2012
|
|
1 Norbanakoak kondenatu, preso edo atxilotu bati ihes egitea ahalbideratzen badio, bai giltzapean dagoen lekutik, bai eta bera eraman bitartean ere, orduan, norbanako
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.
|
|
1 Lekuko batek, hala nahita, egia esaten ez badu bere lekukotza Nazioarteko Zigor Gorteari azaltzean, estatutuetako arauek, eta gorte horretako prozedura eta froga erregelek egia esateko betebeharra ezartzen diotenean, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio. Lekukotza faltsua akusatuaren aurka eginez gero, zigorra bi urtetik lau arteko espetxealdia izango da.
|
|
3 Norbaitek, hala nahita, frogak suntsitu edo aldarazten baditu, edota froga eginbideetan eskua sartzen badu, Nazioarteko Zigor Gortean,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra eta zazpi hilabetetik 12 arteko isuna ezarriko zaizkio.
|
|
3 Norbaitek kalumniatu edo iraintzen badu Erregea, beraren edozein aurreko zein ondorengo, Erregina ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea zein Erregeordetzaren kide bat, edo Koroaren printze jaraunslea, beraren funtzioan aritzean edo funtzio hori dela eta, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, kalumnia edo irainak larriak badira; eta sei hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaio, larriak ez badira.
|
|
Epaile edo magistratuak berari ez dagozkion administrazio aginpideak bere buruarentzat hartzen baditu, edota aginpide horiek dituenari halakoak bidezko eran erabiltzea eragozten badio, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta hiru hilabetetik sei arteko isuna ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.
|
|
1 Agintari edo funtzionario publikoak epailearen aginpideak bere buruarentzat hartzen baditu edo agintaritza judizial eskudunak emandako ebazpena betearaztea eragozten badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta hiru hilabetetik zortzi arteko isuna ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.
|
|
Norbaitek erlijioen egintzak, eginkizunak, zeremoniak edo kale agerraldiak, indarkeria, mehatxu, nahasmendu edo egitezko jardunbidez eragotzi, geldiarazi edo nahasten baditu, betiere erlijio horiek inskribatuta daudenean Justizia eta Barne Arazoetako Ministerioaren erregistro publiko egokian, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, egitatea kultu leku batean gauzatu bada, eta lau hilabetetik hamar arteko isuna, egitatea beste edozein lekutan gauzatu bada.
|
|
Norbaitek tenpluan, kultu lekuan edo zeremonia erlijiosoetan, legez babesturiko sentimendu erlijiosoak ofenditzen dituzten donauste egintzak gauzatzen baditu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
Norbaitek baso ez diren landaretza aldeei su ematen badie, eta izadiko inguruneari kalte larria egiten badio, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.
|
|
Norbaitek, behar bezalako baimenik izan gabe, osasunerako gai kaltegarriak edo kalte handiak sor ditzaketen produktu kimikoak egiten edo saltzen baditu, horiez hornitzen badu, edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta lanbide edo industriarako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
|
|
Norbaitek, aurreko artikuluan aipatzen diren gai edo produktuak trafikagai hartzeko baimena duela, horiek saltzen baditu edo horiez hornitzen badu kasuan kasuko lege eta erregelamenduetan ezarritako formalitateak bete barik, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik bi urte artekoa.
|
|
Lekuko, aditu edo interpreteak, funtsean egia esaten duelarik, egia hori aldatzen duenean itzulinguru edo zehaztugabetasunen bidez edo berak dakizkien egitate edo datu garrantzitsuak isilpean gordez, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta, hala badagokio, enplegu edo kargu publiko, lanbide nahiz ogibidearen etenaldia gertatuko da, sei hilabetetik hiru urte arte.
|
|
1 Norbaitek abokatu edo prokuradore gisa prozesu batean esku hartzen badu, eta gisa horretan jasotzen dituen agiriak edo jarduna, bere funtzioaz abusatuz, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta bere lanbide, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.
|
|
1 Abokatu edo prokuradoreak, norbaiti aholku eman ondoren edo norbaiten defentsa egiteko edo hura ordezkatzeko ardura hartu ondoren, pertsona horren adostasunik gabe, kasu berean aurkako interesak dituenaren defentsa egiten edo hura ordezkatzen badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta lanbiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.
|
|
1 Norbaitek ibilgailu motorduna edo motor bizikleta ausarkeria nabariaz gidatu eta pertsonen bizitza edo osotasuna arrisku zehatzean jartzen badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, eta ibilgailu motordunak eta motor bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetua izango da, urtebetekoa baino denbora luzeagotik sei urte arteko aldian.
|
|
Gidariak ukatzen badu legez ezarritako probak egitea, betiere halakoek aurreko artikuluetan azaltzen diren alkohol maila eta droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak dauden egiaztatzeko helburua badute eta agintaritzaren agenteak horiek egiteko eskatzen badio, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta ibilgailu motordunak eta motor bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea ere, urtebete baino denbora luzeagotik lau urte arteko aldian.
|
|
Norbaitek, faltsifikatzailearekin ados jarririk, posta zigilu nahiz efektu tinbredunak faltsifikatu edo saldu, edota, faltsuak direla jakinda, Espainian sartzen baditu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, aurreko artikuluan ezarritako faltsutze bat egiten badu, edo bide ematen badio beste bati faltsutze horiek egiteko, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik urtebete arte etengo zaio.
|
|
1 Agintari edo funtzionario publikoak, telekomunikazio zerbitzuetako arduraduna izanik, idatzagiri telegrafiko bat edo zerbitzu horietako beste edozein agiri asmatu edo faltsifikatzen badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta bi urtetik sei arteko desgaikuntza berezia.
|
|
Norbaitek lanbide bati dagozkion egintzak gauzatzen baditu, Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera eman edo aitortutako titulu akademikorik gabe, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio. Lanbide jardueran aritzeko titulu ofiziala beharrezkoa bada, titulu horrek behar besteko gaikuntza egiaztatzen eta, lanbidean aritzeko, legearen arabera gaitzen duelako, orduan, titulu ofizialik izan ezean hiru hilabetetik bost arteko isun zigorra ezarriko da.
|
|
Horrezaz gain, titulu horrek babesten duen profesionaltasuna berarentzat hartzen badu jendaurrean, orduan errudun
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Agintari edo funtzionario publikoak, bere kargua dela eta, agiri batzuk zaindu behar baditu, agintari eskudunak agiri horiek eskuratzea murriztu badu, eta harako agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik, agiriok eskuratzea eragozteko jarri diren bideak suntsitu edo deuseztatzen baditu, edo suntsitzea zein deuseztatzea onartzen badu, orduan, agintari edo funtzionario publiko
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta, edozein kasutan, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.
|
|
Aurreko artikuluak barne hartzen ez duen agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik eta behar besteko baimenik gabe, bere karguaren zioz zaintzapean dituen agiri sekretuak eskuratzen baditu edo horiek eskuratzea ahalbideratzen badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo hirugarren baten onurarako, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, emari edo oparia onartzen badu, eta emari edo opari hori eskaintzen bazaio beraren kargu edo funtzioa kontuan izanik, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra eta enplegu eta kargu publikoaren etetea ezarriko zaio, urtebetetik hiru artekoa.
|
|
Erruztatuaren mesedetan auzi kriminalean eroskeria denean, eta eroskeria egin duena erruztatuaren ezkontidea edo antzeko maitasun harremanen bidez erruztatuarekin era iraunkorrean lotuta dagoen pertsona bada, edota erruztatuaren odol nahiz adopzio bidezko aurrekoa, ondorengoa edo neba arreba bada, edota gradu berberetan erruztatuaren ezkontza bidezko ahaidea bada, orduan, eroskeria egin duen
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
...k, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, beste funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, bere karguari dagozkion ahalmenen egikaritzaz baliatuz, edota funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonal edo hierarkikoek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta bilatutako edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.
|
|
Norbanakoak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonalek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, norbanako
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta bilatu edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna ere. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak, bere eginkizunak direla eta, bere ardurapean jarritako ondasun edo efektuak destinatzen baditu funtzio publikoaz besteko erabileretarako, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik hiru urte etengo zaio.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak bere karguaren zioz edozein motatako kontratu, gai, eragiketa edo jardueraren inguruan esku hartu behar badu, eta inguruabar horretaz aprobetxatzen bada negozio edo jardun horretan, bere parte hartzea, nahiz zuzenekoa nahiz beste pertsona baten bidezkoa, edozein modutan behartu edo errazteko, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik lau artekoa, ezarriko zaizkio.
|
|
...a edo etengabeko zein lantzean behingo aholkularitza jarduera egiten badu, erakunde pribatu edo norbanakoen erakundeen zerbitzupean, betiere jardueron gaien inguruan bere karguaren zioz esku hartu behar izan duenean edo hartu duenean, edota gai horien inguruan izapideak, txostenak edo ebazpenak ematen dituen bulegoan edo zuzendaritza zentroan destinoa daukanean, edo horren menpe dagoenean, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.
|
|
1 Norbaitek pertsonen bizitzaren, osotasun edo osasunaren, askatasunaren edo sexu askatasunaren aurkako delitua egitea eragozten ez badu, nahiz eta delitu hori eragotzi ahal izan, berehala esku hartuz eta berarentzat edo inorentzat arriskurik izan gabe, orduan,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio pertsonen bizitzaren aurkako delituen kasuan, eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna gainerako kasuetan, salbu eta eragozten ez den delituari zigor hori edo txikiagoa dagokionean. Kasu horretan, delitu horri dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.
|
|
Norbaitek, aurreko artikuluan adierazitako funtzionarioetatik baten aurrean, arau hauste penal baten ondorioz erantzule edo biktima dela itxura egiten badu, edota gertatu gabeko arau hauste penalari buruzko salaketa egiten badu, eta prozesuko jarduna sorrarazten badu, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
...kataritza enpresa edo sozietate, elkarte, fundazio edo antolakunde bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei, justifikatu gabeko edozein motatako onura edo abantaila agindu, eskaini edo ematen badie, bere mesedetan edo hirugarren baten mesedetan beste batzuen aurrean, merkatugaien erosketan edo salmentan edo zerbitzu profesionalen kontratazioan bere betebeharrak bete gabe,
|
horri
sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia urtebetetik sei urte artekoa, eta irabazi edo abantailaren balioaren besteko kopurutik horren hiru halako arteko isuna.
|
|
1 Norbaitek delituaren erantzule direnei delitu horren efektuez aprobetxa daitezen laguntza ematen badie edo efektu horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen baditu, irabaziak lortzeko asmoz, ondarearen edo gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurka delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz eta jabetzaren aurkako faltak diren egitateak gauzatu direla jakinda, ohikotasunez faltetatik probetxua ateratzen badu edo errudunei laguntzen badie, horiek falten ondoreetatik onura ateratzeko, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
...eduki, erabili, itxuraldatu edo eskualdatzen baditu, ondasunon jatorria delituzko jarduera batean dagoela jakinik, jarduera berak gauzatu edo beste hirugarren batek, edo beste edozein egitate gauzatzen badu ondasun horien jatorria zilegia ez dela ezkutatu edo estaltzeko, edo arau haustean edo arau hausteetan parte hartu duenari bere egintzen legezko ondorioetatik itzuri egiten laguntzeko, orduan,
|
horri
sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi zigorra eta ondasunen baliotik horren hiru halako arteko isuna ezarriko zaizkio. Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, horri ezarri ahal izango diote, halaber, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa, eta establezimendu edo lokala aldi baterako edo behin betiko ixteko neurria erabaki dezakete.
|
|
1 Norbaitek, esanbidezko baimenik izan gabe, sarbide murriztua duten alde, instalazio edo gai militarrei buruzko plano edo agiriak kopiatzen baditu, eta horien berri izatea babestuta eta erreserbatuta dagoenean legeak isilpeko edo sekretu gisa sailkatzen duen informazio baten bitartez, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
...esku baditu nazio segurtasun edo nazio defentsari buruzko objektuak nahiz isilpeko, sekretu zein interes militarreko gisa legez sailkatutako informazioa, edo horien berri era ofizialean badu, eta zuhurtziagabekeria astuna dela medio, baimenik gabeko pertsona batek objektu edo informazio horiek jakitea ekartzen badu, edo horiek zabaldu, argitaratu edota deuseztatzea ekartzen badu, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
Norbaitek energia nuklearrarekin zerikusia duen informazioa ezagutarazi, urratu, agerrarazi, ostu edo erabiltzen badu, betiere legean informazio hori isilpeko edo sekretu gisa sailkatu denean, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bestelako lege batek egitateari zigor astunagoa ezartzen ez badio.
|
|
...beste edozein arau hauste nahiz egintza gauzatzen badu edo halakoa gauzatzeko agindua ematen badu, betiere nazioarteko itun horiek etsaigoak bideratzeari, borrokaren baliabide eta metodoak arautzeari, zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoen babesari, gerrako gatibuen tratuari, pertsona zibilen babesari eta gatazka armatuaren kasuan kultura ondasunak babesteari buruzkoak direnean, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz osotasunean, osasun fisikoan edo buru osasunean kalte eginez, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, lesio delituaren errudun gisa, baldin eta lesio hori objektiboki sendatzeko, medikuntza sendabidea edo sendabide kirurgikoa behar badu, adituen lehenengo laguntzaz gain. Adituak lesioaren inguruan egiten duen zaintza edo jarraipen hutsa ez da medikuntza sendabidetzat hartuko.
|
|
1 Norbaitek, bidezko baimenik gabe, beste bati, indarkeriaren bidez, legeak debekatzen ez duena egitea eragozten badio edo egin nahi ez duena egitera behartzen badu, zuzena izan zein ez, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra edo 12 hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaio, derrigortzearen edo erabilitako bideen larritasunaren arabera.
|
|
...berarekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori haren familia elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra, eta bi urtetik bost arte armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, ezarriko zaizkio, eta, hala denean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik bost urte arte, betiere indarkeria fisiko edo...
|
|
Norbaitek adingabe edo ezgaien aurrean erakuspen egintza lizunak gauzatzen baditu, edo beste norbait behartzen badu egintza horiek gauzatzera, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
Norbaitek, zuzeneko edozein bide erabiliz, adingabeen edo ezgaien artean pornografiazko materiala saldu, hedatu edo erakusten badu, orduan,
|
horri
sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, ageriko edo espedientean salaturiko deuseztasun arrazoia izanik, ezkontza baimentzen badu, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei artekoa.
|
|
Norbaitek bere ardurapean adingabe edo ezgai baten zaintza badu eta, adingabearen gurasoek edo ezgaiaren zaintzaileek hala eskaturik eta arrazoirik gabe, adingabe edo ezgai hori aurkezten ez badie, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, egitateok beste delitu astunagoa ere izateari kalterik egin gabe.
|
|
Norbaitek adingabea edo ezgaia induzitzen badu familiaren egoitza edo bizilekua uztera edota guraso, tutore edo zaintzaileen adostasunarekin bizi den lekua uztera, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
Gurasoak adingabea itzultzen badu hori ostu eta hurrengo hamabost egunetan, baina aurreko lerrokadak aipatzen duen komunikazioa egin gabe, orduan, guraso
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, adingabe edo ezgai baten hazkuntza zein heziketa bere ardurapean duelarik, beste baten eskuetan edo establezimendu publiko batean uzten badu, adingabea edo ezgai hori bere esku utzi duenaren adostasunik gabe edo, hala denean, agintaritzaren adostasunik gabe, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek beste baten jabetzari eragiten badizkio kode honen beste titulu batzuetara bilduta ez dauden kalteak, orduan,
|
horri
sei hilabetetik hogeita lau arteko isun zigorra ezarriko zaio, biktimaren egoera ekonomikoa eta kaltearen zenbatekoa kontuan harturik, azken hori 400 eurokoa baino handiagoa bada.
|
|
3 Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz eta eragozteko ezarri diren segurtasun neurriak urratuz, baimenik gabe sistema informatiko batean edo horren zati batean dauden datuetara edo programa informatikoetara sartzen bada edo horren barnean mantentzen bada berori kanporatzeko legebidezko eskubidea duenaren borondatearen aurka,
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbanakoa beste baten bizilekuan sartzen bada, bertan bizi gabe, edo beste baten bizileku barruan irauten badu bertako bizilagunaren borondatearen aurka, orduan, norbanako
|
horri
sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
4 Norbaitek adingabeari edo ezgaiari sexu izaerako jokabide batean parte harrarazten badio, eta jokabide horrek adingabe edo ezgai horren nortasunaren bilakaera edo garapenari kalte egiten badio, orduan, pertsona
|
horri
sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|