Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 189

2001
‎Urruzuno lehiaketa, beraz, herri honen egoeraren isla literarioa besterik ez da. Eta horren jakitun, herri gisa kulturalki herren uzten gaituen lehiaketaren mugak gaindituz, Euskal Poeta Gazteen Eguna antolatzeari ekin zion hainbat gaztek duela zenbait urte, territorio gisa euskara hartuz, beste zehaztapen politikorik gabe. Berdin zitzaigun biltzen ginen gazteak EAEkoak, Nafarroakoak, Venezuelakoak edota Afganistangoak ginen.
‎Ikerketaren arabera, pilula hartzen duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteen %40k erretzen dute, pilula erretzen ez dutenen %25ek baino. “Mediku guztiek izan lukete elkarte horren jakitun, nerabeei pilula antikontzeptiboa agintzea erabakitzen dutenean”, ondorioztatu dute Dominique Paulus doktoreak eta Gaixotasun Kardiobaskularra Prebenitzeko Unibertsitate arteko Elkarteko (Brusela) kideek. “Prebentzio neurriek pilula antikontzeptiboa eta zigarretak nerabeen artean konbinatzea izan lukete helburu, gaixotasun kardiobaskularren gainean gerora izan daitezkeen ondorioak saihesteko”, erantsi dute ikertzaileek.
2002
‎Honela, dagoen informazioa azken ordukoa dela ziurtatzen dugu. Adibidez, kontzerturen bat bertan behera gelditu bada, agenteak informazio hori aldatu dezake, Agendako erabiltzailea horren jakitun eginez. Memento honetan, 100 kultur eragiletik gora ari da Gure Agenda edukiz betetzen.
‎Hori bazekiten Caponek Humek Madnerrek. Bilboko faxistak ere baziren horren jakitun, eta beharbada horregatik ez zuten deus ere esaten. Astelehen hartako isiltasuna Euzkadiko Jaurlaritzako funtzionario batek apurtu zuen.
2003
‎Okerrena beti espirituala da: Jainkoa ezin ikusi eta horren jakitun izatea. Baina sufrimen fisikoak ere ez dira makalak.
2004
‎Ez zizun musurik emango, hartu zale izaki baina lotsati. Nik eman egingo nion horren jakitun, gerora ere biak adinean aurrera, inoiz ez nion ohitura hari bukaerarik eman. Eta Orioko zaharren egoitzan musean aurkituko nuela jakinda, egokiera nuenean hara egiten nuen hura agurtzeko pozez, harenaz ere berdintzen bainintzen.
‎Hala ere, bi xehetasun: esan dut hura nire lehen esperientzia zela eta, halako kasuetan normala den bezala, apuntatu baino lehen tiroa egiteko arrisku handian nengoela, baina nola Montse –kalibre hartako armetan espezialista– horren jakitun baitzen, misilak eztanda egin zezan baino lehentxeago eskua inguru haietara eraman, ile kizkur bati heldu, eta dzast!, errotik kendu zidan.
‎Ohartuki eta oharkabe gizakia, banaka hartuta zein elkartean, zabuka eta noraezean bezala ibili ohi da, zirt edo zarteko erabakiak hartu behar dituela eta erabaki horietan huts egin dezakeela. Goizago edo beranduago gizakia horren jakitun eta ohartun da. Gizakiak maizegi ez daki zeri heldu, zeri lotu, nora jo; eta badakiela uste duenean ezin jakin asmatu duen edo iritziz aldatuko den.
2005
‎Laugarrenik, inportantea da horrekin batera irakasle klaustro osoa horren jakitun eta adostutako neurri batzuen aldeko izatea. Eta jakina, ikaslearen aurrean mila gauza asmatuko ditugu, baina azkenean protagonista nagusia (eta nik uste dut bere aurrean txapela kendu behar dugula) irakaslea da.
‎Izan be bi binaka ziharduela emoten baeban be, bi izanda be, ez ziran beti beiraki bi berberek alkar jotzen ebenak, bikoteen osagaiak aldatu egin eitekezan haruntz honunzko mobimentuotan, honunzko bidean distiratsu agertzen zana, harunzkoan distiragabe agertu eitekean. Are gehiago, bi binakakoa hiru hirunakakoa bilakatu eitekean, hirukotegaiak bilakaera horren jakitun ez baziran be. Jazoera ezagunegia Madalenentzat.
‎Hala dator Tuliorengan, horrek esaten baitu zuzenbidearen doktrina atera behar dela, ez pretorearen ediktutik, orduan askok egiten zuten bezalaxe, ezta XII tauletatik ere, filosofiaren barne muinetik baino. Hemen dago lehen leheneko eginkizuna, aurretiaz arrazoimen naturala zer den horren jakitun bagara eta hori egiaztatzen bada agintaritza sakratuarekin. Horixe izan zen, izan ere, aspaldiko jakintsuen eta sona handiko herrien iritzia.
‎Letra klasikoetan eta biblikoetan ondo hornituta eta apainduta dago Grotiusen testua. Bera ere, horren jakitun da, egin asmo duena ondo azalduta:
2006
‎Orduko, gazteluko lubakiek, zamaritegiak eta inguruko baratze eta soroek neskaren etzanaldiak ikusiak zituzten goarnizioko gizon andanarekin. Gilen eta biok noizbait gertatuak ginen ariketa azkar horien lekuko, baina, akort etorri behar izan gabe, inoiz ez genuen Estefania horren jakitun egin. Luzaz, munduko emaztekirik ederrenaren pare ukan nuen Ramona.
‎ustez hain herrikoia den bertsoaren sorkuntzan dauden teknika sofistikatu eta konplexuetan. Agian bertsolariak berak ere ez ziren horren jakitun.
2007
‎Kopuru hori, egoerarik larrienen erreferentziatzat hartuta, gure gizarteko talderik ahulenak bizi diren bizitegi bazterketaren egoeraren icebergaren gailurra da. Errealitate horren jakitun, 13 gizarte erakundek, besteak beste, Etxerik Gabeko Pertsonekin lan egiten duten Erakundeen Sare Nazionalak, Baztertuen Integrazio eta Laguntzarako Zentroen Federazioak, Harrera Sareak eta Garapenerako Solidarioek Feantsa Europaren egoitza espainiarra sortu dute. Etxerik gabeko pertsonentzat lan egiten duten gizarte erakundeen Europako federazioa da, 1989an sortua, eta Europako 30 herrialdetako 100 erakundek osatzen dute.
‎Irabazi asmorik gabeko erakundeen gardentasunaren kudeaketari (ONL) buruzko lan batek eman zion saria, bere doktorego tesiaren sintesia. Gai horren jakitun, bere ustez, GKEen sinesgarritasuna zalantzan jarri da erakunde batzuen kudeaketan atzemandako ustezko irregulartasunen ondoren. Horregatik, herritarren eta erakundeen arteko loturak indartzearen alde egiten du, eta, batzuetan, komunikazio hori" dirua biltzeko publizitate eta marketin ekintzetara" mugatzea aurpegiratzen die.
2008
‎Begitantzeko gaitza den beste negoziazio prozesu baten lehen urratsak ere izan zitezkeen, hirukiaren erpinek oskolari baino Loiolako mamiari bete betean helduko baliote. Paper horietako edukietan da konponbidearen giltza, horren jakitun dira eragile politiko nagusiak. Zoritxarrez, hauteskundeetan edo jarduera armatuan, orain indarrak metatzeko garaia da.
‎Bada ematen du. Kirikiño? zuzenketa horren jakitun zela, zeren badirudi alternatiba sabindar hori hartu ez izana salatuz idatzi zituela berbok: «abertzale­izparringijak euzkel­aldez lan asko ta onuratsubak egindako izparringijak eztabezala aintzat artu gura ixan, ezta abertzalian artian dagozan gixon jakintsubak be euzkel­gauzetan».
‎Narvaez, irakaskuntzaren arloan beste abantaila batzuk eskainiz, eliz hierarkia lasaitzen saiatu bazen ere, ordutik aurrera estatuaren eta elizaren arteko harremanak asko hoztu ziren. Karlistak horren jakitun ziren, eta nolabait, iraultza liberala euren mesederako izango zela somatzen zuten, Isabel II.aren faltan, bere magalean hazitako sektore kontserbatzaileak erakartzea errazagoa izango baitzen. Aurreko urtean, Madrileko Senatuan aurrekontuen eztabaidan, hiru herrialdeetako senadoreek Foruen aipamena egitea eskatu zuten, beste senadore batzuen haserrea eta eztabaida piztuz.
‎25 urteko epean sistema politiko berriak jarri ziren martxan, administrazio eredu eraginkorragoak frogatu, lurrak eskuz aldatu, elizaren eta estatuaren arteko eskuduntzak bereizi? Azken finean, biztanleriaren kontzientzia bera zegoen aldatzen, eta Vienako Kongresuan bildu zirenak horren jakitun, eta beldur, ziren.
‎Are gehiago, root kontua erabiltzea izango da helburu nagusietako bat. Horren aurrean erabiltzaileek arazo horren jakitun egon behar dute eta are gehiago administratzaileak. Denon helburua, eta supererabiltzailearena batez ere, pasahitz seguruak, edo asmagaitzak gutxienez, lortzea izan behar da.
‎Ezin esango dugu, beraz,, halako ikasleak euskaraz duen gaitasun estrategikoa halakoa da?, kasurako. Hala ere, horren jakitun garen arren, ikerketa galderetan ikasleen hizkuntzak ezberdindu egin ditugu, emaitzak eta, batez ere, ondorioak argitze aldera. Beraz:
‎Imagen: masdar Al Jaber sultanak, egoera ahul horren jakitun, Norman Foster arkitekto britainiarraren laguntza izan du “Ciudad Masdar”, arabieraz “iturri” esan nahi duena, sortzeko. Helburua da 2015erako 6,5 kilometro koadroko hiri-gune guztiz jasangarria bukatzea, eta energia berriztagarriekin lotutako 50.000 pertsona eta 1.500 enpresa hartzeko gai izatea.
‎Lehenik eta behin, bertsolaritzaren ezagutza. Bertsolariekin egon behar du, euren kezken eta iritzien berri izan eta nolabait bertso munduan egosten den horren jakitun izan behar du. Gero, gai jartzaileak jakin behar du gai bakoitza bertsolariari, giroari, lekuari, orduari eta herriari egokitzen.
‎Olaizolak oso erasokor jokatu zuelako, normalean baino ausartago. Bera da lau t' erdian teknika aldetik hobekien moldatzen den pilotaria, eta, horren jakitun, normalean tantoak asko luzatzen ditu. Igandean, berriz, ez zuen halakorik egin».
‎Egoera horren jakitun izanda ere, abiada biziko garai hauetan, eskertu dut eta gozatu dut Terra Sigillata k pausatzeko eskaini didan aukera, geldialdi hori memoria hurbilari begiratzeko eta memoria hurbilaz gogoetatzeko gonbidapena izan delako. Hausnarketarako deia ardatz duten literatura lanetan gertatu bezala, irakurketa pertsonala gogoetabide horien hertsitzea baino ez da.
2009
‎Egun hartakoa errepikatzea litzatekeen aho gustu mikatza gozatzeko modurik eraginkorrena. Uruguaiarra horren jakitun da eta uste osoa du bere mutilengan. Txukun egin dugu lan eta pasa den asteko porrota ahazteko neurketa noiz iritsiko zain gaude.
‎Irteera estandarra da erabiltzaileari emaitzak erakusteko daukagun bidea. Nahiz eta horren jakitun izan ez, print funtzioa erabili den bakoitzean, irteera estandarra erabiltzen aritu gara.
‎Gazako erasoak gogortu egin ditu hautagaien jarrerak, eta horren jakitun, inor gutxik hitz egin du kanpainan elkarrizketa edo negoziazioez.
‎alderdi erreferente bakarra da, ez boto isilak ez sozialistek ez dute barneratu jeltzaleei lekua kentzea, ezkongai preziatuena dira eta Ibarretxe (zintzotasuna) da balioetsia. Sozialistak horren jakitun dira eta kezka bakarra portzentajeen eta bereziki eserlekuen aldea zaie. Are gehiago:
‎Orainik gabe ez dagoelako gerorik. Javi Lopez entrenatzailea eta jokalariak horren jakitun dira, eta gaurkoa besterik ez dute gogoan. Entrenatzaileak argi eta garbi esan du hori aste honetan, eta atzo ere gordin gordin mintzatu zen Gaizka Garitano:
‎Garzonek gaineratu du. Batasuna EKINen? irizpideei men egin dietela EHAK-ko ordezkariek, eta horren jakitun zirela. Gainera, Garzonen arabera, beste alderdietako kideei, presio eta mehatxu?
‎Gori gori dago giroa, maputxeen borroka Txileko mugak zeharkatu eta nazioartean ere oihartzuna izaten ari delako. Eta Txileko Gobernuak, horren jakitun, sartzea debekatzen die atzerritik joaten diren kazetari eta begiraleei; atxilotu edo deportatu egiten dituzte, badakitelako maputxeen borrokak babes handia lor dezakeela nazioartean. Bitartean, maputxeek han jarraituko dute, duintasuna ereiten, zokoratu nahi dituen sistema oso baten aurka, mundu oso baten alde lanean, goldeak lurra iraultzen duen modura, astiro baina aurrera.
‎Ez da euskaldunik, honezkero, horren jakitun ez denik. Azken egunotan kalean, saio berezietan, hedabideetan, koadriletan amorruz aipatzen den gaia da.
2010
‎Beste ekoizle batzuek, lege muga horren jakitun, sukaldaritza apaingarri gisa aurkeztu izan dituzte loreok, baina Pamiesek ez omen dio bide horri jarraituko eta araudiari entzungor egiten jarraituko du, absurdua den ustetan.
‎Elkartea, minbizia duten haurren gurasoei laguntzeko helburuz sortu zen, askotan gaixotasunaren larrian bere burua abandonatzen dute? eta horren jakitun, dituzten arazoak bideratzen laguntzen saiatzen dira.
‎Ikastola bakoitzean bizi zen egoera, beraz, oso garrantzitsua izan zen azken erabakia hartzeko orduan. Baina, horren jakitun izanda ere, Ikastolen Elkarteak aurreikusitako baino ikastola gehiago egin ziren publiko. Egon zen, adibidez, Armentian publifikazioaren kontra agertu eta gero, ikastolako batzar nagusian, publifikatzearen aldeko erabakia hartu zuen ikastolarik.
‎Nolanahi ere, errazagoa zein zailagoa izanik, azken urte hauetako bilakaerak erakutsi digun moduan, argi dago momentu honetan ekonomia errealaren eta finantza ekonomiaren arteko benetako harreman eta proportzioak ondo ezagutzea eta gizartea bera horren jakitun izatea osagai funtsezkoa dela epe labur, ertain eta luzeko politika ekonomikoak landu eta gauzatzeko orduan.
‎Horregatik," 2010eko Munduko Kopa" bidaia programak emanaldietarako eskubidea ematen duela egiaztatu behar da. Gainera, komeni da ziurtatzea zein partidatarako balio duten, gerta baitaiteke bezeroak nahi dituen partidetarako txartelik ez egotea eta beste partidetarako sarrerak eskuratzea, horren jakitun izan gabe. Zozketak eta sustapenak Uda honetan Munduko Futbol Kopa berrira joan nahi duten zaleek beste aukera bat dute:
‎Ospe onaren etsaietako bat pertsona batek datu faltsuak edo okerrak argitaratzen ditu, asmo hegazkinekoak edo nahasmen hutsekoak. Ohiko baliabide inprimatuen kasuan, oker badaude eta horren jakitun badira edo irakurleak hala eskatzen badu, ohitura orokorrak honetara darama: akats fede bat argitaratzea.
‎Agurrak ere puntuagarri dira eta atzoko bi taldeak, horren jakitun,
‎Azken berrogeita hamar urteetan zintzoki eta sakrifikatuki euskaraz argitaratzen den oro irakurri duen arren, ez da berea ahots erabakigarria. Ez du epaimahaiko beste inorengan eraginik izateko behar den itzalik eta horren jakitun da bera. Horregatik, modu nahiko inpertsonalean eta bere oharrak autoreek erabili duten hizkerara mugatuz aletzen ditu finalisten lanak.
‎2002ko Neguko Olinpiar Jokoak Salt Lake Cityn (AEB) egin zitezen, hautagaitza horren antolatzaileek NOBko zenbait kideren botoa erosi zuten, luxuzko oparien eta bertze hainbat mesederen truke. Samaranch, presidentea izanik ere, horren jakitun zenik inork ez zuen frogatu, baina bere agintaldi amaiera zeharo orbandu zuen gertatutakoak.
2011
‎...etxeratzea; torturatzea; bortxatzea; prostituitzera behartzea; antzutzea; arrazoi politiko, erlijioso, ideologiko, arrazazko, etniko eta abarrengatik jazartzea... eta sufrimendu handia eragiten duten edo osasun fisiko edo mentalari erasotzen dioten bestelako ekintzak, betiere ekintza horiek herritarren sektore baten aurkako eraso sistematiko eta orokor baten barruan egiten badira, eta erasotzailea horren jakitun bada.
‎Appleren iPadak izan zuen arrakasta zela medio, paperezko salmentak etengabe behera zihoazela ikusten ari ziren komunikabide eta aldizkari askoren itxaropen handia bilakatu zen iPada. iPadeko aplikazioen bidezko edizio digitalerako harpidetzekin sarrerak berpizteko aukera ikusten zuten, beren azken aukera. Baina Applek, horren jakitun, oso baldintza gogorrak ezarri zizkien beren edukietarako harpidetza eskaintzeko iPaderako aplikazio bat egin nahi zuten komunikabideei: harpidetza sarreren% 30ek Applerentzat izan behar du; harpidedunen datuak Applek kudeatzen ditu, eta komunikabideak ezin ditu eskuratu; komunikabideak harpidetza bere webgunearen edo beste plataformetarako aplikazioen bidez ere eskaintzen badu, hango prezioa ezin da merkeagoa izan; eta aplikazioak ezin du estekarik izan webgunearen harpidetza tokira.
‎Ezin da esan, dena den, ez denik horrelakorik gertatuko. Gerta daiteke 2.000 edo 5.000 urtean behin lurrikara handiago bat gertatzea, eta gu ez izatea horren jakitun.
‎«Jainkoek eta pertsonok arazo berberak ditugu». Leitmotiv a, hala ere, ez da nahikoa eta horren jakitun gara irakurleok. Mamiari bizitza ematen dioten pertsonak sinesgarriak ez badira edo narrazioak arnasa bahitzen ez badigu, herren geratuko da idazlearen ahalegina.
‎2004ko maiatzean, Audientziak Gaztela eta Leongo Administrazioaren aurkakotza errekurtso bat gaitzetsi zuen, neurriaren aurka aholku ematen zuten txosten psikologikoetan oinarritua.2007an, Ciudad Rodrigoko San Francisco ikastetxe publikoak egindako txostenek adierazten zuten Diegok behin eta berriz huts egiten zuela eskolan, hezkuntza zentrora berandu iristen zela, eta, eskolak bukatzean, ama berandu etortzen zela haurraren bila. Ciudad Rodrigoko 1 Zenbakiko Epaitegiak, horren jakitun, berriro kendu zion amari zaintza aldi baterako, eta 8 urte betetzear zegoen Diego Salamanca hiriburuko harrera zentro batean sartu zuten, beste zerbait agindu bitartean.Madrilgo Komunitateko adingabearen defendatzaileak, Pedro Núñez Morgadesek, Diegoren egoera deitoratu zuen, eta baieztatu zuen familia epaitegirik ez egoteak nahikoa baloratu gabeko tratu txar mota bat eragiten zuela, a... prentsako hainbat albiste.B dokumentua.
‎Jokinek, ordea, Zubeldiaren kolpeei eusteko duen gaitasuna erakutsi zuen igandean. Txapelketan puntuek balio duten heinean, egiteak ez galtzeak adina balio du, eta Jokinek horren jakitun dela frogatu zuen. Eutsi eta, aukera dagoean, jo!
‎Gainera, zertarako zuan gurdia? Nik uste diat lapurreta edo beste zakurkeriaren bat egiten zebiltzala eta, hi horren jakitun hintzela pentsatuta, erditik kendu gura izan hauela.
‎Nora horren jakitun zen eta ardoa edaten zuen bakoitzean mihiarekin zeharkatzen zituen ezpainak astiro. Marcoren kopetatik irristatzen ziren izerdi tantek haren urduritasuna uzten zuten agerian.
2012
‎Eusko Jaurlaritzaren kontra egiteaz gain, enpresako zuzendaritzaren inguruan ere egin dituzte salaketak LABek eta ELAk. Izan ere, urteetan" galera ekonomikoa" eragin duen kudeaketa egotzi diete Corrugados Azpeitiako zuzendaritzako kideei, eta hainbat irregulartasun salatu dute; besteak beste," ohikoa baino askoz kalitate txarragoko txatarra erosi izana urte askoan", horrek dakarren diru galerarekin, eta" horren jakitun izanik beste alde batera begiratu izana". Normalean txatarraren %10 zikina izaten dela adierazi dute sindikatuek, ehuneko hori bota egin behar izaten dela zakarretara.
‎Dena den, badirudi pribatutasuna mantentzeak ez dituela erabiltzaileak gehiegi kezkatzen. 900 milioi erabiltzaileetako askok ez dituzte euren pribatutasun konfigurazioak moldatu, eta profil erabat irekiak dituzte, agian horren jakitun ez diren arren. Beraz, Facebooken jartzen dugun informazio guztia potentzialki publikoa dela argi izan behar dugu, ez baikaude soilik haren menpe, baita euren segurtasun profilak aldatu ez dituzten lagunen esku ere.
‎Mendebaldeko emakumeak hasi ginenerako, haiek jada ibilbide luzea egina zuten. Oso gauza interesgarriak egiten ari dira eta gaur egun badira belaunaldi berriak horren jakitun direnak. Bestalde, aurrerapauso guztien ondoren aurkako indarra etortzen da.
‎Izan ere, aireportuetako emakumeek joera suizidak dituzte, horren jakitun ez badira ere.
‎Zenbat eta jende gehiagoren babesa izan, orduan eta indar handiagoa izango du bere tesiak eta orduan eta justifikatu behar gutxiago argudio (ar) en eta ondorio (ar) en arteko konexioa. . Guztiak horren jakitun direnez gero, aipatu ere egin beharrik ez legoke, baina hori estarian egon ordez, berariaz aipatu egingo du?. Beraz, argumentazioan aurrera egiteko estrategia erretoriko pragmatikotzat joko dugu.
‎ALIZIAk garrantzia kendu nahi dio, baina ezin du. Minduta dago, eta KANDIDO horren jakitun da.
‎Bai, apustuak ikuskizun honen oso osagai garrantzitsuak dira. Eta, horren jakitun, diru kopuru handiagoa mugitzen duten ohiko apustuez gain, bestelako bisitari, turista edo dena delakoek apustu txikiak egiteko harrera mahai bat jarri dugu, jokoan gehiago sartzen laguntzen duten apustu sinbolikoak egin ditzaten. Zer nolako harrera dute Galarretan egiten dituzuen partidek?
‎ii) Giza eskubideen urraketa egoera oro, ofizioz horren jakitun izatea erabakitzen badu;
‎Kasu horietan, espezialistaren proposamena da «pixka bat gehiago ikertzea» eta aitatasunagatiko irrikak benetakoak diren aztertzea. Aita edo ama izateko desio hori, askotan, ez da benetakoa izaten, baizik eta zenbait gizarte presioren ondorioa, eta ez da beti horren jakitun izaten. Ez dira arraroak honelako pentsamenduak:
‎erabakia hartzea azaldu dute Udaleko arduradunek, proiektagailu digitalak" oso garestiak" direla-eta, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak, baina, kostu horren jakitun izanik, 2011 urtean, zine aretoetan
‎milioika lagun ari dira munduan bideo jokoak erabiltzen, baita Euskal Herrian ere, eta sekulako dirutzak mugitzen ditu sektore horrek; hazten ari den sektorea da eta lanpostu asko sortuko dituela aurreikusten da. Garrantzitsua da, beraz, sektore horretan lan egiteko jendea prestatzea eta, horren jakitun, Euskal Herrian ere hasi dira arreta eta dirua ipintzen bertan.
‎Gure herria horren jakitun da. Gure herriak konponbide demokratikoa desiratzen du, eta bere etorkizuna erabaki nahi du.
‎Gaiztoak zakar baztertuko du déjate de chorradas a este hijoputa le toca sufrir cante o no cante. Zalantza eragin nahi izango diote, azken finean ez dela berak jakin dezakeena interesatzen zaiena, baizik eta mendeku hutsa, haien arma kide hilengatik, erotuta daudelako, psikopata hutsak direlako, bortxatuko dute, umiliatuko, zertarako balioko die horrek ordea gero inor ez bada horren jakitun. Aski ote zaie beste desagertuen inguruan norberak dituen susmo okerrenekin osatu den irudikeria kolektiboa elikatzeko beste martiri bat sortzearekin.
2013
‎alde bien arteko desoreka nabarmena. Nehork ez du ETAren biktimen kalbarioa gutxiesten, denak gara min horren jakitun, baina askoz zailtasun handiagoak daude presoen senideen gurutz bidea ikusarazten. Ezertan hasi aurretik ezinbesteko orekatzea eman da, eta memoria ariketa hori izango da alde bietako partaideak euren buruak galdekatzera, jokabide makurrak izan dituztela onartzera, eta euren gudari ohiak hainbeste ez idolatratzera eramango dituena.
‎Berdintasuna egunero landu behar da, liburuak lagun dezake, bai, baina literatura beste gauza bat da. Kate osoa dago jokoan finean, eta ondo legoke irakasleak ere kate horren jakitun izatea. Ematen du gaur gauza guztiek izan behar dutela praktikoak, erabilgarriak.
‎Irabazten badute, Uxue aurreratuko dute, eta lehen bi postuetako bat lortu, Riga Valentzia emaitzaren faltan. Ez dute zereginik izango galtzaile badira, eta horren jakitun dira. Ordubete lehenago hasiko da Rigan Letoniako eta Valentziaren artekoa, eta hango emaitza gertutik jarraitzea komeni.Izan ere, Rigaren garaipenak behin betiko urrunduko du multzo burua, baina Valentzia aukerarik gabe utzi ia ia.
‎«Txupinazoaren historian horrelako atzerapenik inoiz egon ez izanak eta jaiek iruindarrentzat zein bisitarientzat duten garrantziak juridikoki frogatzen dute ez dagoela zalantzarik larritasunaren inguruan». Autoan, epaileak gaineratu du bandera hori zintzilikatzeak ezinbestean atzeratu zuela txupinazoa eta horren jakitun izan behar zirela atxilotuak. Instrukzioan atxilotuen aurkako zantzu ugari bildu direla dio epaileak.
‎«Pentsatzekoa da ekoizle askok tarte gutxi izango duela aurrera egiteko». Eta Europako Batzordea bera ere horren jakitun da, NPB onartu aurretik sei ikertzaile independenteren ikerketetan aurreikusia baitzuten kuotak desagertzeak eragin negatiboa izango duela Europako mendialdeko ekoizpenetan eta hegoaldeko eskualdeetan. Denek ondorioztatu zuten esne ekoizpena garestitu edo merkatu egiten dela orografiaren arabera.
‎–Bada, neure alabak tentelak baldin badira, horren jakitun egon gura nuke beti.
‎237). Bestetik, gorputzaren jabetza lortu dute, eta horren jakitun dira. Azpimarragarria da, bestalde, Mari Txuri alarguntzen denean orduantxe hasten dela eleberri honetako istorioa.
‎bort escribian Denboraldi berri bat hasiko da kirol-zaleentzat, eta asko egongo dira arreta handiz Espainiako talde eta kirolarien hurrengo hilabeteetan. Eskaera horren jakitun, bankuek kirol mediatikoenekin lotura duten hainbat produktu garatu dituzte. Aurrekoetan bezala, gaur egungo ia eskaintza guztia txartelak ematera mugatzen da, baina gordailuren bat ere badute.
‎Xehetasunen bila hasita, askok azpimarratzen dute igogailuaren beharra, ia %17ak. Oso garrantzitsua da Udala datu horren jakitun izatea; momentu honetan du diruz lagundu etxean igogailua jarri duena, baina beste erakunderen batek bideratutako dirulaguntzen berri ematen lagun dezake, adibidez”. Autobusa ElizmendiraMugikortasun eta garraiobideen inguruko galdera eginda, Asteasuko adinduen %58ak autoa duela nabarmendu behar da:
‎Gerora, poliki poliki, emaitzak hobetzen joan gara eta ekimen bereziak ere antolatu ditugu hori lortzeko: puntu berde mugikorrak oso kutsakorrak izan daitezkeen materialendako e.a. Egia da, edozelan ere, hasieran, pedagogia lan handia egin genuela, eta hasierako emaitza onak izan bezain laster horren jakitun jarri genituen herritarrak… Jendek ikusi zuen, hasieratik, bere ahaleginak bazuela erantzuna. Guretako, Taradelleko herritarrondako, ohorea da, esaterako, 2011n Katalunian gehien birziklatu zuen herria izatea.
‎Udala lanak egiten ari da putzuaren aldameneko lur sail batean, eta proiektu horren barruan jasota zegoela putzuan karramarroen kontrako tratamendua botatzea. Angiozarren horren jakitun zirela azpimarratu du Oxel Erostarbe alkateak.
2014
‎(...) Urbanizazio motak ere badu eragina, etxe multzo bakartuek bilakaera sozial, kultural eta linguistikoan eragiten dute". Hizkuntzalari ugari arazo horren jakitun —susmodun, gutxienez— dira. Hirigileak dira harreman hori hain argi ikusten ez dutenak, arestian esan bezala.
‎oposizioko alderdiek ez dute zerga jaitsierarik nahi. Araban Javier de Andresek egin nahi duena, hitzez hitz. Oposizioa, haserre Tranpa horren jakitun dira gainerako alderdiak. PSNko Juan Jose Lizarberen esanetan, erreforma aurrera ateraz gero, 2016ko udaberriko errenta kanpainan nabarituko lukete herritarrek, baina 2015eko maiatzerako UPNk zerga jaitsieraren mezua erabili nahi du kanpainan:
‎Ana Mato ez da asteko proba gainditzeko kapaza, eta horrek taldekideak jan gabe utz ditzake. Soraya Saenz de Santamariak, horren jakitun, probaren lema hartu du. Seguru asko tentsio handiko elkarrizketa izango zuten bi emakumeek.
‎Euskal Herriko atlas etnolinguistikoa lanerako (Aranzadi Zientzia Elkartea,) hainbat inkesta egin zituen Artolak Nafarroa erdialdean. Ez zen nolanahiko bilduma, eta horren jakitun zen Fermin Leizaola Aranzadi Zientzia Elkarteko etnografia saileko burua. «Leizaolak ikusi zuen bazegoela zer sakondu bertan; ordura arte egindakoa area bat zen, eta oraingoa hura sakonduko duen lerroa».
‎Gaztetatik zekien sormen literariorako sena zeukala. Ez zuen ezer argitaratu behar izan horren jakitun izateko: irakurleen edo kritikarien iritzia jaso gabe ere, ziur zegoen bere bokazioaz.
‎Emakumeek ezdakite gizonek guztiz menderatzen dituztela, eta egitate horretaz jabetzen direneanezin dute «sinetsi ere egin». Sarritan, errealitate biluzi eta gordinari aurre egitekoazken baliabide gisa, ez dute sinetsi nahi izaten gizonek menderatu egiten dituztelaeta menderakuntza horren jakitun direla erabat (zapalkuntza askoz ikaragarriagoabaita zapalduentzat zapaltzaileentzat baino). Bestalde, gizonek ondo baino hobetodakite emakumeak menderatzen dituztela («Gu gara emakumeen nagusiak», esanzuen Andre Bretonek1), eta menderatze horretarako prestatuak izaten dira.
‎" Ba al dakigu zertan erabiltzen den gure dirua? Zenbateraino gara horren jakitun?; Zenbat aldiz galdetu diogu gure Banketxe/ Kutxari zertan inbertitzen duen gure dirua?; Posible al da banketxe etiko bat finantzaz gain, behar sozialak, ekologikoak, bakezkoak… arduraz zainduko dituena?" Irakurtzen jarraitu:
‎Gure herrian ez da erraza seme alabei euskaraz hazi eta bizitzeko ekosistema egokia eskaintzea, hautu kontzientea dago horren atzean. Ez da nahikoa ikastolara eraman edo etxean euskaraz aritzea, eta horren jakitun direnek lan handia egin behar izaten dute. Are handiagoa, ez dakiten hizkuntza horren transmisioa bermatu nahi dutenen kasuan. Zalantza daukat Orioko gurasoek kezka hori ote daukaten:
‎C. Reinhart eta K. Rogoff, beraien This time is different. Eight centuries offinancialfolly (2009) liburuan, horren jakitun dira. Lehenago ere izan gara hemen, antz historikoa dario honi, ezer berririk ez, ahaztutakoa ezik:
2015
‎Medikuarekin edo erizainarekin izan ondoren, landa botika da herritarrek duten osasun gune bakarra. Zorte handia dute, eta horren jakitun daude. 32 urte daramatzat Kasedan, eta, zaintzaldia izan ez arren, goizeko ordu txikietan deitzen didate askok.
‎Herri honek, ordea, bere etorkizuna erabakitzeko hautua egina duen honetan, gatazka politikoaren konponbidea ahalbidetzeko ezinbestekoa da gatazkaren muinera jotzea eta gatazkaren parte eta ondorio diren agente guztiak aintzat hartzea; ezinbestekoa ere, beraz, preso politikoen aitortza eta parte hartzea.Arrazoiak arrazoi eta esanak esan, ordea, preso politikoen existentzia praktikan errealitate bat da. Estatuak eurak dira euskal preso politikoei izaera berezitua ezartzen dietenak, salbuespenezko espetxe politika kriminalaren bidez. Mendeku eta presoen agente izaera deuseztatzea helburu baino ez duen espetxe politika, ukatu arren, oraindik ere bizi bizirik dagoen gatazka politiko bat existitzen delako, eta estatuak horren jakitun direlako, froga garbia da.Kontziente gara espainiar zein frantziar estatuan jo puntuan den eta izan den herritar oro bere izaera iraultzailearen ondorioz izan dela; hau da, herri aske baten alde eta bestelako eredu bat eraikitzeko asmoz bere konpromisoa agertu duen pertsonak direla.
‎Hori bakarrik ez, Garrigosek uste du aldarrikapenak aintzat hartu direla: «Lortu dugu administrazioak arazo horren jakitun izatea, eta espero dugu datorren ikasturtean eskaintza zabalagoa izango dela».Arantza Aurrekoetxea Hezkuntzako sailburuordeak, behinik behin, aldarrikapen horri erantzun zion, eta eredua areagotuko dutela nabarmendu: «Aukera berri honek eredura salto emateko beldurrez dauden A ereduko ikasleei aukerak emango dizkie.
‎2007aren ondoren ere Lizarra Garaziko prozesuaren ostean egin zuen atentatu kanpainaren parekoa egiteko gauza izan balitz, kontua bestelakoa izan zitekeen. Gainera, 2007 ETAko zuzendaritza barnean izan zen zatiketak kalte egin zion talde armatuaren sinesgarritasunari ezker abertzalearen barruan horren jakitun zirenen artean. Barne krisi horrek erraztu egin zuen ezker abertzalearen barrutik ETAren autoritatea auzitan jartzea.
‎Tartea zegoen bien artean, baina maletaren eraman beharrak ere pausoa trabatu eta moteldu egiten zion Arenasi. Kepak, horren jakitun, izterretik gora zetozkion min ziztadei entzungor egin eta gorputza aurrera bultzatu zuen amorruak jota. Ezkerrera egin zuen Arenasek kalearen bukaeran.
‎Mahai gaineko luzeek, alkoholarekin eta gaueko irteerekin batera, askoz gehiago erre dadin bultzatzen dute. Hori dela eta, oinarrizko aholkua zigarro kopurua kontrolatzea da, horren jakitun izateko eta, jakina, espazio bat ez kutsatzeko bere kearekin. Ez da ahaztu behar tabakoa droga arriskutsua dela erretzailearentzat nahiz erretzaile pasiboentzat.
‎Sentimenduzko gainezkatzea. Arrisku horren jakitun nengoen estreinako liburu haren poemak idaztean, baina hedatuegi dagoen akats hori guztiz saihesteko gai ez nintzen izan, antza. Ez, bederen, kritikari haren iritziz.
‎Jesuia arrebak gogoan du familiaren ondoeza, ez jakinik Migel Jabier bizirik itzuliko ote zenentz. Granadarien kapitaina bera ere intzertitude horren jakitun zen, eta partidaren dolorea aurreztu nahiz, biziki goiz jaiki zen, eta etxekoak lo zirela, alde egin zuen eskaileretatik beheitik. Estrategia huts egina baina, amak geltokira egin ahal izan baitzuen, eta bertan semea tinkatu.
‎Bortakoaren zozketa izan", eta hari zeritzan" lotsaemangarri, baina ez zen Erdi Aroan agitu". Kantinok hirikide frankok pairatzen zuten eskasia zeukaten erakusgai, eta horren jakitun, Urmenetak ongi goizik zabaldu zituen bere bulegoko ateak haren beharra zeukan orori.
‎Eta hala egin genuen, Jose Luis Osabak onartu zuelako. Dena kontsultatzen genuen harekin eta administrazio kontseilua horren jakitun zen".
‎Badaki, hala ere, iruzurraren egiletza aitortzeak ez lukeela ezertarako balioko, ez lioke-eta inork sinetsiko. Eta horren jakitun izatea suertatzen zaio mingarria, inork aintzat hartzen ez duenaren zeinu ukaezina baita. Bai, hutsaren hurrengoa da, inportantziarik gabeko txorimalo bat, azken finean.
‎horra bere borondate eroriaren aurkako asteroko erreakzio horren kausa. Madariaga konturatzen hasia da bere gogoaren desintegrazioak ez duela atzera bueltarik, eta horren jakitun izateak kezkatzen ez duen arren, ez luke nahi abandonuaren gibelera oharkabean erortzerik, era kontziente eta neurtuan baizik. Hain justu, horrexegatik ematen dio atseden auto suntsiketa prozesuari astearteetan:
2016
‎»Egoera nahi genukeen bezalakoxea denean, ezer ez dator hain desorduan nola hiz erdika adieraztea egoera horretara eraman gaituzten zirkunstantziak: eskerrak ematen dizkiozu Fortunari, jarraitu zuen?, eta hizpidean zaude; bihotza horren jakitun egin eta gogobeterik geratu zen; eta nork ezpada filosofo ingeles batek bidaliko ote zion bere buruari horren berri adimendua mudaraztearren?
‎Agintari sozialisten helburu nagusia Zapateroren agintaldia errepikatzea zen, eta Nafarroa Bairekin hitzartzeak hauteskunde orokorrei begira kalte egin ziezaiekeela uste zuten. Ahuldade horren jakitun, Diario de Navarra k eta eskuineko beste komunikabide batzuek Nafarroa Bai ETAren indarkeriarekin lotu nahi izan zuten, oso modu trakets bezain bortitzean.
‎–Ene ustez, ez zen erabaki zuzena izan; ez Geroa Bairendako, ezta udalerako ere. Eta nago haiek ere horren jakitun direla, edo konturatzen hasiak direla. Udalaren erabakietan parte hartzen dute, baina protagonismoa galdu dute.
‎EiTBn, informazioaren profesionalek eskubide horiek garatzeko agindu inplizitua jaso dute gizartearen aldetik, eta euren lanean horren jakitun jokatu behar dute, alegia, euren betekizun profesional nagusia askatasunez, independentziaz, zorroztasunez eta objektibotasunez informatzea da, printzipio editorialak eta Estatutu honen edukia errespetatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia