Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 654

2004
‎Gauaren iluna erabat barneratua zegoen Balantzategiko baso eta erreka txokoetan pausoak sentitu nituenean. Nahiz, ukuiluan aurrez aurre neukan saiateratik, ezer zehatzik ikusteko modurik izan ez, nire belarriak segituan adierazi zidan pauso haien jatorria: pauso arin eta sendoak ziren, dotoreak, oso dotoreak, benetan ederrak, nik jaiotorduan niretzat nahi izandakoak.
‎Segur nuzu, Mo, Jinkoak ezarri zintuela hor. Zuregatik izan ez balitz, orain ez nindukezun komentuan egonen. Egun batetan, pagatu deitzut egin mertxedea.
‎Sokari heltzen zion gaztea entretenitua zegoela ikusiz, La Vachek bi pauso zuzen eman eta kolpea tira zion adar eskuinarekin, eta baita galtzetan tarratekoa egin ere. Eta egingo zion tarrateko hura baino zerbait gehiago baldin eta mutil gazteak sokari ondo eutsi izan ez balio.
2010
‎lehena, aurrerapen kreatzaileak ez dira beti tolerantzia giroan sortzen. Esaterako, musika garaikidea orain arras bestelakoa litzateke, lehen esklabotza izan ez balitz. Esklabotzari esker kultura beltza Amerika osora zabaldu zen, eta hara non erritmo afrikarrak blues, jazz, rock, reagge, son... bilakatu ziren.
‎Posible al da arrazoiketa zehatz hau? Garbi dago erlijioek sekularizazio prozesu gogorrik jasan izan ezik, muga hori erraz igarotzen dutela. Horra abortua, ama zelula, eutanasia eta antzerakoak, non argudio teologikoak zirrikitu guztietatik sartzen diren.
‎Jovenes sed castos gogor kondenatuz. Dena dela, gotzaina egilearen familiaren adiskidea zen, Aizpururekin hartu emanik izan ez arren, eta eskutitz bat idatzi zion, adieraziz liburua onartu egin zitekeela puntu batzuetan aldatuz gero. Bizente Aizpuruk ez zuen amore eman, ez zuen hitz bakar bat aldatu, eta Gasteizeko elizbarrutiko buletin ofizialean kondena dekretua aurkitu zuen, 1931ko martxoaren 16an argitaratua, hemen euskarara itzulita emango duguna:
‎Ejerzitoa errespetatuko bazenu soldaduz jantzita egongo zinateke", esan zion kapitainak serio. " Obabako etxe pobre batean jaio izan ez banintz, zu baino militar hobea izango nintzateke beharbada", erantzun zion gazteak begirik begi.
‎Entzuteari utzi nion. ...ari erantsita, lapur bat bezala zelatan; zergatik ez nien esaten" alde hemendik, zertan zaudete zuek nire amaren eta osaba Juanen etxeko sukaldean eserita, zer eskubide daukazu zuk, Berlino, Begigorriya, zuk zikindu egiten duzu lur hau, lehen ere ibili zinen etxe honetan hotelaren benetako jabearen bila, Angelen laguntzarekin seguru asko, hortxe goian dago oraindik haren sonbreirua, kentzerik izan ez zenutena...".
‎Hik badakik hori." Adibideak ematen hasi zait. Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz. Josebari beti gustatu izan zaio literaturari buruzko teoria; ni galdu egiten naiz.
‎Baina alde on bat eduki zian gertatutakoak, arrazoia ematen diat horretan: sufrimendu hargatik izan ez balitz, ez ninduan Stonehamera etorriko, eta ez nian, hemen Ameriketan esaten duten bezala," paradisua hatz mamiekin ukituko". Baina ez duk hire meritua, baizik eta munduaren alde honetan zegoen jendearena.
‎Baina ez duk hire meritua, baizik eta munduaren alde honetan zegoen jendearena. Osaba Juanengatik izan ez balitz, eta ez balitz, batez ere, Mary Annengatik izan, Trikuk beti aipatzen zuen Komarov astronauta hura bezala geldituko ninduan, bueltak ematen eta pixka banaka hiltzen".
‎" Egia. Beragatik izan ez balitz ez nintzen San Frantziskora joango, eta ez nizun argazkia ateratzeko eskatuko." Musu eman dit.
‎Deustu osaba Juanek gehienik estimatzen zuen unibertsitate pribatua zen, hura ere jesuitena, eta hara joan izango nintzen hasiera hasieratik baldin eta amak," bera bakarrik ez gelditzearren", aurreneko urteak Donostian egitea proposatu izan ez balit. Maite nuen ama, ez nuen Villa Lecuonan bakarrik utzi nahi.
‎Janaria prestatzeko balio du, etxea berotzeko. Su hori izan ez balitz munduak ez zuen aurrera egingo". Eta pentsamendu hori adieraziko diet entzuleei".
‎" Alde dagoenak altxa dezala eskua", esan zuen Adrianek. Denok altxa genuen, Lubisek izan ezik.
‎Itsas labarretik urrutira, haratago, haratago, itsasargi bakanduek gida dezaketenetik puskaz haratago, laguntzarik izan ez daitekeen horretan, heldulekurik nekez topa daitekeen horretan, ezerezak oro irensten duen beltz, ilun sakon horretan, bada, horretan berean nago oraintxe, eta zure irrifar fresko lagunkoiak, irrifar ausaz benetakoak gonbidatzen banau ere, ezin nauzu ni salbatu, ene itsas izugarriaren zurrunbiloak jada beretu nauelako.
‎Begira orain zure herriko gazte guztiak: euskarazko hezkuntzari esker guztiz euskaldunak dira, zuek izan ez zinetena!
‎Pentsatu nuen Gasteizera joatea egun pasa, baina geldoago hausnartuta berehala iruditu zitzaidan deprimentea, nahiz eta zinema aterabide txarra izan ez.
‎Halere gehien gehienek narru polarra janzten dute non nahi, printzipioz polarra izan ez arren janzkera tradizionala. Zer esanik ez Corpus eguneko prozesioan oraindik ikusten diren tergalezko janzkerekin alderatuz gero.
‎Ikastolako sarreran bertan har zenezake, gomendioa berretsi zidan gustuko izan ez nuen konbentzimenduz.
‎Gizon emakume helduak bilakatu ziren garaian, ordea, Mauriac idazle garrantzitsutzat izan zuten gure guraso jatorrek, gogoratu behar baita frankismopean eman zituztela euren bizitzako lehen berrogei urteak, baina diktaduraren aurkako aktibistak izan ez zirenez idatzi gabe dago haien historia ez heroikoa, adibidez Mauriac gustura irakurri zutela.
‎Ezagun denez ez dago oroi min sarkorragorik norberak bizi izan ez duenarekiko baino; Irantzuren adineko askok horregatik uste du laurogeiko hamarkada urrezko garai bat izan zela.
‎Umeak alboetatik pasatzen zaizkigu jolasean, agure goxoek zein bikote gazte zoriontsuek inguratzen gaituzte, Ametzola parkean jende guztia dabilelako anabasa gustagarrian gu izan ezik.
‎Iparrera bidean, bortuak gainditzerakoan, Orreagako inguruan, baskoiek Karlomagnoren armadari eraso zioten eta sekulan izan ez zuen porrota bildu zuen, ondare handiak eta kide ugari haien artean Roland/ Roldan printzeagaldu zirelarik.
‎Horretarako mintzoaren erabilpena debekatua izan zen, ongi zehaztuta arloz arlo, dudarik izan ez zedin.
‎Dudarik izan ez zedin, elizako liburuetan apezek bataio agiriak egiterakoan agotak zirenak zehazten zituzten:
‎Hemen ez delako profesionalik. Ondorioa desastrea izan dela aitortua izan ez bada ere, denek elkar ezagutzen dugu eta badakizu..., gomitatuak ziren jendeak. eta ontsa ikasiak gara. Kultur errota zirkuituan saldua izan da hegoaldean frantsesa espainolera itzulirik.
‎" Ene Chiara guztiz argia", abiatu zuen gutuna. Haren gutuna irakurtzetik eta erretratuari begiratzetik ezin gelditu zitekeela aitortzen zion; eransten zuen gero, ordu arte haren berri izan ez bazuen ere, betidanik elkar ezagutu balute bezala sentitzen zela orain; zentzugabea iruditzen zitzaiola hura ezagutu aurreko aldia, eta pentsaezina, aurrerantzean, bien bizikidetza izango ez zen edozein bizimodu. " Irakurri duzu Amadis Gaulakoa?", galdetzen zion hurrena.
‎Barruko egonezak gauerdian iratzarri zuen, amets nahasien artean; loa bahiturik, begiak zabalik zegoen, hontzaren antzera. Dena zegoen isil, iturrien ur negar betikoa izan ezik, eta dena ilun bere gelan, leihotik sartzen zen ilargi zuriaren errainua salbu. Atxilotuak ote zituzten ordurako kristau zakurrak?
‎Bizargorri ezizenaz ezagutzen zen Khair ad Din, garai hartako piratarik ospetsuena, eta gaitzizen hura entzun orduko dardarka hasi ohi ziren Mediterraneo osoko merkatari eta marinelak, dalmaziarrak une hartan bezala. Printzearen erraina kosta ahala kosta babestu beharra izan ez balu, hantxe bertan errendituko zen kapitaina, borrokarik egin gabe; alabaina, eta gudaldi hartatik garaile irteteko itxaropenik ez bazeukan ere, eutsi egin zion tentazioari.
‎Lau kartzelazainen artean hartuta, harrizko mahai batean etzan zuten, eta esku oinak burdinazko zirgiloetan lotu. Tortura mota guztietarako aproposa zen ohe hartan etzanarazi ondoren, agurearen oihu eta protestei entzungor, arropa guztiak tiraka zartatu eta erauzi zizkioten; gero, listari fin eta gogor batez barrabilak estu lotu zizkioten, odolusterik izan ez zedin. Ottoren alarauak lehen baino ozenagoak bihurtu ziren, bai soka hark, non eta bere intimitatearen muinean, ematen zion minagatik, bai ondoren gerta zitekeenaren beldurragatik, artean ez baitzekien zer etorriko zen, berarekin jolasean zebiltzala uste zuen, preso koitadu bat zirikatzen eta izorratzen, denbora pasa hoberik ezean.
‎Chiarak, hasieran, txantxatzat hartu zuen, inguruko neska gazte batzuek ere irri egiten zutelako eta bere ezkontzako engainuaren partaide izandako agure lerdejarioa jasangaitza zitzaiolako. Alabaina, handik gutxira, hartarako gertakari berezirik izan ez zen arren, aldatu egin zen emakumearen sentimendua, eta erruki onbera batez begiratzen zion halako gutun eder eta pasioz beteak idatzi zizkion hari.
‎Monikak gorde zuen urte askoan eskorpioi hori kutxatxo batean, ez inori min egiteko asmotan, ezpada, berari gaitz okerragoren bat etor zekiokeela sumatuz gero —handikien larderiaren menpean bizi ziren jopuak ez ziren ez bere gorputzaren ez gogoaren jabe, bere biziari amaiera arin eta aski garbia eman ahal izateko. Zenbait mesederen truke eskuratu zuen, aspalditik Hareneko sukaldaria zen atso zahar batengandik, eta altxor baten gisan gorde izan zuen, eskorpioia arretaz zainduz, aire eta janari faltarik izan ez zezan. Iheserako prestakizunetan hasi zirenean, baina, kutxatxo hura eraman ez eraman zalantzan zebilen neskatxa napolitarra, ahalik eta gauza gutxien hartu behar baitzuten biderako, eta Chiarari azaldu zion bere sekretua.
‎Europarrek, beste hizkuntzak konprenitzeko bezain ondo ikasi lituzkete. Beste hizkuntza hori mintzatzeko gauza izan ez arren, batak bestearen hizkuntza eta kultura entenditzea nahikoa litzateke harremanak sostengatzeko.
‎Halako egoeretan pentsalariak, behialako ilustratuak, parentesi arteko burbuilan esertzen dira. Itxarongelan, gogaituta eta, aldi berean, biktimismo aireko autokonplazentziaz.1378 Bakearen Nobel saria merezi dugula pentsatzen dugu denok literaturarenaz umilagoak gara zorionez, albokoa konprenitzeko eta estimatzeko gauza izan ez arren. Sektarismoa eta autoatsegina, marmarra eta zipozkeria.
‎Orain hogeita hamar urte gazte zirenek, kapitalismoa ala sozialismoa aukera erreferentzia bikoitzarekin hazitako horiek, harriturik begiratuko liokete munduari mundu horrekin batera aldatu izan ez balira. Gizarte eredu bat edo bestea proposatzen zuen jende hark denontzat onuragarria izango zen gizartea eraiki behar zela pentsatzen zuen, era batean edo bestean.
‎Baina gerla hura herri osoarena izan zen, arrifien aldetik. Ez zuten ez apartatzerik ez gordetzerik izan ez emakumeek, ez zaharrek, ez umeek.
‎Geu gara estatu hori, bere burua ezagutzen ez duen mamua. Badakigu itzelezko hondamendiak eragin ditugula, beldurra izan ez duen jendea suntsitu dugula, baina ezin dugu ondo jakin zein den botere horren neurria mamuaren barrenetik atera arte. Ume bat bezala irten eta, haren aurrez aurre paratu arte:
‎Azkenean, ametsetan Isis agertu eta arrosa bat janda errekuperatu zuen giza tankera. Astoa eleberriko momentu askotan jendea baino zentzuzkoagoa da, Luciusek ez baitu kontzientzia galtzen, nahiz eta hitz egiteko gauza izan ez. Giza jendea, berriz, astoaren aurrean ezer ezkutatu beharrik ez duela pentsatuz, ez da ez dotorea ez gizalegezkoa portaeran, gero gizartean disimuluan aritzen diren arren.
‎Beste aldean, 10.000 borrokari, soiltasuna, maltzurtasuna eta arma arinak besterik gabe. Arrifi errebeldeek protektoratu espainol gehiena hartua zuten, Melilla, Zeuta, Tetuan eta Larache izan ezik.
‎Promesa bete beharrik izan ez zezan, morabitoa fusilatzeko agindu zu. Diplomazia ingelesa begira zeukan.
‎‘Ni’ nech esaten da, eta nich ahoskatzen da kabila askotan, ‘zu’ chec esaten da gizonezkoa bazara eta chem emakumezkoa bazara. Eta numeralak errebisatuko dira, arriferaz zenbakiak izenordetzat har daitezkeelako; lehenengoa izan ezik, arriferazko zenbakiak arabierazko maileguak dira.
‎Euskararekin behintzat Alfonso XIII ez zen izan ez onbera ez tolerantea. Romanonesko kondearekin batera sinaturiko 1902ko azaroaren 21eko errege dekretuan argi utzi zuen:
‎Igo, erraz egin ziren. Erraza izan ez zena, Axdirreraino iristea izan zen. Defentsa gotorra egin zuten arrifiek.
‎" Ez dago dudarik, Arrifeko eta Gelaiako moroen artean gurekiko errenkore eta gorroto sentimenduak zeudela, eta horiek ez zirela lehenago azaldu, aukera egokirik izan ez zutelako. Orain, aukera izan dute eta, sobera ere profitatu dute aukera hori.
‎Baliatu ziren produktu kimikoak fosgenoa, difosgenoa, kloropikrina eta iperita izan ziren. Helburua populazio zibila zen, suntsidura, baina batez ere izua eragitea, jendea erresistentzia sostengatzeko gauza izan ez zedin.515 Hagatik, ohikoa zen azokak eta errekak bonbardatzea.
‎Urrunago joan barik, atzo euki dabez burrukagarratzak espainiarrekM Talza deritzon moroekin. Moroak esanda euken euren gorpuen gainetik izan ezik ez direla sartuko herri hartara espainiarrak. Baina honeek zizkiluetatik ahozpez ilargia lainopean egoan arte sartu dira lautadan eta eureganandu dabez hainbat kilometro lur.
‎Gerla hari," Sidi Guarixeko Istilua"," Melillako Krisia"," Margalloren Gerla"," Melillako Gerla" deitu zitzaion, eta" Melillako Lotsa" ere deitu zioten baten batzuek. Gerla bortitza izan ez bazen ere, haren
‎Ez da Zumthorren kontraesan partikularra, ahozkoa idatzi egin behar izan da gertaeraren momentutik harago haintzat hartua izateko. Izran arrifiak edo bertso euskaldunak1032 ere ez lirateke kultura modernoan ezagunak bere garaian idatzi izan ez balira. Horra paradoxa:
‎" Zazpi urtez Euskalerrian egon zen deabrua eta etzuen ikasi al izan ez eta bai baizik. Eta hek Baionako Santi Espirituko zubia igaraitean ahantzi zituen". 1106 Xantza egiteko kontatu zen, jakina.
‎" Kendu euskalduntasuna politizatzen duen diskurtsoa eta euskara hizkuntz maijinatu eta duintasunik eta gizarte proiekziorik gabekoa izango genuke, Modernitatean inolako politizatze —edo nazionaltze— prozesurik izan ez duten hizkuntzetan beste bat".
‎Frankismoak funtzionarioak Espainian behar zituen, baina marokoarrekiko konfidantza gisa azaldu zen lege berria. Dena dela, aldeko ezer egiteko gauza izan ez zen Espainia errepublikanoaren aldean, marokoarrak zein aljeriarrak. zapaltzen zituen Frantzia errepublikanoaren aldean, hobetzat hartu zen Espainia frankista herri musulmanetan.
‎1794an aurkeztu zen Asanblean850 Baptiste Henri Gregoire abadearen informea, Rapport sur la necessite et les moyens d’aneantir les patois et duniversaliser lusage de la languefrançaise. Lapurdiko lau mila euskaldun Landetaratu zituzten urte berean, mugaz bestaldekoen kontrako gerlan parte hartu nahi izan ez zutelako. Giza Eskubideen Aldarrikapenaren ondorengo bosgarren urtean, patois guziak ezabatu eta frantsesa unibertsalizatu behar zen, Gregoire abadearen eta frantziar burgesiaren ustez.851
‎Estatuaren eraso bortitzaren aurrean, karlistak ez ziren gauza izan ez batzeko ez estrategia adosteko. Elkarren arteko liskarretan ito ziren:
‎Zakua hausten erreusitu arren, apartatzeko astirik ez zuten izan ez Marianok ez Balbinak. Haize Hegoaren buhunbak airean gora altxatu zituen.
‎Heriotzaren loan zetzan gorpua izan ezik, beste guztiak harrika hasi zitzaizkion. Kazkabarra bezalakoa izan zen, baina gogorragoa:
‎—Ez dakit baina, hain nekatuta heldu bazara, zerbait ikasiko zenuen. —erdi esan zuen amak hasperen amultsuz— Ai Pelho, Pelho, neure umea, neure koitadua, neure izar argia, neure gizajotxoa, huts txiki batzuk egin dituzu, bizitzan suerterik izan ez duzulako.
‎Eta ez zuten harrezkero su faltarik izan, Oihan Handian ez direlako sekula falta izan ez zuhaitzak eta harkaitzak. Eta xibaroek, suarekin, ez dute hotzik, ez dute ikusmena galtzen gauean, besapean luzaroan eraman beharrik gabe egosten dute haragia.
‎J. S. hartu dugu biltzaile, itzultzaile eta idazkari, pasaporterik eskatu ez digulako eta gure ortografia eta gramatika akatsen beldurrik izan ez duelako.
‎Bazen aspaldian, gure irla lehor honetan, Pelho deitzen zen mutil bat oso leloa, ia ezertarako gauza ez zena. Eta mundu guztiak Pelho Lelo deitzen zion, bere amak izan ezik.
‎Etorri bai, izan ez
‎Ez da estreinako aldia, Nasreddinek gonbidatua izan ez den jatorduan sartzera erreusitu baitu. Oraingoan baina, sartuz batera ikusi du etxeko nagusiak:
2011
‎Arnaut Abadiak hurrengo zenbakian ere azaltzen du ez zuela jakiterik izan nor zen delako Phindar hori. Noski, baldin eta egilearen enigma lehenago argitzerik izan ez bazuen nire ustez Hiriart Urrutik salatuko zion, ia seguru—, beranduenez 1910ean ohartuko zen Jean Etxepare zela Villeneuvette zeritzon artikulu miresgarriaren idazlea, izan ere, Jean Etxeparek urte horretan plazaratu baitzuen Buruxkak artikulu bilduma malerusa, eta hain zuzen bertan berrargitaratu zuen —" laburkichago" —, bospasei urte lehenago Phindar ezizenaz sinatu... Baina, badakizu, orduko Euskal Herri santujalean Buruxkak liburua franko ausarta suertatu zen, zeharo eskandalagarria, eta Etxeparek etxeko selauruan atxiki behar izan zuen liburu apartaren argitaraldi osoa.
‎Izatez, edozein irakurlek atseginez leituko lituzkeen klasiko baten orrialde gustagarriak dira, behingoagatik gai ez erlijiozkoak jorratu dituenak. Horrez gainera, bestalde, erakutsi nahi dut Arnaut Abadiaren hautu estilistikoa, haren ahalegina, zeren ezin baikara behin eta berriro idazten ibili, gure aurretik inoiz ezer izkiriatu izan ez balitz bezala. Esan nahi baita, natur zientziei buruzko testuak zirriborratzen hasteko, guztiz lagungarri gerta dakiguke Arnaut Abadiak urratutako bidea ezagutzea, besteak beste, hark jadanik gainditutako oztopoek eta ebatzitako problemek ez gaitzaten berriro burutik eragin.
‎Basque" da askoren ustez. Titulu horixe eman izan diote antropologokideek AEBetan, gure herria besterik izan ez duelakoan aztergai. Baina, kontrara, berdintsu izan zitekeen" Mr.
‎Uste dut, halaber, Francoren heriotza baino lehen, hortzak eman zizkiola euskal abertzaletasunari, bestela zakur zaunkalari besterik ez baitzen izango, eta oraingo autonomien estatua ekarri zuen aldi konstituziogilean, Eusko Jaurlaritzaren sorrera barne, ETA protagonista gisa neutralizatzeko sentitzen zen premia akuilu izan zela Madrilek herrialdeko eskualdeei kontzesio politikoak egiteko. ETArik izan ez balitz, sinesgarria dirudi behintzat, Espainia askoz zentralizatuagoa izango zela gaur egun dena baino, nahiz eta hipotesi hori den sekula frogatu. Arrazoi berdinagatik, euskaldun gehienek bezala, ezin dut ulertu ETAren beharra are gutxiago haren legitimitatea— Franco ondorengo Espainia Demokratikoan.
‎Gure artikulua itzuli eta esku-orri gisa berrinprimatua zuten. Nahiz eta halako asmorik izan ez, aktibismoa zen hura, alajaina!
‎Ehunen bat karaktererekin hasten dira haurtzaindegietan; eguneroko komunikabideetan eta irakaskuntzan (goi mailakoan izan ezik) ez dituzte hiru milatik gora erabiltzen; baina puzzleak, guztira, badauzka berrogeita hamar mila pieza baino gehiago.
‎Ikur bakar eta jakin baten osagarriak balira bezala: aztala, enara, zaldia bera, uneak biltzen dituen alderdi nagusi guztiak daude agerian; bat izan ezik: azkartasuna, habaila; irudiaren funtsa bera.
‎Urteak bezala, lau sasoi dauzka jendearen bizitzak; beraz, ustekaberik gertatu ezean, bere udaberria, uda, udazkena eta negua zor zaio edozein gizakiri. Aro bakoitzari hogei bat urte dagozkio; beraz, laurogei dauzka edonork, eta hortik aurrerakoari izadiaren eskupekoa irizten dio taoistak; izan ere, inor ez da ehun urte betetzera ailegatzen santuak() izan ezik baina, kontuz, hala ere, zeren ez omen dira gainbehera etorritako hilezinak baizik. Zer egin behar da, hortaz, hilezin bihurtzeko?
‎tximeleta sail bat boladan hegalari. Mitxeletak hegan, zaldia lauhazka, zalduna gidari..., dena agerian zegoen; dena, ikusleak erantsi beharreko zerbait izan ezik: usaina, hots, koadroaren funtsa bera.
‎Italiako enbaxadan ari da lanean, eta Ritan izeneko parketik hurbil dauka etxea. Hamar milioi biztanleen artean atzerritarrak ez omen gara Bejingen milatik gora, baina Hizkuntza Eskolan gabiltzanak izan ezik, inguru horretan egokituta daude gehienak. Auzoak, hiriko zalapartatik aparte, mendebaldarrentzat propio egindako oasia ematen du, eta hainbat alderditako funtzionario jendea bizi da bertan.
‎Fede gutxikoak izanik, nonbait, gehienok bestaldera begiratzen dugu. Hau dena aurreikusteko gai izan ez zirenez, oso litekeena da oraingoan ere oker egotea.
‎Partituran den dena dago... garrantzitsuena izan ezik
‎Han zirenek elkarri erreparatzen zioten erretzailea nor zen hautemateko, baina lanak zeuzkaten bilatzeko. Nik ere bai, eskuan erre izan ez balit.
‎galdetu zidan gizonak niri. Nik garai hartan Irina ez nuen ezagutzen, eta nire erantzuna ironiko samarra izan ez bazen, hotza izan zen.
‎Ez gaitu ustekabean harrapatzen irakurtzeak, idatzi eta hogeita lau urtera Atxagaren Etiopia k" transgresioa eta marginalitatearen edertasuna" ekarri zituela euskal poemagintzara.28 Baina non geratuko ziren poema haiek, orduan gehienentzat hain arraro, arrotz edo irreberenteak, ondorengo urteetan gure arteko kantari esanguratsuenetako zenbaitek bereak egin izan ez balute. Ediziorik xumeenean argitaratu eta hogeita hamar urte eta gehiagora poema haiek gaur bertan idatziak bezala entzuteko gai bihurtu ditu denborak eta, hein handi batean, gure musika herrikoiak.
‎Hamalau dira hiru disko horietan modu horretako piezak, baina ez dago haren lana —ez letretan, are gutxiago tratamendu musikaletangainontzeko kantari herrikoi garaikideekin parekatzerik. Haren poetak, iparraldekoak guztiak Aresti izan ezik, ia ez dira ezagunak hegoaldean (Auxtin Zamora da kanten erdien letragilea), eta hitzokin sortutako lanak gehiago du goi mailako bilaketa garaikidetik, kantari folky tik baino.
‎Eta, egun, Gernikaren ondorengo dirudi eliza horrek berak ere, erre eta txikitua. Eta gogoratu dut Mikelen" Gernika" n" Haika mutil" en melodiak burutzen duela ordura arte garrasia baino izan ez den musika eta kantua: desagertu dira hitzak hor, eta bokalik zabalena geratu da melodia isilaren bila.
‎Mirande, Zamora eta Lanatua. Eta" itzuli" diot, aurretik egindakoen bertsioak agertzen direlako, Lanatuaren kanta bakarrean izan ezik(" Artzainari urratsean" izenekoa). Gainontzekoak, Achiaryren kantu enblematiko bihurtu diren zenbait:
‎Asko eta askorentzat ozenki esan gabeko ondorio batera eraman zuena: " Hobe guri gertatu izan ez balitzaigu". Bistan da hori ez zela batzuen sentipena:
‎Goibelak izaten dira dolu egunak, eta aitortu behar dut, ez nuke hartu dudan lana hartua izango heriotzaren itzalpean sentitu izan ez banintz. Esan bezala, Imanolen heriotzarekin hasi nintzen lehenengo gogoetak idazten, eta Laboarenarekin hartu dut azkeneko bultzada.
‎Denak joan dira uretara, ni izan ezik. Ni begira geratu natzaie.
‎Etxera itzultzeko ordua: ez da ezer apartekorik gertatu ordubete inguru iraun duen ibilaldian, ezusteko bat izan ezik.
‎Izkina batean jarraitzen zuten nire lagunek, Luisak izan ezik, denak adi, denak bikoteei begira.
‎Hantxe jaitsi gara denok, Klaudio txoferra izan ezik, jakina, eta denon artean hasi gara autobusari bultza egiten, pittin bat bazterrera eramateko. Errepidean gaizki zegoen eta helburua zen errepide bazter batean babestuago uztea.
‎Egunkariak ez zekarren beste deus ere interesgarririk, hurrengo egunean izanen zen munduko boxeo txapelketa izan ezik, Carlos Monzon argentinarraren eta Denny Moyer estatubatuarraren artekoa, alegia. Claudioren sinpatia gustukoa zuen bezala, boxeolarien indarra ere gustukoa zuela pentsatu zuen.
‎Italiako lehenengo erakunde antifaxistaren ikurra, hain zuzen ere. Alderdi demokratikoen abandonuagatik izan ez balitz, 20ko hamarkadan faxismoa garaitu ahal izan zezakeen erakundea. Edonork eramanen ez lukeen tatuajea, alegia.
‎Ezin zuen saihestu. Bazekien eszena horren filmaketan gertatutakoa, benetan gustukoa izan ez bazuen ere, aitzakia hutsa zela. Bestelako arrazoiak zituen horrela jartzeko.
‎Izan ere, edozertarako balio zezakeen aitorpenak... neska bat liluratuta uzteko izan ezik. Baina, Alaitz ere neska berezia dugu eta, ohiko protokoloari jarraituz, baietz erantzun dio.
‎Zuk, desioaren lurralde besteratuetan galduta bizitu zinen horrek eta gero ordu ttikietan ezer izan ez ziren irudikeriak zenituenak besarkatu, jakinen duzu andere bakoitzean kabitzen zela munduaren eldarnio oro, han, begirada bakoitzean zantzutu baitzenuen oharpenaren distira misterio biluztu baten promesa edo desioaren aldarrikapen bat bat batean betirako itzalia.
‎...e zu haren maitasunez doan blaitua azken hitzekin eskainiak izan zitzaizkizulako agintzaria, hitzarmena eta bizitzeko eskubidea, agurraren ordu samin gorenean beranduki ohartuz, errudun dohakabea bizitza bat xahutu zenuela desamorearen harrokeriaz gizatasuna irainduz. ez, ez dago munduan zuzenentzat ordainsaririk eta zer argudiatu genezake oroigarri salatzaileen aurrean barkatu zigutenen maitasuna izan ezik keinu leialekin laztantzen gintuztenean, neguko abenduetan hersten zaizkie begiak berraurkikuntzaren bide isiletik aurrea hartu zigutenei.
‎Nere aitaz oroitzen naiz nola egunaren amaieran begiztatzen zuen laidokeria antzinakoen paisaia eta nola kitatzen zizkien kontuak garaileei ironiaren harlauzarekin... nola apalki lotzen zitzaion bizitzari jakinik azkenean irabazi ez duela nehork irabazten hiltzeko eskubide horixe izan ezik puntualki bakoitzari legokiokeen orduan. halabehar horretatik ez duela nehork ihes egiten, eta epai errukigabearen aurrean zer balio ote lezaketen garaipen ala hondamendiek. horregatik, nere aitaz oroitzen naiz dohakabe haien handikeriak lurperatzen, une batez garaile zirela uste izan zuten haienak azkenean konturatu ziren arte beraien garaipena okerruste samina zela eguneroko bizibehar lanb...
‎Zu, bizitza eta heriotzaz tematsu mintzatzen zaren hori zure ibilbideari muga lanbrotsuak ezarriz, ezin zindezke bizitzarena izan, maizter bisitari agian gonbidatu iheskorren etxe arrotzean, eta heriotzaren orduan, filosofoak esana da, zu ez zeundeke jadanik han. Amets baten itzala zara eta amets horren zentzuaz galdetzean dizu nehork erantzun... errepikapen tematsuz egunero ukatzen duzun Jainko horrek izan ezik.
‎Bizirik iraun ez duten etxe izenak, ordea, hau da, arrazoi batengatik edo bestearengatik bai etxea desagertu delako, edo bai izena herrian txertatu ez delako, edo bai etxeak izena aldatu eta gaur egun beste izen batekin ezagun delakoahozko tradiziorik izan ez duten edo gaur egun ahoz erabiltzen ez diren etxe izenak, ordea, bukaerako a artikuluarekin ematen dira. Honelakoak ditugu, esaterako:
‎Bertan dokumentazioko lekukotasun eta testigantzak biltzen dira lehenik, etxe izena bizirik dagoenean egungo ebakera ondoren, etxekoen izengoiti oikonimikoa (hau da, etxe izenean oinarritua) hirugarrenik, kokalekua laugarrenik, etimologia azalpena ondoren eta, azkenik, beharrezko iruditu zaigunean, oharrei eskainirikako atalñoa. Jakina, kasu guztietan ezin izan ditugu, oraingoz, puntu guztiak guk nahi genukeen bezala bete, edo dokumentazioko lekuko gutxi ditugulako —edo bat ere ez dugulako—, edo etxea non den edo oikonimoa nola ebakitzen den jakiterik izan ez dugulako, kanpotik ikusirik hau bitxi irudi badakioke ere norbaiti.
2012
‎Harreman horiek norberaren solaseta jolas parke istilu gabea izan behar dute. Auzoan inor ez, noizbehinkako bisita baimenduak izan ezik. Funtsean, jendartetik ihes egiten duenak bere burua eraikitzetik egiten du ihes.
‎Jatorriz eta jarauntsiz alde substantzialik onartzerik ez zegoenez, populazioa fikzio batez homogeneizatu zuten: nazio edo natura berdina dugu, alegia naziokideok substantzia berekoak izanik, gure artean, norberaren ezaugarri pribatuak izan ezik, ez dago balioko bereizgarririk. Politikoki, espazio publiko orokorrean, denok omen gara bat bera.
‎Garraiolariek hiltegira sartu zuten gepardoa, eta Van Thiegel zain gelditu zen ea zer gertatzen zen mandril taldearekin. Agian haragitarako izango ziren, nahiz eta ofizial zurien artean ez haren zalerik egon, Richardson izan ezik. Ez zituzten, ordea, hiltegirantz bideratu, tiro zelairantz baizik.
‎Berak biltegian harrapatutako saguak eramaten zizkionean," nahiago nuke antilopea" esaten zuen Livok beti. Harengatik izan ez balitz ez zitzaiokeen antilopearen kontua sekula bururatuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia