Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Kontxako badia inguratzen zuen errepidetik polizia auto batzuen uluak heldu ziren gu geunden lekuraino. Haien argi urdin birakariak ere ikusi ahal izan zituen Lauaxetak, Kontxako badia ondoko errepidean San Martin kalerantz ziztu bizian. Gerrako zauritu bat banintz bezala eraman ninduen gero, kontu handiz eta neke handiagoz, Lauaxeta komandanteak pentsio batera.
‎Erakusleihoko beiratik zehar ikusten genuen gizon hura nor zen adierazi nionean, niri aurrea harturik, irten eta harengana zuzendu zen berehala Lauaxeta, bostekoa eman eta bere burua aurkezteko prest, baina Martxelok ez zion jaramonik egin. Lauaxetak Martxeloren gorputza nola zeharkatzen zuen ikusi ahal izan nuen neure begiekin. Orduan neuk egin nion diosal Martxelori, atetik.
‎Autoa garajean sartu ostean, gizon bat irten zen autotik. Itxura oneko gizon gazte mardul bat, geunden tokitik ikusi ahal zenez: Sorkunderen senarra izan behar zuen, dudarik gabe, lanetik itzulia.
‎postura haiek, konfiantza hura, janzkera bera ere: Belek, Xanek lehenago ikusi ahal izan zuenez, bragetako botoiak aske, Lupo berriz, etxeko zapatillekin; dudagabe bazeramaten pentsioan denbora puxka bat, nahiz egonaldi luzeak ez zituen arraski zabartu. Bestenaz, etxekoandreak naturalki, halako samurtasunez ere erabiltzen zituen; bigarren plateretik, sukaldetik berak ekarri baitzuen, beraiei eskaini zizkien xingar puxkarik onenak.
2001
‎Cocuyo hau Ertamerikan aurkitzen da, eta, diotenez, bertako indioek intsektu hau erabiltzen zuten euren txabolak argitzeko. Ez hori bakarrik; fama da neskatxek cocuyoak lotzen zituztela adatsean gaueko jaietan, eta oinetan itsasten zituztela gauez bideak ikusi ahal izateko. Ni proba egin gabe nago, noski, baina esaten dute Pyrophorus bakar batek ematen duen argitan irakurtzea badagoela.
‎Eta bada besterik. Txostena prestatzeko ibili ditudan entomologia tratatuetan intsektu horren forma, itxura ikusi ahal izan dut. Barkatuko didazue gordinegi mintzo naizela uste baduzue, baina esan behar dut cocuyo horren morfologiak antzekotasun nabarmenak dituela emakumearen organo sexualekin.
‎Berlusgoñik denda ireki eta, ikusi ahal izan nuenez, denda aurreko banbuzko estalpeko hamakan etzanik, haizea egiten zion bere buruari pay pay batez. Luze gabe lo seko geratu zen.
‎Bolantea kolpetik jiratu eta, kamioaren alde batetik bestera lerratuz, beren aurrean geratu nintzen Juliaren kotxeaz galdetzeko asmoz. Une batez, izua ikusi ahal izan nuen zahar koitadu haien aurpegietan. Gero, lasterkari profesionalak bailiran jarraitu zuten ziztu bizian beheraka.
‎Beren aurpegi zurrunetan Pabloren ezustekoaren berri bazutela argi asko antzeman zekiekeen. Nire aurrean larru beltzez forratutako sofa luzexka batean neska beltzaran ttiki eta gazte bat zegoen; bere ondoan, ni ikusi ahala zutik jarri eta niregana adeitsu inguratu zitzaidan adineko gizon bat. Eskuinean, besaulki batean abaildurik, Pablo zegoen soraio.
2002
‎" Beste sorgin horrek menpeko edukiko ez balu", damu doinuz adierazi zuen koadrilako batek. Ingurukoak berotu egin ziren haren esanekin, eta Joseluk ikusi ahal izan zuen, oso labur ikusi ere, haietako batek atzamarrez narru jotze keinu nabarmena egin zuela. Hamaika anekdota harilkatu zituzten bata bestearen segidan, Begiristain maisua zela, sindikatua zela, Lola erizaina zela, eta batek aipatu ere egin zuen aspaldion ez zutela Santosen berririk izan, espero zutela arazorik ez edukitzea.
‎Ohean zegoenaren aurpegia linternaz distirarazi zuen arren, morroia ez zen esnatu. Goiko literan zegoenak ez zuen mantarik gainean, eta xehetasun handiagoz ikusi ahal izan zituen gizon mehar haren hezurdurek, hanketakoek nahiz besoetakoek, osatzen zuten erliebe durduzarazlea, hezurrak eta narruazala ia giharrik gabe elkarrekin itsatsita.
‎– Ez dakit. Urrutiegi dago zelakoa den ikusi ahal izateko.
2003
‎Larrañaga puzzlea beste era batera osatzen hasi da mahai gainean. Orain zati guztiak azpikoz gora jarri nahi ditu, atzealdetik ere ikusi ahal izan dezaten emakumearen gorpua. Lehenago bularrak eta sabelaldea ageri bezala, emakumezkoaren ipurdi masailak eta bizkarra dira ikusten.
‎Ez zitzaidan gogoko han gosaltzea, baina goiz hartan Sinbaden telefono deia itxaroten nuen. Eta, zertan ez aitortu, elkar berriro ikusi ahal izateko Elena sasoiz etorriko ote zen esperantzan nengoen.
‎Hala ere Elena zenbait aldiz ikusi ahal izan nuen. Gogoan dut igande hartakoa; 17a zela uste dut.
2004
‎" Hiri, azkena" barre egin zion Harakinek," guri azken aurrekoa, eta horrela jaialdia ikusi ahal izanen diagu".
‎Ferminek autoaren leihotik kirika egin eta galdera keinua luzatu zion buruaz, Zein dituk horiek galdetuz bezala. Bazterrek ez zion erantzun, baina ikusi ahala jakin zuen ongietorrira hurbildutako jendea zela, pankartak eta ikurrinak airean. Bazterri masailak gorritu zitzaizkion.
2005
‎Hatsa ezpain hegian dilinda zuten eta etsipena zein ustegabe hutsa irakurri zen haien begietan, Jessicak irririk gabe kaxa handitik mila paperetan troxaturiko oihalezko buruko soila atera zuenean. Tristezia mota batek zeharkaturiko begien aurrean, barre bat plegatzen saiatuz, oihala hedatu zuen Jessicak eta ikusi ahal izan zen Kaliforniaren kolorezko karta: beti alerta gorrian zen Malibu iparrean, San Frantzisko, Los Angeles, Hollywood, Santa Barbara eta han, hegoaldeko puntan, Mexikorekiko mugan zegoen Tijuana in Blue.
‎Eta orduan bai, orduan marmarra baino, harrabotsa erne zen han bilduta zeudenen artean, denek ikusi ahal izan baitzuten, garbi garbi, aurpegia janda zeukala hildakoak. Begi bat eta sudurraren zati bat bai behintzat.
‎Inork ez zeukan itsutu beharrik harrotutako hautsari begietara eragoztearren, aitzurkariek baserritarrak apezak medikuak idazleak denek ikusi ahal izan zuten zuharia –jokalari on batek kartak bezain– xardeari eusten ziola erdi sonanbulu, hildakoen itzultzailea zeukaten begi aurrean fusilatuen denboraren norabidea aldarazten, edozelako gorpuez jabetzen. Zuhariak aitzina jarraitu zuen, astiro, urrats nagitan.
‎Ez duzu halakorik beste inon ezagutuko. Gauerdia jotzen hasirik elizako ezkilan, eta lehenagoztik ere, etxeko artilleriaren azantza nagusituko da, baina minutu eskas baten buruan gero eta bakanagoak eginen dira leherketak, xahartuko dira, nolabait esatearren, pindarrak eta txinpartak, eta orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen, hondora doan urte zaharraren SOS deia, eta beharbada pentsatuko duzu, halako maleruskerietara emana bazara bederen, zeure garrasiaren irudia dela hura, bakardadea urratu nahi duen zeure malko gorria, zu, izan ere, naufrago bat zarelako. Zauri ez baina urradura hari beha, artean nabaritua ez zinen marruma gozo eta hunkigarriak bilduko zaitu, bitetan estatxa emanda dauden arrantzako kabotajeko zamako trasatlantiko guztien ulu anitz eta bateratuak, samin, zulakor, gure portua inguratzen duten mendietan durundiozko oihartzun durduzagarri eginik.
‎Eta Francisco Francok burua laztantzen die umetxoei, nola duten izena galdetuz. Aitona izan berria da, asko maite ditu haurrak, zinemara joaten zirenek ikusi ahal izan zuten haren poza, emazteak, doña Carmen Polok, biloba jaio berria besoetan hartuta erakusten zion hartan.
‎Ezker eskuin behatu zuen iturri parera heldu zelarik. Hurbildu ginen poliki, eta ozta ikusi ahal izan genuen ikertu gabea geneukan uren tunel zaharrean sartzen.
‎– Helduen pelikularen bat ikusi ahal izateko jantziko zenituen noski inoren luzeak?
‎Lanak edukiko zituela uste zuen, baina Huckek ikusi ahal izan du lagunak baduela kemenik, arin jaso du branka. Atzeraka mugitu da Huck, itzuli laurdena eginik eskuinerantz, abioa itsasora buruz zuzentzeko.
2006
‎Ezezagunak nire traje grisaren oso antzekoa zen beste bat zeraman. Laster konturatu nintzen nire zetazko gorbata urdina zeukala paparrean zintzilik; ez hori bakarrik, hurbildu ahala ikusi ahal izan nuen gorbataren alfilerra nirea bezalakoa zela, zilarrezko izurde bat, izeba Matildek berak oparitutakoa, aspaldi zela; eta ezezagunarengandik bizpahiru urratsetara baino ez nengoela ikusi nuen, harriduraren harriduraz ikusi ere, eskumuturrean zeukan erlojua ere aitarena izandako Longines zaharra zela. Horrek guztiz asaldatu ninduen, baina protesta oihu bat egitera deliberatu nintzenean, are txundituago, ikusi ahal izan nuen erlojua nirea bezalakoa zen bezala, ezezagunaren begiak, ahoa, sudurra eta ilea, aurpegia, burua eta soina ere, nireak bezalakoak zirela.
‎Laster konturatu nintzen nire zetazko gorbata urdina zeukala paparrean zintzilik; ez hori bakarrik, hurbildu ahala ikusi ahal izan nuen gorbataren alfilerra nirea bezalakoa zela, zilarrezko izurde bat, izeba Matildek berak oparitutakoa, aspaldi zela; eta ezezagunarengandik bizpahiru urratsetara baino ez nengoela ikusi nuen, harriduraren harriduraz ikusi ere, eskumuturrean zeukan erlojua ere aitarena izandako Longines zaharra zela. Horrek guztiz asaldatu ninduen, baina protesta oihu bat egitera deliberatu nintzenean, are txundituago, ikusi ahal izan nuen erlojua nirea bezalakoa zen bezala, ezezagunaren begiak, ahoa, sudurra eta ilea, aurpegia, burua eta soina ere, nireak bezalakoak zirela. Eta finean, ohean nengoela hain ezagun egin zitzaidan ahotsa ere nirea zela konprenitu ahal izan nuen.
‎Garai haietan, ikusi ahal izan nuenez, txikitero koadrilaren ibilerak ia egunerokoak ziren, asterokoak seguru," kolgatu" batzuk zirelako, koadrilako bakarren batek esaten zuenez;" Sabigaingo jamoi bat baino kolgatuago gagoz" esan ohi zuen, bere hitz zehatzak errepikatzearren; baina ez zuten zerrenda pasatzen, eta batzuetan asteak pasatzen ziren kolgatu jakin bat ikusi barik, edozein arrazoi medio ... Ez da gauza bera, baina saskibaloi taldeko izarren kamisetekin horrela egiten omen dute Ameriketan, izarra erretiratzen denean kamiseta taldetik kendu eta kiroldegiko sabaitik eskegi, nik horrekin lotzen nuen hitz jokoa, bazitekeen txikiteroak ere bi ideia horiek hala edo nola elkartu izana.
‎Baina bat batean isildu da, eta hor goian dagoen arren, ñir ñir bat ikusi ahal izan dut bere ninietan.
‎Gure teknikariak, alde egin baino lehen, oraindik eduki zuen astirik zerura begiratzeko. Urrun, baino begiez ikusi ahal izateko bezain hurbil, zerua larderiatsu zeharkatzen zuen zerbait ikusi ahal izan zuen; hasperen lumadun bat bezalako zerbait. Sai bat.
‎Gure teknikariak, alde egin baino lehen, oraindik eduki zuen astirik zerura begiratzeko. Urrun, baino begiez ikusi ahal izateko bezain hurbil, zerua larderiatsu zeharkatzen zuen zerbait ikusi ahal izan zuen; hasperen lumadun bat bezalako zerbait. Sai bat.
‎Nik neuk nenufarren artean baten bat galdu izana, hona nire esperantza. Hil ondoren nire izpirituak behintzat lakua berriz ikusi ahal izan dezan.
‎Ez nion esan. Baina lobaren eta sozioaren billeteen bidea ikusi ahal izan nuen. Mexikanoen billeteak.
‎Kontuak atera eta ‘fence’ hesia dela erabakitzen dut. Batez ere txori pilo hori oholezko hesian ikusi ahal dudalako.
2007
‎F for Fake? Neuk ere ez dut sekula ikusi ahal izan osorik, baina huraxe ari ziren filmatzen elkar ezagutu genuen egun haietan, Ibizan, Iranen, baina, batez ere, Frantzian egin zuten filma. Arte faltsifikazioari buruzko zerbait zen, artea eta biografiak faltsutzeari buruzkoa, alegia.
‎bi hilotz bagenituen besoetan, maleta bat, kopla zuzenez beltzatu paper puska zenbait eta bi Iparraldeko euskaltzain karrikan nora ezean, arriskuan beharbada. Eta nik, noiztenka bezain ardura, urrutizkinaren puntan Jean d’Amou, mintzatu baina Izturitzeko harpeetan ikusi ahal izan ez nuena. Parte zaharretik atera ginen, trinkili trankala, Estevez aitzinean, Haizemin gidari panpox, Carmen eta biok eskutik.
‎Auzo bakoitzak bere karroza zekarren. Guanabo, El Cerro, Guanabacoa, Vedado, Guanimar, Miranao, Habana Zaharra eta bertze hainbat alderditan egindako lanak ikusi ahal izan zituzten jainko eta jainkosaz beterik. Ogun, Chango eta Lemanja, urre paperezko koroak buruan, dantzan zebiltzan kartonezko zutarri borobilen erdian eta gezurrezko zaldiarrain erraldoiak zaindari.
‎Galego batekin tira, baina beltz batekin? Hori bai ezetz –eta bolantekada batez pasa du izkina, eta marihuana erretzen ari den haur baten begi zuriak ikusi ahal izan dira iluntasunean–, ez dira besterik.
‎Lukasek Maikaren errekortea eguzkiaren kontra begiratu du eta okurritu zaio, agian kontraluzean, soineko azpiko kuleroak ikusi ahal izango dizkiola. Kartzelan dagoenetik horrelako burutazioak izaten ditu sarri.
2009
‎Maniobra egin zuten beherantz hartzeko. Lau ziren, beste bi ikusi ahal izan zituzten kajeran. Zabaleta zihoan bolantean.
2010
‎Gure sari nazionalak, gure autore itzuliak, gure best sellerrak, gure sistema literarioaren garapen azkarra... Lehen lerroan eserita geunden delegaziokoen arteko begirada nahiz irribarre gurutzatuek bertakoek ikusi ahal izan ez zuten iruzkin isila osatu zuten. Rabinoak elkarri begira bezala geunden, barrutik irriz.
‎Linterna itzali du. Une labur batez ikusi ahal izan dut neska, fragmentaturik, linternaren argitan.
2011
‎Hura bakarrik ibiltzen zen beti, Tim eta Pat aldean zeroatzala. Eguneko edozein ordutan ikusi ahal zuen eurekin etxe osteko muinoan. Lorategian garbitzen zituen eguraldi ona egiten zuenean.
‎Argi ikus ditzake. Eta argi ikusi ahal dituen arren, bere bizitzatik betiko desagertu direla konturatu da.
‎Izter gaineko ileak ferekatu zizkidan bere Rayban Aviator betaurrekoen adarrarekin, aurpegira egin niezaion. Orduan ikusi ahal izan nizkion begiak, mizpira heltzaka bana.
‎– Urpean dena argiago ikusten duk, baita norbere burua ere. Ez dakik zer lasaitasun ematen didan arrainak eta koralak ikusi ahal izateak, mantarrainen joan uhintsuak, dena duk harmonikoa urpean, ez zagok abiadurarik, kamera geldoan bizitze hori, bizitza luzatzeko modu bat... Itsasora sartu eta begiak ixten zituen horietakoa ninduan ni, aukeran nahiago zeren gainean igeri egiten nian ez jakin.
‎Cambio 16 aldizkariaren azken aleak inguratu zizkion Emiliak. Viradok luma ausarta zuela ikusi ahal izan zuen abokatuak, nahiz eta haren artikulu eta iritziek orbela soberan zutela iruditu. El bosque vasco izeneko erreportaje efektistarekin dibertitu zen gehien:
‎Aurrez aurre ikusi ahal izan zuen, uste baino are gazteagoa zela oraindik.
‎Emakumezkoaren lurrin gozoa sentitu du Lazkanok, haren xuxurla ilarakideei barkamena eskatuz. Esku programatik begirada altxatu gabe, begi ertzarekin zelatatu du hasieran emakumezkoaren magala, baina ezin bere intuizioa baieztatu, ez ditu haren esku zuriak besterik ikusi ahal izan estreinakoan.
‎Burdinak ere badaude han, eta pospolo lehorrak, lurpeko gordelekuan, Lazkano begiluzeak ikusi ahal izan duenez. Lehen gutxi miresten bazuen, biderkatu egin zaio Zeberio planifikatzailearekiko estimazioa.
‎" Itsu geratu aurretik ikusi behar ditudan mila gauza (ikusi bakarrik ez, zehatzagoa litzateke esatea ikusi eta buruko zoko batean blindatu egin behar ditudala, itsu geratu naizelarik haiengana jo eta haiek ikusi ahal izateko, argi eta garbi, begien aurrean banitu bezala). Zerrenda:
2012
‎Olatuak besterik ez ditu behar. Taula besapean kalera irten eta, berehala taberna baten beiraterian ikusi ahal izan duenez, haize zakarrak bafada pare batean nahastu dio ilea. Orrazkeraren ordena galdurik, oso nabarmenak dira soilguneak.
‎Astiro eman nuen buelta, nire gibelean nor topatuko. “Joder”, esan zidan aurpegia ikusi ahal izan zidanean, “eres igualito que él”. Hura poza eta harrotasuna sentitu nuena.
‎Alegia, bi pertsona independente garela pentsatzen bada, kritikariei arrazoi ematen ariko gara. Aldiz, pertsona berari buruz hitz egiten ari bagara, pertsona beraren halako segida moduko bati buruz ari bagara, Juliok sortutako ahots propioa indartua ikusiko da nire obran, berak hasitako bidea garatu dudala ikusi ahal izango baitute orduan kritikariek. Nire ipuin liburuak ez dira Julio Cortazarrenen imitazio hutsak, haren ipuinen ibilbidearen hurrengo urratsak baizik.
2013
‎M.ren gainean jesarri nintzen, zangalatraba. Atsegin nuen hala, hazpegien tirandura ikusi ahal niolako, ahoaren keinua nire ahoaren bila. Inoiz gutxitan so egiten zidan begietara.
2014
‎Xabik Arantza izeneko emakume adineko batenera joan zuen, zeina bakarrik bizi baitzen, zorionez. Poztekoa izan zen, emakumea beren auzo zaharrean bizi zela deskubritzea, Orion, eta behintzat Oihana ikusi ahal izango zuela kurtsoa amaitu bitartean. Nagore ere handik gertu biziko zen, baina lau seme alabako familia batean.
ikusi ahal izango zuen
‎eta orain laino mugan ikusi ahal den
‎Eta hori iruditzen zitzaion desberdintasuna Irene Arriasi orain, erraz ikusi ahal dela, grabatuta dagoela, edonork ikus dezakeela, edonon. XVIII. mendean, XV, VII.ean, kontatu egiten zen, xehetasun gehiagorekin, gutxiagorekin, odolarekin.
‎Helburua praktikoagoa: saioak grabatuta bazeuden, nahi zutenean ikusi ahal baziren, agenteek ez zuten erantzunik idatzi behar eta" arreta handiagoa jar zezaketen horrela galderetan". Saioei" galdera saioak" esaten diete txostenean ia beti.
‎Ordenagailuan ikusi ahal izan zituen Irene Arriasek biolentzia asko, frankotiratzaileen bideoak esate baterako, espero baino askozaz gehiago. Nola tirokatzen zuten kaletik korrika zihoan pertsona bat, edo ibilera sosegatuz zihoana.
‎Epiduralaren soseguaren bitartez ikusi ahal izan zuen hori guztia, ahoz gora etzanda, guztiari begira, beste egitekorik gabe. Horrelako sosegu une batean gogoratu zuen Irenek ia 14 urte lehenago postetxean topatu zuen umea.
‎Nicolae Ceaucescu galdu zeneko momentua ere grabatuta dago, zuzenean eman zuen telebistak. Horregatik ikusi ahal dugu gaur, ez zutelako astirik izan eraldatzeko, eteteko. Jauregiko balkoietako batera agertu zen Ceaucescu, 1989ko abenduaren 21ean.
‎Alangobarri kalera sartu baino hogei bat metro lehenago uzteko eskatu zion Irenek lankideari. Izan ere, Alangobarrin bertan jaisten bazen autotik, bere kalean bertan, ikusi ahal izango zuten, zain zeudenek, identifikatu. Ez zekien lankidearen autoa kontrolatuta ote zegoen, ez zuen uste.
‎Oinez hasi zen Irene Arrias. Berehala helduko zen bidegurutzera, Alangobarrira, berehala ikusi ahal izango zuen etxeko ataria. Aldats gogorra Alangobarri, autoa erdian geldituz gero eskuko frenoa behar duena:
‎Heldu zen kale hasierako biribilgunera orduan, baina aurreko espaloira pasatzea erabaki zuen, etxe ataria hobeto ikusi ahal izateko. Errepidea pasatu zuenean, lurrean marraztutako zebra bideari begiratu zion, lurrera beti, beste interesik ez balu bezala.
‎Pauso batzuk eman zituen Irenek espaloitik. Uste baino lehenago ikusi ahal izan zuen euren etxeko ataria, 4 zenbakia, Alangobarri. Ez zegoen gizonik orain, ez atarian, ez informatika dendan, kaletik ere ez zebilen jenderik.
‎Lehengo gizon bera atera zen, jaka, sorbaldak, bufanda granatea, zapia ere izan zitekeen. Aurpegia nahiko ondo ikusi ahal izan zion Irenek, Sarria zela sinistu zuen.
‎Gizon bat zegoen azken aurreko ilaran jesarrita. Pantailaren argitan ikusi ahal izan zuen Irenek, nahiko ondo bereizi ere bai, argia motela izan arren: ondo jantzia, ondo orraztua, begiak ere nobleak, karratuak, egokiak sudurra eta ahoa ere, eskuak kokots azpian gurutzatuta zituela iruditu zitzaion, bietako bat behintzat.
‎Argiak piztu ziren une batean, piztu eta itzali, ez betiko intentsitatean, baina gauzak ondo ikusteko moduan. Irenek zalantzarik gabe ikusi ahal izan zuen orduan ez zela inor bere inguruan. Urduriago jarri zuen horrek, logikaren kontra.
‎Autoa oso hurbiletik pasatu zitzaion, ukitzeko moduan ere bai, baina Irenek kalkulatu zuen gidariak ezin izan zuela ikusi. Gidariaren ondokoak aurpegiaren zati bat ikusi ahal izan zion agian, gidariaren ondoan baten bat bazihoan, Irenek ez zekien. Ulertu zuen, ordea, ezin zela balantzaka ibili, baterik bestera, itzuli behar zuela etxe errera, hango txokora, hango usainera.
2015
‎Horregatik moztu du ilea, hori ere egin baitu, Ibarrekutzeko iturritik edan izan duten txispagin guztiek ikusi ahal izan dezaten orain belarribakoa dutela Lorea Gernika: negua da baina komodan dauzka gordeak lepoko zapi zetazkoak.
‎Libratu du noizbait bakartegia, lasaitu dira ilarakoak, hurrengoa sartu da eta pauso bana eman ahal izan dute. Errezel urdinaren ondoan geratu da Lorea Gernika papeleta zorrotxoan ezin sarturik, eta lerroan dauden guztiek ikusi ahal izan dute zein den andrazko honi horrenbesteko lana eman dion hautagaia. Hauteskunde mahaira hurreratu da gero zorrotxoa eta nortasun agiria esku banatan oratuta.
‎Gelditzeko keinukaria piztuta dakarren pullmana hartzera aldendu zaio gaztea Lorea Gernikak burua jaso duenerako, ez dio aurpegia ikusi ahal izan. Ahotsa tabakoak lakartua, baina andrazkoa.
2016
‎kanpoa ikusi ahal du,
‎Produkzio taldeko teknikariak ziren. Martin ez zen sobera urrundu, ikusi ahal izan zuenez, krokis modukoak zirriborraturik zituen libretan, eta krokis horietako bat seinalatzen zien atzamarrarekin han eta hemen. Martinek ez zuen gauza handirik entelegatu, salbu eta Domezainen ezpainetatik trak, trak, trak soinua ateratzen zela etengabe.
‎Herculanoko zaindarien zabarkeriak eragotzi zuen odolaren arrastorik ikusi ahal izatea haren pildetan
‎Futbolaz arituak ziren, baina aste hartako atrakua zebilen ahotan oroz gainetik. Bigarrena zuten tarte laburrean, eta azkena ikusgarria izan zen inork ikusi ahal izan ez zuen arren, Oesteko pelikuletako tren asaltoen antzekoa, furgoia desbideratu, harrobi zokora eraman, pistoleroak lotu, ezpainak josi, karnetak kendu... ETAren lana zen ziurrik.
‎Polizia, ireki! Orain aurrez aurre ikusi ahal izanen zituzten Francoren lekaio zabarrak. Zabaldu eta Zuek al zarete nire alaba atxilotu dutenak?
‎Ezerk ez zuen eragozten bezeroak mahaietaraino urrundu gabe dirukutxa automatikoaren atzeko pareta alderik alde hartzen zuen ispiluan bere burua ikustea. Jakaren goialdeko bihotz ondoko sakelan habano bat ikusi ahal izateko, berbarako. Nahiz jakadunetarik, egia esan, inor guti sartzen zen arrain esportatzaileen xaiaren gaineko leize berotu hartan.
‎Ezezkoa egin zuen Mata Harik, gidoia buruz zekien hark. Hurbildu nuen aulkia eta irakurtzen ari zen liburuaren azala ikusi ahal izan nuen, Con polvora e magnolias.
‎Oihu subertsibo batzuk sumatu genituen aurrena sarrera arrunteko ilaretan, etsi, zoro, garratz, errebote aldetik. Hara egin zuten itzuli ziren harritu ziren frontoiko buru guztiek pilota hipotetiko baten traiektoria jarraituko bailuten, eta gizonezko bat ikusi ahal izan genuen zutik aldarrika une batez, segundo batez, nahiz inork antzekorik sekula gerta zitekeenik eldarnio batean ere begitandu ez genuen, garretan sutu baitzen inguruko ikusleek zarpatik heldu edo Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen, deabruzko agermena izan zen, gorputza sutan ikarazko txorimalo, eta ikara hura frontoi osoa hartu zuen bihurtu zen bontzo exalta... Orduan, J.P.A. agenteak, ekitaldirako goizean bertan erosia zuen jaka berria aitaren batean erantzirik, bestela segurik erredura larriak pairatuko zituen neska hura salbatu zuen burua eta bizkarra babestuz eta garrak amatatuz.
‎Orduan, J.P.A. agenteak, ekitaldirako goizean bertan erosia zuen jaka berria aitaren batean erantzirik, bestela segurik erredura larriak pairatuko zituen neska hura salbatu zuen burua eta bizkarra babestuz eta garrak amatatuz. Bizia salbatu ziola esan genezake, aurpegia desfiguratu gabeko bizia bermatu ziola behintzat eta, ez baitzaigu estatuko segurtasun indarren lan isila bertatik ikusi ahal izateko aukera egun oroz egokitzen, harritu egin gintuen agente bizkorraren odol hotzak eta hazta amultsuak. Nahastaileak, heriotzara egin zuen hogei metroko jauzi honetan lurrera baino lehen, polizia armada baten bizkarra jo zuen, baldarki kolpatuz.
‎Nik ez dakit zelakoa izango den itsasoaren hondoa, zoragarria izango dela sinesten dut, dena haitz eta bedar eta mendi eta troka eta bafora ugertu eta marinel hezur, baina badakit Sahara zelakoa den, eta Sahara daukadanez beti gogoan, itsasoaren azpi hori egiten zait hotza eta iluna eta tristea eta abandonatua, horixe, abandonatua, hilerri zahar bat. ...ke bakarrik harearen gainean kaburik ez daukan zeruertzean hondar garaurik mugitzen ez dela, eta ez zara sentituko inoiz bakarrik, Sahara ez delako abandonaturiko basamortua, Saharan eguna beroa da eta gaua hotza, epelkeria bako lekua da, leuna batzuetan, garratza bestetan, erreka sikuaren ostean oasia topatuko duzu, eta ilundutakoan galaxia osoak datozkizu begietara eta eskuko hatzak be ez dituzu ikusi ahal izango iretargi bako gauetan. Bestelakoa da Sahara, bai, ez zidan gezurrik sartu Arruabarrena alferezak, patruilan nindoan samaraino armatuta zimitarra eta guzti isileko maniobra batean eta bihotza zabal nindoan, zoragarria zen beroa, zoragarria sirokoak zekarren hareak estali ahal gintuela jakitea.
2017
‎Asier Iminizaldu Aldaz. Arreta Bereziko Unitatean egon zen hamabost egun. Ingresatu ondoren ikusi ahal izan zen aurre aldeko MIL a (Miokardio Infartu Larria) izan zuela; %41ko EF eta hipokinesia apikala, septoan eta aurreko aldean. Begiak 5 egunaren inguruan ireki zituen.
‎Begorengandik askatu da eta urrundurik so egin dio gorputz osoz ikusi ahal izan eta zuri zuri zein ongi dagoen adierazteko. Josebak erabaki du Lander eta Begorekiko mesfidantzak, batzuetan goizetan bolbolka darizkion sentimendu horiek guztiak, bere doluaren ondorio direla, ez dutela abandonatu, bizitzak abandonatu duela:
‎arimaren eskasiak ikusi ahal izateko aukera.
2018
‎Edo maskarak. Suak iraun duen artean ikusi ahal izan baitira. Bat gaztea da.
‎Torreviejan hil da, 2004ko ekainean, berrogeita hamazazpi urteak bete aurretik, maite duen emakume baten ondoan. Dorre Bikiak erortzen ikusi ahal izan ditu, baina ez ETAren azken hildakoa: Paristik gertu segurtasun indarrekin izandako tiroketa batean hilko den Jean Serge Nerin brigada, 2010eko martxoan.
2019
‎Geroxeago, abadea etorri zenean, orduantxe ikusi ahal izan nuen, azkenean, zer zegoen zorroan. Tresna bi atera zituzten:
‎Guri bitxikeria moduan begiratu digute, baina hilkutxari begiratu nahi zioten batez ere. Berehala galdu dituzte lotsak, ordea, auto gainean jarri dituzte eskuak, besoak, kapotean, ateak zabaltzeko heldulekuetan, kristalen kontra zanpatu dituzte aurpegiak hilkutxa hobeto ikusi ahal izateko...
‎Orain dela gutxi, Txinako hegoaldeari buruzko dokumental bat eman zuten telebistan, eta nire jaioterriko bazterrak ikusi ahal izan nituen. Ikuspegi zoragarria, benetan:
‎Iturria ireki, eta aurpegia garbitu nuen. Orduan ikusi ahal izan nuen nire burua ispiluaren aurrean harrapatu nindutenetik lehen aldiz.
‎Eskua zabaltzen baduzu entzun nuen berriro bere ahots zakarra, gainean pausatuko naiz, eta eragozpenik gabe ikusi ahal izango nauzu.
‎Ailegatu berria da Moskutik, non faxismoaren aurkako biltzar batean hartu duen parte munduko bazter askotako hainbat idazle eta antzerkigilerekin batera. Aitzindari handiak ezagutu ditu, hala nola Erwin Piscator, Lillian Hellman, Konstantin Stanislavski, Joseph Losey, Bertolt Brecht… eta, besteak beste, Ivan izugarria edo Hamlet ikusi ahal izan ditu Plaza Gorritik hurbil zegoen antzoki batean. Etxera itzuli aurretik, Beijingeko Operak ere bere lan bat antzeztu du:
‎2016an sortu zen, Nafarroan, Lekunberrin hain zuzen ere. Ibilbide motz honetan hainbat antzokitan ikusi ahal izan ditugun bi antzezlan plazaratu ditu:
2020
‎Eneritz Artetxe Aranaz 2013an ezagutu genuen askok, lehenengo ZUBI deialdia irabazi eta Konpota estreinatu zuenean. Aurretik, noski, egina zuen hamaika lan, hala antzerkian nola telebistan, baina Konpota lanarekin ahots eta gorpuzkera propio bat gauzatzen ari zen norbait ikusi ahal izan genuen.
‎Antzerkigintzan, Gilkitxarorekin eginiko ibilbideaz gain, Galder Perez profesional oparoa dela ikusi ahal izan dugu, enkarguz zuzendutako lanetan. Ez hori bakarrik, idazle gisa beste aktoreek sarritan gorpuztu dituzte haren hitzak, besteak beste, liburu honek dakartzan Lurrun minez eta Morbus Operandi (liburu honetan, Off the record) obretan.
‎Nire kuriositateari esker naiz detektibea, eta nire begiradari esker naiz emozionala. Horregatik kontratatzen nau jendeak, beren bizitzak begiratu ditzadan, beren buruak beste modu batez ikusi ahal izateko. Tontakeria bat iruditzen zaizu?
‎Neuk bezeroak begiratzen ditut lehenengo aldia balitz bezala. Norbera beste begi batzuekin ikusi ahal izatea beti da zirraragarria. Norbera beste norbaiten begiradan ezagutzea beti da errebelatzailea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia