Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.034

2000
‎Eztulen eta imintzio gehiegizkoen artean erre nuen zigarroa. Pentsatu nuen bidaiari haiek guztiek bertan lasai ederrean eserita jarraitzen bazuten, guztiz bere baitara bilduta eta honi eta hari hortzik gabe irribarre eginez, zinez istripurik izan ez zelako zeudela halaxe; eta, bene benetan zerbait gertatu bazen, ez zela inondik ere istriputzat hartzeko moduko zer bat, are gutxiago oraindik ezbehar lizuntzat edo kontaezintzat, hasiera batean nik egin nuen gauza bestalde, nire irakurketek eraginda eta hiperbolerako eta neurrigabekeriarako dudan erraztasunaz bultzaturik, duda izpirik gabe. Gertakaria, bada, hoztasun gehiagoz gogoratzea erabaki nuen, distantziaren zuhurtasunarekin, eta jarduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan, ez zela izan halako burrunbarik ez lizunkeriarik, bai noski zimurdura akordeonistiko hura, baina akordeonistikoa hain prezeski, ezen istantean bagoia bere onera etorri baitzen hauspo erraldoi ikusezin batek bultzatuta bezala, eta, beraz, kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik, denak bere hartan jarraitu zuen, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Pentsatu nuen bidaiari haiek guztiek bertan lasai ederrean eserita jarraitzen bazuten, guztiz bere baitara bilduta eta honi eta hari hortzik gabe irribarre eginez, zinez istripurik izan ez zelako zeudela halaxe; eta, bene benetan zerbait gertatu bazen, ez zela inondik ere istriputzat hartzeko moduko zer bat, are gutxiago oraindik ezbehar lizuntzat edo kontaezintzat, hasiera batean nik egin nuen gauza bestalde, nire irakurketek eraginda eta hiperbolerako eta neurrigabekeriarako dudan erraztasunaz bultzaturik, duda izpirik gabe. ...tzea erabaki nuen, distantziaren zuhurtasunarekin, eta jarduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan, ez zela izan halako burrunbarik ez lizunkeriarik, bai noski zimurdura akordeonistiko hura, baina akordeonistikoa hain prezeski, ezen istantean bagoia bere onera etorri baitzen hauspo erraldoi ikusezin batek bultzatuta bezala, eta, beraz, kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik, denak bere hartan jarraitu zuen, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Pentsatu nuen bidaiari haiek guztiek bertan lasai ederrean eserita jarraitzen bazuten, guztiz bere baitara bilduta eta honi eta hari hortzik gabe irribarre eginez, zinez istripurik izan ez zelako zeudela halaxe; eta, bene benetan zerbait gertatu bazen, ez zela inondik ere istriputzat hartzeko moduko zer bat, are gutxiago oraindik ezbehar lizuntzat edo kontaezintzat, hasiera batean nik egin nuen gauza bestalde, nire irakurketek eraginda eta hiperbolerako eta neurrigabekeriarako dudan erraztasunaz bultzaturik, duda izpirik gabe. ...rduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan, ez zela izan halako burrunbarik ez lizunkeriarik, bai noski zimurdura akordeonistiko hura, baina akordeonistikoa hain prezeski, ezen istantean bagoia bere onera etorri baitzen hauspo erraldoi ikusezin batek bultzatuta bezala, eta, beraz, kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik, denak bere hartan jarraitu zuen, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
‎Ez da ezer lehen izan ez denik, eta orain badena gero ere izanen da. Oro gertatzen da denboraren baitan, ekintzek kate maila continuum bat osatzen dute.
‎Ez, ez dut ezagutzen. Eta honexek ematen dit, bada, bide pentsatzeko niri gertaturikoa berria dela zeruaren pean, iraganean izan ez den gertakari bat.
‎Hortaz, zergatik hil zuten? Gu salbatzeko aukera izan ez zezan. Eta, zer zela eta zeuden gugandik gero eta bertago panterak eta sugegorriak eta salamandrak eta fenix hegaztiak eta putreak eta hidrak eta aspidak?
‎Deereren behementziaz nahikoa nazkaturik, Otsotzarmendi jaunak hartu nahi izan zuen hitza, itaunketari ukitu gizakorrago bat eman nahian, baina Deerek ez zuen men egiteko inolako intentziorik. " Jakin behar du jendeak, jakin behar du etxeko teleikusle errespetagarriak, gizaseme dohakabe itxurako hau, gizaseme onanista zikin hau zer den, zer izan den, gizarteak berriz inoiz halakorik pairatu beharrik izan ez dezan". Airean utzi zuen esaldia, eta Deerek ezpainak busti zituen ur tragoxka batez.
‎Eta orduan Da Vincik esaten zuena adierazi behar izan nion aurkezle prestuezari: " Inork ezin dezake basiliskoa hil, animalia batek izan ezik: erbinudeak.
‎Ez zeuden noski lo, teleikusleak pentsa bide zuen moduan, ez; hilda zeuden. Eta zendu ubelduak erretiratu ahala, hain zen nabarmena harmailetan haiek uzten zuten hutsunea egizu kontu, irakurle, berrehun bat gizaki zein animalia erretiratuak izango zirela aise, gehiago izan ez baziren, non ezuste berri hura nola edo hala konpontzearren, panpinak jarri baitzituzten hildakoen eserlekuetan, txotxongiloak, kartoi harrizko tigreak edo putreak edota salamandrak, igel  tsuzko giza irudiak, pelutxezko hartzak, granitozko edo alabastrozko giza-enborrak, marmol txuriko emakume biluzi estaliak, altzairuzko lehoi inurriak eta mantikorak, zementuzko zikoinak, zurezko neskato ... Ordezkapen hark guztiak jakina, gastu erantsi bat ekarriko zion programa lehen ere sobera garestiari, esku-langile eta eskultore eta artistei eskaturiko lana ordaindu egin behar zitzaienez, eskuzabal ordaindu ere segur aski.
‎Baina aurre egin behar nion egoerari, duintasunez, gogor, etsi gabe, eta neurri horretan nire bizitzaz dena zekitela jabetu izanak eta zekiten hura nola erabilia izango zen ulertzeak, bada, asko lagundu zidan arerioei benetako neurria hartzen jakiteko. Neure onera etorri aurretik, baina, beste bi aurkezleek nire zazpi andregaien aipamen burlatia egin zuten, esanez zazpiak beren buruaz beste egin zutela, nik, atsekabeak jota, beren lore ezkutua urratu nahi izan ez nuelako. Halako infamiarik!
‎Hautsi egin zen isiltasuna, esaten den bezala, mila zatitan. Infartoak ez ziren izan ez bat eta ez bi, hiru baizik, eta esaten da orro hark soilune bat baino gehiago estali zuela ile lakar bihurriz, izu sekulakoaren erakusle modura. Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri negar urduria, eta pixalarria.
‎Beraz, erretolika guztia soberakoa zen, guztiz lekuz kanpokoa". ...rudi triste bat; eta, jarraian, eta ni umilatzeko asmo huts hutsarekin, krokodrilo sugejalearen irudia egin zuen alegia, ke irudigintzan non plus ultra modura hartzen den artelana, bikain egin ere, aitor dut; esan beharrik ez dago keinu jostalari fribolo honekin ikusle den denak patrikaratu zituela, atzera, Otsotzarmendi jaunak, eta txaloz eskuak txikitu beharrean aritu zitzaizkiola guztiak, Deere izan ezik, ezin konta ahala minutuz. Zer egin nezakeen nik egoera nola zegoen ikusita?
‎Paperak erakutsi zituen gero Maria Morenak nahi adina, paper zigilatuak, eta denek sinetsi genizkion orduan arbelean idatzitako azalpen doi umezurtzak. Deerek izan ezik. " Paper horiek lau durotan erosten dira merkatu bel  tzean, jaunak!
‎Hori lana, hori! Jendea orduan Danekin doi bat adiskidetu da keinu hori dela eta (nahiz eta agentziaren eta hotelaren berri gehiago oraindik izan ez). Afaria ere ederra izan da, baina, egia esatera, gure bozkarioa busti  tzeko ongi etorriko zen Olgaren taldekoek agindua ziguten ardoa:
‎Ruben musu bat ematera hurbildu izan balitzait, erantzun egingo niolakoan nago. Bai, badakit hilabete batean ezin dudala bizi Dabidekin urtetan bizi izan ez dudana, baina, ez dakit nola esan. Amodio souvenir ak...
‎Eta inortxok ere ezer ez zekienez, bizitza halakoxea izan eta, denboraren poderioz, Joseba eta Karmelo harremanetan hasi ziren. Eta harremanak aurrera egin zuen egun batez Josebaren eta Karmeloren aitak harreman horren berri izan ez balu (ziur nago sentituko zuen hotzikarak buruko ileetatik oinetako behatz ttikienaren atzazaleraino zeharkatuko zuela).
‎Esango nuke sukar apur bat ere izan nuela, baina gauerako polito nengoen eta besteekin batera joan ahal izan nintzen. Hala ere, besteekin diodanean, Rakel eta Rubenekin izan ezik esan gura dut, ze bi amorosak ez ziren taldekideon hitzordura agertu. Aurrekoetan bezalaxe, gaur ere elkarrengandik oso hur ibili dira eta, de vous à moi, gero eta argiago dago haien arteko sintonia.
‎Baina batez ere han nengoelako, eta nengoen gisan nengoelako, apaiz bat hurbildu zait eta, ez bat eta ez bi, galdegin dit ea zer dudan hain burumakur egoteko, ea aitortza edo bestelako laguntzarik behar dudan. Nik, inortxori ere esplikazioak emateko gogorik izan ez, eta, irriño bat egiteko indarrak nolabait bildurik, ezezkoa egin diot buruaz (hain zuzen ere bakarrik, isilik eta ilunpetan egon nahi nuen): ezin dut eraman bulegoan edo kalean aurpegi txarra duzula esaten dizutenen zurikeria, lagundu baino gehiago zein makal zauden nabarmendu nahian dabiltzala dirudielako; ezin dut eraman katedral batean zein bakarrik zauden esatera datorrenaren eskuzabaltasuna, onberatasuna, ez dakit zer hori, halakoek norbera gehiago hondoratzea nahi luketela dirudielako.
‎Eta nik, atzetik. Gainerako guztiak elkarrekin baz  kaltzeko geratu dira, tête du tourc den gidaria izan ezik, noski, eta beharbada nabarmen samar gertatu naiz; beharbada, ez ezazu barre egin, ene demifrère hori, Rakelekin ligatu guran nabilela pentsatuko dute... D’ailleurs, arratsaldeko beharra gaitzagoa egin zait eta, egia berdaderoa esatearren, nahiko lotsagarri sentitu naiz betaurreko beltzak jantzita eta neure burua txitean pitean aldizkari baten atzean ezkutatuz.
‎Allô, Dabid? Orain artekoan esateko askorik izan ez eta sarritan itzulinguruka ibili behar izan dut kaka esplikatzen. Éxcusez moi.
‎Ni ere bekaduna izan nintzen gure presidentea Etxe Zurira etorri zenean hasi da astiro eta apal samar, gu denok une horren solemnitateaz jabe gintezen edo; eta gaztelaniaz jardun izan ez balu, zinez presidentearen bekaduna izana zela sinetsiko genuen. Aurrez aurre ikusi nuen egun beretik liluratu egin ninduen eta ezin izan nion neure grinari eutsi:
‎Guretzat eta josteta hutsa besterik izan ez dena hasi zait xuxurlaka, Olgarentzat benetako sofrikarioa eta gurutze bidea gertatu da. Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio; pertsonaiekiko identifikazio handia, oso handia izan omen du; ni orain konturatu naiz:
‎Futxo eta errefutxo! Tomek izan ezik, gainerakook barre zantzo ederrak egin genituen, baita Rakelek berak ere dena argitu zenean. Baina ederra, benetan ederra Monument Valley ko paisajea izan da.
‎pentsatu dut izara garbietan lo egitea bezalakorik ez dagoela (nahiz eta haizeak lehortutakoak izan ez), eta pentsamendu horrekin berriro ere lokartu naiz, eta Luisen antzera ihes egitea amestu dut; azken batean, inbidiagarria egin zait hari gertatu zaion: norbait ezagutu, txoratu, eta ihes egin eromena amaitu arte, zeren, lehenago edo geroago, eromena amaitu egingo baita.
‎penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen baitzen; hiri urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera, beti jasotzen nuen opariren bat edo beste. Behin, ordea, institutuko lagunei entzun nien putetxe bat zabaldu zutela Gasteiz inguruan, eta bezero kamioizale ezkonduek txartelarekin ordaintzeko arazorik izan ez zezaten, hau da, emazteek ezeren susmorik izan ez zezaten, zerbitzuen ordainketa ziurtatzeko gero kutxako libretan" Asador Koldo" agertzen zela. Eta ongi baino hobeki oroitzen dut, badaezpada ere eta, jakinminaren, bolada hartan ni neu ardura  tzen hasi nintzela posta jasotzeaz; esan gabe doa normalean ezikusia egiten nien kutxako gutunen zain egoten nintzela, harik eta, luze gabe," Asador Koldo" ezagun hura nire harrotasuna zapuztera agertu zen arte....
‎penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen baitzen; hiri urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera, beti jasotzen nuen opariren bat edo beste. Behin, ordea, institutuko lagunei entzun nien putetxe bat zabaldu zutela Gasteiz inguruan, eta bezero kamioizale ezkonduek txartelarekin ordaintzeko arazorik izan ez zezaten, hau da, emazteek ezeren susmorik izan ez zezaten, zerbitzuen ordainketa ziurtatzeko gero kutxako libretan" Asador Koldo" agertzen zela. Eta ongi baino hobeki oroitzen dut, badaezpada ere eta, jakinminaren, bolada hartan ni neu ardura  tzen hasi nintzela posta jasotzeaz; esan gabe doa normalean ezikusia egiten nien kutxako gutunen zain egoten nintzela, harik eta, luze gabe," Asador Koldo" ezagun hura nire harrotasuna zapuztera agertu zen arte....
2001
‎G (metxeroaz pipa piztuz, gizalege handiz): Ba, Kantekin jarraituz, hark esaten zuen arteak oro duela libre, jasoena eta perbertitzaileena; oro, sentimendu bat izan ezik...
‎Bai, kapela berria egingo diot Ahaide Nagusiari eta benetakoarekin geldituko naiz ni. Okerrik gertatuz gero, federik izan ez dutelako izan dela esango diet; federik gabe, alfer alferrekoak direla jantzi bereziak, alegia. Beraz, errua ez dela nerea.
‎... Ezer nahi izan ez zutenek, ez.
‎Agustin Mitxelena, genuen pisularirik azkarrena, menderatzen zuen behin  tzat. Ni, berriz, ez naiz sekula trebea izan ez lasterka, ez saltoka, ez jaurtiketan. Teknokrata gisa edo, avant le mot, hartu bide ninduten, paperak astintzeko, ez pisua edo mailua.
‎Badakizue noski, ordea, Madalen bezperako etxefuegoa baino lehentxeago programa zertxobait aldatu behar izan zela. Gure korrikalarietarik franko, beraz (onenak, Manero gizagaixoak, ez zuen luzaroko bizirik), eta sekula korrikalari izateko usterik izan ez zuten zenbait Artikutza aldera abiatu ziren ehiztari gisa, eskopeta bizkarrean. Nafarroa aldetik zetozen erbiek, ordea, bazuten eskopetak baino arma hoberik.
‎Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak. Hor dauzkagu Etxepareren agerketa bakartia, ondorerik izan ez zuen Leizarragaren eragina, Materre ezkero Lapurdin sortu zen mugimendu bizi eta aberatsa, Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara, Bonaparteren itzalean lanari ekin zioten langile apalak.
‎Esku zarta eder bat merezi dute, beraz, liburu honen eragileek, gure errenteriar hizkuntzalariak euskararen etorkizunaz idatzirik utzi zituen iritziak ostera plazaratzeagatik. Iruditzen zait gaurko belaunaldi gazteek, Mitxelena bera ezagutzeko egokierarik izan ez zutenek alegia, aurkituko dutela zer ikasia eta zer hausnartua orrialdeotan. Arestian aipatu dudan elkarrizketa alboanitz, zabal eta askotariko  horren oinarri asko daude hemen, nire iritziz.
‎Euskal Herria, oro har, galtzaile izan zela. Eta galtzaile izan zen, esate baterako, Katalunia galtzaile izan ez zen neurrian. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait ardura:
‎Babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira aspaldidanik lehen ezagutu genituenak: izan ere, gu, hiritar edo kaletarrok, eta kaletar gara saltsa hauetan ibili garen gehienok, haien alde deus egiteko gauza izan ez garenez gero, ezin itxaron dezakegu haiek, bere ezerezean, gure interesen murru izatea.
‎Denbora batean jendeak uste zuen (Sh. Holmes ek izan ezik) ez zuela jakiteak kokalekurik behar. Orain, aldiz, badirudi ez dakigunetik ez dakigukeela inolako kalterik etorri.
‎Bada gehiago ere, baina hemen egingo dut planto, aski luzea baita aldatu dudana. Niri dagokidanez, bekatari nauzue dudarik gabe, nahiz jakina denez ez naizen ezkerra (omen) den abertzaletasunaren mutil izan; are gehiago, jakina da ez naizela sekula izan ez ausarta, ez suharra, ezta ere ordea inoren buruzagia. Funtzionarioa, berriz, bai, bitartean.
‎Zortzi urte igaro ondoan, ez dut uste, oro har, eginahalaren arrakasta uka daitekeenik. Tartekoa naizenez, alde batera utzita ofiziala edo, nolabait esan, den batu era (baturako hobe oraingoz batua baino), harrera txarrik izan ez duena bestalde, harrigarria da, kazetaritzan adibidez, gero eta nabariago den batasuna, are elkarren kontrako diren aldizkarietan ere. Ez dira oztopo guztiak gainditu, ez eta gutxiago ere, baina prosa arruntaren mailan gero eta xeheagoak dira bereizkuntzak, zenbait handiagoa izanagatik37 Xehetasunok, diogun bidenabar, ematen zaien garrantzia baino gehiago ez dute.
‎Baliteke orain, askatasun handiagoa dela, lehia larriagoan ibili behar izatea erdal argitalpenekin, eta dagoeneko ere badugu honen seinale argia. Hala ere, lurpeko bizitzak ematen zion pribilegiozko itxura hura galduko badute ere (gogora lehen oharrean Egunari buruz diodana), badute, lehen momentuan izan ezik, atzera ez egiteko behar hainbat hazkunde eta indar.
‎Besterik geratu da eta lehentxeago eta gehixeago. Neronek, esate baterako, oguzi irakurria dut" (ahoz) ebaki" adierazteko; hain aspaldiko ez diren Euskaltzaindiaren agirietan ikus daiteke elkarte hori hango edo hemengo Ekauta Jauregian batu zela (ez genuen artean Jaurerririk, Olabideren itzulpenetan izan ezik); bertitza eta bertiztu Artetxe zenak erabili bide zituen azkenekoz, eta premia gorrian gaudenean galdutzat utzi behar.
‎Mordoiloak omen dira hitzok, itxuragabeki eratuak eta, hori dela medio, ilunak eta zatigaitzak: nork esan, izan ere, arima herratuen psikoanalistaren batek izan ezik, nondik atereak diren megopea edo txaberama?
‎Ikasi eta aditu bihurtzeko egokierarik izan ez banuen ere, ez nuen horrenbestez zinemarako gogoa galdu. Gero, zenbait hilabetez ez genuen irrika hori berdintzeko modu errazik izan:
‎Chomskygana dudan isuria bezain garbi dago (zozpalak dirudi bere egurra, ta egurrak bere ezkurra) harako" neo" horienganakoa. Ez dut, haa  tik, hautapen zorrotzik egin, neure lanbiderako izan ezik," filosofiaren eta zientziaren arteko muga ilunetan", eta ez dut inondik ere pentsatzen estrukturalismoa izan daitekeenik sugerik gabeko" zientziazko paradisua". Ez dut sekula izan (eta nola arraio izan nezakeen?)" soziologia matematika hutsarekin saltsatzeko" gogorik ez asmorik.
‎Homenaje a don José Esteban Uranga, Pamplona 1971, 201 or.): hala nola Romanzado izenari (erromanikoari, euskalduna nola zen ez baitakigu) eman ohi zaion balio erdi mitikoarenean, bertako toponimia,  Domeño eta beste izenen bat izan ezik, Nafarroako beste edozein tokitakoa bezain euskalduna denez. Gehi dezagun, honezkero lan handixkoa metatu duen Ricardo Ciérvideren azkena:
‎han batik bat gertatu denari lock out deritza, han eta hemen. Bakuninek beti amets izan zuena, eta langileek lortzeko gauza izan ez direna, erdietsi dute nagusi ugazabek: komunikabideak oro moztuz, bizi iturriak agortu Talcatik hasi eta Punta Arenaseraino.
‎Ez nuen oso gogo onez hartu Euskaltzaindiko sariketarako aztertu behar izan nuenean. Nahitaez irakurri beharrekoa izan ez banu, hasiko ote nintzen irakurtzen ere. Artean ezer argitara eman ez duen autore baten lehen lana, eta polizia nobela, alafede.
‎Honi eskerrak ikasiko du zenbaitek, nik uste, bestetan gauza ongi jakin dena: faksimileak, nahiz berez eta bere arloan probetxugarriak izan, ez direla sekula izan ez izango edizio kritiko onaren ordain zuzen.
‎Gertakariak zergatik horrela gertatu ziren ere, erraz uler daiteke. Ez gara arte-lanean, bertso nahiz liburugintzan (eta are bestelakoetan), bihotz isuri hutsez aritzen, inoiz edo behin izan ezik. Hasi, beharbada, hasiko gara, baina, haziak ernatzeko lur heze emankorra behar duen bezalaxe, gure joerak eta jaierak ere du izan, irauteko eta lanari jarraitzeko, premiazko duen giroa.
‎Hasi, beharbada, hasiko gara, baina, haziak ernatzeko lur heze emankorra behar duen bezalaxe, gure joerak eta jaierak ere du izan, irauteko eta lanari jarraitzeko, premiazko duen giroa. Arte-lana, arras bakanka izan ezik, ez da basamortuetan sortzen.
‎Udaldean, liburuko" Udalehenean", Leturiak ez du zereginik, inguruko bakez asetzea baizik. Ezta kezkarik ere, gaztetasunaren ezinegon larri atsegina izan ezik.
‎Bizia piztu zen gure bidexketan... Urre zilarrezko arraiez josi zen ibaia, eta honen sabeletik jaiki zen, gero eta ozenago, marmar bat, edozer baino gozoagoa, Eleanoraren mintzoa izan ezik. Eta aspaldian eguzkiaren etzinaldera geldirik genekusan sugarrezko hodei lodi bat gure gainean tinkatu zen astiro, gero eta beherago, mendi tontorrak ukitu arte, eta betiko balitz bezala sorginkeriazko gerizpe argitsu betean ezkutatu gintuen".
‎Huskeriez kezka  tzea, gero –hutsaren hurrengo den geure hizkuntzarekikorik izan badaiteke–, ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik. Bizinahiak eta ezinbiziak, Txomin Agirreren antzera mintzatzeko, zerabilen gizonak ez zuen deusetarako astirik, ehizarako eta bilketarako izan ezik. Beranduago erdietsi zuen, nekazaritza eta abeltzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia eta era, baita janaririk ez edaririk berehalakoan eskuratuko ez zioten bizibideak ere.
‎Harrigarriago da, horratik, gero, joan den mendean eta gurean ere bai, gertatu dena, hizkuntzari eskerrak, eta hizkuntzaren antzinatasunari, batez ere? ikuskatu baitute Etxepare, Lafon arte esateko moduan, klasikoen uztarripetik aspaldi askatuak zeuden euskalariek, mamian zekarkeen poesiaz arduratu gabe, pasaeran eta bidenabar hitz bitan ukatzeko eta esesteko izan ezik.
‎Balitzateke honetaz zer esanik, ez baitira gure artean Oihenartena bezain adimen argi asko sortu, baina aldi egokiagorik behar horretarako. Gure hizkuntzari dagozkion iritziak ere, jakitekoak direlarik, ezin hemen uki8 Lan honetan eta beste zenbaitetan, zoritxarrez gure eskuetara osorik heldu ez direnetan, bildu ditu hamaika gai, bere arreta izan ezik, aztarrenik gabe galduko zirenak. Ez da Oihenart Azkue arteko biltzaileetan kaxkarrena izan.
‎Hots, gure hizkuntzaz, erdaldunen  aurrean mintzatzen naizenean (euskaldunek ere irakur dezaketelarik,  noski), ez ditudala aipatzen ere izan ditzakeen ahuleriak eta gaitzak. Batasunik eza, edozeinen begietan (Zaloñarenetan izan ezik, beharbada), ahuleria eta makurra denez gero, ez nuen ahotan hartu ere, harako nec  nominetur in uobis hartaz baliatuaz. Gainera, eta hemen datza delako" koxka", ene eta edozeinen iritziz, nahi nuen irakasbide den euskara, ikastoletan eta ikastoletarik gora erabiltzen den euskara, ez daiteke izan, eta ez da, inoren" amaren hizkuntza".
‎Hona, ni ere harritzen hasia bainauzue, zerk harritzen nauen gehien eztabaida honetan guztian. Arantzazurako lanak prestatzeko hautatu zuten batzordea (eta ni bestek hautatu ninduen, ez nuen neure burua hautatu eta, egia esan behar baldin badut, nahiago nuen hautatu izan ez baninduten), betelan gisa, batasunerako balio zezakeen eredu baten  zenbait ezaugarri nagusi markatzen hasi zen, besteak –gehienak– beste baterako utziaz. Eskubide osoa du nornahik eredu horren akatsak eta aldrebeskeriak (bai baititu, dudarik gabe) erakusteko, eredua erabat baztertzeko eta arbuiatzeko ere bai.
‎Pentsatzekoa dirudi beraz ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkun  tza baten egoerarekin gerta. Batez ere, orain arte, luzaroan gainera, erabili diren sendabideek ondore onik izan ez dutenez gero.
‎Gauzak haiek orduan ikusten zituzten bezala nik gero ezin ikus nitzakeelako, batetik. Bestetik, eta batez ere, haiek bezain zuzenki munduan barrena ibiltzeko gai izan ez naizelako.
‎erreur tragique zelakoaz ari naiz. Filosofo sonatua izan ez balitz, zerrikeria galanta egin zuela esango lukete eta gu ez gara, gehienbat, filosofo sonatuak. Bero bero ibili zen luzaroan gerra hotza; hotzildu zen poliki poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.
‎Aristotelesen, Kanten eta besteren kategorien beharrean gara; hor aipa  tzen direnen premian, ez erdaraz eta ez euskaraz, ni, behintzat, ez. Ez nintzateke hemen hitz kontutan sartuko, Kintanak" soziologia", dagoen  bezala inguraturik eta biribildurik, erabili izan ez balu11.
‎Eta ezin alda daiteke jabearen baimenik gabe, zenbait huskeriatan, grafian, huts nabarietan? izan ezik. Are gutxiago egilea, nolakoa, gero!?
‎" Bego Eibarren bizar biko gizontxoaren erakastea" [Orain, Â" Utzi dezagun..."]. " Euskalerri guztia, Eibar izan ezik, abadien mendian dago". " Ugazabak eta lantegien jabiak gure odolez loditu dira...
‎Platonen mirari harrigarria azaldu nahi digu Zaitegik, honengan loratu baitzen bete betean Greziako filosofia. noski, aurrekorik izan ez zuelako, bai ordea aieruz bezala besteren esamesen bidez ezagutzen ditugulako. Hain zuzen ere, aurreko horiez mintzatzen zaigu luzaro Zaitegi, Platonen bizitzarekiko berri zehatza eman ondoren.
‎5 Ez genuen behin ere lortu, bada, irakaskuntzan euskara sartzea eta, egia esan, ez ginen gehiegi saiatu ere. Utz dezadan alde bat kristau dotrina, hau azkenean bederen euskaraz ematen baitzitzaien euskaldunei, mugaldeetan izan ezik agian. Batzuen eta besteen ahaleginek, eta ez genuke hemen Larramendiren izena bazterrean utzi behar, zabaldu zuten euskara elizan eta elizakoetan, Iparraldean aspaldi eskura zutenaren antzeratsu, eta zabaldu ez eze, baita  jaso eta apaindu ere, gaiari zegokion duintasunaren mailakoa izan zedin.
‎Sartu zirenek izan zituzten lagun eta adiskideak, onenak beharbada, baina ez gehienak. Gerratean zapaldu gintuzten, egia, hemengo edo kanpokoen erruz; ez, ordea, borrokarako deirik izan ez genuelako. Lekuko dugu, besteren artean, urte honetan bertan Bilbon kantatzeko ziren kantak:
‎Garai horretaz eta ingurukoez mintzatu nahi duenak badu nondik abia, hor barrena dabilen iritzi mordoaren (beti, hala behar eta," kontrakoen") arrazoiak eta desarrazoiak arakatzeko. Lehengoez gainera, leku nabarmen batean agertu berria da gure kaltetan aginte osoa duen harako dammatio memoriae hura, hemen" Adiskideen" kaltetan, salaketarako izan ezik. Eta gaitz erdi gure arbasoen izenak isilpean eta ilunpetan gelditzen direino.
‎Hobe genuke (agian gehiegi goraipatzen dugun) Oñatiko Unibertsitatea ahazmenaren osinean murgildurik utzi. Horretarako eta bestetarako, izan ez bagenu bezalatsu moldatu ziren gauzak; okerrago, heldu bada, genuen etxe teilape ederreko barrunbe kaxkarra lagungarri izan baitzen, zerbait genuelakoan, behar genuenaren gose egarria uxatzeko. Eta euskal literaturaren mesederako deus onik jaio bazen han, ongi ezkutaturik dago.
‎Arantzazun, zorioneko egun haietan, gipuzkoarrak izan ziren bereziki mintzatu zirenak, Aita Villasante izan ezik eta Villasante mintzatuko da bere ahoz, nahi badu, egoki iruditzen zaionean. Aski egin zuten gipuzkoar horiek (gehiegi, zenbait gipuzkoar zintzoren ustetan) besteri amore emateko:
‎Egoera honek, bistan da, badu ikuskizunik euskara sekula hizkuntza ofiziala ez izatearekin, 1936 epe laburrean, noski, izan ezik, orduan Eusko Jaur  laritzak bestela erabaki zuenez gero. Garbi dago, epearen moztasunaz gainera, orduko egoera larria ez zela aproposena zinetako ofizialkidetasuna egiazki finkatzeko, Bilboko sendagintzako fakultatearekin gertatu zen bezalaxe2.
‎Hizkuntza zatikatze honek politika eta administrazioaren banaketetan ditu bere kideak, elizarenak eta bestelakoak aipatzen ez ditugula, eta egoera berdina izan dugu beti, Nafarroako erresumaren mende garaietan eta aurrekoetan izan ezik. Halaz ere zatikatze hauek oinarriko batasunaren sena –ageria nahiz ezkutua– erabat suntsitu ez zuten bezala3, euskalki ugaritasunak ere ez zuen inoiz hizkuntzaren bat izate hori zalantzan jarri, maila guztietan ageri denez:
‎Egia esan, ez da gerra ondoko urteotan faltatu Joana Albretekoak eraginda Leizarragak eta laguntzaileek burutu zuten lanean oinarriturik zera asmatu nahiz ibili denik: nolako mesedea zatekeen hiz  kuntzarentzat alegia, protestantismoa gure artean erroztatu izan balitz; egungo galeserak, irlanderarekin parekatuz, aski irudi argia ematen du izan zitekeen baina izan ez zen harena. Damurik, baldintza irrealetan sostengatzen diren honelako arrazoibideek (alegia egia balizkoan funtsatzen direlakoek12) hutsa balio dute, baldin eta endelgua zorrozteko eta erudizioa erakusteko ez bada.
‎XI. mendetik gutxienez, badakigu aski hurbiletik nolakoa zen kanpoko mugetan euskararen hedadura19, gaurdaino iraunarazi zuen gune trinko bat zeukala, ertzetan listuz joan den arren, honela adieraztea zilegi bada. Uste izateko da, baina ez oso garbia, 1500 inguruan Ebroz behealdean ez zela euskararik, izen berezi batzuk edo sustratozko hitz bakan batzuk izan ezik. Ez dirudi Frantzia aldean hizkuntza zedarriek aldaketarik izan zutenik, herrixka edo etxe multzoren batean ez bada.
‎Bietarik bat hain zuzen aipatu dudan hizkuntza da. Izan ere, mendebal alde honetako gainerako eskualdeak hartzen baditugu konparaketarako, ez da gurea izan ezik aspaldietako hizkuntzarik mintzaira indoeuro  parren bultzadaz, eta latinarenaz azkenik eta batik bat ito ez denik. Nornahik aski harrigarri deritza iraute etengabe horri, eta horrela iritzi behar ere.
‎Artista, halaz guztiz, ez dago edozein legeren gainetik. Bere eskuko den etikaren sortzaileak esan zuenez, eta ondorengo zuzen izan du Txillida, ez da deus mundu honetan eskubide osoz on dei dezakegunik, borondate ona izan ezik.
‎maizegi pentsatu dut euskalduntasunari edo delako arbasoengandik datorkidan grina horri hain loturik ez banengo, lasaiago biziko  nintzatekeela eta are agian nagoen baino diruz hornituago nengokeela. Baina, tentazioa bizia baino biziagoa izanik, ez diot amorerik eman, bien malgré moi (Parisen hartu dudan jakite usain urria hemen agertzea lizentzi baldin bazait), maizegiko hotzaldiak eta ilunarteak gorabehera, estekatzen nauten lokarriak eteteko kemenik izan ez dudalako.
‎atentatu hori aurreko guztiak ez bezalakoa izan zen, inolako bereizkuntzarik ez baitzuen egin biktimen artean, 21 hildako guztira. Urte hartako azaroan, Terrorismoaren aurkako Ituna onartu zuen Diputatuen Kongresuak aho batez (HBk izan ezik). Ondoko urtean sinatu zen Ajuria Eneako Ituna," terrorismoaren aurkako borrokan" lehenaren eta geroaren arteko muga zehaztuko zuena eta hedabideen norabidean eragin handia izango zuena.
‎Dudarik gabe, askoz handiagoa zen hedabide ez nazionalisten kopurua eta hedadura. Desoreka hori horren handia bazen ere, El Correo edo El Diario Vasco egunkarietan ere halako lerratzea sumatu zen kutsu erregionalistako jarrera batzuetarantz eta estatu mailako hedabide berrietan (RTVEren kontinuismo zentralista autoritarioa izan ezik) lehentasuna zuen" askatasun aireak" nortasun espainiarraren aldarrikapenaren aurretik.
‎Horrenbestez sortzen da espiral prozesua: erabat menderatzen du alde batek iritzi publikoa eta isiltasuna nagusitu da bestean (bere ahotsari uko egin ez dion gutxiengo batengan izan ezik, baina gutxiengo hori isolatuta dago gizartean). Gehiengoaren iritzi giroaren gaineko pertzepzioak ez du esan nahi iritzi hori denik benetan gehiengoarena.
‎Ezer ez, egunkari horiek Lizarra Garaziren iritziak diren bezala azaltzen utzi balituzte. Ezer ez, aniztasuna erredakziora berera zabaldu izan balitz eta hedabide horietan (salbuespenak salbuespen) kazetarien eta zutabe idazleen artean erakutsitako adostasun maila horren handia, sekula suma genezakeen handiena, izan ez balitz.
2002
‎Zorionez, ez zitzaion inor hitz egitera hurreratu Abenida guztian, ezta Garibai kalea saihetsean utzirik haren segidan luzatzen zen Errebalean ere. Harrigarria bazen ere, munduak bere martxari jarraitzen zion, ezer gertatu izan ez balitz bezala. " Hobe horrela" esan zion bere buruari, Errebaleko erdialdera, komisariako zeharkaletik jotzen zuela.
‎Harreman polit bezain iraupen laburrekoa izan zen: hamabost egun. Eta ez nukeen amorante de passage  hura lerrootara ekarriko, baldin tarte horretan telebistako ateak ireki izan ez balizkit: magazine baten bloke batetik besterako tarteak betetzen hasi nintzen piano zuri baten aurrean.
‎Aita egongelan sartzen  da. Ezer gertatu izan ez balitz bezala egiten du amak, eta nik ez dakit zer egin.
‎Baina hauteskunde ba  tzuetan porrot ikaragarria izan eta gero, irakaskuntzara itzuli zen. Edonola ere, istorio zahar arrunt bat, baldin esperientzia hark erre eta pipertu izan ez balu. Etxean entzundakoagatik dakit ez zuela porrota irensten jakin eta harreman gatazkatsuak zituela jendearekin; beti zuela auziren bat, udaletxekoekin ez bazen, irakasleren batekin edo guraso elkartearekin.
‎Baina orain hilabete batzuk, egunkarian nire piano jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, kartzelatik irten berri zen bati buruzko albiste labur bat ikusi nuen. Ez nion ez titularrari ez kartzelatik aske gelditu zenaren izenari garrantzi handirik emango, baldin hildako haren izena ere irakurri izan ez banu, kartzelatik askatu berriaren izenaren ondoan. Hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta.
‎Ahalegin horretan ari zela harrapatu ninduen ni argazkilari hark. Gaur pentsatzen dut ni han egon izan ez banintz ez zuela, agian, argazkirik ere aterako. Baina gaztea izateaz gainera neska nintzenez," bizitza freskoa" irudikatzen nuen gizonezko baten mentalitatearentzat.
‎Aitak amaren jokoa segitzen du, eta, interesatuarena eginez, amak ateratzen dituen gaien haritik tiratzen du. Hilketa bat ikustea egokitu zaizu gaixo horri, bai, baina joka dezagun gertatu izan ez balitz bezala. Segi, bada, teatroarekin.
‎Horretaz eztabaida daiteke. Baina, dena dela, gobernuak lan hori egin izan ez balu, Nafarroaren edo Iparraldearen parean egongo ginateke Euskadin ere, lepotik tiraka ikusiz euskara gero eta zokorago doakigula. Hori da errealitatea.
‎Euskal idazleek, normalean, Euskaltzaindiaren esanak ongi betetzen dituzte, historian zehar erakunde honek itzal akademiko handia izan duelako euskararen alde mugitu izan diren sektore dinamikoenen artean. Zernahi gisaz, Eusko Jaurlaritzak bere garaian, lehenbiziko gobernuan, Euskaltzaindiaren lana bedeinkatu izan ez balu, katalanei gertatzen zaien bezala, katalanez mintzo direnei esan nahi dut, hemen aberatsago izango ginateke segur aski ere, hizkuntza baten tokian bizpahiru bai asmatuko baikenituzkeen, katalanari valentzianoarekin gertatzen zaion modura. Horra, herri katalanen gisa jokatu izan bagenu, euskal etxe bat izan beharrean, alkaterik gabeko hizkuntza herrixka bat osoa izango genuke, hiri bat ederra.
‎Zeren urte hauek oro igaro ondoren, inork ere ez baitu ukatuko, esan bezala, inoiz baino gehiago idazten dela euskaraz. Euskal literaturak inoiz ere izan ez duen maila bereganatu duela. Euskara egunero ikusten dugula irrati telebistetan, eta badugula egunkari bat ere euskaraz ageri dena egunero.
‎Hola sortu ziren ikastolak, adibidez, aitzindari nekaezinak ziren batzuen ahaleginen fruitu oparoa. Ondorioz, eta gauzak onerako aldatu direnean, historia osoan baliabide izan ez dituen horiek ditu euskarak, eta egiten diren ikerketei begira, euskaldun gehiago dugu gure artean urterik urte. Gazte gehienak gai omen dira euskaraz egiteko ez bada ere, euskararen ulertzeko bederen.
‎1 Euskarak inoiz ere izan ez duen presentzia du gizartean
‎...zizurkildarrak Argentinako zelaietan, Otaño bertsolariari buruz erakutsiko zizuten zerbait ikastolan, guk ere horrelako zerbait amesten genuen Francoren garaian, herri eskoletan euskara ikustea, euskara eskoletara eramatea alegia, baina ametsa egia egiteko puntuan zenean ez genion zuen garrantzirik eman, eta isilik baratu ginen gehienxkoenak, amets hura lurrera ekartzeak gibelean izerdirik isuri izan ez balu bezala. Ez hori bakarrik:
‎Egia da hitz hori," berreskuratzea" alegia, ez dela zehatzena hemen, zerbait berreskuratzekotan aldez aurretik behar duzulako izan, eta galdu ondoren bakarrik berreskura dezakezulako. Unibertsitateak ez du inoiz ere izan berea euskara, eta nekez berreskura dezake lehendik izan ez duen zerbait. Gehienez ere berea egin lehenbiziko aldiz, ez besterik.
‎han zaude zu mahaian zure komunikazio hizkuntza euskara aukeratu duzulako, harro harro ikusirik aurrean duzun edertasun hori, gazte guztiak euskaraz aritzeko gai direnak, han daude zure aurrean gazte euskaldun horiek, hauena bai zoriona pentsatzen duzu, zuk ez baitzenuen holako aukerarik izan, denak dira euskararen aldekoak itxuraz, baina... elkarren artean erdara aukeratzen dute. Gure ikasketak euskaraz egiteko aukera izan ez dugunok erdaraz ikasi dugu kontatzen edo oinarrizko eragiketak egiten. Anitzez ere errazagoa zait" dos por cinco diez" pentsatzea" bi bider bost berdin hamar" pentsatzea baino.
‎Baina susmoa dut gauza hauetan zuri euskararekin zure lagun erdaldunari gaztelaniarekin gertatzen zaiona gertatzen zaizula: hola hitz egiteak ez dizula inolako kezkarik sortzen, hizkuntzaren gaineko kezka seriorik gaztelaniak inoiz ere izan ez duelako, eta euskarak izan duena galtzeko bidean delako.
‎zuek zuen bidea hartu nahi duzue, normala denez, zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue, askatasun handiagoarekin, eta ez zaizue hain erraz gertatzen identifikazio hori egitea euskal akademiarekin, urrun ikusten duzuelako, nola ikusten dituzuen urrun holako akademia guztiak, balio ere, ez baitakizue zertarako balio dezaketen, titi jorran ibiltzea, barkatu hain gordin ibiltzea, askoz ere atseginago gerta daitekeen adin horretan. Dena dela, badut uste Euskaltzaindia osatzen dugun 24 euskaltzainok badugun egun orain arte izan ez dugun erantzukizun berria, eta erantzuna eman behar dugun, erantzun egokia gainera, inoiz baino idazle eta ikertzaile hobeak dituen Euskal Herri honetako euskaltzaleen aitzinean.
‎Entrenamendu ezin interesgarriagoak! Nola, nahiz debekurik izan ez, hara ez den inor ere joaten, orain erabiliko dugu aukera paregabe hau, denei erakusteko nola entrenatzen diren taldeak eta nola ematen dioten pilotari gure urrezko jokalariek. Hori ikusi izan ez banu nekez hartuko ninduke gau hartan loak.
‎Nola, nahiz debekurik izan ez, hara ez den inor ere joaten, orain erabiliko dugu aukera paregabe hau, denei erakusteko nola entrenatzen diren taldeak eta nola ematen dioten pilotari gure urrezko jokalariek. Hori ikusi izan ez banu nekez hartuko ninduke gau hartan loak. Saskibaloia, golfa Kalifornian, Salt Lake Cityko Joku Olinpikoak.
‎Honekin esan nahi dudana da gaur egungo hizkerak nahitaez eskatzen dituela beste baliabide batzuk euskalkian nekez aurkituko direnak, euskalki horretan kontzeptu horien beharrik izan ez bada segurik. Jakina, euskalkien ñabardurak eraman behar dira batasun eredura, baina lekuko hizkera ez da nahiko gaur egun, nire ustez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia