Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Ikusi dugunez, egunkarietan euskara izan ere ez da ia. Euskaldunon Egunkariarenkasua alde batera utzita, beste guztiak erdaraz dihardute nagusiki, euskarari leiho txikitxikia zabalduta.
2001
‎Arriagako sarien izpirituaren eskutik glamourra ere heldu da euskal antzerkira. Inork ez diezadala gaizki ulertu, nik primeran ikusten dut gure antzerki ekoizpenak zein aktoreen lana gero eta ezagunagoak izatea, izan ere ez baitago gauza makurragorik zurekin inor ez gogoratzea baino, baina aldi berean gure antzerkiaren gaineko gogoetaren eskasia sumatzen dut.
2002
‎Nik ia inori ere ez diot huts egin. Egia esan gehienak lagunak ziren, izan ere ez baita ia inor literatura maite eta ni maite ez nauenik. Horregatik eman dut hirian pentsatua nuena baino denbora gehiago.
‎Nik ia inori ere ez diot huts egin. Egia esan gehienak lagunak ziren, izan ere ez baita ia inor literatura maite eta ni maite ez nauenik. Horregatik eman dut hirian pentsatua nuena baino denbora gehiago.
‎Kronologiari dagokionean askotan aurkitzen dira zehaztasunik gabeko esamoldeak edo zehaztasuna izan arren batzuetan zuzenak ezin izan daitezkeenak. Geografia datuekin ere antzera gertatzen da eta ezin da pentsatu Salustio kontsulorde legez Afrikan ibilia zelako bere deskripzioek zehaztasuna izango dutenik, izan ere ez baitu halakorik eskaintzeko interesik. Lehen monografiari bezala bigarren horri ere sarrera gisakoaren eta hitzaldien luzera alatu zaio.
‎Bestalde, gure gogo eskergabearen gurariak bazkatzen beti aritzea, gauza onez bete eta inoiz ez asetzea, urtaroek egin ohi duten moduan, beti itzuliz eta uztak eta deneriko atseginak ekarriz, eta, hala ere, bizitzako fruituekin inoiz nahikotzen ez garela, horixe da, nik uste, lore adineko neskatoek gogoratzen dutena, inola ere bete ez daitekeen edontzi zulatura ura botaz. Zerbero eta Furiak eta argirik eza eta Tartaro, ahotik gar izugarriak ok eginez, ez dira inon eta izan ere ez daitezke benetan. Baina bizitza honetan gaizkintza larriei penen beldur larria dagokie, eta krimenaren zigorra, espetxea eta haitz erpinetik behera jaurtitze lazgarria, idizilkadak, borreroak, lakioa, bikea, xafla goria, zuziak; eta honelakorik ez badago, gogoak, hala ere, gaizkintzen jakitun, aurrez beldurturik, berak bere burua eztenkatzen eta zigorkadaz erretzen du eta ez dakus bere gaitzen muga zein izan daitekeen ez zein izango den bere penen azkena, eta beldur da penok ez ote diren hiltzean handituko.
2003
‎Mangadorentzat, irakaskuntza bezalaxe ikasitako bokazioa da berea, izan ere ez du bere lanbidea ulertzen etorkizuneko arkitektoei bere jakintza emateko konpromisoa kontuan hartu gabe.
‎Gure gunerik ez dugun artean, izan ere ez gara. Hemen baino lehenago irakurriko zenuen:
‎" herria da gorputza, hiz  kuntza bihotza". Bihotzari gorputz mediatikorik jartzen ez zaion bitartean, izan ere ez gara, esfera publikoan. Komunikazio esparru euskalduna hankamotza da.
2004
‎Azken urteotan, alde batetik gehiegizko arrantza egin da, eta bestetik, erabili diren arrantza tresnek »bolantek, adibidez» gure kalak agortzea eragin dute. Kontua larria da, izan ere ez baitira antxoaren eta hegaluzearen arrantza bakarrik une latzak pairatzen ari direnak, beste espezie batzuekin ere, legatzarekin, esate baterako, beste horrenbeste gertatzen ari baita. Hain juxtu ere egitura arazo horrengatik ari da Europako Batasuna arrantza mugatzen, nahiz eta zenbaitetan mugaketa hori diskriminatzaile xamarra izan, herrialde batzuei besteei baino mesede handiago egiten baitie.
‎Ondoan ekarri zuen Bilbotik Londreserako bidaian, isildu gabe, Bazterrekikoak gora eta behera, besteak Bazterren adiskideak ez balira bezala. Eta igual izan ere ez dira, Loiuko aireportuan Harakinek komunera alde egin zuenean Ferminek esan zion moduan.
2005
‎Betekizun berriak erantzukizun zibila ordainduta egon behar duela eskatzen du, tratamenduaren gradu sailkapenean aurrera egin nahi izanez gero, izan ere ez baita, bestela, gizartean birsartzearen aldeko iragarpen bakoiztua emango.
2007
‎Literatura femeninoarekin kritika feminista lotu dezakegu; Gema Lasartek kritika postkolonialarekin erkatzen duen kritika feminista hain zuzen ere: " XX. mendean inork ez du sinesten koloniak daudenik, izan ere ez daude. Gauza bera gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen historiarekin:
‎Schopenhauer-en() kritika funtsezkoena zientzia historikoari da, gizakiak bere burua ezagutzeko deus ez duela balio896; gero, zientziarik izan ere ez dela897; azkenik, historiarik ere ez dela, hots, haste, erdi eta amaierako prozesu koherentea (hori, nobela batean bezalaxe, asmazio hutsa dela historian ere). Gizakia zer den, hobeto literaturan ikasten dugu historian baino(, poesia filosofikoagoa da historia baino?
‎Eta etsaia, nola ez, guzti honetaz jabetuta lau bat urte dira eraso berria luzatu ziola kolektiboari, beste askoren artean gure Euskal Herriarekiko zubi lan horretan haustura berria ezarriz, ikasketak gauzatzeko modu bakarra UNEDen bitartez finkatuz. Ezin ukatu honen atzean erabaki politiko sendoa dagoela, izan ere ez dira nolanahikoak honen bidez zanpatuak zaizkigun eskubideak.
‎Gainera banekien gaur Don Valentin gotzainarengana joatekoa zela, ez nuen ikusi nahi nire inguruan bueltaka. Bere arrebak zabaldu dizkit ateak, mutxurdin halakoak, izan ere ez dakit nor den nor baino hobea edo gaiztoagoa, Don Valentin ala haren arreba, ez baininduen istant batez ere bakarrik uzten. Sonia deitzen da.
‎Alkizara zergatik ez duen inoiz itzuli nahi izan ere ez dit erantzun sekula.
2008
‎MBOREN: Programa hori oso egokia suertatu da neskato gazteentzat, Buffy modernoa delako, gaztea, eta izan ere ez delako deabruen aurka borrokatzeko beldur.
2009
‎Errudunak ezin izango ditu armak gainean eraman, ezta alabarekin kontaturik izan ere ez. Horrez gain, 1.200 euro ordaindu dizkio neskatoari.
‎HGB, 27 or.), txakolinaren ospakuntza liturgia bat dela hortaz. Beharbada oso inportantea izan ere ez da, hori dena azpientzutea Gandiagaren mezuan, kasu honetan. Baina beste kasu batzuetan erabakigarria izan daiteke.
2010
‎Arau hau, eta zehazki demandatuak demanda aurkeztu izanaren berri hurrengo egunean emateko betebeharra, konstituzionalak dira, izan ere ez baita «jurisdikziora sartzeko herritarraren eskubidearen neurri mugatzaile bat, dokumentuak aurkeztu beharreko tokiaren gaineko arau orokorraren salbuespen flexibilizatzaile bat baino» (KAE 48/ 1995, otsailaren 14koa, Albendea del Busto, J., Castaño Escudero, M. P. k,. Constitucionalidad del artículo 45 de la Ley de Procedimiento Laboral (Comentario a la Sentencia del Tribunal Constitu... Puntu honetan egiten duten indar baita ere:
‎Gelara bidean komunean geratzen bazara. Roca? jaunari bisitatxo bat egiten, abisatzen ez duten emergentzia horiek saihestuko zenituzke? izan ere ez da batere atsegina inspiraturik zauden momentu berean estutasunen batek atea jotzea.
‎Gasolioa duen autobusa izatea da gakoa; bidea, gizarteak erabakiko du aldian aldian. Nik ez dut erabaki nahi nire bilobek nolako gizartean bizi behar duten; oraindik izan ere ez dut bilobarik. Gaur hemen bizi garenok zer egin behar dugun erabakitzea nahi dut nik, ez besterik.
‎Izan ere, tiroz botatako gorpua ikusi zutenean, le hallaron las faltriqueras medio vueltas con la prisa de buscar y quitarle el dinero, eta horretan sinale, diru bila ongi aztarrendu zizkiola patrikera barrenak, izan ere ez baitzioten sekulan inori aditu: que el difunto tubiera con el dicho Beltran de Aguila ni con otra persona enemistad ni ocasion [303] alguna de riña.
2011
‎Font de Moraren helburua, hain justu, ikasturtetik aurrera eredu berria indarrean sartzea da, nahiz eta onartzen duen, gaur egun hezkuntza sistema ez dagoela ingelesez irakasteko prestatuta. Horrez gain, Gobernu zentralari ekimenari oztopoak jarri izana leporatu dio, izan ere ez dute aurreikusten ingelesaren ezagutza irakasle lanetan aritzeko baldintza gisa jartzea. Era horretan ingelesa gutxika sartzen joango direla azaldu du.
‎–Ez izan beldurrik, haren kideei zuzentzen zitzaien?, izan ere ez dago ezer gordeta, agertuko ez denik, ez eta ezer ezkutuan, jakingo ez denik. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina izpiritua hil ezin dutenei.
‎Ez ba, ez dugu ahazten. Emakumeak ez du ezer ere ahazten, alderantziz, gizonezkoak baino askoz ere trebeagoak dira den dena gogoan gordetzeko, pentsatu zuen, izan ere ez baita gure oroimena gogoratzen dena, gure haragia baizik bere sakontasunean.
‎Eta gero Durangon, ba jendeak oso harrera ona egin zion liburuari, sinatzen aritu nintzen, etengabe, eta ni ez naiz gauza horietara joaten naizenetakoa, baina bueno, joan nintzen, eta poztu nintzen asko joan izanaz ze, niretzat irakaspen bat izan zen; gizatasuna irakatsi zidan jende hark, izan ere ez da bakarrik liburuarekin etortzea eta" izenpetuko al didazu?". Gero batzuk hori bakarra, eta izenpetzen diezu, baina beste batzuek beraien historia kontatzen dizute, bidea ematen dizute galderak egiteko.
2012
‎Bi enuntziatu horietatik, enuntziatu markoa posizio markatuan kokatzen da, inolako juntagailu edo konjuntzio markarik gabe. Marka tipografikoek (marrak, parentesiak edo bi komak) predikazio nagusitik at dagoen posizio batean kokatzen dute; izan ere ez da esatari berak egindako baieztapena. Bi diskurtso daude jokoan, esatari banari dagozkion bi diskurtso, eta batek bestearen eskema sintaktikoa hauts dezake.
‎Testua antolatzeko eginkizuna izan arren, forma aldetik barne hartu izan dituen osagaiak ez dira maila berekoak (edo bestela, testu antolatzaile izendapena darabilgunean juntagailu menderagailuen saila izan ezik, gainerakoak biltzen dituen kohesio mekanismoa izendatzeko erabiliko dugu). Formalki, elako, bait eta enez( izan ere ez bezala) juntagailuak dira eta hauek bideratzen duten harremana ez da testu mailakoa, perpaus mailakoa baizik. Gainera, guztiak sail berean sartuz gero, gauzatu dugun forma aldetiko tipologiak ez luke zentzurik izango, ez eta irizpide mugatzailetzat jo dugun honako ezaugarri nagusiak ere:
‎Hilketa abenduaren 13an izan zen, gorpua Miota errekan agertu zen, hiru hilabete geroago. Gorpua oso egoera kaskarrean zegoen eta honek zaildu egin du ikerketa, izan ere ez baitago hiltzailearen arrastorik.
‎Emilio Lopez Adan: Ondo ulertu behar da zer den gatazka anomikoaren terminoa, izan ere ez da oso termino erabilia: gatazka da, une askotan, egoera konkretu bat aldatzeko behar dena, gatazkarik gabe egoerak ez baitira aldatzen.
2014
‎Seguruenik Tolosaldeko gazteen gehiengoa ez da hitanoa hil aurreko azken salbatzailean bilakatuko. Asko ez desagertzearen aldekoak dira, gustokoa dute berau entzutea... baina hau maila teorikoa da, izan ere ez baita beren prioritateen artean berau ikastea. Hitanora gazte berriak gehitu badira berarekin bilatzen duten funtzio ezberdinduagatik da, hots, egoera informaletarako aurkitzen dioten baliagarriatasunagatik bestea beste.
‎Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxak Fundazioak bihurtzeko urtebete baino gutxiago falta den une honetan, oraindik ez dakigu zein izango den beraien Gobernu Organo berriak osatu eta aukeratzeko prozedura.Honez gain, azkeneko hilabeteetan, Kutxabankeko hainbat bozeramailek banku honen %70aren salmentaren ezinbestekotasunaz ohartarazi egin dute, salmenta hau aipatu Legeak, Europako Banku Zentralak eta Memorandun Of Understanding ek (MOU) ustez plazaratutako aginduetan oinarrituz. Mota honetako adierazpenak, bilatzen duten helburua edozein izanik ere, hiritargoa nahasteko besterik ez dira egiten, izan ere ez Europak ezta Madrilek ere ez dute derrigortzen Kutxabanken pribatizazioa.Gurea bezalako Udalentzat hil hala bizikoa da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko tresna finantzario nagusiaren kontrol publikoa mantentzea. Ezinbestekoa da Kutxabankek mende eta erdi baino gehiago funtzionatu duten Aurrezki Kutxen sorreraren izpirituari eustea, horrek bakarrik bermatu baitezake interes publikoaren defentsa, Gizarte Ekintzaren sustapena eta bertako herritar, ehun produktibo eta sare instituzionalaren interesen aldeko apustua.Guzti honegatik, EH Bilduko Udal Taldeak honako akordio puntuak aurkezten ditu Usurbilgo Udaleko Udalbatzak eztabaidatu eta onartu ditzan: 1 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoei dei egiten die, Kutxabanken pribatizatzea baztertu dezaten eta bere jarduera gure lurraldeko herritar zein finantza beharrizanetara zuzendu dezatela eskatzen die.2 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoei eskatzen die, Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoek Gipuzkoako jendartearen parte hartzea, bere ordezkaritza proportzional efektiboa eta barne demokrazia eta gardentasuna berma dezaten.
2015
‎Bideko urrats honetan, konturatuko zinen, «gogamengarun» arazora bueltatu naiz. Arazoa esaten diogu, izan ere ez dakigulako nola lotu koherenteki buruan dugunari buruzko bi ikuspegi horiek, barnekoa eta kanpokoa.103 Ez dugu emaitzarik lortu oraindik gauza bat eta beraren bi ikusmolde desberdinak batzeko. Badirudi Quine filosofoak azpideterminazio enpirikoa deitzen zion kasua dela, hau da:
‎8 Aita frai Joan Jesusena ere sartu nuen haien artean, pertsona birengana soilik mugatzen nintzelako irudipenik ez ematearren, baina esan nion egiaz ez zuela honek gobernatzeko dohainik, nire iritziz, izan ere ez baitu?, baina biotako bat lagun izanik, molda zitekeen, zentzu onekoa delako eta iritziak jasoko lituzkeelako. Eta beraz, berorren aitatasuna berarekin ibiliz gero, ez litzateke ezertan irtengo esaten dionetik, eta horrela, ongi egingo luke.
‎3 Berorren aitatasunak Malagóngo ama prioreaz dioenari dagokionez, idatzi diot berorren aitatasunari horretaz. Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez du utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita. Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino; izan ere, berorren aitatasunak dioena ez dut ezagutzen eta oso berria da; eta beste hark ere nahiko gaizki beteko du ama priorearen lekua.
‎esan zuenez gero, bete beharra baitzuen, Bera den bezala. Bai, izan ere ez da gu bezalakoa! Bere burua bezala gu maitatuz betetzen zuela jakinik, agindu hau nola hobeki beteko ari zen, nahiz eta bere bizkar izan.
‎Ez nion esan haren adinkide haiek nahita joan zirela giza ehizara, kirola egitera doanaren pozarekin abiatu zirela, apaizen bedeinkapena lagun, amen muina lagun, aiten arma instrukzioa lagun, 1938ko maiatz hartan. Beharbada Ezkabako ehiztari haiek izan ere ez zuten izanen ezta fanatismo ideologikoak edo erlijiosoak eman dezaketen estaldura. Ezta behartutako esanekotasunaren aitzakia ere ez zuten izanen; ezta diziplinazko zigor baten mehatxua ere.
‎Ez dakit, izan ere ez dut ikusi inoiz beste ume bat.
‎Bai, izan ere Ez dut ukatuko.
2016
‎–Pintzel itzaltsu madarikatua! , bota nuen harro antzean?, izan ere ez diet batere inbidiarik haren ahalmen, bizitzaren zorigaitz beltzak hain kolore gordin eta latzekin pintatzen dituztenei: gogoa izu ikarak hartua dago berak goretsi eta belztu dituen objektuei begira; alda itzazu haien neurri eta kolore berezkoetara, eta gogoak ez die arretarik eskainiko.
‎Fraidearen gainerako profila zertzelada gutxirekin azal daiteke: haren profilaren zirriborroa egiteko ardura, lasai asko utz zitekeen marraztu nahiko zuen edozeinen eskuetan, izan ere ez zen liraina ez bestelakoa ere, baina izaerak eta espresioak horren gisako bihurtua zuten: itxura mehe eta zimela zuen, batez besteko neurria baino handixeagoa, baldin eta ez balitzaio antzeman aurrealderantz zeukan eroria; baina erreguzko jarrera zen, eta hari esker, orain gogora datorkidan bezala, galdu bainoago irabazi egiten zuen.
‎Egunero Kriskitikrispetak janda ez duzu beste ezer, izan ere ez duzu ezer gehiago nahi izango! Deitu orain eta egin eskaera!
‎Egunero Kriskitikrispetak janda ez duzu beste ezer, izan ere ez duzu ezer gehiago nahi izango! Deitu orain eta egin eskaera!
‎Ikuskizunaren alderdi artistiko bikaina alde batera utzita, oso aipatzekoa da elkarrengandik hain urrun dauden bi herrialdek bat egiteko izan duten gaitasuna. Horren harira, bereziki nabarmendu beharra dago Emi Toko abeslaria gure artean ikusteko aukera izatea, izan ere ez da batere ohikoa Ainuak euren bizilekutik kanpo ikustea. Oso etnia berezia da, oso hermetikoa.
2017
‎Euskadiko Kutxaren abokatua saiatu zen frogatzen nik jakinaren gainean sinatu nuela kontratua. Ikertzen ere aritu ziren, ea inoiz antzeko produkturen bat izan dudan, edo burtsan aritzen ote nintzen, baina ez, izan ere ez naiz finantzetan aditua. Nik nahiko lasai hartu nuen, ez nintzen gehiegi urduritu, baina jende batek oso gaizki pasatzen du epaiketetan, egoten den tentsioaren eraginez.
‎Berdin du, garrantzitsuena sareetan besteen aurrean hala agertzea baita, errege erregina gisa, ez beste ezer. Ez dira benetako harremanak eratzeaz arduratzen, izan ere ez dakite nola egiten den, garrantzitsuena" like" edo" jarraitzaile" asko izatea baino ez da-eta. Arazoak dituztenean, beraz, ez dute lagunengana jotzen, droga gisa funtzionatu ohi duen sarera baizik, frustrazio eta ezinegon zirkulu batean bukatzeko.
‎Eta nik bere azken paketea neraman azken lau zigarroekin polizien porra beltzei ihes egin, uniformeei listua bota, besoei ausiki egin, izerdiak jasan, erremina begietan, hau guztia Jeronimoren erara garrasi egin ondoren, hau guztia nire neska ez zen nire neska bazter batean salbu laga ondoren (hori zen behintzat nire asmoa), eta lasterketa eroan, nola diren gauzak, besterik gabe gogora etorri zitzaizkidan zenbait esaldi solte mordoilo bezain nahasgarri (dena esan behar bada) aurreko gauean fisika kuantikoari buruzko dokumentalean entzundakoak erdi lo nengoela, beso ezezagun bik besarkatu nindutenean (batek daki zer intentzioz), ikur eta forma maori bikainak tindatuak zituztenak, Mando Buru itsututa zeukan iragarkiko neska liluragarriaren kasik erreplika doia zen gorputz emearen osagarri eta luzapen ziren besoak. Baina nirea ez zen nire neska bai zen guztiz erreala (pittin bat errealegia nire gusturako), eta ni ez nengoen obsesionatuta, izan ere ez nengoen batere obsesionatuta; are gehiago, ez nago; (aise ken dezaket gogotik nire buru honetan immanentziarik ez duen oro). Iraganean obsesioak jokaldi makurrak pasarazi zizkidan, eta hori bada berriro nozitzeko prest ez nagoen zerbait, berriro gertatuko ez zaidan zerbait.
2018
‎Gaur ezin dizkizut halako misterio kutsua zuten gutunak hitzez hitz idatzi, eta are gutxiago haien funtsa azaldu, izan ere ez bainaiz horretarako gai sentitzen. Gorago ere aitortu dizut detektibe xume bat baino ez naizela eta, gainera, ez oso etorri handiko gizona.
2019
‎Protagonistak modu intuitiboan aitaren bertsioari sinestezinezko alderdiak topatzen zizkionez, neurri batean, arindua hartzen du, izan ere ez du bere burua heroien artekotzat. Aita ere ez zela heroia jakinik, heredaturiko koldarkeriaren" gozoan" murgiltzen da, ez du gehiago ohorezkoen artean itxurati ibili beharrik, gizaki guztien funtsezko miseriak berea zuritzen duelakoan.
‎Zuzentzaileak nahiko oharmen du, nahiko sentiberatasun behatzerakoan, begirada arin batez horrelako informazio osoa atzemateko, are, egunen batean bere etxeko ispiluan horiek bezalako begiak ikusi dituelako hipotesia ere onar genezake, bereak, jakina, esan beharrik ez dago, eta berari iraganaz galdetzea ez du merezi, berarengan gehien interesatzen zaiguna orainaldia da, eta iraganeko oroitzapenik interesatzen bazaigu, gutxiago interesatzen zaigu bererik, hitz tokiz kanpokoak iragan orokorrean aldatu duen zatirik baino. ...n, baita gu ere, hitzaren atzean ari garelako, usnaka ari diren eper zakurrak baikinen, kontsiderazio hauek guztiak goiztiarrak dira, inondik ere, setioa ez da oraindik hasi ere egin, gozotegian sartzen diren mairuek aho batez kantatzen dute, Irabazi, irabazi egingo dugu, eskuan dauzkagun armekin, litekeena da, baina horrenbesterako beharrezkoa izango da Mahomak dakien erarik onenean lagun dezala, izan ere ez dugu armarik ikusi, eta armategiak, herriaren ahotsa Alaren ahotsa delakoa egia baldin bada, ez du premien arabera lukeen beste arma hornirik. Raimundo Silvak honako hau esaten dio zerbitzariari, Gorde iezadazu fardel hau apur batean, itxi baino lehen etorriko naiz bila, erraz ulertzen da gozotegiari buruz ari dela, eta zerbitzariak bere atzean dauden bi gozoki ontzien artean sartzen du paperezko poltsa, Hemen egonik inork ez du ukituko, esan du, ez zaio burutik pasatu galdetzea zergatik ez doan Raimundo Silva bere etxera poltsa uztera, handik gertu bizi delarik, Rua do Milagre de Santo Antónion, karrikaren kantoiari buelta eman eta hantxe, orain, zerbitzariak, iritzi orokorrak besterik esaten badu ere, pertsona diskretuak dira, pazientzia santuaz entzuten dituzte zabaltzen diren zurrumurruak, egun batean bai eta beste batean ere bai, bizitza osoan, eta monotoniak aspertzen hasiak dira, egia da, baina, gizabide profesionaleko behar bati men eginez, beren bizitzeko arrazoia den bezeroa ez dadin haserre, arreta eta interes handia erakusten dutela, baina, dena esatera, beti dute beste zerbait buruan, honi, adibidez, zer axola litzaioke zuzentzailearen erantzuna, erantzungo balio, Telefonoak joko duen beldurrez nago.
‎Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea, nork bere buruari galdetzea, esaterako, eskuzabaltasun estoikoarekin, zer da ile urdindu bat lurrean Artizarretik begiraturik, eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea, datozen egunetako aisialdietako elikagaia izango diren irriñoak eta zurrumurruak irudikatzea, Silvak utzi dio ilea tindatzeari, guztiz barregarri dago, lehen irri egin zuten ilea tindatzeari ekin ziolako, zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa. ...bat batean, kezka irrigarri hauek guztiak gogotik erori zitzaizkion Sara telefonista esaten ari zitzaiolako, Maria Sara doktorea ez dago, gaixorik dago, azken bi egunotan ez da etorri, hauek bezalako hitz xumeek bi sentimenduren artean erdibitu zuten Raimundo Silva, bata bozkariozkoa zen, Maria Sarak zuelako ikusi sortzen ari zen ile zuria, bestea atsekabe alimalezkoa, gaixotasunetik ez zetorrena, izan ere ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, baina bat batean galduta bezala ikusi zuen bere burua, batek arriskatu egiten du, umiliazioaren pean jartzen da, dena nobela baten jatorrizkoa eskura eman ahal izateko, eta eskua ez dago han, agian atseden hartzen ari da burukoaren gainean, aurpegi zurbilaren o... Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan ematea atzeratu zuela, lizunkeria inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko, Maria Sara doktorea ez dago, horixe esan zuen telefonistak, eta bera kanpo alderantz abiatu zen, baina gero konturatu zen jatorrizko testua norbaiti eman ziola, Costari, noski, Eta Costa jauna hemen al da, galdetu zuen, une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela, haren aurrez aurreko begiradari ihes egiteko, bistan denez, eta bere ahultasunak berak nazkaturik oinetako hezurren gainean jiratu zen, munduko jakin min guztiei aurre egiteko prest, baina Saritak begiratu ere ez zion egin, modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen, eta baietz egin zuen keinuz, buruko mugimendu noragabe batez sarrerako pasilloa seinalatzen zuen bitartean, horrek guztiak esan nahi zuen Costa han zegoela, eta ez zela beharrezkoa Costari bisita honen berri ematea, eta hori Raimundo Silvak ederki zekien gauza zen, zeren Maria Sara doktorea argitaletxean lanean hasi baino lehen sartu eta Costaren bila abiatzen baitzen, eta Costa Produkzioa zenez, edozein bulegotan egon zitekeen, zerbait eskatuz, erreklamatuz, protesta eginez, edo, besterik gabe, administrazioan barkamena eskatuz, programan zerbaitek huts egiten zuenean beti egin behar izaten zuen bezala, bere ardurapeko kontua izan edo ez.
‎Raimundo Silva, tranbia hartzeko, ia beti Portas do Soleraino doa, urrutiago dagoen arren, eta handik itzultzen da, halaber. Zergatik egiten duen galdetuko bagenio, erantzungo luke ezen, duen lanbidea egonekoa izanik, biziki komeni zaiola ibiltzea, baina egiazko arrazoia ez da hori, izan ere ez litzaioke askorik ehun eta hogeita hamalau trankoak jaistea, denbora irabaziz eta belaun bakoitzak egin behar zituen hirurogeita zazpi flexioak profitatuz, baldin eta, arraren banitatea tarteko, bere burua gero trankoak igotzera behartuta ikusiko ez balu, horren ondorioz datorren nekearekin, hemendik pasatzen diren guztiak ukitzen dituena, zein alpinista gutxi ausartzen den hemendik ikuste... Konpromisozko irtenbidea litzateke eskaileretatik jaistea Porta de Ferroraino eta, igotzeko, bide luzeago baina ez hain neketsua hartzea, hala egitekotan, ordea, aitortuko luke, inplizitua baino gehiago zen moduan, birikak eta zangoak ez direla garai batekoak, hau ustea baizik ez den balorazioa da, zeren Raimundo Silva sasoiko zeneko garaia ez baita Lisboako setioaren historia honetan sartzen.
‎" Horrek ez dakar erabateko deuseztasun akatsa izateko behar den prozedurarik ez izatea", gaineratu du txostenean. Argurdio hauek kontuan harturik, Nafarroako Kontseiluak uste du ez dela bidezkoa izan ere ez kontratua ofizioz berrikustea.
‎Pedro Iturriaz galdetzen diot orain batzuetan Sorori, gero eta gehiago. Lotsatu egiten da, izan ere ez du Iturriaren gauza gehiegi ere gogoratzen, betikoa ez bada: argia zela, oso argia, ikasketetan beste inor baino hobea, kirolaria ere ona, altua...
‎Gainera, gero hasi ginen pentsatzen “hau sartu behar dugu, eta beste hau ere bai”, eta zaila zerrenda bat egitea, baina tira. Ahal bezain azkar jo dugu, izan ere ez ditugu abestiak jotzen soilik, aldarrikapen mezuak era oihukatzen ditugu. Urduritasun handiagoa dugu sentimenduak kudeatzeagatik, Hatortxu Rock eko oholtza gainetik izango dugun ikuspegiagatik baino.
2020
‎Gero, 144 metro koadroko artelana zutitu zenean mututu egin gintuen. Mututu, izan ere ez dago hitzik hura adierazteko. Artelan erraldoi horrek erreboteko horma bisagra bihurtu eta Goiko Plaza esaten zaion errebote plaza eta haren oinean eraiki zen plaza berria lotu zituen.
‎(KARMELEk buruarekin baietz) Kafe laburra, maitea. (KARMELE zutitzen da) A, kafe hutsa, noski, izan ere ez dakit zein artikulu super interesgarritan irakurri nuen: makina hauetako esnea oso kaltegarria izan daiteke osasunerako, esne hauts horiek minbizia sortzen omen dute... eta nik hipersentsibilitatea sufritzen dut..., ja, ja!
‎“Aitziber, baduzu susmagarririk? ” tematu da, telefonoaren bestaldetik. Nik ez dut jakin zer esan, izan ere ez, ez baitut susmagarririk. Itxaropena nuen grabaketen transkripzioak irakurrita, Victorrek azpimarratutako liburuaren berri izanda, ezker titiko ileak laztu egingo zitzaizkidala, hankarteko uholde batek esango zidala bide onetik noala.
2021
‎Lehenik ondasun gonburuz senar bat erosi egin behar izaten dugu, gure soinaren jaun eta jabea har dezagun: izan ere ez baita gaitz hori baino gaitz gorriagorik. Eta hona hemen buruhausterik larriena:
‎Begiak zabalik egitea adosten dugu. Arnasa nola hartu esaten dit, baina minutu baten buruan gelditzeko eskatzen diot, ez dut jasaten nire arnasa entzutea, izan ere ez baitakit benetan nirea den. Poseituta nago, baina ez dakit nork.
2022
‎Gure seme alabak aipatzen ditugunean, gu geu aipatzen ari gara, niak hor jarraitzen du. Naturarekiko benetako harremana buruko ileetatik hasi eta hanka puntetaraino natura zarela sentitzea da, izan ere ez baitzara beste ezer, natura baizik. (Ulertuz, betiere, den guztiaren parte zarela den guztiarekin).
‎Eta hona hemen Martina Vila, itsas biologoa. Hona hemen Martina Vila, bitartean, kubata tragoa egiten eta ginebrak garbitu egiten duela gogoan hartzen, eta nahigabea beratzen jartzen, izan ere ez da horren handia, amorrua, bizkor idortzen baita, eta gehiago kosta da uda hasi eta bat batean Vicençek" uste dinat bolada batean elkar ikusi gabe egon nahi dudala" esanez ekarritako ustekabea gainditzea. Eta kosta da ulertzea horretarako arrazoirik ez azaltzea.
‎Pertsonaiaren (eta pertsonaren) eta oinarrizko instantzia narratibo guztien (espazioa, denbora, narratzailea…) ezabatzearen mugaraino eraman zuen kasik, progresiboki: protagonista hebain bat ageri zaigu Molloyn, bere ohetik ezin mugi daitekeena Malone meurten, eta ia izan ere ez den izendaezina L’Innomablen. Nobelagintzan mutur hartaraino eraman ostean, antzerkigintzara saiatu zen pobretze, kentze, erauzte hori eramaten, eta ahalegin horren lehenengo emaitza izan zen, hain justu, Godoten esperoan.
2023
‎Larrazabalen aldekoek oihuz eta kantuz animatu zuten Baikoko aurrelaria, partidaren lehenengo minututik azken tantora arte. Ez ziren gutxi izan ere ez Zabala Gaskue bikotea animatzera hurbildutakoak, baina zaletu amurrioarrek frontoia konkistatzea lortu zuten.
‎Horregatik Frantzia deseroso sentitzen da bere abertzaletasunagatik, nahiz eta, XVIII. mendean, berak duen abertzaletasun modernoa asmatu; izan ere ez dugu sinetsi behar Frantziaren bokazio unibertsala deitu dugunak abertzaletasuna eta balio unibertsalak bateratzea bestei baino errazagoa bihurtu diola; ez, alderantzia da egia; aitzitik, zailtasuna handiagoa da frantsesentzat, zeren frantsesek baitute lortzen kontraesanaren bigarren terminoa erabat kentzea, ezta bi terminoak pareta hermetiko batekin bereiztea ere; kontraesana aurkitzen du... Eta horretxegatik behartuak bezala dira abertzaletasun berri bat asmatzera; hori egiten badute, frantsesek beteko dute puntu bateraino, iraganean, Frantziaren funtzioa izan zena, alegia, munduak behar duena pentsatzea.138 Momentu honetan, munduak abertzaletasun berri bat behar du; eta esfortzu hori orai berean egin beharra dago, abertzaletasuna odola isurarazten duen ideia dela.
‎Langileen kaserneratzea behin ezeztatua izanik, piezakako ordainketak desabantailarik ez luke gehiago; izan ere ez luke kosta ahala kostako zalutasunaren obsesioa gehiago eraginen; libreki burututako lanaren ordaintze modu normala izango litzateke; obedientzia ez litzateke izango segundo bakoitzeko menpekotasuna; langile batek edo langile talde batek ukaiten luke epe finkatuan burutzeko eskaera kopuru jakin bat; berak hautatuko luke nola antolatu lana; desberdina litzateke oraingo egoerarekin zeinean b... Bada denborarekiko erlazioa bat bizigabeko gauzei ongi dagokiena eta beste bat pentsatzen duten kreaturei.
‎Izan ere, egia bat ezin da gizaki berezi baten izpirituan baizik agertu; nola, bada, gure gizaki horrek transmitituko du delako egia? Hori adierazten entseiatzen bada, ez da aditua izanen; zeren eta besteek egia hori ezagutzen ez baitute, egiatzat ez baitute aitortuko; beraz besteek ez dute jakingo gure gizakia erraten ari dena egia dela; eta horregatik ez diote arreta nahikoa emanen egia horretaz jabetzeko; izan ere ez dute arreta esfortzu hori egiteko inolako arrazoirik ukanen.204
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia