Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 395

2000
‎Edo gorde ere, gorde zezakean, zergatik ez, zeren eta etorkizunak, haizeak bezala, alde baterat edo bertzerat egin baitezake, eta atzo gure kontra erabil zitekeena, bihar alde... Urrunagorat joan gabe, desterruan ere ederki ikusi ahal izan zitean gure arbasoek halakorik, zeren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan, egun bateko zuria biharamuneko beltza izan zitekean... Baina, lehenagokorat itzulirik, Joanes, kartari buruz asma eta azal daitezkeen hipotesiak amets hutsak dituk, frogarik ezean...
‎Kontatu dizut orrialde batzuk lehenago nola egun batean ama, Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
‎Zeren, hasteko, Urbiaingo lurretan sartzear ginela, bele eta sai haiek ikusi ahal izan baikenituen zalgurdia zeraman gurdizainak eta biok, arkume baten bazkan ari zirela han bide ertzean. Haiek ikusi bezain fite, nola baitzen superstizios samarra, hiru aldiz zeinatu zen gurdizaina, erreus eta urduri.
‎AHANTZI egin zait lehen erraitea ezen korridako ikusleen artean ez genuela aitona Nikolas izan. ...iagotzen ari zitzaiona —zenbatenaz festatik hurbilago, hainbatenaz handiago eta jasanezinago, egia erran, jelosiaren eraginagatik edo—, baina bazuen, bertzetik, barrenean halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganarekin eta etxeko iraganarekin lotua zegoena, edo egon zitekeena, eta bakean uzten ez zuena, bertze nonbait ere aditzerat eman dizudan bezala eta aitzinago ere hobeki ikusi ahal izanen dugun bezala.
‎Eta hala entseiatzen zen bidean sortu traba eta behaztopei buru egiten, ez buruz buru eta bekoz beko, baina zeharka. Oroitzen dut, alde horretarik, usu baino usuago erabiltzen zituela signifikantza bakarra ez zuten erranak eta etsenpluak edo hainbat haritako anekdotak, jostetan ibiltzeko parada emaiten ziotenak, zeren eta, handik edo hemendik oldartzen zitzaizkionean, haratagotik egin baitzezakeen ihes eta egiten ohi zuen ihes, nola behin baino gehiagotan ikusi ahal izanen duzun, jaun André, hemendik aitzina.
‎—Ai, ikusi izan bahu zein amorio handiz mintzatzen zen Pierre Gassendi zientziaz —erraiten zidan osabak—, eta zein konbentzimendu handiz! Eta hala oroit zezakeat orain, konparazione, bere esperientzia hura, amorio eta konbentzimendu haietxekin kontatu ziguna, noiz eta jakinarazi baitzigun ezen teleskopiotik ikusi ahal izan zuela nola iragaiten zen Merkurio eguzkiaren gainetik, Keplerrek urte batzuk lehenago iragarri bezala, zeren eta orduantxe adierazi baitzigun harako hura: " Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik:
‎—Bai, fidatzekoak dituk orain ere sainduen erlikiak...! Lehengo batean ere, konparazione, hor ikusi nian Florentziako karriketan ijito iduriko gizon bat, Avilako santaren ile baten erlikia zuena, ez dakit zenbat mirakulu eragin zituena... haietarik bat karsoil bati, zeinak gauetik egunera ilez eta biloz beterik ikusi ahal izan baitzuen bere burua, halako moldez non baitzirudien ezen mendi gorri bat zegoèn lekuan baso ezin abartsuago bat sortu zela... Baina hik badakik, Joanikot, ezen santaren mirakulurik handiena, halarik ere, haren erlikien ingurukoa dela, zeren, munduan dabiltzan menbroak, ileak, hortzak eta hezur guztiak juntatuko bagenitu, Avilak ehun santa Teresa izanen bailituzke egun, bakarra izan beharrean...
‎Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
‎Ni han berean nengoen eta hala ikusi ahal izan nuen nola egin zitzaion Mattini hatsa gero eta ahulagoa, harik eta biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.
‎" Mignon!", oihukatu nuen, ezin larrikiago, laguntza eske: " Galtzak falta zaizkit!" Baina Mignonen itzala baizik ez nuen ikusi ahal izan, atearen bertzaldean jada, ziztu bizian zihoala, bere pieza bakarreko soinekoarekin eta bere zapatekin. Eta berriro iraungi zitzaidan buruko argia eta berriro ikusi nuen neure burua osin hondargabe baten aitzinean...
2001
‎Apalean beste argazki zahar mordo bat dago. Lekuaren izena eta data dute, Andonik berak atzealdean eskuz idatzia, eta ikusi ahala kronologikoki ordenatzen ditut. Bizkaia hogeigarren mendean zehar, gure historia bero entropikoaren ilustrazioak.
‎Gero elurra hasiko da, emaro, etenik gabe. Bista erabat galduko da, metro batzuk inguruan besterik ez da ikusi ahal izango.
‎‘Ken itzazue gauza guztiak, dena ikusi ahal dezadan, ’ dio oliba koloreko larrua, betaurreko lodiak eta pauso leunak dituen pertsonaia horrek.
‎Ia goian zegoen, poste latzari gogor eutsita, handik goitik itsasoa ikusi ahal izango zuen, eta haizearekin gatzaren eta lainoen artean zebiltzan kaioak. Baina amaren logelarantz begiratu zuen, zurezko kontraleihoak zabalik baitzeuden, eta kristalaren barrualdean parez pare ikusi zuen ama biluzik, ohearen alboan zutik, eta amak gizon gaztea besarkatzen zuela, gizona ere biluzik eta zutik.
‎Brankatik milia laurden batera itzelezko bizkar beltz bi ikusi ahal izango dira, itsasoa ilustratzen, aldizka murgilduz datozela.
‎‘Baina ez dakizu noiz ikusi ahal izango dudan? ’
‎Gero bideoa ikusi ahal izango duzue eta Ednaren alboan eseriko zara. ‘Buster Keatonen laburmetraieak dira, ’ esango dizu.
2002
‎Txoko hartara bideratu ziren gazteak, eta, arreta handiz begiratuz, distira egiten zuten gauza batzuk sumatu zituen Pertseok ilunpetan. Azkenean ikusi ahal izan zituen hondartza hartan, harkaitz beltzeko labar beldurgarrien oinetan zeuden izakiak: hiru gorgona ikaragarriak ziren.
‎Zer axola zion ezkutua leun eta dotore egoteak ala ez egoteak gorgonaren atzaparkadak jasateko bezain sendoa izanez gero? Eta, hortaz, zertarako jarri behar zuen ezkutu madarikatu hura aurpegia bertan ikusi ahal izateko bezain distiratsu?
‎Gorentasun Horrek ontzat hartuko balu, esango nioke gaurko eguna lurralde honetako jai nagusi izenda dezala. Horrela, Berorren meneko guztiei etortzeko deia egin diezaieke, eta jende guztiak ikusi ahal izango du buru harrigarri hau. Nire ustez oso gutxi dira Medusaren aurpegia ikusi ahal izan dutenak, eta are gutxiago berriz ikusiko dutenak!
‎Horrela, Berorren meneko guztiei etortzeko deia egin diezaieke, eta jende guztiak ikusi ahal izango du buru harrigarri hau. Nire ustez oso gutxi dira Medusaren aurpegia ikusi ahal izan dutenak, eta are gutxiago berriz ikusiko dutenak!
‎Pertseo begira geratu zen, begiekin iluntasuna zulatu beharrean. Izan ere, ilunpera ohiturik zeuzkan begiak ordurako, eta, Zilarbizik esandako aldera begiratuz, zerbait edo norbait hurbiltzen ari zitzaiela ikusi ahal izan zuen argi askorik gabeko basamortu hartan. Han urrutian, beraiengana zetozela ikusi zituen Hiru Emakume Urdinak, gero eta hurbilago.
‎Lur parean ke gutxiago zegoen. Ermita barruko suak, hor bai, lekua argiztatzen zuen, eta elkar ikusi ahal izan zuten: denek zeuzkaten beltzak aurpegiak; bihotza dardaraz.
‎Baietz egin nion buruaz. Jarraian, sehaska erakarri zuen beregana, ertzetik helduta, haurra hobeto ikusi ahal izateko. Malko bat isuri zitzaion.
2003
‎munduko liburutegi inportante guztiek eskafandra forma daukate. Liburutegi inportanteetara sartzean inor ez da konturatzen eskafandra forma daukatela; handiegiak direlako liburutegi inportanteak zeren forma daukaten ikusi ahal izateko. Baina eskafandrak kontuan hartuta eraiki dira munduko liburutegi inportante guztiak.
‎Pentsioko patiora. Orduan ikusi ahal izan zituen Matiasek hilarriak hurbiletik. Izan ere, benetako hilarriak ziren pentsioko patioan zeudenak.
‎Behean nengoela berriro ikusi ahal izan ditut leihoa eta patioa. Baina ez dakit aukerarik edukiko dudan.
‎Baimena eskatu dut komunera joateko. Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut. Izutu egin naiz, ametsetan ez nagoelako froga baita, hau guztia errealitatean ari da gertatzen.
2004
‎Hori horrela izateko, ordea, euskarak orain oro har eginkizun ez dituen betekizunak zeuzkan euskal hiztunaren komunikazio jardunean. Gauza jakina da, geroago ikusi ahal izango dugun gisa, hiztunaren eta hizkuntzaren arteko elkarreraginean, hiztunaren sormenak mintzairaren mugarriak dituela barruti.
‎euskararen eta euskal kulturaren egungo abagunea Atxagak irudikatzen duen bezain hitsa ote da? Ondoren ikusi ahal izango dugunez, euskaltzale batzuentzat bai, beste batzuentzat berriz ez. Euskalgintzaren gizarte kemena edo ahulezia ez bide dugu neurtzen adierazle eta zantzu berberen arabera.
‎Eta kultura etniko horren aurretik jarri genukeela gizarte politikoaren kultura, honi zor omen diogu-eta gizarte horren askotariko izaera bermatu ahal izatea. Baina, ikusi ahal izan dugunez, euskaltasunaren (euskarak eta euskal kulturak osatutako izaria) ikuspuntutik ez du arreta handirik pizten planteamendu horrek: zer axola dio, izan ere, gizarte politikoaren kulturak eskain diezaiokeen aniztasunaren kontu horrek, euskaltasunaren arabera bizitzeko aukera arrastorik ez duenari?
‎Parerik gabeko herri ekimena izan dugu ikastolen mugimendua euskalgintzaren historian. . Gutxitan ikusi ahal izan dugu historian honelako kasurik? 445 zioen Jose Ignazio Lopez de Luzuriagak. Diktadurarik gogorrenean ereindako euskal hazia.
‎Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza legeriaren izaerari larru-azala puska bat harrotu orduko, ikusi ahal izan dugu izenetik izanera tarte itzela dagoela. Euskararen izaera ofizialak izenetik duena izanetik balu, egia esan, derrigorrezko hezkuntza sisteman gertatzen ari zaiguna ez litzaiguke gertatuko.
‎Beharbada, hizkuntza politika horien kasuistika zabala hartuta, ikusi ahal izango genuke alderik eta zertzelada aipagarririk euren artean. Munduko hizkuntza egoerak milaka kontatu behar ditugunez, ez litzateke oso zuzena izango den denak zaku berean sartzea.
‎–Farmazia zeukaan Erroman, kanpoaldean. Gau batez su eman ziotean negozioari, eta etxetik ikusi ahal izan zitian garrak. Ez zuan irten sua amatatzera, beldurragatik.
2005
‎Aurikularrak jarrita ote dabil, messengerrean solasean edo? Atea apur bat gehiago bultzatu du, burua ikusi ahal izateko. Zer demontre da hori baina?
‎Telebistako dokumentaletan ikusitako elektrodoen antza hartu dio. Are gehiago, erietxeko ohean azken aldietan ikusi ahal izan zuenean zituenen antza. Orduan ere makina bati lotuta zegoen haien bidez; orain, berriz, bere ordenadoreari.
‎Freskoa, tunelekoarekin konparatuz gero, jakina. Orain gela osoa ikusi ahal izan du. Txikia benetan, eta biluzia.
‎Bide batez, zure lehengusuarengan beste programa batzuk frogatzeko balio izan digu. Inork ez zintuen hil nahi, baina une hartan Tetsuoren dendan arriskua zinen, gaur ikusi ahal izan dugun bezala. Zuk ez zenuen han egon behar, Tetsuok azken atea gaindituz gero.
‎Bidean Mutsumi denda handi batean gelditu da, musika erostera. Bigarren eskuko produktu mota guztiak topatu dituzte han, baina batez ere musika, DVDak, bideoak, aldizkariak –haietariko asko, Naroak ikusi ahal izan duenez, pornografikoak, ia liburuak bezalakoak, azal batzuetan japoniarrek bondage rako duten joera agerian–, eta, zelan ez, manga piloa. Sail horretan ibili da Naroa batez ere, horrela jatorrizko Dragoi Bola eta beste asko esku artean izateko aukera izan duelarik.
‎Pasabide laburretik aurrera eginda, ezkerrean dagoen atea zabaldu du Madokak. Orain hobeto ikusi ahal izan du bulego hau, benetan bulegoa baitirudi: zabala eta argitsua (azkenean argi naturala!).
‎Hori esaten dute eskolan. Mateok esaten du prismatikoekin eltxo bat ikusi ahal dela futbol zelaiko belarretan. Etxeko balkoitik.
‎Gero eta bakanago ikusi ahal izan ditugu hodeien arteko ostarte igarokorretan geure mendi eta herriak.
‎Labaka nahiko goian dagoenez (90 bat metroko heinean bai, Labarganeko Farola baino goraxeago), oso argiro ikusi ahal izan dut Labartza herria bere osotasunean.
2006
‎Datu horiek ez zidaten dena esaten ordea. Denok gara gure agiriek diotena baino konplexuagoak, baita agure hura ere, harekiko tratuan ikusi ahal izan nuenez.
‎Ukabila bezain handia zen eta 3.106 kilate zituen (seiehun gramotik gora). Inoiz ikusi ahal izan den diamanterik handiena.
‎Bortz urtez egon behar izan zuen Migelek, bere ametsa beterik ikusi ahal izateko.
2007
‎Lehenengo begiraldian 13 mailako izar arrunta zirudien 3C273 hark, eta nekez ikusi ahal izateko modukoa (> 6).
‎1054ko uztailaren 4an edonor txunditzeko adinako gertakari bat ikusi ahal izan zen zeruan.
‎Halaber Okzitaniako Tolosan, St. Raymond museoan, Erroma bat eseria, eskuetan victoria txo batekin, ikusi ahal duzu urrezko eraztun batean. Cuencako Museoan orobat estatua bat ikusten da Dea Romarena, ez oso kondizio onetan, aro klaudiarrekoa, Segobrigako teatrokoa, etab. Guztiotan ageri dena programa politiko bat da, traktatu teoriko handirik gabe oso ongi erakusten duena, Augustori eta ondorengo administrazio inperialari zernolaxe otutzen zitzaion Hiri/ Inperatore eta manupeko Probintzien arteko erlazioa.
‎Hatsarrean gizakiak eta Jainko/ Izpirituak komunikazio zuzenekoa zuten elkarrekin: Jainko/ Izpirituak garbi erakutsi ahal zion bere burua gizakiari, gizakiak Jainkoa garbi ikusi ahal izateko argikusmena zuen. Gero komunikazioaren zuzenekotasun hori gizon emakumeak apurtu egin zuen.
‎Poltsa beltz bat kreditu txartelez betea zegoela ere ikusi zuen. Agurearen ametsean, ikusi ahal izan zuen azkeneko plastikozko poltsaren barruan euritako bat zegoen, gorri gorria.
‎Ikusi nahiko luke lasaiago ze motatako haur oihalak dauden, baina sentitzen du ez zaiola oraindik horrelakorik egitea tokatzen, eta lotsa eman dio han gelditzeak, bere sei hilabeteko sabel puztuarekin. Zeharka begiratu ondoren, ume jaio berrientzakoak badaudela ikusi ahal izan du. Erditzeko gutxi falta zaionean hartuko ditu.
2008
‎bi alabei ordura arte bezala begiratzeko ezintasuna; bihotzaren mugimendu inkontziente bat zen, beharbada, baina markesa anderearen begiradan ongi antzeman zitekeena, astiro eta geldiro erreparatuz gero. ...ko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren egunak iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten. Horregatik ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
‎Baina Natalia ez zegoen konforme, ahoak baieztatua begiek ezeztatua izan baitzitekeen, eta berak ez baitzuen ikusi ahal izan Gerardoren begiek adierazia, hain zituen honek begiak jaitsiak eta lurrari emanak.
‎zail egiten zitzaion deabrua urde baten itxurapean irudikatzea: nola, bada, urdea ikusi ahala urdaiazpikoa imajinatzen bazuen, listu jariatze automatiko bat eragiten ziona, Pavloven txakurrari bezala!; beste argudio bat ere bazuen, agidanean, sorginetan ere sinetsi izan baitzuen garai batean, ez al zituen markesa anderea bera eta bi alabak sorgintzat hartu, han bere herrian lehen aldiz ikusi zituenean??, harik eta errealitateak beste zerbait erakutsi zion arte; Reginak ez zuen horrekin adierazi nahi, beharbada, seguru ezetz?, deabrurik ez zegoela, izango ez zen, bada, munduan Angiolillo bezalako anarkista bakar bat egon bitartean!?, baina Reginak nekez pentsa zezakeen ezen, exorzismoaren ondorioz, Nataliaren baitatik urde bat atera zitekeela, jarraian leihoan zehar hegan egiteko, auskalo nora; hartan guztian bazegoen, izan ere, zentzuzko zentzuarekin ahokatzen ez ez zèn zerbait:
‎iritsi zen, ikusi zuen? eta ikusi zuenak garaitu zuen, markes jaunak ikusi ahala garaitu ere! Markes jaunak gogora zezakeen, egoera hartan gogoratzeko gauza balitz, zer nolakoa zen bere portaera, emazteak edo alabek lagunduta, halako ikuskizun batera joaten zenean, hala Andaluzian nola Madrilen, bai baitziren Espainiako hiriburuko kafetegietan ere antzeko ikuskizunak; markes jaunak bazekien bere sentimenduen berri, eta bazekien, beraz, nola hunkitzen zuten emanaldi haiek, kontsul jaunaren etxera joaten zenean ere ederki egiazta zezakeen hura, modu apalagoan, baita modu bihotzetikoagoan ere, beharbada?, batean bizimina nagusitzen zitzaiola, bestean bizipoza, kantaren erritmoaren eta bere aldarte propioaren arabera:
‎Beste batek tiro bat jasoa zuen saietera batetik etxe barrura tiratzera zihoan une berean, eta orain hilzorian zegoen, eskuan pistola artean ketan. Beste hirugarren bat kolpe bakar batez garbitu zuen sendagileak, ikusi ahal izan nuenez. Oholesian gora igotako lau haietatik bakarra geratzen zen bizirik:
‎Soka nireganatzen hasi nintzen martxa onean, eta, nahiko hurbil nintzela uste izan nuenean, nire garaieraren erdiraino edo altxa nintzen arrisku infinituz, eta hala kabina barruko zati bat eta sabaia ikusi ahal izan nituen.
‎Beste gizonek denetariko kargamenduak zeramatzaten; batzuek pikotxak eta palak, hori izan baitzen Hispaniolatik lehorrera atera zuten estreinakoa?; beste batzuek txerrikia, galleta eta pattarra, eguerdiko bazkari legea egiteko. Hornigai guztiak gure pilatik ateratakoak zirela ikusi ahal izan nuen, eta halaxe konprenitu nuen Silverrek aurreko gauean esandakoaren egia. Ez balu sendagilearekin tratua egin izan, bai berak eta bai bere matxinatuek, ontziak alde egin zielarik, ur garbiarekin eta ehizarekin iraun beharra izango zuten.
‎–Eta itsasontzia ere beharbada ez da zure gustukoa izango, ezta, jauna? , galdetu zion Squireak, oso haserre, ikusi ahal izan nuenez.
‎Komenigarria izanen litzateke, hortaz, adibide bat paratzea. Azken hamarren bat urteotan zenbait liburu ikusi ahal izan dugu dendetan, Espainiaren naziotasuna aldeztea helburu zutenak. Jakina, Espainia nazio gisa solasgai duten liburu anitz daude, eta uste izatekoa da gehiago segituko dela argitaratzen.
‎Baina begiak irentsi ditugu, mastekatu gabe, gure barrena ikusi ahal izateko.
‎Aitaren errentak ondo administratuz jarraitzen zuela begiekin ikusi ahal izan zuen. Gastuei erreparatu gabe jokatzen zuen Antoniok, Macarenaren argitasunak etxe hartako paretak jantzi zituenetik.
‎bi alabei ordura arte bezala begiratzeko ezintasuna; bihotzaren mugimendu inkontziente bat zen, beharbada, baina markesa anderearen begiradan ongi antzeman zitekeena, astiro eta geldiro erreparatuz gero. ...ko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren egunak iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten. Horregatik ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
‎Ateraldia entzun orduko igitaia altxatu eta Beñardo zegoèn tokira abiatu zen aita lasterka, garrasi artean –" Ume alu hau...! Geldi hor, edo burua hautsiko diat!" –, baina Beñardo beste toki batean zegoen jada, zeren, aita lasterka ikusi ahala –edo segundo milaren bat lehenago, beharbada, ikusmenak bere gezia jaurtitzen duenerako bizi senak jaurtia baitu berea– lasterka hasia baitzen bera ere. Eta Beñardok aurrera eta aurrera egin zuen, baita aitak ere, bat batean gelditu eta oihu egin zuen arte:
‎Hasteko, deabruaz mintzo zen kalonje jauna; esan ere, esaten zuen deabruak urde itxura zuela –" Ez dut nik hori asmatu, ebanjelioan azaltzen baita nola bi gizon deabrudunen deabruak urde batzuen baitan sartu ziren" esaten zuen–, baina Reginari –baserri giroko herri batekoa zen, azken batean– zail egiten zitzaion deabrua urde baten itxurapean irudikatzea: nola, bada, urdea ikusi ahala urdaiazpikoa imajinatzen bazuen, listu jariatze automatiko bat eragiten ziona, Pavloven txakurrari bezala!; beste argudio bat ere bazuen, agidanean... sorginetan ere sinetsi izan baitzuen garai batean –ez al zituen markesa anderea bera eta bi alabak sorgintzat hartu, han bere herrian lehen aldiz ikusi zituenean? –, harik eta errealitateak beste zerbait erakutsi zion arte; Reginak ... markesa andereak mirariak zituen buruan betiere, baina ez ote zuen kontu hark irtenbide arruntago bat, beti gora begira egon gabe?
‎" Iritsi nintzen, ikusi nuen, garaitu nuen" esan zuen Zesarrek, Pontoko erregearen aurka irabazitako gerra mezu hartan laburbiltzen zuela; bada, markes jaunari ere halako zerbait gertatu zitzaion, baina aldrebes: iritsi zen, ikusi zuen... eta ikusi zuenak garaitu zuen, markes jaunak ikusi ahala garaitu ere! Markes jaunak gogora zezakeen, egoera hartan gogoratzeko gauza balitz, zer nolakoa zen bere portaera, emazteak edo alabek lagunduta, halako ikuskizun batera joaten zenean, hala Andaluzian nola Madrilen, bai baitziren Espainiako hiriburuko kafetegietan ere antzeko ikuskizunak; markes jaunak bazekien bere sentimenduen berri, eta bazekien, beraz, nola hunkitzen zuten emanaldi haiek –kontsul jaunaren etxera joaten zenean ere ederki egiazta zezakeen hura, modu apalagoan, baita modu bihotzetikoagoan ere, beharbada–, batean bizimina nagusitzen zitzaiola, bestean bizipoza, kantaren erritmoaren eta bere aldarte propioaren arabera:
‎Baina Natalia ez zegoen konforme, ahoak baieztatua begiek ezeztatua izan baitzitekeen, eta berak ez baitzuen ikusi ahal izan Gerardoren begiek adierazia, hain zituen honek begiak jaitsiak eta lurrari emanak.
2009
‎–Hasta bien entrado el siglo XVI vese representado con abominable diversidad en los sepulcros el cadáver desnudo, corrupto y arrugado, con las manos y los pies retorcidos y la boca entreabierta, con los gusanos pululantes en las entrañas?. Bereziki aipagarriak Heriotzaren Dantzak dira (holako bat Xabierko Gazteluko kapera familiarrean ikusi ahal dugu), pintatu eta grabatu ez ezik, plazan teatralki errepresentatu ere egiten zirenak. Haatik, Ph.
‎bezala azaleratzen badira Elorri ko poesiaren batuketan. Elorri platonikoa da, ez dago lurrera orientatua, geroago egongo den moduan, han lurrean bertan Jainkoa, transzendentzia ikusi ahal izateko oraindik. Horregatik Elorri teinka batean dago lurrari lotzearen (Gandiaga berezkoa) eta lurrari ihes egitearen (Seminarioan eskolatua) artean.
‎Ezkutatuz agertzen baita. Inoiz egon den Jainkoaren ikus eta entzule handienak ere inoiz ez du hura aurpegiz aurpegi ikusi ahal izan, begiz begi, aldean igaro zaion batean igaro eta gero haren bizkarraldea sumatu soil baizik, Sinaiko mendian. –Ene aurpegia ez daiteke ikus?, esplikatu dio Jahvek berak Moisesi (Ex.
‎Horregatik Naturan ez Nia ikusten du, arrotza; hari arroztua da bera, ondorioz bestea bere buruari ere alienatua. Baina Naturan ez Nia ikusi ahal badu, nolabait bere burua harekin bat ikusten duelako da(, behiala?, hastapenean; bere oroipenen artean ez duen, eta mitoan bakarrik pentsa dezakeen hastapenean), eta jatorrizko batasun hura hautsia. Gaixotasuna, heriotza, izua, hots, zentzugabezia, tragedia, jatorrizko etenaren aurpegiak dira.
‎Russellena bezalaxe, Sartreren ateologia ere giza duintasunaren defentsa da, ezinbesteko urratsa, euren ustean, gizon emakumearen askatasuna eta duintasuna salbatzeko. Bien zenbait komentaristak zilegizkoa uste izan du, Jainkoaren eta erlijioaren uko horretan, Jainko eta erlijio purifikatu bat ikusi ahal izatea. (Ezagutzen ditugu Israelgo profetak).
‎Edo: Naturan ikusi ahal bada, zergatik ez artifizioan (historian, kulturan). Zer begi behar dira Jainkoa ikusteko?
‎Lehenbizi New Yorken egun batzuk eman nituen gero esango ditudan informazio bilaketa batzuk egiten, eta ondoren Columbiara joan nintzen. Lau egun eman genituen kongresu aretoan ia egun osoz sarturik, Appalache mendien ondoko tabako eta kotoi zelaiak ikusi ahal izan gabe. Azken egunean hiriburuan pasealdia ematean konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean, sezesionista?
‎–Ez, beno, erosten nuen lehendabiziko aldia zen eta, azalean ikusi ahal izan nuen prezioari erreparatuta, azkenekoa baita ere?. Ale honetan artikulu interesgarri batzuk zeudela komentatu didate, eta horregatik.
‎Ondoren, mahaiaren inguruan bira egiten zuela, erakutsi zion, lehenik, aitari; jarraian, don Anizetori, zeinak ikusi ahala egin baitzuen aitaren; amari: aitarenka hura ere, mimetismo hutsez; izeba Ernestinari, Maria Bibianari, Adari?; Ada, baina, izoztuta bezala zegoen, jakin bazekien arren zer zetorkion, beldur eszenikoaren mende zegoen, ausaz?, gorputza dar dar batean, hain izan zen handia ikusi eta entzun berri zuenak eragin ziòn zirrara, halako moldez, non Teofilo Maria ere, hitz handien basoan sartu ez beste itsutzeko arriskua zuena, hartaz ohartu baitzen, baita ohartu bezain laster Adari zuzendu ere:
‎Oihuarekin batera, ama izebak irten ziren, ama bastoi batekin, bezperan bihurritu bat izan zuelako, eta izeba, ohi bezala, amaren atzetik: biak ala biak zeuden kezkatuta, antza, baina are gehiago kezkatu zen ama, Domingo eta Ada ikusi ahala posizio hartan, Domingo Adaren gainean jarrita, baita gerritik gora makurtuta ere, bere kopeta Adaren sudur puntatik zentimetro gutxira, bere esku zabalduez Adarenak finkatzen zituela, mutilak neska lurraren kontra gurutziltzatu nahi balu bezala, Ada bere garrasi histeriko azkengabeari eusteko ahaleginean, eta Domingo ixo, ixo eta ixo!
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎eman zuen iodoa, bendatu zituen oinak, jantzi zituen galtzerdiak eta zapatilak, eta halaxe ibili zen, disimulu batean, afaldu eta oheratzeko ordua heldu arte; biharamun goizean, baina, jaikitzerakoan, amak edo izeba Ernestinak iratzartzen zituen anai arrebak?, ezin jarri izan zituen oinak lurrean, hainbestekoa zuen mina eta oinazea, burua ere astun; aldameneko gelan Teofilo Maria eta Damaso igartzen zituen, beren artean hizketan, eta Teofilo Mariari deitu zion ozenki, izeba Ernestinaren bila joan zedin, sukarra zuela-eta; izeba Ernestina iritsi zenerako oinutsik zegoen Domingo, bi bendak kendurik? senperrenak ikusita gero, hori bai, benda zauriei itsatsita aurkitu baitzuen hainbat puntutan; hortik aurrera, Domingok izebaren ohiko eskuzabaltasuna espero zuen, baina auzi hartan beste batzuk ziren kontuak, itxura batean, mutilaren oinak ikusi ahala haserretu baitzitzaion izeba:
‎Ez nuen jakin nahi nuenaz galdegin beharrik izan. Matignonek parean ikusi ahala egin ninduen jakitun:
‎Garaipenaren egun guztiak ohi diren gisan, uztailaren 27ko hura ere egun pozgarria eta gogoangarria izan zen arren, Domingok nekez uxatuko zuen bere baitatik gizon haren irudia, ikusi ahala –ostutako armak gordeta gero, kuartelera itzuli zen, oste garaileekin bat egiteko– burmuinetan itsatsita geratu zitzaiona: hirurogei bat urteko komandante bat zen, bi egun lehenago hildakoa, hegazkinetik jaurtitako bonbaren ondorioz, antza, haren gorpua bonbak irekitako zuloan baitzegoen, hondakin batzuen azpian; bazirudien, beraz, setiatuek hilotz hura ez erretiratzea erabaki zutela –habe astun gurutzatu bat zuen gainean, gerriaren parean, baita eraikuntza material pila bat ere:
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎Ondoren, mahaiaren inguruan bira egiten zuela, erakutsi zion, lehenik, aitari; jarraian, don Anizetori, zeinak ikusi ahala egin baitzuen aitaren; amari: aitarenka hura ere, mimetismo hutsez; izeba Ernestinari, Maria Bibianari, Adari...; Ada, baina, izoztuta bezala zegoen –jakin bazekien arren zer zetorkion, beldur eszenikoaren mende zegoen, ausaz–, gorputza dar dar batean, hain izan zen handia ikusi eta entzun berri zuenak eragin ziòn zirrara, halako moldez, non Teofilo Maria ere, hitz handien basoan sartu ez beste itsutzeko arriskua zuena, hartaz ohartu baitzen, baita ohartu bezain laster Adari zuzendu ere:
‎Behin gelan sartuta, zapatak eta galtzerdiak kendu eta, bere oinazpi larrutuak ikusi zituenean, sentipen bikoitza izan zuen: ...ariari deitu zion ozenki, izeba Ernestinaren bila joan zedin, sukarra zuela-eta; izeba Ernestina iritsi zenerako oinutsik zegoen Domingo, bi bendak kendurik... senperrenak ikusita gero, hori bai, benda zauriei itsatsita aurkitu baitzuen hainbat puntutan; hortik aurrera, Domingok izebaren ohiko eskuzabaltasuna espero zuen, baina auzi hartan beste batzuk ziren kontuak, itxura batean, mutilaren oinak ikusi ahala haserretu baitzitzaion izeba:
‎Oihuarekin batera, ama izebak irten ziren, ama bastoi batekin, bezperan bihurritu bat izan zuelako, eta izeba, ohi bezala, amaren atzetik: biak ala biak zeuden kezkatuta, antza, baina are gehiago kezkatu zen ama, Domingo eta Ada ikusi ahala posizio hartan, Domingo Adaren gainean jarrita, baita gerritik gora makurtuta ere, bere kopeta Adaren sudur puntatik zentimetro gutxira, bere esku zabalduez Adarenak finkatzen zituela, mutilak neska lurraren kontra gurutziltzatu nahi balu bezala, Ada bere garrasi histeriko azkengabeari eusteko ahaleginean, eta Domingo ixo, ixo eta ixo!
2010
‎eskuin erpurua galdu zuèn langile bat zen, egun gutxi batzuen barruan lanean hasi zena. Bada, deitu zion Teok, etorri zen langilea, ni minutu erdi bat lehenago sartu nintzen Teoren bulegora, kontsulta bat egiteko asmoz?, erakutsi zion eskua Teori, eta honek ikusi ahala esan zion: –Badakit makinaren huts bategatik galdu zenuela hatza, baina hementxe dituzu nagusiaren bost hatzak zernahitarako??, eta, eskua estutzen ziola, diru kopuru bikain bat eman zion kalte ordain gisa:
‎–Eta orain, zigortuta, paretaren kontra?; Helenak, batzuetan, gauzak adierazteko modu berezia zuen, eta une hartan ez zen gutxiago izan, hitz haiekin arropak kendu eta soineko gorria janztera zihoala adierazten ari baitzitzaidan; aldatzen ari zen bitartean, sagu bat agertu zitzaidan, horma batek eta nik neuk mugatzen genuèn metro erdiko tartean: ikusi ahala jaurti nion oina ostiko bat emateko asmoz, baina huts egin nuen neure ahaleginean, nahiz eta ez guztiz, sagua ziztuan joan zen behintzat!;. Gustatzen zaizu nire eztei jantzia???
‎Ospitaleko egongela batean geunden aita eta biok, dozena pare bat gizon emakume egongo ginen bertan, erdiak militarrak eta falangistak, eta beste erdia jende zibila?, Bibi sartzen ikusi genuenean? baita hura ikusi ahala gu harengana hurbildu ere. –Nola dago??
‎Bi sinatzaileak ibilbide profesional luzeko perituak dira, eta hainbat hilabete izan zituzten pieza garrantzitsuenak aztertzeko. Argazkiak ez ezik, bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten ostrakak, behin baino gehiagotan gainera. Txostenaren lehen zatian 51 pieza aztertu zituzten.
‎–Gauza bat nuen buruan, ezin kendu: prentsaurrekoa egin bezperan, Gilekin bildu ginen Knörr eta biok, eta argazki txiki batzuk ikusi ahal izan genituen berriro, irakurketa pare bat ziurtatzeko. Eta pieza berri bat ikusi nuen orduan:
‎Ezen Gasteizko Elizbarrutiko inguru honetan Eusko Jaurlaritzak aginpidea duenetik (1936ko urriaren 7tik) apaizeria ez dela errespetatua izan dela bere kultuaren jardunean, bizitzan eta interes pertsonaletan, eta gainera Jaurlaritzaren laguntza izan duela horretarako guztirako. Hau ikusi ahal izan da Kontzilio Seminarioaren antolaketan, apaizak guda frontean zerbitzu militarrak bete behar izatetik salbuetsi izatean, kultuaren jardunaren alde egin dituzten ekintzetan eta eliz bizitzaren eite orotan, nahiz eta egia den, Jaurlaritza hau heldu aurretik, apaiz edota toki sakratu berezien aurkako atentatu batzuk izan zirela, eta urriaren 7az geroztik bat edo bertze ere bai, aginpideare...
‎–Hain munstrokeria laidotsutan ikusi ahal duen bakarra zehaztasun anatomikoa izatean datza iritzi honen laborria?, komentatu zuen Jüngerrek bere egunkarian. Biktimak neska alemaniarrak zirenean, langile sobietarren (hots, ez burgesen) begirada medikoa laidotsua zen, baina juduak, gizonak, emakumeak, neskak, haurrak?
‎Hiri gorrira bueltatu gara, eta ez digute logelarik eman hotelean, gortinak apartatu eta hiri gorri osoa leihotik ikusi ahal izateko, haizagailua piztu eta hari begira lokartzeko. Aitzitik, auzitegi medikuaren hozkailuan gorde gaituzte, zapatak jantzita, gu ezagutuko gaituen norbait etorri arte.
‎Zer sekretu gordeko zuen tramankulu horrek? Botoiei eragiten hasi zen Amaia, baina berehala konturatu zen deiak edo mezuak ikusi ahal izateko kode bat eskatzen zuela. Arraioa.
‎Amaiarekin Zaran elkartu ziren egunean, hezur haragizkoa zela ikusi ahal izan zuen Luiak. Paperezkoa zirudien soinekoa zeraman, eta dantzari zahar batenak baino gehiago amazona odolgose batenak ziruditen bular gogorrek soilik ukatzen zuten emakumearen hauskortasuna.
‎Telmoren ama hil zenean, Telmo, urtebete lehenago arrebaren ezkontzara eramandako trajearekin azaldu zen. Eta anaia eliz atariko harmailetan gora ikusi ahala haserretuz joan zen Alazne:
‎" Eta orain, zigortuta, paretaren kontra"; Helenak, batzuetan, gauzak adierazteko modu berezia zuen, eta une hartan ez zen gutxiago izan, hitz haiekin arropak kendu eta soineko gorria janztera zihoala adierazten ari baitzitzaidan; aldatzen ari zen bitartean, sagu bat agertu zitzaidan, horma batek eta nik neuk mugatzen genuèn metro erdiko tartean: ikusi ahala jaurti nion oina ostiko bat emateko asmoz, baina huts egin nuen neure ahaleginean, nahiz eta ez guztiz... sagua ziztuan joan zen behintzat!;" Gustatzen zaizu nire eztei jantzia...?" galdetu zidan Helenak; eta nik, jiratu eta hura ikusi orduko esan nuen: " Ooo!"; primeran geratzen zitzaion soinekoa, bere neurrikoa balitz bezala; eta, kolorea galdua zuen arren, amari ez bezala geratzen zitzaion, soineko hark Helenaren adineko gorputz bat eskatuko balu bezala, txairoa eta liraina; amak, izan ere —zeruan izan dadila! —, gazte itxura eman nahi izaten zuelako edo, soineko nabarmenak erabiltzen zituen, ez bereziki eskotatuak —nola, bada, Ama Birjina eredutzat bazuen...! —, baina bai edergarriz josiak, barrokoak bezain deigarriak:
‎Ospitaleko egongela batean geunden aita eta biok —dozena pare bat gizon emakume egongo ginen bertan, erdiak militarrak eta falangistak, eta beste erdia jende zibila—, Bibi sartzen ikusi genuenean... baita hura ikusi ahala gu harengana hurbildu ere. " Nola dago?" galdetu zion aitak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia