Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.546

2008
‎Gaur egun, hamar lagunek osatzen dute taldea. Zaharrenak 50 urte ditu; eta gazteenak, 17 Pasai Txaranga Zuberoan izan ezik Euskal Herri osoan aritu da jotzen, eta Euskal Herritik haratago, Europan zehar ere jo dute. Jotzen dituzten abestiak gero eta gehiago preparatzen dituztela dio Oiarbidek.
‎Ez. Baina Orion izan ezik, gainerako herrietan aldatu egin da giroa. Lehen, herriko arraunlariak izaten ziren taldeetan, eta horrek xarma ematen zion.
‎Azken urteetan zenbait gomendio eman izan dituzte Sukalki Egunean dabiltzan epaimahaikideek. Tentuz ibili behar dela esaten dute, kazolak koipe gehiegi izan ez dezan. Halaber, askok piperrari neurria hartzeko arazoak dituztela aipatu ohi dute.
‎ez». Eta Frantziak operazio militarrarekin zerikusirik izan ez duela gogorarazi zuen; «ezta, egon badira, haren finantzaketa moduekin ere».
‎Alaba, ama, emaztea, ahizpa, laguna aske dagoela jakin orduko ahaztu zaizkie Uriberi egindako kritikak eta haren aurkako salaketak. Inork ez du pentsatu nahi zer gertatuko zen operazio militar «perfektua» izan den hori horren perfektua izan ez balitz. Betancourti berari ahaztu zaizkio duela sei urte kanpaina egiten ari zela egun estatuburu denari leporatutakoak, alegia, elkarrizketa bideak direla jarraitu beharrekoak, eta ez indarkeriari lotutakoak.
‎Aralar eta EHAK izan ezik, Eusko Legebiltzarreko gaineratiko alderdiek ez zuten zuekin hitz egin nahi izan. Nola hartu zenuten erabaki hori?
‎Konparaketa guztiz egokia izan ez arren, barkatuko didazue udako zezenketa feriak eta bertso saioak alderatzea. Euskal hiriburu zenbaitetako festetan arratsaldero zezenketak izaten diren moduan, zenbaitetan, bertso saioak izaten dira eguerdiro.
‎Baina dena ez da berdin edo antzekoa; gai batzuetan okerrera egin du egoerak. 1978 urtean, Iruñeko jaiek gune herrikoiak zituzten; gaur, Unión del Pueblo Navarro-k, gertaera haiek jazo izan ez balira ziurrenik boterean egongo ez litzatekeen alderdiak, jai alternatibo eta herrikoiak antolatzeko lur publikoa erabiltzea debekatzen dio Gora Iruñari, eta, bitartean, gure hiria multinazionalei saldu die, era guztietako enpresei, eta osasunarentzat kaltegarri diren edariak promozionatzen ditu. Hiria eta jaiak bertako herritarrei arrotz egiteraino aldarazi ditu; kontsumismoa eta uniformitatea saritzen ditu eta kritika eta disidentzia zigortzen.
‎Auzitegi Nazionalaren erabakia onartzen dutela adierazi du PSE EEk, Rodolfo Ares bozeramailearen bitartez. Bide politikoak jorratuko omen dituzte etakideek haien izenak dituzten kaleak, plazak eta parkeak izan ez ditzaten. «Alderdi demokratikoen artean adostasunera iritsi behar gara pedagogia demokratikoa egiteko».
‎Hara joateko asmorik izan ez arren, beste enpresa askok ere interes bereziarekin begiratzen diote Marokori. Izan ere, han gero eta arrakasta handiagoa dute Euskal Herrian ekoitzitako produktuek.
‎Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Biarritzeko Ballet Juniorra (BBJ) udan elkartuko dira, Ravelen Boleroa elkarrekin eskaintzeko. Emanaldiak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izan ez ezik, Bakion eta Zarautzen ere izango dira. EGOk «beste mota bateko lanak» ere egingo dituela azaldu du Gurutz Larrañaga EGOko zuzendariorde eta Kultura kontseilariordeak:
‎Alex de Angelisek bakarrik hartu zuen estu, eta segundo erdira amaitu zuen. Zirkuituko errekorra birritan hobeto zuen Stonerrek, eta Pedrosa eta Rossi izan ziren goizean egindakoa arratsal dean hobetzeko gai izan ez ziren bakarrenetakoak. Segundo batetik gorako aldea atera zien bi horiei Stonerrek.
‎Atzean, komunikabidearen egoera irudikatzeko Egin hitza kateen artean agertzen da eta aurrean berriz, kartzelan jarraitzen duten lankide edo adminitrazio batzordeko kideen argazkiak. Horiei begira berriz, 600 bat lagun, Eginen entzule edo irakurle ohiak, adin guztietako jendea, baita komunikabidea ezagutzeko aukera izan ez zutenak ere.
‎Norvegia. Buruko gaixotasunak zituztenek ondorengoak izan ez zitzaten, antzutzea posible egiten zuten legeak jarri zituzten martxan Norvegian 1923an. Danimarkan, berriz, 1929an onartu ziren halakoak eta Suitzan, Finlandian eta Estonian 1928an.
‎Modu zehatzean baztertu zuen EHAKren balizko laguntza, nahiz eta ekainaren 27ko osoko bilkuran ezker abertzaleko alderdiak aldeko botoa eman zuen legeak aurrera egin zezan. «Epeak errespetatuko ditugu, kontsultaren alde agertu garenok, EHAK izan ezik, geure jarrera azalduz joan gaitezen», adierazi zuen Urkulluk. Halaber, Legebiltzarrak ere debekuaren aurkako jarrera aztertu lukeela esan zuen.
‎Hortaz, komenigarria litzateke kontu hori barneratzea, pertsona etorri berriek sortzen diguten begirada mesfidatia ezabatzeko eta geure heldutasuna azaltzearren, behingoz onartuta geu garela Espainiarekin dugun gatazka politikoa konpontzeko gai izan ez garenak. Mendeetako gaitasun ezaren eta adoregabetasunaren ondorioz, itzelezko koldarkeria da etorkinak egitea Katalunia eta Euskal Herriaren desagertzearen erantzule.
‎Hiru bitartekariak etortzen badira esanez frantsesek benetan nahi dutela aldaketa, erabakigarria izango da[...]? Astelehenerako lortzerik izan ez zena lortuko da hilaren amaierarako? [...]».
‎Erlojuaren aurka ariko dira. Binaka egingo dute arraun, Santanderrek izan ezik, ligan hamaika ontzi daudenez bakarrik aritu baitu. Astillero da faborito argia, aurreko zazpi estropadak irabazi eta gero.
‎Baztandarren Biltzarreko ekitaldi nagusia orgen desfilea izan zen, eta aurten hemeretzi orgek parte hartu zuten. Elizondok bost orga atera zituen, eta Elbete herria izan ezik, Baztango gainerako herriek orga bana atera zuten. 11:30ean hasi zen desfilea, eta bi ordu iraun zuen.
‎Batzuei Guardia Zibilak jarritako zinta igarotzen uzten zieten, besteei ez. Atxilotuetako baten ama izan zen hurbiltzerik izan ez zuenetako bat. Guardia zibilei esan zien bere alaba atari horretan bizi zela eta atarira joan nahi zuela; alaba onik ote zegoen jakin nahi zuen.
‎Tropelarekiko zortzi minutuko aldea zeukaten. CSCk erritmo izugarria jarri zuen, ordea, La Bonetten gora, eta, faboritoen artean erasorik izan ez bazen ere, Vandevelde eta Efimkin pot eginda geratu ziren. Goraka.
‎2003 urtean Euskal Herriko Unibertsitatean titulurik (gradu, graduondo edo master izan) lortu zuten ikasleen %62 emakumeak izan ziren. Egun ere, gehiago dira ezagutza arlo guztietan, ikasketa teknikoetan izan ezik.
‎Errusiak, Kanadak, AEBek, Danimarkak eta Norvegiak jarri dituzte haien begiak Zirkulu Artikoan. Eta Errusia izan ezi, gainontzeko herrialdeak NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide direnez, azken hori ere sartu da lehian. «Herrialde guztiek informazio bera eskuragarri izan dezaten argitaratu dugu txostena», jakinarazi du USCGko zuzendari Mark Myersek.
‎Kontzertu osoan ez zuen hitzik esan, musikariak aurkezteko izan ezik, eta burua makurtuz adierazi zuen esker ona. Agurrean ere, mundu osoko agertokiak zapaldu dituen artista laudatuaren irudiari Asti jaioterriko erretiroan bizi den gizon apal eta lotsatiarena gailendu zitzaion.
‎Neurri handia emanez, zabal zabal agertzen dira argazkiak. Formarik gabe, biribil forma izan ezik. Baina bat batean, argazkiaren barrenean sartzeko irudipenarekin zorabiaturik bezala egon dira ikusleak.
‎Liskarrik izan ez den arren, tentsioa nabaria da giroan. Hamasen eta Al Fataren arteko harremanak okertu egin dira joan den ostiralean Gazan egindako bi erasotan zazpi lagun hil zituztenetik.
‎Bizitako arazo eta mehatxuak gutxi eta txikiak izan ez badira ere, ozono zuloarenaren ondoren, klima aldaketarena etorri da. Eta nekeak jota, nagiak jota edo udako bero goxoak jota, oraindik ez gara benetan arazo horrek dakarrenaz jabetu.
‎Han aspalditik hasi ziren haien aurkako neurriak. Udal batzordeetan izan ezik ez dute ordezkaritzarik kanpoko batzordeetan. Osoko bilkurari lotuak daudenetan parte har dezakete legeak horrela dioelako, baina ez udalak sortu dituen batzordeetan, errate baterako MerkaIruñea, Animsa eta Hirigintzarako Agentzian.
‎2008 eta 2012 urteetan garatuko den planean biltzen da Nafarroako eskualde guztietan egonen direla horrelako etxeak, Foru Erkidegoko bost eskualdetan (ipar mendebaldea, ipar ekialdea, Lizarra aldea, Tafalla aldea eta Erribera) %0, 75eko hedadura ratioarekin, eta seigarren eskualdean, Iruñerrian, %0, 80ko ratioarekin. Hortaz, helburu hori betetzeko, Tafalla aldean izan ezik, eskualde guztietan eraiki dituzte eguneko zahar etxeak. Era berean, eskaera guztia ase arte, gaitasun eza edo buruko gaixotasunak dituzten pertsonendako babespeko pisuen eraikuntza sustatzen da Foru Gobernuak astelehenean baietsi zuen planean.
‎Gabirondok sendotasun handia erakutsi du aurreko bost saioetan, beti irabazi egin baitu. Arrate Garin ere erregulartasun handiz aritu da, eta, lehen saioan izan ezik, gainerakoetan beti sailkatu da bigarren. Ainhoa Mazkiaran dago sailkapeneko hirugarren postuan, 41 punturekin.
‎Oro har, etorkinak gizendu egiten dira hona etortzean, oparotasunaren ondorio zuzena izaten da kiloak hartzea. Haurrei ere, haiek izan ez duten guztia ematen saiatzen dira askotan, eta horrek gizendu egiten ditu.
‎Nire uste xumean autoz igotzea debekatu lukete (bertako tabernakoen autoak izan ezik). Debekatu dute bada Arantzazutik igotzen den pistan bizikletaz igotzea!
‎«Bozkalekuak bai, armak ez», esan zuen presidenteak joan den maiatzaren 12an, erreferendumera deitu ahal izateko legea onartu zuenean. Egun hartaz geroztik, hainbat gertaera izan dira, herritarrek gaur bozkatzeko aukerarik izan ez dezaten: hala nola ezin konta ahala lege ekimen antolatu dituzte, eta itunaren aurkako errekurtso zenbait aurkeztu; hauteskunde iruzurrean aritzea eta errolda manipulatzea egotzi diete; dimisioa emateko eskatu diote Hauteskundeetako Gorte Nazionaleko presidenteari; gose grebak egin dituzte; kanpaina mediatikoa abiarazi dute eta bortizkeria bolada bati bide eman diote.
‎Bere familiarekin itzuli zenean, Palestinako hainbat hiritan bizi izan zen, baina behin eta berriro jazarri zuten, Israelen okupazioaren aurkako bere idatzi eta ekinbideen ondorioz, azkenean erbesteratu beste irtenbiderik izan ez zuen arte. 1970ean Moskun bizi izan zen.
‎Alabaina, hogei urte pasatu ziren, eta donostiarrok, iragan minak jotakoak izan ezik, ez genuen Txofreko arratsalde odoltsu haien falta nabaritu. Politikak, ordea, gauza xelebreak ditu, eta zezen plaza berri baten proiektuak ezkondu egin zituen ideologikoki antipodetan dauden bi alderdi:
‎Zapalkuntza ekintza bat izan zen, nafarrek neutraltasunez jokatu zutelako frankoek Ebroren ibaiertzeko gotorleku musulmanen kontra hasitako ekintza militarrari aurre egiterakoan. Iruñearen aurkako ekintza militar hark inoiz izan ez bezalako batasuna ekarri zuen baskoien herrira, zeinean alde batera utzi baitzituzten elkarren sinesmenak eta erlijio desberdintasunak askotarikoak izaki: kristaua, musulmana eta bertakoa edo paganoa, eta guztiek elkar hartuta aurpegi eman baitzioten arerio komunari, frankoen armadari.
‎«Ez dut Guirauden lana gutxietsi nahi, baina Bizeten jatorrizkoa interesgarriagoa da, nire ustez». Zati elkarrizketatuak laburtu dituzte, «luzeegia izan ez dadin, eta publikoarentzat erakargarriago», baina, jatorrizko lanaren indar dramatikoa «azpimarratuz»: «Zenbaitetan lan honekin erabili izan den folklorismo eta kolore gehiegizkoa alboratu, eta eszenaratze soil baten aldeko apustua egin dugu, zuri beltzak eta argi ilunak erabiliz», azaldu du Joelek.
‎Beldurtu nahi gaituzte, ez dira saiatzen hitz egiten edo argudioak aurkezten. Zarata egiten dute, argudioak ditugunok horiek aurkezterik izan ez dezagun. Baina hori badakigu.
‎Baina orain arte Aste Nagusiko bertso saioetan ibiltzeko aukerarik izan ez duenak badu bertsolari dotoreez gozatzeko abagunerik igandera arte.
‎Iftikhar Chaudhry Auzitegi Goreneko orduko presidentea zegoen kargugabetutako epaileen artean. Musharraf bigarrenez presidente aukeratua izan ez zedin aurkeztutako helegiteak aztertzen ari zen Chaudhry. Benazir Bhutto eta Asif Ali Zardari Pakistanera itzultzea baimendu zien presidentearen amnistiaren kontrako helegiteak ere aztertzen ari zen.
‎Horrela biltzen du joan den maiatzaren 9an Berriozarko zinegotziekin batera egindako bileraren aktak. ANV EAEkoa izan ezik, Udalean ordezkaritza daukaten alderdi guztiek ordezkari bat izan zuten: Nafarroa Bairentzat, Xabier Lasa alkatea eta Txomin Garmendia; UPNrentzat, Moises Aierra; PSNrentzat, Pilar Moreno de la Chica, eta EBrentzat, Laura Jimenez.
‎Chiarak, hasieran, txantxatzat hartu zuen, inguruko neska gazte batzuek ere irri egiten zutelako eta bere ezkontzako engainuaren partaide izandako agure lerdejarioa jasangaitza zitzaiolako. Alabaina, handik gutxira, hartarako gertakari berezirik izan ez zen arren, aldatu egin zen emakumearen sentimendua, eta erruki onbera batez begiratzen zion halako gutun eder eta pasioz beteak idatzi zizkion hari.
‎Gertakari odoltsuak jazotzean izan ezik, ia inoiz ez da aipatzen Sinaiko egoera, baina, hala ere, gatazketan aditu direnen arreta piztu du. El Watan egunkari arabiarrak iazko maiatzaren 16ko edizioan azaltzen zuenez, ICG Nazioarteko Krisi Taldea erakundeak Sinaiko beduinoen gatazkaren nondik norakoak ikertu zituen.
‎Gertaera hauek ikatzezko edo gasezko zentral batean gerta daitezke, eta ez da ezer gertatzen. Kontua da nuklear batean gertatzen bada kalapita handia sortzen dela, eta istripurik izan ez bada ere, istripu deitzen diotela hedabideek. Alarmismoa bada nuklearrak garelako, baina horrekin bizi behar dugu.
‎Beren lana ordu kopurutan neurtzen ahal ez duten langileek gehienetan enpresa batean ardura postuak dituztenek edo ordutegi finkorik izan ez dezaketen langileek oraino ordu gehiagoz lan egin dutela beldur dira sindikatu batzuk. Horiek urtean 235 egunez lan egin ahal izanen dute.
‎Herbehereetako diplomaziaburuak berak dio, hala ere, gatazkak baduela irtenbiderik, nahiz eta epe motzerakoa izan ez. «Erabateko independentzia ez den irtenbide elkarrizketatu bat kontuan hartu ahal izango balu Polisarioak, nazioarte osoaren sostengua izango luke, etorkizunean akordio hori ez dela urratuko bermatzeko edo, segurtasuna argudiatuz, ez ditzaten adierazpen askatasuna eta bestelako giza eskubideak urratu».
‎Jarritako zigorra bete duelako atera da espetxetik Otegi, Blancok gogora ekarri duenez. Ezker abertzaleko bozeramailea «lehengora ez itzultzea» espero duela dio, «lehen zigortu duten gauza berberengatik berriz zigortu beharrik izan ez dezaten».
‎Horren aurrean, Katrina rekin kontuan izan ez zuten beste neurri bat ere jarri dute abian. Dikeak altxa dituzte AEBetako armadako ingeniariek.
‎Baina urteak iraganik ere, zaila da norberaren bizitzaren zati bat oroimenetik ezabatzea, oroitzapen hori mingarria izanik ere. Batik bat, zaila delako Francoren diktadurapean hildako eta desagertutako senitartekoak dituzten familiek, iragana haien oroimenetik ezabatzea, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Aldi berean orkestra handien emanaldiak antolatzen jarraitzen badugu, ziklo horiek Kursaalera sartzeko aukerarik izan ez dutenek beteko dute. Ea gaurkotzen garen kontu hauetan.
‎Balzarekin biltzeko aukerarik izan ez dutenez, presoen eta senideen eskubide urraketen berri jasotzen duen txostena aurkeztu dute Etxerat eko kideek Jaurlaritzaren erregistroan. Txosten horrek euskal presoek pairatutako eskubideen urraketen balantzea jasotzen du, 1999tik Balzak Herrizaingo Saileko ardura hartu zuenetik gaur arte.
‎1. Aldeak balio izan ez duenean
‎Etxetik eta kanpotik, Euskal Herriak nazio kirol egituraketa eta nazioarteko selekzio ofizialak izan ez ditzan erasoak inoiz baino bortitzagoak diren honetan, euskal selekzio kontzeptuaren inguruan desitxuratze saioak inoiz baino ugariagoak direnean, berebiziko garrantzia dute Izarrako ekimenaren modukoek.
‎Hiru aukera daude Artikutzara iristeko, baina kontuan izan behar da San Agustin egunean izan ezik, abuztuaren 28an, bertara autoz joateko baimena eskatu beharra dagoela (telefonoan):
‎Udalbiltzarekin gertatutakoak bai errepresiboari dagokionez, bai Udalbideri dagokionez nazio erakundearen beharra areagotu besterik ez du egin. EAJk sinatutako konpromisoak ez zituen bete nahi eta soilik beste erremediorik izan ez zuenean nazio mailako instituzioa eraikitzeko pausoa eman zuen. Duela 10 urte Espainiarekin zituen loturak eta gaur bertan dituenak estuegiak dira.
‎Lesio asko izan ditut, eta fisikoki gogorra izan bada ere, buruan izan dut minik handiena. Buruarentzat oso gogorra izan da, eta nire emaztea, alabak eta gurasoak ondoan izan ez banitu, ez dakit nola egingo nukeen aurrera.
‎Bihar, Donostiako 56 Zinemaldiko sarrerak erosteko aukera izango da Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal zentroko lehiatiletan, Servikutxan, Telekutxan eta Interneteko www.sansebastianfestival.com eta www.kutxa.net web orrietan. Saio guztietarako sarrerak erosteko aukera izango da, Sail Ofizialeko gune erresebatukoak izan ezik. Saioko eta pertsonako gehienez lau sarrera eros daitezke.
‎Hori hala, kontrolpean izan duen bitartean portuko merkataritza eta armada instalazioak suntsitu ditu. Georgiak borroka armatura itzultzeko aukerarik izan ez dezan egin dituzte txikizio horiek, Errusiako Gobernuaren arabera.
‎Kepa eta Txelisen kasuan baieztapenak eta zalantzak eragin baitira min egitetik at. Beraz, gauzak zuzentzea eskatzen dugu, zeren eta beraien bekatu bakarra EPPK egituratik at geratzeko erabakia hartzea izan baita. Zertara letorke, beraz, kanporaketa gisa planteatzea, gezurrera jotzea, haien hautu pertsonala besterik izan ez denean. Bestetik, esan nahi dugu haien erabakiak ez gintuela batere harritu, zeren eta urteak baitira fase militarretik politiko hutsera igaro behar dela esaten dihardutela.
‎Goizean Europan burtsek erreakzio handiegirik izan ez bazuten ere, Wall Streeten erreakzioa ikusi ahala galera handiak pilatu zituzten. Bilbo indizeak %2, 5 galdu zuen eta Ibex %2, 29.
‎Euskal herritarrik ez da izan aurten sarituen artean, baina horrek ez du esan nahi Euskal Herriko eta Nafarroako sukaldaritzak eta ardogintzak garrantzirik izan ez duenik aurtengo jaialdian.
‎Urkullu ez dela Ibarretxe hurrengo lehendakarigai izatearen aldeko. Jakina, honen aurretik beste zenbait esaldi entzun izan dira Urkulluren ahotik, agian behar bezain argiak izan ez direnak. Eta EAJren aurkakoak, zakurrak bezala lasterkatu dira ustezko (edo hala nahitako) okela pusketari hagina sartzera.
‎Herenegun lortu zuen, batere ez baitzuen jaso. Baina irabazia beste zerbaiten kaltetan izan ez ote den ari da galdezka jendea. Erasoan aurreko partidetan baino askoz aukera gutxiago sortu zituen, Huescako deskalabrua aparte lagata.
‎Azken urteetan jai batzordekoek Erredinen jarri ohi zuten karpa izan zen arazoa, hura jartzeko debekuari eutsi egin baitzion Udalak, eta, hala, baita han egitekoak ziren ekitaldiak antolatzea ere. Ostiralean izatekoa zen kontzertua eta larunbaterako aurreikusia zegoen herri bazkaria (jadanik 700 pertsonaren parte hartzea ziurtatua zuena), besteak beste.Irailaren 20an, Alde Zaharreko Jai Batzordearen egitaraua oso osorik errespeta zedin eskatzen zuen mozio bat onartu zuten Iruñeko udal talde guztiek, UPNk izan ezik.
‎Armentia ikastolaren arabera, ikastolaren berezitasuna da Autonomia Estatutuaren eta Euskal Eskola Publikoen Legearen ostean sortu den ikastola bakarrenetakoa izatea. Hala ere, horrek ez du esan nahi bidean oztoporik izan ez duenik. 1992 urte aldera, Gasteizko zenbait ikastola publikotako gurasoek hezkuntza ereduari buruzko gogoeta egin zuten.
‎Asko aldatu da. Athleticen izan ezik, atzerritarrak etorri dira, eta beste giro eta futbol bat ekarri du. Ustez maila hobetzeko ekartzen dira, baina askotan ez da hala izaten; hor dago Realaren eredua.
‎Gogorrago aritu da Antonio Basagoiti PPko presidentea. Ibarretxe lehendakari izan ez dadin «ahal duen guztia» egingo duela esan du. Izan ere, «Euskadiren irudia zikintzen» ari da lehendakaria, haren ustez, eta «garapen ekonomikoan zein bake bidean aurrera egiteko oztopoa da».
‎Baina usteak erdia ustel. Hasiera bera izan ez da ba eskasena. Ez bizitasunik, ez intentsitaterik, ez ezer.
‎Jakin minari eutsi ezinik, asko izan ziren tranbia ikustera gerturatu ziren auzokideak. Barrura sartzerik izan ez zuten arren, adi zeuden agintariek emandako azalpenei. Izan ere, bi urte dira errepideak prestatzeko lanak hasi zituztela, arazo bat baino gehiagorekin tartean, eta bertatik bertara ikusteko gogoa zuten.
‎Euskal Herriaren historiarekin loturarik izan ez arren, Mesopotamia, Grezia, Erroma, islama, Antzinako erregimena, Monarkia autoritariotik absolutismorako pausoa, Amerikaren aurkikuntza, Pizkundea, Liberalismoa, Egipto eta halako gaiak ere jorratzen dituzte Euskal Herriko Atlas historikoan, egileen arabera, kontestualizatzeko beharrezkoak baitira. Atlas historikoak ikasgairako lagungarria izan behar du.
‎Gainera, EBZk oso garbi utzi du ez dituela ustekabeak gustuko, eta nahiago duela bere mugimenduak aldez aurretik iradokitzea, merkatuen erreakzioak bat batekoak izan ez daitezen.
‎Herritartasunari esker ligan izena eman ahal izan du estatubatuarrak, baina lehia hasi arte ez da argituko kantxaratu ahal izango duen. Herritartasuna lortu izan ez balu, ez luke gaur jokatuko, atzerritarren fitxak Roek eta Pankok betetzen dituztelako. Hopkinsen ekarpena funtsezkoa da.
‎Irekitze ekitaldian eman zuten, programatzaileei anitz gustatu zitzaielako. Publikoaren baitan kritika biziki onak ukan ditu, nahiz eta badiren gustukoa izan ez dutenak ere. Caracasko bazter auzo batean pasatzen da, Cyrano Bergerac en egokitzapen hori.
‎Gurasoek eredu izan behar dute haurrentzat, eskolak baino askoz eragin handiagoa dutelako. Eredu izan behar hori zama izan ez dadin ideiak ematen ditut, oso modu xumean eta disfrutatuz egiteko. Guraso euskaldunek euren artean erdaraz egiten badute, eredu txarra da, baina oso zaila da ohiturak aldatzea.
‎Egungo komunikabideek herri mugimenduarekiko duten jarrera ikusita, nola izango genuke gure kale eta auzoetan garatzen diren dinamika ezberdinen berri Hala Bedi bertan egon izan ez balitz. Are gehiago, nola neurtuko genuke Gasteiztarrok gure aberastasuna Gaztetxeak eta Hala Bedik transmititu dizkiguten balore horiek gabe?
‎Hala, oposaketak egin zirenean, ez zen euskaldunik sartu, eta egun batetik bestera, iazko lehen klase egunean, jakin genuen ez zegoela euskarazko klaserik». Hainbat klase eman zituzten, azkenean, euskaraz, ordezkapenak egitera sartu zen irakasle batek euskaraz bazekiela suertatu zelako, eta derrigortasunik izan ez arren, hala egitea erabaki zuelako. Bizpahiru gelak, ordea, erdaraz jaso zituzten eskola guztiak.
‎Eta halaxe jardun zuten ia azken laurden osoan. Baina 59 izan ezik, etxekoak beti aurretik zirela. Salgadoren lan bikainari, Seibutisena gehitu zitzaion kanpotarren aldea iraultzeko, 11 partziala egin zuen Iurbentiak, eta lituaniarrak bederatzi puntu sartu zituen.
‎« Frontón saiorako pilotalekuko paretetako publizitatea, txapapekoa, pilotarien elastikoetakoa eta iragarki tarteetan agertzen dena kudeatzea gure kontua da». ETB1 katean eskaintzen diren pilota jaialdien kasuan, iragarki tarteetan agertzen den publizitatea izan ezik hori ETBk kudeatzen du beste guztiaz ere Bainet arduratzen dela adierazi du.
‎«Idatzi ditudan 30etik gora liburuak euskaraz izan dira, bat izan ezik. Nik beti izan dut oso garbi erdaraz asko eta oso ondo idazten dutela, eta nik euskaraz dakidanez gero, euskaraz egin behar nuela».
‎Bisita egiteko nahitezkoa da bi eguneko aurrerapenarekin egitea erreserba (telefonoan edo www.ekainberri.com webgunean). Astelehenetan izan ezik, egunero dago irekita. Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.
‎Bertan hiru dimentsiotako pantaila baten, betaurreko berezi batzuei esker kobazuloaren barnera sar deiteke. Astelehenan izan ezik, egunero dago zabalik, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Udan 20:30era arte luzatzen da ordutegia. Aurretik erreserba egitea behar beharrezkoa da (zein telefono zenbakietan edo santimamine@bizkaia.net helbidean).
‎Gainontzeko haitzuloak itxita daude. Ezinezkoa da euretara sartzea, ikertzailea edo espeleologoa izan ezik.
‎Ligako sei jardunaldi eta Kopako bi norgehiagoka bakarrik jokatu badituzte ere, dagoeneko lehen taldea osatzen duten hemeretzi jokalariek, Mikel Alonsok izan ezik, aukera izan dute hasieratik aritzeko. Ez da oso ohikoa.
‎Realak hamaikako txukuna osa dezake, baina Prieto eta Elustondok min hartzearekin bat, bigarren unitate deritzon hori jokoan sartu denean, nabarmen egin du behera taldeak. Batzuetan, Drame eta Necatiren kasuetan bezala, ordezkoek egokitzeko denborarik izan ez dutelako. Senegaldarrak debuta egin zuen Kopan, eta guztiz galduta ibili zen.
‎Tarnovok zazpi minutu behar izan zituen lehen gola sartzeko, eta ordurako Akabak lau goletan handitua zuen errenta (20). Partida erabakita zegoen, eta, bukaerako aldea handiagoa izan zitekeen, Akabak zazpi kontra eraso garbi huts egin izan ez balitu. Aleksandrova kanpokoen atezaina oso fin aritu zen buruz buruko jokaldi askotan.
‎Auto ona behar da horretarako, eta Japonian frogatuta gelditu da. Hori gutxi izan ez, eta Felipe Massak Munduko Txapelketa irabaz dezan saiatuko dela esan du Renaulteko gidari espainiarrak.
‎Hiru aste joan dira ordutik, eta Alonsok bi lasterketa irabazi ditu jarraian. Hori gutxi izan ez, eta berriro Hamilton Massa lehiaz galdetuta, lehengoari eutsi dio, baina oraingoan pozoi gehiagorekin: «Zalantzarik gabe, ahal badut, Massari lagunduko diot», aitortu du.
‎Munduko proba honetan hainbat herrialdetatik iritsitako 29 parte hartzaile lehiatuko dira. Bi izan ezik bata estatubatuarra eta bestea kanadiarra, beste guztiak europarrak dira.
‎Bestela, Almeriaren aurka ere ez litzateke aukeratuen artean egongo. Egoera berria gustuko izan ez arren, ezker hegalekoa ez dago harrituta. –Jokalari asko eta onak daude taldean.
‎Gauza onik ez. Kaleko kontuei kasu handirik egitea komenigarria izan ez arren, ez da ohikoa futbolari baten inguruan horrenbeste gauza esatea. Are eta gutxiago taldeko izarren artean ez dagoen futbolari baten inguruan.
‎Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako epaia ez ezik, Haika Segi eta 18/ 98 auzietakoak ere gogoan izan zituen Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak dena ETA da tesiaren oinarriak kritikatzeko. . Armarik hartu ez eta zuzenean ala zeharka indarkeriarekin zerikusirik izan ez duten pertsonak talde armatuko kidetzat hartzea onartezina da?. Ezenarroren ustez, Espainiako Gobernua, ez da Europako demokraziekin homologarria?, Zigor Kodeak ahalbidetzen ez duen, interpretazio antidemokratikoak?
‎Natxo Monrealek min hartuta jarraitzen du, eta Oier Sanjurjo ederki ari da aukera baliatzen, nahiz eta ezker hegaleko jokalaria izan ez. Tiago Gomes portugesa da Monrealen ordezkoa, baina udan Benficatik fitxatutako jokalaria ez zuen sasoi onean ikusi Zigandak, eta osasunazaleek ezin izan dute portugesaren jokoa ikusi ere egin.
‎Horien artean Frantziakoak izan ez daitezen neurriak hartu ditu Parisek. Astelehenean, iragarri zuen 10.500 milioi euro sartuko zituela bankuen kapitalean:
‎Eta, halere, sekulako arrakasta nazioartean. Ibilbidearen eskema hori aldatu izan ez balute, bere horretan mantenduko litzateke Tourraren arrakasta, baina antolatzaileak ere aspertu egin dira, nonbait, edo ibilbidea aldatzeko beharra sumatu dute, zalea erakartzeko. Aurtengo Tourrean aldaketa batzuk sumatu ziren.
‎Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatu izan ez balu, bihar egitekoa zen herri galdeketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Bihar kontsultarik egingo ez bada ere, debekuen gainetik erabaki eskubidea gauzatu egin egingo dela berretsi du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
‎Hortaz, sektore guztiek, garraiokoak izan ezik, isurketak murrizten dituztela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak. Azken horretan gora egiten jarraitzen dutela dio.
‎Ingalaterrako TSB Loyds bankuak Eskoziako banku zaharrena, HBOC, nahi izan zuen. Oztopatu egin zuten hori SNPk eta Eskoziako Gobernuan ordezkatuta dauden beste indar politikoek, laboristek izan ezik. Azken hemezortzi hilabeteotan Salmondek, hainbat ekitaldi publikotan, Eskoziak HBOC bere ardurapean gorde behar duela adierazi izan du, herrialdearen onurako ekonomia baliabide gisa.
‎besteak beste, lurren jabetzaren ingurukoak, zergei buruzkoak, ordezkari izateko gutxieneko adinari buruzkoak eta abar luze bat. Izan dira, ordea, bidean geratu diren beste hainbat ere, bozkatzeko sostengu nahikorik izan ez dutelako.
‎Warnerrekin 1997an atera zuen lehen diskoa Boiseko taldeak (Idaho, AEB): Perfect From Now On. Disko horren grabazioan, instrumentu guztiak, bateria izan ezik, Martschek berak jotzea zen asmoa; bateria jotzeko Scott Plouf fitxatu zuten. Phil Ek ekoizlea eta Martsch bera konturatu ziren, baina, emaitza ez zela ez bataren ez bestearen gustuko, eta ondorioz, Nelson baxu jotzaile ohiari deitzea beste erremediorik ez zuten ikusi.
‎Bai, badirudi guztiari buruz hitz egin dezakegula, heriotzaren inguruan izan ezik. Ikusi nahi ez dugun errealitate bat da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia