Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Izan ere, Bolognan gertatuaren bertze bertsionerik ere aditu izan dut, hartaraz gero, jaun André, Galileoren teleskopio hark behar bezainbateko prezisionerik ez ote zuen, edo eguraldia ere halakoa ote zen, baina bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen baitu bere sinestea, eta hala makurtzen dira arrazoinaren arrazoinik arrazointsuenak ere sinestearen bertze arrazoin horretarat.
‎Eta batzuetan, gainerat, akort egoiten ziren. ...genios liburu famatua ere, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan —zeren baitakizu zer gorabeherak izan dituen liburu honek Inkisizionearekin—, eta ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura, non egileak adierazten baitzuen ezen naturalezari eman behar zitzaiola naturalezari zegokiona, eta Jainkoari, Jainkoari zegokiona, behiak ere hegaldaka ikusi nahi ezean, puntu hartaz denaz bezainbatean guztiz akort baleude bezala. Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.
‎Eta, arestian erran badizut ere ezen jendeak, osaba Joanikoten eta Lutheroren tormentuen aitzinean, irri eta oihu egiten zuela, guztiak ere festa batean baleude bezala, Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez. Eta, are gehiago, zeren oroitzen baitut ezen, ene behako haietarik batean, eskuak betarterat eramaiten ikusi nuela, ikusten ari zena ikusi nahiko ez balu bezala. Eta, Lutherori sua piztu eta oraren nigar zaunka beldurgarri haiek aditzen genituela, jendartetik ateratzen ikusi nuen, kementsu eta adoretsu, ibilmodu ezin fermu eta sendoagoan...
2004
‎Izatez eta obraz, ordea, behar zukeanaren laurdenik ere ez du egiten, bide faltsuetan barrena abiatua delako; eta egia aurrez aurre eta zer nahi gerta dadin ere ikusi nahi ez duelako. Eta nik ez dut joko hortan segi nahi.
‎Gero jango dute edo botako dute, berdin dio horrek, baina hortxe izango dute gerezia, begien bistan, gaueko sua bezain gorri. Eta ikusi nahi ez duenak ere ikusi du, edo begiak itxi.
2006
‎Eta han dago bera zain. Zer agertu den ikusi nahi baina, aldi berean, ikusi nahi ez duen arrantzalearen emaztea bezala.
‎Orain ez. Baina, ikusi nahi ez badu ere, ezin ditu Karlosi buruzko galderak burutik kendu. Nola ote dagoen.
‎Abisatu egin nahi diola. Ez dela ezer, bakarrik I√±akik esana diola Karlosi non bizi den, baina lasai egoteko, ikusi nahi ez badu ez zaiola Karlos etxean aurkeztuko.
‎Zeure onera itzuli, dardarizoari eutsi, eta ikasketak behintzat ez uzteko eskatu zenidan, etorkizunean aukera berriak zabalduko zizkidan atea zela, eta, klaseetara etortzerik ez banuen ere, matrikula bertan behera ez uzteko gutxienez. Ez zenekien, noski, besterik ezean eman nuela izena ikastaro hartan, eta ez zenuen ikusi nahi ez nintzela ikasle aparteko eta berezi haietakoa ere. Ahaleginduko nintzela agindu nizun, zure sukar hura baretzeko, eta laguntzeko gertu agertu zinen beste behin, eskola orduetatik kanpo, neuri ondo zetorkidanean.
2008
‎Toribiok egin zuèn maniobra bospasei segundokoa izan zen, bakoitzak ahal zuen bezala igaro zituèn bospasei segundo: Toribiok, Sanchok eta markesa andereak oihu egin zuten, oihu haietan izu ikarari aurre egiteko modua aurkitu balute bezala; Reginak eta Elvirak, berriz, begiak zabaldu zituzten, baita zabaldu orduko itxi ere, gainera zetorkiena ikusi nahi ez balute bezala. Guztiak zeuden, beraz, patuaren jokaldi makurraren mende, baina, egiaztatu zutenean ezen ez zela gauza handirik gertatu, ez zoritxar pertsonalik, ez zalgurdiak mailatu handirik?, bere irakurketa egin zuen markesa andereak, patua probidentziaren eskuetan jarrita, jakina, munduari buruz zuèn ikuspegi mirarizalearekin ados:
‎Natividad! Hori pentsatu zuen bederen berak, zer besterik pentsatuko zuen, bada!?, bihotza globo bat bezala puzten zitzaiola, izarretarako bidean jada, Nataliarena, ikusten ari zena ikusi nahi ez zuelako edo, beherantz begira, orratzak zulatutako puxika zimurrez josi bihurtzen zen bitartean, ehun urtetan, arimaren esparruan segundo bat bihur daiteke mende?
‎Toribiok egin zuèn maniobra bospasei segundokoa izan zen, bakoitzak ahal zuen bezala igaro zituèn bospasei segundo: Toribiok, Sanchok eta markesa andereak oihu egin zuten, oihu haietan izu ikarari aurre egiteko modua aurkitu balute bezala; Reginak eta Elvirak, berriz, begiak zabaldu zituzten, baita zabaldu orduko itxi ere, gainera zetorkiena ikusi nahi ez balute bezala. Guztiak zeuden, beraz, patuaren jokaldi makurraren mende, baina, egiaztatu zutenean ezen ez zela gauza handirik gertatu –ez zoritxar pertsonalik, ez zalgurdiak mailatu handirik–, bere irakurketa egin zuen markesa andereak, patua probidentziaren eskuetan jarrita, jakina, munduari buruz zuèn ikuspegi mirarizalearekin ados:
‎Natividad! Hori pentsatu zuen bederen berak –zer besterik pentsatuko zuen, bada! –, bihotza globo bat bezala puzten zitzaiola, izarretarako bidean jada, Nataliarena –ikusten ari zena ikusi nahi ez zuelako edo, beherantz begira– orratzak zulatutako puxika zimurrez josi bihurtzen zen bitartean, ehun urtetan –arimaren esparruan segundo bat bihur daiteke mende– zahartua iduri.
2009
‎Ez zaitez saiatu ere egin. Zeure burua barregarri ikusi nahi ez baduzu behintzat.
‎Neu bakarrik, Nora. Huraxe zen ikusi nahi ez nuena baina ikusi behar nuena. –Ama ez da agertzen?
‎Horregatik geunden horrela. Gure amona zenak esango zuen moduan, baina, ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dago.
‎Teofilo Mariak eta Maria Bibianak Damasoren hitzetatik hartu zuten arnasa,, ez da existitzen, ez da existitzen??; haien jarrera, baina, errealitate desatseginaren aurrean begiak ixtea erabakitzen duen pertsonarena zen, apika, errealitatea ikusi nahi ez izateak errealitatearen ezabatzea balekar bezala, berez eta ezinbestean. Domingoren hurrengo esaldiak, ordea, berehala utzi zituen guztiak ihesbiderako tarterik gabe:
‎Irriño urduri batez itzuli nion konplimendua. Urduri, bertzeak bertze, ikusi nahi ez nuen norbait ikusi berria bainuen erresumako nobleen lerroan: Antonio Agaramontekoa, Bidaxuneko kondea.
‎Teofilo Mariak eta Maria Bibianak Damasoren hitzetatik hartu zuten arnasa," ez da existitzen, ez da existitzen..."; haien jarrera, baina, errealitate desatseginaren aurrean begiak ixtea erabakitzen duen pertsonarena zen, apika, errealitatea ikusi nahi ez izateak errealitatearen ezabatzea balekar bezala, berez eta ezinbestean. Domingoren hurrengo esaldiak, ordea, berehala utzi zituen guztiak ihesbiderako tarterik gabe:
2010
‎lantegian utzi zuèn eskua hartu eta burdin saldara bota ez zuen, bada, Teok!, ez langile zurtuei bere egia jakinarazi gabe, noski: . Ikusten duzuenean, esaiozue Abundiori hobe duela zentzatzea eta Jainkoarekin bakeak egitea, gorputza eskuaren bidetik ikusi nahi ez badu, betiko infernuan, azken judizioko egunean??. Banekien, bai, aitak osaba Beñardorekin antzeko zerbait egin zuela, baita Teok aitaren, balentria?
‎Orain ohartzen naiz itsutu egin nintzela, eta ez dagoela ikusi nahi ez duen itsutasuna baino okerragorik. Nire Damiano zahartzen hasia zen, eta haren oinordeko perfektua ikusi nuen zugan; istripuaren ondorioz neronek sekula eman niokeen seme eta oinordekoa.
‎Honek berehala jakin zuen, ordea, jakin beharrekoa —Teok ezarritako goitik beherainoko egitura zurrunean, edonor izan zitekeen edonoren salatari—, baita erabaki beharrekoa erabaki ere jarraian, langileak —ospitalerako bidean edo ospitalean bertan behar zuenak— lantegian utzi zuèn eskua hartu eta burdin saldara bota ez zuen, bada, Teok!, ez langile zurtuei bere egia jakinarazi gabe, noski: " Ikusten duzuenean, esaiozue Abundiori hobe duela zentzatzea eta Jainkoarekin bakeak egitea, gorputza eskuaren bidetik ikusi nahi ez badu, betiko infernuan, azken judizioko egunean...". Banekien, bai, aitak osaba Beñardorekin antzeko zerbait egin zuela, baita Teok aitaren" balentria" hura izan zuela jarraibide ere, baina jokabide hura ez zegoen zuritzerik; nik behintzat hain itsusitzat jo nuen, non aldartea guztiz txartu baitzitzaidan.
2011
‎Ez dut inoiz halakorik egin. Utzi nauten emakume bakanek badakite zeinen isilik desagertzen naizen ikusi nahi ez nauten lekuetatik. Gau horretan, ordea, zerbait lehertu zitzaidan barrenean.
‎Benetako berritasuna ukatuz, patuaren ezinbestekotasuna du azpimarratuko: Cesar Telleriak aurre aurrean izan arren ikusi nahi ez eta txatarrara eramango duen patua, hain goibel.
‎–ezin gauzatuzkoa dirudien egitasmoa?,, formulatzen den unean ezinezkoa dena?; hau da, momentu jakin batean utopia dena, errealitate bihur daitekeela, Eusko Ikaskuntzaren leloari jarraituz: ezina, ekinez egina. Utopiatik errealitaterako bidea egin daitekeela ikusi nahi ez dutenek, berriro diot, deskalifikazio modura erabiltzen dute utopia hitza; guztiz ezinezkoa dena, orain eta gero ere, zoroei bakarrik bururatzen zaiena. Hala gertatzen da, nire iritziz, begien aurrean jartzen dizkiguten dikotomia eta eztabaida faltsuekin, direla kulturalak (lokala/ globala eztabaida), direla demokratikoak (norbanakoaren eskubideak/ eskubide kolektiboak), direla sozio-ekonomikoak (hazkundea > garapena > zoriontasuna:
‎–Ezagunak ditut Kronen eko mukizuak, Madrilen haiekin bizi izan naiz denbora batez eta errealitate hori existitzen da, orain are okerrago nik uste. Ordura arte gizarteak (batez ere gizarte helduak) ikusi nahi ez zuen errealitatea jasotzen zuen: gure seme alabak 16 urterekin gauez ateratzen zirela, droga asko hartzen zituztela, hedonismoa eta gozatzea helburu.
‎Gaurkoak Elisaren eguna behar luke, ez naiz Antolatzailearekin elkarrizketarik eduki behar izatera arriskatuko, berarekin elkartu behar izatera, ezin naiz berarekin elkartu okadaka ateratzeko prest hainbeste zabor digeritu gabe dudanean; mendekutik guztiz kanpo uztea erabaki nuen gainera, ez merezi ez duelako, berriro ikusi nahi ez nuelako baizik. Izatez, bera ez hiltzea ez nuen hitzez hitz pentsatu, omisioz baizik, bere kontzeptua ere ez baitut buruan izan nahi, nahikoa gaitza izan da bere Facebookeko argazkiari aurre egitea, perfilekoa baino ez diot ikusi, ehunka dituen arren hirugarren mundura eginiko bere bidaietan atereak, edo afari/ bazkarietan, lagunez inguraturik ziurrenik; ez naiz gai izan beste ezer egiteko, banekien Aitor bere laguna izango zela, orain ez da, nire izenez kontua ireki banu ere eskatuko lidake bere lagun egiteko; auzo lotsa sortzen du Facebookeko hizkuntza infantilak.
‎Gero, kaleko inpresioa beste bat izan daiteke sektore zabal batzuengan. (?) Katalana ondo omen dago horientzat, arriskutik kanpo, eta zaila da jendeari ikustaraztea ikusi nahi ez duen hori. (?) Akaso katalana gaztelaniaren baitan urtzen utzi behar dugu.
‎–Amak eta adiskideek ikusi nahi ez arren, nik garbi nuen Julenen bizimoduak legearekin topo (edo talka) eginen zuela noiz edo noiz, arnasa hartu zuen, hurrengoa kontatzeko kemena hartuz?. Orain bi urte Julen atxilotu zuten bere negoziokide baten yatea erretzeagatik.
2012
‎Giro baikor bat transmititzen saiatzen nintzen beti, mutil indartsua zenez gaixotasuna gaindituko zuela zinez pentsatzen nuelako hasieran, eta zetorrena ikusi nahi ez nuelako gero. Itxura mantendu nuen denbora gutxirako zegoela esan ziotela kontatu zidanean ere.
‎–Ander ikusi nahi ez badu, erran dezala, amorruak hitzak eragozten zizkion Mireni?. Argi mintza dadila behingoz.
2013
‎Proposamen ireki bat uzten dizut eskutitz honetan, baina inoiz hau irakurtzen duzunean berriro ikusi nahi ez banauzu, nire jarrera hozkil honek gorrotoz betetako sentimenduak sortu dizkizulako, ulertuko dut hori noski. Baina, itxaropena delako galdu genukeen azken gauza, sentitzen dudan esperantza xalo eta inuzente honi eutsi nahi diot.
‎Elizabeth estu eta larri zegoen. Konturatu egiten zen Pemberleyn ez zuela ezer egiteko, eta itxurak egin behar izan zituen, lekua ikusi nahi ez balu legez. Etxe handiez gogaituta zegoela aitortu behar zuen; hainbeste ikusi eta gero, alfonbra ederrek edo satinezko gortinek ez zioten inolako atseginik ematen, egia esateko.
2014
‎–Begira, esan zion Keytarren nagusiak erresuminez?, ezin dinat lana galdu. Eta hik aipatu dunan morroi horrek ikusi nahi ez bahau?
‎748 Beste aldera begiratzen duenak ispiluan aurkitzen du ikusi nahi ez zuena.
‎Agentziak interneten duen webguneko bere profila aldatu beharra dauka haragi koloreko kulerorik ikusi nahi ez badu. Webguneko argazkiak mantenduko ditu, argazkilari on batek atera zizkion.
2015
ikusi nahi ez duen itsuak izan ezik;
‎Eta Malenen aurpegia etorri zaio gogora azkenik. Eta begiak itxi ditu indarrez, ezer gehiago ikusi nahi ez balu bezala.
ikusi nahi ez dituzun txikitako lagunak
2016
‎–Españia' ko P.C.ren nahia eta eragin zindoa baitago. Eta hau ikusi nahi ez izatea, argia ikusi nahi ez izatea da? 90 Beste bi eragile ere bazituen delako moda horrek; bata, Francoren erregimenaren eragina, eta bestea, Euskal Herriko burgesiaren jokabide lotsagarria; eragile horiengatik guztiengatik euskal gazteria prest zen komunismoari, xeru xeru, jokoa egiteko ere, eta Txillardegi bera ez; bera sozialista zen, baina ez inondik inora marxista leninista, eta Eugenia Ginzburg errusiar idazlearen Le Vertige liburua irakurtzeko gomita egiten zien euskaldun gazteei, komunisten praxiaz jabetu zitezen:
‎–Españia' ko P.C.ren nahia eta eragin zindoa baitago. Eta hau ikusi nahi ez izatea, argia ikusi nahi ez izatea da? 90 Beste bi eragile ere bazituen delako moda horrek; bata, Francoren erregimenaren eragina, eta bestea, Euskal Herriko burgesiaren jokabide lotsagarria; eragile horiengatik guztiengatik euskal gazteria prest zen komunismoari, xeru xeru, jokoa egiteko ere, eta Txillardegi bera ez; bera sozialista zen, baina ez inondik inora marxista leninista, eta Eugenia Ginzburg errusiar idazlearen Le Vertige liburua irakurtzeko gomita egiten zien euskaldun gazteei, komunisten praxiaz jabetu zitezen:
‎–Han, gure señoritoa. Zikinik ikusi nahi ez baduk, argirik ez piztu! Hauek ondo ikasita zaudek!
2017
‎Makurtu nintzen eta jaso nituen lurrean barreiatuta zeudèn orriak. Ez gogorik nuen ez indarrik haiek irakurtzeko, bat bateko inspirazio oldar hura guztia amets bat baino izan ez balitz bezala, hitzetan katigatua, hitzek bilautua ikusi nahi ez nuena.
‎Eta hori ordaindu egingo duzue! Hori ordaindu egin didazue, zuen buruak epaitegian, edo beharbada kartzelan, eta zuen diruak xahutuak ikusi nahi ez badituzue...
2018
‎Agian, baina, nahasmenduak ez du zertan halako zentzu negatiboa izan. Ni txikia nintzenean nagusi zen diskurtsoaren arabera, bat ez zen bazterrak nahasten ibili behar, bere burua nahastetan sartuta ikusi nahi ez bazuen. Bazirudien bai bihurrikeria eta bai errieta termino berberetan harrapatuta zeudela, eta fenomeno horrek sortu zidan lehenengo gogoeta kritikoa boterearen trikimailu sotilaz:
‎Noiz arte egon behar dut hemen, egintza sinesgarria izan dadin? Zein da denbora egokia, ikusi nahi ez den hilotz baten aurrean. Heriotzari betiraun osoa emango diot, aitzakia gabe, baina bizitzatik, nahita, azken arnasarik ere ez.
‎Tarteka egiten zuten plana elkarrekin, eta ezagutzen zuten inork ikusi nahi ez zituen pelikuletara joaten, han ikusitakoak komentatzeko, elkar ezagutu aurretik ikusitakoak konpartitzeko.
‎–Ez duzu ikusten ikusi nahi ez duzulako. Baina mutil hori burutik jota dago.
‎Nola egon da hain itsu? Ez du ikusi, ikusi nahi ez zuelako, Edyk esan zion bezala. Hau dena bat batean ulertu eta burua makurtzen du botaka hasteko gogoak eraginda.
2019
‎–Zure editorearekin egon naiz gaur, esan dizu Jasonek, jogurtak hozkailuan sartzen dituen bitartean. Aurpegira begiratu gabe esan dizu, harri bat bota eta nora jausten den ikusi nahi ez duenak bezala. Zerbait ezkutatzen dizula dakizunetik, arreta handiagoz begiratzen diozu.
‎Ez nazak beherantz bultzatu, edo ito egingo nauk bestela. Erregutu egiten diat, ez iezadak hori eskatu, anaiaren begien atzean sekula ikusi gabeko zerbait antzeman nuen, sekula ikusi nahiko ez nukeena.
‎Lurtamu hau da nire gida bakarra, erantsi du, poltsatik kutxatila aterata?. Hegoaldean eta ekialdean, ikusi nahi ez gaituzten lurrak; iparrean ikusi nahi ez ezik harrapatu nahi zaituztenen herria, iparrerago basamortua, ipar ekialdean itsasoa, eta zakatzik ez nik. Mendebaldean herri edo huri bat dago, Gartzena, eta lurtamu honen arabera baratze ugari, zer jan ez da faltako, ez dakit biharko iritsiko ginakeen?
‎Lurtamu hau da nire gida bakarra, erantsi du, poltsatik kutxatila aterata?. Hegoaldean eta ekialdean, ikusi nahi ez gaituzten lurrak; iparrean ikusi nahi ez ezik harrapatu nahi zaituztenen herria, iparrerago basamortua, ipar ekialdean itsasoa, eta zakatzik ez nik. Mendebaldean herri edo huri bat dago, Gartzena, eta lurtamu honen arabera baratze ugari, zer jan ez da faltako, ez dakit biharko iritsiko ginakeen?
‎–Itzali balitzaizu bezala? , galdetu du Belek, eta harrituta begiratu dio Hodeik, ikusi nahi ez duen egia forma hartzen hasita?. Tori.
2020
‎Akitzeko, eskola, ezagutza komuna izan lukeen modu berean, honek oinarrian darabiltzan tresnek ere horrelakoxeak izan lukete, komunal digital aske eta publikoa, beraz, premiazkoa litzateke baldin eta medioa, eta hau operatibo egiteko hezkuntzan hain zabaldua legokeen software jabeduna, mezu bilakatuta ikusi nahi ez badugu.
‎Nolanahi ere, euskara ez dela hizkuntza literario, zientifiko edo filosofikoa eta bizitza modernorako ez duela balio esan izana leporatuko zion Barojari Aitzolek. Eta, nork jakin, Barojak ia hogei urte geroago, Egan aldizkarirako elkarrizketa batean, Koldo Mitxelenari esango zizkion hitz berberak ahoskatuko zituen beharbada, alegia," Iskillu eskasak ditu euskerak borrokarako", eta gero Aitzoli erantzungo zion filologoz mozorrotutako euskaro karlista bat besterik ez zela," euskalduna den bezala ikusi nahi ez eta ameskerietan eta gezurretan dabiltzan horietakoa".
‎Baina, alardea hurbildu ahala, nire parez parekoen hazpegiak, keinuak eta hitzak gero eta itsusiagoak bilakatu ziren. Handik kentzeko, ikusi nahi ez banuen. Nik, ikusi nahi nuela, baina erakusleihoan islatuta.
2021
‎Itsu okerragorik ikusi nahi ez duena baino, nekez.
‎Idatzi, idatzi eta idatzi. Idatzi egin behar, Pont des Arts mitikoaren azpian gaua pasatzen ikusi nahi ez banuen neure burua. Agian, presio horren pean lor nezakeen behingoz nobela santu hura bukatzea.
‎Bai, banekien, baina ez nuen jakin nahi, beraz, ez baneki bezala zen. Biziok, Itziar, zuek ez bezala uste dut, ikusi nahi ez duten itsuen modukoak izan gaitezke.
‎Nik, ordea, munduaren aurrean irabazle gisa agertu nahi nuen. Nagore, hortaz, ikusi nahi ez nuen ispilua zen.
‎70 urte gehiago ditu istant batez. Erosketarako poltsa hartzeko aprobetxatu dut ikusi nahi ez dudan gorabehera anatomikoa. Sukaldeko armairuan arakatzen hasi naiz.
2022
‎–Goazen, Isabel Arellanoren etxera eramanen zaituztet. Baina berak ikusi nahi ez bazaituzte, hor konpon!
‎Aitatasunak zaintzaren garrantzia muturraren aitzinean paratzen dizu, ikusi nahi baduzu. Zaintza erdigunean ez egotearen problemetako bat da ez ikusia izatea, ikusi nahi ez izatea. Paradoxa handi bat da, denak zainduak izan garelako gehiago edo gutiago.
‎Hassanen eskuin eskuak hamaikagarrenez masajeatu du bere hankarte puztua. Auzoaren bisitaldien hasieran, ikusi nahi ez zuena noizbait ikusiko ote zuen beldurrez egoten zen Edu. Orain badaki ez dela halakorik gertatuko.
‎–Ai, Arantxa. Maiak berak sarritan esaten duen bezala, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Goazen, bidean kontatuko dizut.
2023
‎–egin zuen oihu baino, orro, haize bolada bortitza zirudiela– Ingumak eztarria zapaldu eta hitza ostu al dizue, ala? Erantzuidazue gorriak ikusi nahi ez badituzue!
‎Hartara, ikusi nahi ez zuenak ere ikusi zuen, azkenik, zer egin zioten Joxe Arregiri Madrilgo poliziaren eskuetan atxiloturik egon zenean, 1981eko otsailaren 4tik 13ra bitartean.
‎Elkarrekin egon bitartean, nik ez nion inori hitz egin gureaz. Agian banekielako, datu objektiboak kontuan hartuta, nik ikusten ez nuen –edo ikusi nahi ez nuen–angelu hila erakutsiko zidatela. Baina inoiz ez naiz ona izan datuak irakurtzen.
‎Egia gehiegi gordetzen zuten. Izan ere, haren argudioak entzun bitartean, gogora etortzen zitzaizkidan emakume ausart asko, akademia, enpresa, politika eta aktibismoaren munduan aurrerapauso handiak emandakoak, estereotipo, agindu eta boterearen aurka matxinatu direnak, baina oraindik azterketa bat gainditzeko dutenak, ikusi nahi ez duten alde ilun bat: maitasunarekin duten etengabeko kontraesana.
‎inork ikusi nahi ez duen zomorroa,
‎Gugan apriori historikoak, epistemologikoak eta psikologikoak ere bizi dira. Askotan, ikusi nahi duguna baino ez dugu ikusten, eta ikusi nahi ez dugunaren aurrean begiak ixten ditugu.
‎Gutariko bakoitza beti zen, indarrean zegoen diskurtso hegemonikoari so eginez, bere burua zainduz aurrera egiteko gai, geure indar eta gaitasunez aurrera egiteko gai. Baina, pandemiaren ondoren, hedatu egin da hauskortasunaren amildegia, orain arte ikusi nahi ez genuen egia ikusgarri eginez: denok gara menpeko eta denok zaurgarri, elkarrekikotasuna beharrezko egiten duen gizarte honetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia