Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2001
‎Handik ikusi zuen Lucas leihoan, berari begira. Errepidean bertan askatu zuen gitarra zorrotik eta Lucasi gustatzen zitzaion kantu hura hasi zen jotzen. Autoek bozinaka ekin zioten, ahakar egin zion gizon batek espaloitik, udaltzain bat zetorren auzotik.
2002
‎Aitzakia gehiagorik gabe, abentura hura hasteko prest zegoela esan zion.
2004
‎Edozelan ere, Bautzek gero eta tarte handiagoa zuen sailkapen orokorrean. 1937ko Tourreko 7 etapa hura hasi aurretik, esate baterako, 10:57ko aldea zuen bigarrenarekin eta 12:03koa hirugarrenarekin.
‎Ordu laurden geroago heldu zen Fede Ezquerra karrera bitxi hura hasi zen tokira, bere RPF distiratsuaren gainean harro. Izerditan zetorren, eskumako eskua handituta (gero jakin zen muturreko latza eman ziola lapur saiatuari) eta broma gutxitarako aurpegiarekin.
2005
‎Itzubaltzeta/ Romoko Gobela kiroldegi berriaren inaugurazio ekitaldia bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, PPk aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu eta gero, Getxoko Udalak hura hasi baino ordu gutxi lehenago jakinarazi duenez. Onartzen badute ere, erabaki hori ez dutela ulertzen adierazi dute udal agintariek," egunotan EAEn antzeko beste ekitaldi batzuk egin direlako".
2006
‎Egotzia tratamendupean badago sorgorgarrietatik desintoxikatzeko edo horiekiko mendekotasuna gainditzeko, eta espetxeratzearen ondorioz tratamendu hori zapuzteko arriskua badago, behin behineko espetxealdiari buruzko neurriaren ordez, tratamenduari eusteko zentro ofizialean edo legez aitortutako erakundean sartzea ezarriko da, baldin eta prozedurapeko egitateak hura hasi baino lehenagokoak badira. Kasu horretan, egotziak ezin izango du zentrotik irten, neurri hori hartu duen epaile edo auzitegiaren baimenik gabe.
‎Nola iritsi ote zen halako toki bateraino? Hiru hilabete lehenago, erokeria hura hasi baino lehen, ezinen zukeen pentsatu ere egin Malenfer bezalako gizakirik sekula ezagutuko zuenik. Eskua lepagainetik pasatu zuen, nekaturik.
‎Bridak hartu zituenean, Iaaa ozenari behorren apatxen zaratak erantzun zion. Bernatenera abiatzeko ordua zen, bidaia luze hura hasteko irrikan. Elizapeko harresia olatu txikiek laztantzen zuten, goxo.
2008
‎Bolbora usaina sudur zuloetan sartzeak izua sorgortu balio bezala, aurrera jarraitu zuen, kopetako likits hura hasi berria zen antzigar finak freskatzen zion bitartean. Hankek bere kasa zeramaten Freddy Greenen gorpu indargea.
‎Ordura arte, kanpoaldean ez zen egon lorategirik gazteluaren inguruan. Berrikuntza hura hastean, bertako errege erreginek lorategi bikainak lantzeko agindua eman zuten. Ez zen nobedade bakarra izan, behatoki bat ere eraiki baitzuten.
2009
‎Eta mailegu jabeari modua sortzen bazaio berriz ordaindu ahal izateko, abal emaileak ordaintzeari utzi eta hura hasiko litzateke.
‎Amets hartatik esnatu eta lo egitekoa. Zerbaitek, ordea, amesgaizto hura hasi besterik ez zela egin esaten zidan.
2010
‎Are gehiago: handik gutxira, herriko apaiz batekin hitz egin eta hura hasi ez zen, bada, goizean goiz eta egunero, Susana eneko kaperan meza ematen, aitaren arima betiere gogoan! Aita ez zen kondenatu, jakina, nola, bada, kondenatu ardi zuri bat!?, baina bai, beharbada, purgatorioko garbitokira joan, perlesiak jo zuenean, adimena laburtu eta buru ahalmena gutxitu ote zitzaion aitari?, halako moldez, non zertzelada hark bihurtzen baitzuen suizidioaren bekatu mortala arin?, nondik, su purifikatzaileak arimaren orbanak behar bezala garbitu ondoren, zerura egingo baitzuen:
‎Betearazpen prozesua xedapen printzipioak informatzen duen heinean, hura hasteko ezinbestekoa da langileak horrela eskatzea sententzia eman zuen organo jurisdikzionalaren aurrean (LPLren 288.1 art.), eta ondoren, ofiziozko bultzada emango da.
‎Lan prozesuaren zurruntasun edo zorroztasun txikia, lehendabizi, hura hasten denean ikusten da. Langileak eta enpresaburuak ez daude derrigortuta beren gatazka konpontzeko epaitegietara joatera.
‎Are gehiago: handik gutxira, herriko apaiz batekin hitz egin eta hura hasi ez zen, bada, goizean goiz eta egunero, Susana eneko kaperan meza ematen, aitaren arima betiere gogoan! Aita ez zen kondenatu, jakina —nola, bada, kondenatu ardi zuri bat! —, baina bai, beharbada, purgatorioko garbitokira joan —perlesiak jo zuenean, adimena laburtu eta buru ahalmena gutxitu ote zitzaion aitari?, halako moldez, non zertzelada hark bihurtzen baitzuen suizidioaren bekatu mortala arin—, nondik, su purifikatzaileak arimaren orbanak behar bezala garbitu ondoren, zerura egingo baitzuen:
‎egunero hasi zitzaidan Pepita Bollo bisita egiten, Don Juan Antoniok bidalita. Nire gaixotasunaren sorburua ariman baldin bazegoen, hura irakurri eta kanporatzen jakingo zuen norbait behar omen nuen eta horretarako bere idazkari, serora edo dena delako hura hasi zitzaidan arratsaldero zeldara etortzen.
‎Epaiketa osoan eta hura hasi bitartean egingo diren elkartasun ekimenetan parte hartzera deitu dute
‎Udalbiltza auzian auzipetuta dauden 22 herritarren aurkako epaiketan zehar eta hura hasi bitartean, Bai Udalbiltza Sareak hainbat ekimen antolatuko ditu auzipetuei babesa adierazteko. Hala, salaketa eta elkartasun bide hori gorpuzteko, ostegunean, 20:00etan, Euskal Herriko udaletxeen aurrean Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari lelopean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera deitu du sareak.
2011
‎Gerra luze hura hasia zen, bada, nahiz eta lehen egunetan Urgainen gehiegi nabarmendu ez.
‎Maisuak, beraz, une hartan erran zizkien hitz haiek eta ez lehentxeago, bizpahiru minutu lehenago, izugarrikeria hura hasi zenean. Egia da ikasleok ikasmahai gainetan zeudela, gelan zegokeèn ikusle batendako era ezin nabarmenago batean, baina egia da, halaber, kanpoan zegokeèn ikusle batendako, ezkutuan edo erdi ezkutuan zeudela, begiak leihoaren beheko ertzean doi, ahoa isilik, harri eta zur?
‎Tira, harremana ere ez. Harremana izatera ere iritsi gabe antzeztea eskatzen zidan zer hura hasteagatik hobe. Tira, gero kontua harremandu zenean antzerki gutxiago eskatu zuen.
‎Enkantea iragartzen denetik eta enkantea egin arte, idatzizko posturak egin daitezke, gutun azal itxian. Gutun azal hauek enkantea hasi arte idazkari judizialak izango ditu eta hura hastean irekiko dira. Orduan gutun azalek dituzten posturak publiko egingo dira gainerakoekin, ahoz egiten direnek dituzten ondore berberak izanik (PZLren 648 art.).
‎Gero Lezorengana joan ginen eta asko poztu zen prest geundela ikusita, baina esan zigun diruarena nagusiek onartu behar zutela, eta galdetu zigun ea zerbait ere jaitsiko genukeen ados egongo ez balira. Ezetz esan genion, hura hasteko zela eta ikusiko genuela nola zihoazen gauzak handik aurrera. Lezo agurtu eta Urruñara joan ginen bazkaltzera.
‎Hasi naiz tranpolin txikiko eskailerak poliki igotzen eta behin gainean, pixkanaka eta kontu handiz hasi naiz oholaren gainean aurreratzen. Iritzi naiz muturreraino eta taulatzar hura hasi da gora eta behera mugitzen, nire pisuak eraginda. Juxtu juxtu ausartu naiz, postura txar horretan nengoela, beherantz begiratzera eta han beheran, oso urruti, ikusi dut jendea bainatzen...
‎Orduan bestelako gardentasun batean positibatu zitzaizkidan zure gaueko ibiliak, kargaderora joan behar hura, portuko guarden txandak zelatatzea, bokalea Boga Bogatik kontrolatzea txalupen joan etorria prismatikoetan, batere artistikoak ez ziren argazki batzuk. Orduan konprenitu nuen ezer ez egiteko agindua, oker genbiltzan gure peskizetan, bazenekiten zein izan ziren gure margoen gure hitzen Marilu guztien bortxatzaileak, zuk zenekien, Manuk zekien, Bixarberderen kontzertuekin bateratsuko atentatu sail hura hasi baino lehen konprenitu nuen.
‎Zerk eraman zuen Fontecha harreman hura hastera –Fontechak hasi ote zuen, egiaz. Ez ote zuen Belenek hasi? – hori ez zen erraza azaltzen.
2012
‎Begirada makurtu baino ez nuen egiten, eztarrian esaldi isildu bat bainuen, gestionatzen ez nekiena, gurasoak zerbait ezkutatzen ari zirela esan nahiko zukeena; zer­bait ezinezkoa dudarik gabe. Gerora, hamasei bat urte nituela sabelaren ahoan loratu zen narrazioaren hazia izango zen perpaus madarikatua, hil baino lehen amonak oparitu zidan albornoz harekin batera; el otro día se tiró una vieja al lago y se mató, ume baten ahotan; baina frankismo betean hasi eta nire bizitza kolpatzera iritsi zen narrazio hura hasteko, gezurrei neurria hartzen ikastea falta zitzaidan, eta jainkoek ere esaten zituztela noizean behin. Gertaeren sintaxia ikasi eta elipsiak perpausa zehatzez isiltzen hasi arte, urte asko falta ziren, eta ordura arte, familia bazkarietan barre egin genuen gezurrak esaten ikasi omen nuen aldi hartaz, beste hainbesteren gerizpean, amona ezkutatzen zidatenak.
2013
‎hain ankerra, non, egun batean, talibanen mendeko herrixka xiita batean sartu, zerga kobratzeko itxurapean herritarrei ondasun ia gehienak kendu? eta emakume bat garbitu baitzuen, andre islamiar zintzo bati zegozkiòn manera onak zaindu ez zituelako garbitu ere, hura hasi ez zen, bada, bat batean, barre negarrek bat egiten duten mugan, barrez eta negarrez, bortitz bezain zaratatsu, histeria kolpe batek hartuta!
‎Baryalai –pashtun herriko familia ezagun bateko kidea bera, gerrako jauntxo batekin ahaidetua– gizon txiki bat zen, berekoia eta autoritarioa; fanatikoa; ankerra: hain ankerra, non, egun batean, talibanen mendeko herrixka xiita batean sartu, zerga kobratzeko itxurapean herritarrei ondasun ia gehienak kendu... eta emakume bat garbitu baitzuen, andre islamiar zintzo bati zegozkiòn manera onak zaindu ez zituelako garbitu ere, hura hasi ez zen, bada, bat batean, barre negarrek bat egiten duten mugan, barrez eta negarrez, bortitz bezain zaratatsu, histeria kolpe batek hartuta!
2014
‎Baina amets hura hasi eta hiru urtera amaitu zen. Habsburgotarren eta otomandarren arteko gatazka berehala berpiztu zen eta katalanen lurralde berriak turkiarren erasoak jasan behar zituen behin eta berriro.
‎Kanarietan Juan Luis Morales ezagutu nuen. Sasoi hartan hura hasia zen salto akrobatikoak egiten, eta haren eskutik akrobazien mundua ezagutu nuen. Denborarekin aurrera egin genuen biok, eta, azkenean, nazioarte mailan lehiatzeko txartela eskuratu genuen.
2015
‎Zelan gogoratzen duzu sasoi hura ia urte bi pasa ostean. Beti ilusioa edukitzen nuen, kanpora joan, zirkuitu berriak ezagutu, eta onenen aurka lehiatzeko, baina orduan ez neukan hori. Denboraldi hura hasi baino lehen ere igartzen nuen ez neukala aurreko urteetako gogorik. Nahiz eta lehenengo lasterketetako emaitzak onak izan, nire egoera ez zen aldatzen, eta emaitza txarrak etortzean gaitzagoa izango zela uste nuen.
‎Elkarrizketa hura hasi zenetik bigarren aldiz, zur eta lur geratu zen Kepa. Selekzio nazionala.
‎Goiz goizean, 8,30ak aldera, abiatu nintzen etxera, bila etorri zitzaidan Iñaki lagunarekin batera. 10,30etan hastekoa zen pastoral meza eta hura hasi zenerako gu han ginen pilota plazan ezarririk zuten aldarearen aitzinean jarririk. Puntu puntuan hasi zen, arizaleak jendez mukuru zen frontoira sartu zirenean.
‎Aspaldi nuen gure sukaldeko zorua berriztatzeko asmoa, jada etxebizitza hau berau erosi genuen garaian hondatu samar zegoen eta. Lan desatsegin hura hasteko martxo eta apirileko gaixoaldi baja haren hondarreko egunak profitatzea deliberatu nuen. Dirutxo bat aurrezte aldera, neuk ekin nion beharrari, baldosa zaharrak altxatuz eta kenduz, geroago igeltsero batek lauzadura berria jar zezan.
2016
‎Elurra egin zuen gau hartan eta hurrengo bi egunetan ere. Iluntzean, ekaitz etengabe hura hasi zenetik 48 ordu igaroak zirenean, albiste kezkagarriak hasi ziren iristen. Ohiko programazioa eten eta elurteari buruzko informazioa ematen hasi ziren irratiak eta telebistak.
‎Debako Arrisku Nuklearraren Aurkako Batzordea jo daiteke indar nuklearraren aurkako mugimenduaren aitzindaritzat; izan ere, hura hasi zen aurrena, eta lortu egin zuen helburua.
‎Baina ez da hori gehien gustatzen zaidana, pasarte ederra izan arren, baizik eta oinez ibiltzeak sortzen dion gogoeta, eta nola kanpoko paisaia barne paisaia bihurtzen zaion, azkenean natura bere barneko espiritua bihurtuz?. Eta hura hasi zen irakurtzen:
2017
‎Zendoia da birigarroa; Zabalarekin izandako hizketaldi batean sortutako ezizena da hori, nolabait. «Zabala gauza horien jasotzailea zen, eta hura hasi zen hari muturrei tiraka: Horrenbeste bertso dituzue eta, liburuxka batean gorde behar dira, bestela galdu daitezke, beste asko galdu diren bezala».
2018
‎...ren berri emateko erabiltzen baititu, zortzigarrenetik hamalaugarrenera, “Dice que le pusieron dinamita en su casa…”, itzuli zuten perituek; gero, harengatik akusatu zituztela, eta udal epaileak Iruñera bidali zuela kasua, eta han hobeki sentitu zirela, jendeak ez zuelako beldurrik egia errateko (Bertizaranan ez bezala erran nahiko zuen), eta ederki urrikitu zitzaiola Babazeri bide hura hasi izana, galtzaile gertatu zelako.
‎eratu ere. Erailketaren ostean, haren ustez, Bachofenek aipatutako amazko eskubidearen aro hura hasi zen, eta jatorrizko kontratua egin arte iraun zuen. Dena den, amazko eskubide hura interludio bat baino ez zen izan:
‎biharamunean 10.872 presoaren azken laguna ez zen patioan ageri. Lurrikara hura hasi baino lehenago lau lagunak batu ohi ziren jesarlekuan, ordea, beste norbait agertu zen: 8.303 presoa, paparrean irakur zitekeenez.
‎pijamako galtzak eusten dituzte eta alarma aktibatzen dute pixoihala zapaltzen du. Alarma haurra esnatu eta hura hasten da dagoen ordena integratzera noiz jaikitzen da komunera, pixa egin behar du.
2019
‎Segi irakurtzen". Zazpi urte neuzkan hura hasi zenean eta hamalau urte bete eta zure aita ezagutu nuen arte jarraitu zuen. Rikardok ondo tratatzen ninduen, errespetatu egiten ninduen.
2020
‎AEBetako Estatu Departamentuak salatu du indarkeria maila «onartezina» dela herrialdean, nahiz eta erasoak ez izan nazioarteko indarren aurkakoak. Hala ere, herrialde hura hasi da bere tropak Afganistandik ateratzen, akordioan iragarri bezala.
‎Arratsalde nahasi baten ostean zalantzak uxatzea beste lanik ez zuen Realak, eta lortu zuen. Espanyolen aurkako kanporaketa jokatu baino lehen iritsi zen bazterrak nahastuko zituen albistea; Willian Jose partidako deialditik kanpo geratu zen hura hasi baino lau ordu lehenago, «bere egoera argitu artean ez jokatzea» eskatu baitzion Realari. Futbolaren hiztegian begiratu besterik ez zegoen erabakiaren atzean zegoenaz jabetzeko:
‎2019ko abenduaren 9a zen. Madrilgo COP25 klimari buruzko goi bilera egiten ari ziren aretoetako batean, Greta Thunberg ekintzaile suediar gaztearen hitzaldia iragarrita zegoen, eta gela gainezka zegoen hura hasi baino hogei minutu lehenagotik. Mundu osoko hedabideetako profesionalak zeuden han, klima larrialdiaren aurkako borrokaren ikur bihurtu den gazteak zer esango zain.
‎Gaixotu ondoren argitaratu zuen diskoan, azken hiru liburuetan bezala, nabarmentzen da oso barrutik sortutako ekoizpena dela. 1989ko krisialdi larri hura hasi zenetik bi urte pasa zirenean, artean kanturako indarrak gordetzen omen zituen Letek, eta kafetegi batean eserita, argalduta, zimelduta eta aldi berean duin, astinalditik errekuperatzen hasia zela eta betosko serioarekin egin zigun Eskeintza.
2021
‎Militarren eta faxisten kolpearen ostean, gerra piztu zen, eta hura hastearekin batera hil egin zituzten Natalio, Santiago, Victorino zinegotzia eta Cruz, Eloy eta Francisco korrikalariak, baita Osasunako beste kide batzuk ere; beste zenbait espetxeratu egin zituzten, eta beste batzuek erbestera alde egin behar izan zuten (Vicente masajistak, besteak beste). Nafarroako datuak izugarriak izan ziren:
‎1936ko gerra. Eta, enpatia ariketa bat eginez, hura hasi zenean Ameriketan bizi ziren euskal herritarren larruan jartzeko ahalegina egin du, Tomas Mujikaren begietatik. Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen Mujika, eta Belgikan egin zituen musika ikasketak.
2022
‎Zientifikokoek lehentasuna zuten Antoniok Diego Salomonen etxean odolez aurkitutako mahuka motzeko hawaiar alkandoraren analisia egiteko, berau baitzen Harizpe janari dendako jabea zenaren, Laura Salome andrearen, ustezko hiltzailea. Ituak zituzten tabernan elkartu ziren, bezpera eguerdian, arratsalde bizi hura hasi aurretik, Adelinak bere taldearekin mokadu bat hartu zuen leku berean. Euren lankide asko taberna lasaia zelako joaten zen hara, eta nolabait eguneroko tentsioak sortutako estresa ahazteko ere, zeinak minutuz minutu urratzen zuen oreka emozionala eta, onenean, norbaiten begia beltzez jartzeko kolapso arrisku larriarekin.
‎Egoera txar hura hasi zenetik hiru hilabete luze pasa zirenean emakumeak nekatuta zeuden apezak jokaera aldatu ez zuelako. Auzoko biztanleek gaizki begiratzen zieten eta etxeko gizonek, gertatutako guztia jakin gabe ere, ez zekiten zer egin Maia eta Zuriñe berriro pozik ikusteko eta bizitza normala eramateko.
‎Zer, Santxa, erotuta al nagon? Erotua, guda zikin hura hasi zuena!
‎Eta Korrika da gure ama gau eskolan euskara irakasle, edo kilometroak lurrean marrazten, edo AEKren aldeko txosnan bokatak egiten, edo gauean amona atondu ostean ikasleen idazlanak zuzentzen. Korrika da gure aita esanez, «badator Korrika!» hura hasi baino hilabete bi edo hiru lehenago, amaren ausentzia deskribatuz. Korrika da aitita Balendinen argazki mitikoa atzean Ardatz duela ahoan txupatxusarekin.
‎Kasu honetan, sariaren atzean istorio polit bat dago. " Gure amari asko gustatzen zitzaizkion loreak, eta hura hasi zen baserriko ataria lorez apaintzen... orain dela sei urte hil zen arte", azaldu du alabak. Bada, saria irabazi dutela jakitean amarekin asko akordatu direla dio, eta omenaldi txiki bat izan dela," ukitu sentimentala" izan duen saria.
‎Bere barnean, abentura zoro hura hasi arte biltzeko gai izango ez zen ausardia batu, eta ahoa zabaldu zuen Eñautek.
‎Robert Lowth xviii. mendeko apezpiku eta gramatikari ingelesak eragin haundi xamarra izan omen zuen hemen atera ditugun gorabehera hizkuntzazko hauei" posesibo" deitzearen zabalkundean. Ordura arteko kasu" genitibo" jakin bati apezpiku hura hasi omen zen" posesibo" deitzen, eta haren ondotik beste askok jarraitu eta orotara hedatu.
2023
‎Ez zirudien gehiegizkoa hasierako euri ur gortina otzanak, baina nik, kapitain zahar honek, lotsak eta mendekuak ikusiak nizkion itsasoari; itxaron egin behar dela, hura hasi besterik ez zela egin. Ordura arte abiaduraz hurreraturiko lainoak pausoa gelditu eta iltzatuak gelditu zirelako Cayo Hueso gainean.
‎Ez zirudien gehiegizkoa hasierako euri ur gortina otzanak, baina nik, kapitain zahar honek, lotsak eta mendekuak ikusiak nizkion itsasoari; itxaron egin behar dela, hura hasi besterik ez zela egin. Ordura arte abiaduraz hurreraturiko lainoak pausoa gelditu eta iltzatuak gelditu zirelako Cayo Hueso gainean.
‎Gonbitoka hasten zen! " Kendu zaitez hortik, makal hori!", esan zion azkenean osaba Patxik, amaren nebak, eta hura hasi zitzaion zurrupa eta bota, zurrupa eta bota, zurrupa eta bota, bular biak bigundu arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia