Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.551

2000
‎Adibide soil bat jartzekotan, ni konforme nengokeela gure hizkuntza, Europan diren hizkuntzetarik zaharrena, legez bizirik jarraitzeko neurriak hartuko balira, gainera gogoan izanik Frantzia eta Espainiako hizkuntzarik zaharrena dela euskara. Baina horretarako Frantziak bere Konstituzioaren 2 artikulua aldatu beharra duela eta era beran Espainiakoak bere 3 artikulua, horrela izan ezik gure euskararen ukapena zelako eta aldi berean baita ONUren adierazpenarena ere.
‎Baina, Lingua Navarrorum zer zen jakiteko, inork zalantzarik izan ez dezan, on zaigu agiriak lekuko jartzea. Liburu honetan bertan (68 orrialdean) dugu Iruñeko apezpiku Petrus II.aren aipamen hura, unamaizter eta buruzagi hitzak erabiltzen dituena.
‎Aldi berean, esan beharra dago Erabilera Sozialaren eta Komunikabideen batzordeak berari zegozkion gainerako gaiak tratatzeko modurik ez zuela eduki, deitua ere izan ez zelako.
‎Eta Txemaren ilusioak Connemarako malkarren batetik egin zuen salto, eta berarekin batera Eiderrekiko maitasunari eusteko gogoak, eta sentimenduen zurrunbilo hartan arrazoi bat bilatu nahiak, eta denak egin zuen salto malkarretik. Denak, Txemak izan ezik. Txemak, eta bere itzal fidel zen hark, putetan putenak, lagunetan lagunenak:
‎Lehengo kontuak aparte utzita: artxibo guztiak ireki ditut, bat izan ezik. Azkena falta zait.
‎Eta hirugarrena, XVII. mendean Cromwell diktadore ingelesak itzelezko sarraskiak egin zituen hiri honetan. Egia esan, tipo honen bisita izan ez zuten tokiak gutxi izango dira Irlandan.
‎Ez etxera bueltatzean gerta daitekeenagatik, baizik eta pentsamendu hauek ez didatelako uzten Ralphekin momentua oso osoan bizitzen. Maite dut Ralph, inoiz inor maite izan ez dudan bezala.
‎Ez dakit norena den; Txemarekin eta Ralph gogoraraziko didan haur batekin betiko bizitzea nire akabera litzateke. Ze, nahiz eta berea izan ez, beti gogoraraziko baitit Ralph. Bestalde, Txemarena bada, inondik inora nahi ez dudan lotura bat izango da haurra.
‎Zertarako eta begiraleok gauean parranda txiki bat egiteko, umeen lo sakonaz baliatuta. Gutariko baten urtebetetzea zen, eta izan ez balitz ere, aitzur on bat harrapatzeko gogoa belarrietatik irteten zitzaigun. Merezita ere bagenuen, alajainkoa!
‎Eta aspaldiko garai haietatik hona gauzak gutxi aldatu ziren bertan: hormako paper urdin argia, apalak liburuz josiak, argazkiak, edota hain aspaldikoa izan ez arren urte batzuk ere bazituen ordenagailua.
‎Eta historia hura halakoa izan zen eta hala akabatuko zen, bertzerik gabe, baldin handik astebeterat bururatu izan ez balitzait bururatu zitzaidana, komunionea egiten ari nintzela... zeren eta orduan ere, ene aitzinean akabatu zuten oreinaren bi begi etsi haiek etorri baitzitzaizkidan gogorat... Eta, komunione hartan bururatuak burutik ezin edekirik eta ezin bazterturik nenbilela, guztiok mahai inguruan bazkaltzen ari ginenean, hala erran nion don Frantziskori:
‎bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino.
‎Zientziaren Eliza hura gehiago izan zen, beraz, gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat, eta konplizitate keinu bat, etxeko bertze guztienganik bereizten gintuena, eta elkartzen... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti batzuen aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren... zeren, komunionearen kontuan izan ezik, osaba Joanikot Lutheroren guragoa eta aldekoagoa baitzen Kalvinena baino eta, ondorez, gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan baitziren gure egite haiek ere —bihurrikeriatik ere franko zutenak, bertzalde—, bere mementuan ohartuko zaren bezala... eta zeren, osabak noizbait erran zidan bezala: " Baldin satorren moduan ibili behar badugu, satorren moduan ibiliko gaituk, Joanes, lurpean, baina, haiek bezala, lurra ere jo diagu noizik behin, mutturraren erakusteko bertzerik ez bada ere".
‎Izan ere, Jesu Kristok ez zuen oinazea bilatu; aitzitik, ihesi ibili zen, eta hargatik erran zuen: " Hastan kaliz hau eneganik...", harik eta, ihes egiterik izan ez zuenean, bertze hitz haiek erran zituen arte: " Egin bedi..." Baina, baldin bizitza, malda behera delarik ere, malda gora bada, zergatik bihurtu behar dugu guk are malda gorago...?
‎Eta, horrela, anitz izan ziren urbiaindarrak, egun haietako sermoietarat eta bertzelako ofizioetarat joan zirenak. Jauregitik ere guztiak joan ginen, etxea begiratu behar zuten borzpasei morroi neskame izan ezik... eta osaba Joanikot izan ezik, jakina.
‎Eta, horrela, anitz izan ziren urbiaindarrak, egun haietako sermoietarat eta bertzelako ofizioetarat joan zirenak. Jauregitik ere guztiak joan ginen, etxea begiratu behar zuten borzpasei morroi neskame izan ezik... eta osaba Joanikot izan ezik, jakina.
‎—Zer egin behar dugu Ubarneko sorginekin? Zeren, sorgin horien kontseiluagatik izan ez balitz, bizirik bailegoke ene espos Martin... —erran zion amak.
‎Eta biktimaren izua eta espantua da hura, laztura eta mindura! ...earen eta oinazearen areagotzeko, hala ipintzen zuela bertze tormentu hark ene arima sufrimenduaren eta pairamenduaren atzaparretan, eta ezezko haiek ene gogoa zulatzen eta guztiz minberatzen zutela, eta neure onetik atera nindutela azkenean; eta pentsatu ere pentsatzen dut batzuetan ezen burua ere gal nezakeela, segur galduko nuela, baldin bide belar gaixtoz bete hartan barrena zurekin inkontratu izan ez banintz, jaun André, halako batean.
‎Ikusi izan ez banu, eta mintzoa eta boza aditu izan ez banizkio, Jainkoaren mezularitzat hartuko nuen ama, zeren baitzirudien ezen ene erregua, egin orduko, aditua izan zela.
‎Ikusi izan ez banu, eta mintzoa eta boza aditu izan ez banizkio, Jainkoaren mezularitzat hartuko nuen ama, zeren baitzirudien ezen ene erregua, egin orduko, aditua izan zela.
‎...in hartako handikien eta odol garbiko jende noblearen iritzia —iritzi aski orokorra, bertzalde, urte luzeetako erroak zituena—, komertzioari eta antzeko betebeharrei buruzko zilegitasunaz eta bidezkotasunaz denaz bezainbatean... eta mesprezatzen eta arbuiatzen ere zituztela eginkizun haiek, erdeinatzen eta gutiesten, iritzi haren arabera, zeren haiek guztiak ez baitziren —nehoiz ere izan ez ziren— ohorezko gizonendako lan ohoragarriak, halako suertez, non, lan haiek eta egiteko haiek, egin orduko lohitzen eta zikintzen baitzituzten egiten zituztenak: aita, halarik ere, aldiei eta aldien zaldiei aitzinatzen zitzaiela, ohartu zen ezen mundua aldatzen ari zela eta, urrunerat joan gabe ere, bertan zituztela mudantzak, ondasunen ata aberastasunen inportantzia gero eta handiagoa iragartzen zutenak... eta, are gehiago, zeren uste baitzuen, halaber, ezen, jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean, nola baitzen bere kasua, arbasoak Nafarroako gerla haietan galtzaileetarik izan zirelako, dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena, noblezi tituluak ere diruaren esku egon zitezkeenez gero... zeudenez gero.
‎Lehenengo egunean, goizetik, bisitariei errezibimendua eta ongi etorria egin genien, biderat ateratzen gintzaizkiela, musikari talde bat aitzindari, eta arratsaldetik ehizaldia izan genuen, zeinetik azpimarratu behar bainuke, ni hartan izan ez nintzen arren, ezen Villagrandeko dukea zoraturik geratu zela ene anaia Mattinek erakutsi zuen trebeziarekin.
‎Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
‎Zenbatetan ez ote zidan aipatu Pedrok geroztik, Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko! Eta zin egiten zidaan noizbait ere joan eginen zela, zeren berak bai, bertze pintore hark izan ez zuen suertea izanen baitzuen. Ez zuela nehoren letratu izan nahi, alegia, letratu izaiteko studiatzen ari bazen ere, Oñatin, aitaren manuz!
‎Ez, ez ninduen jo, baina guti falta izan zitzaion. Haatik, gorputzean izan ez bazen ere, ariman bai, sentitu nuen mehatxu haren kolpea, Herkulesen borrarekin kolpatu banindu bezala.
‎—erran zuen osabak, mesprezuz— Eta musikaren historia beti halakoa izan dela, eta zer...? Zeren beti halakoa izan den musikak ez baitu zergatik betiko izan behar, eta zeren anitz historia baitira historiaren itzalak baizik izan ez direnak... Eta musika, edo betiko da, edo ez da.
‎Arrai eta alegera joan nintzen oherat, baina ez guztiz, zeren ragazza ren kontu hark, noiz eta napolitarrak galdetu baitzidan zer zen Italiatik gehien gustatu zitzaidana, halako atsekabea utzi baitzidan, haren aitzinean neure buruaren jabe izan ez nintzelako, odola masailetan bor bor: ustekabeko galdegiteari ustekabeko ihardespena emaitea nuen kinka larri hartarik airos eta biktorios ateratzeko modu bakarra; aldiz, ihardeste merke hura eman nion:
‎Eta aitak erraiten zuen ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eskerrak emaitekoa, bai, halarik ere, zeren gaitzak tenorez harturik baitzuen erremedioa, eta zeren Mattinekin bederen tenorez ibili baitziren. Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
‎Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama. Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena".
‎Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama. Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena".
‎—Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama —erran zidan— Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena.
‎—Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama —erran zidan— Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena.
‎" Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz baten emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun haietarik batek keinu bat egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta arrazoina. Eta gero erran nien:
‎Eta orduan bertze historia bat asmatu nuen, are harrigarriagoa zena baina honat ekarriko ez dizudana, kontu honekin gehiegi ez luzatzeagatik. Zeren eta halakoa baitzen ene injenioa eta halakoa ene imajinazinoa, Avilako santak etxeko erotzat zuena... baina jakin nahi nuke zer gertatuko zitzaion bizkaitarrari, baldin etxeko eroak asmatu izan ez balu puntu hartan erlikiaren historia hura...!
‎—Hala, bada —erran zidan alkaideak—, baldin hemendik atera nahi baduzu, hil iduri egin duzu, eta ongi egin duzu gainerat, izan ez dezan nehork ere sospetxarik —eta, segidan, bere asmoen berri eman zidan: nola, gure engainamenduaren aitzina eramaiteko, guardia haietarik batekin kalapita iduriko bat jokatu behar nuen bertze presoen aitzinean, tuak, muturrekoak eta ostikoak bitarteko, guardiek, halatan, gela berezi batean bakar nintzaten, non, biharamunean, ene buruaz bertze eginik eta urkaturik aurkituko baininduten; eta, guardietarik bat barrenean sartzen zela eta bertze batek atea zaintzen eta begiratzen zuela, aterako ninduten, finean, orgatila batean, ahozpez, soka lepotik dilindan nuela... hilen mundurat:
‎Eta ni istant hartan sinesteko puntuan egon nintzen, zeren arestian gertatua ere halakoa izan baitzen, ezin harrigarriagoa, eta zeren piztiak gisa hartan ematzen eta gozatzen zituèn gizonak —Jainkoak faboratuak— berdintsu eta orobatsu bihur baitzitzakeen neguak uda eta euriak ateri, minak gozo eta trabailuak aisia... baina, dakizun bezala, Jainkoak ez ninduen sobera sinesbera egin, eta pentsatu nuen, segidan, ezen izugarria izanen zela, baldin tigrea Antonioren gainerat oldartu izan balitz eta haren gorputza horzkadaz horzkada xehatu eta desegin izan balu, nola baitzen basoko piztien ohitura eta usantza. Eta pentsatu nuen gero ezen, orduan izan ez bazen, hurrengoan izanen zela. Eta, nola ez bainuen ulertzen zergatik izan behar zuen Antoniok historia haren biktima, zeren, Antonioren beraren erranetan, paradisu bakoitzak bere biktima behar baitzuen, eta bera hartarako disposizionean zegoen, hala, Antoniori berari ideia haiek burutik kendu nahian, paradisu haren alde itsusiak eta marketsak aipatzen nizkion, indiar gorrien hainbat sineste eta ipuin, konparazione, adimenduaren ikuspegitik ezin irrigarriagoak egiten zitzaizkidanak, baina Antoniok orduan erraiten zuen ezen, nola historian barrena izan baitira gizataldeak, zeinetarik azpimarratzen baitzizkidan tenplarioak eta alkimistak, ezkutuko jakintasuna gordetzen zutenak, hala, ipuin haiek ere ezkutuko zerbait gordetzen zutela, eta kontua ez zela ipuin haiek adimenduarentzat irrigarriak zirenetz, baina adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko.
‎Eta indiarrak —zeren eta esklabo haietarik gehienak indiarrak baitziren—, beltzak eta bertze jende miserable batzuk plantazioneko beheko partean bizi ziren, lastozko txabola batzuetan, guztiak han berean pilaturik, eta guztiak ere gerripeko soil batez beztiturik, goitik beherainoko soinekoa zeramaten emazteki batzuk izan ezik.
‎Eta erran zidan: ‘Horrela bada, hobe, zeren pentsatu, bertzenaz, zer gertatu izan zaion hainbat amoranteri, eta nola egin duten haietarik anitzek fin gaitza, elkarri eman hitza bietarik batek bete izan ez duelako, edo bertze zerbaitegatik; zeren, honegatik ez denean, hargatik da, eta gaurko hitza biharko zurubia da, nondik eror baitzaitezke eta hauts baitezakezu burua, edo oroitu bertzela zer gertatu zitzaien Calisto eta Melibeari... ’"
‎Eta, nola baitzen aldi berean salbaia eta eztia, hala maitatu nuen salbaiki eta eztiki handik aitzina behin eta berriro... eta maitatuko nuen ez dakit zenbat aldiz gehiago, baldin patu gaixtoak harenganik urrundu izan ez banindu ezinbertzez, zeren, bere kantekin nigar egiten zuenean, nigar eragiten baitzidan neuri ere, eta zeren, alegera kantatzen zuenean, inguruko tximeletak ere dantzan jartzen baitzituen... eta zeren, irri egiten zuenean, agerian uzten baitzituen hortzak, marfilezko dorre tipiak iduri.
‎Eta hiltzerat kondenatuko ninduten, zaude segur, baldin don Venancioren ardurari eta haren dilijentziei esker izan ez balitz, zeren aitortu baitzuen hark, ene kontra jokatu zèn judizioan, ezen hamaika hamabi urtez ezagutu ninduela eta kontzientzia oneko gizona nintzela, giristino zaharra, ohorezkoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago, eta neke eta gaitz egiten zitzaiola, halatan, ni nehor hiltzeko gai izaitea, defentsa propioan ez bazen, eta guztiz sinetsirik zegoela bera ere, falsoki akusatzen ari zitzaizkid...
‎—eta, arrazoin pisu haiei arrazoin ustez ihardestezin bat zeratxekiela, erran zuen—: Eta jakizue, bertzalde, ezen anitz izan direla gizonak, oihan horietan barrena abiatu baina itzuli izan ez direnak, eltxoek, armiarmek, sugeek, piztiek, edo sukarrak ere janik... eta indiarrek ere bai, hainbatetan, zeren, egia bada ere ezen indiar batzuk onak eta maliziarik gabekoak direla, egia baita, halaber, ezen bertze batzuk piztiak bezalakoak direla... —eta, burua goiti beheiti higitzen zuela eta hatsarreko ideiari berriro zetxekiola, sententziatu zuen—:
‎Aditu nionean hura, izutu egin nintzen... eta ez lehendik ere haren antzeko hi tzik entzun izan ez nuelako, zeren guztion ahotan baitzebiltzan halako historiak, baina kontu egiten nuelako ezen aita kaputxino hura gizon zuhurra zela, jakinaren gainean mintzo zena... halako suertez, non haren iritzia ez baitzen kanpotik eraikia, baina oihanaren eta indiarren errealitatearen baitarik, bere misioneko indiarrekin egin zituen hamar urte luzeek frogatzen zutenez.
‎indiar gorri batzuk dira, hemen ez ezik Santo Tomásen inguruan ere bizi direnak. Baina bada hango eta hemengo indiarren artean alderik; izan ere, hemengoak ongi tratatu genituen, eta haiek berdin ihardetsi digute; Santo Tomás ingurukoak, berriz, gaizki tratatu zituzten, eta, ondorez, haiek guztiak erreboltatu ziren, guti batzuk izan ezik...
‎Zeren ezagutu izan ditudan ez baitut bat bera ere ezagutu menekoak eta manukoak ongi tratatzen zituenik, don Venancio Robles izan ezik.
‎Eta orduan bururatzen zitzaidan ezen nihaur izan nintekeela Rosak izan nahi zuen semea eta ezin izan zuena, nola izan baitzitekeen Rosa nik nahi nuen ama, baina izan ez nuena... eta, pintore indiarrak pintatu zuen koadroaz oroiturik, zeinak erakusten baitzuen Ama Birjina hura, Jesus haurrari eta san Joseri bularra emaiten, ohartzen nintzen ezen nihaur izan nintekeela san Jose eta nihaur izan nintekeela Jesus haurra.
‎Baina osabarekin bizi izan nituen egun gogoangarri haiek guztiak, nekez gerta zitezkeen, baldin osabak ziegarako bisita hura egin izan ez balit, eta baldin, bisita haren karietarat, elkargo sekeretu moduko hura sortu izan ez bagenu, bere eraikuntzan eta bere historian bi mugarri eta bi data jaingarri izan zituena.
‎Baina osabarekin bizi izan nituen egun gogoangarri haiek guztiak, nekez gerta zitezkeen, baldin osabak ziegarako bisita hura egin izan ez balit, eta baldin, bisita haren karietarat, elkargo sekeretu moduko hura sortu izan ez bagenu, bere eraikuntzan eta bere historian bi mugarri eta bi data jaingarri izan zituena.
‎Baina, bertze deusi lotu aitzin, ez ote zuen ene liburu honek aitzinetik bertze aitor bat behar, zeren ene ahalegina eta ene testigantza harrokeria hutsa izan baitaitezke, Moises baino ahaltsuago izan ez naizenean, ez Sanson baino balentago eta ez Salomon baino jakintsuago. Nor naiz ni, izan ere, neure bizitzaz mintzatzen hasteko, gizon faun bat naizenean, ezdeus bezain guti balio?
‎Eta, andaluzak erran bezala, etxeko edozein katuri emaiten genion tratua emaiten geniola, gurekin lasai eta gozo egoiten zen hura, jauregiko gela bateko zein bertzeko alfonbren gainean, etxeko jendearen eta bertako bizilagunen lagun. Eta egia zen arren txakurrek urduri jartzen zutela, egia zen, halaber, ezen etxe barrenean genituenen konpainia —zeren eta aitak eta osaba Joanikotek nork bere txakurrarekin ibiltzeko ohitura baitzuten— ontzat hartzen ikasi zuela, desgogara izan bazen ere eta haiekin nehoiz nahastu izan ez bazen ere, zuek hor eta ni hemen.
‎Jakin beharra nuen, bada, nik hura! Baina ez, hain ibili bainintzen neurean itsuturik, sekula egin behar izan ez nuena egin hutsez...!
‎Edo, aitzitik, ez ote nuen nik hura neure nahikeriaren nahikeria bihurtu, hau nahi dut eta hura ere nahi dut, eta nahi dudan guztia zilegi dut eta sori dut, zeren halakoa baita zorionaren bidea...? Zeren libertatea ez baitzen, benturaz, arauen guztiz haustea, baina hautsi gabe haustea, eta zeren ez baitzen, berdinzki, neurriz kanpoan neurrigabeki ibiltzea, baina neurriz kanpoan neurriz, libertatearen eskua zorabioaren eskuko izan ez zedin: nahikeriaren eta gehiegikeriaren zorabioarena.
‎erran diezadakezu ezen ene euskara hau Axularrenaren antzekoa dela, bai, baina ez dela guztiz haren berdina; eta erraiten ahal didazu ezen ene euskara hau ez dela Euskal Herriko nehongo bazterretan egiten... eta nik, haatik, baietz erranen dizut, egin egiten dela, zeren urbiaindarrak Urbiaingo euskaraz mintzo baitira, eta ni urbiaindarra nauzu, eta Urbiaingo euskara darabilt. Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren bat eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita: Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean..., has bainezakeen nik ere, berdinzki, liburu hau, erranik:
‎—Badakizue, bada, mutilak, autoritatearen printzipioa dugula elkarbizitzaren oinarri eta, badakizue, halaber, bakoitzak bere lekuan behar duela, baldin jauregia bere lekuan nahi badugu: horregatik, ez zaituztet sehiekin nahasturik ikusi nahi, guztiz beharrezkoa denean izan ezik, zeren oin bakoitzak baitu bere ortkoia... —eta osabari behatu zion orduan ere, ez ordea, arestian bezala, konplazentziaz, baina bertze behako harekin, zeinak baitzuen esketik eta erregutik kexutik eta arranguratik bezainbat... zeren eta amak ez baitzuen laket, oro har, osaba Joanikot, osaba noiznahi den nahasten zelako lorezainarekin edo zaltegietako morroiekin, edo neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako ere bai...
‎Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat, eta osaba genuen orduan, osaba ez ezik, aita ere edo aita ordeko. Eta osaba txantxazalea zen oso, zientziaz ari zitzaigunean izan ezik... Eta, txantxa haien aitzinean, Mattin eta biok edonoiz hasten ginen irri karkaraka, eta amari ere, ahantzirik behingoz kontua hartu eta erantzuki egin behar zigula neurriz kanpoko barreak egiteagatik, irri tipi bat marrazten zitzaion ezpainetan.
‎Esmeraldak duen edertasuna berezkoa du, eta edertasun hori ez da izenaren ez poetak kanta diezaiokeenaren fruitu. Zeren eta, nominalistek erran dezaketenaren kontra, izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik, eta, beraz, bi gauza dira izena eta izana, eta ezin dira nahastu, argitu nahi dugun errealitatearen nahasteko eta iluntzeko ez bada. Eta esmeraldak duen berezko edertasun hori, zalantzarik ez, numeroei lotua dago, eta haien ondorea da —esmeraldaren berezko numeroena—, zeinek pisuaren, konposizionearen eta kristalaren estrukturaren berri emaiten diguten.
‎Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen. Eta sinetsi ere bai batek baino gehiagok, zeren anitz baitziren historiak eta anekdotak jakinarazten zutenak ezen inkuboek haurdun uzten zituztela neskatoak eta emaztekiak, eta inkuboek haurdun uzten bazituzten, zergatik ez sugegorri batek...?
‎jarri zen dukesa, bere zorabioan, zurbil eta musuzuri, gero eta musuzuriago; dukea, aldiz, musugorri, gero eta musugorriago, ez ahalkez baina satisfazionez, bien artean izain ikustezin bat balego bezala, emazteari hurrupatzen eta kentzen zion odola senarrari emaiten ziona. Eta eszena labur haren ondoren, eta dukeak zera z osaturikako kate luze hura dantzan ipini ondoren, irri karkaraka hasi zen hura, haren gibeletik kondea, gero gure aita, eta azkenean guztiak, emaztekiak izan ezik, jakina.
‎Ilargi ederra zegoen, eta uste dut ezen guztiok hartu genuela harako bidea, ba tzuk lehenago, bertzeak geroago, baina guztiok ere bateratsu, bi zezenketariak —Curro Banderas eta Paco Corrales— izan ezik, biak ere digestioarena baino adarkada gogorragoetarat eginak eta usatuak, hor nonbait, Paco Corralesek bezperan ongi erakutsi zigun bezala. Eta kalonje jaun don Claudio ere mugitu zen azkenean bere tokitik.
‎—Onartzen diat, seme, goiti beheiti gentozela... eta lur jorik geundekeela, baldin hiregatik izan ez balitz. Baina guztian zagok muga bat eta hik hautsi duk eta iragan duk muga.
‎Erraiten zuen Zizeronek: Consuetudo quasi altera natura, eta hala da, zeren ohiturek eta azturek noiznahi den alda bailezakete gure izatasuna eta bigarren izatasun bat osa, lehenengoaren eta etorkikoaren estalgarri eta ahanzgarri... baina zer erranen dizut nik, baldin egoera berrirat ohitzeko denborarik ere izan ez banuen, zeren eta anaiaren nagusitasuna buru bihotzez onartzen hasia nintzen puntuan gibela egin behar izan bainuen, noiz eta anaiak muga hura eta marra hura iragan baitzuen. Eta hura izan zen, halatan, ene gibelatzearen hobenduna, ez ni, zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak, eta hala egin zuen okerrera berriro anaiarekin nuen erlazioneak, hura Villagrandeko dukearen palaziorat joaiten hasi zenean, Espainiako handikien moduak eta moldeak ikasterat.
‎—Bai, badakizu —ihardetsi zion Domenicok—, eta nik ere badakit guztia, zeren eta san Frantziskok errebelatu baitit, eta hargatik nengoen, hain zuzen ere, zure etxera bidean, zure emazteak egun hauetan gure elizatik eraman duen erlikia dela kausa. Zeren eta jakin baitzenuke ezen erlikia batzuk ditugula, seme alabarik izan ez dezaketen emaztekien gutizia bete dezaketenak. Eta erlikia horiek san Frantzisko dohatsuaren galtzoinak dira, eta hargatik uzten dizkiegu usu emazteki idorrei, behar baino liberaltasun handiagoz, benturaz.
‎Eta, bertzela uste dezakezun arren, erabakia onbera eta bihozbera izan da, zeren heresiazko bekatua ez baitago munduko azote guztiekin ordaintzerik ez garbitzerik; ezta desterruarekin ere. Eta kontu egizu, bertzalde, ezen, enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela... eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela, nola izan ohi baita ohitura eta usantza halakoetan; eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat... Ez kexatu, ez, zeren, Ofizio Saindua orain dela urte batzuetakoa izan balitz, ene zerbitzuek ez baitzuten deusetarako ere balio izanen, eta erre eta xispilduko zuten hura goiti beheiti.
‎Baina urte batzuk badituzu, eta zuk ikusiko duzu zer egin... Zoaz haren etxerat nahi baduzu eta mintza zakizkio, baina jakizu ezen, ardi galdua salbatu nahi izaiteagatik, zuhaur ere gal zaitezkeela, eta hala balitz, izugarria izanen litzatekeela... bai zuretzat, eta bai enetzat ere, enetzat bere batez —eta keinu hura egin zidan, lehenago nehoiz ikusi izan ez niona, barrendik jaten zuen gorroto sendo haren azpian zerbait haustera balihoakio bezala.
‎Kontatu dizut ezen Pedro Huizi Ubarneko dama zaharraren semea zela eta dama gaztearen lehengusua, baina ez dizut kontatu ezen, aitari tigrearena gertatu ondoren, etxetik atera ere gabe egon zirela bi emaztekiak, dama eta damatxoa, leihoak hertsirik, itzalpean denbora batez, aitaren ondikozko erabakiaren ondorez kulpant senti zitezkeelako... eta amaren beldur zirelako ere bai, beharbada. Edo, erran nuke ezen leiho guztiak hertsirik zituztela, bat izan ezik, zeren eta Pedrok harat eraman baitzuen bere studio berria, eta zeren argiaren beharra baitzuen ongi trabailatzeko. Baina estatu hartan Pedro ez zen gogara sentitzen...
‎Barkatu, Joanes, ene azken gutun honetan semetzat hartzen bahaut, baina zer izan haiz, bada, enetzat, izan ez nuen semea baizen...! Zeren, nor ote da aitaren seme semeagoa:
‎Eta barkatu, guztiz biluztuko natzaialako, zeren eta, neure buruaz bertze egiteko erabakia hartu izan ez banu, gordeko bainituen gauza batzuk neure golkorako eta neure baitarako, baina zertarako gorde orain...?
‎Erran diezazuket, jaun André, ezen ezagutu izan ditudan pertsona gehienak, ehuneko lauretan hogeita hemeretzi bai, molde berekoak izan direla, estatuaren eta elizaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak, nahiz eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, edo oso giro eta gune mugatuetan azaldu behar izan duten: kapitaina izan zen horietarik bat, bere pentsatzeko manera partikular harekin, eta bere hitz egiteko modu harekin, zeren, gaizki hitz egin behar zuenean, batik bat marinelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere, eta zeren, bertzetik, kapitaina ere bertze filosofo bat baitzen, bizitzaren eskolan ikasia... portuetako eskolan, beregainki, portuetako bizitzak bizitzaren zinezko porturat balerama bezala.
‎Eta, erlikiontzi iduriko hura lepotik esekitzen zidala, kapitainak erran zidan: " Hemen dituk heure behatzezurrak, erresurrezionearen egunean kontu gaixtorik izan ez dezaan, behatzezurrak leku batean eta bertze hezur guztiak bertzean".
‎Neure orduko bizimoldearen berri emaiteko, ez dizut, ordea, portu haietan ezagutu nituen jendeen inventariuma eginen, zeren, bataz, luzaro luzatuko bainintzateke, eta zeren, berriz bertzea, zuhaurk imajina baitezakezu nolakoak izan zitezkeen ene egun haietako benturak eta desbenturak. Eta, imajina ez badezakezu, kontuan izan ezen, egia izanik Mignonekin gertatua ez zela egunoroz gertatzen zen gauza, egia zela, halaber, ezen gure egunorozkotasunaren erakusgarri izan zitekeela, gradu batean bai bederen, zeren egunorozkotasunak ere bere usainak baititu, eta gertaki hari zeriona zen, zalantzarik gabe, ene egunorozkotasunaren usainetarik bat.
‎Eta gero —garbi entzun nuen sukaldetik—, Josuk erabat ahoskatu ahal izan ez zuen baiezko bat, aiene ito bat izan baitzuen amaiera. Bisaia manera izugarrian mudatuko nuen noski, Edurneren galdera behartzeraino:
‎Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti —zibilizatua izaki, ze deabru!, nire garaiko gizon— Junkiekin salbuespena egiten dut. Ez nintzen istant bat gehiago hor luzatuko, Charly izan ez banu gibelean bulkaka. Hogei urte lehenago ere haren presentzia bermagailu zen, gisako tokietan gu bezalako ipurfinek kausitzen ahal genituen arriskuetara.
‎Kolorearena —eta modeloa bera—, bertzalde, hauturik errazena izan zen. Luxuzko jatetxeko kartan baino tarifa ezberdin gehiagoren artean aukeratu beharra ezin askatuzko buruhaustea gertatuko zitzaidan, hitzez hitz errepikatu izan ez banu egiteko berean baina aise ere deliberamendu handiagoz ondoan ari zen etxekoandrearena:
‎Hamabi urte genituenez geroztik zulo beretik kaka egin izan ez bagenu, sinets nezakeen galderak inolako gibelasmorik ez zuela. Ezpain ertzaren luzadura, ozta ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan; horra nire bizkar irriz ari zelako marka.
‎Gure lehian ibiltzen den egunkariko Gertakarien arduradun, hemen ere buru ematen zuen, zubiko petrilari konturik, atera berria iduri. Nire egunon laburra denendako zen harendako izan ezik, baina, tamalez, ez nuen bereizkuntza adierazten jakin. Dena dela, berdin izanen zen isilik gelditu banintz ere, ez hark ez bertzeek ere ez baitzidaten erantzun.
‎—Hara, Eduardo, gure arteko harremanak beti gozoak izan ez badira ere, adiskide izan haut beti. Orain ere, halakoa naizen ustetan mintzatu nahi nikek.
‎Gutienekoa, nire uko tematiak pizten zion begi bistako atsegina. Niregandik aparte bizi eta nirekin ikustekorik batere izan ez zuen bertze Ttipi bat desestaltzen ari zitzaidan. Eta Ttipi hori ezagutzeko berantegi nuen.
‎Arratsaldeko lauretan baino lehenago hasia nintzen teklatua zehatzen, eta zazpi eta erdietatik goiti nituen. Lau ordu abantzu, hortaz, deiak egiteko izan ezik, istant bat ere pausatu gabe. Tartean hamabi zigarro pipatuak nituen —zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan banan bereiziz— eta, egun osoan abandonatu ez ninduen buruko mina biziagoturik, garunak urratu beharrean nituen orain.
‎Horretarako usma aparta izaki nik. Badaezpada ere, irteerakoan topaldi gaiztorik izan ez genezan, aldean eraman diat artilleria. Alabaina, pixontzia hustu eta jateko zerbait esku artean erabili bezain agudo, denetaz ahantzi nauk.
‎Aspaldiko afera da niretako. Hain aspaldikoa, ez baitut gogoan horrela izan ez den denborarik.
‎—Xehetasunak zaintzera, badakit gosaria ekarri behar nizuekeela ohera, bikote zoriontsuei dagokien gisara, baina ez didazue kargu hartuko ordu hauetan irekiak dauden kafetegi urrietatik pasatzeko betarik izan ez badut. Oparia ekarri diat, dena den.
‎—Hezurtegi komunera —lursail hurbil baten aldera egin zuen keinua. Erdian gurutze handi bat landaturik izan ez balu, amaren herriko patata soro iraulia idurituko zitzaidakeen.
‎Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri. Adiskidetasun eta are senidetasun erakutsi bat izanen zatekeen, nik, zerri honek, igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua izan ez banu gogoan. Nabari zitzaidan?
‎Kristinaren ondoan egindako hamabi urteetan hiru lau aldiz baizik ez zitzaidan gisakorik agitu, eta Unai sortuz geroztik, zazpi urte lehenago, behin bitan baizik ez. Larunbatetan izan ezik, hamarreko bederatzitan, haurrak ordu franko izaten zituen lotan nik etxeko atea inguratu orduko. Urtebete lehenago, beraz, etxean bestaburu zatekeen halako tenorean agerturik.
‎"... hik izan ezik, ergel horrek". Horixe gehitzekotan egon nintzen, baina garaiz isildu.
‎Oilo ipurdia jarri zitzaidan gure laguna hilik ikusi nueneko aulki birakorraren ikusmiran. Haren gibelean ezagun zen moketa gaineko arrasto iluna, atezain solasturiaren garbikariak ezabatu ahal izan ez zuena. Hantxe, odol tanta gatzatu batzuk, Ttipi gainean nozbait taupadatu izanaren oroigarri bakar.
‎Horiek guztiak Pleistozenoan geldituak zirela, begi aitzinean nuen froga garbia. Ez dakit zenbat mega, giga eta istorio gehiagoko memoriadun, kafea zerbitzatzeko izan ezik zernahi egiteko gauza zirudien.
‎Nik, bederen, horrelaxe hartu nuen. Bizirik zegoela sekula ere gainditu ahal izan ez nuen norbaiten kontrako jokoa.
‎Zigarro bat pizteak eta garagardo hurrupada batek lagundu ninduten toki horretan azkena izan gineneko liburuak akordura ekartzera. Ugaldean agertutako atsoaren haritik, satanismoaz eskolatu nahirik erosi nituen, baina, sekta nekrofiloez jakingarriren bat ikasteko ez ezik, deus guti erabilirik nituen, erreportajeak apaindu beharrez hainbat irudi ebasteko izan ez bazen.
2001
‎–Ez du zentzurik. Baina istripu bat izan ez bazen, orduan zer gertatu zen?
‎Herri aldera 500 metro jarraituz dagoen lehen telefono kabinatik seguruena. Deitu zuenak ez zuen bere izena eman nahi izan ordea, eta horregatik patruila bat heldu zen lehenik bertara, anbulantzia edo suhiltzaileak aktibatu aurretik, dei faltsua izan ez zela ziurtatzeko prozedurari jarraituz. Hori zela eta heldu ginenerako odol ugari galdua zuen eta kordea apenas mantentzen zuen.
‎Fartsa harekin. Hasieratik itxura besterik izan ez den gure larrialdiko osasun arretarekin. Medikalizatukoak etorrita ere zuten ezer egin, pentsatu nahi izan dut hala ere.
‎Gustura ari naiz orain hori guztia gogoratzen, ezelango zirrararik egon ez bada ere. Are gehiago, pozik nagoela esango nuke amaren monologo histerikoagatik izan ez balitz. Kasurik ere ez diot egin.
‎Marcos Negar egitekoa izan da. Liburutegian sartu eta, betiko moduan, apal guztietatik ibiltzea, ordenarik gabe, begiak libururik liburu, irakurrita izan zein izan ez, eta liburutegira zerk eraman nauen gogoratzea –Borges, Jorge Luis– eta metodikoki bilatzen hastea: Bor, Bor, Bor... eta Borges topatu beharrean" Boralli, Ivan" topatzea eta zeharo harritzea, ez dudalako inondik ezagutzen, eta literaturaz asko dakiten lagunei galdetu diedalako eta beraiek ere ez, eta liburua hartzea, Gaiztakerien gaztelua, 1876, eta negar egitekoa izan da:
‎Batzuk gorriak dira, beste batzuk zuriak, ahoan desegiten direnak, kareharrizko pastillak. Zakarrak dira gehienak, gaueko hamarretan hartzen ditudanak izan ezik. Egunetik egunera ez naiz pastillen orduak gogoan hartzeko kapaz izaten (koaderno batean dauzkat) baina gaueko hamarretakoa bai, iluntzeko tertuliaren ostean hartu behar dudalako.
‎Lucasek gogoratzen zituen hildako guztiak zaharrak ziren eta zurbilak. Rosa izan ezik. Rosak, hil eta gero ere, tranbia hartzera joateko prest zirudiela, hori esaten zuen beti Lucasek.
‎Aitak berak matrikulatu zuen unibertsitatean gero, ordurako hamazortzi urte izan ez balitu bezala. Han goitik behera aldrebestu zuten, ingeniari bihurtu arte.
‎Baina hori oroitzapen berri samarra da eta zorabiatu egiten nau eta sukartu ere bai, apur bat. Komunetik irten nintzenean" zer?" galdetu zidan amak eta nik" zer?" erantzun nion, bekaturik egin izan ez banu bezala eta ohera joan nintzen, baina oraindik ere Albertoren irudi batzuk etorri zitzaizkidan burura eta usain bereziak ere bai.
‎Aldean dituenak puskatzen zaizkionean, erabilitako arropa saltzen duten dendetara joaten da ama. Egundaino ez du oinetakorik erabili, izan ez dituelako.
‎Gauza batek ematen dit poza, baina. Jakintsuek diotenez, erabateko gudu atomikoa izango balitz, ugaztun guztiak galduko lirateke, bat bakarra izan ezik: arratoia.
‎Lau lagunek nagusiak hil, eta 500 dolar eta bitxi batzuk harrapatu zituzten. Gero Vinod bera ito egin zuten, lekuko izan ez zedin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia