2017
|
|
Europar Batasuna bera da pribatizazio tokiko eta global hau mamitzeko dispositiboa. Europar Batasuna ez da gai izan herriak, nazioak edo eskualdeak boteretzeko; izan ere, mugaz gaindiko eta maila anitzeko lankidetza sustatu dira neurri instituzionalizatuen bidez (adibidez, Arku Atlantikoko eta Europar gaindiko sareak), aliantza horizontalak eta Eskualdeen Batzordea sortu dira, baina horiek guztiak ez dira autoritatiboak eta oro hartzaileak(
|
ikus
VI. kapitulua); ez dute botere legal konstituzionalik, botere mota hori izanik komunitate osoari eragiten diona eta, beste botere batzuen aldean, botere horrek izanik ondorio sozial, politiko eta ekonomiko handienak. Komunitate politiko batek zenbat eta botere instituzional, lurraldetu eta legal konstituzional gutxiago izan, orduan eta soberania edo burujabetza gutxiago lortuko du.
|
|
osasun segurantzako sistemak, herritar adinduarentzako pentsioak, haurtzaintza, hezkuntza publikoa, higieneari buruzko arauak, biztanleak luzaroan biziko direla ziurtatzeko?, espeziea era zehatz batean birsortzeko eta antolatzeko familia heterosexualaren ezinbestekotasuna, alegia, sexualitateari eragiteaz gain, ugalketa mota bat sustatzen du eta gizarte egitura patriarkal zehatz bat ere, tribuak eta klanak familia nuklearrarekin ordezkatuz (Foucault, 1991). Teknologia biopolitikoak estu loturik daude hainbat mekanismo arautzaile eta ziurtatzaileren ezarpenarekin(
|
ikus
VI. kapitulua), hala nola aurrezki indibidual eta kolektiboak, segurtasun neurriak, aurreikuspenak, kalkulu estatistikoak eta neurri orokorrak ezartzearekin (ibid, 244); hilkortasuna tasa aldatu edo jaitsi behar baita, bizi itxaropena handitu, edo jaiotza tasa suspertu. Eta, oroz gain, mekanismo arautzaileak ezarri behar dira oreka bat egon dadin, eta bataz bestekoak mantentzeko.
|
|
Ideia hori lotuta dago objektu edo fenomeno sozialen dimentsio bikoitzarekin: objektibatua eta subjektibatua(
|
ikus
VI. kapitulua).
|
|
erakusten du zergatik menderatu edo berdindu dezaketen herria arau orokorrek, horiek duten estrategiaren eta helburuaren arabera. Eskubide sozialaren bitartez, ugazabak aplikatu behar zituen legeak ez ziren berak sortuak(
|
ikus
VI. kapitulua Euskal Demokratizazioa), aitzitik, lege horiek autoritatearen iturburua gizarte osoaren elkartasunean kokatzen zuten (estatuaren bidez), bai eta osasun arau orokorren premia bat, zeinak, ezinbestean, ugazabaren boterearen arbitrariotasuna murriztuko baitzuen (Donzelot, 1988: 409).
|
|
Ikuspegi Erlazional Estrategikoarekin bat eginez, hauek guztiak sartzen ditugu egitura eta estrategia publikoaren barnean(
|
ikus
VI. kapitulua): hezkuntza eta osasungintza publikoa, zerbitzu publikoak eta publikotzat jotzen ditugun bestelako ondasun denak, hala nola ura, energia, errepideak, trenbideak etab., sare eta instituzio publiko batek edo gehiagok eskaintzen eta kudeatzen dituzten elkarteak, diru publikoarekin prestatutako ekimen, erakunde eta langileak, labur esanda, gizakia eta gizartea era materialean birsortzen duen oro.
|
|
Horregatixe nahi izan ditut sindikatuak aipatu(
|
ikus
VI. kapitulua), labur labur besterik ez bada ere, sindikatuen kasuak ondo erakusten baitu nola ari den kapitala erabakiak hartzen langileak aintzat hartu gabe, nahiz eta Europako herritarren %70 langileak izan. Fordismoaren garaian, bazegoen, klase konpromiso?
|