Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2008
‎Bilera horretako gai zerrendan, besteak beste, estatutuak aldatzeko proposamen bat agertzeko aukera dagoela iradoki zuen EFE agentziak, erakundeko iturrietan oinarrituta. Aurrezki kutxak bateratzeko ezinbesteko urratsa da aldez aurretik estatutuak aldatzea, eta horretarako beharrezkoa da batzarrean parte hartzen dutenen bi heren baino gehiagok alde bozkatzea. Batzarrean eserlekua duten ehun pertsonak agertuz gero, 67 boto behar dira.
‎Helburu hori beteko ote duen ere ikusteke dago, kontuan hartuta horretarako beharrezkoa duela ekonomiak %2, 5eko hazkundea izatea epean. Aurten eta datorren urtean %1ekoa aurreikusi du, baina hori ere ez dago ziurtatuta.
‎Aurtengo Gabonetako oparien artean ere nagusi izango dira gurean bideo jokoak, eta horretarako beharrezko diren gailuak. Eroskik aurkeztutako azterketaren arabera, euskaldunen %54k aurreikusita dauka bideo jokoren bat erostea urte amaierarako.
‎Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aztertu zuten gaia, atzo. Giza Eskubideen aldeko aldarrikapenaren 60 urteurrenaren karietara legebiltzarkideek, aho batez, guztientzako eskubideak aldarrikatu zituzten herenegun eta hala izan dadin Legebiltzarrak horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak ezarriko dituela hitz eman zuten. Oraindik betetzeko dago guztientzako giza eskubide unibertsal eta zatiezinen agindua dio herenegun onartutako testuak.
2009
‎ESK ren eta EILASen arabera, krisia kapitalak pagatu behar du, eta horretarako beharrezkoa da enpresetan eta horietatik at mobilizatzea. Horrela lortuko litzateke indar batuketa lerratzea aberastasunaren eta lanaren banaketaren alde, urtetan lortutako eskubideen alde.
‎DVDaren kostua 1.500 eurokoa izan da, baina Udalak ez du zentimorik ere ordaindu, momentuko egoera ekonomikoa zaila dela argudiatuz. Horrez gain, Korrikaren aurrekontuari zegozkion 1.000 euroetatik gastatu gabe dauden 200 euroren truke lan hori egingo lukeen norbait bilatzen saiatuko zen proposamena helarazi ziguten horretarako beharrezko zituzten irudi eta grabaketak eskatuz, lana burututa zegoenean.
2010
‎Google brankiadunak omen kultur mutante horiek. Bariccoren ustez, Liburuaren Kulturaren zenbait esperientzia baliozko iraunarazteko bide eraginkorrena kultur bide berri horietan barneratzea da, eta kultur bide berri horiek ulertzetik eragitea, eta horretarako beharrezko ikusten du aro berri honetan egiten den liburuaren erabilera kulturala zein den aztertzea.
2011
‎Amaiurrek zazpi diputatu eskuratu dituenez, ziurtzat jo da Kongresuan talde propioa izango duela, horretarako beharrezko diren bost ordezkariak aise gainditu baititu. Baina gauza ez dago horren garbi, eta, Kongresuko Mahaiak erabakiko du Amaiurri talde propioa izateko aukera ematen dion edo ez.Kongresuko iturriek ohartarazi dutenez, talde propioa automatikoki izateko 15 diputatu eskuratu behar direla jasotzen du Kongresuko araudiak.Bost diputatu dituzten taldeei ere, talde propioa izateko aukera ematen die, baina baldintza batzuk jartzen dizkie horretarako:
‎«Ez da kartzelak euskal herritarrez betetzeko garaia, hustekoa baizik».Euskal gizarteak konponbidea nahi duela adierazi du. Haren ustez, horretarako beharrezkoa da «jendearen eskubide guztiak errespetatzea, preso gehiago ez egotea, daudenen eskubideak errespetatzea eta etxera ekartzeko bidea hastea».Etxeberriaren irudiko, Agirrek «garesti ordaindu du» bere militantzia politikoa. Donostiako Egia auzoan «pertsona ezaguna» dela azaldu du, eta inplikazio handia duela auzoko hainbat eremutan.
2012
‎Horrenbestez, aldundiaren jokabidea «interesatua» dela salatu du, eta plana euskaraz onartzeko eskatu dio. Bide batez, administrazio guztiei euskaraz egiteko eskatu die, eta horretarako beharrezko neurriak hartzeko eskatu du. Aramaioko Udalak martxoaren 7an aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundian Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, datozen hamar urteetan udalerriko hirigintza garapenaren ardatza.
2013
‎Alderdi Piratak, berriz, ozta ozta lortu du legebiltzarrean sartzea: horretarako beharrezkoa da botoen %5 lortzea, eta hark %5, 1 eskuratu ditu. Hiru ordezkari dagozkio horregatik.
‎Fiskalaren arabera, aurrezki kutxa guztietan egon izan diren politikariek ez dute barne organoetan parte hartu bere izaera publikoagatik. Irizpide hori onartuz gero, hartara, ezin du eroskeria deliturik egon, horretarako beharrezko baita kargu publikoa izatea. Fiskalaren arabera, aurrezki kutxan zuten funtzioagatik jasotzen zuten dieta eta CANi berdin zitzaion dieta jasotzen duena kargudun publikoa den edo ez.
2014
‎Lubakietan lanean aritu zirenarenak daude ikusgai Photomuseumen. Hirugarren dimentsioan ikusteko aukera ematen dute, baina horretarako beharrezkoa da tresna bat. Halakorik gabe ere, ikusteko modukoak dira, eta erakusketako zati ere badira.
2020
‎Bertan, futbolariek gutxieneko soldataren eta partzialtasunaren inguruan egiten zituzten eskariak jasotzen ziren. Hilabeteko epea eman zioten akordioa lortzeko eta horretarako beharrezkoa zen dirua lortzeko. Azkenean, ezarri ziren akordiorako oinarriak.
‎Asensiok emandako datuen arabera, Gipuzkoako mankomunitateek 11.000 tona hondakin bidaltzen dute urtero zabortegietara. «Iritsi da garaia mankomunitateek beren gain hartzeko hondakinen kudeaketa osoa, orain baditugulako horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak», esan du. Zaldibarkoa industria jatorriko hondakinetarako zabortegia zen, baina horietatik zenbait –plastikoak, zura eta abar– «hiri hondakinen parekoak» dira, eta, hortaz, Gipuzkoan bertan har ditzakete.
‎Azpeitian, Bergaran eta Ordizian ere zabaldu dituzte egunotan. Ondarroako Udalak argudiatu du azokak lehentasuneko zerbitzua direla, eta saltzaileen eta kontsumitzaileen eskubidea dela «nolako elikadura eredu ekoiztu eta kontsumitu nahi duten erabakitzea», eta horretarako beharrezkoa dela bitarteko guztiak ipintzea.
‎Ondarroako Udalak argudiatu du udalaren eskumena da azoka hauek baimentzea, eta lehentasuneko zerbitzua direla uste duela. " Gainera, saltzaileen eta kontsumitzaileen eskubidea da nolako elikadura eredua ekoiztu eta kontsumitu nahi duten erabakitzea, eta horretarako beharrezkoa da bitarteko guztiak ipintzea".
‎Hemen egon da euskal oasiaren ideia bultzatzeko nahia, baina, jakina, horretarako beharrezkoa zen narkotrafikoaren inguruko albisteak ezkutatzea, garrantzi handirik ez ematea, irudi hori lausotzen zutelako. Eta ondorioa izan da narkotrafikoaren hemengo buruek halako zigorgabetasun sentsazio bat izan dutela, eta Galiziakoek edo Andaluziakoek baino ibilbide luzeagoak egin dituztela.
‎Izan ere, xehetasun argirik eman ez den arren, Munduko Osasun Erakundeak sare sozialen bidez adierazi du seguruena dela «koronabirus berriaren agerraldiaren lehen iturria animalia jatorrikoa izatea». Erakundeak animaliekin kontakturik ez izateko edo horretarako beharrezko neurriak hartzeko gomendioa egin du, baita animalia jatorriko jakiak ondo kozinatzeko ere.
‎Aitor Estebanek esan zuen alarma egoera luzatzea babestuko zuela EAJk, orain «garrantzitsuena» pandemia gainditzea delako, eta horretarako beharrezkoa baita zirkulazio eskubidea murriztea: «Hori alarma egoeran egonda soilik egin daiteke».
‎Agintaria Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariarekin mintzatu zen atzo gauean, telefonoz, eta, Irakeko estatuburuaren bulegoak gaur jakinarazi duenez, «tropen erretirorako mekanismoak» zehazteko eskatu zion. Horrez gainera, adierazi zion horretarako beharrezkoa dela Irakera ordezkaritza bat bidaltzea.
2021
‎Israelen aurkako borrokan jarri behar dugu arreta, eta horretarako beharrezkoak dira denbora eta bakea. Orain gobernuan daudenek ez gaituzte ordezkatzen; Palestinaren etorkizunean pentsatzen duen norbait behar dugu, ez Israeli men egiten dion norbait.
‎Laborategiak Errenteriako (Gipuzkoa) Torrekua eraikinean izango du behin behineko egoitza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz gogoetaren barruan sortutako «proiektu estrategikoetako» bat da. Badalaben sinetsita daude euskara «gizarte inklusibo, bizigarri eta erresilienteago bat eraikitzeko tresna» dela, eta horretarako beharrezkoak direla «berrikuntza eta esperimentazioa».
‎Halaber, ziurtatu zuen hilaren 31tik aurrera herrialdetik ihes egiteko aukera izango dutela hala nahi dutenek, betiere horretarako beharrezkoa duten dokumentazioa aurkezten badute.
‎Boto gehien lortu zuen hautagaia izan zen lehen aldi hartan, botoen %32, 31 eskuratuta. Ez zuen bigarren itzulia eragotzi, ordea, horretarako beharrezkoa baita botoen erdiak, gutxienez, lortzea. Bigarren hautagaia izan zen Lasso, eta, horrenbestez, UNESeko hautagaiarekin batera bigarren itzulira igaro zena.
‎«Gizarte zibilak bere burua hezteko aukera behar du, eta garaia da». Ustelkeriaren aurkako epaitegiak behar zirela zioen, eta horretarako beharrezkoa zela herritarren batasuna, «banaketa nagusituko balitz ez baikenuke aukerarik izango eskubideez hitz egiteko ere». Elkarlanaren haziak ernaltzen ahalegintzen zen gizarte zibila, baina urteak ziren sustraiak egiterako.
‎Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere Hezkuntza Proiektua izateko eta kalitatez garatzeko aukera izango du, baita bere langileak hautatzeko eta behar dituen inbertsioak proposatzeko aukerak ere, eta horretarako beharrezkoak dituzten bitartekoak eskainiko zaizkie, erantzukizun partekatuaren printzipioari erantzunez.
‎NLD alderdiak ahaleginak egin zituen konstituzioa aldatzeko agintean egon zen bost urte horietan. Baina ezinezko izan zitzaien horretarako beharrezko %75eko langa gainditzea, militarren ordezkariak ez baitzeuden prest euren buruaren aurka egiteko. «Nazioarteko komunitateak ez du sekula Myanmar ulertu.
2022
‎Aurrez aurkeztu zuten osoko zuzenketa onartu dute asteburu honetan; hau da, EH Bildu «koalizio elektoral jakinetara» bideratzearen alde egin dute. Nafarroako Parlamentuko mahaikide eta ildo kritikoko kide Maiorga Ramirezek atzo adierazi zuen horretarako beharrezkoa dela EA «birdemokratizatzea», alderdiak «bere nortasuna» berreskura dezan. Ramirezen hitzetan, hori da EH Bilduk atxikimendu handiagoa eskuratzeko eta Euskal Herriko politikan «hegemonia» lortzeko modua.
‎Epaian, Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioko magistratuek gogora ekarri dute Estrasburgok urtarrilean emandako epaiaren edukia: alegia, Atristainen kasuan, inkomunikazio aldian abokatu bat izendatzeko eskubidea murriztu zitzaiola horretarako beharrezko motiborik eman gabe, eta eskubide murrizketa hori «arrazoitze orokorretan» oinarritu zela, «eta ez auziaren balorazio indibidual eta partikularretan».
‎Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek erabakitzeko eskubidea betetzeko «konpromisoak» eskatu dizkiete legebiltzarkideei; tartean, aferaren inguruko eztabaida bat abiatzeko, udazkenean. Helburua «herritarren parte hartzean oinarritutako» prozesu bat zehaztea litzateke, horretarako beharrezko mekanismoak ezarrita; «herritarron borondatea berresteko galdeketa bat barne».
‎Hain zuzen, euskal selekzioarekin lehiatzeko aukera ez izatea salatu zuten pilota munduko dozenaka lagunek urriaren 12an, Durangon (Bizkaia), Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna lelopean. Munduko Pilota Batzarrari eta euskal pilota federazioei eskatu zieten irtenbide egokiak topatzeko lanean jarraitzeko, eta horretarako beharrezko erabakiak hartzeko. Horien artean, aipatu zuten Euskal Pilota Federazioa ofizial egiteko eskaera berriz egitea Nazioarteko Federazioan.
‎XVIII. kongresuan, Eusko Ikaskuntzak bere funtzio berrituaren berri eman zuen, eta ibilbide berri batekin hasi zen. Hor jaso zen helburua da herri gisa dugun etorkizuna irudikatzea, eta aurreikustea etorkizun horretarako beharrezkoak zaizkigun eginbeharrak. Gizarte zibilaren ordezkaritza funtzioa da gurea.
2023
‎Hain zuzen, horretarako sortu ziren. «Ikusi dugu ahalduntze bat dakarrela horrek, eta horretarako beharrezkoa da espazio seguru bat sortzea». Morelarreren sorrerak, esaterako, balio izan zuen Ondarroan neska gazte talde bat sortzeko:
‎EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek Bizkargi menditik (Bizkaia) egin du Aberri Egunean parte hartzeko deia. Azaldu du «denentzat» izango den herri bat eraikitzea dela jeltzaleen helburua, baina gehitu du horretarako beharrezkoa dela Euskal Herriak nazio gisa dituen eskubide politikoak aitortzea: «Lehenik eta behin, gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko dugun eskubidea».
‎Behin udalak eta Nafarroako Parlamentua osatuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Batzar Nagusiak eratzea izango da hurrengo pausoa. Lehena Arabakoa izango da, horretarako beharrezkoa den batzarkide kopurua akreditatu baita jada. Bihar egingo dute eratze saioa; orduan osatuko dute Batzar Nagusietako Mahaia, eta data jarriko diote ahaldun nagusia aukeratzeko saioari.
‎Merkataritza elektronikorako eta kontsumitzaileen segurtasunerako datuen jarioak eta arauak erraztuko dira hitzarmenarekin, eta enpresa txiki eta ertainei laguntzak emango zaizkie esportazioak egiteko, horretarako beharrezkoak diren tramiteak arinduta. Jabetza intelektualaren legeak betearazteko neurriak ere aintzat hartuko ditu.
‎«Kalitatezkoak» izan daitezela nahi dute. Antolatzaileek diotenez, gainera, badituzte horretarako beharrezkoak diren osagaiak. Izan ere, 29 musikarik osatzen dute orkestra; hain justu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako musika eskoletako eta kontserbatorioetako ikasleak dira denak, eta abenduaren 18an Donostiako kontserbatorioan egin ziren hautaproben bidez aukeratu zituzten.
‎Sexu erasorik gabeko jai «seguruak» aldarrikatu zituen. Gainera, adierazi zuen horretarako beharrezkoa dela herritar guztiek parte hartzea: «Adi egon behar dugu edozein erasoren aurrean, eta aktiboak izan behar dugu».
‎Halako prozesu batean, Europako Batasunak eta estatu kideek bestelako betebeharrak ere izango lituzkete; besteak beste, prozesua egikaritzeko EBko legedia egokitzea. Izan ere, proposamenean zehaztu dute autodeterminazio prozesuaren emaitza Bruselari jakinarazi ostean, EBko erakundeek eta estatu kideek behin behineko epe bat ezarri dutela independentzia gauzatu eta estatu berria EBko kide izan daitekeen ebatzi artean, horretarako beharrezko «erabaki legal eta instituzionalak» hartuta.
‎«Baina posizio irmo bat izanez gero soilik egin dezake hori. Baldintzak sortu behar dira sektore eolikoa indartzeko, eta laguntza plan honek horretarako beharrezko haizea hauspotuko dio»
‎«Zurikeriaren kontua askotan atera da gure artean; hau da, modagatik edo etiketa berdearekin bat egin nahi izatea, honetan benetan sinetsi gabe. Guk ez dugu komisario etikorik, azken batean fedea dugu jendearen borondate onean, baina garrantzitsua da gutxieneko batzuk bermatzea, eta horretarako beharrezkoa izan daiteke halako batzorde bat sortzea».
‎Era berean, Nafarroako Osasun Plataformak eskatu dio Nafarroako Gobernuari «ahalik eta azkarrena» osatu dezala erditzeen zerbitzua. «Erkidego osoko osasun eremu guztietako arreta bermatu behar du Osasun Departamentuak, horretarako beharrezko mekanismoak ezarriz». Haien irudiko, aldez aurretik ezaguna zen Ginekologia taldeko kideen erdiak lanetik at zeudela, eta, horregatik, «bestela kudeatu zitekeen arazoa».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia