Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2002
‎Baita Espainiakoan ere, noski. Baina horrekin batera etorri zitzaidan burura Flandes izan dela Europako historian hainbat iraultzaren sorgune ere —Eu ropako mapa politikoa aldatu duten iraultzak— eta Flandes izan zela Espainiako inperioa hausten hasi zen lehenlu rraldeetakoa (guk geuk Noainen ia itxaropen guztiak galdu behar izan genituen bitartean). Eta, aitortu dezadan hau ere, Ibarretxek, harritu egin ninduelako:
‎Euskarazko irakaskuntzak presente egon luke Euskal Herriko unibertsitate guztietan, horrekin bat gatoz. Baina, dirudienez, datozen urteotan kolokan jar daiteke orain artean lortutako apurra.
‎Euskara politizatua dagoela maiz entzuten da, eta iritzi horrekin bat nator; baita auzi horri berebiziko garrantzia ematearekin ere. Besteak beste, Ramon Saizarbitoria kezkati agertzen zen euskarak jasaten duen erabilpen politiko interesatuarekin, eta, egoera hori gainditzeko, euskal eta espainiar nazionalisten arteko adostasunaren premiaaldarrikatzen zuen, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolaturiko hitzaldi sorta baten baitan (El Correo,).
2003
‎Ez al da zure uste horrekin bat etorri den idazlerik?
‎Egitasmoan parte hartzen duten gehienak helduak badira ere, azken aldian geroz eta jende gazte gehiagok izena ematen duela baieztatu digu Gurutzeagak. Iritzi horrekin bat dator Nahia Guenaga euskara sustatzailea. Kolaboratzaileak bilatzea omen da egun lanik zailena, ordainsaririk gabe bere jakintzak eskaintzeko prest dagoen jendea alegia.
‎12 Tribuko saxofoi joleak dioskunez, sinestunak, rastafariak, elizetan biltzen ziren abestu, danborra jo eta Jah jainkoa gurtzeko. Marihuana erretzearen filosofia ere bide horrekin bat zetorren. Taldeko partaide guztien kasua ez bada ere, Eizagirreren esanetan badira zenbait kide rastafari mugimenduarekin oso identifikaturik sentitzen direnak.
2004
‎a) Agerraldi ekitaldian bertan, interesdun guztiei eta Fiskaltzari zitazioa egingo zaie, horiek bidezkoa dena azal dezaten, eta, hala denean, geroko agerraldian frogak egin daitezen; geroko agerraldi hori, 730 artikuluan xedatutakoaren eta lege honetan artikulu horrekin bat datozenen arabera egingo da, bost egunetako epe luzaezinean, lehenengo agerralditik zenbatuta.
‎Epaileak adingabearen itzulketa ebazten badu, autoan ezarriko du adingabe hori lekualdatu eta atxiki duenak ordaindu dituela prozeduraren kostuak, bai eta eskatzaileak egindako gastuak ere, bidaiak dakartzanak barne, eta orobat, adingabe hori ostu aurretik, beraren ohiko bizilekua zein estatutan izan eta estatu horretara itzultzeak dakartzanak; horiek betearaziko dira, 928 artikuluan eta horrekin bat datozen horietan ezarritako izapideen bidez.
‎1 Zordunak aurkezten badu aurreko artikuluan aipatu fruituen, errenten, onuren nahiz edozein motatako ekoizkinen likidazioa, likidazio hori hartzekodunari helaraziko zaio, eta, hartzekoduna horrekin bat etorriz gero, likidazioa onetsiko da, errekurtsorik jartzeko aukerarik gabe; adostutako zenbatekoa diru bihurtuko da, 571 artikuluan eta ondorengoetan diruzko betearazpenari buruz ezarritakoaren arabera.
‎Lege berriak, gainera, Erregistroa konplexutasun osoz antolatu du, eta erakundeari teknizismo handiagoa eman dio; aldi berean, Erregistroa praktikoagoa, sotilagoa eta malguagoa egin du, eta, berebat, osoagoa, egiazkoagoa eta zuzenagoa. Horren ondorioz, nahitaez arauetan horrekin bat datozen aldarazkoa izan da antzinako erregelamendupenak barneratzea, eta, legeak oinarri berriak zituen arloetarako, beste arau batzuk ere ezartzea.
‎Raymond Aron filosofoaren arabera, XX. mendea Alemaniaren mendea izan zitekeen Lehen Mundu Gerrak lurraldearen norabidea okertu izan ez balu. Ikuspegi horrekin bat dator Fritz Stern, eta halaxe azaltzen du El mundo alemán de Einstein liburuan. Zergatik gertatu zen Holokaustoa?
‎Eta ez hori bakarrik, adituen %83 bat dator hurrengo hamabi hilabeteetan deskargak areagotzen jarraituko dutela esatean, SGAEren Ikerketa Sailak 700 profesional eta espezialistari egindako inkestetatik abiatuta egindako Delfos azken txostenak erakusten duenez. Iritzi horrekin bat dator Ikus entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea (Egeda), eta Jose Antonio Suárez idazkariak esan zuen Espainia “Europan Interneteko musika artxiboak deskargatzen dituen liderra da”, Santanderko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (UIMP) egindako topaketa batean. Suárezek esan zuen fenomeno hori iragankorra dela, eta “arrazoizko prezioan egindako eskaintza” dagoenean amaituko dela.
2005
‎Nik ez nuke nekazal eta hiriko dikotomia horren nabarmen bereziko, edo egun gutxiagoa dela esango nuke bederen. Nahiz eta anonimatuaren zehazpen horrekin bat natorren. Izan ere, errebindikazioa egitean distantzia handiagoa dago hirian.
‎Erregistroko bulegoetan artatzen diren liburu eta agiriei begirunea zor zaie, eta euren segurtasuna zaindu behar da; erregistratzaileen ardura da bulegoetako altzariak begirune eta segurtasun horrekin bat etor daitezen zaintzea.
‎Pazienteak, ebakuntza baten ondorioz, bendaje bat jarri zuen sudurrean, sudur trenkadaren desbideratze bat konpontzeko. Lehen ikerketen arabera, nahastearen arrazoia da gizakia beste paziente batekin nahastu zela, eta, kasualitatez, paziente horrekin bat zetorrela haren inizial guztietan. Biek pila izen bera eta lehen deitura partekatzen dituzte; bigarrenean, berriz, letra berarekin hasten da.
2006
‎Titulu honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, Grazia eta Justizia Ministerioak, kasuan kasuko erregelamenduen bidez, ezarriko du zentro horretan antolatu beharreko estatistika kriminaleko zerbitzua, bai eta epaileek eta auzitegiek horrekin bat etorriz bete beharreko erregelak ere.
‎Hala eta guztiz ere, legezko testuan agertzen da publizitate ez zilegiak eraginiko ekintza noren aurka zuzen daitekeen, eta, horren inguruan, garrantzizko aipamenak daude; 31 a) eta c) artikuluetan, hain zuzen, iragarlea aipatzen da. Ikuspuntu horrekin bat etorriz, eteteko eta zuzentzeko epaiketaz kanpoko erreklamazioak iragarlearen aurka bideratzea baino ez da aurreikusten 25.1, 26 eta 27 artikuluetan. Horregatik, amaitzeko, esan daiteke publizitate ez zilegia dela-eta ekintza jasateko eskaturiko legitimazioa iragarleari besterik ez zaiola posible, publizitatea egiteko interesa duen pertsona delako.
‎Belarrian metatutako argizariak ura xurgatu eta puztu egiten du, eta horrek tapoi bat sortzen du, Konstantino Romerok dioenez. Ideia horrekin bat dator Cobeta, zeinak adierazten baitu batzuetan ekintza sinpleak aski direla, hala nola burua garbitzea edo dutxa bat belarriaren barruan tapoiak sortzeko. Nola jakin daiteke argizarizko tapoi bat dagoela eta ez beste edozein gaitz otiko?
2007
‎Proposamen horrekin batera nahitaez ekarri da proposatutako antolaketak duen kostuaren argibide oroitidazkia, bai eta plana betearazteko egutegia ere, horrekin bat datozen aurrekontuen aurreikuspenarekin.
‎...deko estatuan beti gertatzen den moduan, mota horretako neurriek ere muga bat dutela esan behar da, eta gainditu ezin den muga bat botere publikoen nahierakeriaren gaineko debekua da (EKren 9.3 art.); izan ere, tradizioz baztertutako kolektibo baten aurrean legegileak sustapen neurri horiek aplikatzea erabaki dezake, bereizkeria egoera gainditu ahal izateko, eta horretarako hartutako neurriak xede horrekin bat etortzea, baina neurriz kanpokoak izatea; hori dela eta, Konstituzioaren aurkakoak izango lirateke.
‎Horren estatutua Erroman onetsi zen 1998ko uztailaren 17an. Gorteak jurisdikzioa du genozidio krimenen, gizateriaren aurkako krimenen, gerra krimenen, eta abarren inguruan, Estatutu horrekin bat etorriz Gortearen eskumena onartu duten herrialdeetako naziokoei dagokienez, betiere, nazioko zigor jurisdikzioen izaera osagarriarekin. Gorte Nagusiek, EKren 93 artikuluan ezarritako prozedura dela bide, estatuaren adostasuna emateko baimena eman dute, urriaren 4ko 6/ 2000 LO dela bide, eta Espainiako Erresumak Estatutu hori berretsi zuen 2000ko urriaren 19ko Berrespen Tresna dela bide (EAO, 2002ko maiatzaren 27koa).
‎Holly ren dileman, Holly k zigorra jaso lukeen galdetzen badugu, ezezkoa izango daerantzuna, honako hau argudiatuz: animaliak ondo tratatzeak araurik ez betetzeajustifikatzen duela, eta guraso gehienak horrekin bat etorriko liratekeela.
‎José Ignacio Arranz Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziako (AESAN) zuzendari exekutiboak egin zuen saioa, eta elikagaien segurtasunaren funtsezko helburuak lortzeko prestakuntzaren garrantziari buruzkoa izan zen. Irizpide horrekin bat etorriz, higiene paketeak berariaz adierazten du kontrol ofizialak teknika egokien bidez egin behar direla, hala nola zaintza jarduera erregularrak eta kontrol intentsiboagoak, besteak beste, ikuskapenak, egiaztapenak, ikuskapenak, laginak hartzea eta horien azterketa. Horrek esan nahi du ikuskaritzak, hau da, kontrol ofizialek, bermatu behar dutela elikagaiak indarrean dagoen legeriaren eta ezagutza zientifikoaren arabera prestatzen direla.
‎Era berean, gizon eta emakumeok osasun bikaina izan dezakegu behi esnea kontsumitu beharrik gabe. Asmatutako beharra dela uste duzu? «Esnea ez da funtsezko elikagaia inola ere, nahiz eta urtetan ideia horrekin bat egin» Izan ere, esnea ez da funtsezko elikagaia inondik inora, nahiz eta urtetan ideia horrekin bat etorri. Kontua hirurogeiko hamarkadan hasi zen:
2008
‎" Artista batek arte modura aurkezten duen guztia artea da", izan zen Duchampek zabaldutako mezua. Ideia horrekin bat dator Mejuto, eta baita arte munduan dabilen oro, kaletar arruntaren pertzepzioa, seguruenik, oso bestelakoa den arren. Baina, nor da artista?
‎Bi ulerkera horietatik, legeak bigarrenaren alde jo du ezbairik gabe, eta onartu du erantzukizun mugatuko sozietatea nahiz sozietate anonimoa pertsona bakarrekoak izan daitezkeela, jatorriz zein gertatze bidez. Abenduaren 21eko 89/ 667/ EEE Zuzentarauak emandako bultzadarekin enpresa txiki eta ertainen eskakizunak ase nahi dira, hitzaurrean bertan esaten denez?, baina zuzentarau horren testuak, lege honen bitartez barne zuzenbidera sartu denak, onartzen du enpresa handiak ere pertsona bakarrekoak izatea eta aukera hori edozein enpresaren beharrizanak asetzeko erabiltzea, horren neurriak kontuan hartu gabe. Ikuspegi horrekin bat etorriz, esan-bidez onartu da pertsona bakarreko sozietatea beste sozietate batek eratzea, eratzailea ere pertsona bakarrekoa izan arren?, eta pertsona bakarreko sozietatea dagoela ulertu da, halaber, akzio edo partaidetza guztiak bazkidearenak edota sozietatearenak direnean.
‎Mitxelena, Gorrotxategi, Lakarra eta abarrek egin duten lanaren bitartez argi ikusten da antzinako lekukotasunak euskal hizkuntzaren batasuna azaltzen dutela erromata rren garaian. Baina nire ustez horrekin bat dator erromantzea Hegoaldean eta Iparraldean sortzen ari zela susmatzea (ikus Enego> hilarri batean, Enecoren ordez).
‎Horregatik, ez dute asmatzen Prever Planaren desagerpena ulertzen. Kalkulu horrekin bat dator Germán López Madrid, Automobil, Kamioi, Autobus eta Motozikleten Inportatzaileen Elkarte Nazionaleko presidentea (ANIACAM), eta parkea gaztetzeko beharra azpimarratzen du," airearen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko". Poluzioaren arazo handienetako bat Espainiako automobil parke zaharra da oraindik Bi elkarteen iritziz, hamarkada bat baino gehiagoan indarrean egon zen Prever Plana pizgarri garrantzitsua izan zen Espainiako ibilgailu parkea berritzeko, Europako zaharrenetakoa.
‎Hala ere, ondorio horren eraginkortasuna agerian uzteko egiten diren berrikuspen sistematikoetan eta metaanalisietan, arlo horretan ikerketa gehiago egin behar dela ohartarazten da. Horri buruz egindako azterketa berrienean, Danimarkako Frederiksberg Ospitaleko “The Parker Institute, Musculoskeletal Statistics Unit” erakundetik ondorioztatu dute eskaramujo estraktuak osteoartritisa duten pertsonen mina gutxitzen duela, eta, horrekin bat etorriz, substantzia hori nutrizazeutiko gisa interesgarria izan daitekeela. Hala ere, adituek diotenez, aztertutako azterlanen lagina oso txikia izan zen (287 gaixo) eta tratamendu laburraren iraupena (batez beste hiru hilabete); beraz, instalazio horren eraginkortasuna eta segurtasuna ikerketa zentro desberdin eta independenteek ebaluatu behar dituzte, eskala handiko eta epe luzeko lanetan.
‎Eta likideziarik gabe, ezin da dirurik mailegatu. Arriskuak hartzen ziren ekonomia ondo zihoalako, langabeziak ez zuelako maila kezkagarririk, eta etxebizitzak balioa handitzen zuen Azterketa horrekin bat dator Javier Villoria; izan ere, likidezia orokorrik ez izateak kontsumitzaileari kalte egiten dio zuzenean; izan ere, lehen, bankuak eta kutxak" itsasten" ziren dirua ematen lehenak zirelako, eta horrek abantaila ematen zion bezeroari, bankuei" estutzeko" eta interes apalagoa negoziatzeko aukera ematen baitzion. Gainera, likidezia eskasia eta banku edo aurrezki kutxa batek porrot egiteko aukeraren aurrean zabaldutako mesfidantza orokorra direla eta, ezinezkoa da banku entitateek beren artean dirua ematea, eta, ondorioz, Europako Banku Zentrala da finantziazio iturri bakarra.
‎ea enpresaren batek hiper edo antzekoren bat ipintzen duen, eta proiektua zulotik ateratzen duen. Erabaki horrekin bat dator IU Aralar. Harrigarria.
‎Lagunarteko partidetan jokalariak filosofia horrekin bat datozela ikusi da. Eraso anitz eta entseguak ere ikusi dira Jean Daugerren.
‎Bi diputatu federalek, Jose Jacques Medinak eta Humberto Zazuetak, eta Rosario Ybarra de Piedra gizarte borrokalari karisma handikoak eta egun Errepublikako Senatuaren Giza Eskubideen Batzordeko presidente denak prentsaurreko batera deitu zituzten kazetariak, eta honako hau jakinarazi zien: «Gure alderdiaren jarrera horrekin bat etorririk, Gernika Sareari atxiki nahi gatzaizkio, hala nola Irlandako, Danimarkako, Suediako, Alemaniako, Espainiako, Belgikako, Norvegiako, Italiako eta Eskoziako agintariek egin bezala». Humberto Zazuetak gogora ekarri zien:
‎Sarriugarteren arabera, 50 urtetik beherako emakumeen bularrek dentsitate handiagoa dute, eta mamografiek ez dute minbizia hautematen. Donostiako Onkologia Institutuko Tumoreen Erregistroko arduradun Maria Jose Mitxelena ere iritzi horrekin bat dator. Gaiaren inguruan «eztabaida handia» dagoela onartu arren, 50 urte azpiko andreei aldizkako mamografiak egiteak «onurarik ez dakarrela» berretsi du.
‎Azken finean, hori da nire sortzeko modua. Abesti tradizionalen egitura hartu eta horrekin bat datozen kantak sortzen saiatzen naiz.
‎Idazleok arropa janzten dugu idazten dugunean, biluzik ez agertze aldera, benetan garen bezala ez agertze aldera. Eta aipu horrekin bat natorrenez gero, biluztu nahi dudala esan dut, halabeharrez, urte hauetan sentitu eta bizi izandakoa gogoratzen dudan bezala kontatzeko, galbaherik gabe.
2009
‎Ondorioz, boluntarioek lan gehiago izan dute. Andaluziarren inguruan, bestalde, beste patxada bat dutela esan ohi da, eta horrekin bat dator Arantza. " Osasun arloko langileak lanean ikusten zenituen, eta argi zegoen beste erritmo bat zutela.
‎Abendu hasieran EHUko hauteskundeak irabazi ondoren ikasketa plan berriak martxan jartzeko prozesuan erabat murgildurik dago errektore taldea. Bologna prozesuaren barruan titulazioek Europa mailan balio izatea eta irakas gunea ikasleengan finkatzea, ikasketa prozesuan alegia, eta ez irakasleengan, edo horrekin batera etorri zaigu ikasketa planak aldatzeko unea.
‎Horrela, gastua 101 eta 200 euro bitartean kokatuko da, 2008koa baino lau puntu baxuagoa. Baieztapen horrekin bat dator Espainiako Jostailu Egileen Elkartea eta, horrez gain, haur bakoitzak batez beste 9 jostailu jasoko dituela zehaztu du.
‎Baina gehienek deitoratzen dute Nafarroatik senide eta lagunek oso gutxitan idazten dutela erresuma zahar oroituaren gorabeherak kontatzeko. Uste horrekin bat letorke Juan Lopez Sarasa Zangozako apaizak 1617an emandako nafarren hitz bateko definizioa edo bere buruaren irudiaren ezaugarrietako bat: –que vm. es nabarro y quiere decyr esta palabra corto?.
‎Gatazka horren aurrean, maiz, emakumeakkirola uztearen aldeko apustua egin ohi du eta, bestetan, emakumezkoei dagozkienkirolak egiteari ekin dio (Garcia Ferrando, 1990). Ideia horrekin bat datoz Weinberg eta Gould (1996) adituak ere, eta emakume kirolariaren gatazka izena ematendiote fenomeno horri, zeren gizarteak emakumeaz dituen irudi, esanahi eta itxaropenek talka egiten baitute emakumeen feminitatearen kontzeptuarekin.
‎Adibidez, demagun 155.233.18.78 helburua duen datagrama bideratu behar dugula, eta lehenengo urratsa beteta, taulan helbide horrekin bat datozen honako bost bide hauek ditugula:
‎Euskal Herrian ere, immigrazioaren ondorioz, udalerri eta auzo askotako konposizio demografikoaren dibertsitate kulturalak gorakada handia jasan du. Errealitate horrekin bat etorriz, ikerketa eta esku hartzeetan dimentsio kulturala kontuan hartzea erronka nagusietako bat bihurtu da (Bernal eta Sáez Santiago, 2006; Marín eta Marín, 1991; Martínez, Martínez eta Calzado, 2006).
‎Kreditu merkatua zabaltzen hasi da orain, eta kontsumoak bizirik jarraitzea espero da. Estimazio horrekin bat dator Alberto Ades Citigroup eko Latinoamerikarako ekonomialari nagusia, Brasil etorkizun oneneko Iberoamerikako herrialdea dela uste baitu. Irailean, gorantz berrikusi zen merkatu horren hazkundea, Argentina, Venezuela, Kolonbia eta Costa Ricakoarekin batera.
‎Guggenheimen egiten diren erakusketa monografiko guztietan gertatzen den moduan, erraldoia da museoak Cy Twomblyri eskaintzen dion espazioa. Eta hainbat kasutan ikusi den bezala (Serra etorriko zaigu ziurrenik burura), erakutsitako lanak handitasun horrekin bat datoz. Monumentaltasunak nahitaezko betebeharra dirudi museoaren ateak zeharkatzen dituzten lan garaikideetarako; hainbeste, ezen zaila den zehaztea espazioaren handitasunak lanarena inposatzen duen, edo handitasun hori aurreikusiz espazio monumentala eraiki ote zen.
‎Iritzi horrekin bat dator Rafa Larreina. EAko legebiltzarkidearen arabera, teknologia berrien erabilera ez dago guztiz errotua, ez erakundeetan eta, neurri txikiago batean, ezta alderdietan ere.
‎Baina ezker abertzalearentzat atzera bueltarik ez dagoela argi du, proposatutako Mitchell printzipioetariko batek argi erraten baitu alde batera utzi behar dela indarkeria. Agian ETA horrekin bat dator.
2010
‎Askotan, data zehatz bat, muga bat, behar dugu askotan aldatu nahi izan dugun hori behingoz aldatzeko eta amesten dugun bizi proiektu horretara gerturatzeko, adierazi du Bilbao Psikolgia Zentroko taldeak. Ideia horrekin bat dator Luis de la Herran Bilboko Delta Psikologia Zentroko medikuak: Jokabide, sentimendu edo ideia bat aldatzeko urte berria erreferentzia bezala hartzen dutenek, zerotik hasteko egiten dute, gauza berri bat hasteko.
‎Horrela, denbora aurrezten dugu eta eskaintza zabalagoa da, gaineratu du Luis Santos Sette fotografía atariaren sortzaileak. Ideia horrekin bat datoz ConArte webgunearen sortzaileak: Internetekin dugun etengabeko kontaktu horrek behar berriak eragin ditu.
‎Ez dut uste inor ateratzen denik, gutxienez ezker abertzalean ez, pentsatuz den dena ondo egin duela. Zuk jakin dezakezu zure posizioa arrazoizkoa eta demokratikoa izan dela, herriaren gehiengoa horrekin bat datorrela eta munduko arrazoi guztia daukazula, zentzu horretan lasai ateratzen zara, pentsatzen duzulako zentzuzko gauzak planteatu dituzula, baina, ziurrenik, delegazio guztietan beste sentimendu hori ere badago: agian presaz jokatu dugu, agian gaizki egin dugu kalkulu politikoa, agian hau beste era batera egin zitekeen, agian gauza asko.
‎a) Estatu alderdi bakoitzak konpromisoa hartzen du, arraza bereizkeriazko inolako egintza edo eginerarik ez gauzatzeko pertsonen, pertsona taldeen edo erakundeen aurka, eta zaintzeko agintari publiko eta erakunde publiko guztiek, nazionalek eta toki mailakoek, betebehar horrekin bat etorriz jarduten dutela.
‎b) Estatu batek, edo horren izenean, bere lurraldetik kanpora bidali edo enplegatutako pertsonak, halakoek garapen programetan eta lankidetzako beste programa batzuetan parte hartzen dutenean, baldin eta pertsona horien onarpena eta egoera juridikoa enplegurako estatuarekin egindako akordio batek arautu baditu, eta, akordio horrekin bat etorriz, pertsona horiek langile migratzailetzat jotzen ez badira;
‎Halaber, iritzi horrekin bat datoz San Tomas, Soto, Sylvester eta Angelus teologoak, baita beste sumista batzuk ere, lege hitzaren inguruko iruzkinak egiten dituztenean. Baieztapen hori, bestalde, Aristotelesen honako hitzetatik ere ondoriozta daiteke:
‎Aipatutako bigarren pasartean ere, hauxe baieztatzen du: " ius" horrekin bat etorriz egiten dena justiziarekin bat etorriz egiten da. Hortik ateratzen da Sassoferratoko Bartoloren baieztapena:
‎Amnesia, gorreria bisuala, esanekoa izatea onuragarriak ere bazaizkio menderatuari. Edozein estatutan, munduari buruzko bertsio ofizial horrekin bat etorriz gero, badaki pixka bat erosoago biziko dela.
2011
‎Milan Kunderak, hain zuzen, El telon liburuan esan zuen idazleak ez lukeela besteak baino hobe idazteko idatzi behar, besteek esan ez dutena esateko baino, besteek deskubritu ez dutena deskubritzeko, eta zeregin horretan funtsezkoa dela bere istorioetako pertsonaiak ezagutzea, konprenitzea, eta ezagutza hartatik irakurleari pertsonaia horien esentzia konpreniaraztea, esentzia horrekin bat etorri ala ez!. Nolabait esan, istorio batek egia bat gorde behar du beti.
‎Ez da lehen aldia bake prozesua deitu zaion batean edo su etenean egon garena, baina gero ETAk berak zapuztu izanak mesfidantza hondar bat utzi du.PPren jarrera ulergaitzak ere badu zerikusirik, ezker abertzaletik datorren guztia deabrutzen baitu. Gehiago egin behar duela esaten du, eta ni horrekin bat nator, baina ezin da onartu gabe utzi gauza garrantzitsuak egin dituela, mugimenduak egin dituela eta orain arte entzun gabekoak esan dituela. Hori ere kontuan izatekoa da.Konfiantza duzu ematen ari den pauso horietan. Ondo ikusten ditut.
‎ELAren ustez, eginkizunak banatzeko koordinazioa falta da, inprobisazioa eguneroko ogia da, eta jarraitu beharreko prozedurak ez daude behar bezala finkatuta. Ikuspuntu horrekin bat dator LAB.Politika aktiboen eskumena jaso bezain pronto, zerbitzua egituratzen hasi zen Enplegu Saila. Zabaletaren departamentuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izatea nahi zuen, baina legebiltzarreko gehiengoak ez zuen bide hori onartu, eta orain dela gutxi Lanbide erakunde autonomiaduna izatea onartu zuen.
‎Guk, gure ikerketaren ondorioak azken horrekin bat datozen ikusi dugu.
‎8 Kausatzaileak heriotza unean zein naziokotasun izan eta naziokotasun horri dagokion legeak arautuko du heriotzaren ondoriozko oinordetza, ondasunen izaera zein den eta ondasunok zein herritan dauden kontuan hartu gabe. Hala ere, testamentuan xedapenak egin eta oinordetza itunak ordenatu badira, egilespen unean testamentugilearen edo xedatzailearen nazioko legea zein izan eta lege horrekin bat etorriz, orduan, xedapen eta itun horiek euren baliozkotasunari eutsiko diote, nahiz eta oinordetza arautzen duen legea beste bat izan; edozein kasutan ere, seniparteak azken horri egokituko zaizkio.
‎Hipotesi horrekin bat dator Jose Antonio Salterain mendizale bizkaitarra, bi portugaletetarrak bizirik azkenekoz ikusi zituena, alegia. Salterainek Euskal Telebistako kamerei esandakoaren arabera, eurekin Anie gailurrera iristeko bi ordu falta zitzaizkienean gurutzatu zen, asteartean eguerdiko 12:30ak aldera.
‎Hipotesi horrekin bat dator Jose Antonio Salterain mendizale bizkaitarra, bi portugaletetarrak bizirik azkenekoz ikusi zituena, alegia. Salterainek Euskal Telebistako kamerei esandakoaren arabera, eurekin Anie gailurrera iristeko bi ordu falta zitzaizkienean gurutzatu zen, asteartean eguerdiko 12:30ak aldera.
‎–Deskripzio horrekin bat etor litekeen norbait ezagutzen duzu?
‎DBM aholkularitzaren esperientziaren arabera (profesionalak birkokatzeko lanetan espezializatua), kaleratzearen ondoko 48 orduak funtsezkoak dira birkokatzeko etorkizuneko aukerak ez suntsitzeko. Iritzi horrekin bat dator Máximo Sant aditua, ‘Te despido, zorionak! ’ liburuaren egilea. Hark lana bilatzen hastea gomendatzen du kaleratzeko gutuna jasotzen duen une beretik.
‎Bat 60 urtetik gorako pertsonak etxean ordenagailua izatea oraindik Espainian gutxiengoa den zerbait eta, gainera, Internet, harrigarria ere bada. (e) tik pixka bat gehiago Adin horretako pertsonen %12, orduan, profil horrekin bat zetorren, eta, gaur egun, portzentajea ez da nabarmen handitu. Datuek erosteko eta erabiltzeko interesik ez dutela agerian merkatua inbaditzen duten tresna berriena.
‎Hala ere, zenbait esperientzia teoriko nahiz pragmatikoren haritik, ohartarazten da errealitatea behaketa ekintzan eraikitzen dela. Ikuspegi horren haritik, kanpoko errealitate beregain horrekin bat etortzeko helburuak ez du mugatzen ezagutza; bai noski munduaren irudi bat eskaintzen duen heinean, bidean aurkitzen duguna kokatzeko aukera ematen digun bilaketa ekintzan, baina ez harago.
2012
‎Lanorduak gehituta lanpostu publikoak kendu nahi dituztela erantsi dute deitzaileek. Haien ustez, joera horrekin bat dator enplegu publikorako deialdiak eten, funtzionarioen soldata izoztu edota erretiro adina eta baldintzak «kaskartu» izana. Hala, sindikatuetan kezka eragiten duen galdera bat plazaratu du Sarasolak:
‎Taldea inguratzen zuten atal guztiak aztertu nituen. Ezin duzu hiri, talde batera lanera joan eta filosofia jakin bat erabili, taldea, jokalariak eta zaleak filosofia horrekin bat datozen jakin gabe. Nik aztertu egin nituen faktore horiek guztiak, eta aukeratutako lan eredua azterketa horren ondorio zuzena da.
‎21.000 milioi pesoren balioa zuten gordailuak atxiki zituzten. Neurri horrekin batera etorri ziren kanbio kontrolak, eta, ondorioz, ez zitzaion utzi inori ez pertsonari ez enpresari 100.000 dolar baino gehiago eskuratzen. Egoera hark 2002ko abenduaren 2an izan zuen amaiera, gordailuak askatzean.
‎Kasu hauetan, askatasunaz gabetzen duen zigorra bete baino gutxienez bi hilabete lehenago, zaintzapeko askatasun neurria une horretan bertan betetzen hasi dadin, espetxe zaintzako epaileak, 98 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, epaile edo auzitegi epai emaileari proposamen egokia helaraziko dio; eta, prozedura horrekin bat etorriz, betiere 97 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, neurriaren edukia zehaztuko du eta artikulu honen
‎Bañezen hitzetan, lan erreforma osoa, orekatua, eraginkorra eta erabilgarria izango da; Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea horrekin bat dator, eta zabala eta sakona izango dela gaineratu du.
‎lortzeko. Sari horrekin batera zetorren adierazpenean, barkamen osoa agintzen zitzaion hiltzailearen kontrako deklaraziorik egingo zuen konplizeari. Prefektuaren iragarkiak, agertzen zen leku guztietan, hiritar batzorde baten idazki pribatua zekarren erantsita, Prefekturak agintzen zuen kopuruaz gainera beste hamar mila libera eskaintzen zituena.
‎Eta ideia hortik sortu zen, bada, irakasleei edo material sortzaileei erraztasunak emateko material hori sortzeko. Eta horrekin batera etorri zen IKASBILen berrikuntza guztia eta IKASBILen erabiltzen diren ariketak egiteko edo sortzeko ere tresnaren bat behar zen, merkatuan zeudenak begiratu ziren eta beharrak nabaritu ziren eta behar berriak zeudela eta ez zegoela inolako produkturik merkatuan behar guztiak asetzen zituenik, eta hortik atera zen Questi online.
‎terminoa ordezkatu nahi duena; izan ere, haren ustez, benetan jakin genukeena da jendea zergatik osasuntsu dagoen, ez, ordea, zergatik gaixo dagoen. Egile horrekin bat etorriz, Cousins ek dio emozio egoera zoriontsuak osasun somatikoari eusteko eta gaixotasunak sendatzeko gai direla.
‎Estatu alderdi horrekin bat etorriz, ikerketa horrek berarekin ekarri ahal izango du estatu alderdi horren lurraldea bisitatzea.
‎Ikuspegi horrekin bat dator Smith (1999: 7), berak «herri indigena» deitura munduko herri indigenak bere baitan hartzen dituen txapela erraldoi baten antzekoa dela esaten du.
‎Hartzaileak mezua kontziente jasoko balu, ez litzateke mezu edo publizitate subliminala izango. Hausnarketa horrekin bat dator Autocontrol Elkarteko Epaimahaiaren erabakia 2000ko urriaren 19koa. Erabaki horretan telebistan hedatutako iragarki baten irudia aztertu zen, zeinean gizonezko bat ateratzen zen trajez eta gorbataz jantzia.
‎Asmatuko duzue zein den hurrengo pausoa, noski. Tentsiogatazka hauek hirigunean gertatzen zirenez gero, autoritateek esku hartu zuten eta horrekin batera etorri ziren zentsura eta debekuak. Hiria arautzen duten botereek, zenbaitek kapitalista eta kontrolatzailea izendatzen dituztenak?
‎Lehen deialdi horretan ez da egon Getxo Artea taldeko jokalaririk. Kontzentrazio horrekin bat etorriz, jarduera batzuk antolatuko ziren atzo. Bryce Bevinek, Getxon bizitzen jarraituko duen Espainiako hautatzailea, bere taldeak Faduran egin zuen entrenamendura gonbidatu zien Bizkaiko eta Arabako talde batzuei," kirol hori bultzatzeko".
‎Ideia horrekin bat etorriz, Siegfried Kracauerrek, Frankfurteko Eskolako kideak, duela 70 urte baino gehiago," teorialari kritikoaren" eginbeharra" gugan eta gure inguruan dauden gaitasun mitiko oro suntsitzeko" lan moduan definitu zuen (Kracauer 1990, 353). Kracauerrek" gaitasun naturalak"" mitiko" gisa ulertzeaz gain, eginbehar denaren zein ez denaren eta egin daitekeenaren zein ezin denaren forman gugan egokitzen diren aurreiritzi kontzeptual guztiak ere" mitikotzat" jotzen ditu.
2013
‎jenderik gabe ez dago sozialismorik. Konbentzitzeko jendarte eredu alternatiboa argi izan behar dugu, baina batez ere, proiektu horrekin bat datozen jarrerak landu. Bestalde, ezin dugu etengabe mundua, haizea eta medioak aurka dauzkagula madarikatu.
‎Azken puntu horrekin bat etorri zen Gaiker IK enpresako Blanca Suárez ere. Besteak beste, osagai funtzionalen eta garatzen ari diren produktuen segurtasuna eta eraginkortasuna neurtzeko probak diseinatu eta egiten ditu.
‎Hurst anderea eta Bingley andereñoa goraka hasi ziren Elizabethek aditzera ematen zuen zalantzaren bidegabetasunaren kontra, eta biak ari ziren protestaka deskribapen horrekin bat zetozen emakume asko ezagutzen zutela-eta, Hurst jaunak eginbidera deitu zienean, aurrean zeukatenaz ez arduratzeagatik kexu saminak eginez. Horrenbesterekin elkarrizketa orori amaia eman zitzaionez, Elizabeth berehala irten zen gelatik.
‎Molinak azpimarratu du ama motibatuta dagoen bitartean «edoskitzeak haurtxo bakarrekin lortzen direnen oso antzekoak direla». Iritzi horrekin bat dator Adriana Rodríguez, bikien ama eta Garanesko sortzailea, bikiei, bikiei, hirukiei edo gehiagori buruzko blog osoa. «Bularra ematea lortzeko garrantzitsuena bularra ematea da», esan du.
2014
‎" Euren kultura bera ezagutzen ez dutenek horretarako aukera izan dezaten", alegia. Ideia horrekin bat dator Ramos ere, eta" erdaldunei euskarari buruz hitz egitea komeni" dela dio. Finean, bizikidetzaren oinarria errespetua dela uste du, eta" errespetua ezagutzan oinarritzen da".
‎Adinari egotzi dio Maiahk, beraz, formatu horren hautua egitea, eta uste du azken boladan arrazoi horregatik sortu direla era horretako talde gehiago. Arrazoi horrekin bat datorrela esan du Soretek: «Askotan, taldea bigarren planoan geratzen da, eta taldeak funtziona dezan asko entseatu behar da».
‎Eta hor daude, alde batetik, ebook en aukera, Interneten bitartez sartzeko nik idatziko ditudan produktuak eta baita ere formakuntza online egitea. Eta horrekin batera etorriko da, seguruaski, DVDaren grabaketa eta jendearen esku ere uztea horrelako material bat. Prozesu guzti hori asmoa dut aurten egiteko.
‎Gerrako garaileek egin zuten irakurketarijarraituz, mundua eta eguneroko bizitzako esparru guztiak, ongia eta gaizkia, abertzaleeta aberri saltzaile, irabazle eta galtzaileen artean inposatutako oposizioan banatuziren. Eskema manikeo eta dikotomiko horrekin bat zetorren sexu ezberdintasuneanoinarrituta, gorputzei eman zitzaizkien maskulinitate eta feminitate esanahieketa betekizun eredugarriek frankismoak definitutako esanahi abertzalea hartuzuten. Ama izateko gaitasunak definitu zituen emakumeak eta, horrekin lotuta, aberriarekiko zituzten funtzioak familia/ aberria bera handitu eta ohiturak mantendueta transmititzea izango ziren.
‎Zapalkuntza arrazistako kasuetan ere, gizonak immanentziara mugatzen dituena beraienkolorea edojatorri etnikoa da, ez beraien maskulinitatea. Zentzu horretan, Elizabeth V. Spelmanekadierazten du (1988) klase eta arraza zapalkuntza barnetik lotuta daudela sexu zapalkuntzarekin, etaadierazpen horrekin bat natorren arren, iruditzen zait ez duela bere xedea jotzen: gakoa da gizonak ezdaudela gizon gisa zapalduta; gizonak zapalduta dauden heinean, eta argi dago nahikotxo gizon daudelazapalduta, baliteke, gizon gehienak egotea zapalduta?, ez daude zapalduta gizonak direlako, ezpada«koloredun»ak direlako, edo klase jakin bateko partaideak direlako, edo beraien joera sexualengatik, edo erlijio jakin batekoak izateagatik daude zapalduta.
2015
‎Masen iritzi horrekin bat datoz, oro har, Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra, Bilbao y su doble (Bilbao eta beraren doblea) liburuaren egileak. Baina harago doaz:
‎Proposamen horrekin bat etorri dira Esteban eta Martin.
‎Gutxieneko sinbiosirik ez dagoelako. Scout Bukatmanek «identitate terminal» deituriko horrekin bat dator cyborg teknikoa, ez haatik metaforikoa. Identitate hori modu bikoitzean artikulatzen da; sinbiosia serio hartzeko nozioa da, ez da soilik bi gauza, bata bestearen aurrean jarrita.
‎Horretarako arrazoi nagusiak, berriz, ondorengo hirurak: euskalki guztien aberastasunak kontuan hartzea, hiztun guztiak eredu horrekin bat etortzea eta onartzea, eta euskaldunen eta euskalkien arteko lehiak eta tirabirak saihestea. Egitasmo horren aldekoa izan zen, besteak beste, Jokin Zaitegi arrasatearra, Euzko Gogoa aldizkariaren arduraduna eta, hain zuzen, berak jarri zion izena (in Urbieta 1956:
‎Metodo honen arabera, lursail hektarea bateko landaredi bolumena neurtu eta likidoa dosifikatu behar da (l/ m3) bolumen horrekin bat etorrita. Honela kalkulatzen da:
2016
‎Izan ere, haren ustetan, erakunde publikoak bezero ez dituzten enpresek ez dute haiengandik zuzeneko etekinik aterako. Ideia horrekin bat datoz KIROL SA eta ARRAIN SA enpresen arduradunak. Horien hitzetan, erakunde publikoekin harremanak estutzeak eragin positiboak izan ditzakeen arren, epe laburrera zaila da hori enpresaren emaitzetan islatzea.
‎232) aburuz, bizitzako nekeak, ezbeharrak, gaixotasun eta miseriak aukeren kudeaketa eskasaren ondorio lirateke, arriskuak aurreikusteko ezintasunagatik sortzen dira. Inbertsio soziala neoliberalismoaren oinarri horrekin bat dator.
‎Txikitatik mozten dizkigute hegoak, gure sortzailetasuna mugatzen, zer egin behar dugun esaten, egiten duguna epaitzen. Horretara ohitzen gaituzte eta horrekin batera etortzen dira gure frustrazioak eta beldurrak. Dena arautua eta begirada kritikoez eta zorrotzez inguratuta egoten baita.
‎Eta Inazia Olazabal arlotea? Bada Azkoitiko parrokiako artxiboetan izen horrekin bat letorkeen emakume bat: Maria Ygnacia Oleaga Lersundi, Nikolas Oleagaren eta Rosa Lersundiren alaba, Azkoitian jaioa 1718ko urtarrilaren 25ean eta 1789ko martxoaren 17an hila.
2017
‎" Txikia zuen alabak eta oihal batzuk gehituta berritu genuen". Eta bere jantzia osatu du," txaketa polita nuen eta horrekin bat zetorren oihalarekin gona bat egin nuen".
‎Ekonomia kapitalista globalizatu bati aurre egin nahi badiote, europar estatuek premiazko dituzte biak: inbertsio pribatu handiak eta horrekin bat datozen inbertsio publikoak. Tokiko klase kapitalistak ekarri izan du inbertsio pribatua, bai behintzat herrialde batzuetan; inbertsio publikoak, berriz, eginkizun hauetarako balio behar du:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia