaren kontra zuzenean eta apropos izan ez bada ere, fusiorik eta horrelako aldaketarik ezaren aldeko iritzi garbia, zehatza, sakona izan, bada. Orain urte gutxi (dozena bat) Gipuzkoako Kutxako aurreko lehendakariak egin zuen azalpen landu eta zehatza, Kutxaren eginkizunari eta fusioaren kontrako joerari berari ere izen egokia ipiniz, Hemen argitalpenean.
‎Hauek ere, salbuespenen bat izan ezik, ez dute Kutxen arazoa zientziaz aztertu eta analisi zehatz, zorrotz, sakonen ondoren beren emaitzak agirian aurkeztu. Tamalgarria.
‎Abenduaren 5etik 11ra bitartean Bizkaiko hondartzetan 250 tona fuel eta fuelez zikinduriko 100 tona material biltzen ziren bitartean, Eusko Jaurlaritzak fuel kopuru gehiegi kostaldera irits ez zedin itsasoan biltzea sustatzeko erabakia hartu zuen. Kostan eskumenik izan ez arren, horiek estatu espainolaren eskuetan baitaude, eta baliabide mugatuak izanik2, arrantzan neguko geldialdia zela aprobetxatuz arrantzaleengana jo zuen, horiek euren baxurako ontziekin fuela itsasoan bil zezaten.
‎Artetarentzat, ordea, gauzak ez dira horrela. Horrentzat nazionalismoa nazioaren aurretikoa da, eta ez alderantziz (Espainia bezalako nazio politikoen kasuan izan ezik). Nazionalismoak erditzen du nazio etnikoa.
‎eskabideetako bat (1967ko martxoaren 28koa) aldizkariak erregistratzeko egin zuen, Gipuzkoako Delegazioaren bitartez," Comunidad de Padres Franciscanos del Santuario de Aranzazu" ren izenean. Eta horri emandako erantzuna da Ministerioak harturiko 1969ko abuztuaren 29ko erabakia, eskabideko aldizkari guztiak inskribatzen zituena, Jakin izan ezik. Egun batzuk geroago, ordea (1967ko apirilaren 10ean), eta Arantzazuko goardiano Juan Zubietak berak sinatuta —eta oraingoan zuzenean Ministeriora bidalia, Gipuzkoako Delegaziotik pasatu gabe—" Editorial Franciscana Aranzazu" enpresa erregistratzea eskatu zuten, horren jabea Santutegiko Komunitatea zela ziurtatuz —Juan Zubietak berak apirilaren 4an idatzitako agiriaren arabera—, baina argitaratzen zituen aldizkarien aipamenik gabe, nonbait —1966ko Prentsa eta Inprenta Legea apirilaren 9an jarri zen indarrean; beraz 1967ko apirilaren 9 baino lehen egin beharrekoa zen inskripzioa; baina kasu honetan" enpresa" berri baten inskripzio soila zen, lehendik ateratzen zituzten aldizkariak kontuan hartu gabe, ontzat eman zuen Ministerioak eskabidea— 1969ko apirilaren 22an erantzun zuen Ministerioak, inskripzioaren agiria bidaliz.
‎Eragin zuzena ere izango zuten Itziar Carreñok eta Pilar Belzuncek, biak ala biak oso pertsona garrantzitsuak izan baitziren eskulturagileen bizitzetan. Edonola pentsatu nahi nuke Oteizaren eta Txillidaren artekoarena ez zela izan ez etxeko giroaren eragina ezta erakundeekiko jarrera adeitsua ala kritikoa ere. Interesgarriagoa iruditzen zait pentsatzea urrundu zituena izan zela artearekiko ikusmira, sormenarekiko jokaera, nolako kosmogonia zuten euskal unibertsoarekiko; eta nork bere ideiarekin koherente jokatzeak eraman zituela alde batera edo bestera.
‎Gure literaturak Nazio Saria behar du. Denontzat agurgarria eta onargarria, oraingo honetan, bistan da, Euskadi Saria izan ez dena. Euskaraz idatzitakoa saritu dezagun... eta, izatekotan, erdaraz ere bai.
2008
‎(12,3 euskaldun) eta Pirinioaldea (4,4 euskaldun) izan ezik. Tuteraldea, Erribera Garaia eta Erdialdeko Ekialdeak erakusten dute egoera larriena (0,1 eta 0,5 euskaldun etorkin bakoitzeko).
‎Gainerako eskualde bat bera ere ez da %6ra heltzen, Bidasoa Beherea (%5, 7) eta Lea Artibai (%5, 3) direlarik hurrengo biak. Horrek guztiak, beranduago ikusiko dugun moduan, inplikazio nabarmenak ditu hizkuntz ukipenari dagokionean, oso urrunduak baitaude immigrazioaren eta euskararen ekologi guneak, praktikan ez baitute intersekziorik, Markina Ondarroako kasuan izan ezik (ikus amaierako bi mapak).
‎Hala ere, erosketak internetetik egin eta etxeko ateraino iristen diren garaiotan zaila da pentsatzea jendea ezkutaketan jolasteko prest dagoenik, zer eta ipuin eder bat irakurtzearen truke... Amets baten kronika baino ez dut egin, baina zenbat urte dira liburu bat lortzeko" Ireki, Sesamo!" oihukatu beharrik izan ez duzuela?
‎Liburuok euskaratzean, hala ere, bada hainbat gorabehera, garapen berantiarrak estandarizazio hutsak eragiten baititu gure hizkuntzan, bereziki larriak halako alorretan. ZIOren hautua lehenik testuaren irakurgarritasuna bermatzea da, baina bada konpentsazio mekanismo bat, alderdi teknikoak kalterik izan ez dezan: itzultzaileaz eta hizkuntza begiraleaz gainera, bada liburu bakoitzean begirale tekniko bat (edo batzuk) testuaren egokitasun kontzeptual eta terminologikoa zaintzeko.
‎Jeremy Rifkinen ideiak iraultzaileak dira, berak iraultzaile itxurarik izan ez eta iraultzaile arketipikotzat ezin jo arren; izan ere, iraultzailetzat jo al daiteke Europa mendebaldeko estatuburu askoren aholkulari pertsonala. Ideiok ez gaituzte epel uzten.
‎Laster frogatu ahal izango dugu urrutiko intxaurrak benetan hamalau ote diren. Izan ere, Abu Dhabi ko (zazpi emirerri arabiarretako bat) enpresak Getxoko Sener ekin (gerra hegazkinak eta misilak egiten dituen berbera) akordioa sinatu du, orain artean behinik behin lar ekologista izan ez den Bizkaiko Diputazioa dela. Egoitza Getxon daukan Torresol Energy enpresa sortu da batuketa horretatik, eguzki energia sustatu guran.
‎Baina Europako Goi Hezkuntzako Esparrua sortzeko prozesuaren funtsezko osagaiak diren master mailako ikasketak ofizialak dira, eta beraz, prezio publikoak dira ordaindu behar direnak, eta unibertsitatean ordaintzen diren beste prezio publikoak bezala, administrazioak ezartzen ditu eta ez dute barne hartzen ikasketen kostu osoa, administrazioak berak babesten baititu, bere diru-laguntzen bitartez, ikasketa horiek. Horren ondorioz, baliabide urriko familiakoak izateagatik master mailako ikasketak orain arte egin ahal izateko aukerarik izan ez duten ikasleek master ofizial berriak egiteko aukera dute orain.
‎Jakina, horrek ez du esan nahi ikasturte berean 70 edo 80 kredituko ikasketak eta zenbait lan jarduera aldi berean egin ahal izango direnik. Horrek ez luke izango ez hankarik ez bururik, orain arte izan ez duen bezalaxe. Lanaren eta ikasketen arteko aldiberekotasun hori ahalbidetzeko, ikasketen antolatze eredua moldatu da; baina hori ez du inork zalantzan jarri.
‎Ipar eta Hego Euskal Herrian dauden unibertsitateetan aurki daitezkeen ezaugarriak Mendebaldeko Europako edozein zentrotakoak bezalakoxeak ditugu, euskarak dakarrena izan ezik. Beraz, orokorreko gogoeta osoa Euskal Herriko gune unibertsitarioari aplika diezaiokegu.
‎Egia esan behar badizuet, poztu egiten nau Chromek arrakasta izan ez izanak. Joan den mendearen bukaeran, Google Microsoften nagusigoaren kontrako alternatiba moduan aurkeztu zitzaigun.
‎Dena den, akademiaren ekarpen soziolinguistikoa askotan gutxiesten da nire ustez. Hain agerikoa izan ez bada ere, oso garrantzitsuak dira Jagon sailak kaleratu dituen lanak; eta Siadeco ikerketa sakonak egiten hasi zenean, akademiak 1978an argitaratutako Euskararen Liburu Zuria Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko lehenengotariko azterketa orokorra izan zen. Noski, liburua argitaratu zenetik, 80ko hamarkadatik hona, aldaketa dezente egon dira bai corpusaren plangintzan eta baita egoera soziolinguistikoan ere; eta Iruñeko Biltzarretan soziolinguistikarekin erabat lotzen den egitasmo polita aurkeztu zuen akademiak:
‎Oinarrizko txostena aztertu ondoren, bere edukia lerro labur batzuetan bildu banu, nioke Eusko Jaurlaritzari XXI. mende hasierarako proposatzen dizkion hizkuntz politikaren oinarriak jadanik hogeigarren mendean indarrean egon direnak direla eta, gauza pare bat kenduta, ez dutela deus nabarmen berririk ekartzen (etorkinen gaia izan ezik). Zentzuzko eta egiazko gauza asko esaten dira euskara ederrean idatzitako txostenean (batzuk lar errepikatuak; bi esku desberdinek idatzi eta, ondoren, behar hainbateko edizio lana egin gabe, atalak batu balituzte bezala), eta bat nator maiz hor jarritakoekin, baina jadanik ezagunak dira eta milatan esanak eta onartuak daude gehienak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia