Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Eta neurri hura erabiltzen zuen, konparazione, grabitatearekin loturik egon zitezkeen hainbat mugimendu studiatzeko, hala nola erortzerat uzten zuenean brontzezko bola tipi bat zortzi cubitumeko ohol inklinatu batetik, zeinak kanal luze bat baitzuen, brontzezko bola desbidera ez zedin. Eta, orain handik eta orain hemendik erortzen uzten zuela, neurtzen zituen distantziak, neurtzen zituen, halaber, denborak, eta ondorea izaiten zen ezen distantziak denboren karratuekin loturik zeudela, oholaren inklinazinoa edozein zelarik ere.
‎printzesa, erregina eta enperatriz; ordea, hagitzez ere inportantagotzat nituen nik istant hartan neure galtzoin zahar haiek, zulo eta guzti, munduko printzesa, erregina eta enperatriz guztiak baterat baino. Eta, zer egin ez nekiela, barren leihoa estaltzen zuen errezela bildu, sudurra atera... eta leihoaren bertzaldeko korridorerat egin nuen; eta, korridorean aitzina egiterat nindoanean, bururatu zitzaidan ezen leihoko errezel hura erabil nezakeela neure lotsarien estalkitzat... eta tiratu nuen errezeletik bortizki... baina hiru gizon iritsi zitzaizkidan orduan, supituki eta deblauki, korridorearen bertze puntatik, hirurak ere ni bezalaxe biluzik, eskuak beren defentsen babesean edo, gibeletik bi guardia zituztela, nor bere kriseiluarekin eta bere ezpatarekin, esku batean bata, bertzean bertzea. Eta, gizon haiekin baterat etxeko gela zabalago baterat ninderamatela, horma baten kontra jarri gintuzten guardiek laurok, eta bertze bi gizon gehiago.
2001
‎Herriko umeentzako mehatxua ziren, eliztorreko harrizko irudi haiek. Ez duzu dena jan nahi e, ba Goienkaleko mamuei deituko diet orduan, hala esaten zieten Kalaportuko amek ume txikiei, erdi arotik edo auskalo ze sasoi ilunetatik zetorren ikaragarrizko bestiario hura erabilirik.
2004
‎ama, entzuten nauzu? Oso txarto iristen zait zure ahotsa, ez nuen nahi luzatzerik, lehenago Nathanek zer esan zien jakin behar nuen, eta aitzakia hura erabili nuen.
‎–Tira, Arma Santua eskuratu baino lehenagotik ere, gure ikerketei esker bagenekien Lantzak ez zuela ezertarako balio izanen, hura erabiltzeko moduaren berri jakin gabe. Luze joko lidake horren arrastoa nola aurkitu genuen azaltzeak, baina erranen dizut azkenean jakin genuela munduan aurki daitekeen Lantzari buruzko dokumentu bakarra Tibeteko Lhasako liburutegian zegoela.
‎aberats berrien eta kontsumo gizartearen eredua, azken finean. ...na kontsumo gizarte hartatik ez zegoen irteterik, ez hari aurre egiterik, on Kixotek bezala printzipioen lantza eskuan hartuta, urte luzeetan egonkortutako gizartearen haize errotak –multinazionalak eta komunikabideak nagusiki– inoiz baino erraldoiagoak eta garaitezinagoak zirenean, armadurak material elektroniko sofistifikatuenaz eginak; eta orduan, ereduaren kontra borrokatu beharrean, hura erabiltzea erabaki nuen. Bai, Montsek erabili ninduen bezala erabili behar nituen bizitzan edo bizitzako bidean agertzen zitzaizkidàn emakume guztiak.
‎" Ni ni naun", argudio hura erabili zuen aitak, une hartan, amaren aurka. Beste mila gauza ere esaten zituen, baina huraxe izan zen harengandik ikasi nuen lehenengoetako lezioa:
2008
‎Ulertezina zirudiena ulertu ondoren, baina, hura ez zen ikusten zuèn lehenengo argazkia, azken batean?, guztia ulertu zuen izeba Ursulak, itxuraz, baita huraxe zela dentistaren aholkua betetzen hasteko ordua ere, nola ez, bada, ardo hura edan, baldin eta, dentista jaunaren gomendioaz gain, aita santuaren bulda eta baimena bazituen, ardo tantarik ez dastatzera behartzen zuèn zina haustea zilegitzen ziona: izebak berak egindako zina, uholdeak aitona eta astoa eraman zituèn egunean!?, eta hala, hari zurrutadatxo bat eskatu eta Marchais jaunak ardoa zerbitzatu zion kopa txiki txiki batean; eta izebak kokazko ardoa probatu, hagin ingurua harri bihurtua sentitzen bazuen ere (izeba Ursulak simil hura erabili zuen behinik behin, asentesia k eragin ziòn sentipena deskribatzeko), ez zitzaion tragoxka hura hartzeko eragozgarri gertatu?, eta beste bat eskatu zuen, hainbeste gustatu zitzaion ardo berezi hura, egin ere, egin baitzuen onarpen keinu nabarmen bat, ezpain bilduak aurreratu eta burua goitik behera behin eta berriz higituta.
‎herriko emakume baten irudia etorri ote zitzaion, Etxebesteko Hildegardarena, adibidez, umetan amaren lagun mina izan zenarena? Zeren emakume hura primeran mintzatzen baitzen gazteleraz, gaztetan hiriko familia aberats eta ezagun batean neskame aritu ondoren, eta zeren emakume hura erabil baitzezakeen bitarteko, Reginak hormaren beste aldera igarotzeko egin behar zuèn ahaleginean; nola, baina, Hildegarda hirira ezkondua bazegoen. Edo herriko maistra bera erabiliko zuen, zergatik ez?
‎herriko emakume baten irudia etorri ote zitzaion, Etxebesteko Hildegardarena, adibidez, umetan amaren lagun mina izan zenarena? Zeren emakume hura primeran mintzatzen baitzen gazteleraz, gaztetan hiriko familia aberats eta ezagun batean neskame aritu ondoren, eta zeren emakume hura erabil baitzezakeen bitarteko, Reginak hormaren beste aldera igarotzeko egin behar zuèn ahaleginean; nola, baina, Hildegarda hirira ezkondua bazegoen. Edo herriko maistra bera erabiliko zuen, zergatik ez?
‎Ulertezina zirudiena ulertu ondoren, baina –hura ez zen ikusten zuèn lehenengo argazkia, azken batean–, guztia ulertu zuen izeba Ursulak, itxuraz, baita huraxe zela dentistaren aholkua betetzen hasteko ordua ere –nola ez, bada, ardo hura edan, baldin eta, dentista jaunaren gomendioaz gain, aita santuaren bulda eta baimena bazituen, ardo tantarik ez dastatzera behartzen zuèn zina haustea zilegitzen ziona: izebak berak egindako zina, uholdeak aitona eta astoa eraman zituèn egunean! –, eta hala, hari zurrutadatxo bat eskatu eta Marchais jaunak ardoa zerbitzatu zion kopa txiki txiki batean; eta izebak kokazko ardoa probatu –hagin ingurua harri bihurtua sentitzen bazuen ere (izeba Ursulak simil hura erabili zuen behinik behin, asentesia k eragin ziòn sentipena deskribatzeko), ez zitzaion tragoxka hura hartzeko eragozgarri gertatu–, eta beste bat eskatu zuen, hainbeste gustatu zitzaion ardo berezi hura... egin ere, egin baitzuen onarpen keinu nabarmen bat, ezpain bilduak aurreratu eta burua goitik behera behin eta berriz higituta. Are gehiago, Ursula hain pozik ikusi zuenean, botila oparitu zion dentistak, baita aholku zorrotza eman ere:
2009
‎Gabinoren txanda zen, beraz; Gabinok, halakoetan, edo ezorduko gauzak esaten zituen, guztiak nora ezean uzten zituztenak, anai arrebek, haatik, ezohiko ateraldi haietara ohituz joan arau (gehiago edo gutxiago, sekula ez erabat), hari erantzuteko modua aurkitu zuten gutxienez, harako esaldi ezagun hura erabiltzen zutela (Teofilo Mariak batez ere), de dónde vienes, manzanas traigo? , edo bete betean asmatzen zuen ezustean, bat batean argia eta zentzua nagusitu balitzaizkio bezala; eta, orduan, herabea eta urduria zen arren, azkeneraino eusten zion bere egiari, bere ahalegin hartan larrua utzi behar bazuen ere; egun hartan ere, esaldi bakarra esan zuen:
‎–Hi ipotx hutsa haiz, eta Tibidabora joan duk, heure gaixotasun horretaz sendatu nahi baduk?, halako moldez, non Domingori are txikiagoa izateko sentimendua piztu baitzitzaion; osaba Ismael, bestalde, orbetarrek Regina eneko mahai inguru hartan egin zutèn bilkurako protagonista zen? eta protagonistago sentitzen zen une hartan, ausaz, kontalari gisa erakusten zuèn jarrera hanpatuak ez zuen besterik adierazten behinik behin; esan nahi baita Domingok oso bigarren mailan sentitu behar zuela, osaba Ismaelek esaldi hura erabili zuenean batez ere: –Hantxe egon naiz ni, eta badakit zer esaten dudan?!?, harekin neska mutilei zera esaten ariko balitzaie bezala:
‎Sastakaia bakarrik. Eta hura erabiltzeko grina.
‎Zure eite ikaragarria zuen. Behin niri ziria sartzeko puntuan egon zinen hura erabilita.
‎bai, egia zen berak –Domingok– mutil ezin txikiago edo ezin handiago bat izatearekin amets egiten zuela, batarekin edo bestearekin, baina egia zen, halaber, osabaren kontatzeko modu nabarmenari halako ukitu bat aurkitu ziola, ezin izan zitekeena mespretxuzkoa baizik, osabak harekin esan nahi balio bezala: ...gori are txikiagoa izateko sentimendua piztu baitzitzaion; osaba Ismael, bestalde, orbetarrek Regina eneko mahai inguru hartan egin zutèn bilkurako protagonista zen... eta protagonistago sentitzen zen une hartan, ausaz, kontalari gisa erakusten zuèn jarrera hanpatuak ez zuen besterik adierazten behinik behin; esan nahi baita Domingok oso bigarren mailan sentitu behar zuela, osaba Ismaelek esaldi hura erabili zuenean batez ere: " Hantxe egon naiz ni, eta badakit zer esaten dudan...!", harekin neska mutilei zera esaten ariko balitzaie bezala:
‎Gabinoren txanda zen, beraz; Gabinok, halakoetan, edo ezorduko gauzak esaten zituen, guztiak nora ezean uzten zituztenak –anai arrebek, haatik, ezohiko ateraldi haietara ohituz joan arau (gehiago edo gutxiago, sekula ez erabat), hari erantzuteko modua aurkitu zuten gutxienez, harako esaldi ezagun hura erabiltzen zutela (Teofilo Mariak batez ere), de dónde vienes, manzanas traigo–, edo bete betean asmatzen zuen ezustean, bat batean argia eta zentzua nagusitu balitzaizkio bezala; eta, orduan, herabea eta urduria zen arren, azkeneraino eusten zion bere egiari, bere ahalegin hartan larrua utzi behar bazuen ere; egun hartan ere, esaldi bakarra esan zuen:
2010
‎Gerhard hurbiltasunez ari zitzaidan, kontu hartan ere irizkide baninduka bezala,, gu? hura erabiltzerakoan, garagardoak ere izango zuen hartan zer esanik, nire izenean ere mintzatu baitzen, antza, baina hara:
‎Gerhard hurbiltasunez ari zitzaidan, kontu hartan ere irizkide baninduka bezala, ‘gu’ hura erabiltzerakoan —garagardoak ere izango zuen hartan zer esanik— nire izenean ere mintzatu baitzen, antza, baina hara: neure nitasunaren erdigunean lehengusuaren aurkako iritzia biribildu zitzaidan istantean —nola egongo zen, bada, gizona mendekotasun guztietatik libre, baldin eta gizakia, izaki mugatua zen neurrian, bere mugen mendekoa bazen, definizioz? —; esatekoa ere esatekotan egon nintzen:
2011
‎José Antonio popularra zen traste hura erabiltzen zuen bakarra. Gainerako guztiak euskaldunak ginen.
2012
‎Banekien ona izango nintzela, beti izan naizelako ona jendea entzuten, ulertzen eta baretzen. Amarekin trebatu nintzen lehenbizikoz; aitak utzi zuenean, zintzoki irentsi nituen amaren auhen amaigabeak bazkariz bazkari; Elik nire gaitasun hura erabiltzen zuen bizitzak zekarzkion gorabehera guztiak, hitzetan jarriz, hobeto digeritzeko. Beste lagun, ezagun eta kide askok ere atera zieten etekina nire belarri harkorrei.
‎–Eta Xabierrek material hura erabili zuen bere engainuan.
‎Eta astopito hark harro begiratzen zien arkitektoei, esaldi zoragarri hura kopiatzeko astia emanez. Urte bat geroago, hor zegoen Andreas, brainstorming hura erabiltzen, beste guztiak bezain koadrikulatuta.
‎Aurkitutako beste kutxak arropak zituen barruan, baina balio eskasekoak; halere, hango xehetasunak kontuan hartuta, kutxak kanoilariarena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsik ez egon arren, hiru poto txikitan sutauts bernizduna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizari tiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxi eskuratu nuen bidaldi horretan; diruari zegokionez ez bainuen hura erabiltzeko aukerarik, eta ez zuen niretzat oinazpietan nuen hautsak baino gehiago balio, eta den dena emango nukeen hiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke; izan ere, haien premia larria nuen arren, urte asko baitziren janzten ez nituela. Bi zapata pare nituen orduan, itsasontzi hondoratuan itota zeuden bi gizonei kendutakoak, eta kutxetako batean aurkitutako beste bi pare, gustura hartu nituenak, baina ez ziren gure zapata ingelesen antzekoak, ez erosotasunean eta ezta erabilgarritasunean ere, guk txapinak deritzegunak baitziren zapatak baino gehiago.
‎Ez nengoen pozik aurkikuntza horrekin, baina orduan ausardia handiagoa nuenez gero, eta jakin mina ere handiagoa, Ostiral nire zerbitzaria eraman nuen. Aiztoa eskuetan jarri nion, eta uztaia eta geziak bizkarrean, hura erabiltzen oso trebea izan zitekeela iruditzen baitzitzaidan; eskopeta bat eramanarazi nion, eta, nik beste bi hartuta, izaki horiek egondako lekura abiatu ginen, haien berri zehatzagoak nahi nituen eta. Hara iritsi nintzenean, odola gatzatu zitzaidan zainetan, eta ia bihotza galdu nuen hango ikuskizun izugarriaren aurreran.
‎Baina orduan ardura handia nuen, eta ondasunak leku seguruan gordetzea zen nire zeregina. Ez nuen leize zulorik dirua ezkutatzeko, ezta leku bat ere giltzarik edo sarrailarik gabe lizundu edo kolorea galtzeko, inork hura erabiltzeko aukerarik izan baino lehen; aitzitik, ez nekien non jarri edo zaintzeko nori eman. Nire patroi zaharra, kapitaina, ordea, zintzoa zen benetan, eta bera nuen babestoki bakarra.
‎Espineta deitzen diot hari, nolabait bazuelako tresna honen antzik eta era bertsuan jotzen zelako. Tresna hura erabiliz eta ingeles melodia bat joz, Erregea eta Erregina entretenitu behar nituela sartu zitzaidan buruan. Baina oso zaila zen hau, zeren eta, espineta ia hamazortzi metro zen luze, eta, beraz, besoak zabalduta ere ezin nituen bost tekla baino gehiago hartu, eta hauek zapaltzeko ere ukabilaz kolpe ederra eman beharrean nengoen, lan handiegia eta alferrikakoa zena.
2013
‎Trenez bidaia luze bat egitea zer zen ahaztuta zuen Igorrek. Ryanairrek aireportuak patrikarik hutsenaren esku jarri zituenetik, ez zuen garraio hura erabili. Umetan, Triestetik oporretara joateko bide bakarra zen.
2014
‎Ergelki, desodorante marka hura erabiltzen hasi zen garaiaz oroitu da. Ozono geruzako zuloaren kontuaz hitz egiten hasiak ziren orduan.
‎Aukera zirraragarri hura erabili zuten gogoan, baina ahalegina gehiegizkoa zen haientzat. Haien irudimen kaskailduek ezin zuten halako mundurik eraiki, non inork demanda eginen baitzien gosaritan xanpaina hartzeagatik.
‎Nafta biltegi batzuk lehertu zituzten ibaiaren eskuin hegian, Poshkavsk herriaren eta Irkutsken artean. Ivan Ogareffek modu lazgarri hura erabiltzera deliberatu zuen, Irkutsk sutan jarri nahian. Erregai likidoz beteriko biltegi izugarriak bereganatu, eta aski izan zen pareta atal bat lurrera botatzea, egundoko isuria ibaira husteko.
‎–Zertarako, zertarako? Gaur gaueko soiréerako. Mikelek hitz barregarri hura erabiltzen zuen astean behin egiten zion bisita aipatzeko. Egunak joan egunak etorri, hasierako txantxa fosildu eta lelo bihurtua zen?.
2015
‎Elkarrizketa guztietan euren burua rock bandatzat definituagatik, eta, post punk labela irabazi nahian edo? taldearen izen gisa Sex Pistolsen lelo famatu hura erabili zuten arren. No Future?, beraien estiloa sobera poperoa iruditzen zitzaidan. Gogor itxurako mazapana.
‎Hori dela eta, hasierako lilura galdu ostean, inguruko lagunik gehienek bakarrik utzi zuten buruzagia. Hasiera batean eredu hura erabilitako Gabriel Aresti eta Jon Mirande idazleek ere, beste bide batzuk urratu zituzten handik lasterrera17.
‎Egunez egun, ordea, liburu haren irakurketa atzeratuz joango zen bera, eta damua besterik ez zezakeen senti orain. Bai, liburu hura zerabilen esku artean azken egunotan, ia lo egiteko ere eskutik utzi ezinik. Baina berandu zen oso, beranduegi.
‎– Ongotaren hiztunak hura erabil dezaten konbentzitzea.
2016
‎Erresistentzian zebiltzan militanteek euskara ikasi behar zuten ez bazekiten, berresuskaldundu behar ziren, eta ardurenik hura erabili, eta hizkuntza arrotzak soilik erabili behar zituzten euskararik erabiltzen ez zen tokietan proselitismoa egiteko.
‎Dokumenturen bat ere idatzi omen zuen Gandhiren ildoko desobedientzia zibilaren aldeko mezua zabaltzeko, baina, denok dakigun bezala, desobedientzia zibilak ez du hemen jarraitzaile gehiegi izan, eta hura erabili denean helburu politikoekin gogor zigortua izan da eta erreka jo du azkar.
‎Emakumeen sufragioaren garaipen berantetsiaren ostean, hegoaldeko emakume beltzei oldarrean debekatu zitzaien berriki lortutako eskubide hura erabiltzea. Ku Klux Klan taldearen bortizkeriak eztanda egin zuen Floridako Orange County eskualdean, eta emakume beltzak eta haien haurrak zauritu eta hil zituzten.
‎Ku Klux Klan taldearen bortizkeriak eztanda egin zuen Floridako Orange County eskualdean, eta emakume beltzak eta haien haurrak zauritu eta hil zituzten. Beste hainbat tokitan, modu baketsuagoan eragotzi zieten beren eskubide berri hura erabiltzea. Adibidez, hauxe gertatu zen Americusen (Georgia):
‎Argudio horien guztien eraginez, Debako Arrisku Nuklearraren Aurkako Batzordeak Zumaia eta Deba artean zentral nuklearra jartzearen aurkako jarrera hartu zuen. Batzordea ez zen eztabaida zientifikoan sartu, nahiz eta informazio asko jaso zuen fisio nuklearraren bidezko energiaren jatorriari buruz eta argindarra sortzeko hura erabiltzearen egokitasunari buruz. Deban proiektatutako zentral nuklearraren kokalekua ez zela egokia soilik esan zuen, eta irizpide horren defentsan oinarritu zuen bere jarduera guztia, punturik defendagarriena hori zela iritzita.
‎oin handituak, aldaka bortxatuak, titi eroriak. Gorputz hura erabilia izan zen, xurgatua, inbaditua eta abusatua.
‎Bi aldekoa da, beraz, txanpona: batetik, euskaraz ez dakitenak ikastera erakartzekoa; bestetik, euskaraz badakitenek hura erabiltzekoa. Argudio ezberdinak erabiltzea litzateke egokiena bi alde horietan emaitzak lortzeko, Iztuetaren ustez.
‎Administrazioko egoeraren ispilua osasun zerbitzua da, herritarrek hura erabiltzen baitute maizenik. Osakidetzan dago egoera aurreratuen, baina normaltasunetik urrun.
‎egiteko, ez da egokia izango txabola hau edo hango txerritoki hura erabiltzea.
‎proposatu zuen katenaria, eta, hura erabiltzeak, egonkortasuna
2017
‎–Berehala konponduko diagu arazo hau, esan zuen, eta ez zegoen gaizki esana, berak egin nahi zuena azkarra eta garbia baitzen?. Tiro praktikak egin behar ditiagu; eta zuek alfer zerri batzuk besterik nola ez zareten, gotorleku inguruan ez daukazue itu egoki bakar bat ere ipinita; baina ez gaituk orain hasiko ituak bilatu, jarri eta horrelakoetan... txakurra lotuko zioagu zuhaitz bati eta hura erabiliko diagu itu bezala, tiro egiteko.
‎–Baina boluntario joatea bazeukan, gudariekin, bota nuen nik, hitz ikasi berri hura erabilita.
‎Txanpon elektroniko izateko jauzia egin zuten gero, eta hurrengo urratsa prestatzen ari dira: kooperatiba bihurtu eta ekhia txanpon kooperatibo bat izatea nahi dute, hau da, kooperatibako bazkideek hura erabili ahal izatea ordainketetarako txanpona onartzen duten tokietan. Zertarako?
‎Ez ziok axola uniformea eramatea. Bizirik hago, burua badaukak, eta ezin diok utzi hura erabiltzeari. Bide desberdinetatik zabiltzak hire gogoa eta bihotza hona iritsi hintzenetik.
‎ez dezatela aurkitu, ez dezatela erabaki harekin jolasten hastea. Ez zitzaidan otu ere egin hura erabil nezakeenik. Gertatzen ari zitzaiguna ulertu nuen unetik beretik sinetsita egon nintzen indartsuagoak zirela.
‎Izan ere, bezperan egin zuten jolasaren oparia edo altxorra dron bat zen, tripulaziorik gabeko aireko ontzi edo ibilgailua. Txundituta zeuden denak, robot hura erabiltzeko irrikaz. Beirek bazekien aparatu hura gidatzen.
2018
‎Eskubide pertsonala, Kanten hitzetan, zera da: , kanpoko objektu baten jabe izatea objektu hori gauza bat balitz bezala, baina hura erabiltzea pertsona bat balitz bezala?. Ezkontza kontratuak ez du izaten gainerako kontratuen forma bera.
‎Askatasunak, berdintasunak eta anaitasunak osatu zuten trilogia iraultzaile hura, gizonezkoen sexu eskubidearen legea darabilen anaiarte horren ezaugarriak direlako askatasuna eta berdintasuna. Ez dago anaitasun nozioa baino baliabide hoberik, eta, hura erabiltzeko trikimailuen artean, ez dago hoberik behin eta berriz esatea baino anaitasuna unibertsala dela, komunitatearen metafora bat besterik ez.
‎Hori gabe, Marxek zuen Kapitala idatzi, ez eta lan indarraren kontzeptua formulatu ere; baina, era berean, errefusatu ez balitu gizabanakoen ikuspegi hori eta askatasuna kontratuan eta jabetzan datzalako ondorioa, zuen eskatu aboli zitezela soldatapeko lana eta kapitalismoa edo, termino sozialista zaharragoetan esaten zen bezala, soldatapeko esklabotza. Marxek, nahitaez, norberaren baitako jabetza edukitzearen ideia hura erabili behar izan zuen uko egin ahal izateko hala kontzepzio hari nola kontzepzio hura lagungarri zuen ordena sozialaren moldeari, baina, gaur egun, arriskua dago hori dena ahazteko, hain zabalduta egonik merkatu sozialismoa eta, esparru akademikoetan, hautu arrazionala edo marxismo analitikoa. Bestalde, emakumeek ere beren baitako jabetza dutelako aldarrikapenak biziberritu egin ditu feministen kanpaina ugari, bai lehengo eta bai oraingo:
‎Ordura arte, zein zen pentsamolderik ohikoena? Emakumeak gizonen biktima pasiboak zirela, hain zuzen ere, emakumeak gizonak baino gutxiago omen zirelako, hots, gizonek zeukaten zerbait, indarra eta hura erabiltzeko kemena, falta zutelako. Baina joan den hamarkadan familia barruko indarkeriari buruzko estatistikak ezagutzera eman zirenean zera ikusi genuen:
‎Zorionez, Edurnek familia etxean dauka atzera, ezinezkoa da hura erabiltzea enkontru leku gisa, eta ohiko errutinara itzuli gara: aukerako lan bidaietara, isileko hoteletako geletara, zortzietatik hamabiak bitarteko Edurneren itzalaldi digitalera.
‎Aitaren eskopeta erabiltzea baztertu nuen. Askotan ikusia nuen aita basoko erbi eta muxarrei tiro egiten, baina ez nengoen ziur ni eskopeta hura erabiltzeko gauza izango ote nintzen. Beste zerbait behar nuen, harekin aurrez aurre ez aritzeko aukera emango zidana.
2019
‎Idazleak bekokia zimurtu zuen lizpapera berriro hartu aurretik. Egurra igurtzi bitartean, istorio hura erabili zuen buruan. Kontrabandistak, droga, itsaslabarreko xendra, Besaide anaiak?
2021
‎Zubia, luzaroan bere bost zutoinetan eutsita, denboraren poderioz eta bestelako erasoen indarrez egoera tamalgarrira iritsi zela-eta, ez ei zegoen hura erabiltzerik zereginean kasik kasik larrua jokatu barik. Tenplua bertan behera utzita, beste bat eraikitzea erabaki zuten; han goian, egun Sukarrietako aldatsa esaten dioten muinoan, Arrospe Ganetik gertu.
2022
‎Zuntzak tenkatu, nahastu eta paraleloan paratzen zituzten. Hari hura erabiltzen zuten Felisak eta lankideek makinetan oihala egiteko, ehundegian. Zeharkako eta luzerako hariak paratuz osatzen zen oihala.
‎Edu, ohatzetik, protesta bat ahoratzera saiatu da, arrakastarik batere gabe. Begi bakarra du erabiltzeko maneran, eta hura darabil dantzan bere emazte ohiaren eta sartu berriaren artean. Bekain hanpatuak itsutua du beste begia.
2023
‎Izen harekin alokatu zuten auto bat Madrilen, hilabete pare bat lehenago. Auto hura erabili zuten Lapurdin, errefuxiatuen kontrako tiroketa bat egiteko.
‎Erreportajearen justifikazioa neukan nik, eta Gabrielek jakin min handia eragin zien urtegian ikusi zuen ontzia aipatu zuenean: " Litekeena da su emaileak hura erabili izana frogarik ez uztearren; baina jokabide finegia iruditzen zait, batik bat sikarioek nola hartu gintuzten ikusirik". Ongi bidean, adiskideak gaineratu zien telefonoko argazkietan froga zezaketela dena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia