2000
|
|
Eta guztiok ezagutzen dugu futbolzaleen grina. Ez bakarrik futbolean egiten dutenena, erabat ulergarria nahi bada, haien jokoa
|
ikuste
hutsarekin su eta gar dariela jartzen direnena baizik. Zaharragoak horrelakoxeak izanda, haurrengandik zer espero?
|
|
—Atsoaren hatzaren moztaileak? Trabestismoa maite duten gizajo koadrila bat, odola
|
ikuste
hutsak xoratuko lukeena. Harrituko hintzateke jakinen bahu nor den sekta horretako apez buru edo dena delakoa.
|
|
Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita"
|
ikuste
hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere: Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.
|
2002
|
|
Izan ere, etiketen antzeko salmotzondoen eta txorizoen salneurria eta salerosketaren helburua ez zen etiketen. Epaitegiak demanda ezesten zuen epaia eman zuen, uste baitzuen ez zela inoiz Lehia Desleialaren Legean ezarritakoa urratzen, nahaste egintzei dagokienez; izan ere, alderdi eztabaidagarri batekin eta bestearekin batera zeuden dokumentuetatik, zehazki, produktu horien bilgarrietatik eta argazkietatik,
|
ikuste
hutsez, marka baten edo bestearen konposizioa ere ez da ikusten. Beraz, kasu honetan, ondo ikusten da aktore produktuetan, eta produktu horiek babesten dituen marka komertziala eskatzen da, zalantzarik gabe edo nahasbiderik gabe, produktu horien formatu inguratzailearen ezaugarriak gorabehera.
|
2003
|
|
Ziurrenik gizon fina da. Bere etxera eroan ninduenean zelan jokatu zuen
|
ikuste
hutsak, nahiko garbi adierazten du...
|
|
Ni emozionatu egiten naiz Korrikaren aurretik doan polizia kotxearen sirena
|
ikuste
hutsarekin. Emozionatu... esan nahi dut alegia, hotzikara moduko bat sentitzen dudala, eta begiak gorritu egiten zaizkidala.
|
|
izartegiaren lilura
|
ikuste
hutsagatik.
|
2004
|
|
Nola azaldu zopak busti berri dituen ezpain horiek nazka ematen diotela. Nola azaldu Lady Annaren ezpain mamitsuen bila imajinatu dituen ezpain horiek
|
ikuste
hutsak gosea kentzen diola. Ez, erantzun dio.
|
2005
|
|
Ankarako gobernua era askotara saiatu da kurdu guztientzat erreferentzia den emisioa mozten. Hori gutxi balitz, telebista
|
ikuste
hutsak atxiloketak eta torturak eragin ditu mugaren beste aldean.
|
2006
|
|
Bere burua edertzat zuenez, oilar eta ziur joan zen ederrez goraipatzen eta ankerrez deitoratzen zuten bihotz lakar hura bigundu eta bereganatzera. Berehala ezagutu zuten elkar,
|
ikuste
hutsez, eta Graemetarren maiorazkoari bihotza azkartu zitzaion antzinako neska beltxarana emakume eder eginda ikusi zuenean.
|
|
Min ematen zidan
|
ikuste
hutsak. Zer deabru egiten zuen papistekin?
|
2007
|
|
Hasieran beldurrez bezala egiten zituzten saltotxoak, baina azkenean ahal zuten beste egiten zuten gora, behin eta berriz, matxinsaltoen antzera. Beldurra ematen zuen hura
|
ikuste
hutsak.
|
2008
|
|
Hasieran uhartedi txiki bat da; gero irla handiagoak eta azkenean, kontinentea. Ez da uste nuen lekua, baina azkenean lurra zapaltzen ari naiz, aspaldidanik inork zapaldu ez duen lurra, aztarna argigarri eta misterio berriez beteriko eremua, eta paisaia berri hau
|
ikuste
hutsak merezi izan ditu bidaian zehar igarotako zalantza, esfortzu eta neke guztiak.
|
|
Hala, hasieran positiboa zen estimulu bat, zenbaitetan estimulu higuingarri batekin elkartu zuen. Azkenean, umea sagua edo horren antza zuen edozein objektu
|
ikuste
hutsarekin negarrez hasten zen (EB). Egun, ez dira horrelako esperimentuak onartzen.
|
|
Interneten, beraz, oso erraza da edukiak partekatzea. P2P programak edo horretarako berariaz prestatutako web guneak
|
ikuste
hutsak argi eta garbi erakusten du hori. Egoera horrek hasieratik eragin zuen musika eta zinema industrien mesfidantza, eta DRM sistemak asmatzera bultzatu zituen, haien edukien baimenik gabeko kopiak saihesteko.
|
|
Gaixo askok egunean hainbat aldiz jasaten dituzte, batez ere medikazioa hartu eta ordu batzuetara, botikaren eragina gertatzen denean. Hirurogeiko hamarkadan ikusi zen gaixo askori lagundu egiten diela" desblokeatzen", marra koloreztatuen zerrenda bat
|
ikuste
hutsarekin. Hala ere, hirurogeiko hamarkadan ikusi zen gaixo askori laguntzen diela" desblokeatzen" marra koloreztatuen zerrenda baten ikuskera hutsa.
|
|
Modu naturalean dutenak beren osaeraren adierazle onak dira, hau da, naturan badaude pigmentazioa eragiten duten molekulak. Kolorea
|
ikuste
hutsarekin jakietan dauden molekula motak jakin ditzakegu.
|
|
Errealak dira ordea gune desberdinetatik zerurantz igotzen diren eta hiriko gainontzeko paisaia ezkutatzen duten kezko mendi erraldoiak. Negargura ematen dit
|
ikuste
hutsak. Azken bi orduetako gertaerak asimilatu nahian nabil.
|
|
Futbolean ere irudi asko sortzen direlako. Baina irudia
|
ikuste
hutsarekin ase ordez, hobe litzateke irudi andana gelditu, eta bakoitzaren inguruan hausnarketa egitea. Hitzez.
|
2009
|
|
Ikusmena prozesu dinamikoa da, ez da ikuste edo ez
|
ikuste
hutsa, konplexuagoa den zerbait baizik. Hori ulertuz gero, irakurtzen eta idazten ikasteko arazoarekin zerikusia duten zantzu eta sintomak antzeman ditzakegu, hauexek besteak beste:
|
|
Aurrezki kutxak beka eman zionean albistea prentsan agertu zen, eta kazetariek hitz hori zerabilten bolo bolo,, artistaren proposamena?,, artista gaztearen iritziz?? Lotsagorritu egiten zen hitz horiek bere izenaren ondoan inprimatuta
|
ikuste
hutsarekin. Orain, ordea, neskari aldarrikapena botatzean, harrotasun handiz egin zuen, inolako kontzientzia txarrik gabe.
|
|
Ez ziren hondartzan jasoak, ondo zekien hori berak, txanponak
|
ikuste
hutsarekin. Ezta parrokiako indusketa eremutik lapurtuak ere.
|
|
Alençongo dukea haren esperoan zegoen sala handiko bazter batean. Valoistarren konkorduna
|
ikuste
hutsak hotzikara eragin zidan behin berriz, eta hartaz nuen iritzi eskasa areagotu zidan haren konpainiak. Bi gizon zeuden Frantziako erregeren anaia gazteenarekin.
|
|
Grazianak inoiz ez zuen Ramonaren bizitasunik izan. Haren ahizparen akordua ekarri zidan, hala ere, hura
|
ikuste
hutsak. Ramona.
|
|
Aitortu beharra zagok
|
ikuste
hutsarekin jendea txunditurik uzten zuela Krishnamurtik; irudi harrigarria zian, begirada lasaia, ahots gozoa. Zaila zuan haren erakarmena saihestea.
|
|
Merezi zuenentz gorputzari halako traturik ematea galdetu nion neure buruari, eta alferrikakoa ez ote zenentz egiten ari nintzen hura guztia. Barru barruan, nahikoa zen niretzat lantzean behin zure bizileku ingurura joatea; zu
|
ikuste
hutsa zen eskatzen nuen gauza bakarra. Baneukan esperantza txiki bat, izango zuela eraginik zuregana nindoan bakoitzean jateko zeozer eramateak; goizago edo beranduago piztuko zitzaizulakoan nengoen nor zen poltsa haiek uzten zizkizun atsoa jakiteko irrika.
|
2010
|
|
1948ko Parisko azokan aurkeztu zuen Citröenek auto berria. Eta kronikek diotenez, bizaldikoa
|
ikuste
hutsak barrea eragin zien kritiko askori. Kazetari amerikar batek, adibidez, galdetu zuen prezioan lata irekigailu bat sartuta ote zegoen.
|
|
Eztut izan nahi zure laguna, kalte egiten dit. Min ematen dit zu
|
ikuste
hutsak.
|
|
Kepak ez zuen inoiz jakin aitari aurre egiten, eta orduko hartan ere burua makurtuz eman zuen ameto, galeperren
|
ikuste
hutsak eta haien usainak goragale gainditu ezinezko bat ematen zioten arren. Zaporeaz ezin ezer esan, ez baitzuen lortu haien zatirik ñimiñoena ahoan sartzea.
|
|
Galletak ematen zizkion moja harez gain, bi oroitzapen on besterik ez omen zuen gordetzen Felixinek Valentzian emandako aldi hartatik, biak ere jatekoarekin eta inguru hartako berezitasunekin zerikusia dutenak: batetik laranjak,
|
ikuste
hutsarekin aurpegia argitzen ziotenak, eguzki txiki batek epeldurik edo bere mami urtsuak freskaturik (kursi samarrak dira konparazioak baina egiazkoa da fruta hark mutikoarengan sortzen zuen lilura); eta bestetik arroza, edo paella, Felixinek esaten zuen bezala: elkartean egiten genituen afarietan, Felixinek izena ematen bazuen, jakina zen, hura gustura egongo bazen, arroza ipini behar genuena, berdintsu zion zerekin egina:
|
|
Sentimendu hori sublimatzea tokatzen zitzaidala pentsatu nuen hurrena, nolabait esanda; ni ez naiz artista, amodio grinak sinfonia edo margolan bihurtzeko, baina, neure apalean, maitasun irrika hori makalaldietan burua altxatzeko eta aurrera jarraitzeko erabil nezakeelakoan nengoen: H.ren agur adiskidezko bat laztan gisa sentitu, edo hura lanean
|
ikuste
hutsa bizipoz bilakatu, egunari halako itxaropen kutsu batez heltzeko.
|
|
Gizaseme hark Danielari sortzen zion sentimenduak, ordea, egiten ari zena oso koherentea zela berretsi zion. Noizbait kitzikagarria zitzaiona nazkagarria zitzaion orain,
|
ikuste
hutsak atzera egiten zion. Gidoiarekin jarraitzea erabaki zuenean, Nicolasek ezusteko bat eman zion:
|
|
–Gutxitu ordez, areagotu egin zitzaidan harenganakoa, eta ahaleginak egiten hasi nintzen zulo batetik edo bestetik hura ikusteko sikiera. Eta honek sufrimendua ekartzen zidan,
|
ikuste
hutsak ez ninduelako asetzen eta berarekin egoteko gogoa pizten zidalako.
|
2011
|
|
Tamudok aukera garbia izan zuen Pintoren aurrean bakarrik, baina ez zuen ondo kokatu eskuinkada. Galtzen zihoan Reala, baina Bartzelona denbora galtzen eta estu antzean
|
ikuste
hutsa gozamena zen, eta hala ospatu zuten zaleek. Ifran eta Zurutuzaren sarrerak eman zion behar zuen azken bultzada.
|
|
Alderantzizko sakada batez itxi du leihatila, kalpar handi bat, kleenex paketea eskuan zuela, hurbiltzerako. Udaltzainen autoa azaldu dun une hartan kale kantoitik, lasaitu ederra eman din
|
ikuste
hutsak: berehala alde egingo zutela, ijitoek?
|
|
Hurbilegi zeuden, bai. Mingarria zen
|
ikuste
hutsa, eta haiek ez zuten inongo eskubiderik auzoan egoteko. Marroi txokolatez pintatutako estalpe eskasak ziren.
|
|
Hitzordu eta kontaktu sareak ez dira inola ere egokiak adingabeentzat, intimitatea eta segurtasun pertsonala arriskuan jartzen baitira behar diren neurriak hartzen ez badira. Gomendagarria da kontaktu pribatuen sare batean izena emateko erabakia ez hartzea, erabiltzaile izan daitezkeenen argazki erakargarriak
|
ikuste
hutsagatik, irudi gehienak faltsuak baitira. Beste kasu batzuetan, plataformarik zalantzagarrienetako batzuetan, gizonen profil faltsu asko daude, eta emakumeak, erabiltzaileen arreta eta alta erakartzeko modu gisa, edo ordainketa zerbitzuetan inskribatzea.
|
2012
|
|
Nolatan gorrota dezaket hainbeste neure burua? Beti izan naiz oso ikasle ona; Fisika ikasten dut eta nota bikainak ateratzen ditut; lagunak dauzkat, familia bat, ikaragarri maite nauena... eta, hala ere, bizitza kaka zaharra iruditzen zait, eta gaur atzo baino berrehun gramo gehiago pisatzen dudala
|
ikuste
hutsak jo eta hondoratu egiten nau?.
|
|
Azkenburukoaren itxura, aurkezpena
|
ikuste
hutsa aratinik jausteko modukoa izan zen: erretilu zabal luzexka batean apainki jarriak, txokolate beltzez nahiz zuriz asma litezkeen gutiziarik ikusgarrienak zituen:
|
|
Ni nintzen une horretan inork pentsa zezakeen adibiderik garbiena. Izan ere, nik, atsekabe bakarra gizartetik kanpora bidalia izatea nuelarik, bakarrik egonda, ozeano amaigabeaz inguratua, gizartetik bereizia eta, nik esaten nion bezala, bizitza isilera zigortua; nik, Jainkoaren iritziz bizien artean zenbatua izatea edo Haren gainerako izakien artean azaltzea merezi ez nuenak; neure motako norbait
|
ikuste
hutsak, heriotzatik bizitzara igarotzea iruditu litzaidakeen arren, eta Jainkoak eman ziezadakeen bedeinkapenik handiena, salbazioaren bedeinkapen gorenaren ondorengoa; nik, diot, dar dar egiten nuen gizon bat ikustearen ideia soilaren aurrean; eta, besterik gabe, prest nengoen lur azpian sartzeko uhartean oina jarri zuen gizonaren errainua edo agerpen isila zela eta!
|
|
Bere osasunaz galdetzen zion, albisteak ekartzen zizkion eta erlijiora zentzatzen zuen, erakargarritasunik falta ez zitzaion hizjariotxo losintxari batean. Haren sotana
|
ikuste
hutsak pizkortu egiten zuen.
|
|
IKERNE. Ezin dut. Hura
|
ikuste
hutsak blokeatu egiten nau.
|
|
Inasek, urteak garrenean, ezer gutxi gogoratzen zuen argazki hartako itsasontziaz. Haren markoa izan zen egundo ahaztuko ez zitzaiona, gustatu egin zitzaion
|
ikuste
hutsaz: iluna zen baina ez beltza, hiru zentimetro inguruko zabalera zuen eta urrezurizko bi hari lerro zeuzkan kanpoaldeko ertzetik hurbil, paraleloan; polita, benetan.
|
|
–Berdin ziok; ateratzeko aitzakia duk, besterik ezean, azaldu zion Santiagok?. Pasa den hilabetean hil zitzaidaan ama eta nire neba arrebek ez ditek ezer jakin nahi nirekin; beraz, neuk ere ez diat inolako gutunik espero, baina gustagarria duk lagunak posta hartzen ikustea; nik nahikoa diat horrekin, besteek nola hartzen duten
|
ikuste
hutsarekin.
|
|
Hark ez dakien zer esan diezaioke Inasek umetarik taberna zuloan lanean diharduen haur izan gabeko gazteari? Berari, haren adinean, bizitzan nondik jo nahi zuen
|
ikuste
hutsak nahikotxo lan eman zion; erabaki besterik ez zuen egin behar, eta irekita zituen ate guztiak, asko bai, behintzat.
|
|
Orain bi ideia dabilzkio buruan: batetik, New Yorkeko JFK aireportuan eskala egiten ari zen bitartean komunetan ispiluaren aurrean sentitu duen angustia izpi hori, ilea bakantzen ari zaiola
|
ikuste
hutsagatik, eta, bestetik, Miarritzeko aireportura bila nor etorriko zaion jakiteko irrika.
|
2013
|
|
–Jainko nirea, Darcy jauna!, eta zin degizut beraxe dela. Tira, Bingley jaunaren lagun guztiak ondo etorriak izango dira hemen; baina gainerakoan, esan beharra daukat gizon hori
|
ikuste
hutsa gorrotagarria zaidala.
|
2014
|
|
Ados, pitin bat hunkitu nintzen, gay hauek minbera porrokatuak dira, eta hau adonis galanta zen, bere aurpegitxo eta irribarre perfektuekin. Maitatzeko gogoa ematen zuen
|
ikuste
hutsaz, eta mutiko ona zen gainera. –Deitu?
|
|
Ez zela horren harrigarria esan al dut? Harrigarria agian ez, jakinaren gainean baikeunden, baina haren plantak bazuen halere zerbait durduzagarria; penagarria bai, baina are gehiago artegagarria;
|
ikuste
hutsak mina ematen zuen, baina babesteko gogoa baino gehiago ihes egitekoa pizten zuen; zakur makilatu batzuen antzera, kontsolatzera doakien eskuari haginka egiten diotenak. Sentsazio horixe sorrarazten zuen Artolaren itxura parte txarrekoak, baita hari buruz kontatzen ziren istorioek ere.
|
|
berekoi haientzat gerra ez zen altxamendua zapaltzeko eta inbasioaren aurka egiteko borroka; haiek beren interes mehatxatuen ikuspuntutik baino ez zioten begiratzen. Uniformez jantzitako soldadu bat
|
ikuste
hutsak kolpetik isilduko zituen merkatari haien mingainak, jakina da uniformeek Errusian duten garrantzi ikaragarria?. Baina Mikel Strogoffen konpartimentuan ezerk ere ez zuen susmarazten militar bat zegoela haien artean, eta tsarraren mandatariak, itxurak egitera derrigorturik, ez zion traiziorik egingo bere buruari.
|
|
Txakurkume bat zen. Animaliatxoa
|
ikuste
hutsak akitu zuen Ander, baina haurren pozak armarik gabe utzi zuen.
|
|
izu ikarako eraso modukoren bat, gidatzen zihoazela (Munjack, 1984). Batzuetan, gertaera traumatiko bat
|
ikuste
hutsak ere eragiten du fobia gertaeraren lekuko izan den pertsonarengan (Öst, 1985): adibidez, haginlariaren itxarongelan beste pertsonen garrasiak entzuteak eragin dezake haginlariarekiko fobia.
|
2015
|
|
«Proba hori egin behar dut», esan nion neure buruari federazioko egonaldi batean, Luz Ardidenen (Okzitania), lehenbizikoz probari buruzko film bat ikusi nuenetik. Iaz ikustera joan nintzen, eta
|
ikuste
hutsa ikaragarria izan zen. Kristoren ilusioa egiten dit.
|
|
Sastakaiaz animalia goitik behera ireki eta erraiak garbitzeari ekin zion. Ur gorritua
|
ikuste
hutsak goragalea ematen zidan. Azeriak zakurra adar batetik zintzilikatu eta larrutzeari ekin zion.
|
|
Leihora hurbildu eta Drangajokull handiaren tontorra ikusi dudanean zorionez bete zait barrua. Ez da luzarorako izango, baina
|
ikuste
hutsak poza ematen du, bai horixe!
|
|
BUPeko 2 ikasturtean, Lengua eta Literaturako irakaslea Felipe Agirre izeneko bat genuen, eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa. Beste apaiz gehienak baino gazteagoa izanda ere, haiek baino askoz ere atzerakoiagoa zen, guri atzera eragiteraino bera
|
ikuste
hutsarekin, itxura ere pelikuletako apaiz fatxa baten karikaturazkoa baitzuen: antiojo beltzak, begi txiki eta okerrak ezkutatzen zizkiotenak, ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua, eta beti alkandora beltz bat goraino lotua, goiko botoiaren parean lepoko txuria bistan.
|
|
Istant batean, ikusi orduko geureganatzen dugu jarrera horretan dagoenak baduela kezka edo barne gatazkaren bat, eta irtenbide baten bila dabilela. Supituki ulertzen du ikusleak hori guztia keinu hau
|
ikuste
hutsarekin. Argazkigintzan ere eman du berea ikono honek, idazleen jarrera kuttun bihurtzeraino liburuetako solapatxoetan.
|
|
Barre egiten du lehen lehen aldiz agerraldi batean korrika egin zueneko unearen karira: ikasleen protesta bat izan zen, ministro batek ikasturte unibertsitarioa aldatzeko hartu zuen erabakiaren aurka 20 bat lagun elkartu ziren; udaltzain bat agertu zen manifestaziora, zer gertatzen ari zen jakin minez, eta ikasle haiek ziztu bizian korrika ihes egin zuten uniforme bat
|
ikuste
hutsarekin.
|
|
Aurtengo udaberrian uretan surfista neoprenatu batekin gurutzatu, eta ni larru librean
|
ikuste
hutsarekin hoztu egiten zela bota ez zidan ba! Emanber jende modu honi ahaztu egin zaiola zer zen gorputza itsasoan eta itsasoa gorputzean sentitzea.
|
2016
|
|
Oraingoz, amatasunarekin izandako kontaktu bakarra predictorrak erantzun bat eman bitarteko minutu agoniko hori izan da, edo bikote harreman bat hasi eta segituan gure ume hipotetikoak irudikatzen ditudan unea, gero harremana moztu eta inoiz eman ez nien bizitza betirako ukatzen diedan arte. Berez, asperdura sorrarazten dit guraso berriak
|
ikuste
hutsak ez dut friboloa izan nahi, benetan, sekulakoa, baina ernaldu gabeko pertsonen aurpegiak irudikatzeko dudan ohitura horrek argi uzten du balantzak zein aldetarako joera duen: errazagoa da amatasuna imajinatzea amatasun eza baino.
|
|
Profugo bihurtu nintzen hamalau urterekin. Orduz geroztik, eta gaur arte, edozein eskola
|
ikuste
hutsak izu ikara (cerval, gazteleraz) eragiten du nigan, eta lortu nuen analfabetismo maila izugarri horri esker egin nintzen, ba, idazle.
|
|
Haren urratsek erritmo gozakaitza markatzen zuten parketaren gainean. Neska oinutsik
|
ikuste
hutsak hotzikara sentiarazi zion Asiaini. Etxea izozturik zegoen, baina ez zirudien neska hotz zenik.
|
|
–Ez da horren larria, erran zuen Sanjuanek?. Ezinezkoa izanen zitzaigun tokia aurkitzea gela hori
|
ikuste
hutsez. Edurne Iriarteren mezua izan zen zuloraino eraman gintuena.
|
2017
|
|
Ez dakit zer entzun zuen, zerbait entzun bazuen. Poliziak bilatutako gizon bat, Viennan lagunik ez duena, telefonoz
|
ikuste
hutsa nahikoa zatekeen erne jarrerazteko. Kafetegitik kanpora atera zen berriro, Martinsek telefonoa eskegi baino lehen ere.
|
|
Noiz? Guri ez noski, gu umetxoak ginen haren aldean, eta beldurra ere ematen zigun haren musaje oker eta iletsua
|
ikuste
hutsarekin. Baina izan ziren beste batzuk gu baino ausartagoak, edo Laliren eskuzabaltasunari etekin handiagoa atera nahi izan ziotenak.
|
|
–Argazkiak
|
ikuste
hutsez ezinezkoa da jakitea. Baina Orzaizek pozik botako die begirada bat.
|
|
Yamazaki, japoniarra, malta hutsezkoa. Urre koloreko likorea
|
ikuste
hutsak listuz bete zion ahoa. Berrehun kaloria ziren, baina batzuetan salbuespenak egiten jakin behar zen.
|
|
–Mateo hori
|
ikuste
hutsak gaixotu egiten nau.
|
|
Krak bat zen. Segurtasun sistemen modeloak
|
ikuste
hutsez, hackeatzea lortu zuen.
|
|
Argitaletxearen baimena nuen arren, asko pentsatu ondoren, azkenean euskara erabili dut. Iruditu zait azalean euskera
|
ikuste
hutsa aski lukeela zenbaitek liburua eta egilea begitan hartzeko, edo behintzat arreta merezi ez duen lekura desbideratzeko.
|
|
Kontua ez maitemintzea zen. Zakila tentetu zitzaion Iñigoren autoa aparkalekura sartzen
|
ikuste
hutsarekin. Eta estalian ibili behar hura zegoen.
|
2018
|
|
Esan dudanez, gogaikarria da entzun behar izatea nola mintzatzen den jende hori bera garai haietaz eta, bereziki, zer esaten duten zenbaitek lord jaunaz. Halakoon itxurakeriaren tamaina istantean geratuko litzaizueke agerian garai haietan zer gonbidatu zerrenda izan ohi zituzten
|
ikuste
hutsarekin; orduan ikusiko zenukete ez soilik zein maiz izaten zen herr Ribbentrop haien mahaian afaltzen, baizik eta ohorezko gonbidatua ere izaten zela sarri askotan.
|
|
Badaude zailagoak diren besoak. Badaude zorabiatzen direnak xiringa edo odola
|
ikuste
hutsarekin. Anbulategian bezala, goizetako odol analisietarako hitzorduetan.
|
|
Hondarribian ere, antzera: tradizioaren izenean diharduen desfileak 4.000 bat lagun batu zituen iaz; Jaizkibel konpainia parekideak, ia 600 Jende hori guztia uniformea jantzita
|
ikuste
hutsa ikuskizun bat da. Zinetan deigarria.
|
|
3.488 presoaren neurrirako, alegia. Hura
|
ikuste
hutsa nahiko desatsegina zen. Esan legez, sofa hura gotorra eta nahiko handia izan arren, gizona, haren gainean ez ezik, haren inguruan ere bazegoela ematen zuen.
|
|
Lekukoek biktimei bota diezaiekete errua, mundua justua dela eta jendeak merezi duena duela onartuta. Ikerketetan, min egiten duten deskargak jasotzen dituen norbait
|
ikuste
hutsak biktima mespretxatzera bultzatu du jende asko. Mundu justuaren kontzeptua seme alabei erakusten diegun kontzeptu baten isla besterik ez da:
|
|
Amaitzeko, bakar bakarrik esango dizut ez naizela damutzen honaino etorri izanaz. Zure begi urdin turkesak
|
ikuste
hutsak merezi zuen. Jentzi, Jentzi..., jakingo bazenu zein atsegin dudan zure izena behin eta berriro errepikatzea.
|
2019
|
|
Gazteenak amak ekarri bezala zeuden, eta nagusiagoak oihalezko gerripeko zarpail bat baino ez soinean. Ezinbestez, gorputz mehe, zalu eta distiratsu haiek miresmena sortzen zuten
|
ikuste
hutsez.
|
|
Nazkarik gabe eskuekin edozer txikitzen duten gizon askok gorroto dute belarrak edo animaliek doi doi ukitze hutsa; zetaren, belusaren ukitu arin batez, emakume haragia atseginez dardaratu daiteke, eta berdin laztu: gogoan dut neska bat, gaztetan laguna izandakoa, oilo ipurdia jartzen zitzaiona mertxika bat
|
ikuste
hutsarekin; bat aise lerratzen da durduzatik kilimara, narritaduratik atseginera; gorputz bat estutzen duten besoak aterpe eta babes izan litezke, baina baita presondegi eta itomen ere. Emakume birjinarentzat, anbiguotasunak hortxe segitzen du haren egoeraren paradoxa dela kausa:
|
|
–Txominek zeharo gogoberotua zirudien?. Ez zaizu liluragarria iruditzen urraburua badiara sartzen ala badiatik irteten ari zen jakitea haren erraiak
|
ikuste
hutsarekin. Nolabait ere, arrainarekin hitz egin ahal izatearen parekoa da.
|
|
Goiz batean, noizbait, xentimorik gabe zebilela, hilaren atzenerako artean astebete falta zela, zerbait saltzea bururatu zitzaion; eta bat batez zera bururatu zitzaion, alegia, emaztearen" purtxileria" z gabetzea, bere bihotzaren zokondoan herra halakoxea gordea baitzien antzina hainbeste haserrearazten zuten" inozoen engainagarri" haiei. Haiek
|
ikuste
hutsak, eguna joan eta eguna etorri, maite kuttunaren oroitza maskaltzen zion.
|
|
Horrela, lanetik irtendakoan tai chi saioetara joaten hasi zen. Baina bertan laxatzen zituen gihar guztiak uzkurtzen zitzaizkion etxera iritsi eta aitaren utzikeria
|
ikuste
hutsarekin. Imanol inguratuko zitzaion gauean, txeratsu, eta Idoiak zien laztanei abegi onik egin.
|
|
Aurrez ikusi 1664ko eta 1670ko dokumentuen estilo eta metodo bera erabiliz jasotako eskuidatzi hau hirugarren erlikiatzat joko nuke nik Leitzako bordagintzaren hasierako istiluez jaso ditudan dokumentuen artean, kronologiari begiratuz 1686koa dela
|
ikuste
hutsagatik. Baina, bordagintza, batez ere artoaren iraultzak eragin zuela sinetsi nahi ez didaten horiei eskainiko nieke pozik dokumentu hau, nahiz ongi jakin, ikasiak jaio ziren kazetari jator horiek, ez didatela kasu zipitzik ere eginen.
|
|
Orduan moja bat etorri zen erretilu batekin eta eskatu zidan mesedez irteteko eta gaixo bakoitzarekin denbora gutxiago emateko, jeloskortu egiten zirela bestela. Geratu nahi banuen, laguntzeko merienda ematen,
|
ikuste
hutsarekin botalarria ematen zuen ahia.
|
2020
|
|
Nafarroako CCOO sindikatuari" molestatzen" dio euskarazko berbak nonbait idatzita
|
ikuste
hutsak. Edozein berbak.
|
|
Ohituta gauzkate irria ezpainetan loratzen: pailazoak
|
ikuste
hutsarekin, gure barruko haurra ari da bereak eta bi egiten! Baina, hain maiteak ditugun lagun horiek ere, azken boladan, uxatu dizkigute inguruotatik; ez omen zaigu komeni harremanak aise, samur, ugari izatea… murriztea, isolatzea eta bakartzea, geure osasunarekiko zein besteekiko errespetuz.
|
|
Unerik latzenak, guardia zibilen kuarteletik igarotzen ginenekoak izaten ziren. Uniformearen kolorea
|
ikuste
hutsak dardarka jartzen ninduen, eta eskuetan neraman liburua aurpegira ekarriz eta ezkutaleku gisa erabiliz egiten nion aurre trantzeari. Ez nintzen, hala ere, zurbiltzen zen bakarra.
|
|
Nire lehengusua eta ni zigortuta egon ginen, No hablaré más en vascuence idazten. . Gogoratzen zuen eskolako egun hura, gutxitan joana zen arren... beldur latza pasa zuen maistraren begirada
|
ikuste
hutsarekin.
|
2021
|
|
Eta aditz izenekin ere maiz: Zu
|
ikuste
hutsak ikaragarrizko poza emanen dio amari; Pentsatze hutsak kezkatzen nau.
|
|
Nolabait ere, zertaz eta batez ere nortaz ezkutatzen naizen ondo baino hobeto baldin badakit, ez nago ordea oso ziur zertarako etorri naizen honaino, zer galdu zaidan Torrevieja bezalako herri zimel eta mamizko arimarik gabeko honetan. Asmoa zen Laurengandik zenbat eta urrunago egon, hau da, gero eta ziurrago berari, ni
|
ikuste
hutsaz ere, bigarrenez minik egitea ezinezkoa zitzaidakeelakoan, kaletik goazela ezustean elkarrekin topo egitekotan ez bada ere. Egiazko asmoa zen ere hemen behar besteko denbora oporretan pasatzea geure artekoa ahaztu arte, edo gutxienez berari egindako samina nolabait arindu zekion beta ematea.
|
|
Bestalde, hautaketa prozesu batean, “elkarrizketatzaileak inoiz ez du punturik ematen haririk gabe”: baliteke “egoera horren aurrean nola jokatzen duzun
|
ikuste
hutsagatik, eta baztertzeko erabakia erantzukizun faltatzat modu negatiboan interpretatzea”. Azken finean, adituak “ez luke inoiz maskara kentzea gomendatuko lan elkarrizketa batean, nahiz eta horretara animatu”.
|
2022
|
|
Nola jardun bi hilabeteko haurtxoarekin? Adin horrekin, haurrak denbora gehiago igarotzen du esna, eta irribarre soziala agertzen da (irribarre egin dezake amaren aurpegia
|
ikuste
hutsarekin). Gainera, gai da atsekabea, urduritasuna, plazera, haserrea… erakusteko.
|
|
Zure irribarre bat
|
ikuste
hutsak barrua jaten dietenak; euren helburua lortzeko gainontzekoak zapaltzeko prest daudenak; inbidiaren menpe bizi direnak; Bizi eta utzi bizitzen leloa alderantziz aplikatzen dutenak, desberdina den oro umiliatzen dutenak, gehiengoa baliatuz tropelaren babesean gutxiengoaren aurka egiten dutenak...
|
|
Lilik egin dezake negar egunean hamar aldiz eta edozein lelokeriagatik. Itxura batean sufrimenduak ematen dio min. Animalia bat lotuta
|
ikuste
hutsarekin has daiteke samin zotinka, baita marrazki bizidunetako pertsonaia bada ere. Baina atrofiatua du sentikortasuna, ezen soilik babesik gabeko izakiekiko da bihozbera, odol hotzekoa baita gainerakoekin.
|
|
Eskolan baino askoz zailagoa zen dena. Orduak eman nitzakeen nobela batean murgildurik, baina Historia eta Literaturako liburukote haiek buruko mina ematen zidaten
|
ikuste
hutsaz. Algebrako problemak txineraz idatzita baleude bezala zen.
|
|
Ahizpari entzungor, neskatoak izotza jotzen jarraitu zuen. Haren behatz ñimiñoak bota eta galtzerdietako zuloetan zehar
|
ikuste
hutsak hotzikarak ematen zizkidan.
|
|
Ez zen harritzekoa: uniformeko praka motzak
|
ikuste
hutsak ikaran jartzen ninduen ni ere.
|
|
–Hotza ematen dit zuek biok soingainekoetan horrela bildurik
|
ikuste
hutsak. Ez nuke egin nahi zuek ordu hauetan etxera egin behar duzuen bidaia.
|
|
Izatez, Florencerengan gehien estimatzen zuena haren begi urdin garbiak ziren: haiek
|
ikuste
hutsak iturri batek bezala kentzen omen zion egarria. Florencek kokots ezti biribila zuen, puztu samarra; oraindik ederra zen kontralto ahotsa; eta" behi begiratu moduko bat", Gabriel Cortek lagunei konfiantzan esaten zienez:
|
|
Entzute hutsa edo
|
ikuste
hutsa ez den jardun intelektual bat da irakurketa. Indartsua.
|