Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Eta aita Bartolomek erran zuen orduan ezen Mattin deabruak hartua zela, eta hura gorputzetik atera behar zitzaiola lehenbailehen, baina aita guztiz koleratu zitzaion eta erran zion ezen ez ziola hura aditu ere egin nahi.
‎" Liburu bat bi aldiz irakurtzen duenak bi liburu irakurtzen ditu", zeren ez baitzen berdin liburu bat irakurtzea bazkal aitzinean edo bazkal ondoren, eri egonik edo osasuntsu... eta zeren eguraldiak ere bere eragina izan baitzezakeen, halako moldez, non orzkarbiak, bertzerik gabe, arrai eta alegera jar baikintzakeen, eta lainoak triste, oraingo arraitasunak eta geroko tristeziak, bakoitzak bere oinatzak eta aztarnak utz ziezazkiokeelarik irakurleari, bere irakurbidean. Eta, noiz eta ideia hura aditu bainizun, atsegin izan nuen, baina etxerako bidean, haatik, galdegite bat etorri zitzaidan: " Eta liburu hori Biblia balitz, zer...?
‎" Ez ahantz, seme, ezen Martin etxerako dugula, eta heu elizarako". Eta, aitari hura aditzen nionean, nik ez zekiat zergatik, baina asaldatu egiten ninduan nahi gabe, hatsik gabe geratuko banintz bezala, hainbat elizgizoni aditurikako sermoi ezin tristeagoak gogorat etortzen zitzaizkidalako, beharbada, eta sermoi haien hitzek, eliz pareten arteko ilunean, ene arima inguratzen eta kateatzen zutelako, hegaldirako bidean jarri beharrean... Eta nik, aldiz, hegaldatu egin nahi izaiten nian, hori banekian, nahiz eta artean ez nekian norat egin...
‎—Erori egin naiz, eta zera... —desenkusatu zen osaba, baina amak eskua luzatu eta ezetz erran zion buruz, erran nahi balio bezala ezen ez zuela argibiderik behar, zeren eta guztia ulertu baitzuen portzelana hautsia ikusi eta usain ustel hura aditu orduko.
‎Eta nik konbertsazione hura aditu nien ezkutuan... eta ez zituen, ez, haizeak hitz haiek eraman eta, hala, haien konplitzeko ordua heldu zenean, gonbidatu zuen aitak osaba bazkaltzerat —hurrengo urteko urtarrileko igande hotz batean izan zen, oker ez banago—, eta osaba, azeptaturik eta ontzat harturik aitaren gonbita, bere zaldi zuriaren gainean iritsi zen.
‎Baina, hura aditu bezain fite, ilundu zitzaion behakoa don Venanciori, zeinak, inguru minguruka ibili gabetanik, erran baitzuen:
‎Eta, hura aditu bezain fite, osaba Joanikot eta Maddalenen bertze iduri hura etorri zitzaidan oharkabean bururat, noiz eta biak elkarrekin hiltzerat deliberatu baitziren... Eta nola bekaiztu nuen mementu hartan osabaren eta Maddalenen esku lotuen iduri eder hura...!, zeren iduri hura bertze diamante landu bat baitzen, bere baitan eguzki tipi bat gordetzen zuena, eta nik ere neuretzat nahi nuena, ene gauaren gau luzea argitu ahal izaiteko.
‎—Eta nik orduan kontatu nioan nola erran huen ezen Indietarat joaiteko asmoa huela, ibai Orinocon barrena, Donostiako lagun batekin, Utopiaren bila... Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian:
‎Eta, hura aditu orduko, irri karkaraka hasi zitzaion Joxe Aberasturi, denbora batean bezala.
‎Eta batzuetan kanpoko hotsak aditzen nituen, soldaduen arteko konbertsazione urrunak edo haien oihuak eta kantak... eta gau haietarik batean soldaduetarik bati, geroztik buruan grabaturik geratu zitzaidàn kanta hura aditu nion, zeinak baitio: A la guerra me lleva mi necesidad;/ si tuviera dineros, no fuera en verdad, 29 eta segidan pentsatu nuen ezen bi hegazti jo nitzakeela harrikada batez baldin dirurik banu, zeren diruaren truke eskuetara bainezakeen nik neure libertatea, eta zeren soldadua ere, bere aldetik, gerrara joatetik libra baitzitekeen, ene dirua bereganatuz gero.
‎Eta nik hura aditu nion Piarres Oihartzabal kapitainari, eta, ai, nola eman nizkion eskerrak Jainkoari gau hartan, neure pena hura, infernukoa baizik ezin izan zitekeena, abisu eta gaztigu hutsean utzi zuelako... eta bakarrik utzi ez ninduelako, azken finean...!
‎Eta guk bagenekien ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber, ezen bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak: ...edo cacique indiar harena, zeina giristinoenganik eta gizon zurienganik ihesi ibili baitzen, harik eta haien atzaparretan akabatu zuen arte; eta, hala, bada, kondenatu zuten giristinoek sutan hiltzerat, lotu zuten hura tronko bati... hurbildu zitzaion frantziskotar bat, erran ziona zer sinetsi behar zuen eta zer ez, baldin zerurat joan nahi bazuen, zeren, bertzenaz, infernurat joanen baitzen; eta, hura aditu bezain fite, kezkatu zen cacique a eta galdetu zion frantziskotarrari ea giristinoak zerurat joaiten ziren; eta ihardetsi zion frantziskotarrak baietz, eta buruzagi indiarrak erran zion, ordainean eta ustekabean, ezen berak orduan infernurat nahi zuela, zeren eta ez baitzuen hain jende krudelarekin zerurat joan nahi.
‎Ordea, nik ez nuen arrazoin hura aditu nahi, zeren eta gainean baikenituen Ofizio Saindukoak, eta moztu egin nuen, besoa tinkatzen niola:
‎Lauaxetak harriturik begiratu zidan. Ustekabeko birao gordin hura aditzeak ez zion onik egin barrenean. Margaren gutunaz eta haren amaierako oharraz oroitu berria nintzen.
‎" Ene", esan zuen, ikaratuxe; aitatxi, kartsuki, muebleak lekuz aldatzen ari zen; arras makurturik, eten beharrean lurretik igeltsu pella gogor bat askatzen ari zela: " erotu zara?", galdetu zion errukiturik amatxik; Ivanek ere jiratu zuen burua; galdera hura aditu eta aitatxi lurrera bere betean jaustea, biak bat izandu ziren; bizkor salto eginagatik Xanek ezin zuen ebitatu zaharraren buruak lurraren kontra kanka egin zezan; amatxi ere heldu zen fite, gizonaren burua bere magalera ekarriz; aitatxi dardarka ari zen;" zer duzu, zer duzu?", galdetzen zion amatxik, haren masailetan zaflaxkoak emanez; eta negar egiten zuen: negar mantso bat, etsipenezkoa, dagoeneko aitatxi hilda balego bezala; damuturik, agian, une fatal hartan ero deitu ziolako.
‎Bestalde, buru gainean ari zitzaiola, hanka bat Xanen hanka bien artean ezarri zuen, eta bere sabela Xanen besoaren kontra pixka bat estutu. Xanek, begiak ertirekian, haren eskuen jesto, era batera inozenteak ikusten zituen; eta, usain hura aditu...
‎" ez", esan zuen," balio duenik ez". Pititak, neskarekin ari baina, sobra ere hura aditu egin zuen eta, biengana itzuliz: " Lasai horregatik", esan zuen.
‎" Hi", esan zuen," Henriren auzokoa omen haiz". " Henri?", esan zuen Lazarok;" karrika berekoa"; beste zerbait esan zuen; Xanek ordea, ez zuen hura aditu; ez aditze aurpegia paratu zuen eta, Lazarok orduan, eskutzarra Xanen lepoan ezarrita, bere belarriaren gainera makurtuz: " Henri eta biok...", hasi zen.
2001
‎Horregatik ustekabekoa hartu du norbaitek eskua sorbaldan jarri eta esan dionean. Ostia, izutu da Tasio gizon ahots lodi hura aditzean, ertzain bat, galduta nagok.
‎Aski agudo joan zitzaizkion bromarako planak, Joxeparen erranak adituta. Bazekien ama ere gaizkitu izanen zela hura aditze hutsarekin. Nola edo hala uxatu zuen segituan.
2007
‎Izan ere, nekatu egin nintzen abizen kilometriko hura aditzean, maratoia jokatutakoan baino gehiago. Batzuek ez dakite zer egin beren euskaltasuna frogatzeko eta, abizenaren ordez, hitz korapiloa onartzen dute.
2009
‎Bitorianok UBMeko esperientzia gogoratzen du, baina problema hori presente zegoen jada Elorri n: ...a behar du «ez bai» eta lurrun besterik ez litekeen hitzik begitandu arazi nahi baldin badu; hitzaren bolumena behar du «erabako itzal» hura sortu nahi baldin badu; hitz ongi finkatu eta zehatza behar du «lotu bako berba» haren lehen erreferentzia puntu bezala; hitzaren soinu erreala behar du beste «soinu halakoa» sortu nahi baldin badu; hitzaren usain materiazkoa behar du «usain askatu» hura aditzera emateko; sakonki markatutako hitza behar du «kolore pintatu bako dan ez dan ezko» hura iruditzera emateko?. Pasarte hau Elorri ko poesia baten iruzkina da,. Neure itzaren billa?
‎–Gure xedeetarako?. Ederra zen Miossensen ahotik hura aditzea, aspaldi hartan irudipena bainuen ez zirela bat haren xedeak eta nireak. Harroturik nengoen, alabaina.
2010
‎Hurrengo hitzorduan barkamena eskatu zidan, jakina, eta nik ere barkamena eskatu, eta horrela egon ginen biok irribarretsu, eskuak eskuetan lotu genituen arte; edo, lotu zitzaizkigula? ...gorputz arimen mugak, barkamenak gure aldeak eta bestelakotasunak limatu balitu bezala eta harrokeriaren ertzak jan, nitasun bat beste nitasun batean urtuz eta bi gorputz zeudèn tokian bakarra osatuz?; bai, egia da egoera haietan haragiaren bultzada nabaritzen nuela neure baitan, beti aurrerago bultzatzen ninduena, nengoèn puntutik haratago, baina egia da, halaber, denboraren aterpe hartan aroma hura aditzen nuelako, Bécquerren poemen esentzia desdenborazkoarekin lotuta egon zitekeena eta nortasunaren alde ekintzailea geldiarazten zidana; edo susmoa nuelako apaizen ahotik mila bider entzuna egia izan zitekeela: haragia zaldi ero aseezina bihur zitekeela, alegia, edonori ihes egin ziezaiokeena, motzean lotu ezean; edo bekatu itsusi bat egin nahi ez nuelako, Helena damutzeko moduan lohi zezakeena??; egia da, halaber, nioen?, ni, neure tokiari eutsiz, puntu hartan gelditzen nintzela?, airezko puntu hartan?
‎...arimen mugak, barkamenak gure aldeak eta bestelakotasunak limatu balitu bezala eta harrokeriaren ertzak jan, nitasun bat beste nitasun batean urtuz eta bi gorputz zeudèn tokian bakarra osatuz...; bai, egia da egoera haietan haragiaren bultzada nabaritzen nuela neure baitan, beti aurrerago bultzatzen ninduena, nengoèn puntutik haratago, baina egia da, halaber —denboraren aterpe hartan aroma hura aditzen nuelako, Bécquerren poemen esentzia desdenborazkoarekin lotuta egon zitekeena eta nortasunaren alde ekintzailea geldiarazten zidana; edo susmoa nuelako apaizen ahotik mila bider entzuna egia izan zitekeela: haragia zaldi ero aseezina bihur zitekeela, alegia, edonori ihes egin ziezaiokeena, motzean lotu ezean; edo bekatu itsusi bat egin nahi ez nuelako, Helena damutzeko moduan lohi zezakeena... —; egia da, halaber —nioen—, ni, neure tokiari eutsiz, puntu hartan gelditzen nintzela —‘airezko puntu hartan’ esango nuke orain, zuk muturra okertuko badidazu ere, Damaso—, debeku marra igaro gabe, Novalisen eta maitasun neurrigabearen lore urdina gogoan, neurriaren zentzu gutxieneko bat gidari, artean Novalis ezagutzen ez nuen arren; halaxe esan dut, eta halaxe gogoratzen ditut gauza haiek; eta ez ditut, ez, neure" merituak" aipatzearren kontatzen, zin degizut —tontotzat ere hartuko ninduke batek baino gehiagok, seguru baietz, Helenarekin era lohi eta basatiago batean ez jokatzeagatik—, hitz hori ere aspaldi sartu bainuen —zer da, bada, merituak egitea, guztia edo ia guztia emana datorkigunean! — hitz handi hutsalen zerrenda partikularrean.
‎Konturatuta zegoen hegaldi hartatik lurreratzea gogorra izango zela, baina patrikan zeukan bidaia luzatzeko ekipajea. Txarli bere parean ikusten zuen, argudioren batean galduta, kablerik gabeko musikaren alde aldarri egiten; baina ez zen hura aditzeko gai, edo ez zegoen entzuten zuela agertzeko gai. Hodei batean zegoen.
2011
‎Txikitan ia astero eraman ohi ninduen baserrira aitak, gustukoa nuen oso: kalezulotik irtenda mendi usain zabal hura aditzea, lehengusuekin jostatu edo aitonari oiloak gobernatzen laguntzea, piku azpian gordeka ibiltzea edo morroiarekin janaritara joatea. Eguna kanpoan eman eta gero, berriz, iluntzean hantxe juntatuko ginen familiako kaskarreria guztia, lasto pila gainetik ukuiluko lanak nola aurreratzen zituzten ikusmiran.
‎Eta berak trantzetik edo, onera etorri zenean, ez zeukala ideiarik ere erantzun zidan. Ez zuela sekula hitz hura aditu. Berak ez zekiela ezertxo ere sendagileok erabiltzen ditugun hitz arraroez, baina burmuinaren erdi erditik hitz hura etorri zitzaiola, eta baita mezu garbi bat ere:
2013
‎Hamzak izan zuèn bisioak bigarren parte bat ere bazuen, zamatsuagoa, eta hura aditzera eman zion Yazîdi:
‎Hamzak izan zuèn bisioak bigarren parte bat ere bazuen, zamatsuagoa, eta hura aditzera eman zion Yazîdi:
‎Bertan hilko zuketen, baina mutiko indio bat (un indito paje), Uriak asko maite zuena, korrika joan zitzaion hil egin nahi zutela abisatzera, eta jaikitzeko lehenbailehen. Abisu hura aditzean, Aita leihotik begiratzera jaiki zen jauzi batez. Indio mordo bat ikusi zuen, margoturik eta geziz armaturik, bere etxeko aterantz hurbiltzen.
‎Ederretik libratu ginen! Atseden hartu genuen hura aditzean! " Adiooos!!!" erran, eta ziztu bizian abiatu ginen handik.
2014
‎Ahots hura aditu eta Mikel Strogoffek nonbait entzuna zuela pentsatu zuen bere artean. Eta nahiko izan zitzaion inondik ere kibitkaren gidaria ezagutzeko, haren kopeta baretu baitzen bertatik.
2015
‎Eta apal hasi ziren kantari, zuzien argitan. Azeriak ere abestu zuen, geroago ereserki hura aditu gabea zela aitortu arren. Eta kantari jarraitu zuten, mendikatearen bihotza inarrosiz, Bidaztiak ekarritako eta beraiek elikatutako itzala suntsituz.
‎Trankil jarraitzen zuen, bare, agian sublime ere bai. Jainkoari eskerrak inork ez zuen garrasi lotsagarri hura aditu: geldi zaitez oinazea, geldi zaitez!
‎Mutu gelditu nintzen hura aditzean. Amak ospitaletik atera ninduen egunean erran zidana ekarri nuen gogora, alegia, penizilina faltagatik moztu behar izan zidatela hanka.
‎Astakeria hura adituta barre algaraka hasi nintzen.
‎Adierazlea eta adiera, zentzu zorrotzean, signifikatzean sortzen dira eta ez dute signifikatze praktiketatik kanpo izaterik. Praktikari begiratu behar diogu eta" honek edo hark zer esan nahi duen" galdetu beharrean," hau edo hura aditzen dugunean zer aditzen dugun" galdetu genuke. Zer aditzen dugun, esate baterako, euskara aditzen dugunean.
2016
‎Berea betetzen zuen bitartean Martinek ez zuen besterik buruan, nola zelata zitzakeen amerikanoaren eta Goñiren arteko elkarrizketak. Komandantziako dependentzietan nahi gisara ibiltzen ziren Martin eta Luis, beren bulegoa ere bazuten beheko solairuan, baina negoziazio hura aditzearena gehiegitxo izanen zen. Kosta ahala kosta elkarrekin afaldu zuten gau hartan, ganorazko zerbait jakin nahi bazuen.
2017
‎Erloju bat zegoen, eguzkitan oso gora, eta pentsatu nuen gauza bat egin nahi ez duzunean, zure gorputza engainatzen saiatzen dela egin dezazun, oharkabean bezala. Lepo atzean muskuluak sentitzen nituen, eta orduan nire erlojuaren tiki taka hura aditu nuen poltsiko barruan eta handik gutxira beste soinu guztiak isilduak ziren, nire poltsikoko erlojuarena izan ezik. Atzerantz jo nuen ostera, eskaparateraino.
‎Baina ni ez nintzen isildu eta bera etorri zen eta nire inguruan jarri zituen bere besoak. Dilsey bi ateak ixtera joan zen eta orduan guk ezin genuen hura aditu.
‎Zarata hura adituta laster izango genituen han lehen pisuko bizilagunak, edo umeen ama ere bai igual, laugarrenean bizi arren, zer gertatzen zen galdezka. Badaezpada handik alde egitea genuen onena.
‎Antoñito uzkurtu egin zen izen hura aditzean.
‎Euskaldunon aurka mendez mende konspirazio global bat izan da, zeinaren buru, arima eta bihotza Eliza Katolikoa baita, eta zeinaren bi esku odoltsuak Espainia eta Frantzia baitira. Gasteizen den denak, irakasleak eta ikaskideak irriz lehertzen ziren hura aditzean. Azkenean, etsiturik, amore eman nuen.
‎Behin hala aditu niean hirugarrenekoei. " Aizan, laugarreneko mutiko hori, Elbirarena. maritxu dun." Karrikara joatekoa ni, eta hura aditu, eta, poliki poliki, gibelera. Ohartuko zituan, ahopeka hasi baitziren.
‎Atsegina zen aitari istorio hura aditzea Cohenen ahotsak hondotik oihartzun egiten zuen bitartean.
2018
‎Agian Erikengan ez pentsatzeko estrategia baino ez zen izan, dena ondo joango zela benetan sinesten nuela neure burua engainatzeko. Tarteka, Lanzarote itxura zuen makulari begira geratzen nintzen, eta sudurra ere gerturatzen nuen hara, usain gozo hura aditu nahian.
‎Zer egin jakin ez eta irribarre egin nion. Esaldi hura adituta, Martinen gezurra ulertu uste izan nuen.
2019
‎Gogoa moteldurik, kolpeek lehertu balute bezala, Berthek ezin zuen pentsatu ahots eten kirrinkari hura aditzen zuenean, eta Albertek, berriz, emakumea burrunba larderiatsu batez inguratzen segitzen zuen, hura nahasteko, haren espiritu umiliatuaren ezinegonean mintzeko[...] Berthe garaitua zegoen, babesik gabe ezin ulertuzko argudiobide baten lazturaren aurrean, eta garrasi egin zuen botere bidegabe horretatik libratzeko: Utzi bakean!
hura aditzera ematen
‎Ordura arte, heriotza oso gertutik sentitu du, berarengan lehendabizi, makina bat aldiz bere bizia arriskuan jarri duelako, baita gertuko lagunen kasuan ere. Holakoetan, haren kiratsa nozitu izan du; zeren eta, heriotzari usaina baitario, usain sarkor nardagarri oso partikularra, eta berak badu, gertatu baino lehenago ere, hura aditzeko ahalmen berezia. Azken batean, heriorekin etengabe jolasetan ibiltzen direnek, lehenago edo beranduago, ezagutzen ohi duten sentimena, hots, hainbeste triskantza eta odolezko orgiatan ibili ondoren, era naturalean garatutako sena baino ez dena.
‎Bere salmoa jasotzera makurtu zenean, gonak airea harrotu, eta aireak neskaren sexu usaina zabaldu zuen, bere izerdiaren eta galtzerdienarekin nahastuta. Oso urduri jarri nintzen tenpluan usain hura aditzean. Uste dut neuk bakarrik usaindu nuela.
‎" Baina ondo bukatu zen", esango zion. " Azkenean Eliseok eta Ijito Rubioak kanalaren albo bateko erretenera bideratu zuten." Garazik, seguru zegoen, Ijito Rubioaz galdetuko zion izen hura aditu orduko: " Ijito Rubioa?
2020
‎" Edo azkarrak baina gezurtiak" pentsatu zuen Fidelek, ezin izan baitzuen bere aurreiritzietan ele mele ganoragabe eta gogaikarri bat izan behar zuen hura aditzeari utzi.
‎Biek, beren eskuekin, jende arlote haren platerak betetzen zituzten, berak ere etxeko mirabeen artekoak balira bezala, eta gosea asetzen zieten" historiako desheredatuei". Horrela esan omen zuen, edo hala kontatzen dute behintzat; izan ere, behin entzun omen zuten esaten, doktoreak, Pazo arraro hartako nagusi jaunak, historiako desheredatuen zera hura bota ote zuen edo, berak izendatzeko, eta herriko parrokoak, aurrean baitzegoen, esamesa hura aditu.
2021
‎Harritu egin zen nire teoria ero hura adituta; kaskagorri hura bere amaren hilobiaren aurrean bikiei adierazten saiatu zen teoria berbera.
‎–xuxurlatu zuen Felisak ahapeka. Ezergatik ere ez luke nahiko etxeko jaunak berri hura aditu eta berriz nerbiotakoa izatea.
‎Bebarruko korridore ilunean barna ezkutatzeko zorian nengoen, baina izen hura aditzean, zartada batek bizkarrezurra zeharkatu zidan.
2022
‎Aitatxik irratian albiste hura aditu, bi garagardo erosi eta Kintora joan zen, autoan, Urkiaga mendatera, bi iheslariei bana emateko asmotan. Baina aitatxiren parera buruan iritsi zenak Bergé bere garagardoa hartzean, aitatxiri buruko keinu batez adierazi zion besteari beste garagardoa ez emateko.
‎Armada osoekin arriskua daukagu borroka odoltsua zabaltzeko. Erregek, hura aditu bai, baina garrantzirik eta gehiegizko zentzurik izan ez balu bezala jarraitu zuen.
‎...nik, hozka egingo zidatela uste nuen, kristalezko begiaren eta orkatiletarainoko galtzerdien izugarrikeria, soineko arrosarena eta oinetako txiki beltzetako galtzerdi zuriena, eta ez dakidan arrazoiren batengatik panpina haiekin lo egin nahi ez nuenean, ni erdian eta haiek inguruan, korridorean etzaten nintzen, gurasoen logela ondoan, eta handik amari aditzen ahal nion, erotzen ninduen bere ahots hura aditzen nuen zeren ez nuen ahots hura gainerako zeinahi zirkunstantziatan aditzen, zeren bestelakoan inoiz aditzen ez nuen ahots hura ez zitzaidan niri zuzentzen, pentsatu ere ez, baina bai, larrutan ari ziren, orain badakit, eta zoratu nintzen momentuan jakin nukeen, ulertu nukeen eta etxetik betiko alde egin, poltsa batean sagarra eta madaria sarturik, alde egin bizkarrean zintzilik neramatzan ...
‎Aurreztailea zenez, bere eskularruek bentzina usain arin bat zabaltzen zuten, tindategira eraman izanaren aztarna: atartean usain hura aditzen zenean, denek zekiten etxekoandrea etxera itzuli zela; zuzen ibili beharra zegoela.
2023
‎Lurrikara ondoreneko bortxaketez jardun da gero. Hitz hura aditu eta nire alarma guztiak piztu dira, ze gogoratu naiz 2010ean, justu Haitikoa gertatu eta egun batera gertatu zela bortxaketa. Eta Fragolerekiko haria galdu dut, Diego, eta agian handitzen zarenean aitortu dizudan eleak gogoa hartu dit osoki.
‎Bizilagunarekin etxetik etxera hizketan ari zen arropa zintzilikatzen zuen bitartean, sasien arteko mugimendua lehen aldiz sumatu zuenean. Bizilagunak ere atzera egin omen zuen sakonetik zetorren hots hura aditzean.
‎" Literatura, hizkuntzak, horiek maritxukeriak ditun". Lehen aldia zen hitz hura aditzen nuena. " Gizonek hobe diten zientzietatik jo", baieztatu zidan neska batek, irmo.
‎Hain izana zen beti Bernadeta bakarrik, sunda hura aditu zuen lehendabizikoan sinetsi ezin baitzuen. Basapiz  tia, zezen, ahuntz eta beste gauza askoren urrin urintsua, basotik heldu zena eta lur arras herrestan eramaten zuena.
‎Oin puntetan. Eta goiz batean inon ezin zen han kirats hura aditu. Oihu egin zuen Bernadetak, izterrak zabaldurik ikusi baitzuen bere burua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia