2000
|
|
Ikusgarria zen, baina dezepzio tiki bat ere bai niretako: paparra begitik kentzen zidan, azken aldi horretako ene fantasia guztietan nire eskuek aparteko ibilaldia egiten zutelarik, alderdi orain estali
|
horretatik
abiatuta, haren eguneroko kamiseta tirantedunen baten barneko errai menditsuetara. Ordainez, minigona beltza jantzirik zuen, lantokirako ohiko blue jeanek anarteraino ezkutatutako izter sendo eta beltxaranen abiaburu.
|
2004
|
|
Euskara babes juridiko minimoen azpitik dagoela egun, euskararen lurralde guztian ez baita ofiziala, eta horrek menpekotasunezko estatusa sendotu besterik ez du egiten. Baina ofiziala den lurraldeetan ere, lehentasunezko hizkuntzatzat ez da hartu, araubidea ez baita bide
|
horretatik
abiatu. (...) Zentzu horretan, ofizialtasunaren kontzeptu juridikoetatik haratago joz, eta ikuspegi pragmatikoari eutsiz, errealitate latza dakusagu egun Euskal Herrian, ofizialtasuna lurraldearen gune bakar batean dago aitortua, Nafarroa Garaiko Iparraldean eta Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan, alegia, eta koofizialtasun hori egikaritzeko tresna eraginkorrik ez egoteaz gain, bere gainean izandako ezbaiak Auzitegi eta Epaitegi arrotzek ebazten dituzte, kasu gehienetan euskararen kalterako?. 280
|
|
Dagoena zera izan liteke gutxi gorabehera: jadanik, mundura orduko, eta bizitzak bizi gaituen une orotan, mundua era batera edo bestera antolatua daukagula, eta mundu
|
horretatik
abiatzen garela etengabeko eraldaketaren joan etorrian. Hizkuntzaren izaera sozialean eta politikoan ere halaxe.
|
2006
|
|
Grigori Yefimovitxek bazuen adur bereziren bat Alexis mutikoarengan eragina zuena, eta hipnotismoz, edo hala sinetsarazten ziolako, beste era batera geraezinak ziren odol isuriak agortu egiten zitzaizkion Grigoriren errezo eta sendakuntza esoterikoekin. Bide
|
horretatik
abiatuta, Rasputinen eragina gero eta handiagoa egin zen tsarraren familian...
|
2010
|
|
U RKULLU: . Esparru bakoitzean erabakitzen zena Estatuak errespetatu egingo zuela hitzartua geneukan eta,
|
horretatik
abiatuz, esaten genuen: –Hitz egiten ari gara gaur egun Espainiako Konstituzioak uzten digun zirrikituetatik abiatuta.
|
|
egoitza bateko jantoki itzaltsua gauez, mahai luze bat, eta talde handi samar bat kandelen argipean afaltzen; mahai-buru gizon dotore bat, eta gainerako guztiak down sindromedunak; jaten ari zirena, umetxo baten gorpua. Irudikapen
|
horretatik
abiatu nuen narrazioa, imajinazio hutsa liburu honetako beste edozein ipuinetan baino gehiago erabiliz.
|
|
biktimak komunean jesarrita zeuden momentua aprobetxatuz, haien atepeko zulotik eskua sartu eta bat batean tira eginez. Ideia
|
horretatik
abiatu nuen narazio hau.
|
2011
|
|
Bordeleko kalearte guri
|
horretatik
abiatu aurretik, Entrepôt Lainé ko ur oldartuetan utzi behar izan ditu armadoreak diru zorro galantak, Esku Ez Hartzeko Ituna babestu behar duten aduana zaintzaile frantses batzuen arima gogorren ertzak leundu eta haien faboreak erosteko.
