Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Marx-ek botere sozio-ekonomikoaren kritika zorrotza egin zuen bezala, ez dakitbotere politikoaren halako kritika zorrotzik egin duenik ba ote dagoen beste inor.Marx en teoria XIX. mendeko ustiaketa sozio-ekonomikoa aztertzeko tresna modurasortu zen, batez ere, eta horretarako balio du. Ez zen asmatua izan talde etnikoekikoEstatuaren zapalketa, ustiaketa, konkista eta etnozidioa aztertzeko.
2001
‎TAILER literarioek horretarako balio dute, ikasleak testu literario bat ona edo txarra den ulertzeko beharrezkoak dituen irizpide horien jabe egiteko, tradizioaren barruan duen garrantzia, bere esanahia, hau da, bere sakontasuna.
‎Beti ere aspaldiko lagunen arteko kontuek eta adiskide berrien ekarpenek izan dezaketen seriotasunaren mugen barruan. Azken batean horretarako balio baitute honelako ekimenek, lagun zaharrak elkartu eta berriak egiteko. Eta aurtengoari buruzko balorazioa egiterakoan, beharbada, orain artean horrelakoetara hurbildu ez zirenak biltzeko gaitasuna nabarmendu behar da.
2002
‎Irudia: Kartha arjuna Lixibak zeregin horretarako balio dezake. Zorrotada txiki batek eta ur bero batek garbitzen dituzte hodiak.
2004
‎Zergatik ez gauza bera ziklismoarekin? Ez al du horretarako balio kirol horrek. Hori ere ispilua da.
‎Hitz egin zure produktuei buruz. Gure nutrazeutikoak profil zehatza duten produktu biologiko naturalak dira, horretarako balio dute eta ez beste ezertarako. Gehienak lipoproteinak dira.
2005
‎Baldintza horietan, uzkurketak muskulu azau dortsal eta bentralen artean txandakatzen badira, orduan uhindura bertikalak sortzen dira (B); txandakaketa azau lateralen artekoa denean, uhindura horizontalak sortzen dira, zefalokordatuetan legez (C). Derrigorrezko egitura axiala notokorda da zefalokordatuen kasuan, eta nemertinoetan errinkozelea izan daiteke horretarako balio duena. Izainetan (D), bira mugimenduak muskulatura helikoidal batek bideratzen ditu.
2006
‎Poesiak horretarako balio al dizu?
‎Bai. Hark ez zuen horretarako balio. Eta berak ere bazekien.
2007
‎Posta elektronikoak ez du horretarako balio
‎Magia kontuetan akatsik txikienak dena zilipurdika dezakeela esan diot, arreta handiz eta oso erne ibili beharra dagoela gauzak ondo egingo badira, eta laguntzaileak ere oso konfiantzakoa behar duela izan, ezin duela edozeinek eta edonola, ezagutza handikoa, etxekoa, behar duela izan nahitaez. Berak, esaterako, ez duela lan horretarako balio, mozkotea dela nire kutxan sartu eta gauzak ongi ateratzeko. Izatekotan Plasmak balioko lidakeela lan hori egiteko, baina ostiraletan duela hark tabernan egunik jendetsuena eta ez duela jaialdiagatik tabernako aterik itxiko, hori mozoloenak ere badakiela hemen, xentimo bat irabazteari utzi baino, nahiago duela Joxetxok hil.
2008
‎ematen saiatzea puntu bateraino txalo garria bada ere, jokabide horrek, azken muturreraino praktikatu nahi denean, absurdoetara garamazke. Izan ere, Kepa Altonaga irakasleak pisuzko arrazoiez behin baino gehiagotan salatu duenez, nazioarteko kultur eta zientzi kon dizionamenduak tartean direnean, ez dago edozein hitz arrunt erabiltzerik zer nahi esateko, zehaztasunik ezagatik horretarako balio ez dutelako, hain zuzen.
‎Zerrenda oso baliagarria dela deritzot, Eibarko liberalismoaren prosopografia kolektiboa egiteko orduan, estreinakoz, boluntarioen nortasunak ezagutzen ditugunez, beste datu batzuekin alderatu ditzakegulako. Hurrengo taulak horretarako balioko digu.
‎funtzionarioek beren prestakuntza eguneratu behar dute beren eginkizunak ahalik eta hobekien betetzeko; hori desiragarria da sektore guztietan, eta ezinbestekoa batzuetan, hala nola osasun arloan. Kontua da, xede horretarako balio izateaz gain, ikastaroak balio erantsia direla izangaiaren curriculumean. Alde horretatik, hautapen prozesua mistoa bada, ikastaro bat edo gehiago egiteak dakartzan kostuak ere kontuan hartu dira; izan ere, batzuk doakoak edo diruz lagundutakoak izan arren, gehienak ordainpekoak dira.
‎Izan ere, leku propiorik gabe proiekturik ez dagoela oso argi dauka Azkaratek. Gainera, dio Taun Tauneko kideak," jendea leku batera joatera ohitzea oso garrantzitsua da eta mostrak horretarako balioko du".
‎Hobeto esanda: betiko ahaztu nahi zituen auziak berritzeko eta ezgauza sentitzeko, horretarako balio zion nire protestak; ez al nuen pentsatzen beharbada gauzak ez zirela nik uste nuen bezalakoak, beharbada egia zela dena gaizki egiten zuela eta, esaten zuen bezala, ez ziola behar zuena ematen Tomasi.
2009
‎Pentsamendu independentzia dugunok zera egin behar dugu, zer pentsatzen dugun esan, eta jendeari ikusarazi zer gertatzen ari den, eta utopiek horretarako balio dute, aurrera egiteko.
‎Barrenak eta Amasorrainek esandakoaren arabera, hori ez da ezintasun tekniko baten ondorioa: Izan ere, badaude horretarako balio lezaketen tresna elektronikoak, aerosorgailu batean jarrita ematen ari den potentziaren erdia ematea eragingo luketenak, adibidez. Gaur egun, ordea, ez da horrela egiten, legez baimena dutelako sortzen duten elektrizitate guztia sarean saltzeko.
‎Asko aipatzen den aspektu bat kirol organizazioaren barne egitura edo zuzendaritzan dauden lankideek edo beste agenteek (kirolariak, gurasoak, batzarkideakedota klubak) emandako sostengua da. Sostengu hau, agente hauek emakumepresidenteek postu horretarako balio dutela eta kudeaketa gaitasunak dituztelapentsatzen dutelako gertatzen da. Emakume presidenteek besteengandik sentitzenduten sostengua ez da soilik agintaritzara iristean agertzen den zerbait, agintaritzaosoan zehar mantentzen den ezaugarria baizik.
‎Klaseak ematen hasi nintzen Jon Begiristain irakasleak bultzatuta. Oraindik ez dakit horretarako balio dudanetz. Beldurra ematen dit ikasleei arkitekturarekiko grina ganoraz ez helaraztea.
‎Bigarrenean, ikasten ari zarena tontakeria bat iruditzen zaizu, ezertarako balio ez duen denbora galtze bat; liburutegiak jakintzaz beterik eta zu loroen eran errepikatzeko esaldiak buruz ikasten. Hirugarren egunerako karrera gaizki aukeratu duzula iruditzen zaizu, ez zaituela motibatzen, urteak alferrik galtzen ari zarela, ez duzula horretarako balio, zertarako unibertsitatea. Laugarren eguna etxetik atera gabe, dagoeneko lo gutxi egiten azterketa gainean delako, kafez gainezka, zure bizitza kaka bat iruditzen zaizu, arrazoirik gabe, kaka bat, eta jendeari oihu egiten diozu.
‎Sistema alternatibo horrek ohiko sistema hondatzen denerako edo konponketak egiten diren bitarte horretarako balioko lukeela adierazi du Noainek. Ezinezkoa da obra konplexuak egitea konponketa lanetan; gehienez ere 10 edo 12 orduz eten daiteke ur zerbitzua.
2010
‎b.Emaitzakeskuan, herri aldizkariaskokberetxikitasuneandituztenkonplexuak baztertzeko eta euren lanean sinesteko ariketa egin behar dute. Orain arte datu objektiboak falta izan dira eta ikerketa hauek horretarako balio behar dute, euskarazko herri prentsaren ereduak etorkizuna duela frogatzeko.
‎Hori bai: hiri guztiek ez dute horretarako balio. Beroenak aukeratzea komeni da.
‎Zilarra erostea, kasu honetan, erosteko ahalmenari eusteko metodo batean. Pieza guztiek ez dute horretarako balio. Helburua aurreztea denean eta zer duen argi eta garbi jakitea denean, zenbait arau bete behar dira, batez ere unitateei eta neurriei dagokienez.
‎Eskolaren helburua citoyen frantses zibilizatuak sortzea baizik ez zen.891 Julien Vinsonen atzetiko, Miguel Unamunok ere, euskaldunak ciudadano espainol zibilizatu behar zirela uste zuen. Euskarak ez zuen horretarako balio:
‎– Bizimodua hobetzeko, pobrezia baztertzeko, gizartearen jokoan aurrera egiteko... horretarako balio dute liburuok. " Auzo miserable hau utzi nahi zenuke, jauna?".
‎Goxotasun bat du bilatzen. Eta horretarako balio handia dauka Piermaria markako akordeoi zaharrak. Akordeoi zahar batzuekin aiseago da.
2011
‎Hala ere, beste erabilpen batzuetarako baliagarriak izan daitezkeela uste dut nik. Demagun bihotz nekrotiko bat dugula eta hor sartu nahi ditugula zelula berriak zenbait urtean funtzionatzeko; bada, horretarako balio digute IPS zelulak. Kontua da zelula horiek hobeto ezagutu behar ditugula, noraino hel daitezkeen jakin ahal izateko.Aplikazio klinikoak aipatu dituzu.
‎«Pohjolak arrasto handia utzi zuen Tolosan, eta kontzertuak arrasto hori omendu zuen. Halako gauzak sortu eta birsortzeko eginak dira, iraganak beti horretarako balio behar du».Irudiak eta hitzak, kontzertuanPohjola askotan izan zen Tolosan berak sortutako Tapiola haur abesbatzarekin. Zeberioren esanetan, abesbatza mundu mailan ezagun egin zen Pohjolari esker:
‎Errepresioa bizitzen denean zaila da konponbidean, mahai inguru batean proiektatzea, baina hala da. Gure adibideak horretarako balio behar du. Blokeo egoerak eta fase gogorrak izanen direla barneratu behar dugu, estatuen estrategia delako.
‎Langileak berak eramatekoak dira, lanean bere segurtasuna edo osasuna arriskuan jar dezakeen arriskuetatik, babesteko. Helburu horretarako balio duen beste edozein osagarri edo gehigarri ere izango da halako.
‎Txirrindulariek sasoia hartzeko eta txapelketa erritmoa hartzeko probak dira Australian jokatutakoa bezalakoak. Bai, horretarako balio dute. Orain garrantzitsuena kilometroak egitea da, txapelketa nagusiak etortzen direnerako sasoiko egoteko.
‎–Laster duk bazkaltzeko ordua. Lagundu iezadak zer edo zer atontzen, horretarako balio duk eta. Suetean asetzen dituk hik heure grinak!
‎Arratsaldea Ziburuko baserri batean pasa nuen lanean eta zer edo zer jan ondoren etxera itzuli nintzen ilundu baino lehen. Guk, baserrietan lan eginda, beti izaten genuen jateko zerbait ere, baina denek ez zuten horretarako balio.
2012
‎Lizardi Sariaren helburu nagusia gazteen irakurzaletasuna bultzatzea da. Ez dago argi k horretarako balioko al du?
‎Euskaldunari, euskaraz. Eta euskararen legeek eta legeon garapenek (garapenik ezak?) horretarako balio ez badute, esan nahi du legeek ez dutela euskalduna asetzen, ez EAEkoa, ez Nafarroakoa.
‎Ahaztua nuen zer zen ingurukoak zaintzea, hori besterik ez dut egin nire bizitzan eta ahaztu egin zait, pentsamendu horrek txikitu egiten ninduen. Ez badut horretarako balio, ez dut ezertarako balio. Neure burua handik kanpo imajinatzeari uzten nion orduan.
‎Marmarka jarraitu zuen. Ezer egin gabe bizi zaitezketela uste duzue, baina lana ere egin behar da, horretarako balio ez huelako hago hemen. Ez hi bakarrik, denak, ez duzue jainkoak agindutako lana egiteko balio, ez duzue gogorik seguruenik, eta alferkerian eman nahi duzue bizitza, seme alabarik izan ez, edota dituzuenak behar den bezala zaindu gabe bizi.
‎Amonari hiltzen lagundu zion Benitok. Kantuek horretarako balio dute, bizitzen laguntzeko, hiltzen laguntzeko. Baina kantariak norentzat egiten ditu kantuak:
‎berrogeita hamar arima, oker ez banago. Nik erantzun nion ez nuela horretarako balio...
‎Noiz eta nola bururatu zitzaizun Conquistador del fin del mundo programan izena ematea? Lagun batek esan zidan horretarako balio dudala eta animatzeko. Nik aurretik programa ikusi gabe nuen, baina azkenean proba egitea erabaki nuen.
2013
‎Bi aukera ditu euskararen munduak: merkatu osorako estrategia, merkatu osoan aritzeko gai diren balioekin, ala segmentu batean fokalizatutako estrategia, bakarrik segmentu horretarako balio duten balioekin. pikoa, adibidez); eta, era berean, ezagutzan erosi duten beste askok ez dute nahikoa arrazoirik ikusten erabileran ere erosteko, eskolatik kanpo" liberatuta sentitzen direnean" erdararen" hautua" egiten duten hainbat neska mutilek, adibidez, Karlos Gorrindok (2012) Bermeoko kasutik abiatuta nabarmendu duenez.
‎Beraz, bi aukera ditu euskararen munduak: merkatu osorako estrategia, merkatu osoan aritzeko gai diren balioekin, ala segmentu batean fokalizatutako estrategia, bakarrik segmentu horretarako balio duten balioekin. Baina, noski, bata zein bestea aukeratzeak erabakiarekin kontsekuente izatea eskatzen du.
‎Orduan, beste elkarrizketa bat behar da iparraldearen eta hegoaldearen artean; zeintzuk izango lirateke horretarako foro egokiak? Nazio Batuek ez baitute horretarako balio. Tira, Europako kontuak europarrek konpontzen dituzte.
‎Patxi Lopezen alderdiak uste du ezker abertzaleak bere erantzukizuna izan duela ETA bizirik irautean, eta «erantzukizun»horiek eskatzea berebizikotzat jotzen du. PSE EEk, halaber, ez du uste Jaurlaritzaren planak horretarako balioko duenik. Irailaren 20a da azken eguna Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioek Jonan Fernandezen planari ekarpenak egiteko.
‎Hasierako formulazioan aipatzen diren aukerak ez dira kontuan hartzen; alde batera geratzen dira bigarren zatiari garrantzia emateko. Soinu deserosoaren arazoa zegoen aparatua entzuteko orduan, baina garrantzitsuena umearen negarrak entzutea zen, eta horretarako balio zuen aparatuak. Kasu honetan indiferentzia indartsuagoa da aurreko adibideetan baino.
‎zehaztu arrazoia Txakurraren konbultsioak ez dira beti epilepsiaren ondorio, patologien eta txakurraren asaldura metabolikoak besteak beste, hipogluzemia. Hala ere, ez dago horretarako balio duen probarik. Txakurren epilepsia diagnostikatzea. Horregatik, garrantzitsua da animaliaren konbultsio gertaeren zergatia zehaztea; izan ere, txakurraren krisia eragiten duen patologiarik badago, egoera konpontzeko tratamendua aplika daiteke.
‎Zergatik ez pertsonalizatu are gehiago txakurraren lepokoa? Erabiltzen ez den oihal edo jantzi batek helburu horretarako balio du. Erretena osagarri zaharra estaltzeko erabil daiteke, eta lorea hutsetik eraikitzen da oihal zati berarekin, Fababyobliss web guneak azaltzen duen moduan.
2014
‎Inorengana heltzen ez den, inolako emoziorik sortzen ez duen komunikazioak, nekez lortuko du inoren pentsamendua edo ikuskera moldatzea eta are gutxiago portaera aldatzea. Beraz, komunikazio ‘neutroak’ ez du helburu horretarako balio.
‎Baina nik telebistan norbait izaten jarraitzen dudan bitartean, alferrik etorriko zara lan eske. Espektakuluaren mundua oso berezia da, eta zuk dagoeneko ez duzu horretarako balio!?.
‎nortasun literarioa da Arestiri (eta edozein idazleri) gehien esti matzen diodan ezaugarrietako bat. Ez da neurtzen erraza, kritikari edo unibertsitate irakasle askok ez zukeen aipatuko, ez zukeen artikulu batean emango, ez zukeen sistematikoki analizatuko, bai na horretarako balio du gauzei akademiatik kanpora errepara tzeak; elementu lausoa nortasun literarioa, segituan antzematen dena ordea.
‎Eta erantzun horrekaldi berean dakar IKTen bidezko gailuak eta Internet aipatu behar izatea. Izan ere, lagunarteko komunikazio idatzia Internet bidez besterik ez dute bideratzen gazteek, horretarako balio dien zeinahi tresna edo gailu erabilita. Horrenbestez, ez dugu esannahi Internet lagunartean komunikatzeko besterik erabiltzen ez dutenik, dugunik, Interneten komunikazio modu, solaskideen arteko harreman mota, testu mota
‎Mila Muinoetako irratiak zabaldu zuen izena gero. Horretarako balio du irratiak ere, telebistak, internetek, horretarako balio du unibertsitateak batzuetan. Hori sentitu zuen Ruandako tutsi batek, 1994an hanka galdu zuenak, beste gauza asko galdu zituenak.
‎Ikasleetako batekin itzultzen zen Irene Bilbotik, metroz, Ibon, Ibon Sales Urizar, Irene baino urte bi nagusiagoa, eta ematen zuen horretarako balio izan ziola ikastaroak. Leioan bizi zen Ibon, baina Algortaraino lagundu zion Ireneri birritan.
2015
‎Portaera ulertzeko hainbat teorizazio daude, eta jarraian azalduko ditugun kontzeptu edo terminoek ere horretarako balio dute. Gauzak honela, kontzeptu hauek hizkuntzaren alorrera ekarrita, euskal hiztunok ditugun hizkuntza portaeren zergatiak ezagutzen lagun diezagukete.
‎Nola iritsiko dira nire hitzak zuregana? Haizeak, zuhaitzetatik hostoak bortxaz erauzi eta bala gupidagabeen norabidea aldatzeaz gain, horretarako balio du, gure hitzak kulunkan hara eta hona eramateko. Ez dago hitzik haizerik ez bada.
‎Horregatik mantendu behar dugu hitzaren zuzia pizturik, beti pizturik, bestela ezerez honetan bertan hilko gara, Oto, isiltasunaren sabelean?. . Eta aitzurrak horretarako balio du, Karl, isiltasuna uxatzeko??. –Balio dezake, balio dezake.
‎Izan ere, arima Jaunarekin luze badago, arrazoizkoa denez, gutxi gogoratuko da bere buruaz; haren gogo guztia Hura nola gehiago poztu da, eta zertan edo nondik erakutsi Hari dion bere maitasuna. Honetarako da otoitza, ene alabak; horretarako balio du espirituzko ezkontza honek: egintzak sor daitezen beti, egintzak.
‎Ez dugu etorkizunerako prospekzioa bat dela ahaztu behar, hemendik 15 urtetara nola egonnahi dugun eta horra heltzeko zer bitarteko jarriko ditugun. Eta hori, etxebizitza politikarekin, baiekonomiarekin, bai kulturarekin, bai hizkuntzarekin... egin behar da, eta horretarako balio beharkolukete gidalerroek. Baina hau da aipatzen dutena.
‎Akitzeko, EH Bilduko kideak mugitzen duen indarraz aritu da, Eduardo Galeano idazle uruguaitar zendu berriaren solasak gogora ekarriz: «utopiak horretarako balio du: ibiltzeko».
‎Harreman horretan ari diren guztiak eragile (actant) ari dira, aldi berean ari dira eragintza eragozten eta ahalbidetzen, zeren eta harreman horretan elkarri eraginez sortzen ari den eragintzan balio bat edo beste, gaitasun bat edo beste, hartzen duten: horretarako balio dute, edo ez. Baina, orduan, eragintza hura zer izan da:
‎Ez da zezena epaitu behar: zezenak ukuilura eraman zituen joalduna izan zen, eta horretarako balio zuen. Azkenean denek amaitu zuten fusioetan".
2016
‎Alde horretatik, nire ustez, memoria eraikitzeko prozesuek eraldaketa sozial eta politikorako erreminta bezala balio ligukete. Ez badute horretarako balio, zer edo zer ez gara ondo egiten ari.
‎Horregatik da garrantzitsua herritarrei errealitatea azaldu eta kontzientziatze lana egitea. Azpeitiko eta Zarauzko hitzaldiek horretarako balio izatea espero dut.Gizarte mugimenduetan gertatzen ari den eraldaketa garrantzitsua al da eskubide sozialak mantendu daitezen. Industrializaziotik borroka soziala alderdi politiko progresisten eta sindikatuen bidez egin da. Hala ere, finantza botere handiak erakunde horiek presionatzen ari dira, hainbat eskubide desagertzeko.
‎Denok jarri behar dugu zer edo zer harresi hori botatzeko. Ni bezalako bat erdaraz jartzeak horretarako balio badu, ongi etorria izan dadila erabakia.Aurrekoan, esatari euskaldun batek «hagan uno con nosotros» euskarakada bota zuen ETB2n.Konplexuak kendu behar ditugu horretan. Euskaldunak oso gogorrak gara geure buruarekin:
‎1948 urteko okupazioaren ostetik, liskarrek gorabehera ugari izan dituzte, baina gatazkak bere horretan jarraitu du gaur arte. Israelen eta Palestinaren arteko borroka askotan erabili da konpondu ezin den gatazka baten paradigma gisa, eta, oraindik ere, horretarako balio dezake. Bi aldeen jarrerek muturtuta daudelako oraindik.
‎Jendea jo eta ke ari delako hortxe, segi! Adibidez, horretarako balio izan du Goenkalek, gazteak aritzeko. Aktore batzuk oso onak atera dira hortik.
‎ez da posible eta ezin liteke? nik ez dut horretarako balio, lotsatia naiz, ez nuke egiten jakingo!
‎eskuak lokatzez zikintzea, zuhaitz batera igotzea, txoriak entzutea, txoriak ikustea, ikertzea, behatzea, behatzea, etab. National Trust GKE kontserbazionista britainiarrak haur guztiek (eta ez hain haurrek) egin beharreko 50 gauzaren zerrenda bat sortu du, naturara gehiago gerturatzeko, naturaz gozatzeko eta hura babesteko balio duena. Helburu horretarako balio dute edozein naturgune naturalek, Espainiako natur gune babestuetatik eta etxearen ondoko parketik, urrunago joan ezin bada. 2 Joan elurrarekin naturgune batera Gabonak aukera ona dira haurrek natura ezagut dezaten Gabonetan ohikoa da elurra izatea.
‎Bazekien sukaldaritza ikasita ez zuela lan faltarik izango, eta apostua egitea erabaki zuen, gazterik, 18 urte zituela. Donostiako Cebanc eskolan egin zituen ikasketak eta berehala ohartu zen sukaldaritza gogoko izateaz gain, langintza horretarako balio zuela. Ikasketak eta praktikak uztartu zituen lehen urteetan; sukaldari, jangela nahiz barrako zerbitzari edota harraskako garbitzaile…, lan ezberdinak probatuz.
2017
‎Baina egia borobila da EUSKARAREN HERRIAN euskalduna dela euskaraz egin ezin duena, ez nahi duen lekuan, ez nahi duenean, ez nahi duenarekin. Eta hizkuntza batek horretarako balio behar du, bada, batez ere: komunikatzeko!
‎Auzo berria da, berria oso, dotorea eta txukuna, gaur egungo hiri ereduaren irizpideekin eraikia. Ikasia nuen, baita ere( horretarako balio du Wikipediak), azken hogeita bost, hogeita hamar urtetan sortua dela, lehen ur deposituak eta garagar soroak besterik ez ziren Eguesibarreko bazter batean.
‎–Horixe nahi diat nik, hain zuzen, eta horretarako balio dik preseski janariak. Tirok, Zorba, habil eta presta zak arrain zopa hori, buruak zapart egin ez diezagun!
2018
‎Ez zuen ordezkaria izan nahi. Ez zuen horretarako balio. Ikasketa buruaren gelara sartzeak ere ikara ematen zion.
‎Gaztelaniaz bai. Ondarroako herri euskarak ez du horretarako balio, ikusten denez. Langileen erdarak bai, ordea.
2019
‎Stradivarik eta bere garaiko luthierrek ere handik eramaten zuten egurra. Hemengo izeiek, Pirinioetakoek, ez dute horretarako balio.
‎Beharbada bere kontakizuna laburtu besterik ez du egin nahi izan, pentsaturik ezen, hainbeste mende pasa eta gero, garrantzizkoa dena gertaera nagusiak kontatzea dela. ...gutxiago ikasteko haien alde, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gu salbatzen gaituztenak ordenagailuak dira, ordenagailu barruan sartzen dugu entziklopedia eta hiztegia den oro, eta horrela ez dugu oroimenik eduki behar, baina gauzak ulertzeko modu hau, esan dezagun guk geuk beste inork ohartarazi aitzin, erabat eta izugarri erreakzionarioa da, zeren gure guraso eta aitona amonen liburutegiek ere horretarako balio baitzuten, neopalioak gehiegizko karga eduki ez zezan, nahikoa egiten du honek, duen tamaina edukita, han garunaren hondoan sarturik, toki guztietatik zirkuituz inguraturik, eta orduan Mem Ramiresek Mogueimeri esan zion, Jarri hor, gainera igoko naiz, agian pentsa liteke esaldi hau ez zela neopalioaren obra izan, non, eskailera eta soldadu diziplinatuen oroimenaren ondoan, inteligentzia ere... Omen.
2020
‎. Alde batetik, gauzak plazaratzea ondo dago, eta mezu truke honek horretarako balio du.
‎Gure etxea eta koronabirusa ezkutatzeko ohiko objektuak desinfektatzea ohitura bihurtu zaigu. Baina kontuan izan behar dugu ozpinak ez duela horretarako balio; ozonoa erabili nahi badugu, profesionalei utzi behar diegu; eta gure eskuetan gel hidroalkoholikoak erabiltzen ditugunean, ez dutela denek desinfektatzen. Hala ere, 19 bizitza ez kutsatzeko hainbesteko desinfekzioak kontsumitzailearen poltsikoari eragin behar dio?
‎Martinek salatu du Jaurlaritza ez dela haiekin harremanetan jarri, «ez diru laguntzen inguruan hitz egiteko, ez autonomoek bizi duten egoera larriaren berri jasotzeko», eta espero du orain gertatutakoak horretarako balio izatea. Arazoari «bere osotasunean» irtenbide bat emateko, autonomoen mahai bat sortzeko beharra aldarrikatu du.
‎Esaterako, lana galdu duten pertsonenak, baldintza eskasagoetan bizi direnenak, jendea zaindu behar dutenenak edo gaixo daudenenak. Eta kultur sorkuntza, beste gauza askoren artean, horretarako balio luke. Egoera prekarioak edota gizarte ezberdintasunak erakutsi eta salatzeko.
‎Bizitzako zati handi bat etxebizitza berean, eta osasun krisia iritsi arte askok ez diote hain berea duten espazioari arreta jarri, erreparatu. COVID horretarako balio izanak poz eman dio Olatz Otaegi arkitektoari. " Pozten naiz osasun krisiak etxebizitzaren inguruko hausnarketa eragin duelako".
‎Espainia berriarekin bat egiten ez zuten asmo txarreko pertsonak esparru jakin batean biltzea aldi baterako, haiekin zer egin erabakitzen zuten bitartean; orain, Covelo tenientea hemen dagoenetik, jakina da San Simongo Lazaretora eramango dituztela, aurki presondegi militarra bihurtuko den ospitalera, Vigoko itsasadarrean. Pazoak horretarako balio du orain, baina paseoak edo fusilamenduak azkar azkar egiteko ere balio du, eta halakorik egiten ez bada ere, halakorik izan eta gertatzen ez bada ere, egin egiten dira, izan badira eta gertatu gertatzen dira.
2021
‎" Ez diogu uzten ikasleari bere irudimena eraldatzen, bere sentimenduak azaleratzen, eta nik uste dut hor dagoela gakoa. Literaturak gainera nik uste dut horretarako balio behar duela: ikaslearen sentimenduak haizatzeko, boza izan behar du, ezta?
‎Oi, ene ederra, orain harro egon zintezke zure merezimenduez, zeren zure promesa hutsalarengatik ezinezko balentria bati ekin baitiot, eta baliteke ene poza handitu ordez malurra bikoiztu izana, zeren segur bainaiz egin nion promesaren kontra erokeria honi ekin diodala jakiten badu, galdu eginen dudala harekiko dudan tratu onest eta ohikoa, bertze nehork ez duena; horretarako balio izan du ene banitateak; zeren ene edertasuna eta grazia baliatzeko, ez nituzkeen ilunpean gorde behar haren bihotzaren maitasuna irabazteagatik; ez nukeen ahalegindu behar haren gorputz garbia indarrez hartzen, ezpada zerbitzu luze batez eta pazientzia apalez maitasuna gailen zedin beha egon, hori gabe gizonaren bertute eta ahalmen oro ez baitira deusetarako.
‎Oro har, ondo ikusi ditut, baina auzi askotan sakondu beharra dago. Hurrengo legealdiak horretarako balio behar du: garapenerako, zehaztasunerako».
‎Aunitz. Eta horretarako balio behar luke. Baina, tamalez, errazegi pasatzen dugu orria, eta aitzinera egin, ikasgairik atera gabe.
‎«Ideia bat egitea eta obrari bere osotasunean heltzea zen intentzioa», azaldu zuen Polok. Kontzertuek horretarako balio izan diote.
‎Fer ere larri ibiliko da kontu honetan, nire familiaren jabetzetan bizi baita, haren zaintzapean. Egun libre gehiago dudanetan, energia gastatzeko premia sentitu ahal izateko adina (arraroa), jende inportantearekin egoten naiz, baina ez didate horretarako balio. Ez da trauma bat, bururatu egin zait eta esan egin dut.
2022
‎gatz pixka bat irentsi, sodioak tentsioa igotzen baitu. Gure inguruan oso erraza da helburu horretarako balio dezaketen elikagai gaziak aurkitzea (gazta onduak, olibak, patata frijituak, antxoak…). Baina kontuan hartu behar da sodio asko duten elikagai guztiak ez direla osasungarriak.
‎Kentzeko, substantzia kimikoak edo produktu naturalak erabil daitezke. Artikulu horretan, amoniakoak koipegabetzaile gisa dituen ezaugarriak eta lixibak desinfektatzaile eta zuritzaile gisa dituenak, horretarako balio duten produktu naturalak eta salfumana, orban oso zailetarako gordetako substantzia korrosiboa.
‎Juvillàren aurkako erabakia estatu espainoleko organo administratibo batek hartu du (JECk), eta Kataluniako Parlamentuak ez du jakin eragozten. Beraz, ezin izan du ekidin, menekoa izaten jarraitzen du; ez du horretarako balio. Quim Torraren esana frogatu da beste behin:
‎anekdota edo gauza txiki batean arnasa askoz ere sakonagoko zerbait egiteko zuntzak daudelako ia beti, ze ia inoiz ez gara libratzen diskurtso horiez, guk eraiki ditugunak autodefentsarako edo inposatzen dizkigutenak, baina beti badaude. Fikzioan, errealitatea ordena dezakezu, eta zentzu bat eman; horretarako balio didan heinean, formatu txikia askoz ere indartsuagoa eta erosoagoa zait.
‎Hasi eta buka. Horrelako txapelketek azken batean horretarako balio dute: jokalarien balioa igo edo jaisteko.
‎Uste nuen nituela. Paperezko paineluak uzten ditut sehaskan, behintzat horretarako balio dit. Ez da gauza material askorik behar.
2023
‎Greba antolatzeko asanbladan, guraso bileran, eskailerakoan, zinemako ilaran. Komunikatzeko bitarteko edo tresna izatearen alderdia asko nabarmentzen badugu, badira dagoeneko horretarako balio duten beste batzuk, lege edo babesa berezirik behar ez dutenak.
‎«Politizazio bat ikusten ari gara. Gizonak interpelatzea aitatasun baimena kirola egiteko aprobetxatzeagatik, adibidez; halakoak norbaitek esan behar ditu, eta prozesu hau horretarako balio izaten ari da».
‎sektore maskulinizatuetan eztabaidaezinak ziren kontuak auzitan jartzea, eta fabriketako aldageletan hainbat gairi buruz hitz egitea. Gizonak interpelatzea aitatasun baimena kirola egiteko aprobetxatzeagatik, adibidez; halakoak norbaitek esan behar ditu, eta prozesu hau horretarako balio izaten ari da».
‎Joni gertatu izan zaio sariak jaso eta, halere, ez sinestea gauzak ondo egin dituela, eta gertatu zaio kritika txar baten ondorioz sentitzea ez duela lanbide horretarako balio. " Publikoa oso tajantea da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia