2015
|
|
Hala ere, ai ene, Jauna, bai luzea dela nire erbestealdia! Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar bat eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen jakin ez eta
|
horren
beldur denarentzat. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude!
|
|
guztiaren beldur da, guztia jartzen du zalantzan, ohikoak ez diren gauzak ikusten dituenez gero; haiek dituen ariman inperfekzioren bat ikusten duenean batez ere (Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienak aingeruak izan behar luketela uste dute, eta hori ezinezkoa da gorputz honetan bizi diren bitartean); berehala deabruaren edo malenkoniaren gauzatzat gaitzesten da guztia. Eta mundua honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen; munduan gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak
|
horren
beldur izatean eta ongi aztertzean. Baina beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den.
|
|
5 Heriotzaren beldurra ere gutxi geratu zitzaidan,
|
horren
beldur handia izan bainuen beti. Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako.
|
|
Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen
|
horren
beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
|
|
Haietako batek ziur dakit ez duela inoiz [hitz egin]. Sekula ere ez dut ulertu zergatik, ezta ez naiz arduratzen Jainkoak nahi duena baino gehiago eskatzen; izan ere, deabruak berehala engainatu egingo nindukeela uste dut, eta orain ere ez dut eskatuko,
|
horren
beldur nintzatekeelako.
|
|
8 Berorren absentzia dela-eta, nik neuk ere probatu ditut Eliasen beldurrak; bide horietan dabilenaz, beldur izateko arrazoi guztiak daude. Jaunak nahi beza Paulo haietatik libratzea, hainbesteko itsukerian ez bainintzateke harrituko edozer egingo balute; gehiago harritzen naiz
|
horren
beldur ez denaz eta batetik bestera arrisku handi handirik gabe dabilenaz.
|
|
Orain beldurrez daude zer idatziko dieten, nire nebak esan baitzien gutuna idatzi ziela, erantzun dezaten. Eta jakin bezate inork ez duela eta ez duela izan ere hemen oihal mehezko arroparik nik neuk izan ezik; oraingo izotzekin ere ezin izan baitut besterik jantzi, giltzurrunetarako, gaitz
|
horren
beldur handia dut, eta esan eta esan egiten dutenez gero, eskrupulua sartu zait; belaki lodizko zahar zaharra nuen eta gure aitak hartu zidanez gero, ez dakit zer egin.
|
|
13 Oraindik Tostado
|
horren
beldur gara, orain Gortera itzultzen baita; gomenda biezaio Jainkoari. Irakur beza Sevillako ama priorearen gutun hori.
|
|
Monasterioa Ordenetako Kontseiluaren baimenaz eta erregearen aginduaz eginik dago; haren maiestateak agindu ezik (monasterio hauek oso aintzat dituelako mesede handia egiten baitit), hamabi urtean aritu zen baimena lortu nahirik Beasen fundatu zuena beste Ordena batekoa egiteko (honen berririk ez zitzaion iritsi) eta ezin izan zuen egin. Eta monasterio bat behin fundatua dagoenean, fundazioa ez da desegiten hain erraz; ez da
|
horren
beldurrik izan behar. Orain uste dut beharrezko guztia eramango duela Migel Caja jaunaren gutunean esaten dudanagatik ez bada, baina laster bidaliko diot.
|
|
Ez bedi harritu; hain obra handia ez da egiten haiek gabe, saria handia izango dela baitiote. Jainkoak nahi beza, nire inperfekzioek haiek egitean ez dezatela merezi saria baino zigor handiagorik, beti izaten bainaiz
|
horren
beldur. Beasko ama prioreari idatzi diot, bideko gastuetarako laguntza eman dezan.
|
|
5 Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, hori aitortu eta alde egingo balu! Eta hala egin dezala, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainko nahi dezala beste bat han ez izatea; izan ere, badaude nahiko motibo
|
horren
beldur izateko, eta, beharbada, ez berak eta ez besteek ez dute hori ulertuko nik bezain ongi.
|
|
Salmogileak gizakiaren oinpean jarririk daudela gauza guztiak dioelako, uste duzue guztien oinpean daudela? . Ez izan
|
horren
beldurrik, alderantziz baizik: nik haiek ikusten ditut gauzen oinpean; eta ezagutu nuen erreal erdi bat zela-eta borroka egin zuen zaldun bat eta hil egin zuten; bai gauza kaskarraren truke jarri zuela bere burua jokoan!
|