2015
|
|
Uste dut arrazoi hau izan daitekeela: meditazioan guztia da Jainkoaren bila aritzea, eta arima hartan egonik eta borondatearen eraginez berriro bilatzera ohitua egonik, ez du nekatu nahi izango adimenaren bidez. Eta baita iruditzen zait, borondatea dagoeneko pizturik badago, ahalmen oparo honek ez duela, ahal dela, beste
|
horretaz
baliatu nahi; eta ez du gaizki egiten, baina ezinezkoa gertatuko zaio, batez ere azken egoitza hauetara iritsi arte, eta denbora galduko du, askotan borondatea pizteko adimenaren laguntza behar duelako.
|
|
4 Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu beharra dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea delako. Mesederik nahiko egingo dit gure Jaunak, haietakoren bat
|
horretaz
baliatzen bada Bera pixka bat gehiago goresteko: ongi daki Haren Maiestateak nik ez dudala besterik nahi; eta oso argi da, zerbait esaten asmatzen denean, konturatuko direla ez dela nirea, ez baitago horretarako oinarririk, adimen eskasa izatea ez bada nik horrelako gauzetarako dudan moldakaiztasuna bezala, Jaunak bere errukiaz ematen ez badu.
|
|
Ai, ene Jauna, eta zein gutxi balio dien nire esanak beren egintzetan itsuturik daudenei, Berorren Maiestateak argi egiten ez badie! Zuk eman diezun pertsona batzuek,
|
horretaz
baliatuz, zure handitasunen berri jakingo dute; baina, ene Jauna, handitasun horiek hain gauza kaskar eta ezerezari erakutsiak dira, non nik gauza handitzat baitut sinetsiko didanik inor ez egotea. Bedeinkatua izan bedi zure izena eta errukia,, nik neuk behintzat?
|
|
1... Eman diezazkiola berorren aitatasunak goraintzi asko aita frai Antoniori, eta esan, idatzi nion gutuna ez zela erantzun gabe uztekoa; mutu eta gorrarekin hitz egitea delakoan, ez diodala idatzi nahi; aita Marianori, berriz, pozarren bidaltzen dio bere etekinetatik:
|
horretaz
balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa.
|
|
1 Jesus. ...an bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea
|
horretaz
baliatuko dela.
|