Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2008
‎Aldakortasunak hainbat ebakera desberdin hautemateko eta ulertzeko gaitasuna ematen dio gizakiari, baina lan nekeza da ezagutze sistemarentzat. Zailtasun horri aurre egiteko, laurogeiko hamarkadan teknika estatistiko eta probabilistikoei heldu zitzaien, eta zenbait ondorio ekarri zuen horrek; garrantzitsuena, ahotsen datu base handiak erabili beharra.
‎Aurrerago aipatu dugun moduan, gure helburua hizkuntza aukeraketaren aldagai garrantzitsuak identifikatzea da, aldagai horietako zenbaitetan esku hartzeko eredua proposatu ahal izateko. Eta eredu horren helburua hizkuntza menderatzaileko hiztunekin harremanak izatean egoera horri aurre egiteko trebetasunak geureganatzea du; izan ere, egoera horiek gatazkatsuak izan daitezke, edo ez.
2009
‎Egoera horri aurre egiteko honako irizpideok eman zituen: a) Euskaldunen lana, lan gogor eta tinkoa, kanpotik jarritako trabak deitoratzen denbora galdu gabe, eta haiek aitzakiatan nork bere kontzientzia zuritu gabe b) Amateurismoa eta anarkia gainditzea, bata bestearen kontrako borroketan, eta nor bere euskara asmatzen ibili gabe; c) Garbizalekeria baztertzea, euskal lexikoa egungo kulturara egokitzean —" Euskera garbia etzaigu ajolik, bizia baizik" —; d) Euskara ahularen errukizko sentimendutan gertatu gabe, praktikotasuna da beharrezkoa euskararen salbaziorako; e) Euskararen aldeko proiektu berriak asmatzen ibili beharrean, dauzkagunak burutzen behar dugu ahalegina jarri.
2010
‎Horrek beste erronka bat gehitzen du unibertsitateak munduaren aurrean aurkeztuko duen irudia apaintzeko testuinguru berri horretan. Erronka horri aurre egiteko, irtenbide originalak aurkitu dira —agian, inoiz erabili ez direnak—, eta iraunkortasunez lan egin dugu oreka egokia lortzeko beharrezko nazioartekotzearen eta gure nortasun ikurrak zaintzearen artean.
2012
‎Familietako hizkuntza guztiak errespetuz hartu eta onartzen ditugu, ikasle zein irakasle bakoitzaren eta guztien atxikimendua lortzea baita gure azken xedea. Izan ere, eraldaketa prozesuetan norbanakoaren eta taldearen posizionamendua eraldatu behar bada, ezinbestekoa da kide bakoitza zein talde osoa aintzat hartzea. erronka horri aurre egiteko bi gako daude gutxienez. Bata, ikastetxean normalkuntza proiektuaren hedapena edo komunikazio plana egitea; ahal dela, hezkuntza komunitateko kide guztiek proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta ekarpenak edo kritikak, kezkak edo proposamenak nola egin jakin dezaten.
2013
‎Hortaz, amore ematen dugu lan horiek guztiak landuak izan diren diziplinaren arabera sailkatzeko intentzioan. Ez dago, erronka horri aurre egin eta hortik arrakastatsu ateratzea bermatuko lukeen gutxieneko baldintzarik.
2014
‎Garapen kultura, lurralde garapena, garapen ekonomikoa... langai duten politikek ere hizkuntza politika egiten baitute dudarik gabe. Beraz, arnasguneek hizkuntza politikaren ikuspegi miopearen gabeziak agerian uzteaz gain, UEMAk horri aurre egiteko oinarri batzuk mahai gaineratu dizkigu. Hel diezaiogun eta sakondu dezagun bide horretan.
‎Horretaz gain, ez genuke aipatu gabe utzi nahi, azken boladan gero eta gordinago ageri zaigun estatuen esku hartzea. Estatuen aldetik hizkuntza politika aurrerakoiak oztopatzeko eta arlo horretan beraien nagusikeria erakusteko joera nabarmendu da azken boladan8 Bada garaia, arnasguneak indartzeko eta euren autonomia maila areagotzeko, horrela, hizkuntza politikari dagozkion erabaki ausartak hartzeko eskumen eta autonomia handiagoa emanez eta horri aurre egiten dioten kanpoko interesei irmoki erantzunez.
‎Euskararen erabilerak babesa duen gunean erabiltzen dute euskara gazteek, eta gune honetatik aldentzean, gizartean, eta kasu honetan Bilbon, nagusi den espainieraren erabilerara jotzen dute. Egoera horri aurre egiteko, garrantzitsua litzateke ikasleen euskararen erabilera bultzatzeko, eta ahozkotasuna lantzeko, guneak zabaltzea, dauden solasaldi guneez baliatuz eta berriak sortuz, eta bide horretan, eskolaz kanpoko jarduerak izan daitezke jomugetako bat.
‎Zentzu horretan, eta aztertutako laginean ikusi ahal izan dugun bezala, etorkinen kasuan gutxi dira ereduan matrikulatuta daudenak, baita itunpeko ikastoletara edo etorkin kopuru gutxiko zentroetara doazenak. Horren aurrean, garrantzitsua litzateke, eta honek duen eraginaz oharturik, egoera horri aurre egiteko neurriak jartzea.
2015
‎Bide horretan, neurriak jarriko dira egoera horri aurre egiteko. ereduak ere zailtasunak ditu ingurune ez euskaldunetan, eta horri begira ere bitartekoak jarri dira. rrerapauso garrantzitsua eman dela azken urteetan, egun elebidunak multzo inportantea dira Euskal Herrian eta multzo horren artean gazteak eta haurrak dira ezagutza maila altuen dutenak.
‎Zentzu honetan, A eta ereduak duten gabeziak nabariak dira, argi baitago eredu hauetan ikasirik nekez euskalduntzen direla ikasleak. Bide horretan, neurriak jarriko dira egoera horri aurre egiteko. ereduak ere zailtasunak ditu ingurune ez euskaldunetan, eta horri begira ere bitartekoak jarri dira.
2016
‎Sinesmenak, aldiz, hizkuntzarekiko edo bere aldaerekiko jarrerak dira, hots, zein hizkuntza, nola eta zein egoeratan erabil liratekeenaren inguruko iritziak; horri elebitasun eta eleaniztasunari buruzko sinesmenak eta hizkuntzen eta dialektoen arteko bereizketak lotzen zaizkio, izan ere, hizkuntza politiken zati oso garrantzitsu dira. Azkenik, hizkuntza kudeaketa, hizkuntza baten arazoa identifikatzea eta horri aurre egiteko neurriak hartzea da (Nekvapil 2006). Hizkuntza politikak garatzeko indar gehien duten aldagaiak sinesmenak eta jarrerak dira; hortaz, sinesmenak kudeatzea (edota eragina izaten saiatzea), hizkuntza politiken inplementazio arrakastatsu baten oinarrizko elementu bat bihurtzen dira.
‎Hala ere, badaude manxeraren eredua jarraitu ez dituzten alderdi garrantzitsu batzuk, hala nola, jerseyerako grabaketa eskasa, jerseyerako (eta guerneseyerako) heldu eta haurren hizkuntza mailetan hobekuntza eza, irakasleen prestakuntza falta, eta azkenik, hizkuntzaedo hezkuntza plangintzen hobekuntza eza. Azken urteotan, Le Don Balleine ek eta l’Office du Jèrriais ek arazo horri aurre egin diote, adibidez, jerseyeraz mintzatzeko aukera sozialak sustatuz (nahiz eta oraindik ez dauden Man uharteetan bezain beste, manxeraz mintzatzen diren haurren futbol talde bat baitute, ibiltari klubak, musika saioak, gau ekitaldiak tabernetan, etab.). Ekintza horien askoren arazoak konpromiso gehiagoren falta, hizkuntza menderatzea edo bigarren hizkuntzako hiztunen arteko konfiantza dir... Bestalde, l’Office du Jèrriais en 18 urteko buruzagitzaren ardurapean, gizarte zibiletik sortutako ekimen eza egon daiteke.
‎Joera dago oso ezkorra izateko. Joera horri aurre egiteko, 80 hamarkadan euskaldunon pareko egoera demolinguistikoan zeuden (edota gu baino indartsuago ziren) Europako hiztun elkarte batzuk gaur egun nola dauden aztertzea lagungarri ona izaten da.
‎Joera dago oso ezkorra izateko. Joera horri aurre egiteko, 80 hamarkadan euskaldunon pareko egoera demolinguistikoan zeuden (edota gu baino indartsuago ziren) Europako hiztun elkarte batzuk gaur egun nola dauden aztertzea lagungarri ona izaten da. Merezi du, alegia, hiztun herri horiekin (Gales, Okzitania, Bretainia, Irlanda...) konparazio zehatzak egitea.
2017
‎guay izatearekin. ulertu daiteke gaztelaniaren bidez mutilek estatus berezia lortuko luketela eta horregatik gaztelaniaz egiten dute hizkuntza horrek ematen dien balore sinbolikoa handitzeko nahian. Mutilak botere estatus batetik abiatzen direnez, gaztelania erabiltzeak ez die ekartzen arazo handirik. lezo eta pasai donibaneko nerabeek maiz jasotzen dute euskara erabiltzeko agindua, baina, mutila izateak mutilei ematen dien posiziotik errazagoa dute agindu horri aurre egitea, batez ere, haurrei eta transmisioari oso lotuta dagoen agindua dela konturatzen direlako. neskak, ordea, beste posizio batean daude, eta gainera, etengabe ikusi dugun bezala euskararen transmisioaren ardura emakumeengan ardaztua jarraitzen duenez, euskaraz egitearen agindua propioago sentitzen dutela pentsatu daiteke. bigarren arrazoia, aisialdiko praktiken lotuta dator, batez ere, ... Mutilen artean nerabezaroan garatzen den jarduera arrakastatsuena kirola da, eta ikerketa honetan (eta beste batzuetan) agerian geratu zen bezala euskararen presentzia kirolean oso apala da. nesken artean, aisialdiko praktiken aniztasuna handiagoa da eta, hortaz, euskaraz egiten diren jarduera gehiagoetan parte hartzeko aukera handiago dute.
‎Nerabeek maiz jasotzen dute euskara erabiltzeko agindua, baina, mutila izateak mutilei ematen dien posiziotik errazagoa dute agindu horri aurre egitea, batez ere, haurrei eta transmisioari oso lotuta dagoen agindua dela konturatzen direlako. Neskak, ordea, beste posizio batean daude. bestalde, oso deigarria egin zitzaidan neska eta mutilen artean hitz egiteko modu ezberdinak topatu izana.
2018
‎Egoera horri aurre egiteko euren kontratazio esparrua garatu dute, Framework for Recruitment & Retention of Bilingual Human Resources in the Health Sector, giza baliabide urriak gogoan `hurbilpen egokitua darabilena. Sei arlotan banatzen dute langile elebidunen hautespen prozesua:
‎Profesionalen eta erabiltzaileen arteko hizkuntza mugek etorkinei eta eremu urriko hizkuntzen kideei eragiten diete, osasun mailako ekitateeza sortuz. Artikulu honetan egileak egoera horri aurre egiteko nazioarteko esperientziak, proposamenak eta ezarpen prozesuak aztertzen ditu, eta elkarlanerako eskaintzen duten aukera defendatu. • Hitz gakoak:
2019
‎Baina lan hori sortuko duen industrialde zabala, bulegoeta merkatal gune handia, turismo eskaintza mugagabea, etxegintza bortitz indiskriminatua,.. mesedegarri ordez kaltegarri gerta litezke arnasgunearen autorregulaziorako eta belaunez belauneko iraupen sostenigarrirako; erdara nagusituko da hor, gero eta nabarmenago. b) hirigintza bortitz ugaria erdalduntze iturri bihur liteke erraz. Jendea bai, baina euskarazko mintzajardun arrunta nagusi izaten segitzen duen herri girorik ez. arrisku horri aurre egiteko" herriko ateak ixtea", hirigintza eta hiri moldaera osoa arau zorrotzegiz lotzea (etxeak eta lur-sailak saldu erosteko orduan, besteak beste), arras problematikoa izan liteke. Lege oinarri aldetik oso nolazpaiteko eta, bereziki, arnasguneko biztanleen beraien gogo lehentasunen kontrako:
‎saio amaierako zenbait ohar zenbaitek, estatu independentea ez edukitzea beste hainbatek, estatuaren jazarpen etengabea, botere autonomikoen hizkuntza politika ahula, euskal hiztunen analfabetismoa, goi mailako funtzioen gabezia eta horren eragin murriztailea eremu intimoetan, autopertzepzioeta autoestimuarazoak, hizkuntza eskubideen kontua,.. hainbat eta hainbat. arrazoiak arrazoi, kontua hau da: egungo egoera hori da eta (egoera) horri aurre egin diogu. hemen ere, seguruenik, modu integralean, multifaktore horiek guztiak kontuan hartuz. hori bai, lehentasunak argi edukiz eta ahal dugunetik abiatuz". euskaltzale mundua gizaki itsu setatiz, iluminatuz eta ameslari iheskorrez beterik dagoela diotenek balukete, Xabierren azalpen horietan, epai eskuzabalagora iristeko ikasbide ederrik. esplikazio bakarraren zurrunbiloan erori g... Ba al da hori baino bide zuhurragorik?
‎Egoerak gatazka edo zailtasun gisa hartu beharrean jolas moduan hartzeak bidea ematen du horri aurre egiteko behar den ahalegina norberarentzat atsegin iturri izan dadin eta, horrenbestez, eraldatzaile izan dadin zigorra izan ordez. Eta badakigu indartzen gaituzten portaerek aukera handiagoa dutela etorkizunean errepikatzeko (Suay i Lerma & Sanginés, 2015:
‎Baina beharbada garrantzitsuena zera litzateke: estandarrak izanik, muga administratiboak gainditzen dituztela. gauza jakina denez, euskal herri kontinentalean euskara ez da ofiziala, eta eh penintsularra banatuta dago, lege esparruak ezberdinak direlarik. horri aurre egiteko, nazioartean onarturiko estandarrak baliagarriak izan daitezke, nola eaen hala Nafarroan behintzat. osakidetzak bezala, osasunbideak edo erakunde pribatuek (mutualiak adibidez) estandar horiek eros ditzakete, edo sortze prozesuan parte hartu, eta era progresiboan txertatu, hizkuntza eremuaren edo zerbitzu unitatearen arabera. muga administratiboa gainditzea gakoa da, gurea bezalako ... Izan ere, edozein osasun erakunderen xedea pertsonak artatzea da, betiere erabiltzaileen ezaugarriak errespetatuz:
‎Laburpena. autogobernua hobetzea ez da kontu samurra des demokratizazio globalaren garaian. herrien eta herritarren erabakimena mugatzen ari da arlo guztietan. Gure burua gobernatzeko trabak gero eta handiagoak dira eta" gobernantza" klasikotik datozen proposamenak ez dira nahikoak joera kezkagarri horri aurre egiteko eta datuen teknologia berrietan oinarritzen diren eredu berriak are kezkagarriagoak dira. datuen kontrol algoritmiko ilunak demokraziaren muina higatzen baitu. paradoxikoki, teknologiatik dator gobernantza demokratikoa garatzeko proposamen berritzaileena. datuen kudeaketa deszentralizatuak, blockchain teknologiak erakusten digu zein den boterea partekatzeko bidea, datuen monopolioa ... lurraldean errotutako komunitateak baizik, balio eta mundu ikuskera komuna partekatzen duen lurralde komunitateak. horixe da hizpide dugun eredua:
2021
‎Halere, zailtasun nagusiena 2020ko martxotik aitzinera etorri zen, pandemiaren eta horri aurre egiteko osasun neurrien ondorioz. Izan ere, programaren helburu nagusiena, hau da, parte hartzen zuten haur gaztetxoei herriko bizimoduan sozializatzen laguntzea, ezin betez geratu baikinen egun batetik bertzera.
‎Horrela, bertan bideratzen diren jarduerek xede jakinak dituzte: erronka horri aurre egiteko osatu beharra dagoen puzzlean pieza bat gehiago izatea eta dena delako gune soziolinguistikotan (Usurbilen, Baionan, Tuteran eta Euskal Herriko beste edozein bazterretan) baliagarri izatea.
‎Idazkerak sortu eta gero, hurrengo pausoa herritarrek irakurtzen eta idazten ikastea zen. Arestian aipatu bezala, analfabetismoa arazo handia zen lehen sobietar urteetan, eta horri aurre egiteko likbez (likvidatsia bezgramotnosti, hau da," analfabetismoaren suntsitzea") kanpaina gauzatu zuen gobernuak. 1919tik aurrera 8 eta 50 urte arteko lagun analfabeto bakoitzak oinarrizko ikastaro bat egin behar zuen irakurtzen, idazten eta kalkulu egiten ikasteko, errusieraz edo bere ama hizkuntzan.
‎Hizkuntza aniztasuna munduak duen ondare materiagabe handienetarikoa da, baina hizkuntzak bizirik mantentzeko ezinbestekoa da haiek erabiltzea eta transmititzea. Katedra munduko hizkuntza aniztasuna eta haren egoera zaurgarria ezagutu eta ezagutarazteko helburutik abiatu bazen ere, laster ikusi zen ezagutza hutsak, ezinbestekoa izanik ere, ez zuela egoera horri aurre egiteko indar nahikorik. Hizkuntza gutxituetako zenbait komunitateren eskaerari erantzun ahal izateko, Euskal Herriko eskarmentuan oinarrituta, eskolatze ekimenak izan dira heldulekurik eskuragarrienak eta, aldi berean, eraginkorrenak ere bai.
2022
‎Izan ere, datuek erakusten dute arazoa ez dela ezagutza kontua, ezagutzaren eta erabileraren artean desoreka esanguratsua baitago. Hori horrela izanik, egoera horri aurre egiteko hezkuntza arautuan soziolinguistika eta hizkuntza ekologia lantzeak duen garrantziaren inguruan adituek esandakoak bildu dira jarraian.
‎Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan artikuluarekin zabaltzen du Karmelo Ayesta soziologoak alea, azpimarratuz, euskararen berreskuratze prozesuan murgildu diren enpresak gutxiegi direla, nahiz eta euren eragin soziala eta soziolinguistikoa oso handia den. Arazo horri aurre egiteko, egileak EAEko enpresentzat baliagarria izan daitezkeen zenbait lan ildo proposatzen ditu, batez ere, enpresa pribatuen balio eta sinesmen sistemak arretaz aztertuz. Horretarako, Europar Batasuneko errealitatera hurbiltzen du irakurlea, eleaniztasunaren kudeaketak duen garrantzia azpimarratuz, eta hizkuntza beharrak asetzeko martxan jarri dituzten hizkuntza politikak eta estrategiak erakutsiz.
‎Immigrazioaren eta euskararen arteko harremanak programa erabat integrala eskatzen du, aldi berean bi helburu betetzeko, alegia, gizartean eta hizkuntzan inklusioa lortzea. Heldu da esku hartze integral horri aurre egiteko unea.
2023
‎Baina eten hori ez zen erabat hedatu Altzako familia euskaldun guztien artean: guraso zenbaitek jarrera oso aktiboa izan zuten gailentzen ari zen euskararen erabileraren aurkako arau sozial horri aurre egin eta etxean euskararen erabilera ziurtatzeko. Beraz, hizkuntza minorizatuaren gotorlekuak ere izan ziren garai horretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia