2008
|
|
Aldizkako zergetan, zerga egitateak denboran zehar dirau, eta legegileak denbora hori zatitu egiten du, tributu zorra ezarri ahal izateko;
|
horren
erakusgarri dugu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Istanteko zergetan, ordea, zerga egitatea, bere izaeragatik, epealdi jakin batean agortzen da; horrek ez du esan nahi egitate hori bat batekoa izan behar denik, baizik eta ez dela etenik gabe luzatzen (adibide moduan aipa daiteke ogia erostean ordaintzen dugun Balio Erantsiaren gaineko Zerga).
|
2009
|
|
Zain gauden bitartean, aspaldi ikasi genuen, mundua ez dago geldirik, eta nik hurbilen dudan liburugintzaren sektorea ere ez. Urte literarioaren errepaso azkar bat eginda, krisiak krisi, gure egile inportanteenek lanean segitzen dute, eta
|
horren
erakusgarri ditugu Lertxundiren Eskarmentuaren paperak edo Jimenezen Stock 13 (memorialismoaren aroa iritsi ote da gure letretara. Urtetan ofizioan jardundako inoiz baino jende gehiago daukagu, eta normala litzateke alde horretatik, baita poztekoa ere), Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege, Irigoienen Haragiaren gauak eta egunak, Bordaren Ezer gabe hobe, Elorriagaren Londres kartoizkoa da, Igerabideren Elurra sutan, Jaioren Musika airean (nobelistetara mugatzearren, saiakera, kronika eta poesian ere beste mordoxka bat aipa genezake eta).
|
2011
|
|
AEKren eskaintza eta metodologia lehenetsi eta egunero 600 bat lagun hurbiltzen dira hiriburuko euskaltegietara.Beraz, geure buruari jarritako erronkarekin jende askok bat egiten du, urteotan milaka lagun animatu dira euskaltegi batean izena ematera, eta beste ehunka lagun ari dira irakasle, euskara ikasteko abentura zoragarrian herritar horien laguntzaile. Eta babes horren jabe, AEK k tinko eutsi dio bere lanari; metodologia berritzailea praktikan jarri eta ekimen desberdinak aurrera eramatearekin batera, konpromiso
|
horren
erakusgarri dugu azken urteotan bai Iruñeko Donibane auzoan bai Lizarran irekitako euskaltegi berriak.Hala ere, AEK k duen babesa ez da horretara mugatzen, ezta pentsatu ere, ikasle zein irakasle askok egindako hautua gauzatzea erronka handia baita. Ahalegin ekonomikoa izugarria da eta gainera, hein handi batean, gure bizkar hartu behar dugu Nafarroan helduoi euskara irakasteko lanaren kostea.Berriki errealitate hau hitzekin baino, irudien bidez azaldu nahi izan dugu han eta hemen harrera bikaina izan duen bideoarekin.
|
2012
|
|
Lehenengo kapitulua itzulpen teoriari eskainiko diogu; izan ere, Sarrionandiak itzulpena nola ulertzen duen aztertzeko eta itzulpena ulertzeko modu hori haren itzulpenetan nola gauzatzen den ikusteko, beharrezkoa zaigu esparru teoriko bat garatzea, Sarrionandiaren itzulpen gogoeta eta itzulpen praktika modu koherente batean azaltzen lagunduko diguna. Euskal literaturaren alorrean, itzulpenek historian zehar pisu kuantitatibo handia izan duten arren, itzulpenaren inguruko teorizazio saioak oso bakanak eta azalekoak izan dira orain artean; interes falta
|
horren
erakusgarri genuke, hain zuzen ere, Sarrionandiaren itzulpenei eskainitako azterlanen urritasuna. Xabier Mendiguren Bereziarturen Itzulpengintza.
|
2021
|
|
Jon Gerediaga poesian nabarmendu den arren, bada nor euskal antzerkiaren munduan ere, eta
|
horren
erakusgarri dugu Dama, apirilean argitaratu zen antzezlan nahiko poetikoa. Poetikoa diot, Edith Sodergran poeta finlandiar suediarra fikzionalizatzen baitu liburuak, izenburua ematen dion protagonistaren bitartez, eta karakterizazio horretan, pertsonaiaren hitz guztiak poesia bihurtzen dira.
|