|
|
alegia, begiz jotzen duguna izendatu egiten dugu, eta izendatu ahala kategorietan sailkatu eta kokatu. Kategorietan sailkatze lan
|
horretatik
abiatuta eraikitzen eta irudikatzen dugu natur eta gizarte errealitatea. Izenak izanari erreferentzia eginez, giza bizitza mundu kulturalaren sisteman gauzatzen da.
|
2012
|
|
Ezagutza
|
horretatik
abiatuta, egindako azterketek erakutsi zuten, ondoren, landare horien osagai aktiboek progresterona sortzen zutela, eta progresterona horrek ziklo menstrualak erregularizatzeaz gain, kontrazepzioa eragiten zuela. Hortik sortu zen pilula, eta horrek (beste zenbait metodorekin) ahalbidetu zuen sexuari ate berria irekitzea.
|
2013
|
|
–Gure amona hildakotzat jo zuela esan nahi izan dezake, dena delakoagatik familia betiko galdu uste izan zuela Josek; premisa
|
horretatik
abiatuta, eta sorterrira bueltatzerik ere ez zuela kontuan hartuta, zuen amarekin berregin zuela bizitza, hemen. Hipotesia ziurta ahal baneza, bakarren batek berretsiko balit, aukera ona izango nuke Joseren historia etxekoei aurkezteko, sekretuetan aritzeari uzteko, baten bati kontrako eztarritik joatea erabat saihestuko ez badu ere.
|
|
Geure eta besteen absurdoak ironiaz hartzen ikasten dugun neurrian erlatibizatzen ikasiko dugu, eta, beraz, geure iritziak baldintzatzen dituzten harrotasun eta aurrejuzguen kontra borrokatuko. Nobelako lehen esaldian erakusten zaigunez, «egia unibertsaltzat» jotzen diren gauzak gutxi batzuen uste interesatuak besterik ez dira izaten, eta, puntu
|
horretatik
abiatuta, Jane Austen bere ironia disparatzen hasiko da, norabide askotan eta errukirik gabe, ironizatzaileak ere ironizagarriak direla frogatuz. Horrela, Elizabethek Darcyri bere juzgu arin eta aldagaitzak ironia maltzurrez aurpegiratzen dizkionean, ironia horrek aldi berean Elizabeth bera ukituko du, guk ondo dakigulako gizonari leporatzen dizkion bekatu berberen erruduna dela bera ere.
|
2014
|
|
Saltokia ez da existitzen jada, baina lekuari hala deitzen diote oraindik sheffieldarrek, eta hara jarraitzen dute joaten, antza, ezagun nahiz ezezagunekin maitasun hitzorduak izatera. Eta, esan bezala, irudi
|
horretatik
abiatzen da Hawley, sheffieldarra bera, eta garai batean Pulp taldearen gitarrista izan zena?, album malenkoniatsu eta euritsu hori eraikitzeko.
|
|
Premisa
|
horretatik
abiatuta ondorio garbia atera nuen: izerdi apur bat botatzeko ordua zen.
|
|
–Margo arrasto
|
horretatik
abiaturik, teknikoak ibilgailua identifikatzeko gauza izanen dira?
|
2015
|
|
Urkatze lanak zientifismo bide
|
horretatik
abiatu zirenetik, hainbat negozio gizon saiatu ziren langintza horretatik lanbide egiten. James Barry izan zen horietako bat.
|
|
1960 aldera, Ingalaterra zuela sarrerako ate, Europara iristen hasi zen beltzen musika hori, batez ere erritmo eta alaitasun handieneko abestiak. Willie Dixon eta Ingalaterran bere inguruan sortutako taldeek. Jeff Beck enak, Jon Mayall en inguruan hezitako musikariak, Graham Bond, Cream?, estilo
|
horretatik
abiatu eta blues, rithm & blues eta rock aren bidea zabaldu zuten Europa zaharrean.
|
|
Integrazio nahi horrekin amaitu baino lehenago, eta erdi esanda utzi dugunez, bereiztu egin behar dira nazio estatuetan eta estatubako nazioetan nazionalismoek darabiltzaten jokabideak. Nazio estatuetan dena dago helburu horren alde, estatu aparatu guztiak ildo
|
horretatik
abiatzen dira eta; gauza jakina da hau. Estatubako nazioetan, berriz, nazionalismoak betebehar bikoitza dauka:
|
|
Bernardo Atxagak dioenez,, ez da sekreturik gabeko nobelarik. Guzti guztiek bere muin ikustezina dute, eta muin
|
horretatik
abiatuta hazten dira?. Zergatik ez da izango kritikaren eginkizun onargarrietako bat lantzean behin txitxarro eder batzuk atzematea?
|
|
2 Idatzi gaiari buruzko monografiko digitala gidoi
|
horretatik
abiatuta, hainbat euskarritako informazioa
|
2016
|
|
–Lan bikaina egin duzue, erran zuen Garcia epaileak?. Bideo
|
horretatik
abiaturik toki hau aurkitzea zientzia fikziozkoa iruditzen zait.
|
|
Ezerosotasun
|
horretatik
abiaturik, batzuek fideltasun handiz jokatu dute aldaketaren gobernuarekiko. Beste batzuek txikiz.
|
|
«Oinarri bat finkatu da azken hamarkadetan; asko aurreratu da, baina ez da nahikoa. Datorren garaian, oinarri
|
horretatik
abiatuta, jauzi kualitatiboa emateko ardura du euskaldunon komunitateak: berreuskalduntze prozesua irabazpidean jarriko duen prozesu integrala eraman behar dugu aurrera».
|
|
orokor
|
horretatik
abiatuta, zientzialariek tokian tokiko eta lur eremu zehatz bateko ekosistema
|
|
Nahiz eta Eliza ofizialak, hots Erromako Vaticanon erregeen sistemako estatu baten gisara antolatua denak, ebanjelioaren kontrako lekukotasuna ematen jarraitzen duen oraino anitz sailetan; nahiz eta haren mezako liturgia zaharkitua, batzuetan bederen, jasangaitza zaidana, aspaldi honetan arindua eta gaurkotua izan behar lukeelarik. Baina itxura guzien arabera, gaurko Eliza ofiziala ez da bide
|
horretatik
abiatzekotan... Halere, familiarekin, herritarrekin eta lagunekin aldi oroz bizitzen dudan elkartasun pizgarriagatik jarraitzen dut, parada (aukera) dudan aldi oroz, mezetan ibiltzen.
|
|
– Korda
|
horretatik
abiatuta, marraz itzazu korda horri lotutako hainbat angelu inskribatu. Nolakoak
|
|
defi nitzen dira unitate
|
horretatik
abiatuz.
|
2017
|
|
Eskulangileen eta hirietako agintarien arteko elkar hartze
|
horretatik
abiatuta eta lurraren etengabeko pribatizazioa lagun gauzatu zen, beraz, sexuaren araberako lan banaketa, edota, Carol Patemanen hitzetan (1988),, sexu kontratu, berria.66 Emakumeen, ama, emazte, alaba, alargun?
|
|
Ekonomia feudalak ezin zuen bere burua erreproduzitu, eta gizarte kapitalistak ere zukeen, bilakaerarik? izan ekonomia feudal
|
horretatik
abiatuta; izan ere, buruaski izateak eta soldata altuen erregimen berriak, jendearen aberastasuna, ahalbidetzen zuten, baina ez zuten, aberastasun kapitalistarako?
|
2018
|
|
Kontratu sozialaren teorialariek, beren izaki naturalak erraz ezagutzeko modukoak izan daitezen, ezaugarri sozialak sartzen dituzte ezkutu mizkutuka baldintza naturaletan, edo, bestela, irakurleek berek jarri ohi dute falta dena. Teorialariak justifikatu nahi duen estatumoldeak edo bat egite politikoaren moldeak ere eragina du hark norbanakoei egozten dizkien ezaugarri naturaletan; Rawlsek duela gutxi adierazi duenez, jatorrizko posizio batetik abiatuta eztabaidatzeak (alegia, Rawlsen natur egoeraren baliokidea den
|
horretatik
abiatuta eztabaidatzeak), desio den konponbidea lortzea, du helburu?.
|
2019
|
|
Biktimaren identitate
|
horretatik
abiatuta eskatzen dira aitortza eta erreparazioa ere. Bi kontzeptu horiek babes fisikoa baino garrantzitsuagoak dira:
|
|
Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi
|
horretatik
abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin?
|
|
desafioan, borrokan, banakako guduan, kontzientzia bakoitza ahalegindu daiteke subiranotasuneraino goratzen. Desafioak potlatch baten tankera har dezan, hau da, lehia ekonomiko baten tankera har dezan, eta
|
horretatik
abiaturik ondasun pribatuak erreibindika ditzaten aurrena buruzagiak eta gero klaneko kideek, ezinbestekoa da gizonak jatorrizko beste joera bat izatea: esana dugu, aurreko kapitulu batean, izatedunak ez duela lortzen bere burua atzematea alienatuz baino; figura arrotz baten bitartez aurkitu nahi du bere burua munduan barrena, eta bere egiten du figura hori.
|
2020
|
|
Balizko heriotza
|
horretatik
abiatuta, galdera interesgarriak egiten ditu Agirrezabalek, eta zerbitzu sekretuak eta, oro har, segurtasun indarrak etika urriko makineria gisa definitzen ditu.
|
|
Ikuspegi
|
horretatik
abiatuta, sistema aldatzea" behar beharrezkoa" iruditzen zaio, baina, horren zain egon gabe, norberetik hasita ere egunerokoan ohitura batzuk aldatzen hasi behar delakoan dago. " Plastiko gutxiago erabili, haragi gutxiago jan, bidaia gutxiago egin eta bidaiatzeko beste modu batzuk bilatu...
|
|
Helburua ezin da BPG %1 edo %2 haztea edo inflazioa %2 edo handiagoa izatea izan; adierazle horiek, nolanahi ere, beste helburu batzuk lortzeko bitartekoak izango dira. Galdera da zein diren herri gisa ezartzen ditugun helburuak (osasuna hobetzea, enplegua egonkortzea, elikadura subiranotasuna indartzea, kalitatezko hezkuntzan sakontzea...), eta definizio
|
horretatik
abiatuta ekonomiak horiei nola laguntzen dien eztabaidatu da (osasun babeseko artikuluak ekoiztea, ekoizpen jarduera dibertsifikatzea, hezkuntza azpiegitura berriak eraikitzea...).
|
|
Egoera
|
horretatik
abiatuz, martxoaren erdialdetik irailera arte, milaka eta milaka haurrek eta gaztek galdu dute haien euskarazko arnasgune bakarra den ikastetxean egoteko aukera.
|
2021
|
|
Irakurtzen dugunak inpresio bat eragiten digu, bai ala bai. Inpresio
|
horretatik
abiatuta testuari galderak egitea da literatura baloratzeko modu zintzo bakarra. Prozesu hori ondo egitetik sortzen dira irakurle zoriontsuak, idazle handiak eta kritiko bikainak.
|
|
Inpresio hori ez da metodo akatsgabe bat, baina kritikoak daukan tresnarik onena da eta irakurleok gehien estimatzen duguna. Ariketa kritikoa inpresio
|
horretatik
abiatzen da, testuari galderak egiteko. Ulertu dugu?
|
|
Nahiz eta tradizioa etengabe berritzen doan gauza bat izan, garbi dago tradizio hori lerro bat dela eta lerro horren transmisioa dela zaindu beharrekoa. Era berean, iruditzen zait hari nagusi
|
horretatik
abiatzen diren irakurketa ezberdinek, sorkuntza lan ezberdinek, hari hori ez dutela ordezkatu behar baina bai aberastu. Hari hori galtzen baldin badugu eta gelditzen bagara goiko geruza horrekin bakarrik, helduko da momentu bat, zeinetan erori egingo den, zeren eta ezerezaren gainean sortzen arituko baikara.
|
|
Baina, hala bada, gure lanak uste dut baduela berezitasun bat eta da abiatzen garela sustrai handiko materia prima batetik; lehengai hori sustraituta dago, ez guregan bakarrik, baizik eta jende askorengan. Beraz, egiten dugu interpretazio bat edo sorkuntza bat sustrai
|
horretatik
abiatuta. Jende askok kode hori ezaguna du eta horrek eragiten du" bat" sentitzea.
|
|
Eta zailtasunak gainditu behar izan dituen herria bere erreminta propioak eskuratzen saiatzen den herria da. Menperatzen edo egiten dakien
|
horretatik
abiatuta. Izaera ekintzailea izan behar da, benetan, Balenciaga edo Rabanne bezalako artista izatera heltzeko".
|
|
Honekin ez dut esan nahi gure burmuinaren alderdi kritikoa ezabatzen dudanik, zeren eta abiapuntu
|
horretatik
abiatzen gara guztiok, baina, horretaz gain, artelanaren aurrean enpatia sortzen da guregan edo ez. Batzuentzat bokazionalagoa izango da edo emozionalagoa... eta bakoitzak bere aztarna jarriko du.
|
2022
|
|
Bi txintxeta urdin daude Natalia Etxano eta Araceli Arrieta erail zituzten lekuetan. Cesterok puntu bat markatu du bi tokien erdibidean, eta, konpas batez, zirkulu bat marraztu du puntu
|
horretatik
abiatuta. Gauza bera egin du Charo Etxebeste desagertu den lekuan dagoen txintxeta horiaren inguruan.
|
2023
|
|
Lehen begiradan erakargarri denak xarma guztia gal lezake bigarrenean, edo alderantziz, hastapenean oharkabean gurutzatu den horrek erakuts lezake, gerora, urre kaxa bat dela... Edo zenbat maitasun harreman ez dituen prefabrikatu hastapeneko erakargarritasun
|
horretatik
abiaturik baina funtsean elkar ezagutu gabe, eta gustuko oinetakoak erosi eroso egon gabe haien barnean, eta haiek janztera tematu oinak minberatzeraino, odoletan urratzeraino, erakusteko ederrak direlakoan! Edo zoragarriak izan zitezkeen zenbat harreman ez diren gelditu sortu gabe, bizian iltzatuta geldi litezkeen liburuen ondotik pasatu eta erosi gabe uzten diren bezala!
|
|
Lege
|
horretatik
abiatuz, Erkidego gehienak eskubide subjektiboa jasotzen duten lege berriak onartzen hasiko ziren, dagokien esparruan gizarte zerbitzuak eskubide bihurtuz. Eskubide subjektibo izendatzeak, funtsean, hauei dagozkien zerbitzu eta dirulaguntza guztiak exijigarri izatea ekarri zuen.
|
|
...o ahaide emakume batek adulterioa egin zuela eta hura edo biak hiltzen edo zauritzen bazituen, legeak zigorretik salbuesten zuen gizona, eta horren kontra egitea lehenesten zen ohore hilketen aurkako borrokan.175 2017an baliogabetu zen legea, baina, nolanahi ere, liburuetan agertzen zen lege hori Siriako Zigor Kodetik hartua zuten, zeina Frantziako Zigor Kode Napoleonikoan oinarritua baitzen (kode
|
horretatik
abiatuta garatu ziren Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako legeak). 176 Ohore hilketen induljentzia, beraz, frantsesek ezarri zuten, baita pasio hilketa ezizen xarmagarria esleitu ere.
|